Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Gasolindegian
Gasolindegian
Gasolindegian
Ebook82 pages48 minutes

Gasolindegian

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu, burutik behatzetarainoko buelta etengabean. Agian esaldia izan beharrean, pertsona bat da: ezagutu duzu, eta zure bihotzean hartzen du aparkalekua. Edo egokitu zaizu ezusteko egoera bat, adibidez, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean aritzea, eta jasangarria egiteko errealitateak asmatzen dituzu.

Horrelakoa da Gasolindegian hau: leku bat, bai; zazpi kontakizun, bai; eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2010
ISBN9788498681994
Gasolindegian

Related to Gasolindegian

Related ebooks

Reviews for Gasolindegian

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Gasolindegian - Yurre Ugarte

    Gasolindegian

    GASOLINDEGIAN

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen,

    guero dantzan, edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2010, Yurre Ugarte

    © Azala eta diseinuarena: 2010, Antton Olariaga

    (azaleko zeruen argazkia: Joxean Jaramago)

    © Argitaraldi honena: 2010, ALBERDANIA, SL

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-197-0

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-199-4

    Legezko Gordailua: S.S. 492/10

    YURRE UGARTE

    GASOLINDEGIAN

    N A R R A Z I O A

    A L B E R D A N I A

    GASOLINDEGIAN

    Fantastikotasunaren gauzarik miresgarriena da fantastikotasunik ez dela gehiago existitzen: orain dena da erreala.

    Lehenengo Manifestu Surrealista.

    Nôtre-Dame du Fakir

    Nôtre-Dameko konkorduna autobusean doa. Halere, ezin diot aurpegia ikusi. Behobia-Ventas autobuseko azkeneko ilaran noa eta bera lehenengoan, gidariaren atzean.

    Edozein izan daiteke, esango dit edonork, ezizena errazegia jarri diozu.

    Ez, diot nik. Bera da.

    Autobusa lepo bete da, emakume zahar bat eseri da konkordunaren ondoan. Konkordunak leihotik begira jarraitzen du, konkorrak kasik emakumearen sudurra ukitzen duen arren. Emakumeak ukalondoarekin bultza egin dio konkorrari distantzia markatzeko, eta hala, konkordunaren sudurrak leihoko kristala jo du. Supituki, burua mugitu eta emakumeari begira geratu zaio. Emakumeak atzera egin du, izututa, hain justu autobusak geltokian stop egin duenean. Baita ia hustu ere.

    Iluntzen ari da, farolak piztu dituzte; barruan gidariari ahaztu egin zaio, edo ez du nahi, edo auskalo, baina ez dago argirik. Argazkia atera diot konkorrari telefonoarekin, flashak salatu nau, nahiz eta argazkian ez den irudirik agertu, banpiroen antzera. Aitzitik, gidariaren atzean dagoen plastikozko horma gardenean, bi argi gorri ageri dira: konkordunaren begiak.

    Gasolindegiko geltokian jaitsi naiz, bertan egiten baitut lan. Bera aurretik joan da. Esan nahi dut aurretik joaten utzi diot. Zeren konkordunak autobusa gelditzeko txirrina jo duenean, jakinaren gainean utzi nau: nire geltokia da berea.

    Hain urrun eta hain gertu dagoen Arantoki baserrirako norabidea hartu du.

    Gasolindegian gaueko txanda tokatzen zait. Kamioitzar batek Arantoki baserrirako bidea estaltzen du. Noiz bukatuko duen desiratzen nago: gora eta behera nabil bulegoan, ezin geldi egon. Gasolindegiko lankideek irribarre eta txantxa artean kamioitzarrei Dinosaurus edo Diplodocus deitzea gauza arrunta da.

    Gau bakarti honetan berriz, diplodocusak alde egin duenean, Arantoki baserriko bidetik, bi begi gorriak ikusi ditut gasolindegira gerturatzen eta kamioilariaren bozina-agurra, mok-mok, bihotzean txertatu zait, behin eta berriro errepikatuz, begi-zulo gorriak bulegoko atean, pare-parean izan ditudan arte.

    Erosi duen gasolina-lata ordaindu ostean, burua astindu behar izan dut, begi gorri haien distira ahantzi nahian. Halere, nola ezabatu, beltzaren beltzean, odol-gorrizko begi-zuloak?

    Autoen argien aurrean jarri ditut ene begiak, itsu nazaten, bi tarte gorriak ene burutik erabat deusezta ditzaten.

    Gaua eguzki izpien indarpean igaro ahal banu!

    Ausartu banaiz, ausartu naiz Arantokirantz begiratzera. Aranondoak sutan dira, baserria harrapatuko dute istantean. Suzko bola erraldoia dator hona, eguzkia egunsenti gorritsuan bezala.

    Eta aran erreen keak markatzen duen bidetik badator konkorduna niregana.

    Kixkalita nauka dagoeneko, Nôtre-Damera eraman nahi banau, prest nago hango Ederra izateko. Ederraren errauts besterik izango banaiz ere…

    Konkorreko zamak bultzatuta, gauza harrigarriak egiten omen dituzte konkordunek.

    Dagoeneko Parisko Nôtre-Damen kokatzen dudan gasolindegi honetan, konkordunak ahoa zabaldu eta otsoa bailitzan, sua bota du zerurantz.

    Posterterapia

    Marko-dendakoa bezeroarekin berriketan ari zen, koadroa paperean biltzen zuen bitartean. Minutuak eman nituen hormetan zintzilik zeuzkaten, nolabait esateko, koadroei erreparatzen, haien hitz-jarioa zurrumurru nire belarrientzat.

    Inoiz ez baldin badakizu marko batean zer sartu, zatoz denda honetara, zioten hormek gutxi gorabehera: jaiotze-agiri bat, jaunartzeko argazkiak, Angelina Jolie eta Brad Pitten irudiak aldizkari batetik moztuak, Aita Santua Vatikanoko balkoian, Javier Bardemen posterra moldura rokoko batekin, Athleticen egutegia passepartout baten erdian, Van Gogh kutsuko eguzki-loreen puzzlea, Euskadiko Selekzioaren kamiseta bat jokalarien sinadurekin, bonolotoko txartel irabazlea, dentista baten lizentziatu zertifikatua, haurra lehen txupetearekin argazki desenfokatuan, tira, artelan ortodoxo baten antza izpirik ez zuen gauza orok ziruditen marko baten barruan sartzeko modukoak.

    Gero, begiak pausatu nituen

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1