Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Arbola naiz, eta zuhaitza
Arbola naiz, eta zuhaitza
Arbola naiz, eta zuhaitza
Ebook115 pages31 minutes

Arbola naiz, eta zuhaitza

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Hiriko pasealekuren batean, eritasunen bat dela eta, zumar mardulak botatzen dituztenean, eraldatu egiten da paisaia. Arrotz bihurtzen da. Egunak aurrera joan ahalean, ordea, eta handixe maiz igaroaren igaroz, urrituz doa zumar desagertuek eragindako barrengo hutsune sentsazioa, harik eta erabat desagertzen den arte. Susmoa dut, pasealekuko arbolekin gertatzen den bezala, halatsu ere gerta daitekeela poesiarik gabe bizitzera moldatuz gero. Hots, gabezia horrek sorturiko hasierako estutasuna pixkanaka arinduz joanen zela egunez egun. Edo, bestela esanda, normaltasun osoz bizi daitekeela hitz poetikorik gabe. Orduan, bada, usadio kontua ote da dena?… Ez, ez dut uste. Eta, gainera, ez dut trantze horretatik pasatu nahi ere. Badaezpada.

Tira, kontzientea naiz poesiak betetzen duen espazioaz, arbolek eta zuhaitzek betetzen dutenaren gisa. Horregatik, hain zuzen, hona hemen —espazio horiexen defentsan— liburu honetako poemak.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateDec 30, 2009
ISBN9788498681581
Arbola naiz, eta zuhaitza

Related to Arbola naiz, eta zuhaitza

Related ebooks

Related categories

Reviews for Arbola naiz, eta zuhaitza

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Arbola naiz, eta zuhaitza - Josetxo Azkona

    Etxe hutsean

    ARBOLA NAIZ, ETA ZUHAITZA

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2009, Josetxo Azkona

    © Azal eta diseinuarena: 2009, Antton Olariaga

    © Edizio honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-048-5

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-158-1

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-157-4

    Legezko Gordailua: S.S. 589/2009

    JOSETXO AZKONA

    ARBOLA NAIZ, ETA ZUHAITZA

    POESIA

    ALBERDANIA

    I

    Arbola naiz, eta zuhaitza

    Preludioa

    I

    Baratzeko ontzi batean kimu bat, gereziondo batena.

    Baratzezainak ontzitik atera eta tentuz darama eguterako

    xoko batera. Han, menturaz, sustraituko da

    lur heze ongarriztatuan. Gereziondoa aldagarria da,

    toki batetik bestera aldatu edo mudatzen delako (dugulako).

    Arbola da, eta ez zuhaitza, hiri ertzeko ibaiaren alde

    banatan, behinola, landatu zituzten makalak eta alboak bezala.

    Fruitu ahogozagarriak emanen ditu gereziondoak,

    denbora igaro ahala: zuek bai zuek ekaineko gerezi gozoak!

    Honexegatik ere, arbola da, eta ez zuhaitza.

    II

    Hagina, gereziondoa ez bezala, ez da haztegietan sortzen.

    Ez du, bera den modura izateko, inoren obratzerik behar.

    Izatezkoa da eta iraunkorra, guztiz basa, berez sortua

    delako basoan edo oihanean, pagoaren edo ametzaren antzera.

    Zuhaitza da, eta ez arbola. Tximistak, edo aizkorak,

    edo motozerrak aise hil dezake, baina.

    Hagina, gereziondoaren kolore bertsuko opariak

    emanagatik ere, ez da emari onekoa, toxikoak baitira

    bere fruituak. Zuhaitza da, baina ez arbola.

    III

    Gereziondoa eta hagina gara:

    arbolak eta zuhaitzak.

    Grabitate legearen arabera

    Ibili eta ibili,

    baina beheko bideak

    ez zuen nora.

    Eta, goraka joz,

    iritsi ginen hona,

    euskarririk gabeko

    aberri honetara.

    Harrezkero,

    hodeiak ditugu gotorleku.

    Harrezkero,

    pisugabetasunarekin jolasten gara

    espazioaren zuztarrean.

    Hori horrela,

    noiz eroriko,

    ontzen den sagarraren gisan?

    Alderik alde

    Aldizkari zabalduan,

    Gustave Coubert

    eta Munduaren Jatorria.

    Ezpainak zabalik,

    basoak dira zure ezpainak.

    Eta denboraren burrunba, mahaiko espazio izugarrian.

    Zure bularrak ere basoak dira,

    urriko lertsunek algara bizian hegaldatu zituztenak.

    Zangoak zabalik,

    lur hezearen gaineko basoak dira zure zangoak.

    Eta zulo bat beste zulo handiago baten barruan.

    Basoa da zure alua, egunez eguneko

    eguzkiaren zainez naharo ehundua.

    Eta basoa ere bada zure biloa,

    iparrera begira dagoen goroldioa bezain biguna.

    Zutundu

    eta basoratu naiz zure baitara:

    munduaren lehenengo goizeko lantxurdaz

    busti dut ene mingaina.

    Han goitik

    Inoiz igo al zara zuhaitz batera?

    Harrapatu al duzu inoiz txorien aierua habian?

    Eraiki, bai, beste mundurik adar arteko zurrumurruan?

    Iragana eta oraina nahaspilatzen dira han goitik begiratuta:

    Basajaunak ez zuen bizarrik,

    Elektroiak halabeharraren

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1