You are on page 1of 14

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

AURKIBIDEA

SARRERA ...................................................................................................................... 4 FITXA TEKNIKOA (LABURPENA)...6 ONDORIO NAGUSIAK.................................................................................................... 8

SARRERA

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

Ondorengo orriotan, Goiena Taldearen eskariz, 2012ko urtarrila eta otsaila bitartean Debagoienako etxeetan egindako telefono bidezko inkestaren emaitzak aurkezten ditugu. Ikerlan honek, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako diru-laguntzari esker egin ahal izan du aurrera. Azterketa honen bidez, eskualdeko herritarren informazio kontsumo ohiturak, jokaerak eta etorkizuneko joerak neurtzen saiatu gara. Txosten hau, txosten osoaren zati bat da. Ondorioz, txosten honetan aurkituko duzuna honakoa da: Ikerketaren oinarri metolodogikoa, fitxa laburtuan. Ikerketaren emaitzen ondorio nagusiak.

Eskertzekoa da Debagoienako herritarrek inkesta egiterakoan erakutsitako prestutasuna eta jarrera ona, horrek asko arindu du eta gure lana. Baliagarria izan bedi azterketa hau Goiena eta tokiko euskal hedabideen merkatuaren ezagutzan sakontzeko eta proiektu horiek sendotzeko.

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

FITXA TEKNIKOA

(LABURPENA)

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

DATU TEKNIKOAK (LABURPENA): Unibertsoa: 15 eta 54 urte arteko Debagoiena eskualdeko biztanleak (33.948) Lagina: 800 herritar. Landa-lana: 2012ko urtarrilaren 26tik otsailaren 10era bitartean egin dugu. Elkarrizketak euskaraz zein gaztelaniaz egin dira, elkarrizketatuen nahiaren arabera. Akats tartea: %3,49 lagin osoarentzat, %95,5eko konfiantza mailan eta p=q=%50,0 denerako.

ONDORIO NAGUSIAK

Proiektu sustraitua eta independentea Goiena proiektua eta bere produktua orokorrean oso ezaguna da Debagoiena guztian. Eskualdearentzat beharrezkoa edo oso beharrezkoa dela kontsideratzen dute ia herritar guztiek (% 96,8), baita euskaraz batere ulertzen ez dutenek ere. Azpimarragarria da, Goienak herritarren sektore guztietara iristeko duen gaitasuna. Aldizkariaren bitartez eta, neurri apalago batean, telebista eta webgunearen laguntzaz, mota guztietako debagoienarrengana iristea lortzen du; gizonezko edo emakumezko, gazte edo heldu, euskaldun ala erdaldun Debagoienako herritarren artean gehiengoak proiektu plural bezala ikusten du Goiena (% 71,9ak du iritzi hau), indar politiko edo ekonomikoekiko independente dena.

Informazio lokala eta euskara Tokiko informazioa eskaintzeari garrantzia handia ematen zaio eskualdeko herritarren artean. Hau da, beste arrazoi gehiagoren artean, Goiena proiektuari beharrezkotasuna ematen dion faktorea. Are gehiago, euskara indartzeagatik baino, tokiko informazio eskaintzeagatik da beharrezkoa Goiena herritarrentzat. Nahiz eta bi arrazoiak erantzun kopuru antzekoa jaso duten, informazio lokala euskara indartzeari gailentzen zaio. Goiena irakurleen hamarretik bederatzik baino gehiagok (% 94,6) interes handia edo oso handia azaldu du informazio lokalarekiko. Berri horiek eskuratzeko asmoz, Goienara beste komunikabideetara baino gehiago jotzen dute herritarrek.

Produktuen ezagutza eta kontsumoa: Aldizkaria hiru komunikabideetan indartsuena Goiena proiektua Debagoiena eskualde guztian ezaguna eta errotua badago ere, bere produktuak ez dira maila berean ezagunak eta kontsumituak. Bi aspektu hauetan (produktuaren ezagutza eta kontsumoa) ezberdintasun nabarmenak antzematen dira. Aldizkariaren kasuan ez dago datuak hobetzeko margen handirik. Debagoiena guztian oso ezaguna da, herritar ia denek ezagutzen dute (% 97,6). Ezaguleetatik gehienek irakurtzen dute eta irakurle fidelak dira gainera, azken alea herritarren hiru laurdenak irakurri baitu (% 89,3ak noizbait irakurri du eta % 73,6ak azken alea irakurri du). Ehuneko oso altuez hitz egiten ari gara edozein kasutan, bai ezagutzan eta baita kontsumoan ere. Goienaren webgunearen kasuan, aldiz, herritarren ezagutza baxuagoa da, % 48ak ezagutzen baitu Goiena.net. Kontutan hartzen badugu galdekatuen % 75ak internet erabiltzeko ohitura duela, webgunearen ezagutza % 48koa izateak tresna honek oraindik gehiago zabaltzeko bidea baduela pentsarazten du. Segur aski, badago jende multzo zabal bat potentzialki Goienaren web orria kontsumitu dezakeena eta ezagutzen ez duelako kontsumitzen ez duena. Batez ere herritar helduez hitz egiten ari gara (36 eta 55 urte bitartekoak), hauen artean ia bi herenek (% 62,3) ez baitu ezagutzen oraindik Goiena.net. Hala ere, Goiena.net eta paperezko Goienaren ezagutza tasak ezin ditzakegu hain erraz konpara, aldizkaria etxez-etxe banatzen baita eta, aldiz, interneteko atarira herritarrak berak sartu behar baitu. Bestalde, interneteko ataria ezagutzen dutenen artean, inoiz bisitatu dutenen tasa altua da (% 80 ingurukoa). Hala ere, kontutan hartu behar da, ohiko bisitariak gutxiago direla, herritarren % 7,0a. Hortaz, aldizkariarekin alderatuta, debagoienarren artean webgunearen ezagupena ertaina da, baina

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

beste aldetik, ezagutzen dutenen artean bisitarien ehunekoa altua da. Azken urteetan Debagoienako informazio lokala bilatzeko web atari erreferentea bilakatu da eta herritarren % 7a ohiko bisitaria da. Goiena Telebista, azkenik, herritarren hamarretik bederatzik (% 90,0) ezagutzen du. Ezagule horien artean ehuneko laurogeiak baino gehiagok (% 81,4) noizbait ikusi du kate hau. Baina kasu honetan ere ohiko ikus-entzuleen kopurua, hau da, bezperan Goiena TB ikusi dutenen kopurua, txikiagoa da (herritarren % 10,0a). Kontutan hartu behar da herritarren % 5 inguruk traba tekniko edo teknologikoengatik Goiena TB ikusteko zailtasunak dituela edota programazioa ez dela 24 ordukoa. Paperezko Goienaren ezagutza eta kontsumo tasetatik oso urrun egon arren, azpimarratzekoa da herritarren % 10ak egunero telebista kate hau ikustea, CIES-en datuen1 arabera zazpigarren telebista kuota altuena duen katea baita eskualdean, ETB1en parean. Hiru produktuen kontsumoa adinaren arabera nola aldatzen den aztertzen badugu, konturatuko gara nola komunikabide tradizionalen (egunkaria eta telebista) bitartez Goienak helduengana gehiago iristea lortzen duen gazteengana baino. Paperezko aldizkariak eta Goiena TBk sarbide handiago dute herritar elebidun helduen artean (13 eta 4 puntuko aldea). Aldiz, komunikabide berriagoen bidez (internet), nahiz eta sarbidea apalagoa den kasu guztietan, gazteengana ailegatzen da gehiago (1,4 puntuko aldea elebidun gazte eta helduen artean). Ezagule-fideltasun arteko harreman horretan eragina izan dezakeen faktore bat ikusleirakurleari eskatzen zaion inplikazioa da. Aldiz hedabide pasiboena telebista izanik, gero papera eta azkenik aktibotasun gehien eskatzen eta eskaintzen duena webgunea izanik hauen kontsumo tarteetan ikusi daiteke. Orain atalez atal modu sakonago batean aztertuko ditugu Goienaren produktu ezberdinen inguruan atera zaizkigun emaitzak.

Aldizkaria: Goienaren ikurra Paperezkoa da, dudarik gabe, Goienaren produktuen artean ikur nagusia. Herritarrek gehien ezagutu eta gehien kontsumitzen dutena da. Gehiago ala gutxiago, herritar mota guztien artera iristea lortzen du, ehuneko altuetan beti. Datu hauek kontutan hartzekoak dira egungo testuingurua nolakoa den ikusita. Paperezko komunikabideak jasaten ari diren krisi bikoitzaren aurrean (krisi ekonomiko globala eta paperaren krisia komunikatzeko formatu berrien zabalkundearekin) azpimarratu beharrekoa da Goienak lortzen duen hedapena. Ale bakoitza 15-55 urte arteko ia 25.000 herritarrek irakurtzen du, hau da, % 73,6ak. Herritar elebidunen artean, azken alea hamarretik zortzik irakurri du (% 80,4). Paperezko Goienaren zenbakiak aldagai ezberdinen arabera aztertzen baditugu, datu adierazgarri batzuk aterako ditugu. Esaterako, adinaren arabera ematen diren ezberdintasunak. Geroz eta gazteagoa izan orduan eta gehiago ezagutzen da aldizkaria. Halere, aldizkariaren sarbidea aztertzen badugu, konturatuko gara nola elebidunen artean geroz eta helduagoa izan orduan eta gehiago irakurtzen dela paperezko Goiena. 15-25 urte bitarteko % 73,4ak irakurri du azken alea eta 46-55 urte bitarteko % 86,2ak. Argi eta garbi, bi hizkuntzak ondo menperatzen dituztenek ere gehiago irakurtzen dute aldizkaria. Irakurleen ia hamarretik zortzi (% 79,8) elebiduna da. Eta ehuneko hori kasik errepikatzen da euskaraz ondo idazten, irakurtzen, ulertzen edo hitz egiten duten aztertzerakoan. Sarbidea ere handiagoa du herritar elebidunen artean, hauen % 80
1

2011. urtean CIESek (Centro Informtico de Estadsticas y Sondeos) emandako datuak.

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

ingururengana iristea lortzen baitu. Halere, aldizkariak erdaldunen artean ere sarbide oso txukuna du. Erdaldunen ia erdiak (% 42,4) aldizkariaren azken alea irakurri duela adierazi du. Udalerria edota herritarraren lan-egoerak ez du bereziki baldintzatzen paperezko Goiena gehiago ezagutu edo irakurtzea. Halere, ezberdintasunak nabarmentzen dira. Adibidez, aldizkariak gehiago sartzea lortzen du Bergaran (% 77,1) Arrasaten baino (% 69,5).

Webgunea: 2003. urte amaieratik abian, bederatzi urtetan Goiena.net herritarren ia erdiak ezagutua izatera iritsi da. Nahiz eta herritarren % 75ak internet erabiltzeko ohitura duen (EAEn baino gehiago, Eusko Jaurlaritzaren arabera %63koa baita2) Goienaren webgunean % 48 inguruk ezagutzen du. Ezagutzen dutenen artean aldiz, erabilera tasa altua du. Webgunea ezagutzen dutenen ia hamarretik zortzik (% 79,5) inoiz irakurri edo bisitatu du. Kalkuluak eginez, honek esan nahi du herritarren % 37,9ak bisitatu duela noizbait eta ohiko bisitariak 15-55 urte arteko herritarren % 7,0a dira, kopuru absolutuetan ia 2.400 herritar. Adinaren faktoreak eragin handia du Goiena.net-en ezagutza/kontsumoan. Egia da gazteek internet erabiltzeko joera handiagoa dutela, baina hala ere, helduen eta gazteen arteko ezberdintasuna handia da. 15-35 urteko erdiak baino gehiagok (% 54,7) noizbait bistatu du webgunea. 36-55 urtekoen artean laurdenak besterik ez (% 26,8). Guzti hau esan ondoren, aipatu, helduek (36-55 urte bitartekoek) gutxiago bisitatzen duten arren, gizartean duten pisu handiagoagatik webgunearen bisitarien erdia baino gehiago osatzen dutela (% 51,8). Elebidunak dira Goiena.net bisitatzen duten ia herritar guztiak (% 92,9). Hizkuntza gaitasunak ere aldaketak eragiten ditu kontsumoan. Geroz eta hobeto moldatu euskaraz, orduan eta gehiago bisitatzen da Goiena.net. Erdaldunen % 12,1ak ezagutzen du interneteko ataria eta % 4,5ak bisitatu du noizbait. Euskal elebidunen artean, bestetik, % 64,2 ezagutzen du eta % 55,3ak bisitatu du. Bukatzeko, ohiko bisitarien aldetik oso iritzi positiboak jaso dira webguneari buruz. 0 eta 10 arteko balorazio orokorrak 7,4 puntuko batez bestekoa jaso du eta inkestatutako bisitari ia guztiek (% 96,6) adierazi dute atariaren diseinua eta itxura gustuko dutela.

Telebista: Goiena Telebista, aldizkariaren moduan, oso ezaguna da Debagoienako herritarren artean. Ia hamarretik bederatzik (% 89,3) ezagutzen duela adierazi du. Inoiz ikusi dutenen kopurua ere altua da (% 72,9). Hala eta guztiz ere, ohiko ikus-entzuleak herritarren hamarretik bat (% 10,0) dira. Goiena TB ezagutu bai, baina ikusten ez dutenen artean bi multzo handi identifika ditzakegu. Batetik, hamarretik lauk (% 40,6) ez zaiela gustatzen esaten dute. Bestetik, % 27,8ak arazo teknikoak jartzen ditu arrazoitzat, antenarekin arazoa, seinale falta etab Azken multzo hau kontutan hartzekoa da, herritar guztien % 5 inguru suposatzen duelako. Sexuaren arabera esan behar da gizonezkoek zertxobait gehiago ikusten dutela Goienaren telebista katea. Orokorrean, telebista gehiago kontsumitzen dutela ere azaltzen da datuetan. Gizonezkoak dira ikusleen % 57,5a. Adinaren arabera, aurreko kasuetan bezala, gazteenak
2

%63a azken urtebetean internet erabili dutenen ehunekoa da. Esan beharra dago, Eusko Jaularitzaren ikerketa honetan 15 urtetik gorako herritar guztiak kontutan hartu dira. Hau da, ez da 55 urteko herritarrengana mugatu.

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

dira Goiena TB gehien ezagutzen dutenak (% 93,8ak ezagutzen du). Halere, helduen artean sarrera handiagoa du (% 13,5 heldu elebidunetan) eta gainera, ikus-entzule fidelagoak dira, maiztasun handiagoarekin ikusten dute. Ohiko ikus-entzuleen bi herenak (% 67,5) 36 eta 55 urte bitartean ditu. Azkenik, Goiena Telebistaren ikusleen hamarretik zortzi baino gehiago (% 83,8) elebiduna da.

Erdaldunen iritzi positiboa eta gaztelerazko atal bat egiteko eskaera Goienaren produktuek, nahiz eta, ezagutza eta kontsumoa apalagoa den, onarpen eta jarraipen oso zabala dute gaztelaniazko hiztunen artean. Esaterako, euskaraz ezer hitz egiten edo ulertzen ez dutenen artean edota etxeko guztiak erdaldunak diren etxeetan aldizkariak duen irakurlegoa altua da, % 40 ingurukoa. Erdaldunen gehiengoak Goiena euskaraz izateari garrantzia ematen dio. Batetik, aldizkaria ulertu ezin ahal izateak pena ematen die eta ulertu nahi hori sortzen zaie. Bestetik, garrantzitsua iruditzen zaie euskarazko proiektu komunikatibo bat eskualdearentzat eta irudi eta testu batzuen bidez informazio lokala eta gertukoa ulertzen saiatzen dira. Aipatu beharra dago, era berean, iritzi positibo hori duten erdaldun horien artean eskaera edo proposamen batzuk egon direla aldizkariak gaztelerazko atal bat edo itzulpen zati bat izan dezan (inkestatuen % 1,6ak aipatu du). Hau da, alde batetik, ulertu eta baloratzen dute Goienak euskarari egiten dion ekarpena baina, beste aldetik, edukia ulertzeko zailtasunak erdarazko atalaren eskaera egitera bultzatzen ditu.

Generazioen arteko aldea: Euskararen ezagutza handiagoa den neurrian ezaguleak eta ikusle-irakurleak gehiago dira hiru hedabideetan. Zentzu horretan esan daiteke aurrerantzean belaunaldi euskaldunagoak nagusitzen doazen heinean Goienak sarbidea handitzeko aukera izango duela, testuinguru antzekoan aldaketa nabarmenik egingo ez balitu ere. Gazte eta helduen arteko kontsumo ohitura eta moduetan ezberdintasun nabarmenak daude. Dena dela, zaila da esaten hauek adinaren ezaugarri bat diren edo etorkizunera marrazten den tendentzia bat. Gure ustez, bietatik badago zerbait. Modu berritzaileak suposatzen duten arlo horietan (gailuen erabilera kopuruak adibidez) ziurrenera tendentzia bat markatuko dute. Gailu berriak diren neurrian hauek merkatuak edo bezeroekiko dituzten saturazio mailak oraindik ere txikiak dira. Aldi berean, gailu berriek erabilera modu berriak ekartzen dituzte, beraz, hauei lotutako erabilera horiek (internet duten telefonoak adibiderik argiena) esan daiteke gazteen unibertsoan ematen diren kopuru banaketak tendentzia gisa aurreikusi daitezkeela. Beste kasu batzuetan aldiz, gazteen bizimoduari dagozkion elementuak direla esango genuke. Nagusiki inguruarekin informatzeko-harremantzeko moduan. Gazteek lagun eta aisi gaiak lehenesten dituzte eta kontsumitzeko presa eta antsietate puntu bat nabaritzen zaie (mugikortasunarekin lotutako elementuak, ordenagailu portatila, mugikorraren erabilera, hedabideen kontsumo denborak). Ondoren, helduetan, interes gaietan aldaketak datoz (inguruarengatik interes handiagoa, berrien jarraipen altuagoa, osasuna) eta kontsumitzeko moduan ere bai (denbora luzeagoaz, sakontasun gehiagoz).

GOIENA KOMUNIKABIDEAK: irakurleak, asebetetzeak, ohiturak eta etorkizunerako joerak/jokaerak, 2012

Azken hiru hilabeteetan erabili dute (%) 15-29 30-55 Gazteek gehiago egiten dituzten ekintzak Sare sozialetan parte hartu Musika entzun, bilatu edo jaitsi Pelikulak ikusi, bilatu edo jaitsi Hezkuntza, formakuntza edo bestelako kurtsoen inguruko informazioa bilatu 86,1 89,4 69,7 61,1 34,1 55,2 38,7 46,7 76,1 90,6 60,4 67,3 13,7

Diferentzia (%) 52,0 34,2 31,0 14,4 4,7 3,2 -8,5 -6,2 -4,1

Gazteak eta helduak kopuru antzekoetan egiten dituzten ekintzak Berriak irakurri edo jaistea eguneko aldizkari edo egunkarietatik on-line 80,8 93,8 Posta elektronikoa bidali edo jaso Hartu-eman ekonomikoak interneten 51,9 61,1 Bidaietarako informazioa lortu Gai politiko edo sozialen inguruko iritzia eman 9,6 Helduek gehiago egiten dituzten ekintzak Eskualde-herrien inguruko informazioa bilatu Osasun gaien inguruan informazioa bilatu

45,2 34,1

66,2 57,1

-21,0 -23,0

Aipatu den bezala, internetera sartzeko orduan ordenagailu finkoa da nagusi adin guztietan (internetera etxetik sartzea duen nagusitasunarekin lotura duelarik) , baina gazteetan ia maila berdinean dago portatilaren erabilera . Bestalde, telefonoa, tabletak eta horrelako gailuak indarra irabazten ari

Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g 20140 ANDOAIN [GIPUZKOA] 943 59 30 06 / 608 018 512 idazkaritza@aztiker.com

You might also like