You are on page 1of 1

2013ko uztailaren 5a, ostirala berria 35

Bizia Plaza
Gerizpean
p Irten: 06:38. p Sartu: 21:54. p Uraren tenperatura: 19 gradu. p Itsasgora: 03:35 (3,51 m.). 15:58 (3,65 m.). p Itsasbehera: 09:34 (1,52 m.). 22:08 (1,39 m.).

rekin batera, autoek eta autobusek indarra hartu zuten, eta hasi zen Irati trenaren gainbehera. Etekinik ez eta mantentze lanen gastuei ezin eutsita, trenbidea itxi egin zen 1955eko abenduaren 31n. Hasieran, Irati trena Nafarroako Pirinioetako mendietatik ateratzen zen egurra Iruera ga-

Iraultza izan zen. Trenak aberastasuna eta garapena ekarri zuen eskualdera
FERNANDO HUALDE
Idazlea

Iratiko trena Ledea herriko zubitik pasatzen. Iruea eta Zangoza lotu zituen trenak 1911. eta 1955. urteen artean. EL IRATI. HISTORIAS Y DOCUMENTOS

Irati trenaren historia bizia


Fernando Hualdek Iruea eta Zangoza lotzen zituen trenari buruzko historia bildu du El Irati. Historia y documentosliburuan Eskualdeko ekonomia bultzatzeaz gain, biztanle jaitsiera gelditu zuen trenak
Irene Arrizurieta Iruea Iruea eta Zangoza (Nafarroa) lotzen zituen Irati trenaren historia bildu du Fernando Hualde etnografo eta historialari izabarrak. 1911ko apirilaren 23an egin zuen lehen joan-etorria trenak, eta 1955eko abenduaren 31n azkena. Eskualdeko herrien eta haranen bizimodua asko aldatu zuen trenak. Biztanlerik gabe gelditzen ari zen eskualde baten jende jaitsiera gelditu zuen. Iraultza ekarri zuen eskualdera, azpimarratu du Hualdek. Nafarroaren ekialdeko historian eragin handia izan zuen azpiegitura horren historia eta dokumentuak bildu ditu Fernando Hualdek. Irati trenari buruzko hainbat argazki, idatzi eta iragarki jaso ditu Irati, historia y Documentos (Irati, historia eta agiriak) liburuan. Eusko Ikaskuntzak eta Urraulbeitiko Udalak sinatutako hitzarmen bati esker hasi zen gaia lantzen Hualde, duela sei urte. Irati trenak herrian utzi zituen aztarnak eta horri buruzko dokumentuak bildu zituen. Baina bere garaian trenbideak izan zuen garrantziaz oharturik, ibilbide osoa aztertzeari ekin zion: Iruetik Zangozaraino, tren geltoki bakoitzaren historia bildu du. Guztira, 130 argazki jaso ditu, eta 200 jatorrizko dokumentu, prentsa artikuluak, trenaren kontuak eta txartelak. Horretaz gain, aurkitutako dokumentuetan eta bildutako lekukotasunetan oinarritu eta trenaren biziari buruz idatzi du. Aetz baten diruari esker Domingo Elizondo Elektra Agoitz enpresaren jabea izan zen trena eraikitzeko lehen pausoa eman zuena. Argentinan aberastu eta gero, Elizondo Nafarroara itzuli zen. Han lortutako diruarekin Zangozako eskualdea garatzen lagundu zuen, joan den mendearen hasieran. Hura izan zen Irati trenaren bultzatzaile nagusietariko bat. Aribeko (Aezkoa, Nafarroa) familia xume batean sortu zen, 1848an. 18 urte betetzear zela, Argentinara joan zen. Buenos Airesko portuan hasi zen lanean. Portua utzi eta artzain aritu zen, baina laster burdingintzan hasi zen. Lanbide horretan egin zuen dirutza. Argentinan 35 urte bizi izan zen, eta, osasun arazoak zirela medio, jaioterrira itzuli zen. 53 urte bazituen ere, enpresari senari jarraitu eta burdindegi bat ireki zuen Ariben. Hortik laster, egurra erabiltzeko Irati SA enpresa sortu zuen. Zerrategia Ekainen kokatu zuen, eta hango presarekin argindarra hornitu zuen Iruerako. 1929an hil zen, 81 urterekin. Hasierako proiektuak Agoitz eta Iruearen arteko ibilbidea besterik ez zuen hartzen, baina laster, Zangozaraino luzatu zen. Lanak 1907an hasi ziren. Neurri handi batean Irati ibaiaren ibarraz baliatu baziren ere, 17 zubi eta hiru tunel eraiki behar izan zituzten. Obra nagusia Irunberriko arroila zeharkatzea izan zen. Horretarako, bi tunel zulatu zituzten; lehena, 167 metrokoa, eta bestea, 206koa. Trenari dagokionez, garai hartako hoberena erosi zuten Alemanian. Euskal Herrian argindar monofasikoarekin ibiltzen zen lehena, eta Europan bigarrena izan zen. Hiru urtez lanean aritu eta gero, 1911ko apirilaren 23an, trenak lehen joan-etorria egin zuen. Hasiera oparoa izan bazuen ere, errepide sarea hobetzea-

rraiatzeko eraiki zen. Baina azkar bidaiariak ere igo ziren trenaren bidera. Azpiegiturari esker, eskualdeko herritarren bizi-kalitatea hobetu egin zen; baserriko produktuak saltzera joaten ziren egunean bertan Irueko merkatura, eta batez ere, mendietan zuten egurrari aterabide zuzena eman ziolako, dio idazleak. Ordura arte, zaldi gurdian igota, egunak behar zituzten hiriburura joateko, eta enborrak hara eramateko bizia arriskatu behar zuten, ibai eta mendietan barna. Iraultza izan zen. Trenak aberastasuna eta garapena ekarri zuen, eta azpiegituraren inguruan beste enpresa batzuk sortu ziren, dio Hualdek. Baina hori bakarrik ez. Trenaren bidean dauden Longida eta Lizoain haranetan zein beste herrietan gertatzen ari zen despopulatzea gelditu zuen. Nafarroan herri hustu gehien duten eskualdeak dira horiek, eta joera hori gelditu egin zen trenarekin. Baina trena desagertzeak berriro jendez hustea ekarri zuen. Egun, garai haietako arrastoak eta trenaren bidea baizik ez dira gelditzen, tunelak eta geltoki batzuk, besteak beste. Eskualdea biziberritzeko bide berdea bilakatu da trenbidea. 60 urte geroago beharrean dagoen eskualdea berriro suspertzeko balioko du.

You might also like