You are on page 1of 8

Ilustrazioa Euskal Herrian

Ilustrazioak eragina izan zuen Euskal Herrian Euskal Herriko Adikideen Elkarteari (Sociedad Bascongada de Amigos del Pas) esker. Elkarte hau 1765an sortu zuten, Carlos III.ak emandako baimenari esker. Elkartearen sustatzaileak Azkoitiko Zalduntxoak eta Peaflorida Kontea izan ziren.

Azkoitiko Zalduntxoak
Ilustrazio garaian, kultur maila altuko noble talde batek sortu zuen Azkiotian, Azkoitiko Zalduntxoak izeneko kultur taldea(1764). Frantziako entziklopedisten eragin nabaria izan zuten. Peaflorida kondea, Inazio Manuel Altuna eta Joakin Maria Egia izan ziren talde zuzentzaileak. Intxausti jauregian biltzen ziren. Ikerketa zientifikoak bultzatu eta kultura suspertzea zuten helburu. Kleroa kontra zutelako eta oso proiektu elitista zelako porrot egin zuten.

Euskal Herriko Adiskideen Elkartea

Elkartearen helburua Zientzia, Artea eta Literatura herritarren artean zabaltzea zen, horrela ezjakintasuna eta bere ondorioak desagertarazteko. Elkartearen fundatzaileak boterea eta ondasunak bere esku zituzten burgesia eta nobleziako kideak ziren. Helburuak lortzeko ekonomiaren aldaketa eta berrikuntza sakona egitea beharrezkotzat jotzen zuten. Nekazaritzan,berrikuntza teknologikoak onartu eta erabiliko zituzten nekazariak bultzatu nahi izan zituzten; gainera lur sail handiak izan eta teknologiaz baliatuz produkzioa areagotu eta kostuak jaitsiz krisiari aurre egitea proposatu zuten. Siderurgian halaber, ahalegin handia egin zuten, horretarako Europako berrikuntzak ezagutzen, aztertzen eta ikertzen saiatu ziren. Esperimentazio teknikoa bultzatu zuten. Erreformak arrakasta izan zezan hezkuntza bultzatzea ezinbestekotzat jo zuten eta eskolak zabaldu zituzten : Gasteiz, Bilbo eta Bergarako mintegiak. baina proiektua finanziatzeko biderik ez zutenez aurreikusi porrot egin zuten. Elkartearen gainbehera 1793-94an hasi zen.

Euskal Herriko Adiskideen Elkartea


Elkarteak bultzatutako hezkuntzak hiru helburu zituen: - Lehen mailako hezkuntza hobetzea - Emakumeak alfabetatzea - Goi-mailkao ikastetxea sortzea non euren semeak formatuko ziren elitea osatzeko. Honela sortu zuten Bergarako Erret Mintegia(1766)

Bergarako Erret Mintegia


Zientzia esperimentalak(Matematika, Fisika, Kimika) irakasteko garaiko irakaslerik ospetsuenak ekarri zituzten Frantzia, Suitza eta Espainiatik. Bertako laborategia garaiko onena zen eta Elhuyar anaiek wolframioa isolatzea lortu zuten bertan. Garaiko lehen eskola laikoa izan zen(eurak sinestunak ziren). Gaztelera zen hezkuntza hizkuntza. Pedagogia aurreratua(Rousseau-ren El Emilio lanean oinarritua)

Xabier M Munibe, Pefloria kondea


Xabier M Munibe(Azkoitia 1729- Bergara 1785). Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehen ikasketak, ondoren Tolousen jarraitu zituen zientzia ikasketak,eta han ezagutu zuen Frantziako entziklopedisten izpiritua.Aita hil ondoren itzuli zen Azkoitira. Kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate izan zen 1747-48 urteetan,1755ean eta 1765ean. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi 1746,1750,1754,1758 eta 1761ean, baita diputatu ere Madrilgo gorteetan 1758an. Solasaldi batzuk antolatzen zituen bere etxean eta bertara biltzen ziren probintziako noble eta jakituria handiko gizonak gizarteko gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz mintzatzeko: Azkoitiko Zalduntxoak

Peaflorida kondearen lanak


Musika lanak: - Irten ezazu - Adio probintziya - Aita gurea Gavonsariac(Azkoitia,1762) Artzain opereta. Luisa de la Misericordia izeneko emakume batek sinatua dago, uste da izen hori Peaflorida kondearen ezizena dela. El borracho burlado (Bergara,1764). Opera komiko elebiduna. Obra honek kontatzen du zer nolako zentzagarria ematen zaion mozkor bati, emazteak hala eskatuta, bere jokabidea zuzen dezan. Mozkortzen den batean gizon diruduna dela sinestarazten diote. Berak sinetsi egiten du egoera hori eta aldrebeskeria zoro asko hasten da egiten. Azkenean egia kontatzen diote burla artean, barregarri utziz. Los aldeanos crticos. Bost gutun dira, Munibek Newton-en teoriak defendatzen ditu, lehenengo saiakera seriotzat jo dezakegu.( P. Isla, Los caballeritos de Azkoitia)

Pedro Ignazio Barrutia


Aramaio 1682- Arrasate 1759. Arrasateko notario izan zen Bera jotzen lehen dute euskal antzerkigiletzat. Gabonetako Ikuskizuna edo Acto para la Nochebuena antzerki lana idatzi zuen. Kristoren jaiotza kontatzen du. Lan honek antzerki klasikoaren hiru legeen (lekuaren,ekintzaren eta denboraren legeak) batasuna ez du errespetatzen; izan ere, pertsonaiak, tokiak eta garaiak erabat nahasi ematen baitira, hau da, 0 urtea eta XVIII.mendea / Belen eta Arrasate/ kristoren garaiko pertsonaia historikoak eta XVIII.mendeko Arrasateko pertsonaia arruntak. Beraz, maila erreala eta fikzioa zeharo nahasita agertzen dira. Euskara eta gaztelania tartekaturik ematen ditu. Eszena batetik bestera pasatzeko koru batez baliatzen da, honek kantatutako bertsoak gaztelaniaz daude. Seriotasuna eta barregarritasuna nahastuta daude, esaera zaharrek herrikoitasun handia ematen diote. Oso garrantzitsu da Grazioaren pertsonaia.

You might also like