You are on page 1of 15

PENTSATZEN IKASI

2. maila

Izaera Burmuina Ikastea

Ataza honetan hobeto pentsatzen ikasteko beharraz eta horretarako erabil daitezkeen teknikez jardungo dugu. Horretarako: a. Egoera bitxi bat irakurrita haren aurreko erantzunak aztertuko ditugu, eta ondoriok aterako ditugu. b. Sortzailetasunari buruzko istorio baten pasarteak euskaratuko ditugu, eta gaiaz mintzatuko gara. c. Burmuina entrenatzeko teknikak irakurriko ditugu, elkarri azalduko dizkiogu, eta atazan ateratako ondorioak idatziz azalduko ditugu.

ATAZAK
PROZEDURA: a. ataza: Nolakoak ote gara?
Atazaurrea: Geure burua nola baloratzen dugun esan.
Nolakoak gara? orriko aurkezpena irakurri ondoren, adjektiboak definizioekin lotuko ditugu, eta geure burua eta ezkerrean dugun ikaskidea ondoen deskribatzen dituzten bina adjektibo aukeratuko ditugu (3. or.). Adjektiboen ariketa guztion artean zuzendu ondoren, bakoitzak ezkerreko ikasleari egotzi dizkion adjektiboak esango ditu, eta honek bat datorren ala ez erantzungo du.

Ataza: Portaera ezberdinak testua irakurri eta egoeraren balorazioaz eztabaidatu.


Banaka Portaera ezberdinak testua irakurriko dugu, eta geure iritzia idatziko dugu (4. or.). Hirunaka bilduko gara, eta bakoitzak idatzitako iritziak irakurri edo azalduko ditu labur1. Iritziak irakurri bezain laster hirukoteetan Aireportuko istorioaren amaiera irakurriko dugu, eta galderei erantzunez istorioaren ondorioak aterako ditugu (5. or.).

Feedbacka: Taldeetan agertutako iritziak elkarri azaldu eta alderatu.


Talde bakoitzak istorioaren irakurketatik atera dituen ondorioak azalduko ditu, eta guztion artean horiei buruz mintzatuko gara.

Gramatika eta diskurtsoa: Lexikoa berrikusi eta baldintza landu.


Binaka Esaldiak osatu ariketa egingo dugu (6. or.).

b. ataza: Pentsatzen irakatsi didate


Atazaurrea: Azterketa gainditu ala ez? testua irakurri eta egingo genukeena azaldu.
Banaka Azterketa gainditu ala ez? testua irakurriko dugu, eta planteatzen zaigun auziari nolako erantzuna emango geniokeen pentsatuko dugu (7. or.). Erantzunak guztion artean alderatuko ditugu eta labur eztabaidatuko ditugu.

Ataza: Barometroaren arazoa eta sortzailetasuna irakurri eta paragrafoak euskaratu.


Banaka "Barometroaren arazoa eta sortzailetasuna" testua osorik irakurriko dugu, eta lehenengo irakurketa jarraituaren ostean erdaraz dauden esaldiak euskaratuko ditugu (8. or.). Binaka jarrita itzulpenak alderatu eta adostuko ditugu.

Feedbacka: Itzulpenak guztion artean zuzendu.


Guztion artean itzulitako esaldiak zuzenduko ditugu.

Atazaostea: Istorioaren ondorioak komentatu


Taldetxoetan bilduta eta 9. orriko gidoia lagun irakurritako istorioari buruzko ondorioak aterako ditugu. Taldeetan ateratako ondorioak guztion artean komentatuko ditugu.

c. ataza: Burmuina entrenatzeko teknikak


c.1 ataza: Burmuina entrenatzeko teknikak testuak irakurri eta elkarri kontatu.
Burmuina entrenatzeko teknikak testuak irakurriko ditugu (batzuek 10. orria, beste batzuek 11.a, eta besteek 12.a). Hirunaka bilduta irakurritakoa elkarri azalduko diogu.

Feedbacka: Burmuina entrenatzeko teknikak baloratu.


Guztion artean burmuina entrenatzeko ikasitako teknikei buruz mintzatuko gara: interesgarri iruditu zaizkigun, horrelakorik egin ohi dugun, teknikaren bat erabiltzeko asmorik dugun,...

c.2 ataza: Gaiari buruzko idazlana egin.


13. orriko gidoia oinarri banaka Pentsatzen ikasi gaiaz idazlana egingo dugu.

Feedbacka: Idazlanak zuzendu.


Irakasleak ikasleek zuzendu edo txukundu beharko lituzkeen pasarteak azpimarratuko ditu, eta azpimarratutako idazlanak egileei itzuliko dizkie nork berea zuzen dezan.
1. Iritziak elkarri azaltzeko minutu bat edo bi baino ez dizkiegu emango ikasleei, ez baitugu nahi oraindik gaiaz

mintzatzen has daitezen. Gaiari buruz sakonago aritzeko segidan banatuko diegun Aireportuko istorioaren amaiera orria izango dugu. 2

NOLAKOAK

GARA?

Ezagutu zeure burua esaldia Miletoko Tales filosofoari leporatzen zaio. 2500 urte baino gehiago igaro dira, baina, neurri handi batean, geure burua ezezagun handia izaten jarraitzen du. Norberak izan badu bere buruaren irudia. Baina hainbatetan bizitzaren egoera batzuen aurrean ditugun erantzunek irudi hori zalantzan jartzen dute zeharo. Nola ikusten dugu geure burua? Nola ikusten gaituzte besteek? Nolakoak gara benetan? Jarraian, ezkerreko zutabean, besteekiko harremanetan erakuts daitezkeen jokaera batzuk dituzu. Eskuinekoan, aldiz, jokaera horiek duten pertsonak kalifikatzeko adjektiboak daude. Hasteko definizio bakoitza dagozkion adjektiboekin lotu (definizio bakoitzari bizpahiru adjektibo dagozkio), eta, hori egindakoan, aukera ezazu zu zeu eta zure ezkerrean dagoen ikaskidea nolakoak zareten azaltzeko egokien deritzezun bina adjektibo.

a.
1. 2.

LOTU ITZAZU DEFINIZIOAK DAGOZKION ADJEKTIBOEKIN.


Nekez fidatzen dena; mesfidantza handia izan ohi duena.
TEMATI GOGOETATSU

Entzundakoa edota beregana heltzen dena, besterik gabe, sinesteko joera duena.

ADORETSU SINESBERA OLDARKOR

3.

Inoren arrazoietara makurtu gabe bere iritziari eusten diona, beretik irteten ez dena.

ZENTZUGABE PENTSAKOR AUSART

4. 5. 6. 7. 8.

Duda-mudatan aritzeko joera duena, erabakiak nekez hartzen dituena.

DUDAKOR ODOLBERO BURUGABE

Gauza zail edo arriskutsuetan sartzeko adorea duena.

BURUGOGOR BEGIRUNETSU

Egintzak edo gertakariak sakonki aztertzea atsegin duena.

EZBAITI EGOSKOR

Zuhurtasunik gabe, burugabekeriaz jarduten duena.

ADEITSU ERRESPETUGABE FIDAKOR

Unean uneko inpresioak eramanda eta hausnarketarik egin gabe hitz egiteko edo jarduteko joera duena.

KEMENTSU LOTSAGABE

9. 10.

FIDAGAITZ

Harremanetan errespetu handiz jokatzen duena.

KREATZAILE ZALANTZATI

Besteekiko begirunerik erakusten ez duena.

SORTZAILE MESFIDATI

11. Sortzeko, asmatzeko, gaitasuna duena edo bultzatzen


duena.

TXORIBURU SUSMABERA SINESKOR

b.

ZEURE BURUA ETA EZKERREKO IKASKIDEA DESKRIBATU.

Aukera itzazu aurreko zerrendan zeure ustez zure burua Eta orain aukera itzazu zure ezkerrean dagoen egoki deskribatzen dituzten bi adjektibo: ikaskidearekin lotuko zenituzkeen beste bi: 3

PORTAERA EZBERDINAK
Nolakoak garen ondo dakigula uste izaten dugu, baina batzuetan ustekabeen aurrean ez dugu espero genezakeen bezala jokatzen, eta errealitateak hankaz gora jartzen du geure buruaz genuen irudia. Izan ere, ez ohiko egoeren aurrean dugun portaera aztertzeak geure burua hobeto ezagutzen lagun diezaguke. Bada, hona hemen horretarako balio dezakeen ariketa bat: istorioa irakur ezazu, balora itzazu protagonisten portaerak, eta esaguzu kasu honetan zuk nola jokatuko zenukeen.

Neska gazte bat aireportu handi bateko itxarongelan


zegoen hegaldiaren zain. Ordu batzuk zituen oraindik aurretik, eta denbora egiteko liburu bat eta pakete bat gaileta erosi zituen. Atseden hartzeko eta lasai irakurri ahal izateko aireportuko VIP gelako eserleku batean eseri zen, eta liburua zabaldu zuen. Lerro gutxi batzuk irakurrita begiak altxatu zituenean, ezkerrean, eserleku bi harantzago, gizon bat eseri zela ohartu zen. Aldizkari bat begiratzen ari zen gizona arreta handiz. Erlojuari begiratu zion neskak. Ordu bi falta ziren oraindik hegazkinean sartzeko, eta, ondoko eserlekuan poltsaren ondoan zegoen gaileta paketea zabalduz, gaileta bat hartu zuen eta libururantz zuzendu zuen berriro begirada. Orduan gizonak ere ezer esan gabe eskua paketerantz luzatu, gaileta bat ahora eraman, eta aldizkaria irakurtzen jarraitu zuen. Ahoa bete hortzez geratu zen neska ondokoari begira. Hori muturra tipo honena! -pentsatu zuen- Zer uste du honek, bada?. Baina besteak begiak aldizkaritik altxatzen ez zituela ikusita, onena kasurik ere ez egitea zela erabaki zuen, eta, haserre, liburua irakurtzeari ekin zion berriro. Hobe kontua horrela uzten badugu. Baina kontua ez zen horretan geratu, ez horixe, neskak gaileta bat hartzen zuen bakoitzean gizonak ere beste bat hartzen baitzuen. Horren suminduta zegoen gaztea gizonaren portaeraz, ezen erantzuterik ere ez batzuen lortzen. Lasai gaitezen. esaten zion buruari- Lasai gaitezen. Bestela, azkenean, zaplazteko bat emango diot-eta. Horrela jarraitu zuten biok, bata haserrea nekez gordetzen, bestea aldizkariari begira lasai oso, paketean gaileta bakarra geratu zen arte. Azken gaileta.-pentsatu zuen neskak ondokoaz leporaino.- Paketea amaitu eta banoa. Ea bistatik galtzen dudan lotsabako hau. Baina orduan gizonak gaileta hartu zuen, zati bitan banatu, eta bat jaten zuen bitartean bestea bien arteko eserlekuan utzi zion. Ezin zuen sinistu! Hura gehiegi zen! Salto batez zutik jarri zen, liburua kolpez itxi, eta gaileta zatia lurrera botata poltsa hartu zuen eta ontzirapen gunerantz abiatu zen gizonari bizkarra emanez. Luze gabe hegazkinean zegoen neska, bere aulkian goxo-goxo eserita. Baina ez zegoen lasai. Ezin zuen aireportuko morroia burutik atera. Horrelakorik ere! Zerbait esan behar nion, bai horixe! Ez nintzen isilik geratu behar.

NOLA BALORATZEN DUZU AIREPORTUKO GIZONAREN PORTAERA? NOLA SAILKATUKO ZENUKE MORROIA?

ETA ZER DERITZOZU NESKAREN PORTAERARI? EGOKIA IZAN ZEN? ZER EGINGO ZENUKE ZUK HORRELAKO KASU BATEAN?

........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... 4

AIREPORTUKO

ISTORIOAREN AMAIERA

Gaileta paketearen istoriotxoa irakurri duzu, eta pertsonaiei buruzko zeure iritzia azaldu duzu. Baina istorio honek, istorio guztiek bezala, jarraipena izan zuen, ez zen hor amaitu. Irakur itzazu ondoko paragrafoak, eta ea irakurritakoan berdin pentsatzen duzun.

Luze gabe hegazkinean zegoen neska, bere aulkian goxo-goxo eserita. Baina ez zegoen lasai. Ezin zuen aireportuko morroia burutik atera. Horrelakorik ere! Zerbait esan behar nion, bai horixe! Ez nintzen isilik geratu behar. Irakurtzeko gogorik ere ez zuen gaixoak, eta liburua poltsan gordetzea erabaki zuen. Baina poltsa zabaldu zuenean hura ezustekoa: bere gaileta paketea bertan zegoen oso-osorik eta itxita oraindik! Jan zituen gailetak gizonarenak ziren! Eta hark berarekin konpartitu zituen denak, batere urduri edo haserre jarri gabe. Azkenekoaren erdia ere gorde egin zion eta berak lurrera bota zuen modu txarrez! Erabat lotsatuta zegoen neska, baina beranduegi zen azalpenak emateko, edo barkamena eskatzeko. Hegazkinak lurra utzia zuen jada.

Eta orain zer pentsatzen duzu? Nola baloratzen duzu gizonaren portaera?
........................................................ ......................................................................................................................................................................................

Eta neskarena?
........................................................ ......................................................................................................................................................................................

Eta zer esan dezakezu zuk kasu horretan hartuko zenukeen jarreraz (aurreko orrian idatzi duzunaz)?
........................................................ ......................................................................................................................................................................................

Eta, orain garrantzitsuena: zein ondorio ateratzen duzu istorio honetatik?


........................................................ ...................................................................................................................................................................................... ........................................................ ...................................................................................................................................................................................... 5

ESALDIAK

OSATU

Eman itzazu euskaraz ondoko adjektibo hauek, eta hori egindakoan beheko testua osatu falta diren adjektiboak eta aditz laguntzaileak euren lekuetan jarrita.

DESCONFIADO/A: . CONFIADO/A: . INDECISO/A: . ATREVIDO/A: . CABEZN/A: . REFLEXIVO/A: .

IRREFLEXIVO/A: IMPULSIVO/A: RESPETUOSO/A: . IRRESPETUOSO/A: . CREATIVO/A: .

Gu denetariko jendea gara, eta, seguru asko, ez genuke berdin jokatuko horrelako egoera baten aurrean. Zuri, esate baterako, ez dut uste neskari bezala gertatuko ..... Horren ..... zarenez, zer gertatzen den astiro pentsatuko . eta aukera posible guztiak aztertuko . inorekin haserretu baino lehen. Ni, aldiz, oso . izaten naiz beti, eta ondoko gizona gaileta hartzen ikusiko ., paketea hartu eta gehiagorik nahi duen galdetuko .. Eta gure lagunak izan balira? Horiek oso ........ dira, eta gizona lehenengo gaileta jaten ikusi ondoren seguru nago, ez . birritan pentsatuko eta bereak eta bi esango .. Badakizu nork jokatuko . istorioko neskak bezala? Zure neba nagusiak. Hori ere horren . denez, ez . ezer esango ondokoari, eta han geratuko zen zer egin jakin gabe. Kepari, aldiz, ez .................... inoiz ere horrelakorik gertatuko. Horren . denez, ez inola ere poltsa eta gaileta paketea inoren ondoan utziko. Eta badakizu nor den txarrena horrelako kontuetan? Miren, euskaltegiko irakaslea. Atsegina da neska, baina oso ... ere bada. Zuk zeuk paketea zurea dela azalduko ere, horrek ez .. entzun ere egingo eta kristorenak eta bi esango ..

AZTERKETA GAINDITU ALA EZ?


Ondoko testu honetan azterketa bitxi baten istorioaren hasiera dugu. Irakur ezazu, eta esaguzu honelako kasu batean zein nota jarriko zeniokeen ikasleari.

NOLA NEUR DAITEKE ERAIKIN BATEN ALTUERA BAROMETRO BAT ERABILITA?

Sir Ernest Rutheford-ek, 1908ko Kimika Nobel sariak, pasadizo hau kontatzen zuen: Duela urte batzuk lankide baten deia izan nuen. Ikasle bati 0 jarri nahi zion fisika problema bati emandako erantzunagatik, baina ikasleak erantzuna zuzena zela aldarrikatzen zuen, eta notarik altuena eskatzen zion. Arazoaren aurrean irakasleak eta ikasleak aditu inpartzial baten laguntza eskatzea adostu zuten, eta neu aukeratu ninduten. Azterketaren galderak honela esaten zuen: "Azal ezazu nola neur daitekeen eraikin baten altuera barometro1 bat erabilita." Ikasleak zera erantzun zuen: "Eraman ezazu barometroa eraikinaren teilatura eta lotu ezazu soka luze-luze batekin. Jaitsi barometroa eraikinaren baseraino, eta soka markatu eta neurtu. Sokaren luzerak eraikinaren altuera emango dizu.

Barometro: Airearen presioa neurtzeko aparatua. Tresna honekin norbait edo zerbait zein altueratan dagoen jakin daiteke, presioa altueraren arabera aldatzen baita. Horrez gain barometroaren laguntzaz aldaketa atmosferikoak ere gutxi gorabehera aurreikus daitezke.

A B

Irakaslea bazina, zer egingo zenuke ikasle honekin? Zein nota jarriko zenioke?
................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................

Zergatik hartuko zenuke erabaki hori?


................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................

BAROMETROAREN ARAZOA ETA

SORTZAILETASUNA

Hemen duzu istorioaren jarraipena, baina esaldi batzuk gazteleraz daude. Hasteko testu osoa jarraian irakur ezazu istorioaz jabetzeko, eta lehenengo irakurketaren ondoren gazteleraz dauden pasarteak euskaraz idatzi. Erantzun honekin arazo larria planteatu zuen ikasleak. (Haba contestado correctamente a la pregunta), ............ .................................. ......., baina notarik altuena jarriz gero, fisikaren ezagutza handia onartuko zitzaion espediente akademikoan, (y la respuesta no demostraba nada de eso) ........................... ...................................... Ikasleari beste aukera bat ematea proposatu nuen. Sei minutu eman nizkion galdera berari erantzuteko, (pero le advert que en la respuesta deba mostrar sus conocimientos en fsica) .................................................. ................................................................................... Lehenengo bost minutuak joan ziren, eta ikasleak ez zeukan ezer idatzita. Azterketatik joan nahi ote zuen galdetu nion, baina problemari emateko erantzun asko zituela erantzun zidan. (El problema era escoger la mejor entre todas) .......................................................... ... Eta falta zen minutuan honako erantzuna idatzi zuen: "Hartu barometroa, utzi erortzen teilatutik lurreraino, eta kronometro batekin erorketa denbora neurtu. Gero garaiera=0,5 x g x T2 formula aplikatu, eta horrela eraikinaren garaiera izango duzu". (Mi compaero de trabajo y yo comentamos le respuesta, y decidimos conceder al alumno la nota mas alta) ............................ .. Bulegotik atera ondoren, berriro aurkitu nuen ikasle hura, eta gainerako erantzunak azaltzeko eskatu nion. "Tira! -erantzun zidan- Modu asko dago. Esate baterako: egun eguzkitsu batetan barometroa hartuko dugu, (mediremos su longitud, y colocndolo verticalmente sobre el suelo mediremos tambin la longitud de su sombra) ........................................................................... ............ ................................................................ Gero eraikinaren itzalaren luzera ere neurtuko dugu, eta proportzio sinplea aplikatuta eraikinaren altuera jakingo dugu." "Bikain! -aitortu nion.- Eta beste modu batez?" Baietz esan zidan ikasleak, eta batzuetan ideia sinpleak erabilita, besteetan konplexuagoak, erantzunak bata bestearen atzean eskaini zizkidan. "Tira! -amaitu zuen gazteak- Beste era asko daude. Onena, seguru asko, barometroa hartzea, berarekin 8 atezainaren atea jotzea, eta atezaina ateratzen denean zera esatea: (seor portero, aqu tengo un hermoso barmetro. Si me dice la altura del edificio se lo regalo) . . .." (Llegados a este punto le pregunt si conoca la respuesta convencional al problema) ............................... . ........, hau da, barometroak bi puntu ezberdinetan erakusten duen presioaren aldeak bi puntu horien arteko altuera aldea erakusten digula. Eta ikasleak zera erantzun zidan: "Jakina ezagutzen dudala. Baina nire ikasketetan irakasleak pentsatzen irakasten saiatu dira. Ikasleak Niels Bohr zuen izena, 1922an Fisika Nobel saria eskuratuko zuen fisikari danimarkarra, batzuentzat XX. mendeko zientzialarik handiena Einstenen ondoren. Egiazkoa izango ote da pasadizo hau? Askok horrela jotzen dute. Beste batzuk, aldiz, eszeptikoago agertzen dira anekdotak biribilegia dirudielako. Baina pasadizoa benetakoa izan zein ez, ederra da testua kontu garrantzitsu bat gogorarazteko: modu asko izaten dira arazo bati erantzuteko, baina normalean pilotu automatikoa jartzen dugu, eta betiko errezetak aplikatzen ditugu, (sin tomar en cuenta que puede haber alternativas diferentes, y a menudo mejores) ..................................... ............ "Irakasleak pentsatzen irakasten saiatu dira" esan omen zuen Niels gazteak, pentsatzen ere ikasi behar omen baitugu, alternatiba ezberdinak ikusten. Baina horren da zaila, batzuetan bortitza ere, hartutako ohiturekin apurtzea Fisikari danimarkarra (Kopenhage, 18851962). 1920an Fisika Teorikoko Institutuko zuzendari (gaur Niels Bohr izena daramana) izendatu zuten. 1922an Fisikako Nobel saria jaso zuen atomoen egitura eta berauek igortzen duten erradiazioari buruzko azterketagarik.

PENTSATZEN

IKAS DAITEKE?

Niels Bohr fisikariak bere irakasleak pentsatzen irakasten saiatu zirela zioen aurreko istorioan. Baina, ikas ote daiteke pentsatzen? Irakur ezazu ondoko berri labur hau eta gaiaz pentsatzen duzuna azaldu.

Buru-gimnastak errekorra gainditu du: erantzuna 2.397.207.667.966.701 da


Ostirala, 2007ko urriaren 16a.

Alexis Lemaire frantziarra, matematiken atletak, bere burmuinaren gaitasuna erakutsi zuen pasa den ostegunean New Yorken 200 digitu zituen zenbaki baten hamahirugarren erroa 72,4 segundo eskasetan buruz kalkulatuz eta horrela errekor berria jarriz. Frantziar fenomeno honek minutu

baino apur bat gehiago behar izan zuen eragiketaren emaitza 2 trilioi, 397 bilioi, 207.667 milioi, 966 mila 701 zela ondorioztatzeko. Bestela esanda, zenbaki hau bider zenbaki bera 13 aldiz eginez gero, konputagailuak sortutako 200 digitudun zifra lortzen dela.

dago mundu guztia ez dela horrelako eragiketarik egiteko gai (sinisten a. Argi ez badiguzu saia zaitez zu zeu). Baina, zein da zure iritzia: Horrelakorik egin ahal izateko inteligentzia handiarekin jaio beharra al dago? Entrenamendu berezia egin behar da ezinbestean? Nola hel daiteke horrelako gaitasuna garatzera? ...................................................................................................................

b. Zure ustez pentsatzen ikas daiteke? Merezi ote du ahalegintzea? Zergatik?


..... ........................................................................................................................... zuk? Zerbait egiten duzu zeure burua entrenatzeko? Zer? Horretarako c. Eta teknikarik ezagutzen al duzu? ...................................................................................................................

BURMUINA ENTRENATZEKO

TEKNIKAK

(1)

Irakur ezazu arretaz ondoko testua, eta aukera itzazu zure ikaskideei azaltzeko kontu interesgarrienak.

Burmuina entrenatzeko ariketa mentalak


Hau irakurtzean seguru asko zera pentsatuko duzu: nik lan egiten dut, irakurtzen dut, kirola egiten dut, eta beste hainbat gauza ere egiten ditut egunean zehar, beraz nire adimenak oso piztuta egon behar du. Baina errealitateak gutariko gehienon bizimodua ohitura batzuen artean mugitzen dela erakusten digu.

Ekar ezazu gogora bestela zure ohiko egunen bat.

Zure goizeko ohiturak, lanera joateko egiten duzun bidea, bazkaltzeko ordua, etxera itzultzeko ordua eta horrelakoak ez ote dira beti berdinak? Eta telebistaren aurrean ematen duzun denbora eta ikusten dituzun saioak? Ez dituzu normalean egunkari bera ordu berean eta, agian, leku berean ere irakurtzen? Gure bizitzaren ekintza gehienak ohikoak izaten dira, betikoak, egunerokoak, eta burmuina pilotu automatikoan ibil dadin eragiten dute; gutxieneko energia eskatzen digute. Horrela bada, gure esperientziak aspaldian eratutako errepide neuronal berberetatik ibili ohi dira. Betiko bide horietatik ateratzea, beraz, eguneroko gauzak bestela planteatzea, ariketa egokia izan daiteke gure burmuinari lan apur bat emanez piztu egin ahal izateko. Hona hemen adibide batzuk:

(beste adin batzuetakoak, beste ideologia edo lanbide bat dutenak,), joan mendira, zinera bakarrik joan,

6. Gauzak lekuz aldatu.


Dena non dagoen jakitean burmuinak badu egindako betiko mapa. Esate baterako, alda ezazu paperontzia lekuz, eta ikusiko duzu zenbatetan botako duzun papera betiko tokira.

7. Zerbait berri ikasi.


Edozein gauzak balio dezake, sukaldaritza, yoga, argazkilaritza, hizkuntza berri bat, Gogoko baduzu buruhausgarriak munta ditzakezu. Estal ezazu begi bat sakontasunaren pertzepzioa galtzeko. Horrela burmuinak bestelako bideak bilatu beharko ditu.

1. Begiak itxita bainua hartu.


Ukimena soilik erabilita uraren giltza aurkitu, uraren tenperatura egokitu, xaboia edo xanpua bilatu, eta abar. Ikusiko duzu nola nabaritzen dituzten zure eskuek inoiz antzeman ez dituzun tankerak.

8. Txanponak identifikatu.
Jar itzazu katilu batetan txanpon ezberdin batzuk, eskuan hartu, eta atzamarrekin saia zaitez txanpon horiek identifikatzen (nongoak diren, balioa,). Duke University Medical Centerreko Neurobiologia sailak egindako ikerketen arabera aurreko ariketa erraz hauek egiteak gure memoria hobe dezake. Ez ote du merezi, bada, geure burua zabaldu eta saiakeratxoa egitea?

2. Nagusia ez den eskua erabili.


Jan, idatzi, haginetako orea zabaldu, haginak garbitu, orraztu, bizarra egin, makilatu ezerosoen erabiltzen duzun eskuaz.

3. Ozen irakur ezazu.


Bestelako zirkuituak aktibatuko dira isilka irakurtzen duzunarekin alderatuta.

4. Zure ibilbideak alda itzazu.


Bestelako bideak hartu lanera, etxera, zinera eta abarrera joateko.

5. Zure ohiturak aldatu.


Behar ezazu zeure burua normalean egiten ez dituzun gauzak egitera, ohi ez duzun jendearekin hitz egitera

10

BURMUINA ENTRENATZEKO

TEKNIKAK

(2)

Irakur ezazu arretaz ondoko testua, eta aukera itzazu zure ikaskideei azaltzeko kontu interesgarrienak.

Burmuinerako soinketa
Paul Dennison doktoreak 60ko hamarkadan garatutako burmuinerako soinketa, burmuinaren hemisferio bien funtzionamendua bultzatu nahi duten ariketa fisiko eta mugimendu sortak osatzen du.

Horrela bada, burmuineko soinketak oinarrizko printzipio bi hartzen ditu abiapuntu: Alde batetik gorputza eta adimena osotasun banaezina direla dioen printzipioa, eta bestetik mugimendurik gabe ikasterik ez dagoela dioena. Uste horietan oinarrituta Paul Dennison doktoreak zentzumenak aktibatu beharko lituzkeen mugimendu koordinatu multzoa sortu du. Zentzumenen bizkortze horrek ezagutza berrien integrazioa eta bereganatzea erraztu beharko luke. Diziplina honen oinarrian 26 gorputz mugimendu erraz daude, burmuinaren hemisferio biak lotzen lagundu nahi diguten mugimenduak hain zuzen ere. Lagun askok oinarrizko mugimenduak ikasten ditu, eta horrela adiago eta kontzentratuago egoten lagun omen diezaiokete euren buruari. Mugimenduak erabiltzean, normalean ezgai edo konfiantzarik gabe sentitzen garen arloetan aldaketa handiak eta behin betikoak egitea posiblea omen da. Balizko aldaketa positibo hauen artean norberaren bizitza, lana edo denbora antolatzeko trebezia hobetzea, besteekiko komunikazioa moldatzea, emozio handiko egoeretan oreka berreskuratzea edo burua ezgaitzat jotzen dugun zerbait egiteko beldurra gainditzea aurki ditzakegu. Une batean ala bestean denok senti gaitezke estu,

urduri edo estresaturik. Normala da. Horrela zauden hurrengoan lehenengo eta behin ura edan. Bestelako edariak ez dira egokiak, digestio-prozesua martxan jartzen dutelako. Oso garrantzitsua da ondo hidrataturik egotea, gaur egun jakin badakigulako deshidratazioa estresaren iturburu nagusietakoa dela. Hurrengo urratsa eskuak zure aurrean jartzea da, ahurrak gora begira dituzula; esku biak elkartu hatz txikien puntetatik eskumuturraren hasiera arte, eta eskuak utzi txaloka arituko bazina bezala. Mugimendu hau indarrez baina astiro egin behar da hogeita hamar bat aldiz jarraian. Ariketa lasaigarri honek estresak sortzen duen egonezina bertan behera uzten du. Saia zaitez eta ikus ezazu nola sentitzen zaren. Burmuinerako soinketaren beste ohiko adibide bat mugimendu gurutzatua izenekoa dugu: eseri zaitez aulki batean, altxa ezazu eskumako belauna eta ezkerreko eskuaz uki ezazu. Jarraian ezkerreko belauna altxatu eta eskumako eskuaz uki ezazu. Mugimendu hauek hamar aldiz errepikatu behar dira geldiro-geldiro. Paul Dennison doktorearen ikerketen arabera aurreko ariketa erraz hauek egiteak estres egoeren aurrean egokiago erantzuteko prestatzen lagun diezaguke. Ez ote du merezi, bada, geure burua zabaldu eta saiakeratxoa egitea?

11

BURMUINA ENTRENATZEKO

TEKNIKAK

(3)

Irakur ezazu arretaz ondoko testua, eta aukera itzazu zure ikaskideei azaltzeko kontu interesgarrienak.

Osasun mentala
Urteak aurrera joan ahala normala da pertsonak gero eta gauza gehiago ahaztea. Baina askok kontrakoa pentsatuko duten arren, arazo honen arrazoia ez omen da urteekin memorizatzeko gaitasuna galtzen dela. Izan ere, egin diren ikerketa zientifiko batzuen arabera 65 urteko pertsona batek 30 urteko baten gaitasun bera izango luke hitz kopuru jakin bat ikasteko orduan.

Murrizten dena, antza, aditasun eta kontzentrazio gaitasunak dira, hau da, erabat inkontzientea den alerta egoera. Honen arabera, burmuina estimulatuz gero, adinekoek ere maila kognitibo neuronalean kalitate handiko bizi-maila izan lezakete. Baina mentalki sasoian egon ahal izateko, gure arreta aktiboa eskatuko diguten ekintzak praktikatu behar ditugu behin eta berriro ere, hala nola, esate baterako, buruhausgarrien erantzunak asmatu. Garrantzitsuena burmuinaren ezkerreko hemisferioa martxan jartzea da, hura baita alde logikoa eta analitikoa, baita eskumako hemisferioa ere, alde intuitiboa eta espaziala gordetzen duena. Eta arreta aktibo hau bultzatzeko ariketa ugari egin ahal izango ditugu: gurutzegramak egin, testu zail bat buruz ikasi, aspaldiko irakasleen izenak gogoratu, atzamarrekin margotu, normalean irakurtzen ez dugun estiloko zerbait irakurri: nobela bat, poesia liburua, aldizkari espezializatuak,, 12

hitzak atzetik aurrera letraka esan, letra batzuekin hitz berriak osatu, esaldiak hitzez hitz atzekoz aurrera errepikatu, ikusten ditugun autoen matrikulen hitzekin hitzak osatu, zenbaki serie bat txikienetik handienera ahoz esan handienetik txikienera idazten ditugun, bitartean (2, 4, 6, 8, 10, esaten dugun bitartean 20, 18, 16, 14, 12, idatzi), kalean ikusten ditugun egoeren bertsio absurdoak egin, Horrela jokatuz gero, kontzentrazio gaitasuna handitzeaz gain, memoria ere hobe dezakezu, sortzailetasuna bizkor dezakezu, gaitasun deduktiboak eta analitikoak garatu, eta erabakiak hartzeko eta arazoak konpontzeko gaitasuna handitu. Aipatu bezalako ariketa errazak eginez burmuina estimulatuko duzu betiko bide automatikoetatik atera eta aktiboki pentsa dezan eta osasun mentala gordetzen, baita hobetzen ere, lagunduko dizute. Ez ote du merezi, bada, geure burua zabaldu eta saiakeratxoa egitea?

PENTSATZEN

IKASI. IDAZLANA

Ikasgai honetan "Pentsatzen ikasi" gaia izan dugu mintzagai. Interesgarria iruditu zaizu? Orain gogokoen iritzi diezun ideiak bilduko dituzu, ideiak horiek antolatuko dituzu, eta gaiari buruz mintzatzeko lagun bati idatziko diozu. Hemen duzu idazlana planifikatzeko gidoi bat:

A. IDATZ ITZAZU HEMEN IKASGAI HONETAN INTERESGARRIEN IRITZI DIEZUN KONTUAK, LAGUN BATI KONTATU NAHI IZANGO ZENIZKIOKEENAK. IDEIAK BURURA DATOZEN BEZALA IDATZI, ANTOLATU GABE. HURRENKERAK EZ DU ORAINDIK AXOLA.

Id

........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ........................................................................................... ...........................................................................................
B. PENTSA EZAZU NORI IDATZI NAHI DIOZUN GAI HONI BURUZ ETA ZERGATIK.

eiak

.................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................
C. LAGUN HORRI
ZER ETA NOLA AZALDU NAHI DIOZUN ERABAKI:

NOLA HASIKO

ZAREN ERABAKI: NOLA AURKEZTUKO DIOZUN GAIA, NOLA AGURTUKO DUZUN,

.................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... AZALDU NAHI DIZKIOZUN IDEIAK AUKERATU ETA ANTOLATU: ZER ESANGO DIOZUN, NOLAKO HURRENKERAN AZALDUKO DITUZUN IDEIAK, .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... NOLA AMAITU NAHI DUZUN PENTSATU: ZELAKO ONDORIOAK ATERATZEA NAHI DUZUN, ZERBAIT PROPOSATU EDO ERAKUTSI NAHI DIOZUN, .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................
C. ETA ORAIN ORRI BAT HARTU ETA EGIN DUZUN ESKEMA LAGUN DAUKAZULA, EGIN EZAZU IDAZLANA. ETA EZ AHAZTU AZKEN AHOLKU HAU: IDAZLANA IRAKASLEARI EMAN AURRETIK ARRETAZ BERRIKUSI . SEGURU BEGIRADA BAKARRA EMANDA GAUZA ASKO HOBETU AHAL IZANGO DITUZULA.

13

ZUZENKETA ORRIA
NOLAKOAK
GARA?
MESFIDATI FIDAGAITZ SUSMABERA FIDAKOR SINESKOR SINESBERA TEMATI EGOSKOR BURUGOGOR DUDAKOR ZALANTZATI EZBAITI KEMENTSU ADORETSU AUSART GOGOETATSU PENTSAKOR BURUGABE TXORIBURU ZENTZUGABE OLDARKOR ODOLBERO ADEITSU BEGIRUNETSU LOTSAGABE ERRESPETUGABE KREATZAILE SORTZAILE

Nekez fidatzen dena; mesfidantza handia izan ohi duena.

Entzundakoa edota beregana heltzen dena, besterik gabe, sinesteko joera duena. Inoren arrazoietara makurtu gabe bere iritziari eusten diona, beretik irteten ez dena. Duda-mudatan aritzeko joera duena, erabakiak nekez hartzen dituena.

Gauza zail edo arriskutsuetan sartzeko adorea duena.

Egintzak edo gertakariak sakonki aztertzea atsegin duena. Zuhurtasunik gabe, burugabekeriaz jarduten duena.

Unean uneko inpresioak eramanda eta hausnarketarik egin gabe hitz egiteko edo jarduteko joera duena. Harremanetan errespetu handiz jokatzen duena. Besteekiko begirunerik erakusten ez duena. Sortzeko, asmatzeko, gaitasuna duena edo bultzatzen duena.

ESALDIAK OSATU
DESCONFIADO/A: MESFIDATIA, FIDAGAITZA, SUSMABERA CONFIADO/A: FIDAKORRA, SINESKORRA, SINESBERA INDECISO/A: DUDAKORRA, ZALANTZATIA, EZBAITIA ATREVIDO/A: KEMENTSUA, ADORETSUA, AUSARTA CABEZN/A: TEMATIA, EGOSKORRA, BURUGOGORRA REFLESIVO/A: GOGOETATSUA, PENTSAKORRA IRREFLEXIVO/A: BURUGABEA, TXORIBURUA, ZENTZUGABEA IMPULSIVO/A: OLDARKORRA, ODOLBEROA RESPETUOSO/A: ADEITSUA, BEGIRUNETSUA IRRESPETUOSO/A: LOTSAGABEA, ERRESPETUGABEA CREATIVO/A: KREATZAILEA, SORTZAILEA

Gu denetariko jendea gara, eta, seguru asko, ez genuke berdin jokatuko horrelako egoera baten aurrean. Zuri, esate baterako, ez dut uste neskari bezala gertatuko litzaizukeenik. Horren gogoetatsua/pentsakorra zarenez, zer gertatzen den astiro pentsatuko zenuke eta aukera posible guztiak aztertuko zenituzke inorekin haserretu baino lehen. Ni, aldiz, oso adeitsua/begirunetsua izaten naiz beti, eta ondoko gizona gaileta hartzen ikusiko banu, paketea hartu eta gehiagorik nahi duen galdetuko nioke. Eta gure lagunak izan balira? Horiek oso odolberoak/oldarkorrak dira, eta gizona lehenengo gaileta jaten ikusi ondoren seguru nago, ez luketela birritan pentsatuko eta bereak eta bi esango lizkioketela. Badakizu nork jokatuko lukeen istorioko neskak bezala? Zure neba nagusiak. Hori ere horren zalantzatia/dudakorra/ezbaitia denez, ez lioke ezer esango ondokoari, eta han geratuko zen zer egin jakin gabe. Kepari, aldiz, ez litzaioke inoiz ere horrelakorik gertatuko. Horren mesfidatia/susmabera/ fidagaitza denez, ez lituzke inola ere poltsa eta gaileta paketea inoren ondoan utziko. Eta badakizu nor den txarrena horrelako kontuetan? Miren, euskaltegiko irakaslea. Atsegina da neska, baina oso egoskorra/burugogorra/tematia ere bada. Zuk zeuk paketea zurea dela azalduko bazenio ere, horrek ez lizuke entzun ere egingo eta kristorenak eta bi esango lizkizuke. 14

ZUZENKETA ORRIA
BAROMETROAREN ARAZOA ETA SORTZAILETASUNA
Erantzun honekin arazo larria planteatu zuen ikasleak. Zuzen erantzun zion galderari, baina notarik altuena jarriz gero, fisikaren ezagutza handia onartuko zitzaion espediente akademikoan, eta erantzunak ez zuen horrelakorik erakusten. Ikasleari beste aukera bat ematea proposatu nuen. Sei minutu eman nizkion galdera berari erantzuteko, baina erantzunean fisikaren ezagutza erakutsi behar zuela ohartarazi nion. Lehenengo bost minutuak joan ziren, eta ikasleak ez zeukan ezer idatzita. Azterketatik joan nahi ote zuen galdetu nion, baina problemari emateko erantzun asko zituela erantzun zidan. Arazoa guztien artean onena aukeratzea zen. Eta falta zen minutuan honako erantzuna idatzi zuen: "Hartu barometroa, utzi erortzen teilatitik lurreraino, eta kronometro batekin erorketa denbora neurtu. Gero garaiera=0,5 x g x T2 formula aplikatu, eta horrela eraikinaren garaiera izango duzu". Lankideak eta biok erantzuna komentatu genuen, eta ikasleari notarik altuena ematea erabaki genuen. Bulegotik atera ondoren, berriro aurkitu nuen ikasle hura, eta gainerako erantzunak azaltzeko eskatu nion. "Tira! -erantzun zidan- Modu asko dago. Esate baterako: egun eguzkitsu batetan barometroa hartuko dugu, bere luzera neurtuko dugu, eta, lurrean zutik jarrita, itzalaren luzera ere neurtuko dugu. Gero eraikinaren itzalaren luzera ere neurtuko dugu, eta proportzio sinplea aplikatuta eraikinaren altuera jakingo dugu." "Bikain! -aitortu nion.- Eta beste modu batez?" Baietz esan zidan ikasleak, eta batzuetan ideia sinpleak erabilita, besteetan konplexuagoak, erantzunak bata bestearen atzean eskaini zizkidan. "Tira! -amaitu zuen gazteak- Beste era asko daude. Onena, seguru asko, barometroa hartzea, berarekin atezainaren atea jotzea, eta atezaina ateratzen denean zera esatea: atezain jauna, hemen daukat barometro eder bat. Eraikinaren altuera esaten badidazu oparitu egingo dizut." Puntu honetara iritsita problemaren erantzun konbentzionala ezagutzen ote zuen galdetu nion, hau da, barometroak bi puntu ezberdinetan erakusten duen presioaren aldeak bi puntu horien arteko altuera aldea erakusten digula. Eta ikasleak zera erantzun zidan: "Jakina ezagutzen dudala. Baina nire ikasketetan irakasleak pentsatzen irakasten saiatu dira. Ikasleak Niels Bohr zuen izena, 1922an Fisika Nobel saria eskuratuko zuen fisikari daniarra, batzuentzat XX. mendeko zientzialarik handiena Einstenen ondoren. Egiazkoa izango ote da pasadizo hau? Askok horrela jotzen dute. Beste batzuk, aldiz, eszeptikoago agertzen dira anekdotak biribilegia dirudielako. Baina pasadizoa benetakoa izan zein ez, ederra da testua kontu garrantzitsu bat gogorarazteko: modu asko izaten dira arazo bati erantzuteko, baina normalean pilotu automatikoa jartzen dugu, eta betiko errezetak aplikatzen ditugu, alternatiba ezberdinak, eta sarritan hobeak egon daitezkeela kontuan hartu gabe . "Irakasleak pentsatzen irakasten saiatu dira" esan omen zuen Niels gazteak, pentsatzen ere ikasi behar omen baitugu, alternatiba ezberdinak ikusten. Baina horren da zaila, batzuetan bortitza ere, hartutako ohiturekin apurtzea Fisikari danimarkarra (Kopenhage, 18851962). 1920an Fisika Teorikoko Institutuko zuzendari (gaur Niels Bohr izena daramana) izendatu zuten. 1922an Fisikako Nobel saria jaso zuen atomoen egitura eta berauek igortzen duten erradiazioari buruzko azterketagarik.

15

You might also like