You are on page 1of 52

AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 1

2 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA


AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 3
Batzen gaituen lurra,
batzen gaituzten jaiak
Suziriak bezala ziztu bizian datoz jaietako egitarauak. Bizilagunak batu
eta elkarrekintzan aritzeko momentuak dira. Eskutik eta lepotik helduta
kantuan, dantzan, berriketan eta jolasean aritzeko momentuak.
Talde-poza borborka jartzen dute festek. Komunitatea batu eta
indartzeko egunak dira. Luxotik Amurriora, Okondotik Baranbiora,
Arrankudiagatik Latiorrora... Aiaraldeko lurrak eta jaiek batzen
gaituzte. Gure zilborretik harago so eginez, lagunartean eta kolektiboki
adierazitako sentimenduek goia jotzen dute. Arnasberritzeko,
amesteko, positiboki kutsatzeko, elkar elikatzeko eta jendartea
eraldatzeko tabladu bikaina dira jaiak. Poz eztanda.
Adrenalina eta zoriontasun leherketa horren artean, alabaina,
ezinbestekoa izango dugu koloretako betaurrekoak jantzi eta munduari
kritikotasunez begiratzea. Ikusi, behatu eta eragin. Horra guretik
helarazi nahi genizuekeen mezua. Norbanakotik hasi eta elkarte zein
koadriletan jarraituz.
Jaiak komunitatearentzat egiten dituzte herritarrek. Gosaritan
herriko txistulariak eta bandak arituko dira etxetik ateratzeko deia
eginez. Batukadaren erritmoek dantzan jarriko dute gure edalontzi
berrerabilgarria, eta gutxi batzuk elkartzen direnean... Tooooooopa!
Euskal Herritik kanpo etorritako auzokideekin ere aberastuko dugu
festa garaia. Herritar guztiok osatzen baitugu gaur garena, alez ale,
munduko hondarrak elkartuz, biharko bizitokia oparoagoa izan dadin.
Ilunabarrarekin batera irrintzika aterako dira izarrak bideetan.
Parekidetasunaren bidea marrazteko gai garen izarrak. Guztion
konpromiso eta erantzukizunaz gauak ere askeak izango dira.
Errespetatuak. Gozatuak. Sorginduak. Denontzat.
Eguna eta gaua libre bizitzeko gonbita da hau. Zeuen kaleak eta
guneak bizi, eta nola ez, ondokoei biziarazteko proposamena. Txikiekin,
nagusiekin, eta belaunaldi nahasiekin. Ez al da plan ederra?
Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideak ere jairik jai izango gara. Jai
arrastoak oroimenaren kutxan gordetzen, zuen etxeetara helarazteko
gero.
Jaietan ere zuen energiak piztuko gaitu: mamiz, mimoz eta euskaraz!
Argitaratzailea:
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Tirada:
10.000 ale.
Maiztasuna:
Udako aldizkari berezia
Lege gordailua:
BI-1230-2013
Erredakzioa:
Aiaraldea Komunikazio
Leihoko Erredakzio Saila
Posta elektronikoa:
egunkaria@aiaraldea.com
agenda@aiaraldea.com
agurrak@aiaraldea.com
harremanak@aiaraldea.com
Publizitatea:
publizitatea@aiaraldea.com
Tlfnoa: 669 83 57 87
Web-gunea:
www.aiaraldea.com
Helbideak:
Nerbio Kalea 1, 3. esk.
Laudio. Araba. 01400 //
Aiara Etorbidea 9, Amurrio,
Araba, 01470.
Telefonoak:
Tel: 94 656 85 54
Tel: 945 06 66 84
Tel: 688 848 152
OHARRA:
Aiaraldea Egunkariak ez du
bere gain hartzen zutabeetan,
iritzi artikuluetan, gutunetan
zein egindako elkarrizketetan
adierazitakoaren
erantzukizuna.
JAIAK
AIARALDEAN
2014
UDAKO
ALDIZKARI
BEREZIA
Irati Mendiguren Cosgaya
AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA
4 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.29 OSTIRALA
07:00// Jaien hasiera, suziriekin
eta kanpai hotsekin.
12:00// Meza santua.
13:00// Euskal dantza eta
eskulanen erakusketa.
15:00// Herri bazkaria.
16:00// Alboradak.
17:00// Mus txapelketa. Lehen
saria: 200 euro. 2. saria: 150 euro.
3. saria: 90 euro eta 4. saria: 60
euro.
18:00// Ur jolasak.
24:00 Berbena IZARGI taldearekin.
03:00// Itzalezko kontzentrazio
atletikoa. Mila bat gantzontzilotan.
08.30 LARUNBATA
7:30// Kanpai hotsa eta suziriekin
diana.
13:00// Hildakoen omenezko meza.
15:00// Herri bazkaria.
18:30// Haur jolasak.
22:00// Mundu guztiarentzako
parrillada.
23:30// Diskofesta: DJ JUANMA.
03:30// Jaiaren amaiera.
JUAN DEGOLLADO
JAUNAREN OMENEZ
AIARALDEA// HERRI TXIKIETAKO JAIAK
SOXOKO
JAIAK 2014
ALORIAKO
JAIAK 2014
08.15 OSTIRALA
13:00// MEZA. Ondoren
askaria egongo da bertaratzen
den ororentzako.
LUXOKO
JAIAK 2014
08.30 LARUNBATA
9:00// Kanpai errepikapena eta
suzirien jaurtiketa.
12:00// Meza santua
Emeterio Deuna eta Celedonio
Deunaren omenez.
13:00// Triki-poteoa.
18:00// Potolo eta Polina
pailazoak.
19:00// Mus txapelketa
(Izen ematea 20 euro).
Sariak:
1. 300 euro + garaikurra
2. 150 euro + garaikurra
3. Garaikurra

22:30// Dantzaldia Jet taldearen
eskutik.
23:30// Felix el gato
bakarrizketa.
00:30// Kontzertuaren jarraipena
ordu txikietara arte.
08.31 IGANDEA
RAMON DONATO
DEUNA
13:00// Meza santua Ramon
Donato Deunaren ohorez.
Gaztelu puzgarriak.
13:00// Igel-toka txapelketa.
18:00// Herri frogak: Soxotarrak
ausartuenen kontra.
Sariak: 1) 250 euro + garaikurra
2) 100 euro + garaikurra
3) Garaikurra
21:00// Herri parrillada.
22:00// Mozorroak.
22:30// Dantzaldia Xandalo
taldearen eskutik.
Bingo mundiala.
Dantzaldiaren jarraipena eta
txokolatada goizaldean.
EMETERIO DEUNA ETA
CELEDONIO DEUNA
SOXOKO
JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 5
JAIAK HERRITIK
ETA DENONTZAT!
OKONDOKO JAIAK
[ ABUZTUAK 08/23 ]
SAN ROMAN ETA SAN BARTOLOME
Sergio Tato
OKONDOKO ALKATEA
O
kondoko Udaletik
jai batzordeak
San Roman eta
San Bartolomeko
jaietarako antolatu dituen
ekintza guztietara joateko
gonbitea luzatu nahi
dizuegu.
Auzokideek osatutako
festak izango dira, parte-
hartzaile, zabal eta anitzak,
gustu eta adin guztiak
asetzea xede izango
dutenak.
Egun hauetaz gozatzea
eta egunerokotasuneko
kezkak bigarren maila batera
igarotzea espero dugu.
Nire eta udalaren izenean
eskertu nahiko nuke egin
duzuen esfortzua. Jai
zoriontsu batzuk bizitzea opa
dizuegu.
OKONDO
UDALA
6 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.08 OSTIRALA
17:00// Txupinazoa
17:15// Umeentzako jolasak
19:00-20:00// 20 klasikatuen
BOLO jaurtiketa.
20:30// BOLO txapelketaren sari
banaketa
21:00// Odoloste jana
22.30// Nafarroako jotak: La
Rivera canta
23:00// Mus txapelketa
08.09 LARUNBATA
12:00// Hildakoen omenezko MEZA
12:30// Pintxo dastatzea La
ventillan
13:00// Igel-txapelketa
17:00// Briska txapelketa
19:00// Umeentzako ikuskizuna
Chiquilandiarekin.
20:00// Makila jaurtiketa
22:00// Afari herrikoia
23:30// Diskoteka mugikorra
Abuztuko jaien txanpari
hasiera emango diote
San Romango jaiek
Okondoko San Bartolome Jaiak
abuztuaren bigarren hamabostal-
dian diren arren, lehenago ere bada-
go zer ospatu herrian, San Roman au-
zoko jaiak baitira.
Abuztuaren 8ko (ostirala) arratsal-
dean jaurtiko da jaiei hasiera emateko
txupina. Umeentzako jolasak egongo
dira gero, eta 19:00etan Bolo txapel-
ketaren nala jokatuko da. Aurretik
klasikatutako 20 jokalarik hartuko
dute parte bertan. Gau partean, berriz,
odoloste jana egongo da, eta jarraian
Nafarroako La Rivera Canta talde-
ko kideek jotak abesteari ekingo dio-
te. Mus txapelketarekin emango zaio
amaiera egunari.
Larunbatean ugaritu egingo dira
ekintzak. 12.30ean pintxo dastatzea
egongo da La ventilla tabernan,
eta jarraian igel-txapelketari ekin-
go zaio. Arratsalde partean, berriz,
briska txapelketak hartuko du leku-
koa. 19:00etan Chiquilandia izeneko
haurrentzako ikuskizuna bertaratuko
da auzora. Ondoren, jaietako ekintza
bitxienari emango zaio paso: makila
jaurtiketari. Afari herrikoia eta disko-
festa mugikorrarekin bukatuko dira
aurtengo jaiak.
Herritik eta herriarentzat
San Bartolome eta San Romango
jaiak Jai Batzorde berak antolatzen
ditu. Batzordetik adierazi dute aurten
apur bat larri ibili direla egitaraua lo-
tzeko, jaiak antolatzen dituzten lehen
aldia delako eta uztailean hasi direla-
ko biltzen. Hala ere, herritarren gus-
tuko jaiak prestatu izana espero dute.
Musikak izango du bere lekua San Romango jaietan. Argazkia: aiaraldea.com
Okondo// SAN ROMAN JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 7
08.22 OSTIRALA
17:30// Koadrilen igoera Izaldetik
18:30// Jaien pregoia eta
Txupinazoa
20:00// Mini Motorrak
22:00// Afari Herrikoia
0:00// Karaoke, 70. hamarkadako
musika
1:00// Txapel-jaurtiketako
txapelketa
08.23 LARUNBATA
12:00-14:30/16:30-19:00//
Txu-Txu trena
11:00// Paella Lehiaketa
14:30// Paella bazkari herrikoia
16:00// Igel Txapelketa
17:00// Blitsa jaia (Futbol Zelaian)
17:30// Briska txapelketa
18:00// Orientazio-Gyncana Adin
guztientzat
18.00-20:00// Bolo txapelketa
19:30// Gorriti eta bere animaliak
Futbol Zelaian
19:30// Partida ezkongabeak
ezkonduen aurka
21:00// Saharar Gaua: kus-kus-a
eta tea saharar erara
23:00// Oihan Vega
Aurten beste modu batean an-
tolatu dituzue jaiak.
Bai, lehen udalak zinegotzi baten
bitartez antolatzen zuen, batza-
rrak egiten zituen berak eta batzar
horietara eramaten ziren hainbat
gauza erabakita zeuden. Aurten jai
batzordea osatu dugu eta aurretik
egitaraua ez dago itxita. Niri ego-
kitu zait lehendakaria izatea bai-
na nahi izan duenak parte hartu du:
elkarteek zein norbanakoek.
Jai batzordeak hartu ditu eraba-
ki guztiak. Aurten ez da egon udal
ordezkaririk, Udalak soilik adierazi
digu zenbatekoa zen aurrekontua.
Aldaketak egon dira aurtengo
egitarauan?
Ez oso garrantzitsuak. Okondo
herri txikia da eta dugun diru kopu-
rua, ondorioz, txikia da. Orain arte
diru gehiena berbenetan gastatzen
zen. Aurten musika egongo da,
DJak edo Disko Dantza, baina era-
biliko den diru kopurua txikiagoa
izango da eta umeentzako ekintze-
tara diru gehiago bideratuko dugu.
Bestalde, aspaldi egiten ziren
hainbat ekintza berreskuratu di-
tugu.
Baina ez dugu ezer kendu. Adibi-
dez, pasa den urteko umeentzako
ekintzak mantendu dira eta beste
batzuk gehitu ditugu.
Nolakoa izan da jaiak antola-
tzearen esperientzia?
Ona. Herritar asko daude, bere-
ziki gazteak direnak. Elkarteekin
elkarlana hobetu daitekeela uste
dut.
Pozik, baina gazi-gozoa alde ho-
rretatik. Batzordean daudenek
ondo hitz egiten dute egindako la-
nari buruz baina elkarteen parte
hartzea hobetu behar da.
Lehen urtea da eta agian horre-
gatik izan daiteke.
JAI BATZORDEA
Batzordeak hartu ditu erabakiak,
ez da udal-ordezkaririk egon
Mikel Cuesta (Okondo, 1981) Jai Batzordean aritu da. Batzordeak jaiak
bere osotasunean antolatzen dituen lehen urtea da aurtengoa.
Okondo// SAN BARTOLOME JAIAK 2014
8 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Okondo// SAN BARTOLOME JAIAK 2014
08.24 IGANDEA
11:00-13:00// Bolo txapelketa.
12:00// Pintxo lehiaketa.
12:00// Meza Itzalde
abesbatzarekin.
13:00// Esku pilota partidak.
17:00// Haurrentzako jaia
igerilekuetan.
17:00// Mus Txapelketa.
19:00// Tarantella Antzerkia
Enparantzan.
21:00// Euskolabel txerriki
dastatzea.
23:00// Disko dantza (Imanol).
08.25 ASTELEHENA
11:00// Haurrentzako parkea +
Karts (Parkean).
12:00// Tortilla txapelketa.
12:00// Landare Lehiaketa.
12:30// Meza hildakoen alde.
16:30// Haurrentzako parkea.
17:00// Tute txapelketa.
17:00// Plater-tiroketa.
18:00// Barraskilo txapelketa.
19:30// Frontenis txapelketa.
20:30// Solomo eta saltxitxa
dastatzea Sukar taldearen
animazioarekin.
22:00// Mozorro lehiaketa.
23:30// Berbena Sukar taldearekin.
BARRASKILO LASTERKETA
Barraskilo lasterkariak klario-
naz egindako zirkulu batean sar-
tzen dira. Zirkulu horretatik ate-
ratzen dena garaile!
PLATER-TIROKETA
Betidanik egiten dela ziurtatu
dute Jai Batzordeko kideek.
20 tiratzaile inguruk hartzen
dute parte.
Aiaraldeko herri askotako jai-egitarauetan topatu daitezke ekintza
bitxiak. Okondoren kasua bereziki nabarmena da, irudimenari eragin
eta lehiaketa eta jolas ederrak antolatzen dituzte urtero.
Bitxia izatea gauza
handia delako
MINI-MOTO LASTERKETA
Makil jaurtiketa bezala, baina
txapelarekin. Frontoian egiten
da, eta 100 parte hartzaile ego-
tera iritsi daitezke.
Duela hiru urte egin zen lehenbi-
zikoz, aurten ekimena berresku-
ratu dute. Umeen eta helduen
modalitateak daude.
TXAPEL JAURTIKETA
MAKIL JAURTIKETA
Makila urrunen nork botako,
hortxe dago erronka. San Ro-
mango jaietan egingo da txa-
pelketa.
LANDARE LEHIAKETA
Iaz hasi ziren antolatzen, Sodu-
pen egiten duten antzeko lehia-
keta bat oinarri hartuta. 22 par-
te hartzaile egon ziren.
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 9
ONDO PASA
AMURRIO
JAI-GIROZ BLAI!
AMURRIOKO JAIAK
Josune Irabien
AMURRIOKO ALKATEA
Guztiontzako
jai-bazterrak
U
da heldu da eta abuztua
besarkatu dugu ;jaien
usaina nonahi eta
Amurrion ere bai. Amets
egiteko aukera, gozatzeko unea da.
Lagunekin, familiarekin, zurekin,
zuokin, guztiok elkarrekin. Musikak
lagunduko digu harrabotsarekin
batera. Ez izan presarik, ordularia
etxean lagako dugu. Segundoak
aprobetxa ditzagun. Amurrioko
koadrilak hurrengo urteko urteurren
berezia prestatzen ari dira. Hurbildu
eta eurekin partitu prestaketa
lana.
Omenaldi berezia ere Aztarna
elkarteari egin behar dioguna. 25.
urteurrena ospatzen ari diren urte
berezi honetan eskertu behar diegu
gure historia eta iragana ulertzen
laguntzea geroa hobe dezagun. Mila
esker Felix Murgari eta atzean etorri
zaretenoi. Zorionak benetan!
Jai-batzordearen lan bikaina,
jai-programazioa, koadrilak,
Aztarna, Amurrioko bazterrak,
amurrioarrok, bisitariak
ezinbesteko osagaiak dira dena ondo
atontzeko. Elkarrekin partekatuko
dugu Amurrioko jaien ametsa.
SANROKEAK [ ABUZTUAK 12/17 ]
10 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.09 LARUNBATA
21:30// Herri afaria (Parkean)
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
0:00// Karaokea (Txosnagunean)
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
08.12 ASTEARTEA
TXUPINAZOA
9:30-13:30// ODOL-EMATEA.
11:00// AMURRIOKO HIRIBILDUA
PILOTA TXAPELKETAko
Finalerdiak, Udal Pilotalekuan.
12:00// Paella txapelketa.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
13:00// KOADRILEN AURKEZPENA
Juan Urrutia plazan.
13:30// Jai Herrikoien aldeko
txupina. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
15:00// Paellen bazkaria.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
Bazkalostean bertso-saioa Oihane
Perea, Asier Rubio eta Josu Campo.
18:15// Udaletxeko Aretoan
JAIETAKO PREGOIAREN
IRAKURKETA.
18:30// JAI-KOADRILEN IGOERA
Urrutia Jauregiko Landatik Juan
Urrutia plazaraino.
18:45// Jaietako Koadrilen
Ordezkarien AURKEZPENA eta
bandak jartzea.
>
AZTARNA ELKARTEA PREGOILARI:
30 urtetako ibilbideari aitortza
Ez dira gutxi Aztarna elkarteko ki-
deek festak ospatzeko dituzten arra-
zoiak. Amurrioko ondare historikoa-
ren berreskurapena xede duen el-
karte horrek 30 urte bete ditu aur-
ten eta, hori gutxi balitz, Urrezko Guk
Saria jaso zuen martxoan.
Gainera, jaiak ospatzeko beste arra-
zoi bat gaineratu zaie: aurtengo fes-
tetako pregoilari izateko hautatu di-
tuztela.
Pregoilari izendapenak harritu
egin zituela adierazi du elkarteko kide
den Ramon Zurimendik, orain arte ez
baitigute inoiz halako aitortzarik egin.
Halako omenaldiak duela urte batzuk
egin izana gustatuko litzaieke Aztar-
nakoei, orain oso gutxi baikara, bai-
na lehen boluntario asko zeuden el-
kartean inplikatuta. Pregoiari dago-
kionez, Zurimendik aurreratu du San
Ferminen eta Amurrioko jaien arte-
ko alderaketa egiteko asmoa dutela,
Amurrioko jaiek ekarpen handia egi-
ten dietelako baita Euskal Herriko fes-
tei. Horretaz gain, mezu bat helara-
ziko diete herritarrei: jaien ikusle bai-
no, aktore bilakatzea.
4000 argazki
Aztarna elkartekoek badute, pre-
goiaz gain, jaietan eskaintzeko beste
gauza bat: Amurrioko argazki zaha-
rren erakusketa. Jaien lehen egu-
nean inauguratuko dute, eta abuztu
osoan zehar egongo da ikusgai, udal
-liburutegiaren eraikinean. Erakuske-
ta oparoa izango dela argi dago, guzti-
ra 4000 argazkiz osatua baitago Az-
tarna elkartearen artxiboa.
Urrezko Guk Saria jaso zuen Aztarnak martxoan. Argazkia: Zurie Alava
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 11
19:00// Herriko Jaietako
TXUPINAZOA eta IGUARRAKOAren
jaitsiera, EUSKOTARRAK,
DANTZA LAGUNAK, TROT-ART,
EL BOLI eta HERRIARENAK
koadrilen kalejira, USTEKABE
fanfarrea eta erraldoi bikotearekin.
22:00// Berbena HAITZAMA
taldearekin Larrinaga kaleko
oinezkoen gunean.
24:00// ETS (EN TOL SARMIENTO)
taldearen kontzertua.
01:30 Berbenaren jarraipena
HAITZAMA taldearekin.
02:00 Las Tea Party DJ
Txosnagunean. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
08.13 ASTEAZKENA
HAURREN ETA ATZOKO
GAZTEEN EGUNA
11.00// XAKE ERAKUSTALDIA
Kultura etxearen aurrean.
11:00-14:00// Udal parkean
HAUR-PARKEA.
Historiaurreko hegaztia dirudi, azal
berde eta mutur hori eta luzearekin.
Baina ez da horren zaharra. Are gehia-
go, ez da apenas Karbono 14aren pro-
ba egin behar bere jaiotza urtea zehaz-
teko. Amurrioko jaien maskota bilaka-
tu den Iguarrakoa 1990an sortu zuten
Trot-Art eta Euskotarrak koadrileta-
ko kideek. Hala azaldu du Trot-Art-eko
kide den Juan Mari Villanuevak.
Ez zen edonolako urtea izan hura:
bi koadrilek euren 25. urteurrena os-
patzen baitzuten. Hori dela eta, bi tal-
deetako kideak batu egin ziren, men-
de laurden bete zutela eta nola ospa-
tu pentsatzeko.
Hor proposatu zuten Euskotarrake-
ko kideek jaientzako maskota bat sor-
tzearen ideia. Iguarrako izena jartzea
bururatu zitzaien orduan. Egia esan
izenak ez du fundamentu handiko jato-
rririk, adierazi du Villanuevak, jaietan
apur bat edanda geundenean iguarra-
koak ziztatu zaitu! eta antzekoak esa-
ten genizkion elkarri; hortik sortu zen
maskotaren izena.
Maskotaren diseinua Aitor Aldama
herriko eskultoreari enkargatu zioten.
Hala sortu zuten piztia eta, orduz ge-
roztik, panpina berbera erabili dute jai
guztietan, konponketa batzuk egin
zaizkio, baina 1990ko bera da. Bere
garaian, koralaren zuzendari izanda-
ko Carlos Larrinagak abesti bat egin
zuen Iguarrakoaren omenez, eta jaie-
tan kantaren letra banatu zuten herri-
tarren artean, baina ez zen maskota
bezain ezaguna bilakatu.
Txupinazoan egiten da Iguarrakoaren jaitsiera. Argazkia: aiaraldea.com
IGUARRAKOA: historiaurreko
hegazti ez horren zaharra
>
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
12 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Koadrilen partetik zer duzue
prestatua aurtengo Amurrioko
jaietarako?
Ezer gutxi esan dezaket horri bu-
ruz, soilik aurreko urteetan beza-
la Amurrioko kaleak dibertsioz, ilu-
sioz eta sorpresa handiz beteko di-
tugula.
Zein izan da koadrilen bilakaera
azken urteetan?
Amurrioko jaietan bost koa-
drila daude; El Boli, Herriarenak,
Trot-art, Dantza Lagunak eta Eus-
kotarrak.
Azkeneko hirurak, koadrila
zaharrenak dira; datorren urtean
Trot-art-ek zein Euskotarrak-ek
50 urte beteko dituzte eta 2016an
Dantza Lagunak-en 50. urteurre-
na izango da. Beste biak berriz, gaz-
teagoak dira. Dantza eta Euskotar
beteranoekin konparatuta, beste
koadrilak txikiagoak dira.
Zer ekarpen egiten diete koadri-
lek herriko jaiei?
Ezinbestekoak dira Amurrioko
jaietan, koadrilak egon ezean jaiak
ez lirateke gauza bera izango. An-
tzeman daiteke jaietako programa
koadrilen ekintzez beterik dagoe-
la. Karrozak ekarpen garrantzitsua
dira, adibidez. Kideen ilusio, ahalegin
eta izerditik jaiotako obrak.
Mezuren bat helarazi nahiko ze-
nukete jaiei begira?
Koadriletan parte-hartzera gon-
bidatzen dut jendea, benetan modu
desberdinean bizitzen dira jaiak koa-
drila baten barnean zaudenean.

Gauzak antolatzeaz gain, parran-
da botatzeko beta ez duzue galdu-
ko, ezta?
Parrandarako gogoak eta denbo-
ra beti daude, baina, noski, ez dira
jaietako gauza bakarra.
08.13 ASTEAZK.
11:00// Alkate andreak Hiribilduko
pertsonarik helduenari MAKILA
emango dio. Jarraian, trikitilariz
lagundurik elizara abiatuko dira.
11:30// Andra Mariaren Parrokian
MEZA Mariaka abesbatzarekin.
Jarraian, Udalbatzak San Anton
Armuru egoitza bisitatuko du.
12:30// Plazan, adinekoentzako
APERITIBO eta MUSIKA
ANIMAZIOA GANEKOrekin.
13:00// Kale poteoa. Antolatzailea:
Jai Herrikoien Aldeko Batzordea.
14:00// Atzoko Gazteentzako
ANAITASUN BAZKARIA Udal
Pilotalekuan.
14:00// HAURRENTZAKO
BAZKARIA (Paella).
14:30// Gazte Bazkaria.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
15:00// Aurpegiak margotzeko
tailerra ASPALTZA Euskara
elkartearen eskutik.
15:00-17:00// HAUR PARKEA udal
parkean.
16:00// DANTZALDIA MENTA
BIKOTEAREKIN Larrinaga kaleko
oinezkoen gunean.
16:30// Txokogorrin Gotzon
Landeta X. Mus Txapelketa.
Antolatzailea: Jai Herrikoien
Aldeko Batzordea.
17:00 HAUR JOLASAK Udal
Parkean, Aspaltza Elkartearen
eskutik.
KOADRILAK
Parrandarako gogoak beti daude,
baina ez dira jaietako gauza bakarra
ANE SEIJAS GARZON (Amurrio, 1996) El Boli koadrilan dago. Koadrilek
jaietan duten presentziaren inguruan mintzatu gara berarekin.
>
>
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
DIONISIO ALDAMA KALEA AMURRIO
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 13
14 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Zer nabarmenduko zenuke egita-
rauaren aldetik?
Urte orotan nabarmentzen dugu-
na, jai egitaraua herriko hainbat el-
karte eta eragilek aurrera atera du-
gula. Herrikoia eta parte-hartzai-
lea dela. Koadrilen arteko egunean
gymkana egingo da, adibidez.
Nik uste bilakaera positiboa izan
dugula, urte batzuk daramatzagu
egiten eta erreferentzia da herrian.
Urte pilo eman dira lanean eta jen-
deak parte hartzen du. Herriko erre-
ferentea bilakatu da Jai Herrikoien
aldeko egitaraua, garatzen doa eta
urtero gero eta elkarte gehiagok
parte hartzen dute.
Gazte Egunaren harira zer edo
zer aipatuko zenuke?
Abuztuaren 13an izango da eta
egun horren helburua da herriko
gazte guztiak batzea. Horretara-
ko herriko gazte asanblada, Ernai
eta Ikasle Abertzaleak taldeek egi-
taraua osatzen dute. Goizean hasi-
ko da eta gazteek antolaturik herri-
ko gazte guztientzat da.
Zein da Jai Herrikoien aldeko Ba-
tzordearen osaketa?
Elkarte pilo daude Jai Herrikoien
aldeko Batzordean, mota askota-
koak: kirol elkarteak, jaietako koa-
drilak, txosna-gunea... Urtean zehar
eta gehienbat jaiak hurbiltzen diren
neurrian bilerak egiten ditugu egita-
raua zehazteko eta guztia partaide-
tzan oinarritzen da.
Zein da zabaldu nahi duzuen me-
zua?
Guk jendea ondo pasatzea nahi
dugu eta gonbidatzen dugu egita-
rauan parte hartzera eta ahal duen
ekarpena egitera.
08.13 ASTEAZK.
17:00etan TXAPELA JAURTIKETA
Guk pasealekuan. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
18:15 TXOKOLATADA udal parkean,
Koadrilek antolaturik.(euria eginez
gero, San Anton plazan)
18:30// Txokogorritik Erdizka
Baetan. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
19:00-21:00// DISKODANTZA
TXIKI, Larrinaga kalean.
19.00// HAURRENTZAKO
IKUSKIZUNA, animalien
erakusketa. Sarrera: 3
19:45// Elkartasun argazkia
#28aklibre. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
20:00// BERTSO SAIOA, AIEBEk
antolatuta, udal parkean.
22:30// BERBENA ARIZGOITI
taldearekin, Juan Urrutia plazan.
23:00// WILLIS DRUMMOND,
IZATE FALTSUA, 3GABE2.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
00:15// Gazte Mugimenduaren
mobilizazioa. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
04:00// Ekintza sorpresa.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordea
Jai Herrikoiak garatuz doaz;
erreferente bilakatu dira herrian
MADDI ISASI (Amurrio, 1995) Jai Herrikoien aldeko Batzordean dabil.
Urtero lez, jaietarako egitarau propioa aurkeztu du batzordeak.
>
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 15
08.14 OSTEGUNA
KOADRILEN EGUNA
10:00// BASERRIKO PRODUKTUEN
ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA Juan
Urrutia plazan.
11.00-14:00// Udal parkean
HAUR-PARKEA.
12:30// TRIKIPOTEOA koadrilekin.
Abiapuntua: kiosko ondoan.
14:00// Baserriko Produktuen
lehiaketako SARI BANAKETA.
14:30// KOADRILEN BAZKARIA San
Anton plazan.
17:30// Aldarrikapenen altxorra
ginkana. Antolatzailea: Jai
Herrikoien Aldeko Batzordea.
17:30-19:30// Koadrilentzako
JOLASAK parkean. (Euria eginez
gero, Matias Landaburun)
19:30// TXISTULARIEN
KONTZERTUA.
19:30// Andra Mariaren parrokian,
LORE ESKAINTZA Jasokundeko
Andra Mariari, Amurrioko
zaindariari.
20:00// ODOLOSTEAK San Anton
plazan. 1,50/ogitartekoa.
20:30// AMURRIOKO HIRIBILDUA
PILOTA TXAPELKETAko Finalak,
Udal Pilotalekuan.
21:00// Txonagunetik eta
tabernetatik TTEK-Elektrotxaranga.
21:30-23:30// GUATEKEA 70.
hamarkada gogoratuz, ALIRON
taldearekin Larrinaga kaleko
oinezkoen gunean.
23:30// ZE ESATEK!en kontzertua.
00:30// Alkohol tasa neurtzeko
kanpaina Larrinaga kalean.
01:30// ERROMERIA: GARILAK 26
01:30// Aiaraldea Sound System.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
Desle zaharra, karroza berriak
Demagun Aztarna elkarteak beste
30 urte betetzen dituela, eta museo
etnograko bat duela. Kasu hipoteti-
ko horretan, argi dago zein izango li-
tzatekeen museo horretan ezinbes-
tean egon beharko litzatekeen pieza:
koadrilen jaietako karrozaren bat. Ez
da gutxiagorako ere: karrozak herri-
ko jaien ikur nabarmenetarikoak (eta
zaharrenetarikoak) bilakatu baitira.
Zaila da koadrilen karrozak deskri-
batzea, elkarren artean oso ezberdi-
nak direlako. Iaz, adibidez, Landazu-
ri etxearen itxura hartu zuen batek,
beste batek hondartza bat irudika-
tzen zuen bitartean. Egin zen lehen
karroza, baina, askoz arruntagoa izan
zen: baserri klasiko baten itxura zeu-
kan, eta 1968an eraiki zuten Dantza
Lagunak koadrilako kideek. Koadri-
lako kide zen Florencio Urruelak pa-
trol bat oparitu zion koadrilari, eta pa-
trolean eraikitzeko karroza horren di-
seinua egin zuen, azaldu du Dantza
Lagunakeko kide den Andoni Diazek.
Jaien hasierako koadrilen aurkez-
penean atera zuten karroza, eta izan
zuen arrakasta medio gainontzeko
egunetan ere eraman zuten. Hala
hartu zuten hurrengo urtean koadri-
la guztiekin hitz egin eta karrozen des-
le bat antolatzeko erabakia.
Esan eta egin. Ekimena errotu egin
da herrian. Aurtengoa 45. deslea
izango da, eta aurrekoak bezain be-
rezia eta ezberdina izango dela ziur-
tatu du Diazek. Karrozak dira, bere hi-
tzetan, Amurrioko jaiak beste herri ba-
tzuetako jaietatik ezberdintzen dituz-
tenak.
1968an egin zen Amurrioko lehen karroza. Argazkia: Dantza Lagunak koadrila
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
16 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.15 OSTIRALA
10.00// KANPAI-IRAULKETA eta
suziriak jaia iragartzeko.
10:00// TXIRRINDULARITZA SARI
NAGUSIA, LXI AIARA ZIRKUITUA,
ARABAKO TXAPELKETA eta Daniel
Albizuaren omenezko lasterketa.
10:30// DIANAK, Amurrioko
Trikitixa Eskolaren eskutik.
10:45// Udalbatza, MARIAKA eta
MARIGABON erraldoiak, gaiteroak
eta trikitilariak Andra Mariaren
Elizara abiatuko dira.
11:00// MEZA NAGUSIA Andra
Mariaren Parrokian.
12:30// Kalejira Amurrioko
ERRALDOI ETA BURUHANDIEKIN.
12:30// Agintariei eta Jaietako
partaideei harrera ekitaldia
Udaletxean.
13:00// ZIZA DASTAKETA, Arriola
Mikologia Elkartearen eskutik, Juan
Urrutia plazan, 0,50/pintxopotea
13:00// HERRI KIROLAK, Larrinaga
kaleko oinezkoen gunean.
13:00// Txirrindulari lasterketako
sari banaketa.
18:00// Zezen-plazarainoko
AURKEZPEN PASEOA. 18:30ean
ZEKORKETA PIKATUA.
19:30// EUSKAL DANTZEN
ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza
Taldearekin Juan Urrutia plazan.
21:30// Jai Herrikoien aldeko mendi
txirrindula lasterketa.
22:30// ABS ORKESTRA Juan
Urrutia plazan.
00:00// Babiora igoera.
Antolatzailea: Jai Herrikoien Aldeko
Batzordea.
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
KOADRILAK: Frankismoan
sortutako mugimendua
1966. urtean izan zen Amurrioko
Koadrilen arteko lehenbiziko lehia-
keta. Harrigarria baldin bada halako
ekimen bat Frankismoaren garaietan
egin izana, are harrigarriagoa suerta-
tzen da lehiaketa hori Udalak berak an-
tolatu zuela jakitea.
Ez ziren garai errazak izan. Gataz-
kak egon ziren, baita istorio xelebreak
ere. Garai horretan sortu zen Eusko-
tarrak koadrila. Talde horretako kide
den Txotxe Plaza liburu bat idazten ari
da, garai horretako pasadizoak bildu-
ko dituena.
Lau izan ziren 1966ko lehiaketa har-
tara aurkeztu ziren koadrilak: Los Into-
cables, El follon, Trot-Art eta Euskota-
rrak. Euskotarrak-eko kideok argi ge-
neukan euskaltzaletasuna aldarrikatu
nahi genuela, oroitu du Plazak. Sen-
timenduen plazaratze horretan mu-
sikak bereziko garrantzia izan zuen
Euskotarrakekoentzat. Eusko Guda-
riak eta antzeko abestiak abesten zi-
tuzten. Instrumenturik ez zutela eta,
Orozkoraino joan behar izaten ziren
txistu bila. Hortik sortuko zen gero
Amurrioko Txistu Eskola. Baina Pla-
zak ez du gauza gehiago aipatu nahi
izan, datorren urtean argitaratzeko
asmoa duen liburuan jasoko baititu
kontu horiek guztiak.
Los Intocables koadrila lehiaketa
izan eta urtebetera desagertu zen
eta El Folln ere duela hamabost
urte disolbatu zen. Koadrila berriak
sortu dira, ekintza berriak tradizio bi-
lakatu... Lehen ilusio bereziarekin bizi
ziren jaiak, oroitu du Plazak, gauza
asko aldatu dira.
Dantza Lagunak-eko kideak Frankismoa salatzen zuen pankarta batekin, 1968an.
A
r
g
a
z
k
i
a
:

d
a
n
t
z
a

l
a
g
u
n
a
k
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 17
08.16 LARUNBATA
SAN ROKE
8:30 - 15:00// San Rokeko
zelaietara joan eta etortzeko doako
autobusa gasolindegitik.
9.30// V. MARMITAKO LEHIAKETA.
10:00// Andra Mariaren elizatik
SANTUAREN IGOERA San Rokeren
baselizaraino.
10:30// GANADU ERAKUSKETA,
DONE ERROKEREN FERIA 2014.
11:00// MUSIKA ANIMAZIOA
Trikitixarekin San Rokeko zelaietan.
11:00// Egun osoan zehar
PLATER-TIROKETA.
11:00// Jota eta aurresku
lehiaketarako INSKRIPZIOA
agertoki ondoan.
11:30// San Rokeko zelaian, MEZA
NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.
12:00// AURRESKU ETA JOTEN
XLIX. TXAPELKETA Aiara Dantza
Taldeak antolaturik.
13:00// Marmitako Lehiaketako
kazolen aurkezpena.
13:00// MEZA San Rokeren
baselizan, Koadriletako beteranoen
omenez.
14:00// MARMITAKO
LEHIAKETAREN Sari Banaketa.
15:00// ANAITASUN BAZKARIA,
XXIV. Betikoen Eguna.
18:30// ERREKORTADORE
LEHIAKETA.
20:00// EL EXPERIMENTO kale
ikuskizuna Larrinaga kalean.
22:00// KARROZA DESFILEA
23:00// Juan Urrutia plazan
DANTZALDIA AKERBELTZekin
01.00// Karrozen sari banaketa.
MARMITAKO LEHIAKETA:
Tradizio berriak kozinatzen
Tradizio handiko lehiaketak izan ohi
dira marmitako lehiaketak. Laudio-
ko Latiorro auzokoak, adibidez, XXV.
edizioa egingo du aurten. Zifra han-
di horrek kontrastea egiten du Amu-
rrioko Marmitako Lehiaketarenare-
kin: aurtengoa V. edizioa izango bai-
ta. Adin berbera du txapelketa anto-
latzen duen gastronomi elkarteak: Su
Gozotan elkartea kozinatzea azio ko-
mun zuen Amurrioko lagun talde ba-
tek sortu zuen.
Elkartea sortu eta berehala ekin zio-
ten marmitako lehiaketa antolatzea-
ri. Izan ere, herrian ez zegoen halako
ekimenik. Hutsune bat nabaritzen ge-
nuen, azaldu du elkarteko kide den
Itxaso Urretak. Eta badirudi ez zire-
la halako gastronomi topaketa baten
beharra ikusten zuten bakarrak, txa-
pelketaren lehen edizioak arrakasta
handia izan zuela oroitu baitu Urre-
tak. Ordutik hona ospatu dituzten edi-
zioetan ere jarri dituzten mahai guz-
tiak bete dira.
Aitor Martinez epaimahaian
Marmitako Lehiaketa, berria izateaz
gain, aurten nobedadeekin datorrela
azpimarratu dute Su Gozotan elkarte-
ko kideek: ETBko Sukaldari saioan ga-
raile izan zen Aitor Martinez urdua-
rra epaimahaian arituko baita.
Sukaldaritza txapelketak antola-
tzea soilik ez, kozinatzea ere gogo-
ko dute elkarteko kideek. Hala, Aia-
ra Dantza Taldearen 30. urteurrena-
ren bazkaria prestatzen aritu ziren, eta
halako gehiago egiteko asmoa dutela
adierazi dute.
Marmitako Lehiaketaren V. edizioa izango da aurtengoa. Argazkia: aiaraldea.com
BIDEKO JATETXEA
Lezama auzoa. 01470 AMURRIO (Araba) Tel.: 945 890 633
info@restaurantebideko.com // www.restaurantebideko.com
Ondo pasa jaietan! Ondo pasa jaietan!
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
18 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.17 IGANDEA
SAN ROKEREN
ERREPIKAPENA
8:30 - 15:00 eta 17:00-19:30//
San Rokeko zelaietara joan eta
etortzeko doako autobusa.
9:00// Bakailao eta patata-tortilla
lehiaketarako izen-ematea.
11:30// MEZA NAGUSIA, Mariaka
Abesbatzarekin.
14.30// SARI BANAKETA.
14:30// ANAITASUN BAZKARIA
16:00// ERROMERIA San Rokeko
zelaietan OROTS taldearekin.
19:00// FUTBOL PARTIDA,
Basarteko futbol zelaian, Amurrio
Klubak antolatuta. Doako sarrera.
20:00// LA CONGA kale
ikuskizuna.
20.00// J.J. VAQUEROren
bakarrizketak Amurrio
antzokian.10
22:00// DANTZA PLAZA PATXI
PEREZ ETA KONPAINIAREKIN, Juan
Urrutia plazan.
23:30// IGUARRAKOAREN
AGURRA EGITEKO DESFILEA.
24:00// HERRIKO JAIEN AMAIERA.
Iguarrakoaren itzulera.
SAN ROKE ERREPIKAPENA:
1976tik gastronomia euskal
kulturaren gotorleku
Amurrioko Jaiek herriko mugak
gainditzen dituzte azken bi egune-
tan. Herriko ohiko kale eta plazetatik
urrundu eta kanpoaldean dauden San
Roke zelaietara hurreratzen da festa.
Bertara igotzearen ohitura noiz sor-
tu zen zehaztea zaila da. Ohitura zaha-
rra izango da, kontuan hartuta bertan
egiten den Bakailao Lehiaketak 38. edi-
zioa beteko duela aurten. Tortilla txa-
pelketak ere baditu urteak, baina den-
bora nahiko egon zen egin gabe, ha-
rik eta berreskuratu zuten arte, due-
la hamabost urte. Mendiko Lagunak
da lehiaketa horiek eta San Rokeren
Errepikapenaren Eguna orokorrean
antolatzen dituen elkartea. 1976an
ekin zion Bakailao Txapelketa egiteari.
Ekitaldi gastronomiko bat egitea bai-
no, mendizaletasuna eta euskal kul-
tura sustatzea zen lehiaketaren hel-
burua, mendi taldeko kide den Patri Al-
damaren arabera. Gauzak hala, Fran-
co hil osteko urte horietan Egan be-
zalako taldeen kontzertuak antolatu
zituztela oroitu du Aldamak.
Helburu berdinak
Ordutik hona euri asko egin du: San
Rokeko zelaietara joan zein bertatik
herrira itzultzeko autobusak antola-
tzen dira eta jada ez da Errepikapena
San Roke egunaren osteko igandean
ospatzen, Sanrokeak izan eta hurren-
go egunean baizik.
Baina, aldaketak aldaketa, helburua
berbera izaten jarraitzen duela azpi-
marratu du Aldamak: gure kultura-
ren, euskal kulturaren, zati bat bizirik
mantentzea.
Tortilla eta bakailao txapelketa egiten da San Rokeko zelaietan. Argazkia: aiaraldea.
Amurrio// SAN ROKE JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 19
JAIAK DENONTZAT
DIRA!
PAREKIDETASUNAK
JAIRIK EZ!
ARRANKUDIAGAKO JAIAK
Itziar Duoandikoetxea
ARRANKUDIAGA-ZOLLOKO ALKATEA
Denon jaia
A
ndramariak ate joka
ditugu. Jai giroak eta
alaitasunak bete-
betean hartuko dute
gure herria, eta arrankudiagar
guztiok, haur, gazte zein heldu,
festan murgilduko gara. Jaiak
guztiona eta guztiontzat izan
behar duelako; guztion artean
egiten dugu, elkarlanean,
herri bezala, ilusioz, eta jai
parte-hartzaileak, parekideak,
herrikoiak nahi ditugu.
Lerro hauek aprobetxatu nahi
ditut eskerrak emateko urtean
zehar herrigintzan lanean
aritzen direnei, auzolanean,
lantaldeetan, elkarteetan,
kiroletan Mila esker lan isil
eta musu-truk horretan ibiltzen
zaretenoi.
Jai zoriontsuak opa dizkizuet,
eta nire besarkadarik beroena
garai zailak bizi dituztenentzat
eta edozein arrazoi dela medio
Andramariak hemen ospatu
ezin izango dituztenentzat.
Denon jaia da. Errespetuan,
berdintasunean, alaitasunean
eta euskaraz bizi ditzagun
jaiak.
ANDRAMARIAK [ ABUZTUAK 09/18 ]
ARRANKUDIGA-ZOLLO
UDALA
20 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.09 ZAPATUA
NAGUSIEN EGUNA
12:00// MEZA.
12:30// JUBILATUEN XX. JOKOAK.
14:30// JUBILATUEN BAZKARIA.
16:00// Kantuak eta dantzak.
08.14 OSTEGUNA
BEZPERA
17:30// KAMISETAK BANATZEA.
18:00// XXVII. MARMITAKO
LEHIAKETA.
19:30// XIII. TORTILLA
TXAPELKETA.
20:00// Tortilla eta marmitako
lapikoen aurkezpena.
20:15// TXUPINAZOA plazan.
20:15// UMEEN MOZORROAK.
22:00// AFARIA.
22:30// DJ MARISKAL.
08.15 OSTIRALA
ANDRA MARI
10:00// DIANA.
11:00// MEZA NAGUSIA.
11:45// KALE KANTUAN.
19:00// PILOTA PARTIDAK.
20:30// JAIALDIA: HUTSA bikote
akustikoa.
08.16 ZAPATUA
UMEEN EGUNA
11:30// TXUPINAZOA,
BOLANDERAK eta UMEEN
KALEJIRA.
12:00// UMEENTZAKO JOLAS
PARKEA. Iberlandan.
14:30// UMEEN BAZKARIA. (Gizarte
Etxean).
17:00// APARRA BOTAKO DA
UMEENTZAT, Garondoko parkean.
Arrankudiaga// ANDRA MARI JAIAK 2014
>
Urtero bezala, aurten ere herritar
talde bat bilduko da Arrankudiagan,
helburu komun bat auzolanean gau-
zatzeko asmoz: Berakatz Egunean
jan ohi diren odolosteak prestatuko
dituzte.
Auzolan horretan parte hartzen du-
ten kideek azpimarratu dute odolos-
teak prestatzearena lan izugarria
dela. 200 kilo odolki prestatzen di-
tuzte, 1000 odoloste inguru egiteko.
Hala ere, antolatzaileak ziur dira aur-
ten, aurreko urteetan bezala, 15-20
pertsona inguru bertaratuko direla la-
nera. Eta ez nagusiak bakarrik: Jende
gaztea ere bertaratzen da, odolosteak
nola egiten diren ikastera batez ere,
azaldu dute. Bakoitzari lan zehatz bat
egokitzen zaio odolosteak egitearen
prozesuan, baina lana denon artean
egiten dutela adierazi dute antolatzai-
leek, giro onean. Horregatik, herrita-
rrak auzolanera bertaratzera anima-
tu nahi dituzte, geroz eta jende gehia-
go izan orduan eta errazago suerta-
tzen da lana egitea.
Jaietako azken egunean, Berakatz
Egunean, odolosteak jateko ohitura
dago. Auzolanean prestatutako odo-
loste gehienak Gizarte Etxean kozina-
tu eta zerbitzatuko dira. Beste kopu-
ru txikiago bat, berriz, etxean afaldu
nahi duten auzokideei salduko diete,
pertsona nagusiei batez ere.
Jatorria, Gizarte Etxean
Odolosteak auzolanean prestatu
eta jatearen ohitura Gizarte Etxeari lo-
tua dago, 1979an sortu zena. Lehena-
go ere bazegoen herrian odolosteak
afaltzearen ohitura, baina bakoitzak
bere baserrian egin eta jaten zituen,
antolatzaileen esanetan. Orain, be-
rriz, herriko zein herritik kanpoko jen-
dea bertaratzen da afaltzera. Bada-
go urtero-urtero herrira odolosteak
jatera bertaratzen den jendea. Laudio-
koa bezala, zita garrantzitsua bilaka-
tu da Arrankudiagakoa ere.
Ospeak ospe, odolosteak ohiko osa-
gaiekin prestatzen dituztela ziurtatu
dute antolatzaileek: odola, arroza, koi-
pea, porrua, kipula, perrexila, gatza
eta pipermina.
Festazaleentzako, berakatz zopa
Izenak dioen bezala, berakatzek ere
presentzia handia dute Berakatz Egu-
nean. Jaietako egun potoloa izan ohi da
eta ugariak izango dira herritik ibiliko
diren parrandazaleak. Goizeko boste-
tan bertatik dabiltzanek berakatz zo-
parekin tripa berotzeko aukera izango
dute. Urtero egiten den errituala da;
eta, berakatzaren eta kalimotxo edo-
ta garagardoaren arteko kontrastea
bortitzegia suertatu daitekeen arren,
zoparena ekimen arrakastatsua dela
ziurtatu dute antolatzaileek.
BERAKATZ-EGUNA: Jaietarako
1000 odoloste, auzolanean
Auzolanean egiten dituzte Berakatz Egunerako odolosteak Argazkia: aiaraldea.com
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 21
08.16 LARUNBATA
18:30// BOLOAK, Jose Ignacio
Larrazabalen oroimenezkoa.
19:00// DJ XAIBOR, UMEENTZAKO
DANTZALDIA, herriko plazan.
20:00// FRONTENIS FINALAK.
21:00 KANPAMENTUKOEN
EKITALDIA, frontoian.
08.17 DOMEKA
KOFRADIA EGUNA
10:00// DIANA.
11:00// MEZA NAGUSIA.
12:00// TXAKOLIN DASTATZEA.
13:30// KONTZENTRAZIOA:
Euskal Presoak Euskal Herrira.
14:00// Umeen Kofradia bazkaria.
14:30// KOFRADIA BAZKARIA.
18:30// KALE ANTZERKIA:
TXATARRA (MALAS COMPAIAS).
08.18 ASTELEHENA
BERAKATZ EGUNA
17:00 FUTBOL PARTIDA.

19:00 PILOTA PARTIDAK.
21:00 TTEK ELEKTROTXARANGA.
21:30 ODOLOSTEAK AFALTZERA.
23:00 GAUPASA: XAIKO,
MCONAK eta URRATS.
05:00 BERAKATZ ZOPA eta
JAIEN AMAIERA.
Arrankudiaga// ANDRA MARI JAIAK 2014
KOFRADIA EGUNA:
Guztientzako bazkaria
Nahi duen orok hartu dezake parte bazkarian. Argazkia: aiaraldea.com
Herri askotan daude Kofradiak. Tra-
dizionalki herritar katolikoen bilgune
izan diren arren, herriaren arabera
garapen ezberdina izan dute. Arran-
kudiagako kofradiaren kasuan, adibi-
dez, ez dago noiz sortu zen zehazten
duen dokumenturik. Kofradiako kidee-
tako batzuek 250 urte baino gehiago
dituela diote. Beste batzuk Laudioko
Kofradia baino zaharragoa dela esa-
tera iristen dira, Laudiokoak 400 urte
baino gehiago dituenaren jakitun.
Laudion bezala, Arrankudiagan ere
bazkaria antolatzen dute kofradiako
kideek. Aurten abuztuaren 17an izango
da, elizako arkupeetan. Ez dago menu
sakraturik, baina ogi-zopa eta gar-
bantzu gisatuak jan ohi dira.
Bazkaria kofradiako kideek presta-
tzen dute, baina herriko edonor ber-
taratu daiteke jatera. Hala, bazkari he-
rrikoi bat bilakatzen da kofradeek an-
tolatzen dutena, adin guztietako he-
rritarrak bertaratzen baitira auzoki-
deekin jatera. Umeek, baina, lehenago
jan ohi dute. Zita jendetsua da. Orota-
ra 300 pertsona inguru bertaratzen
direla azaldu dute Kofradiako kideek.
Zifra handia: Arrankudiagan 900 biz-
tanle inguru bizi direla kontuan hartu-
ta, populazioaren herena bertaratzen
dela esan baitaiteke.
Edozein herritarri zabaldua
Kofradiako kideak historikoki gizo-
nezkoak izan diren arren, kofradeek
adierazi dute ez dutela inongo ara-
zorik emakumeak onartzeko. Edo-
zein herritar sartu daiteke, azpima-
rratu dute.
>
22 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
GOZA ITZAZU
GUZTION JAIAK!
LAUDIOKO JAIAK
Natxo Urkixo
LAUDIOKO ALKATEA
Guztion jaiak
A
upa lagunak:
Laugarrenez dut, zuei
zuzentzeko ohorea. Jaun
Done Errokeren jaiotan,
adinean gora goazenok, egungo
gazteak dibertitzen ikustean ere
poza hartzen dugu. Baina ez dugu
dibertimendutik ihes egingo eta
guretarren artean beti topatuko
dugu guretzako guneren bat.
Murgildu jaian eta gozatu ahalik eta
gehien. Ez konformatu jaiaren ikusle
hutsak izatearekin; izan jaia.
Edozergatik gurekin ez zaudeten
laudioarrak, edonon zaudetela,
abuztuaren 15ean eguerdiko
12:00ak aldera egiten ari zarena
gerorako utzi eta topa egin Laudioko
ardo apardunaz. Berton gaudenok
ez dugu lan makala. Dibertitu,
gozatu, disfrutatu behar dugu
gurekin ez daudenen izenean gure
umorea, alaitasuna eta elkartasuna
hel dakizkien. Musu bana eta gogoa
egia bilaka dadila!
Ez dut amaitu nahi, gure jaiak
arrakastatsuak izan daitezen
arduratzen diren guzti-guztiei egiten
duten esfortzu eta lana eskertu
gabe.
Besarkada bana eta ondo pasa!
SANROKEAK [ ABUZTUAK 15/31 ]
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 23
Aurten pregoilariak zarete, zer
nolako sentsazioa duzue?
Poz handia. Pasa den urtean ia
lortu genuen, duela bi ere bai. Gai-
nera herritarrek proposatzen dute
eta Udalak erabakitzen du, beraz,
esan bezala, oso pozik.
Jaietan bandak bere protago-
nismoa du, nahiz eta pregoilaria
ez izan. Aurten zenbat kontzertu
emango dituzue?
Aurten 3 kontzertu, txupina, pre-
goia, zezenketan ere egongo gara
eta bi edo hiru kalejira egingo ditu-
gu.
Orduan jaietan denbora gutxi
izango duzue zuentzat.
Bueno, umea nintzenean gogo-
ratzen dut egiten genuela egunean
bertan alborada, kalejira, saioa,
kontzertua eta zezenketa. Hori lau
egunetan zehar eta gero lau kaleji-
ra gehiago. Eta gainera Areta, Gar-
dea, Ugarte eta Latiorrora joaten
ginen kamioi batean edo autobu-
sean kalejirak eskaintzera eta hori
goizean.
Eta pregoia nolakoa izango da?
Protagonista musika izango
da. Pregoia idatzi dut baina ez da-
kit hainbeste irakurtzeko gai izan-
go naizen eta musikariak izanik guk
nahiago dugu musika egin. 3 edo 4
abesti joko ditugu.
Bandaren historia ere landuko
dugu, kiderik zaharrenak ere iraku-
rriko du eta agurtzeko agian banda-
ko ume batek ere irakurriko du.
Eta historian zehar gertatutako
pasadizoren bat duzue bereziki go-
goko?
(barreak) Pasadizo ugari bizi izan
dira bandak dituen ia 100 urte haue-
tan, baina ez dira inori kontatzeko.
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
08.14 OSTEGUNA
19:00// Herriko plazan Pregoiaren
irakurketa jarraian// Arloteak
22:00// Ttuntturro Laudioko
Zanpantzar taldearen eskutik
kalejira.
08.15 OSTIRALA
TXUPINAZOA
09:00etatik aurrera//
XVIII. Aire libreko pintura lehiaketa
10:00// Alberto Acero Plazan,
GOSARI HERRITARRA.
11:30// Pankarta aurkezpena
eta kalejira ZO ZONGO perkusio
taldearekin Alberto Acero Plazatik.
12:00// Udaletxetik TXUPINAZOA.
13:00// Txosnen TXUPINAZOA.
14:00etan:
Txosnen barrutian, ERROMERIA:
HONAT taldearekin.
17:00etan:
Zumalakarregi: SKI-TAULA
txapelketa.
17:00etan:
Txosnen barrutian, DJ TRITU
18:00etan:
Herriko Plazan, PINTURA
LEHIAKETAKO sari banaketa.
18:00etan:
Herriko kaleetatik KUN KUN
Perkusio Taldearen emanaldia.
19:00etan:
Zubiaur kalean, BOKATAK eta
JOKOAK.
20:00// Herriko Plazan,
PRIMITAL BROS taldearekin, EL
EXPERIMENTO antzezlana.
PREGOILARIA
Pasadizo ugari bizi izan ditu bandak
ia 100 urte hauetan
PEDRO ADRIAN (Laudio, 1968) Musika Bandaren zuzendaria da. San
Roke musika elkarteko kideak dira aurtengo pregoilariak.
>
JAIETAN ERE
EUSKARAZ!
JAIETAN ERE
EUSKARAZ!
JAIEN ALDEKO KOORDINAKUNDEA
>
24 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
21:00etan:
Txosnen barrutian, ERROMERIA
TXIMELETA taldearekin
21:00etan:
Herriko Plazan, BERBENA, LISKER
taldearekin.
23:00etan:
Zumalakarregi Etorbidean,
DISKODANTZA.
08.16 LARUNBATA
HAURREN EGUNA
08:00// ALBORADA
09:00// KALEJIRAK Lankaietako
Lagunak eta Ekin Joleak txistulari
taldeekin.
11:00// DIANA Laudioko Gaiteroen
eskutik.
11:00// Lamuzako San Pedro
Parrokian, MEZA NAGUSIA.
11:00// Hasiberrientzako entzierroa.

11:30// Aldai Plazan, TAILERRAK,
Kirikio Aisialdi Taldeak antolatuta.
11:30// Aldai Plazan, TXUPINAZO
TXIKIA.
11:30// Aldai Plazan, HAURREN
GASTRONOMIA-LEHIAKETA.
12:30// Entzierro eta bigantzak
(16 urtez gorakoentzat).
ZOROAK INKULTUR TALDEA:
30 urte jaiak zirikatzen
Aretako Jaien biharamunean hi-
tzartu gara haiekin. Aurreko egune-
ko parrandaren zantzu nabarmene-
kin azaldu dira zitara, baina horrek ez
die elkarrizketa modu umoretsu ba-
tean gauzatzea galarazi. Zoroak Inkul-
tur Taldea denaren lagin bat baino ez
dira Jebi Vales, Antxoka Goitia eta Uz-
tai Largatza, baina ondo irudikatzen
dute koadrila horrek duen belaunal-
di nahasketa.
Aurten badute zer ospatu Zoroa-
keko kideek, 30 urte bete baitituzte.
Taldea, berez 1983an sortu zela azal-
du du Valesek, Alaiak koadrila zena-
ren eszisio moduko bat izan zen. Ha-
sierako ideia taldeari Tximeletak dei-
tzea zela oroitu du Valesek. Hala ere,
izen hori jartzea oso aproposa ez zela
konturatu ziren gero, eta hala aldatu
zuten Zoroak izena. Koadrilaren iku-
rra, baina, tximeleta bat izaten jarrai-
tzen du, hasierako garaiei leial.
Txerri jasotzea patinetan
Ugariak dira Zoroak-eko kideek koa-
drilaren historian zehar antolatu di-
tuzten ekintzak: txerri bilketa patine-
tan eta Koadrilen Eguna antolatzen
hasi ziren. Gaur egun, berriz, Zoroak
Extreme muturreko herri kirolen
txapelketa da haien ekintza izarra.
Txupinero izatearen aukera pozik
hartu dutela azaldu du Antxoka Goi-
tiak, nahiz eta oraindik ez duten era-
baki suziria zerura, Udaletxe barru-
ra edo plazako jendearengana zu-
zenduko duten. Eta bai, aukera ikus-
ten dute beste 30 urtez jaietan osa-
suntsu aritzeko.
Hainbat belaunaldi batzen dituen koadrila da Zoroak. Argazkia: aiaraldea.com
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
>
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 25
13:00// Laudioko Gaiteroak
13:00// KONTZERTUA, Herriko
Plazan, San Roke Musika Elkartea
14:30// HERRI BAZKARIA Gaztetxean
16:30// Lamuza Parkean,
ALTXORRAREN BILA, Intziriak eta
Txilardiak jai-taldeek antolatuta.
17:00// Zentro eta erdigunetik,
ERRALDOI eta BURUHANDIAK
17:30// Txosnen barrutian,
HAURRENTZAKO JOKOAK.
18:00// Lamuza Parkean,
TXOTXONGILO ANTZERKIA,
PERIFERIA taldearekin.
18:00// Aldai Plazan, haurrentzako
KARAOKEA, Kirikioren eskutik.
18:00// Herriko Plazan, XVI.
Aurresku lehiaketa (Fi ta Fik).
18:00// Lamuza Plazan, HERRI
KIROLAK.
19:00// Herriko Plazan, XVI.
FANDANGO ETA ARIN-ARIN
LEHIAKETA, Fi ta Fik-en eskutik.
20:00// San Roke aldapatik hasita,
KALEJIRA San Rokeren ohorez,
Zoroak taldeak antolatuta.
22:00// Zumalakarregi Etorbidean,
BERBENA, goizaldeko 2:00ak arte
HAITZAMA taldearen eskutik.
23:00// Txosnen barrutian,
kontzertuak: OFUNKILLO, AKATZ
eta ANAI ARREBAK.
AURRESKU, FANDAGO ETA ARIN-ARINA:
Jaietan nork hobeto dantzatuko
Ski-taula, kantzontzilo eta kule-
ro lasterketa... ugariak dira Laudio-
ko Jaietan egiten diren txapelketak,
zein baino zen bitxiagoa. Baina nor-
gehiagoka ohikoagoak ere topatu dai-
tezke San Roketan, dantza lehiake-
tak kasu.
Lehiaketa bakarrarekin aski ez, eta
hiru lehiaketa prestatu ditu Fita Fik
Euskal Musika Tresna Eskolak, abuz-
tuaren 16rako: arratsaldeko seietan
aurresku lehiaketa egingo dute. Han-
dik ordu betera, berriz, fandango eta
arin-arin txapelketek hartuko dute
lekukoa. Hirurak Herriko Plazan egin-
go dituzte.
Aurtengoa hiru lehiaketa horien
17. edizioa izango da, Fita Fik-eko
kide den Mikel Barrosen hitzetan.
Eskolak 15 urte daramatza txapel-
keta horiek antolatzen , lehenbiziko
bi edizioak norbanako edo koadrila
bateko kideen artean antolatu bai-
tzituzten, Barrosen hitzetan.
Parte-hartzaile aldetik nahiko
lehiaketa jendetsuak izan ohi direla
adierazi du Fita Fik-eko kideak, ez da
hamar parte-hartzailetatik jaisten.
Herriko jendeaz gain, kanpoko dan-
tzariak ere bertaratu ohi direla azpi-
marratu du Barrosek.
Kultur jaia
Dantza lehiaketak antolatzeaz
gain, beste ekimen bat ere egingo
dute Fita Fik-ekoek jaietan: kultur jaia.
Baserritar egunean izango da, arra-
tsaldean. Eskolako kideak beste mu-
sika elkarte batzuetako kideekin ari-
tuko dira kalejiran, herria girotzeko.
Jarraian egingo dituzte hiru txapelketak, abuztuaren 16an. Argazkia: Jon Catalan
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
26 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.17 IGANDEA
ATZOKO GAZTEAREN
EGUNA
9:00// KALEJIRAK Lankaietako
Lagunak txistulari taldearen esku.
9:00// Zumalakarregi Etorbidean
XXV.Laudio Saria Txirrindulari
lasterketaren irteera, elite sub-23
mailarako.
11:00// DIANA Laudioko Gaiteroen
eskutik.
11:00// Hasieberrientzako
entzierroa.
12:00// MEZA, Lamuzako Jaun
Done Petri parrokia elizan.
12:30// ENTZIERRO ETA
BIGANTZAK (Soilik 16 urtez
gorakoentzat).
13:00// ANIMAZIOA, Laudioko
Gaiteroen eskutik.
12:30// Herriko Plazan, ATZOKO
GAZTEAREN OMENEZKO
KONTZERTUA, San Roke Musika
Elkarteak eta Itxarkundia Dantza
Taldeak eskainita.
14:00// Laudio Institutuko patioan,
gure NAGUSIEN OMENEZKO
BAZKARIA.
Jarraian// DANTZALDIA
16:00// Txosnetan Gazteentzako
Jolasak, Patrizioak jai-taldearen
eskutik.
17:00// Erdigunetik , ERRALDOI
eta BURUHANDIEN KALEJIRA
Galtzagorriren eskutik.
18:00// Aldai Plazan, ANTZERKIA,
CAPICUA taldearekin: ENTREDOS

18:00// ANIMAZIOA, BETI-JAI
fanfarrearen esku, 21:00ak arte.
19:00// ANTZERKIA Herriko
Plazan, JULIO TEJELA taldearen
Mayordomo para todo lana.
20:00// Txosnetan
ZAMALTRIZIOAK, Zamaltzainak
eta Patrizioak taldeen eskutik
21:30// SARDINA JANA IBILTARIA,
Xirika jai-taldeak antolatua.
21:00//Aldai Plazan DISKODANTZA
22:00// Kontzertuak txosnetan:
ARENNA, VIVA BAZOOKA eta LA
HORA DEL PRIMATE.
Diru eta zekor gutxiago. Hori da
duela bi urtetik hona Laudioko Jaien
zezenketetan egon den aldaketa.
Lehen Mazantini elkarteak udala-
ri zezenketak antolatzen laguntzen
zion, baina iaz udalak enpresa bat
kontratatu zuen zezenketak antola-
tzeko, eta aurten ere hala egingo du.
Zezenketen antolakuntzan egon-
dako aldaketa hori udalak ezer arris-
katzea ekiditeko egin zela argudiatu
du Fontso Larrazabal kultura zinego-
tziak, zezenketak udalak antolatzen
zituenean erantzukizuna udalarena
zen zerbait gertatuz gero, azaldu du.
PSEk eta PPk, baina, gogor kritikatu
zuten bere garaian aldaketa, eta ze-
zenketen pribatizazioa zela esate-
ra iritsi ziren.
Polemikak polemika, argi dagoe-
na zera da: oraingo sistemarekin ze-
zenketen kostua asko murriztu dela.
Larrazabalen hitzetan, udalak anto-
latzen zituenean zezenketek 45.000
euro inguruko kostua suposatzen zu-
ten, baina zinegotziak gaineratu du
10.000 euro inguru sarrerak sal-
duz berreskuratzen zirela. 35.000
euro inguruko kostua, beraz. Enpre-
sak aurkezten duen faktura, berriz,
16.000 euro ingurukoa da.
Baina merketze horren arrazoia
ere argia da: zekor gutxiago hiltzen
direla. Lehengo sistemarekin hiru ze-
zenketa egiten ziren, eta lau zezen hil-
tzen ziren bakoitzean. Orain bi zezen-
keta egiten dira soilik, eta horietako
bat errekortadoreena da. Sei zezen
hiltzen dira guztira, lehen hiltzen zi-
renen erdia.
Duela bi urte baino sei zezen gutxiago hilko dira aurten. Argazkia: Ixone Collado
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
ZEZENKETAK: Diru eta zekor murrizketa
>
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 27
>
08.27ASTEAZKENA
BERAKATZ EGUNA
10:00// Lamuza Frontoian, Nerbioi
Goieneko HAURREN PILOTA
eskolen ERAKUSTALDIA.
10:00// Lamuza Parkean,
HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA,
14:00ak arte.
10:30// Institutuan, XIII. 3
X 3 HOCKEY TXAPELKETA
haurrentzako, Ganbegi 6-2 Hockey
Taldearen eskutik.
11:00// Adinekoen Egoitzatik,
SOKAREN HASIERA, Untzueta
Dantza Taldeak antolatuta.
12:00// Lamuza Frontoian,
Emakumezkoen Gomazko
pilotadun paletako Finala.
13:30// Herriko Plazan sokaren
amaiera eta AURREZKU
DANTZALDIA.
14:30// Lamuza Parkean,
SENIDETASUN BAZKARIA,
Untzueta Taldeak antolatuta.
17:00// Gardea Kiroldegian, XIX.
SAN ROKE HOCKEY TXAPELKETA
HERRITARRA.
17:00// Lamuza Parkean Erdizka
lauetan taldearekin erromeria.
18:00// Lamuza Parketik
hasita, KANTUKADA, Txosna
Batzordearen eskutik.
19:00// Herriko Plazan,
ANTZERKIA, MALAS COMPAIAS
taldearekin, TXATARRA lana.
20:00// Zumalakarregin
DISKODANTZA.
22:00// Txosnetan gau
elektronikoa: SUMMIT, TESO eta
DR. DOOFERSMITH.
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
Dantzak protagonismo berezia du Berakatz Egunean. Argazkia: aiaraldea.com
BERAKATZ EGUNA: ahanzturari
lapurtutako ohitura
Untzueta Dantza Taldeari esker
Berakatz Eguna galdu ez den jaia da.
1997. urtean berreskuratu zuten ohi-
tura koadrilen eta ezagunen laguntza-
ren bitartez eta osasun handiko ospa-
kizuna da egun. Erlijiotik urrun sortu-
tako jaia da Berakatz Eguna.
Jaien ostean ospatzen zen -gaur ez
bezala- eta berakatz zopa bazkaltzen
zuten Laudioko herritarrek gehiegike-
rien zantzuak ezabatzeko, Felix Mugu-
rutza historialariaren hitzetan. Histo-
rialariak azaldu du herritarren jai as-
keena zela eta gazteen jai-nahi asee-
zina hobekien biltzen zuena. Gainera,
Laudion, markesaren jauregiko zerbi-
tzarien -neskena batez ere- eguna zen:
jaia ematen zieten eta Sanrokeak os-
patzeko zuten egun bakarra
Moldaketak
Ohitura, hala ere, apurka-apurka
galduz joan zen XX. mendeko 60. ha-
markadan. Arantza Sautua Untzueta
Dantza Taldeko kideak azaldu du jaia
berreskuratu ez ezik, moldatu dute-
la; aspaldi jaian egiten den soka eta
aurreskua mutilek gidatzen bazuten,
nesken esku ere geratu da. Ardura hori
tartekatzen dute: urte batzuetan mu-
tilak, besteetan neskak buru direlarik.
Egindako beste moldaketa da as-
totxoaren kalejira. Antzina zabor bil-
tzaile bakarra zegoen herrian eta bere
jaieguna Kofradiaren egunaren ostean
zen. Egun horretan astoa eta gurdia
apaindurik, txistulariekin eta festa-
zaleekin ateratzen zen herritik ospa-
tzera.
28 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Jaiak herritik eta herriarentzat
lema helburu hartuz aritu dira lanean
Jaiak Koordinakundea eta Txosna Ba-
tzordea, urte osoan zehar. Jaietan iri-
tsiko da egindako lan guzti hori ikus-
teko unea.
Jaiak Koordinakundean 20 koadrila
aritu izan dira elkarlanean, eta horren
fruitu dira abuztuaren 15etatik 31ra bi-
tarte egingo dituzten ekintzak, guztira
25 inguru izango direnak. Jaiak Koordi-
nakundeak, gainera, ez du bere jardu-
na San rokeetara mugatzen, Inaute-
rien eta Sanpedropekoen antolakun-
tza ere bere gain hartzen baitute ber-
tan dauden koadrilek.
Txosna Batzordeak, bere aldetik,
musika eskaintza zabala aurkeztu
du aurtengo jaietarako, eta bertoko
ekoizleak sustatzeko helburua ere
hartu du. Hala, Euskal Herrian egin-
dako garagardoa dastatzeko aukera
egongo da Txosnagunean, eta boka-
tak egiteko tokiko ekoizleen produk-
tuak erabiliko dituztela aurreratu dute
Batzordetik.
Pausoak emateke
Jaietan dagoen parte-hartzea
mantendu egin dela adierazi dute
Txosna Batzordeko eta Jaiak Koordi-
nakundeko kideek, baina jaiei begira
azaldu dute ez direla behar izango li-
tzatekeen bezain parte-hartzaileak.
Alde horretatik oraindik pausoak
eman behar dira, euren hitzetan. Ere-
duak egon badaudela ziurtatu dute:
Areta edo Latiorroko jaiak, esatera-
ko. Bide horretan fase berri bat ire-
kitzeko beharra adierazi dute, eta ho-
rretarako beharrezkoa da jendearen
inplikazioa.
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
25 ekintza inguru antolatuko dituzte koadrilek jaietan. Argazkia: Lucia Menoyo
JAI PARTE-HARTZAILEAK:
Pauso gehiago emateko eskaria
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 29
Urrezko katxia lehen aldiz eman
zen urte berean sortu zen Etawasol
elkartea. Hau da, iaz. Eta aurten Txos-
na Batzordeak herriko eragileei ema-
ten dien oroigarri hori jasoko du Lau-
dioko saharar komunitatea ordezka-
tzea helburu duen elkarteak.
Elkarteko kideak pozik azaldu dira
urrezko katxia jasoko dutela jakinara-
zi dietenean. Elkartearentzako lorpen
historikoa dela adierazi du Etawaso-
leko kide den Azman Ahmed-ek.,ka-
txia ematen den bigarren urtea dela
eta guk urtebeteko ibilbidea baino ez
dugula kontuan hartuta.
Jaietan inplikazio gehiago
Ahmedek ziurtatu du saharar ko-
munitateak beste edozeinek beza-
la hartzen duela parte jaietan, baina
gazteak inplikatuagoak daudela gai-
neratu du, jende nagusiak askotan ez
daki nola parte hartu. Alde horreta-
tik, urrezko katxia jasotzeak Laudioko
sahararrek jaietan duten inplikazioa
handitzea ekarriko duela uste du Eta-
wasoleko kideak.
Jaien lehen egunean jasoko dute el-
karteko kideek urrezko katxia, Txos-
nagunean. Baina hori ez da Etwaso-
lek jaietan egingo duen gauza baka-
rra. Koadrilen Egunean ere beste zita
bat dute, Zumalakarregi kalean anto-
latuko duten kulturen arteko azokan,
kulturartekotasuna lantzen duten he-
rriko beste elkarteekin batera.
Saharar komunitateak
duela urtebete
sortutako Etawasol
elkarteak jasoko du
Urrezko Katxia
30 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.28 OSTEGUNA
KOADRILEN EGUNA
10:00// Lamuza Parkean,
HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA,
14:00ak arte.
14:30// Institutuan KOADRILEN
BAZKARIA, Kuxinak Tripotxan
jai-taldeak antolatuta.
16:30// Lamuza Parkean,
HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA,
19:00ak arte.
16:30etan:
Aldai Plazan, KARAOKEA, Itzelak
jai-taldeak antolatuta.
17:00etan:
Basalarrina aretoan, VIII. MUS
TXAPELKETA, AEKren eskutik.
18:00// Zezen Plazan, MUTURREKO
HERRI KIROLAK, Zoroak-en eskutik.
18:30// Udal Probalekuan,
SAN ROKE TXAPELKETAKO
ZALDI-PROBAK.
19:00// Zumalakarregin,
KULTUREN ARTEKO AZOKA.
19:00// Aldai Plazan, ANTZERKIA,
THE FUNES TROUP taldearekin,
THE FUNES VAN antzezlana
antzeztuta.
19:00// Herriko Plazan:
LOS CINCO BILBAINOS.
GASTRONOMIA LEHIAKETA:
UNTXIAK ETA TORTILLAK SU BIZITAN
1976. urtea da. Laudioko Rakatapla
koadrilako zortzi kide Logrooko San
Mateotan daude, eta ez nagikerietan,
Txuletilla Txapelketan parte hartzen
baizik. Norgehiagoka horren funtsa
sinplea da: txuletilla gehien jaten di-
tuenak irabazten du. Bertan parte har-
tzeak, baina, ez die laudioarrei jateko
gogoa kendu. Herrira itzuli direnera-
ko badute ideia buruan: zergatik ez
dugu Laudion halakorik antolatzen?.
Hasierako ideia hartatik gauzatu
zena ez zen Logrookoa bezain txa-
pelketa basatia izan. Gastronomi
lehiaketa klasikoago bat antolatu zu-
ten Rakataplakoek: Untxi eta Tortilla
txapelketa. 1977ko lehen edizioan Ra-
kataplako lau kidek parte hartu behar
izan zuten, parte-hartzaile baino sari
gehiago baitzeuden, baina txapelketak
pixkana-pixkanaka garrantzi handia-
go hartu zuen, gaur egun arte.
Guiness errekorra
Gastronomi Lehiaketak parte har-
tze handia duela eztabaidaezina da.
2003. urteko edizioan argi ikusi zen:
350 tortilla eta beste horrenbeste un-
txi aurkeztu ziren, Guiness errekorra
gainditzeko behar adina. Tamalez, no-
tarioa eta telebista ez ziren bertaratu,
oroitu du Rakataplako kide den Ekhiotz
Bilbaok, eta horregatik marka-haus-
tea ez zen ozialki jaso.
Untxi txapelketa jaien baitan egiten
bazen ere, azken urteetan jaien bi za-
tien arteko larunbatean egin izan dute.
Gure lehentasuna larunbatetan egi-
tea da, bestela jende askok ezin du par-
te hartu, lan kontuak direla eta.
1977an ospatu zen lehiaketa lehenbiziko aldiz. Argazkia 2. ediziokoa da. //rakatapla
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
>
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 31
20:00// Zezen Plazatik, KALEJIRA,
Jaiak Koordinakundeak antolatuta.
21:00// Herriko Plazan, BERBENA,
JOSELU ANAIAK taldearen eskutik.
21:30// Zubiko Kurajo kalean,
GABARREN JAITSIERA, Laudioko
Gazte Asanbladak antolatuta.
22:00// Zumalakarregin, Kultur
aniztasuna: Senegal.
23:00// Txosnetan GLAUKOMA,
ZE ESATEK eta GREEN VALLEY
taldeen kontzertuak.
08.29 OSTIRALA
BASERRITAR EGUNA
9:00etatik aurrera//
Zumalakarregi etorbidean,
EKOIZLEEN AZOKA, Kilkerrak
taldeak antolatuta.
10:30// Udal Bolatokietan, SAN
ROKE BOLATOKI LEHIAKETAKO
SARIKETA NAGUSIA.
11:00// Herriko Plazan, PINTXO
GARGANTUA, 14:00ak arte.
12:00// PIO XII kalean, VII. PINTXO
TXAPELKETA.
13:00// PIO XII kalean, III.
IGEL-TOKA TXAPELKETA, AEK eta
Ardibeltz taldeek antolatuta.
13:00// DANTZAK, Kilkerrak eta
Itxarkundia taldeen eskutik.
13:00// Herriko Plazan, behi txala
pintxoen dastatzea.
14:30// Elizako Portikopean,
BAZKARI HERRITARRA, Zintzarriak
jai-taldeak antolatuta.
16:00// Txosnen barrutian, 12tik 16
urtera bitarteko GAZTEENTZAKO
EKINTZAK, Patrizioak jai-taldeak
antolatuta.
17:00// ERRALDOI eta
BURUHANDIEN KALEJIRA.
17:00// Lamuzako frontoian, Herri
Pilota Txapelketa, Galtzagorri
jai-taldeak antolatuta.
Tradizio handikoa da Baserritar
Eguneko azoka. Zein da tradizioa-
ren jatorria?
Jatorria ez nizuke zehazten ja-
kingo. Iazkoa guk azoka antola-
tu genuen 25. aldia izan zen, baina
gu baino lehen beste koadrila ba-
tek antolatzen zuen. Antolakuntza
gure gain hartu genuenean koadri-
la horrek 6-7 urte zeramatzan jada
antolaketan.
Zer nolako bilakaera izan du azo-
kak?
Antolaketa aldetik sota-zal-
di-errege izan da beti. Bilakaera-
rik egotekotan postuen nolako-
tasunetan egon da. Orain dela 25
urte postu gutxiago zeuden eta ba-
serri eta artisautza munduak pre-
sentzia handiagoa zeukan. Azken
urte hauetan gaztagintzak eta eus-
kal pastelak protagonismo gehiago
hartu dute, eta artisautzak ere na-
barmen egin du gora.
Koadrilen Egunaren osteko goiza
izanda, zer da nagusi azokan, jende
nagusia edo gazte gaupaseroak?
Denetarik. Gehiena egia da jende
nagusia dela, baina badaude koa-
driletako gazteak ere. Horrek asko
harritzen gaitu: aurreko eguna koa-
drilena izanda eta oraindik astebu-
ru osoa igarotzeke egonda jende
gaztea azaltzea.

Eta zer egiten dute herritarrek
azokan gehiago, ikusi edo gosal-
du?
Jende nagusiak badu ortuko pro-
duktuak, euskal pastela edota gaz-
ta erostera joateko joera. Gaz-
teagoek, berriz, talora edo aur-
ten egingo ez dugun txakoli eta sa-
gardo dastaketara zuzentzen dira
gehiago.
BASERRITAR EGUNEKO AZOKA
Jende nagusia ez ezik, gazteak ere
bertaratzen dira azokara
IDOIA TEMPRANO RUIZ (1963, Laudio) Kilkerrak koadrilakoa da.
Baserritar Eguneko azoka antolatuko dute koadrilako kideek.
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
>
32 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.29 OSTIRALA
17:30// Lamuza Plazan, HERRI
KIROLAK.
18:00// Herriko Plazan, PINTXO
GARGANTUA, 20:00ak arte.
18:00// Aldai Plazan, ANTZERKIA,
GANSO & CIA taldearekin.
18:00// Latiorroko parkean, XVIII.
San Roke ARTZAIN TXAKURREN
Txapelketa eta X. BIXENTE
URKIJO ARTZAIN TXAKURREN
txapelketa.
18:00// Lamuza Plazan, KULTUR
JAIA Fi ta Fik Euskal Soinu Tresna
Elkarteak antolatuta.
19:00// Aldai plazatik, ASTOAREN
KALEJIRA, Txilardiak antolatuta.
19:00etan// Udal Karrejoan, SAN
ROKE IDI PROBAK TXAPELKETA.
20:00// Folk KONTZERTUA,
Herriko Plazan Kantabriako
SALTABARDALES taldearekin.
20:30// Txosnen barrutian, EZ DA
KASUALITATEA eraso sexisten
aurkako bertso saio musikatua.
22:00// Azoka plazan, BERBENA
CAMP, LOTXO TALDEAren eskutik.
23:00// Zumalakarregin,
KONTZERTUA: DOCTOR DESEO.
24:00-3:00// Txosnetan SASOIA
eta AI LAKET elkarteen karpak.
24:00// Kontzertuak txosnetan:
PORCO BRAVO, LAS TEA PARTY
eta PATROL DESTROYERS.
00:30// Zumalakarregi
etorbidean, DISKODANTZA.
KANTZONTZILO ETA
KULERO LASTERKETA
Odoloste gauean, 03:00etan,
praka eta pololoak kendu eta
plazaren inguruko kaleetatik ko-
rrika egiteko unea iritsiko da.
MALEKOIA ABORDATU:
GABARRA JAITSIERA
Jaien alde benetan bustitzeko
aukera paregabea. Baina kon-
tuz ibaiko hiru begiko arrainekin!
Koadrilen Egunean 21:30ean.
MUTURREKO HERRI
KIROLAK
Jaien klasiko bat, Koadrilen Egu-
nean gozatu eta/edo sufritze-
koa. Norbanakoaren festa erre-
sistentzia proban jartzekoa.
SKI TAULA
LASTERKETA
Zaila da lau pertsonen arteko
koordinazioa mantentzea, are
gehiago lasterketa Txupinazoa-
ren osteko arratsaldean bada.
Laudioarrek ere, ez dute gauza handirik behar jaietan ondo pasatzeko .
Lau ohol eta gurpilekin milaka algara pizteko dira aurten ere.
Ekimen bitxiak eta
barre-algarak jaietan
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
>
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 33
Txirrindulari
elkartearen Laudio
Sariaren XXV.
edizioa, jaietan
Datorren abuztuaren 17an, Lau-
dioko jaietako San Rokezar egunean,
Laudio Saria txirrindularitza proba
egingo da. Laudioar Txirrindulari El-
karteak antolatutako lasterketa ho-
rren XXV. edizioa izango da aurtengoa
eta, berrikuntza bezala, Udako Saria
izeneko challenge-aren azken proba
puntuagarria izango da, aurreko pro-
bak Aretxabaleta eta Amurrioko sa-
riak izanik.
Bi kategoriatan banatuko dira par-
te-hartzaileak, elite maila eta sub-
23 maila. Zumalakarregi etorbidean
09:30ean hasiko den lasterketak 135
kilometroko luzera izango du, txi-
rrindulariek Laudio inguruan bira bat
eman ostean hiru bira eman behar-
ko dizkiote Aiarako zirkuituari azkenik
Okondotik Malkuartu igo eta Laudion
bertan bukatzeko. Ohikoak diren sa-
riez gain, sari indibidualak eta talde-
ko sariak, Spiuk-ek babestutako men-
diko saria egongo da aurten lehian.
Honetarako Palanca mendateko lau
igoerak eta Malkuartuko azken igoe-
ra izango dira puntuagarriak.
Sari Nagusia
Laudioko Txirrindulari Elkartea
1962. urtean sortu zen, eta hurrengo
urtetik aurrera Sari Nagusia antola-
tzeari ekin zion. Lasterketa hori jaietan
ospatu izan da askotan, baina 2012an
antolatzeari utzi zioten. Hori bai, elkar-
tetik adierazi dute noizbait berresku-
ratzeko asmo irmoa dutela.
34 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.30 LARUNBATA
ODOLOSTE EGUNA
11:00// DIANA
11:00// Lamuza Frontoian, ESKUZ
BINAKAKO ZALETUEN PARTIDAK.
11:00// HASIBERRIENTZAKO
ENTZIERROA.
12:00// ANIMAZIOA BETI-JAIrekin.
12:30// ENTZIERROA (16 urtez
gorakoentzat)
13:00// LAUDIOKO GAITEROAK
13:30// Elizako portikoan, XXXV.
TXISTULARIEN ALARDEA.
16:00// Lamuza Parkeko
Bolatokian, SAN ROKE PASABOLO
TXAPELKETA.
16:00// Lamuza Parkeko
bolatokian, XXIX. BOLO
TXAPELKETA.
17:00// Lamuza Parkeko
Bolatokian, SAN ROKE KALBA
TXAPELKETA.
18:00// ANTZERKIA Herriko
Plazan, PANTHA REI taldearekin.
18:00// Zezen Plazan,
ERREKORTADORE LEHIAKETA.
19:00// Aldai Plazan, PATATA
TROPIKALA antzerkia.
20:00// ANTZERKIA, Herriko
Plazan, TRAPU ZAHARRA
taldearekin, LA CONGA lana.
20:00// Odoloste jana.
22:00// Herriko Plazan, berbena
TRIKIZIOrekin.
ODOLOSTEEN EGUNA:
Gerra garaian abiarazitako ohitura
Aski ezaguna da Laudioko Odolos-
te Eguna, eta aski ezaguna baita egun
horretan egiten dena: koadrilak eta
lagun taldeak txokoetan biltzen dira
odolosteak afaltzeko.
Horren ezaguna ez dena ohitura ho-
rren jatorria da. Eskasa da tradizio ho-
rren inguruan dagoen dokumentazio
historikoa. Odolosteen lehen errefe-
rentzia XIX. mendekoa da, eta Kofra-
diaren akta batean aurkitu daiteke,
Juan Carlos Navarro historiazalea-
ren arabera. Kofradiaren bazkaritik
sobratzen zen ahuntz haragiaren odo-
larekin odolosteak egingo zirela azal-
tzen da dokumentu horretan. Orduz
geroztik ez dago odolosteak aipatzen
dituen inolako dokumenturik, 1941ra
arte, Navarroren hitzetan. Urte harta-
ko jaietako programan erromeria eta
odoloste jana azaltzen dira. 1909koa,
1935koa eta arestian aipatutakoa dira
historiazaleak topatu dituen jaietako
programarik zaharrenak. Bi zaharre-
netan ez da odoloste-jana aipatzen.
Horregatik, odolosteak afaltzearen
ohitura Guda Zibil garaian sortu zela
ondorioztatzen du Navarrok, 1935-
1941 urteen artean.
Sorrera horren zergatiaz asko es-
pekulatu daiteke. Navarroren ustez,
Kofradeek abiarazi zuten ohitura. Ko-
fradia bazkaria nantzatzeko hasi zi-
ren herritarrei odolosteak saltzen,
adierazi du. Baina ez dago hori azal-
tzen duen dokumenturik. Guztiz argi-
tu gabeko misterioa izaten jarraitzen
du, beraz, odoloste egunekoak.
Ez dago argi nondik datorren odolosteak jatearen ohitura Argazkia: Arturo Feliz Camino.
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
>
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 35
23:00// Zumalakarregin Diskodantza.
00:00// Geltokitik abiatuta
KALEJIRA musikatua: Euskal preso
eta iheslariak etxera.
01:00// KALEJIRA Alberto Acero
Plazatik, Intziriak taldeak antolatuta.
02:00// Txosnetan DISKODANTZA.
02:30// Herriko Plazan, Pankarta
Lehiaketako SARI BANAKETA.
03:00// Herriko Plazan, VI.
Gantzontzilo eta kulero lasterketa
08.31 IGANDEA
ERROKETXU EGUNA
09:00// KALEJIRAK Ekin Joleakekin.
11:00// DIANA.
11:00// Prozesioa eta Meza nagusia
11:00// Hasiberrientzako entzierroa.
12:30// ENTZIERROA (16 urtetik
gorakoentzat).
13:00// ANIMAZIOA Gaiteroekin.
13:00// Herriko Plazan,
KONTZERTUA, bandaren eskutik.
14:00// SAN ROKEREN
SENIDETZAKO KIDEEN BAZKARIA.
17:00// Erraldoi eta buruhandiak.
18:00// ANTZERKIA Herriko Plazan,
POTXIN ETA PATXIN taldearekin.
18:00// Zezen Plazan, pikatzailerik
gabeko zekorketa.
20:00// Herriko Plazan, KORRONTZI
taldearen emanaldia.
21:00// Zumalakarregin berbena
EGANekin.
22:00// Azoka Plazan, BERBENA
CAMP, LOTXO TALDEAren esku.
23:30// Institutuan hasita, kalejira
Erroketxu txakurrarekin.
Jarraian, jaietako maskota erre eta
jaiei amaiera emango zaie.
Hasten den guztia bukatzen da.
Hala dio esaera zaharrak. Eta Lau-
dioko Jaiak ere, Aiaraldeko jairik lu-
zeenak izan arren, amaitu egiten dira.
Laudion, baina, ez zaie amaiera itzalia
egiten Sanrokeei, Erroketxu txakurra
erretzen baitute.
San Roke santuaren txakurraren -
gura orain dela ehunka urte sortu ba-
zen ere, nahiko berria da hura erretze-
ko Laudion dagoen ohitura. Hala azal-
du du orla koadrilako kide den Luis
Maria Tomek. orlako kideek antola-
tzen dute gaur egun txakurraren erre-
keta, baina Tomek azaldu du ez zirela
haiek izan ohitura horri ekin ziotenak.
Bere hitzetan, 1981ean erre zen Erro-
ketxu txakurra lehenbizikoz, Alaiak
koadrilako kide batzuen ekimenez.
Ekintza inprobisatu bat izan zen, jaie-
tako programan sartua ere ez zegoe-
na. Tonbolan pelutxezko txakur bat
eskatu zuten eta erre egin zuten, oroi-
tu du orlako kideak. Baina ekimenak
ez zuen hurrengo urteetan jarraipenik
izan. Hamarkada bat igaro zen Txin-
txarriak koadrilako kideek ekimena ja-
rraikortasunez antolatzeari ekin zio-
ten arte. 2001ean Nralakoek hartu
zuten lekukoa, gaur egun arte.
700 kandela
Erreketak duen harrera ona azpi-
marratu du Tomek, umeen artean du
arrakasta batez ere. Txakurrarekin
egiten den deslean banatzen duten
kandela kopurua da horren froga: 700
kandela banatzeko hamar minutu bai-
no ez dituzte behar, eta kandela gehia-
gorako aurrekonturik ez dagoelako.
Errauts bilakatuko da Erroketxu txakurra abuztuaren 31n. Argazkia: Javi Tome
ERROKETXUREN
ERREKETA:
Jai berrien
errautsak
Laudio// SAN ROKE JAIAK 2014
36 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
GORA SANANTOLIN JAI
HERRIKOI ETA PARTE
HARTZAILEAK!
Aurten ere Orozko-Laudio-Areta autobus zerbitzua
egongo da zapatu gauean
OROZKOKO JAIAK
Josu San Pedro
OROZKOKO ALKATEA
Jaietan... gozatu
eta gozarazi!
U
da, oporrak jaiak!
Eta jaion artean, zain
daude sanantolinak,
inguruko jaiak amaitu
zain suziria pizteko eta jaiak
eztanda egin dezan. Etxekoek
zein inguruko herritarrek giro
onean gozatzeko jaiak.
Behin hona helduta,
ezin dugu ahaztu hainbat
herritarrek Antolinzaleak Jai
Batzordean jaiok antolatzen
egindako lana. Ezin aipatu
barik utzi herriko hainbat
elkartek jaietan ekitaldiren
bat antolatzeko izandako
jarrera. Horiek barik ere ezingo
litzateke egitarau zabala eta
erakargarria osatu. Eskerrik
asko guzti-guztioi!
Ia osagai guztiak ditugu jai
giro alaiaz gozatzeko. Zu baino
ez zara falta, izan ere, parte
hartzerik gabe ez dago jaiez
gozatzerik. Parte hartu, laguna
eta ingurumena errespetatu,
euskaraz mintzatu
DISFRUTATU!
Gora Orozko, gora
sanantolinak!
SANANTOLINAK [ IRAILAK 01/07 ]
OROZKO
UDALA
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 37
Orozko// SAN ANTOLIN JAIAK 2014
Nola sentitu zinen pregoilari iza-
teko hautatu zizutela esan zizute-
nean?
Alkateak eta kultur zinegotziak
omenezko plaka bat eman zidate-
nean proposatu zidaten pregoila-
ri izatea. Hasieran harritu egin nin-
tzen, ez naizelako oso festazalea.
Baina berehala esan nien baietz.
Arrazoi asko ditut herri osoari eta
udalari nire esker ona emateko,
agurtzea egokitu zaidan momentu
honetan adierazi didaten samurta-
sun guztiagatik.
Jaietan anbulatorioan lanean
egotea egokitu zaizu festa egitea
baino?
Noski. Lehenbiziko urteetan ni an-
bulatorioan iraunkorki nengoenez,
jaietan eta jaiak ez ziren egunetan
egotea egokitzen zitzaidan. Etenga-
be. Jaiak niretzat lana ziren, gehien-
bat. Baina duela urte askotako kon-
tuez ari naiz hitz egiten, azken 15-20
urteetan ez da horrela izan.
Nola aldatu dira gauzak?
Hoberantz egin dute. Ordutegiak
erregularizatzen hasi ziren Lau-
dioko osasun-zentroko oinarrizko
arreta taldeko kide izatera pasa gi-
nenean. Horrela, guardiak banatzen
hasi ginen. Jai-egun eta asteburue-
tan egoteari utzi genion, Orozkoko
larrialdi zerbitzuak Laudioren esku
geratu zitezen. Orozkon geundenoi
askatasun asko eman zigun horrek.
Jaietan anbulatorioan gertatuta-
ko anekdotarik ez duzu izango...
Ez. Herriko festak lanarekin erla-
zionatzearen oroitzapena da duda-
na. Baina hori aspaldiko kontua da,
anbulatorioan eguneko 24 orduak
igarotzen genituen garaikoa. Jaia
zenean askoz lan gehiago zegoen,
noski; jaiak berez dakarrenagatik:
gehiago edaten dela, istripu gehiago
daudela... baina hori guztia aspal-
di igarotako zerbait da, eta herriko
jaiak oso lasaiak izan dira beti.
Idatzia duzu jada pregoia?
Nik badakit zer esango dudan.
Diskurtso txiki bat izango da. Ez dut
oraindik egin, baina badakit zeintzuk
izango diren oinarriak: herri osoari
eskerrak ematea (bertan daudenei
zein ez daudenei), udalari eskerrak
ematea eta aitortzea ibilbide hone-
tan guztian zehar pazienteekin izan
dudan harremana guztiz gizatia-
rra izan dela. Azken nean, 30 urte
izan direnez egon da parada nik eu-
rak ezagutzeko eta eurak ni ezagu-
tu eta naizen moduan onartzeko.
Aurtengo jaiak beste modu ba-
tean ospatuko dituzu beraz?
Nik ez dut jaietan aspaldidanik lan
egin. Alde horretatik ez dira ezber-
dinak izango, baina jaietan murgil-
duagoa arituko naiz, noski.
PREGOILARIA
Jaiak lana ziren niretzat. Baina
aurtengo festetan murgilduago
arituko naiz
ITZIAR BILBAOk (Portugalete, 1954) 30 urte igaro ditu Orozkoko
anbulatorioan lanean. Aurten erretiratu da, eta pregoilaria izango da.
09.01 ASTELEHENA
TXUPINAZOA
09:00// TXUPINAZOA, kanpai
hotsa eta kalejira Fita Fik taldeko
txistulariekin.
19:00// PILOTA PARTIDUAK.
Plazako frontoian. Antolatzailea:
Olgetan Pilota Elkartea.
21:30// Los charros de Jalisco
mariatxiak. Erdu mexikarrez
jantzita! Antolatzailea: Matxintxu
Emakume Elkartea.
09.02 ASTEARTEA
SAN ANTOLIN EGUNA
10:00// KALEJIRA Incansables
fanfarrearekin.
11:00// Meza Santua San Antolin
Ermitan.
11:00// Garrafa Lehiaketa.
Antolatzailea: Garrafa Elkartea
11:30// Pilota partiduak Plazako
frontoian. Antolatzailea: Olgetan
Pilota Elkartea.
12:00// Zekorrak plazara atera eta
kolokioa (Eguraldiak galaraziz gero
kolokioa Donibane Aretoan egingo
da).
13:00// Lehiaketako sari banaketa
eta doako garrafa, izozki eta
limonada dastaketa.
18:30// Zekorketa: Juan Luis
Fraile ganadutegiko bina
zekor Jesus Enrique Colombo
(Tachira-Venezuela) eta Emilio
Silvara (Huelva-Espainia)
nobilleroentzat.
20:3O// Erromeria TXIMELETA
taldearekin.
38 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
ANTOLINZALEAK JAI-BATZORDEA:
Elkarteak, udala eta herritarrak
2012ko herri bazkariaren irudi bat. Argazkia: Jon Arbaiza
Jai-zaleak dira Antolinzaleak Jai Ba-
tzordeko kideak. Baina, jaiez goza-
tzeaz gain, jaiak antolatzea ere dute
helburu; elkarteak, norbanakoak eta
udala elkarlanean.
Jai batzordea duela bi legealdi
sortu zela azaldu du Begoe Olaba-
rria batzordeko presidenteak; baina
gaineratu du hasieran ez zuela jai ba-
tzorde moduan funtzionatzen. He-
rritarrekin bilerak kontzertuak era-
bakitzeko baino ez ziren egiten; egi-
tarauan zeuden beste ekintzetan ez
zuten parte hartzen.
Hori dela eta, estatutuak aldatu zi-
tuzten iaz, eta batzordea beste modu
batean funtzionatzen hasi zen. Hasie-
rako bileretara pertsona gutxi berta-
ratu zirela azaldu du Olabarriak, bai-
na gaineratu du jaiak geroz eta hurbi-
lago izan ahala jende gehiago animatu
dela batzarretara. Bataz beste, aur-
ten dozena bat pertsona inguruk har-
tu dute parte batzordean, alkatea, bi
zinegotzi eta kultur teknikaria barne.
Olabarriak azaldu du bilerak beti di-
rela irekiak, eta azpimarratu du adin
ezberdinetako pertsonek hartu du-
tela parte.
Emaitza: parte hartze gehiago
Horretaz gain, batzordearen era-
ketan elkarteek jokatu duten papera
azpimarratu nahi izan du Olabarriak,
eta azpimarratu du oso-oso nabar-
mena izan dela batzordea martxan
jarri zenetik jaietan egon den parte
hartzearen igoera, jendeak jaiak an-
tolatzen dituenean gero ere gehiago
parte hartzen duelako.
09.03 EGUAZTENA
16:00// MUS TXAPELKETA
Batzokian.
Antolatzailea: Orozkoko EAJ
20:00// BERTSO SAIOA: Ez da
kasualitatea ikuskizun musikatua.
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Alaia
Martin, Miren Amuriza eta Uxue
Alberdi.
Antolatzailea: Potolari Bertsolari
Eskolea.
09.04 EGUENA
BERAKATZ EGUNA
12:00// KALEJIRA, Orozkoko
trikitilari eskolako kideekin.
12:00// JOKO-POTEOA.
Antolatzailea: Adie elkartea.
15:00// HERRI BAZKARIA Plazako
Frontoian.
17:00// Kalejira ARDOA BARRURA
txarangagaz.
19:00// Errekortadoreak,
Toropasin ganadutegiko
zezenekin, Zezen Plazan. Ostean
bigantxak aterako dira.
20:30// Erromeria JOSELU ANAIAK
taldearekin.
Orozko// SAN ANTOLIN JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 39
Nola antolatzen zarete Orozkoko
Taurino Taldean?
Taldea duela 10-11 urte sortu zen.
Orozkon bazegoen Taurino Klub bat,
baina hainbat faktore medio jaieta-
ko zezenketak antolatzeari utzi zion.
Orduan Udala zezenketen antola-
kuntza enpresa taurinoei kontra-
tatzea erabaki zuen. Baina enpre-
sa taurinoentzako hau negozio bat
baino ez da. Orduan zaletu talde bat
batu ginen eta udalari proposatu
genion bera izatea zezenketak anto-
latzen zituena, gure laguntzarekin.
Zezenketak bere osotasunean an-
tolatzen hasi ginen, udalak enpre-
sa moduan jarduten du eta gerta-
tzen den ororen erantzukizuna har-
tzen du. Eta sistema horrek nahi-
ko ondo funtzionatu duenez hala ja-
rraitu dugu.
Zer nolakoa da Orozkoko zezen-
ketekiko dagoen zaletasuna?
Adibide bat jarriko dizut: Orozko
2600 biztanleko herri bat da, zeine-
tan hiru zezen-ikuskizun egiten di-
ren. Ikuskizun horietara 900-1000
pertsona inguru joaten dira, sarre-
ra ordainduta. Hiru dira Orozkoko
Jaien oinarria: eskupilota, zezenke-
tak eta garrafa.
Zezenketak animaliekiko tortura
direla diotenei zer esango zenieke?
Honakoa esango nieke: zezenke-
tak egongo ez balira, zezenak ez li-
rateke existituko.
Zezenak haztea oso garestia da.
Horregatik, abeltzain batek ez badu
hortik irabazirik lortzen... Krisia dela
medio, Espainia mailan 170.000 ze-
zen egotetik 60.000 zezen izatera
pasa gara.
Nik ulertzen dut pertsona ba-
tzuek gogoko ez izatea zezenketak,
asto lasterketak edo itsasora teilak
jaurtitzea gogoko ez dutenak dau-
den bezala. Baina herri baten tradi-
zioak mantendu eta berreskuratu
behar dira.
ZEKORKETAK
Zezenketak Orozkoko Jaien
oinarrietako bat dira
LAURENTZI IZA ALBIZUA (Orozko, 1968) Orozkoko Taurino Taldeko
kidea da. Jaietako zekorketen antolakuntzan murgildua dago.
09.05 BARIKUA
UMEEN EGUNA
10:00// Pintura lehiaketa, Zubiaur
Plazan.
10:45-13:45// Umeentzako
parkeak, Futbol zelaian eta Plazako
frontoian.
14:00// Umeen bazkaria, Eskolan.
17:00// Berbena Xaibor DJarekin.
18:00// Txokolatada.
19:30// Mozorro lehiaketa, Zezen
Plazan. Bukatu eta gero pintura eta
mozorroen sari banaketa egingo da.
21:30// Erromeria Luhartz
taldearekin.

09.06 ZAPATUA
JUBILATUEN EGUNA
10:00// MARMITAKO LEHIAKETA.
Antolatzailea: Orozkoko EAJ.
11:00// KALEJIRA Beti jai
fanfarrearekin.
11:00// Meza San Juan Parrokian.
12:00// Zekorrak plazara atera eta
kolokioa, Zezen Plazan. (Eguraldiak
galarazten badu kolokioa Donibane
Aretoan egingo da).
14:30// Jubilatuen bazkaria,
eskolan.
>
Orozko// SAN ANTOLIN JAIAK 2014
40 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Ez zarete Garrafa lehiaketa anto-
latzen duzuen lehenbizikoak.
Ez. Lehen lehiaketa lagun ba-
tzuen artean egin zuten. 2003. ur-
tean izan zen. Gero, 2005ean, Oroz-
ko Garrafa Kultur Elkartea sortu
genuen, eta ordutik hona elkarteak
antolatu du lehiaketa.
Orozkoko museoan erakusketa
bat egin genuen, Snow Food batera
joan ginen, BECeko Expo Vacaciones
batera ere, telebista zein egunka-
rietan elkarrizketak lotu genituen...
oso kanpaina indartsua egin genuen
eta horren ondorioz garrafa asko
zabaldu da.
Zertan datza Sanantolinetan os-
patzen den Garrafa Lehiaketa?
Garrafa lehiaketa egiteaz gain, al-
koholik gabeko zukuen eta izozkien
dastaketa egiten dugu. Parte-har-
tzaile bakoitzak ura, ardo zuria,
brandya, limoia eta azukrea eraman
behar ditu, eta baita garrafa ere.
Hala, lehiaketa museo bilakatzen
da, Frantziatik, Ameriketatik, Ale-
maniatik.... leku askotatik ekarritako
garrafak ikusi daitezkeelako. Iaz 54-
56 garrafa inguru aurkeztu ziren.
Tradizio handia dauka garrafak
Orozkon...
Guk baditugu dokumentuak zeine-
tan aipatzen den 1850ean jada baze-
goela Orozkon garrafa egiteko ohi-
tura. 1885eko Bizkaiko Historiaren
liburu batean honakoa esaten da:
Orozkoko haranekoak maisuak dira
limonadak egiten.
Orozko inguruan dauden elurzu-
loek ere zerikusia izango dute...
Orozkon Euskal Herriko elurzulo-
rik handienak daude. Bata Nebera-
barri, eta Neberabaltz bestea. Lehe-
nengoan ateratzen zen izotza Biz-
kaia guztira iristen zen, baita Bilbora
ere. Eta hor negozio oso handia ze-
goen. 16-17. mendeetako Orozkoko
Udalaren aurrekontuaren hiru laur-
denak izotzaren gaineko errenten
bidez lortzen ziren.
GARRAFA LEHIAKETA
Museo txiki bat sortzen da
Garrafa Lehiaketan
NIKO ASTOBITZA (Orozko, 1954) Orozko Garrafa Kultur Elkarteko
kidea da. Garrafa lehiaketa antolatuko dute elkarteko kideek jaietan.
17:00// Futbol partida. Erregional
maila. Ibaiondo futbol zelaian.
Antolatzailea: Atxulaur Kirol
Elkartea.
18:30// Zekorketak zezen-plazan.
Guejuelo Del Barro-ko (Salamanca),
Valrubio eta Agueda Del Camino
(Salamanca) eta Jose Cruz Iribarren
ganadutegietako bina zekor
Antonio Grande (Salamanca) eta
Alvaro Garca Alvarito (Madril)
nobilleroentzat.
20:30// Erromeria Lotxo
taldearekin.
22:00// Irrintzi Txapelketa.
Antolatzailea: Supelaur Kultur
Elkartea.
00:00// Kontzertua LA RAIZ
taldearekin, Gorbeia kalean.
1:00// DJ BULL-en emanaldia.
09.07 DOMEKA
UMEEN EGUNA
12:00// DANTZAK, Orozkoko
Ubixeta taldearekin.
12:30// Kantak tabernetan:
Bentazarreko mutiko alaiak
taldearekin.
17:00// Futbol partida. Kadete
maila, Ibaiondo futbol zelaian.
Antolatzailea: Atxulaur Kirol
elkartea.
20:30// Kontzertua Iaki Plazaren
eskutik, Zubiaurreko plazan.
22:00// Jaien amaiera.
Garrafa egitearen ohitura berreskuratu dute Orozkon. Argazkia: Jon Arbaiza.
Orozko// SAN ANTOLIN JAIAK 2014
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 41
09.01 ASTELEHENA
18:00// Eskola arteko infantil
mailako bolo txapelketa,
udal-bolatokian.
09.02 ASTEARTEA
18:00// Eskola arteko infantil
mailako bolo txapelketa,
udal-bolatokian.
09.05 OSTIRALA
21:30// II. Folk jaialdia, Foru Plazan
09.06 LARUNBATA
9:00// Marmitako lehiaketa, Foru
Plazan.
9:00// Lendoobeitiko dorretxetik
irteera kulturala: Mendia
Urduan: espazio siko bat, giza
espazio bat .
12:00// Buruhandiak.
18:00-20:00// Probintzi mailako
bolo txapelketa, udal-bolatokian.
19:00// KALE ANTZERKIA Foru
Plazan: Orsal.
21:30// Foru Plazan II. Folk
Lehiaketa (urdufolk.com).
09.07 IGANDEA
10:30// Puzgarriak, Foru Plazan.
11:00// Helduen bolo txapelketaren
nala, udal-bolatokian.
12:00// Buruhandiak.
13:15// Santa Cecilia bandaren
kontzertua, Foru Plazan.
18:30// Sun magoaren ikuskizuna.
19:00// Dantza Plaza, Foru plazan.
Urdufolk jaialdia bigarrenez
Urduako Koroatze Jaiek soinu ban-
da propioa izango balute argi dago zer
estilokoa izango litzatekeen: folk mu-
sikakoa. Izan ere, iaz Urdufolk jaialdia-
ren lehen edizioa egin zen jaien baitan,
eta aurten bigarrenari ekingo zaio.
Bi izango dira jaietan egongo di-
ren zitak. Irailaren 5ean, ostirala,
folk jaialdia egongo da. Aurten ber-
tan joko duten taldeak zeintzuk diren
oraindik zehaztu gabe dago. Iaz Gali-
ziako Faltriqueira eta Asturiaseko Te-
jedor taldeen emanaldiaz gozatzeko
aukera egon zen.
Folk taldeen lehiaketa
Irailaren 6an (larunbata), berriz, II.
Folk Lehiaketari ekingo zaio. Bertan
Urdufolken baitan antolatzen den mu-
sika-lehiaketan nalista moduan ge-
ratutako taldeek joko dute. Iaz hiru
izan ziren nalera iritsi ziren taldeak:
Euskal Herriko Kherau taldea, Zarago-
zako Maut eta Toledoko The Fatty Far-
mers. Azken horiek izan ziren lehiake-
taren irabazleak; zaragozarrek lortu
zuten bigarren postua eta hirugarre-
na euskaldunek.
Epaimahaia kultura eta musika ar-
loko adituez osatua egon zen, eta aur-
ten ere antzera egingo dute, nahiz eta
oraindik epaimahaikideen izenak argi-
tara eman ez dituzten.
Izena eman, abuztuaren 12ra arte
Folk lehiaketa musika estilo hori
bere edozein aldaeratan ( Erritmo et-
nikoak, World Music, Folk, Fusioa eta
abar) jorratzen duten taldeei zuzen-
dua dago, eta izena emateko epea za-
balik dago datorren abuztuaren 12ra
arte.
Izena jaialdiaren web-orrian bertan
eman daiteke (urdufolk.com). Bertan
zehazten da talde parte-hartzaile ba-
koitzak hiru abestiren grabazioak aur-
keztu beharko dituela, taldearen kon-
taktuak azaltzen dituen txosten labur
batekin batera.
Lanak aurkezteko epea bukatu
eta biharamunean, abuztuaren 13an,
emango du epaimahaiak nalista ge-
ratu diren taldeen berri, jaialdiaren
web-orrian bertan.
Folk-a baino gehiago
Aurtengo Koroatze Jaiak, baina, ez
dira folkera mugatuko, beste hainbat
ekintzaz osatutako egitaraua presta-
tu baitute antolatzaileek. Astelehen
eta asteartean bolo txapelketek har-
tuko dute protagonismo osoa. Larun-
batean, berriz, hainbat ekintzaz goza-
tzeko aukera egongo da, Marmitako
lehiaketatik hasita kale antzerkiraino.
Igandean boloak egongo dira berriz,
helduen nala jokatuko baita.
Foru Plazan egingo da Urdufolk jaialdiaren bigarren edizioa. Argazkia: aiaraldea.com
KOROATZE JAIAK
URDUAN [ IRAILAK 01/07 ]
42 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Larunbata izango da
Baranbioko jaien egun handia
Irailaren 8a eta 10a dira, tradizio-
nalki, Baranbioko Andra Mari txikiko
jaien egun nagusiak. 8an meza dago
Garrastatxuko baselizan, eta 9an Ba-
ranbiokoan. Bi egun horiek, baina, as-
tean zehar dira aurten. Horregatik,
aurtengo jaien egun potoloa hurren-
go larunbatera atzeratuko da, Soa
Cisneros Jai Batzordeko kideak jakina-
razi duenez.
Cisnerosek azaldu du egitaraua be-
tikoa izango dela, ez dugu aldake-
ta askorik egin. Zita nagusiak paella
lehiaketa eta herri kirolak izango dira,
biak ala biak larunbatean. Herri kiro-
len kasuan inguruko herrietako herri-
tarrak ere bertaratzen dira ikustera,
egiten diren probetan lau zonaldee-
tako kideak aritzen baitira norgehia-
gokan: Larrinbekoak, Lezamakoak,
Baranbiokoak eta Istrupizakoak. Par-
te-hartzaileak trontza proban eta so-
katiran aritu beharko dira, besteak
beste. Beste kirol baten erakustaldia
ikusteko aukera ere egongo da baita:
harri-zulatzaileena. Gauak ere luzera-
ko emango du: 23:00etan Gwaya tal-
deak joko du, eta 00:00etatik aurrera
berbena egongo da berandura arte ge-
ratzen direnentzat, Laiotz taldearekin.
Jaiak antolatzeko ekaina partean
biltzen direla azaldu du Cisnerosek,
Ahuntz Eguna bukatzean. Bere hi-
tzetan, batzordean ez da aparteko bi-
lakaerarik egon azken urteetan, nahi-
ko berdintsua izan ohi da urtero.
09.07 IGANDEA
14:00// Jubilatuen bazkaria.
17:00// Briska eta Mus txapelketa.
18:00// TXUPINAZOA.
18:30// Odoloste-jana (1).
19:30// ERDIZKA LAUETAN (Belaiki
Euskara elkartearen laguntzaz).
09.08 ASTELEHENA
12:00// Meza Garrastatxun.
09.09 ASTEARTEA
12:30// Txistorra dastaketa.
09.10 ASTEAZKENA
12:00// Meza Baranbioko elizan
18:00// KULKI Kultur-Kirola
(Belaiki Euskara Elkartearen
laguntzaz).
20:00// Txokolatada.
09.13 LARUNBATA
11:00 Paella lehiaketa (arraina
eta mariskoa) Restaurante
HORDAGOren laguntzaz.
12:00 Meza Garrastatxun.
12:30// Harri-zulatzaileen erronka.
13:00// Paella aurkezpena.
13:30// Paella lehiaketako sarien
ematea.
19:30// HERRI-KIROLAK.
22:00// Herri Afaria (Restaurante
OKELURIren laguntzaz).
23:00// Kontzertua GWAYA-rekin.
00:00// Berbena LAIOTZekin.
Herrien arteko herri kirolek jendea erakarri ohi dute jaietara. Argazkia: Eider Bernaola
BARANBIOKO ANDRA
MARI TXIKI JAIAK [ IRAILAK 07/11 ]
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 43
JAI ZORIONTSUAK
OPA DIZKIZUEGU!
ARTZINIEGA JAIAK
Agurtzane Llano
ARTZINIEGAKO ALKATEA
Herritar agurgarriok,
B
este urte batez,
Artziniega prest dago
gure zaindaria den
Arteako Andra Mariaren
omenezko jaiak ospatzeko.
Herritarrek eta kanpotarrek
ekintzez eta jarduerez betetako
egunak bizitasunez eta pozez
gozatu eta bizitzeko unea da.
Aurten, Artziniegako gazteek
osatutako Jai Batzordeak
antolatu ditu jaiok. Gainera, beti
bezala, elkarte eta herritarren
laguntza eskerga izan dugu.
Horiei esker, guztientzako
jarduera ugari antolatu dira.
Aldez aurretik, gure aitortza
eta esker-ona adierazi nahi diegu
horiei guztiei.
Gure jaiei hasiera emango
dien pregoia Artziniegako Museo
Etnograkoak irakurriko du,
aurten 30. urteurrena ospa-
tzen baitu.
Udalbatza Osoaren izenean,
2014ko herriko jaiak gozatzera,
bizitzera eta horietan parte
hartzera animatu nahi
zaituztet.
Jai zoriontsuak!
ARTEKO GURE AMA [ IRAILAK 05/14 ]
44 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
09.05 OSTIRALA
18:00// Pealba Erronka 2014.
20:30// Zurrakapotea, Builakak
eskeinia eta Txarangazo... In your
Bazoren doinuaz lagundua.
21:00// Pregoia eta Txupina.
21:30// Kalejira Txarangazo... In
your Bazoren eskutik.
22:00// Pilota partidua.
23:00// Kontzertua: MAKABI.
0:00// Berbena: AKERBELTZ
Berbena amaitzean, KULERO eta
KANTZONTZILO LASTERKETA.
03:00// DJs TIRRI & TERY.
09.06 LARUNBATA
12:00// Pintxo Lehiaketa, Goiko
plazan.
14:30// Herri Bazkaria, La
Jarrilla-ren eskutik.
18:00// Igel Txapelketa, Goma
Bi-ren eskutik.
19:30// Bonbona eta Garrafoi
lasterketa, Goienkalen, Goma
Bi-ren eskutik.
23:00// KONTZERTUAK: AF
WILLIS DRUMOND eta SKASTI.
Artziniega// ARTEAKO GURE AMA JAIAK
Pregoilariak izango zarete jaie-
tan. Nola sentitzen zarete?
Harro sentitzen gara. Guk pen-
tsatzen dugu gure lana oso sakona
izan dela museoak bete berri dituen
30 urte hauetan eta hori kaleratzea
oso garrantzitsua iruditzen zaigu.
Badaukazue jaiekin erlazionaturi-
ko etnograa aztarnarik?
Gure museoan bi esparru dau-
de. Horietako bat landa-eremukoa
da, eta hiri girokoa bestea. Hiri-giro-
koan argazkiak daude batez ere jaie-
takoak, hemengo kirolenak, jolase-
nak... Horretaz gain, udako solsti-
zioari buruzko gauzak ere baditugu,
beste esparru batean sartuta.
Jaietan pregoia irakurtzeaz gain,
bestelako ekitaldirik antolatuko
duzue?
Erdi Aroko azokaren sorreran ibi-
li ginen, lehenengo hiru urteetan ari-
tu ginen azoka prestatzen.
Lehenago ere egiten genuen ar-
tisauen feria, baina Erdi Aroko Jaia
bere kabuz ondo funtzionatzen hasi
zenean utzi egin genuen hori anto-
latzearen ardura; azokan parte har-
tzean zentratu ginen. Horretaz gain,
margo lehiaketa ere antolatzen
dugu, baina juxtu aurten jai egita-
rautik kanpo egingo dugu.
Demagun museoak beste 30 urte
betetzen dituela. Museo horretan
jartzeko gaur egungo zer pieza iza-
tea gustatuko litzaizueke?
Gure herrian dagoen gauza bere-
zi-berezi bat bonbona lasterketa da.
Bonbona museoan jarri baino, las-
terketa nola egiten zen azalduko ge-
nuke.
Hori da niri bururatzen zaidana,
agian beste batzuei beste zerbait
sartzea bururatzen zaie; erraldoi
edo buruhandiak, esaterako.
PREGOILARIA
Museoan egindako lana kaleratzea
oso garrantzitsua iruditzen zaigu
Paki Ozialdegi (Artziniega, 1960) Artziniegako Etnograa Museoko
lehendakaria da. Aurtengo jaietako pregoilari izendatu dute Museoa.
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 45
09.07 IGANDEA
11:00// Meza, Arteako Elizan.
11:45// Arteako Birjinaren ohorez,
XXXVI. Enkantea.
13:30// Tabernaz taberna txikien
lasterketa.
18:00// Iturritik Iturrira VII.
Kronoeskalada.
19:30// Umeen Artzikirol partida
frontoian.
21:00// Baratxuri sopa Artekalen, La
Jarrilla-ren eskutik.
09.08 ASTELEHENA
ARTEKO GURE AMAREN ETA
HERRIKO NAGUSIEN EGUNA
12:00// Meza Arteko Gure Ama
Santutegian.
14:30// Gure Helduentzat bazkaria,
frontoian.
18:00// Artzikirol nalerdiak.
09.09 ASTEARTEA
UMEEN EGUNA
12:00// Txokolatada, erraldoiak eta
buruhandiak.

12:30// Hezur, txapel eta alpargata
jaurtiketa.

14:30// Bazkaria Artean txikientzat.

16:00-19:30// Umeentzako
jolas-parkea.
20:00// Haurren Playback lehiaketa.
09.10 ASTEAZKENA
16:00// Haurrentzako Bizikleta
Ginkana.
17:30// Multiabentura Erronka
09.11 OSTEGUNA
18:00// KONTZERTUAK, Goiko plazan:
OCTOPUSSYS, FREE THE WHEEL
eta BROMEO.
09.12 OSTIRALA
18:30// Artzikirol nala.
21:00// Koadrilen arteko Afaria,
Barrenkalen.
23:00// PLAYBACK lehiaketa.
00:30// Berbena: ZIRKINIK BEZ
taldearen eskutik.
Artziniega// ARTEAKO GURE AMA JAIAK
Argi dago: koadrilen artekoak ez
dira Herri Kirol profesionalak, baina
ez dute horren beharrik jaietan harre-
ra ona izateko. Herri kirol profesiona-
lekiko, gainera, abantaila bat dute koa-
drilen artekoek, Martin Ribacoba an-
tolatzailearen arabera: herriko koa-
drilak direnez jende gehiago bertara-
tzen da probak ikustera.
Duela 6-7 urte inguru planteatu
zen norgehiagoka hori antolatzea-
ren ideia. Ordura arte jaietan herri ki-
rol profesionalak antolatzen ziren,
baina txapelketa herrikoiagoa bilaka-
tzearen beharra ikusi zuten antola-
tzaileek. Azken urteetan 7-8 koadrila
inguruk hartu dute parte, eta aurten
beste horrenbestek parte hartzea es-
pero dute. Perla, gainera, oso anitza
da: 40 urteko jendeak parte hartzen
du eta baita 15-16 urteko gazteek ere.
Pikea, txiki eta sanoa
Hiru dira parte hartzaileek egin
beharko dituzten probak: zaku las-
terketa, zozkor apustua eta sokatira.
Norgehiagoka bat izanik, taldeen arte-
ko pikea sortzen dela ondorioztatu
daiteke. Pike hori, baina, txikia izan
ohi dela azpimarratu du Ribacobak,
eta gaineratu du normalean ez dela
ezta egoten. Hortaz gain, proba ho-
riek eman dituzten fruituak aipatu ditu
Ribacobak: Arabako zozkor apustuko
txapeldunak Artziniegakoak dira, eta
emakumezkoen sokatira talde bat ere
badago herrian.
KOADRILEN ARTEKO
HERRI KIROLAK:
profesionalek
hainako arrakasta
46 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
BONBONA LASTERKETA:
20 urte goienkalen gora eta behera
Herri bakoitzak bere ikurra dauka:
Laudion odolosteak dira jaien esentzia
irudikatzen dutenak. Amurrion, aldiz,
Iguarrakoak beteko luke paper hori.
Eta Artziniegan... butano-bonbonak.
Jaien lehen larunbatean da zita,
Goienkale kalean. Bonbona bikoteka
hartu eta kalean barrena ahalik eta
lasterren joatea. Hori da Bonbona Las-
terketan parte hartzen dutenek egin
behar dutena.
1992. urtean Goma Bi koadrilak
jaien antolakuntza bere gain hartu
zuen, festa parte-hartzailegoak egi-
teko helburuarekin. Ekintza handiak
egiteko dirurik ez, ordea. Hala atera
zen ideia, beste herri batzuetan sakue-
kin egiten ziren frogak oinarri hartu-
ta. Lasterketaren arrakasta erabate-
koa izan zen, Goma Bi-ko kide den Jo-
seba Vivancoren arabera, adin guz-
tietako jendeak hartu zuen parte.
Izandako arrakasta ikusirik, ekimenari
jarraipena ematea erabaki zuten. Hala,
aurtengoa XXIII. edizioa izango da.
Harrobia
Lasterketak, baina, garapen bat
izan du. Haurren parte hartzea sus-
tatzeko, adibidez, 13 urtetik behera-
koentzako lasterketa berezitu bat ja-
rri zuten abian duela 5-6 urte inguru.
Ibilbide motzagoa egin behar dute eta
bonbonak ardo-garrafoiengatik or-
dezkatuak izaten dira. Kategoria ho-
rretan harrobi sendoa dutela adie-
razi du Vivancok: 30 bikote inguruk
parte hartzen dute urtero.
Goienkale kalean egiten dute lasterketa.
09.13 LARUNBATA
14:00// Herri Bazkaria Arteko Gure
Ama Landan.

19:00// Arteako Birjinaren omenez
Salvea.
19:30// Uraren Jeitsiera, Arteatik
herrira, El Despiste fanfarriak
lagunduta.
21:00// Eskupilota partidak
frontoian.

22:30// Kotzertua:
BABEL COVERS (frontoian).

01:00// Kontzertua: BORN + LAZY
PEOPLE (Goiko plazan).

02:30// DJ OIHAN VEGA
(frontoian).
Artziniega// ARTEAKO GURE AMA JAIAK
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 47
ERDI AROKO AZOKA:
120 postu eta 10.000 bisitari
Jaiak bukatuta, irailaren 21ean izan-
go da Artziniegan egongo den hurren-
go zita garrantzitsua. Egun horretan
egingo baita Erdi Aroko Azokaren XVII.
edizioa. Aurreko urteetan bezala, aur-
ten ere 120 postu jartzea aurreikusia
dago, eta 10.000 bisitari inguru ber-
taratzea espero dute. Hala adierazi
du azokaren antolakuntzan aritu den
Gala Urquijok.
Urkijok azaldu du azokaren jatorria
aurretik egiten zen beste azoka batean
dagoela: artisautza azokan. Artzinie-
garen fundazioaren 500. urteurrena
izan zenean sortu zen Erdi Aroko Azo-
ka egitearen ideia.
Hasierako hiru urteetan Etnogra-
a Museoko kideek hartu zuten eki-
mena aurrera eramatearen ardura.
Ondoren, Bolaretxe koadrilako kideek
hartu zuten azoka antolatzeko ardu-
ra. Koadrila hori izan da azoka antola-
tzen urte gehien eman dituen taldea,
baina duela bost urte koadrilak uda-
lari pasatu zion ardura.
Baina esku aldatzetik bi urte igarota,
Udalak azoka egiteari utziko ziola ira-
garri zuen, Urquijoren esanetan. Ho-
rregatik, herriko ostalariek hartu zu-
ten azoka antolatzearen ardura, eta
gaur egun ere horretan dihardute.
Herriko 20 postu
Azokan egongo denari buruz, Ur-
quijok aurreratu du egongo diren 120
postuetatik 20 Artziniegako herrita-
rrek jarriak izango direla.
Artisauen eta ekoizleen produktuak
egongo dira salgai, eta hainbat arti-
sauek tailerrak antolatuko dituzte.
09.14 IGANDEA
09:00// Marmitako eta Patata
Tortilla txapelketa, Goiko plazan.
11:00// Bizikleta lasterketa Kadete
mailan: XXIII. ARTEAKO GURE AMA-
3. etapa. XXXVII. ITZULIA ARABARI.

17:00// Mus txapelketa, frontoian.
18:00// Koadrilen arteko Herri
Kirolak.

20:00// Odoloste-jana, goiko
plazan, Embutidos Artziniega-k
eskainia. Erromeria.
23:00// Jaiei amaiera emateko,
amaierako Traka.
Herria Erdi Arokoa bilakatuko da irailaren 21ean. Argazkia: Ane Ortega.
Artziniega// ARTEAKO GURE AMA JAIAK
48 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
Laudio// LATIORROKO JAIAK 2014
09.19 OSTIRALA
18:30// Danborrada
19:00// Jai hasiera eta txupina
20:00// Pintxo-poteoa.
20:30// Umeentzako antzerkia
23:00// Talde/DJ lokalen eta
KAOTIKO taldearen kontzertua.
09.20 LARUNBATA
8:00// VI. Mendi Martxa.
11:00// Puzgarriak eta umeentzako
tailerrak.
14:30// Herri-bazkaria
16:00// Mus txapelketa
18:30// Zaldi probak
23:00// Kontzertuak:
TXAPELPUNK eta GARILAK 26
erromeria.
09.21 IGANDEA
9:00// XXV. Marmitako Txapelketa
14:30// Marmitako bazkaria
16:00// IV. Herri bingoa
[ eta EKITALDI GEHIAGO ]
MARMITAKO TXAPELKETA:
XXV. edizioa aurten
1987. urtea da. Badira 10 urte Lau-
dioko Gastronomi Txapelketa anto-
latzen hasi direla. Bertan parte har-
tzen daudela, galdera bat etorriko zaie
burura bi herritarri: zergatik ez dugu
Latiorron antzeko txapelketa bat an-
tolatzen?. Galdera horri emandako
erantzuna izan zen Latiorroko jaieta-
ko Marmitako Txapelketa, aurten XXV.
edizioa ospatuko duena, hain zuzen.
Kamaraka kalean egin zen txapel-
ketaren lehen edizioa, 40 parte har-
tzaile inguruekin. Kale hura, baina, txi-
ki geratu zitzaien laster antolatzaileei;
eta Arantzar kalera mugitu zuten eki-
mena. Txapelketa laster bilakatu zen
fama eta prestigio handiko zita, jai
batzordeko kideen hitzetan. Hala,
90. hamarkadaren hasieran Araba-
ko I. Marmitako Txapelketa egin zen
auzoan, Bizkaia zein Araba osoko ia
ehun parte-hartzailerekin.
Urte haietan bizitako pasadizoak
ugariak dira. Garai hartako antolatzai-
leek adierazi dute betirako gogora-
tuko dituztela garai haietakoak: sue-
tarako area Larratik jaisten zutela eta
egurra Orozkon eskuratzen zutela, 60
garaikur inguru banatzen zituztela...
Txapelketaren berreskurapena
2008. urtean etorri ziren zailtasu-
nak: jai batzordea desegin zen eta txa-
pelketak bizitasuna galdu zuen. Han-
dik urte batzuetara auzoko gazte ba-
tzuek jai batzorde berria osatu zu-
ten. Jaiak berreskuratzearekin bate-
ra, Marmitako Txapelketari dagokion
lekua berriz ematea izan zuten helbu-
ru, eta hala egin dute.
Irailaren 21eko goizean egingo da Marmitako Txapelketa. Argazkia: aiaraldea.com
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 49
Oraindik denbora falta da Latiorro-
ko Jaiak has daitezen. Irailaren 19tik
21era bitartean izango baitira. Baina
auzoko jai-batzordeko kideek lotuak
dituzte jada egitarauko hainbat gauza.
Kontzertuen aldetik, Kaotiko, Txa-
pelpunk eta Garilak 26 taldeek joko
dutela aurreratu dute jai-batzordetik.
Irailaren 19an joko du Kaotikok (herri-
ko DJekin batera). Hurrengo egunean
izango da Txapelpunk taldearen eta
Garilak 26 erromeriaren txanda.
Ekintza gehiago
Latiorroko jaien egitaraua ez da kon-
tzertuak eskaintzera mugatuko, bes-
te hainbat ekintza egingo dituztela ja-
kinarazi baitute jai-batzordetik. Irai-
laren 19an danborrada egongo da,
18:30ean. Handik ordu erdira piztuko
da jaien hasierako suziria. Pintxo-po-
tea eta umeentzako antzerkia egon-
go dira gero.
Larunbatean, berriz, mendi mar-
txaren eta umeentzako puzgarri eta
tailerren txanda iritsiko da. Herri baz-
karia egongo da ostean, eta arratsal-
de partean mus txapelketan parte
hartzeko eta zaldi probak ikusteko au-
kera izango dute auzora bertaratzen
direnek. Igandean Marmitako Lehia-
ketaren XXV. edizioak hartuko du pro-
tagonismoa, eta arratsalde partean
herri bingoa ere egongo da. Horretaz
gain, jai-batzordetik azpimarratu dute
oraindik beste hainbat ekintza dituzte-
la konrmatzeke.
Kaotiko,
Txapelpunk eta
Garilak 26-k
girotuko dute jaia
50 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
08.31 IGANDEA
Abuztuaren 31tik aurrera//
Bederatziurrena 18:30etan elizan.
09.06 LARUNBATA
19:00// Jaien Hasiera eta odoloste
eta hirugihar parrillada.
09.07 IGANDEA
11:00// Kalejira trikitilariekin.
12:30// Meza zelaian
(Elizako gura erlijiosoa aterako
dute ondorengo herrietako
erregidoreek: Luiaondo,
Arespalditza, Zuatza eta
Menagarai).
Jarraian DANTZAK egongo dira.
14:30// Herri bazkaria: paellada
DOAN.
Jarraian UMEENTZAKO TAILERRAK
eta KERAMIKA TAILERRA egongo
dira.
16:30// BRISKA eta IGEL
txapelketak.
16:30-17:00// Hegazti
erakustaldia.
20:00// Erromeria eta ohiko
zozketa.
ETXAURREN
JAIETAN2014
ATXETAKO
JAIAK 2014
LEKAMAA
JAIETAN2014
MENAGARAI
JAIETAN2014
IRAILAREN BUKAERAN
Iraila bukaeran ospatuko
dituzte Menagaraiko jaiak.
Oraindik ere egun zehatzak eta
egitaraua ez dituzte zehaztu
antolatzaileek.
09.20/21
LARUNBATA/IGANDEA
// Herri bazkaria
// Pailazoak
(Poxpolo eta konpainia)
// Marmitako lehiaketa,
// Igel-txapelketa
// Las mil y una caras show-a,
Gorka Aginalderen umorezko
ikuskizuna
// Euskal kantak
* eta ekitaldi gehiago
AIARALDEA// HERRI/AUZO TXIKIETAKO JAIAK
09.26 OSTIRALA
Arratsaldean//
Puzgarriak eta umeentzako
tailerrak.
Arratsaldean// Txokolatada.
20:00ak aldera//
Odoloste jana (doakoa)
21:00ak aldera//
Erromeria Nueva Presion
taldearekin,
09.27 LARUNBATA
Goizean//
Meza
Goizean//
Tortilla txapelketa.
AIARALDEA /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// 51
52 /// 2014 JAIETAKO ALDIZKARI BEREZIA /// AIARALDEA
FESTAREKIN
BAT EGITEN DUGU
Gure inguruneko partaide izatea eta horren garapenean
inplikatzea, horretaz gozatuz eta bereizten gaituzten
gauzei bizirik eutsiz. Horrelaxe ulertzen dugu lankidetza.
Bada beste modu bat.

You might also like