You are on page 1of 1

ehin batean kostaldeko herrixka batean bi neska-mutil bizi ziren, oso

harreman polita zutenak. Neskak Mireia izena zuen, 10 urte zituen eta
bihurri samarra bazen ere, oso maitagarria zen. 11 urteko mutilak Markel
zuen izena eta, aldiz, oso bihotz onekoa zen, oso txintxoa, alegia.

Egun batean, arratsaldeko 18:00tan jolasean ari ziren bitartean, plan bat
bururatu zitzaien: Ilargia joatea.
Ilargira iritsi ezkero, han zer
ikusiko zuten pentsatzen hasi
ziren:
Agian ilargira joateko zerua
pasa beharko dugu esan zuen
Mireiak.
Bai, zera, Mireia! erantzun
zion Markelek Nola joango
gara zerura, ilargia beste satelite
bat da, Mireia!
Buruari bueltak eman eta eman
ondoren, herriko bati laguntza
eskatu zioten espazio-ontzi bat
egiten laguntzeko. Pentsatu
bezala lanari ekin zioten.
Lan asko egin ondoren proba
egiteko eguna iritsi zen. Espazioontziarekin ilargiraino iritsi ziren.
Bihotzak
sentitu,
buruak
pentsatu eta eskuek egin, espazio-ontzia sortu eta ilargira joan ziren arin-arin!
Ailegatutakoan, oso bitxia iruditu zitzaien ilargia eta oso iluna zela iruditu
zitzaien, baina horrela beraien ametsa bete zuten.

Itsaso Salegi

You might also like