You are on page 1of 4

Azkarrak.

Erein ezazu musu-truke


LAUKI KOOPERATIBOAK
HELBURUAK
-Kooperazioa eta laguntasuna bultzatzea taldekideen artean.
-Bidegabeko egoera baten aurrean alderatzea.
-Enpatia sustatzea taldekideen artean.

IRAUPENA
45 minutos

MATERIALAK
Kartulinak, arkatzak, artaziak, jelosia eta erreglak

PARTIDAREN KONTSIGNAK
Dinamizatzailea ez du dinamika eta eztabaidatuko den gaia asko zehaztuko horrela ez ditu taldekideak
baldintzatuko eta berain jakin-mina sustatuko du. Bakarrik esango da bizitzan batzuetan zailak ulertzeko diren
gertakariak daudela.
4 talde eratuko dira, talde bakoitzak taldekide kopuru berdina izan behar du eta gutxienez behatzaile bat egon
behar da talde bakoitzean. Behatzaileak ezin izango dute jolasan parte hartzea.
Orokorreko kontsigna kartulinarekin 8zmko kubo bat sortzea da. Bere ertzekin zeloarekin oso ondo itsatsita. Ez dira
onartuko baldintza horiek betetzen ez diren kuboak.

Taldeak ez dutenez material kopuru berdina jasoko, taldeen artean negoziatu beharko dute, baina zeregin hori
talde bakoitzaren ordezkarien esku egongo da, batzartuko direla mahaietatik kanpo.Bakarrik erabiliko da
begiraleak banatzen duten materiala.
Azkarrak. Erein ezazu musu-truke
GARAPENA
Jolasaren garapena hasi baino lehen, behatzaileekin hitz egingo da, ez da komenigarria jolastuko dutenek
entzutea beraiekin komentatzen dena. Behatzaileek ulertu behar dute beraien papera oso garrantzitsua dela
dinamikan.
Behatzaile bakoitzari behatzeko talde bat izendatuko zaio, eta zenbait arau edo jarraibide emango zaizkio,
ondoko hauek izan daitezke: idaztea taldekideek esaten eta egiten dutena, idaztea egiten dituzten trukeak,…
Behatzaileei dinamika eta materialaren banaketa azalduko zaie.

Kartulina Erregelak eta arkatzak Artaziak Jelosia

Talde 1 1 2-1 1 3
Talde 2 2 1-2 3 2
Talde 3 6 0 0 1
Talde 4 7 0 0 0

KONSIGNAK:
Orokorrean:
“Bizitzan sarritan gertatzen den gertakari bat bizitzen saiatuko gara,ulertzen oso zaila den gauza bat da ez bada
bizitzen” “Kartulina batekin 8 zentimetroko kuboak egin behar dituzue. Ertzak oso ondo itsatsita egon behar dira,
bestela ez ditugu hauek onartuko. Kubo gehien egiten duen taldea irabazlea izango da. Beste taldeekin
negoziatu ahal duzue, baina bakarrik zuen ordezkarien bidez. Bakarrik erabili daiteke dinamizatzaieek
banatutako materiala.”
Taldekoak (talde bakoitzari konsigna bat)
a.Edozer gauza balio du, kosta ahala kosta irabazi behar duzue.
b.Irabazi behar duzue, baina beteek ere irabazteko eskubidea daukate.
c.Irabazten ahalegindu behar zarete baina amore eman gabe, eta gatazkak sortu aurretik etsi egingo duzue.
d.Zaila daukazue irabazteko, baina ahaleginduko zarete, amore emango duzue eta gatazkak ez sortzeko,
beharrezko izanez gero, etsiko duzue.
Azkarrak. Erein ezazu musu-truke
EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK
Talde galtzailea nola sentitu den eta zein izan diren bere porrotaren zergaitiak aztertuko da. Talde irabazlearekin
berdina egingo da. Ondoren, behatzen egon diren pertsonak (dinamizatzaileak) dinamika aurrera egiten zuen
bitartean nabaritu duenaren laburpen bat egingo dute. Nola sentitu zarete? Zein izan da planteatu zaizuen
gatazka? Nola konpondu duzue?

BOROBILA BORTXATU
HELBURUAK
-Gatazken aurrean lehiatzeko dugun joera ikustea.
-Gatazkak konpontzeko modu biolentoak barneratu ditugula onartzea.

IRAUPENA
20’

EKINTZAREN GARAPENA
Biribil bat osatuko dugu besoak elkarri lotuz. Hankak erdi irekita ditugula, ondokoaren oinarekin ukituz elkartuko
ditugu.
4 pertsona biribiletik kanpo egongo dira eta honako agindua emango zaie: “Zuen helburua, adiskideek osatutako
biribilean sartzea da”.
(Pertsona asko baldin badira, dinamika bi biribiletan egin daiteke aldi berean).
Azkarrak. Erein ezazu musu-truke
EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK
Zer gertatu da?
Nola sentitu zarete sartzen saiatu zaretenak? Eta biribila osatzen zenutenak?
Indarrez sartzen saiatu al zarete? Horrela egiteko esan al zaizue? Ba al dago modurik hain biolentoa ez denik?
Zeintzuk bururatzen zaizkizue?
Beren proposamenak adierazi ondoren, ondoko aukera posibleak jakinarazi diezazkiokegu:
1. Biribila osatzen dutenekin hitz egin sartzen utz gaitzaten.
2. Sartzen uzteko eskatu tonu leun eta atseginez.
3. Mesedez eskatu. Sartu nahi dudala azaldu, nire tokian jar daitezela ahaleginduz.
4. Biribila osatzen duen taldeak sartzen uztea erabakitzen du. Zergatik defendatu erasorik ez dagoenean?
5…

ONDORIOAK
Egoera honetan, gatazketan bezala, jokabide lehiakor eta bortitzak erabiltzera ohituratuta gaude nahi duguna
lortzeko. Beste aukera batzuk bilatzeko elkarrizketan aritzea kostatzen zaigu.
Baliabide bortitzen erabilpena emozio-higidurak sortzen dizkigu eta gatazketan gauden pertsonekin erlazioa
hondatzen du.
Ez ditugu jarrera biolentoak erabiltzen gizakiak berez biolentoak garelako (hori ez da egia) horrela ikasi dugulako
erabiltzen ditugu.
Ez gaituzte irakatsi era konstruktibo batean gatazkak eraldatzen, horretarako beharrezkoa izango litzateke
baztertzea gatazka bi aldeen borroka dela eta nahi dutena dela batak besteari irabaztea.

You might also like