Professional Documents
Culture Documents
Kultura Animazioa
Aisialdiko
animazioa
LANBIDE
EKIMENA
L ANBIDE E KIMENA
LANBIDE EKIMENA
Proiektuaren bultzatzaileak
Laguntzaileak
Hizkuntz koordinazioa
Aisialdiko animazioa
Aurkibidea
1.2.
2.
2.2.
2.3.
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
Gazteria ................................................................................................................................... 53
3 Gazteria eta aldaketa ..................................................................................................... 53
3 Gazteria motak ............................................................................................................... 54
3 Gaur egungo gazteriaren ezaugarriak............................................................................ 55
3.2.
3.3.
4.2.
LANBIDE EKIMENA
II
Aisialdiko animazioa
5.2.
5.3.
5.4.
LANBIDE EKIMENA
III
Aisialdiako
animazioa
1.- AISIAREN ETA DENBORA LIBREAREN BILAKAERA
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
LEHEN NEKAZARITZA-GIZARTEAK
Handik aurrera, Aisiak klaseen arteko muga soziala ezarriko du. Jabeen, gudarien,
apaizen eta jabeak ez direnen figurak agertu ziren. Aisia jabeentzat baino ez zen, haiek
baitziren gizaki libreak. Jabe ez zena langilea eta aldi berean esklabo zen.
GREZIAKO GARAIA
Aisiak garrantzi handia zuen, eta lanaren gainetik zegoen balioen eskalan. Aisia bizitzaren zati zen, bizitzaren filosofia da.
Han SCHOLE terminoa agertu zen, Aisialdi, atsedenaldi, lasaitasun, bake, ikastaldi gisa
ulertua. Hortik sortuko zen, geroago, eskola hitza.
Horrekin batera, SCHOLASTICOS izenekoak agertu ziren, hau da, Aisialdia zutenak,
jakinduria zutenak. Aisialdia, beraz, lanerako erabiltzen ez den prestakuntza-aldia da.
A-SCHOLIA terminoak lana esan nahi du, eta Aisialdiaren aurrez aurre dago. Alabaina, garai
hartan esklabutza zegoen eta, hortaz, Aisialdia gizaki libreek baino ez.
ERROMAKO GARAIA
OTIUM terminoa agertu zen; Seneka-ren arabera, kontenplazio aldia zen, filosofiari
emandako denbora. Horri kontrajarrita, NEC-OTIUM dugu (aisialdirik eza), ondoren NEGOTIUM
= NEGOZIO bilakatuko zena, lanaldia, alegia.
Garai horretan sortu zen gaur egun MASA-AISIA deitzen duguna. Goi-mailako
klasearen kultura elitistatik at geratzen den Aisia zen. Haren helburua kontrol soziala zen,
herriari ogia eta zirkua emanez.
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
Geroago, aldaketa gertatu zen, III. mendeko Eskola Hedonisten aurkako erreakzio gisa,
eta lana elementu zibilizatzailetzat balioetsi zen, eta Aisia alferkeriatzat, denbora antzu eta
galdutzat ulertu zen. Horrela, lana/atsedenaldia txandaketa agertu zen, ... eta zazpigarren
egunean atseden hartu zuen delakoari jarraiki.
ERDI AROA
Garai hartan, Aisia ez zen ia balioesten.
Gizartea hiru figura nagusik osatzen zuten: nobleziak, nekazariek eta Elizak. Hemen
aisian dabilen NOBLEZIA dugu, denbora gudu-trebetasunak lantzen (torneoak, ehiza, borrokak...)
eta ikuskizunetan (dantzak, abestiak, juglareak...) ematen duena.
NEKAZARIEK etengabe egiten zuten lan, Elizak ezarritako jaiegunetan izan ezik. Han
herri-kultura bat sortu zen, elezahar, balada, sorginkeria, joko, dantza, eta abarretan oinarritua.
ELIZAK, bere aldetik, lana sistema gisa legitimatu egiten zuen, lanak santu egiten
gaitu lelopean.
ERRENAZIMENTUA
Burgesia agertzea du ezaugarritzat eta, horrekin batera, kultur loraldia eta
humanismoaren gorakada ere bai. Enpresaburu txikiarekin batera, lanaldia murrizteko ametsa
agertu zen. Nekazariek, berriz, ez zuten ia lekurik ikuspegi berri horretan.
8 orduko lanaldia.
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
AISIALDI INDUSTRIALA: Aisiak diru asko mugitzen du. Aisia produzitu eta Aisia
kontsumitu egiten da, katean produzitu eta kontsumitu ere. Ugari dago, eta
poltsiko guztietara egokituta gainera. Publizitate eta marketin ugari haren
inguruan egiten da.
AISIALDI PRODUKTIBOA: indibidualki, Aisialdi produktiboa ere bilatzen da, hau da,
prestakuntza eta kualifikazio handiagoa, estatusa hobetzearren.
AISIALDI PRIBATIZATUA: Aisialdi indibidualak eta familiarrak indar hartu du: autoa
zaintzea, etxean bideoak ikustea, musika entzutea...
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
lehen teorikotzat jo ditzakegu, nahiz eta gaiari, langileek bizi-kalitate hobea izateko eskakizun
humanitarioekin lotuta, zeharka heldu.
Karl Marxek, adibidez, lan industrialeko baldintzak hobetzea eskatu zuen; izan ere,
nahiz eta lana bizitzako lehen premia izan, garai hartan esperientzia alienatzailea eta
zentzurik gabekoa bilakatu zen. bere Kapitala liburuan (III. liburua, 48. kap., 3. eranskina),
Marxek honako hau dio:
Gizartearen benetako aberastasuna ez da lanaren iraupenaren araberakoa, baizik eta
produktibitatearen eta bere baldintza nolabait perfekzionatuen araberakoa. Askatasunaren erreinua premiagatik eta kanpotik ezarritako presioagatik lan egiteari uzten
zaionean hasten da.
Horrek, azken batean, Ongizatezko Estatuaren oinarriak finkatu zituen, non oinarrizko
premiak ahalik eta esfortzurik txikienaz betetzen baitziren, horrela lanaldia murriztu ahal izanik.
Horretarako, hala ere, beharrezkoa zen aldez aurretik lan industrialaren ezaugarriak aldatzea,
sistema ekonomiko komunistaren printzipioen arabera, zeinak gizarte maila guztietan
berdintzen baitzituen lan kopurua eta aberastasunaren banaketa:
Gizarte komunistan, ez langilearen berehalako lana, ez berak horretan emandako denbora,
ez dira izango produkzioaren eta aberastasunaren zutabe nagusiak, baizik eta denbora
librea izango da, hau da, lanari ematen ez zaion denbora eta norbanakoaren garapen
osorako balio duena.
Beraz, denbora librea nazio baten aurrerapen sozialaren adierazpiderik garbiena da
Marxentzat, aberastasunaren berdintasunezko banaketaren eta lan egiteko beharraren seinale
izango bailitzateke. Denbora librearen demokratizazio horrek ahalmena ematen dio populazio
osoari aisiaz eta entretenimenduez gozatzeko, klase-desberdintasunik egin gabe. Aisia, orduan,
bizitzako ohiturak aldatzen dituen eta pertsona errealizazio bidean jartzen duen fenomenoa
izango
litzateke.
Askatasun-tartea
ezinbestekoa
da
gizakiak
atseden
hartzeko
eta
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
Lafarguek,
gainera,
aisiaren
balio
ekonomikoaren
lehen
erreferentzia
lanaldiaren ondoren
geratzen zitzaion tarte laburrean bilatu zuen bere lekua, lan-baldintzak hobetzeko zereginean,
hain zuzen ere; hortaz, aisian lanari begira egiten zen lana, eta ez alderantziz (Kaes, 1971, 52.
or.). Estatu Batuetan, 1886ko maiatzaren 1eko festan emandako lelo ospetsua, lanaldiari
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
buruzko aldarrikapen horien eredu bikaina da: Zortzi ordu lanerako, zortzi ordu atseden
hartzeko eta zortzi ordu kulturarako.
Denbora librearen demokratizazioa, edota atseden hartzen duen kolektiboa handitzea,
funtsezko hiru argudioen arabera moldatu zen (Gmez Prez, 1988, 22. or.):
1. Lanaldia laburtzea.
2. Lan-baldintzak hobetzea.
3. Soldatak handitzea, baita oporraldian ere.
Gogora ditzagun dinamika horren bilakaeran mugarri diren data batzuk:
Lan egin dezaketen haurren gutxieneko adina zortzi urtera mugatzea, 1833an
Ingalaterran eta 1841ean Frantzian.
Eguneroko zortzi orduko lanaldia, edota berrogeita zortzi ordukoa astean, Europa
guztian 1919an instituzionalizatua.
Aldaketa horiek ez dira linealki ez eta aldi berean gertatu herrialde guztietan. Langile frantsesek
aurre egin zioten astean hirurogei orduz lan egiteko 1900ko xedapenari: Ez diguzue lan egiten
uzten oihu egiten zuten. Gosez hilko gaituzue lege horrekin. Ez dugu lege hori nahi, ez
zaituztegu nahi. Aldi berean, ugazaba filantropiko batzuk, Robert Owen ingelesa adibidez, lan
astunetan ordu gehiegi aritutako langile nekatuak produkzioa moteldu egiten zuela konturatu
ziren; beraz, enpresaburuaren interesak berak eskatzen zuen lanaldia laburtzea (Kaes, 1971,.
54. or.).
Behin-betiko urratsa II. Mundu Gerra amaituta egin zen, Gizakiaren Eskubideen
Adierazpen Unibertsalaz (1948); bere 24. artikuluan, hauxe berretsi zuen:
Pertsona orok du eskubidea atseden hartzeko, aisiaz gozatzeko, lanaldia arrazoizko
moduan mugatzeko eta aldizka oporraldi ordainduak izateko.
Orain, hauxe dugu galdera: lanaldia pixkanaka murrizteak, historian zehar gaur egungo
35 orduak proposatzeraino lortu delarik, gaurko gizakiaren bizi-kalitatea hobetzeko benetan
balio ote duen. Nora doa giza lana? (1950) eta Lanaren apurrak (1968) izenburua duten bi
analisi zorrotz baina etsigarritan, Georges Friedmann-ek, oraindik ere, XX. mendearen bigarren
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
zatian ezaugarri tamalgarri eta alienatzaile batzuk ikusten zituen lan industrial teknifikatuan bai
sistema kapitalistan, bai estajanovistan-. Hona hemen ezaugarri horietako batzuk:
Zereginak zatikatzea, lana apurka egitea; horrek suntsitu egiten du gizakiak bere
lanaren
emaitzarekin
duen
berehalako
harremana,
sormenaren
eta
ekimen
Ia lanpostu guztiak trukagarriak dira, langilearen aldetik egokitzapen aldi txiki bat
besterik eskatzen ez duten zereginen espezializazioaren ondorioz.
Gizakia makinaren menpe dago, hura produkzio-katearen beste begi bat bailitzan
ikusteraino, industriako engranajearen beste pieza bat, alegia.
Zeregin monotono eta aspergarriak, sormenerako aukerarik eza: ogia tristuraz eta
asper eginda irabaziko duzu; ondorioz, jarrera depresiboak eta lanerako erabateko
motibaziorik eza sortzen dira.
Neke fisikoa eta gozatzen ez den baina bizirik irauteko beharrezkoa den lanarekiko
morrontza psikologikoa; ondorioz, alienazio handiak izaten dira eta nortasuna pobretu
egiten da.
Lan industrializatu horrek interesa erabat galdu zuen herritar arruntarentzat; izan ere, egunean
zehar, bere pentsamendu bakarra fabrikatik ahalik eta lasterren irten eta errealitatetik ihes
egitea zen. Horrela, Friedmann-ek aisialdiari bertute ia terapeutikoak egotzi zizkion, atsedena
eta liberazioa baitzen, gutxieneko orekarentzat ezinbestekoa. Bere hitzetan, eguneroko
bizimoduaren tentsioak eta frustrazioak kitatzeko zen aisialdia, giza aberastasuna eta
errealizazioa ahalbidetzen zituena, hori ez baitzen jadanik posible lanean (Friedmann,
1961, 181. or.).
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
Ildo beretik ibili zen Erich Weber (1969), harentzat konpentsazioa baitzen aisiaren
funtziorik garrantzitsuenetako bat. Konpentsazioa norbanakoa nortasuna desoreka dezaketen
ondorio batzuetatik askatzeko prozesua izango litzateke, desio erreprimitu batzuk betetzea,
arazoak zuzenean gaindituz edota bete gabeko nahiak zeharka ordeztuz. Aisiaren
konpentsazioaren alderdirik esanguratsuenak hauexek ziren, Weber-en arabera:
Ospe handiagoko estatus sozial bat aitortzea, batez ere gizarte-estimazio handirik
gabeko lana duten langileengan.
Nor bere baitara biltzea, bakardadea eta nork bere burua aurkitzea, mundu
modernoaren zaratak, presioak eta presak sortutako barne-aztoramena alde batera
uzteko.
Kulturarekiko interesa, birziklapen profesionala, ikastaroak egitea eta hezkuntza ez-formaleko besteko modalitateak, hezkuntza-gabeziak konpentsatzeko, pertsonalki eta
profesionalki aurrera egiteko, autoestimua eta konfiantza areagotzeko edota munduari
buruz informazio handiagoa izateko.
LANBIDE EKIMENA
Aisialdiko animazioa
Aisiari eta Olgetari buruzko I. Kongresua, Los Angeles-ko Joko Olinpikoekin bat egin
zuena, 1932.
Aisiari eta Olgetari buruzko beste Kongresu bat, berriro ere Olinpiadekin batera,
Hamburg, 1936.
Garai horietan, Europa osoan eta Estatu Batuetan denbora libreko elkarte, kirol- eta mendizale-elkarte, biltoki eta osagai sozial handiko hainbat obra erlijioso, hala nola Oratorio Salestarrak
eta Patronatu Katolikoak (non haurrei eta gazteei dibertsio osasuntsuak eta hezitzaileak
eskaintzen saiatzen baitziren), eta abarren gorakada izugarria gertatu zen. Horrekin batera,
gizartearen aisialdirako eskaintzez betetako ekimen politiko ugari izan zen, hala nola Misio
Pedagogikoak Espainian, Gazteria Musikalak Frantzian, kanpalekuen eta gazteentzako
aterpeen moda Europa osoan, tarifa murriztuko bidaia-agentziak, etab. (Kaes, 1971, 57. or.).
Aisiaren gaia interesgarria izaten hasi zen mendebaldeko gobernuentzat, Leo Lagrange
frantsesaren testu honetatik ondoriozta dezakegunez (Monera Olmos, 1984, 322. or.):
Gure helburua, sinplea eta gizatiarra, gazte frantsesei beharrezkoa duten poza eta
ongizatea kirolaren praktikan aurki dezaten da eta, aldi berean, denbora libreko jardueren
erakunde bat eratzea, langileek euren lan gogorraren saria eta entretenimendua lor
dezaten. Berrogei orduko lanaldiak, ordaindutako oporrek, gure herrialdeko langileek eta
herritarrek lanak erabat harrapatzen ez dituen bizimodua eskuratzeak, denbora libreko
jardueren antolamenduaren arazoa dakarkigute: kirol-jarduerak, turistikoak, kulturalak, non
bat egin behar duten, eta elkarren osagarri izan, ikasketa, paseo, kanpaleku, bidaia,
ikuskizun eta jaien plazerrek.
LANBIDE EKIMENA
10
Aisialdiko animazioa
Zein izan zen aisialdiaren arazoaren ezohiko interes horren arrazoia? Erantzuna konplexua
da, eta berez bi ikuspuntutatik ondorioztatzen da.
Alde batetik, herriak aisialdia irabazi zuen. Hori ikusi dugu jadanik. Lanaldia gero eta
gehiago murriztearen ondorioz, eta gizarte-ongizate eta bizi-kalitate hobeari esker, langileek,
pixkanaka, ordura arte burgesiarenak soilik ziren jarduerak, lekuak eta oporraldiko luxuak
eskuratu zituzten. Kuantitatiboki, aisialdiaz gozatzen zuen masa soziala askoz handiagoa zen
jadanik 1920-1930 hamarkadan.
Bestalde, aisialdia benetako arazo bilakatu zen, batez ere hiri handietan. Aisialdia
gizarte industrialaren bizitza-erritmora moldatzearen seinale ona da: pertsonek lan egiten dute,
sistemara egokitzen dira, arauak betetzen dituzte eta, ondorioz, merezitako denbora libreaz
goza dezakete. Osagai horietakoren bat desagertzen denean, desegokitzapen sozialeko
egoerak sortzen dira, jarduerarik gabeko denbora librean areagotu egiten direnak: langabezia,
immigrazioa, krisi ekonomikoa, Lege Lehorraren ondorioak, delinkuentzia eta gangsterismoa
dira Amerikako hirietan 20 eta 30eko hamarkadetan izan zituzten arazo larrietako batzuk, hala
nola Chicagon eta New Yorken (Lundberg-Komarovski-McIllnezy, 1934).
Aisialdiaren errealitate berri horren ondorioz, soziologiaren ikerketa zientifiko gero eta
esanguratsuagoak izan ziren, jadanik erabat demokratizatutako aisialdiak sortuta, agertu ziren
arazo sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalei buruz.
LANBIDE EKIMENA
11
Aisialdiko animazioa
ondoren izan zuen, Estatu Batuetan. Martha Wolffenstein-ek (1955) eta Margaret Mead-ek
(1957), artikulu banatan, aisia kontsumistaren eredu horren bultzatzaileak aipatu zituzten:
Lehenik eta behin, II. Mundu Gerraren ondoren, oparotasun ekonomiko handiaren aldia
etorri zen; garapen teknologikoak eta produkzioaren gorakadak lana hobeto banatzea
izan zuten ondorio, eta aberastasunaren banaketa demokratikoagoa ere bai.
Bizi-mailak gora egin zuen eta aisia gizarte-klase guztietara gauza benetan garrantzitsu
gisa zabaldu zen, ordaindutako oporrek eta asteburuetako atsedenaldiek ematen zuten
ahalmen handiagoa zela-eta, besteak beste.
Populazioak hiri handiak utzi eta etxebizitza hiri inguruetara aldatzea erabaki zuen,
naturatik hurbil dauden espazio irekien bila, kirol-aisiez edo ibilaldiez gehiago gozatu
ahal izateko; urrezko Kalifornia imitatu beharreko paradisu bilakatu zen.
Telebista AEBko biztanle guztien etxeetan sartu zen, eta publizitatea berehala azaldu
zen beharrizan eta gurarien sortzaile gisa, balioak manipulatuz, arau moralak lasaituz
eta ohitura sozialak parekatuz; horrek guztiak aisiaren kontsumo masifikaturako bidea
zabaldu zuen.
AEBko ezaugarriak zituen kontsumo ugaria oso positiboki balioesten zen, herrialde
baten garapen eta ongizate sozialaren adierazle gisa eta, neurri batean, Bloke
Komunistako bizimoduari kontrajartze ideologiko gisa.
Horren ondorioz, plazerraren eta ludikotasunaren moral berria garatu zen Fun Morality,
hedonismoa, gaitzetsi beharrean, goratu egiten zuena eta, pixkanaka, laneko ahaleginaren
eta sakrifizioaren etika puritanoa alde batera utzi zuena. Planteamendu horren arabera,
aisia ez zen jadanik gauza txartzat jotzen, baizik eta derrigorrezkoa izatera ere iritsi zen.
Laburbilduz, denbora
librea, lan-obligaziorik
ez zegoen
denbora ez
ezik,
erabilera
pertsonalerako denbora ere bazen orain, norbera gogobetetzea eskaintzen zuena eta sozialki
ongi ikusia (Kaplan, 1960). Plazerra laneko esfortzuaren sari gisa ikusteko jarrera-aldaketa hori,
1950-1960 hamarkadan oso modan egon zen hitz berrian laburbiltzen da: laketzea hitzean.
Kontsumoak laketze-espazio hori betetzen jakin zuen, pertsonen bizitza pribatuan sartuz eta
hura gidatuz, aisia betetzeko eta dirua gastatzeko jarduera ugari eskainiz, hala nola hobby-ak,
do it by yourself eta etxeko eta familiako beste hainbat entretenimendu. Denbora librearen
oinarri horrek ekarri zuen amets amerikarraren irudi bukolikoa, American Way of Life delakoa:
Kalifornia, Beach Boys-en musika, home sweet home, Pop-Art delakoa eta kultura sistema
kontsumistaren menpe ezartzea.
LANBIDE EKIMENA
12
Aisialdiko animazioa
Panorama hura ikusta, David Riesman-ek autokritika zorrotza egin zuen Oparotasuna,
zertarako? (1964) bere liburuan, non Aisiaren Soziologia modernoaren oinarriak ezarri
baitzituen. Bere ondorioak askoz ere pesimistagoak izan ziren, berak 1955ean Chicagon
sortutako azterlan soziologikoen institutu batetik egindako ikerketen ondorioz; institutu hura
aisiaren arazoa berariaz aztertzeko sortu zuen, hain zuzen ere. Gerra osteko euforia
sozialarekin bat egin gabe, Riesman-ek AEBko gizartearen pentsamoldea eta jarrerak gaitzetsi
zituen, xahutzearen benetako filosofiaren biktima zelakoan, materialismo hutsean erori baitzen.
Aisia mota guztietako ondasun baliagarrien eta alferrikakoen kontsumorako eszenatoki bilakatu
zen, eta kasurik gehienetan, norbanakoarengan erreakzio pasiboak eta gainerako kontsumitzaileak egiten zutenaren imitatzekoak sortzen zituen.
Aisiaren industria berriak, oporraldirako elkarteak eta entretenimendura bideratutako
enpresak masa sozialaren konformismoa izan zuten aitzakia ugaltzeko, eta norbanakoari okupatuta egoteko produktuak eta egoerak eskaintzeko. Eta denbora librea demokratizatzearekin
batera, paradoxikoki, askatasuna eta berezkotasunaren ukazioa iritsi zen, publiko guztientzako
kultur azpiproduktuak eskainiz, kontsumitze hutsa beste helbururik gabe. Laburbilduz, aisiak
lanaren menpekotasun-mekanismo berberei jarraipena eman zien, askoz baliabide sotilagoak
erabiliz, hori bai. Beraz, Estatu Batuek lortutako oparotasun-irudi horren ondoren, zilegi zen
oparotasuna zertarako? (Riesman, 1964) galdera.
Sakonean, galdera horren bidez jakin nahi zuena hauxe zen: aisia kontsumista eta
despertsonalizatzaile hori gizakiarentzat benetan positiboa ote zen. Riesman-en liburuak
zekarren pesimismo sakonak eragin handia izan zuen soziologo askorengan, ondorio berberak
atera baitzituzten urte batzuk geroago (Grosjean, 1980):
Aisiak ez gaitu askatzen. Are gehiago alienatu egiten gaitu. Kontsumo-gizarteak irtenbidea
eman behar dio bere produktuei eta aisiak merkatu aparta eskaintzen dio. Lanorduetan
ikusten dugun esplotazio berbera ageri da ordu libreetan ere. Denbora librea, berez, ez da
gero eta handiagoa; murrizteko arriskua ere badu. Hasi gara konturatzen ez dela nahikoa
lan profesionalari emandako denbora laburtzea, denbora librea luza dadin.
Azken batean, lan automatizatuak langile askoren igurikapenak betetzen ez bazituen, aisiak
ere ez, jokabide kontsumista hutsarekin nahastu baitzen. Riesman-ek hauxe proposatu zuen:
1.
Lanari berriro zentzua ematea, hori baitzen, oraindik ere, pertsona eraikitzeko funtsezko
errealitateetako bat.
2.
Aisia kultur balio gisa berreskuratzea, norberaren askatasun eta sormenerako aukera
gisa, kontsumismoaren masifikazioarekin kontrajarrita.
LANBIDE EKIMENA
13
Aisialdiko animazioa
Horixe da aisiaren soziologiak 60ko hamarkadaz geroztik definitu duen hezkuntza-kezka, batez
ere Europan eta UNESCOren eskutik.
LANBIDE EKIMENA
14
Aisialdiko animazioa
AISIA GIZARTEAN
Indibidualismoa
Besteekiko konpromisoa
Norberarentzako aisia
Pasibotasuna, ihesa
Partaidetza soziala
Hedonismoa
Kultur garapena
Hemen erakutsitako anbibalentzia morala eta ideologikoa da, promesez eta aldi berean
mehatxuz betea, hezkuntza-eskakizuna egiten duena, pertsonari bere oreka berreskuratzen
lagunduko diona eta humanismo berri baten balio positiboak erakutsiko dizkiona. Horregatik,
Dumazedier-en proposamenik originalenetako bat, aisiaren analisi soziologikoa egitean, aisia
eta ekintza bateratzea izan zen eta, jakina, ikuspegi horrek interes handia piztu zuen
animatzaile soziokulturalen eta gizarte-hezitzaileen artean, ordura arte soziologia gauza
abstraktutzat eta teorikotzat soilik hartu baitzen.
LANBIDE EKIMENA
15
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
16
Aisialdiko animazioa
Mugagabeko hazkundearen eredu ekonomikoak, arrazoi humanitario eta ekologikoengatik zalantzan jarrita, izan duen porrot orokorra.
Arazo horren ondorio lazgarrietako bat, lanaren kontzeptuak berak izan duen aldaketa daukagu.
Lanak galdu egin du giza errealizaziorako espazioaren kategoria, eta ogibide huts bilakatu da.
Lanaren nozioaren ordez lanpostuarena dugu orain, eta hori are larriagoa da lanaldiak gero
eta murritzagoak direlako, lan batzuen eta besteen artean desberdintasun handiak daudelako
eta lanpostuen behin-behinekotasuna gauza orokortua delako.
Lan egonkorrik ezak pertsonen denboren sistema erregulatzailea desegituratu egin du,
gainera. Lehenik eta behin, nahitaezko denbora libre gehiago dago, edota, hobeki esan,
denbora huts eta zentzugabe gehiago, galdu eta lausotu egiten dena, ezer egitekorik eta
ordutegirik ezean. Lanpostu seguru eta luzerakorik gabe, normala da porrotaren eta
frustrazioaren sentimenduak sortzea; gainera, gizartean gauza baliagarririk ez egitearen
sentsazioak kalte handia eragiten dio pertsonaren autoestimuari.
LANBIDE EKIMENA
17
Aisialdiko animazioa
dira
zati
handi
batentzat
eskuraezinak,
LANBIDE EKIMENA
18
Aisialdiko animazioa
berri
bat
diseinatzen
hasteko,
hau
da,
askoz
ere
sortzaileagoa
eta
Aisiaren aukerarik gabeko denbora librea dezente gehiago dago, langabeziagatik, baina
baita denbora prestakuntzan edo birziklatzean emateagatik, edota gero eta partaidetza
sozial (politikoa, sindikala, borondatezkoa, elkarteetakoa) handiagoa eta familiako
bestelako beharrizanak direla-eta ere.
LANBIDE EKIMENA
19
Aisialdiko animazioa
Aisialdiko jarduerak gero eta egituratuagoak dira, bai beren denborari dagokionez
(oporrak, asteburuak, zubiak), bai beren baliabide teknikoei dagokienez (autoa,
telebista,
bideoa,
musika-ekipoak,
ordenagailu
eramangarriak,
bideo-kontsolak,
Denbora librerako jarduera eta ekipamendu gero eta gehiago dago, eta gero eta
anitzagoa. Halaber, ugaritu egin dira aisia bideratzeko plataforma gisa jokatzen duten
elkarteak.
Baina, aldi berean, aisialdiko jarduerak gero eta pribatizatuago daude, etxean edo oso
hurbilekoekin gozatzen baitira. Ondorioz, gizarteko aisialdirako hesia sortzen da. Horri
dagokionez, jarduera batzuen masifikazioak ez ditu saihesten aisialdiko jokabide
indibidualistak.
Aisiak gizarte-mailakatzea areagotu egiten du; izan ere, klase bakoitzak denbora librea
erabiltzeko jokabide jakin batzuk ditu, aukera ekonomikoek ez ezik, bestelako faktore
batzuek ere erabakitzen dituztenak, hala nola geografikoek edo kultur mailak. Sozialki
gora egin ahala, goi-mailakoen aisialdiko praktikak imitatzen dira.
Azken alderdi horri dagokionez, aisialdiko kontsumoan oso garbi ageri da sozialki
marjinatuta dagoen sektore bat, hezkuntzako esku-hartzea behar duena.
LANBIDE EKIMENA
20
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
21
Aisialdiko animazioa
Lanaz kanpoko denbora izateaz gain, aisiak gero eta presentzia handiagoa du eguneroko bizitzan, eta pertsonen bizimodua baldintzatu egiten du.
Industriala
Industria ostekoa
Tradizionala
Modernoa
Postmodernoa
Nekazaritza
Manufaktura-industria
Zerbitzuak
Nekazariak
Autosufizientzia
Produkzioa
Kontsumoa
Bizimodua
Lana
Aisia
Erlijioa, tradizioa
Zientzia
Irudimena
Komunitatea
Egitura/Taldeak
Kultura/Norbanakoa
Herria
Estatua nazioa
Globalizazioa
VALLS, J.P. Reclasificacin de las actividades del ocio y el turismo al servicio de la gestin de la
empresa, VV.AA. (1999): Nuevos escenarios para las industrias del ocio y del turismo en Estudios de
Gestin Turstica, febrero nm. 5 ESADE, 6-19 orr.
LANBIDE EKIMENA
22
Aisialdiko animazioa
Lanaldia murriztea
Oso okupatuta dauden eta denbora librerik ez duten pertsonak, baina alienatuta
daudela uste dutenak.
Aisialdirako eszenatoki berriak, osagai teknologiko ugari dituzten produktuen eskaintzak sortutako zaletasun berriak. Internet etxeetara masiboki iristeak eguneroko
denbora librean izan duen rolak etxeko benetako iraultzaz hitz egitera eraman ditu
teoriko batzuk.
Aisia, ikuspegi teoriko batetik, bi kontzeptu nagusiren arabera definitzen da: bere izaera
integral eta integratzailearen arabera, eta diziplinartekotasunaren arabera. Hori horrela, aisia
fenomeno integral sozialtzat aztertu behar dugu, hainbat diziplinatako hainbat eremutan
agertzen/gertatzen dena.
VALLS, J.P. Op cit. eta halaber ROBERTS, K. (1999): Leisure in Contemporary Society, Wallingford,
Londres, 250. orr.
LANBIDE EKIMENA
23
Aisialdiko animazioa
Ikerketa honen helburuen ikuspegitik, aisia eta denbora libreko jardueren ezaugarria
jendearen beharrizan eta eskakizunei erantzuna eman eta haiek betetzeko ahalmena da, lan
ordainduaren edo obligazio sozialen helbururik ez duen denbora horretan, zeinaren inguruan
sare enpresarial/profesional berria sortzen ari baita, berezko ezaugarriak dituena, oraindik
behar adina aztertu gabekoak.
Ikuspegi horretatik, esparru teoriko bat definitzeari ekin zitzaion, non azterlanaren
egitura osatzen duten hiru alderdietan (aisia, denbora librea eta bizi-kalitatea) sartzen diren
kontzeptuak eta jarduerak jasotzen baitira.
Aisialdia lan ordainduaz eta sozialki ezarritako eta indibidualki onartutako obligazio
sozialez kanpoko denbora da, kontsumorako prest dagoena. Beraz, aisialdia ihesa,
atsedena, dibertsioa eta tentsioak askatzearekin lotzen dugu.
Denbora librea, lan ordainduaz eta obligazio sozialez at dagoen sekuentzia kronologikoa da, norberak borondatez pertsonalki, profesionalki edo sozialki (bolondres
izatea, prestakuntza, espiritualitatea, kirola...) hobetzeko erabiltzen duena.
Kalean, zerupean
LIBREKO JARDUERAK
Ongizate pertsonala
Aisia barneratzeko maila
Soziala
LANBIDE EKIMENA
24
Aisialdiko animazioa
Esparru orokor hori garatzeak bere osagaiak diren arloetako bakoitza definitzea ahalbidetuko
digu, eta nahi dugun eta azterlanaz espero dugun ikerketa-eredurantz aurreratzea, hori izango
baita ikerketa egituratuko duena.
Arlo ludiko/kulturala. Denbora librea dibertsio gisa ulertzen da, ezohiko gauzatzat,
aisialdi komunitarioa eta olgetakoa oinarritzat hartuta.
Kaleko edo kanpoko arloa. Garrantzitsuena ingurune fisikoa eta inguramena da,
aisiaren bizipenaren erreferentzia gisa.
Ongizate pertsonalaren arloa. Pertsonaren garapen eta osotasun gisa ikusten da,
bai alderdi fisikoan nahiz sozial eta psikologikoan.
Esparru horren baitan, bi jokabide-ildo ditugu, oso ezaugarri eta egitura desberdinekoak:
Azterlan honen helburu den alderdiak bi arlo handi jasotzen ditu, ludikoa, kirolari
dagokiona eta kulturala izatearen ala naturan/atari zabalean gertatzen den praktika izatearen arabera.
ARLOAK
JARDUERAK
Ludiko/kulturala
Kirolak/atari
zabala
Multimedia
Naturako turismo aktiboa
Abentura-kirolak
Neguko kirolak/nautikoak/airekoak
LANBIDE EKIMENA
25
Aisialdiko animazioa
Fisikoak: gorputza mantentzera/orekara bideratutako praktikak (soinketa, aerobic-a, erlaxazioa, yoga, Tai Chia, areto-dantzak...).
Teknologia berriek dakartzaten jarduerak: multitekak, berariazko espazioetako multimedia-zerbitzuak, orientazio ludikoaz gehienbat, mundu teknologikoan sartzen eta prestatzen laguntzen dutenak.
Aisiaz gozatzeko berariaz sortu eta zedarritutako espazioetako ikuskizunak eta jarduerak: aisialdi-parkeak, tematikoak, akuatikoak, animalienak...
Naturako turismo aktiboa: mendiko bideak eta oinez, zaldiz, bizikletaz, etab. egiteko
ibilaldiak, ingurumenari buruzko heziketa-jarduerak.
Nolanahi ere, aisialdiko jarduerak deskribatzeko sailkapen hori irekitzat jo behar dugu, ez
baitago horiek garatzeko edota aisia-praktika berriak agertzeko beste mugarik giza irudimenak
eta sormenak ezartzen dituenak baino.
LANBIDE EKIMENA
26
Aisialdiko animazioa
Mendebaldeko gizartea burgestea bizimodu eta jarrera sozial jakin bat sortzen ari da.
Kultur aldaketa horiek, irakurketa konpromiso gisa egitea zaila denez haiekiko dugun
desfaseagatik eta oso dimentsio zabalekoak izateagatik ihesbidearen eta segurtasunik
ezaren mezua transmititu digute baina eta hau da txanponaren beste aldea orain arte espero
ez genituen gizatiartze-bideak ere zabaldu dizkigute.
Bide horietako batzuk ditugu orain hemen hizpide: Denbora Librea, gizatiartzeko
beharrezko espazio gisa.
Pertsonaren gaitasun ludikoa, olgetarakoa eta sortzailea kinka larrian jarri da, baina
dimentsio horiek hil ez direlakoan gizakia bera hilik legoke, bestela eta, nahiz eta isilik,
gizakiaren baitan bizirik daudelakoan gaude, eta horixe da gure hezkuntza-lanean kezkatzen gaituena.
2.2.1.1. Denbora librea, gizakiaren historian protagonista, berriro ere
Dena duela mende-pare bat hasi zen, denbora, gizakiaren talisman handi hori, birmoldatzeko ahaleginak egiten hasi zirenean.
Urtetako borrokak, aldarrikapenak, nazioarteko topaketak, etab. izan ziren, ez lur-puska
bat lortzeko, baizik eta betebeharrek lapurtutako denbora-tarteak lortzeko, gizakia gizakiago
izan zedin.
Denbora Librea beti egon da giza beharrizan sakonekin lotuta: atsedenarekin, sormenarekin, doakotasunarekin, konpromisoarekin...
LANBIDE EKIMENA
27
Aisialdiko animazioa
Halaber, bizitzan ia gauza guztiak bezalaxe, anbibalentea da, eta Denbora Librean
eskaintzen den masifikazioak gizakiak hain berezkoak dituen adierazpide batzuk ere ukitu ditu,
hala nola:
-
Jolasa, kirola merkatuaren menpe ezarri da eta gure haurren jolasak plangintza
ekonomikoak gidatzen ditu, publizitatearen bitartez.
Bidaia aurrez finkatutako bideetatik dabiltzan masen paseoa bihurtu da. Udan,
neguan, asteburuetan... aldez aurreko interesek gero eta zailago egiten dute libreki
aukeratzea.
Denbora librea
Denbora Librearen adierak askotarikoak dira. Orain ez gara horiek aztertzen hasiko,
beti denbora-tarteak baitira.
Egiten diren puntualizazioak laukitxo batean ala bestean ezarri behar dira: beharrezko
jarduerak, jarduera komenigarriak, eta bestelako (nolabait esateagatik) jarduerak, Denbora
Librearen kutxan sartuko liratekeenak.
Dumazedier, Touraine, Friedman eta beste hainbat irakurtzeak gaiaz dugun jakinmina
aseko digu.
Aisia
Hemen hainbat jarrera ditugu, balio desberdinak inplikatzen dituztenak. Gaiarekiko
hartutako jarrerak hiru ardatzen ingurukoak dira. Hona hemen adibide batzuk:
LANBIDE EKIMENA
28
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
29
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
30
Aisialdiko animazioa
Hori horrela esanik, goazen, lengoaiari dagokionez, akordio batera iristera, gai
garrantzitsu horretan komunikazioa erraztuko digunera. Aisia diogunean, aisialdirako jarrera
esan nahi dugu beti, lehenago esan dugunez, eta aisiak deituko diegu jarduerei.
2.2.1.3. Denbora librea eta aisiak gaur egungo gizartean
Azken bi mendeotan Denbora Librearen konkistan egindako bidearen analisiak, eta
baita aisien rol sozialarenak ere, ibilbide hau erakusten digu:
-
Europako gerra osteaz geroztik, bizitzaren pribatizazioa gauzatu da pixkanaka, neurri batean
edo bestean kontzienteki, eta garaien arabera eta zeinu bateko edo besteko korronte ideologikoen arabera agertu da, hainbat aurpegirekin.
Gaur egun mundu gazte bat ikusten dugu, anonimo-aurpegiaz, despertsonalizatua,
konpromisorik gabekoa, baina egia da halaber, historiaren beste edozein garaitan bezala,
badaudela oso gutxi partaidetzazko taldeak, pertsonalizatuak, konprometituak... bizitza
aisiaren zentzuan bizi dutenak. Gazte horiek ez dira bizi lan-egoera zailetan edo kultur eta lan-giro jakin batzuetan; lehen bai, baina orain... maila ertaineko klasea delinkuentzia berriaren
haztegia da. Ez dute arazo ekonomikorik, ez dute eskola-porrotik, ez dira hirietako langile-auzoetan bizi, familiarekin harreman ona dute eta aspertu egiten dira dio Martn de Pozuelok
(ikus La Vanguardia, 1983ko urriak 4).
Izan ere, masen aisiak bizitzaren ordena logiko oro hankaz gora jarri du, eta ez du
alternatiba sendorik eskaintzen, bere trenera ezin baita martxan dabilela igo, baizik eta
bidaiaren hasieran soilik, homo ludens gazte hau, bizitzaren bidaiari ekiten dionean.
Orain, kultur erretiratzea ez da bazterkeria sozialari lotutako jarrera nahiz eta
horretara daraman; lotuagoa dago komunikabideek sortutako dependentzia-egoerekin.
Komunikabide horiek, kultur eredu tradizionalak zabaltzen dituzte baina, aldi berean, eredu
horiek suntsitzen dituen gizarte-funtzionamendua bultzatzen dute. Kontraesan hori zabaltzen
dute aisietan eta, horrela, aisia-jarduerek gizarte-jokabide kontraesankorraren oinarria sortzen dute.
LANBIDE EKIMENA
31
Aisialdiko animazioa
burokratikora
igarotzeak
eragindako
aldaketak (ikus Lefebvre) harremanak markatzen dituen jokabidea eragin du: gizakia/lana,
gizakia/kultura, gizakia/partaidetza, gizakia/bere burua.
Gizakia/lana harremana
Harreman horren ibilbidea hauxe izan da:
Lanak/kulturak/aisiak batasuna osatzen zuten gizakien eta gizarte-taldeen bizitzan.
Lanak lanbideak kultur balioak eta jai-erritmoak zituen.
Lanak zentzua ematen zion gizakiaren bizitzari.
Geroago, lanaz kanpoko bizitzak garrantzia hartu zuen, lana antolamendu teknikoak
erabakitzen baitu, eta ez lana egiten duenaren esperientzia pertsonalak.
Lana alienatzaile bihurtu da (alienus besterenganatzea da), langilearena ez dena,
langileak ez baitu zerikusirik egiten duenarekin, ez bada lanak ematen dizkion onura ekonomiko
eta sozialak.
Lana, horrela, onura horien menpeko bilakatu da, eta ez da lana egiten duenaren
satisfazio-iturri. Izan ere, zatikatua eta besteek arautua denez, satisfazioa emateko ahalmena
galdu du.
Lana ez da jadanik mundu guztiko gazteen bizitzari zentzua ematen diona dio
Leduvid-ek, Unescok langile gazte industrialei buruz egindako analisian).
Gizakia/kultura harremana
Kulturaren iturri tradizionalak: tradizioa eta lana lanbidea suntsitu egin ditu bataren
nahiz bestearen ikuskera berriak.
Lanari dagokionez, nahikoa da orain arte esandakoa.
Tradizioari dagokionez... orrialde asko bete genitzake bere alterazioen analisiak
ospakizunen alderdiak batez ere eta aldaketa horrek eragindako ondorio psikologikoak eta
sozialak adierazten.
Non dago giro epiko kolektiboa? Eta kontzientzia historiko pertsonala? Horren ordez,
galdutako energiaren hutsunea daukagu.
LANBIDE EKIMENA
32
Aisialdiko animazioa
Gizakia/partaidetza harremana
Gaur egun, kultur jarduera partaidetza gisa definitzen da, eta interes zehatzen arabera
landutako pentagraman idazten da, non ez baitago indibidualki bizitako esperientziarentzat
lekurik. Hori horrela, partaidetza bera desitxuratu egiten da eta, batez ere, antzutu egiten da.
Interes horiek (ekonomikoak nahiz ideologikoak) Denbora Libreko gero eta tarte
handiagoak dituzte, galderaren, zalantzaren edo igurikapenaren leku guztiak betetzeko edo
asetzeko hobeki esan. Horrela, gizakiak berez duen proiektu-ahalmena ito egiten du.
Ondorioz, hazkundea dago garapenaren kaltetan, bai pertsonalki, bai kolektiboki, eta
axolagabekeria hiritarra eta politikoa; izan ere, gizakien bihotzetan, horrela programatutako
aisiek eraldaketa sakonak egiteko ahalmena ito dute.
Gizakia/bere burua harremana
Masa-gizartera eraman gaituen aldaketa sozialaren prozesuak krisian jarri du
gizakiarengan funtsezkoa den zerbait: bere singulartasuna, berezkotasuna, eta bere buruaz
duen pertzepzioa aldatu egin du.
Gizakiak bere buruarekin duen harremana gizakiaren berariazko beharrizana,
bestalde norberaren identitatea desitxuratzeak baldintzatu du.
Identitate horren elementuak hauexek dira: norbera materiala, norbera soziala, norbera
espirituala eta ni hutsa, hau da, nik neure buruaz pentsatzen dudanak, nik baloratzen dudanak,
nirea denak, identifikatzeko balio didan horrek, porrot egin dute, eta deserrotze hori,
segurtasunik eza, transzendentziarik eza da horiek berreskuratzea eta harremanerako
baliagarritzat birmoldatzea eragozten didana.
Berreskuratze hori ez da bideragarria identitatearekin zerikusirik ez duten interesen
zerbitzura programatutako denbora librean, ez eta alienatutako lan-jarreretan ere. Lehen
azaldutako aisia-jarreratik soilik berreskuratu ahal izango du gizakiak bere buruarekiko
harremana, eta aisia-jarrera horrek denbora-tarte pribilegiatua eta beharrezkoa dauka:
Denbora Librea.
LANBIDE EKIMENA
33
Aisialdiko animazioa
Aisia jarduera-multzo batek osatzen du, eta gizakiak borondate hutsez egin ditzake
jarduerak, bere betebehar profesional, familiar eta sozialetatik libre gelditzen denean,
atseden hartzeko, dibertitzeko, informazioa edo prestakuntza garatzeko edota komunitateko
bizitza sozialean borondatez parte hartzeko.
Definizio sonatu horrek funtsezko hiru dimentsio jasotzen zituen, aisia deitzen diogun
fenomenoa zehazten dutenak:
-
Denbora librea eskura izatea: aisia betebehar profesional, familiar eta sozialetatik
libre gelditzen denean daukan denbora-tartean izaten da.
Ikuskera hori sakonduz, Manuel Cuenca-k (1995) aisiaren beste dimentsio batzuk aipatzen ditu:
Sormenezko garapena, aisiak, ekintza motibagarri eta betegarrien bitartez, autoprestakuntza eta gaitasun eta trebetasunak lantzeko aukera ematen duelakoan.
Laburbilduz, pertsonak x denbora-tartea behar du, borondatez eta libreki, jarduera jakin
batzuk burutzeko. Beraz, orokorrean aisia deituko diegu jarduera mota horiei, gizakiak nahi
duelako egiten dituen zeregin libre eta pertsonal horiei, alegia. Horrela, aisiak oso esanahi
subjektiboa hartzen du eta, jarduera soila baino gehiago, bizimodua da, arimaren egoera
bat, Pieper-ek (1983, 45. or.) definitu zuenaren arabera, eguneroko edozein egoerari ezar
dakiokeena.
LANBIDE EKIMENA
34
Aisialdiko animazioa
1. Prestakuntza
AISIA
2. Entretenimendua
3. Atsedena
NAGITASUNA
BEHE-MAILA
4. Asperraldia
5. Kontsumoa
LANBIDE EKIMENA
35
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
36
Aisialdiko animazioa
4. Aisia oinarrizko giza eskubidea da, hezkuntza, lana eta osasuna bezalaxe, eta inori ez
zaio eskubide hori ukatu behar generoa, sexu-orientazioa, adina, arraza, erlijioa,
sinesmena, osasun-maila, ezintasuna edo baldintza ekonomikoak direla-eta.
5. Aisiaren garapena oinarrizko bizi-baldintzak bermatuz bultzatzen da. Baldintza horiek
segurtasuna, aterpea, janaria, irabaziak, hezkuntza, baliabide iraunkorrak, berdintasuna
eta justizia soziala dira.
6. Gizarteak konplexuak dira eta elkarren artean erlazionaturik daude; aisia ezin da
bestelako bizi-helburuetatik bereizi. Ongizate fisikoa, mentala eta soziala lortzeko,
norbanakoak edo taldeak gai izan behar du helburuak identifikatu eta lortzeko,
beharrizanak asetzeko eta inguruarekiko harreman positiboa izateko. Beraz, aisia bizi-kalitatea hobetzeko baliabide moduan ulertzen dugu.
7. Gizarte askotan areagotu egin dira nahigabea, estresa, asperraldia, jarduera fisikorik
eza, sormenik eza eta alienazioa pertsonen eguneroko bizimoduan. Horiek guztiak
arindu egin daitezke aisialdiko jokabide batzuen bitartez.
8. Munduko gizarteetan eraldaketa ekonomiko eta sozial sakonak gertatzen ari dira, eta
aldaketa esanguratsuak ari dira sortzen norbanakoen bizitzan dagoen denbora librean,
bai kopuruari, bai nolakotasunari dagokienez. Joera horiek zuzeneko inplikazioa izango
dituzte aisialdiko jardueretan eta jarduera horiek, halaber, aisialdiko ondasun eta
zerbitzuen eskaeran eta eskaintzan eragina izango dute.
Laburbilduz, planteamendu global batetik, aisia giza esperientziaren arloa da, garapen
pertsonalerako baliabidea, osasun-iturria eta gaixotasun fisiko edo mentalen prebentziorako
bidea, norbanakoaren oinarrizko premiak beteta daudenerako giza eskubidea, eta bizi-kalitatearen adierazlea, gaitasun ekonomiko izugarria duena.
GRAZIA, S.: Tiempo, trabajo y ocio. Tecnos, Madril, 1966, XIX. or.
LANBIDE EKIMENA
37
Aisialdiko animazioa
4
5
WEBER, E.: El problema del tiempo libre. Editora Nacional. Madril, 1969.
Ikus WEBER, E.: Op. cit., 9-10 or.
LANBIDE EKIMENA
38
Aisialdiko animazioa
Lehen esan dugunez, aisia terminoa denbora librearen sinonimotzat erabili ohi da.
Identifikazio hori, baina, ez da guztiz zuzena. Lehen begirada batean harrigarria badirudi ere,
aisiak giza bizitzaren azken galdera garrantzitsuei heltzeko aukera ematen dio gizakiari, bere
transzendentziarekin harremanetan jartzeko. Ortega y Gasset-ek gogorarazten digunez,
antzinakoek bizitza bi zatitan banatzen zuten: bat otium zen, bestea nec-otium. Lehena berez
gizatiarra denaz arduratzeko izaten zen: agintea, antolamendua, gizarte-harremanak, zientziak
eta artea. Nec-otium delakoak, berriz, gero otium-a ahalbidetuko zuten oinarrizko beharrizanak
betetzeko ahalegina esan nahi zuen. Esanahi-aldaketa, otium positiboa nagikeriarekin
identifikatutako aisia bihurtzea, alegia, gizarte industrialarekin batera gertatu zen. Hala ere,
badirudi kontzeptu horri buruzko hausnarketa egiten ari garela, bere jatorrizko esanahia
itzultzeko asmotan, eta denbora librea balioak sortzeko jarduera bihurtu nahi dugu. Zentzu
horretan, ikuspuntu ekonomikotik, nolabaiteko garapen sozial, kultural eta teknikoa lortu duten
nazioetan, aisia-gastuek bizirauteko behar diren gastuak gainditu egiten dituzte.
Aisia alferkeriarekin identifikatzea kontzeptu horien edukietatik urrun geratzen da. Josef
Pieper-en arabera, aisia gizakiak bere burua aurkitzen duenean soilik gerta daiteke, bere
benetako izatearekin topo egiten duenean, alegia eta, alferkeriaren eta aisiaren arteko
aurkakotasuna arrazoitu ostean, elkarren baztertzaile diren termino gisa, hauxe gaineratzen du:
aisia ez da kanpoko gertakariei (lan-geldialdia, denbora librea, asteburua, baimena, oporrak)
dagokien zerbait soilik; aisia arimaren egoera bat da6.
Pieper-ek aisiari lanaren funtsezko hiru alderdi kontrajartzen dizkio: jarduera, ahalegina eta
gizarte-funtzioa. Aisiak ez egiteko nolabaiteko jarrera inplikatzen du, zereginen falta intimoa; horregatik, esan dezakegu aisia oso lotuta dagoela izatearen pertzepzio hartzaile eta kontenplaziozkoarekin. Aisiak lasaitzea dakar berekin, loaren antzekoa den abandonatze-jarrera. Pieper-ek dio:
zabaltzen ari den arrosari, lo dagoen haurrari, misterio jainkotiarrari liluratuta begira egoteak
dakarkigun baretasun atsegina, ez al da lo sakon eta lasaiarekin lortzen dugunaren antzekoa?7
Bestalde, aisiak olgeta-inplikazioa dauka. Horren arabera, desberdintasun garbia dago
geldialdi eta lasaitasuna den aisiaren eta jarduerarik eza den aisiaren artean. Aisiak baieztapena inplikatzen du, festa delako; festa da aisiaren funtsezko jatorri intimoa8.
Baina, gainera, aisia lanari gizarte-funtzio gisa kontrajartzen zaio. Laneko geldialdiaren
aldean (ordubete, asteburu bat edo hilabete iraun dezake, eta lanarekiko da geldialdia), aisiak
ez du zerikusirik lanarekin. Aisiaren xedea ez dago lotuta lanari begira fisikoki edo espiritualki
indarberritzearekin, baizik eta izatearen gizakiaz gaindiko bertute bizigarriekin harremanetan
jartzeko9 aukera ematen digu.
6
LANBIDE EKIMENA
39
Aisialdiko animazioa
Beraz, aisiak gizatiar hutsa den arloa gainditzeko aukera ematen digu, lehen aipatu
dugun abandonatze horren bitartez zeinak, nahiz eta ahalegin deliberatua ez izan, gizatiarra
dena eta gizakiaz gaindikoa bateratzeko zailtasuna baitauka bere baitan. Zalantzarik gabe,
Pieper-en jarrerak aisiaren ikuspegi sakona ematen digu, bere jatorrizko kontzeptuarekin lotuta.
Hala ere, beste autore batzuek nahiago dute alderdi hain filosofikoak ez direnak ukitzea,
esangura txikiagokoak ez badira ere. Horixe da aisia adierazpide pertsonalerako bidetzat jotzen
dutenen kasua. Haien arabera, antzinako gizakia bere artisautza-lanetan proiektatzen zen
zura lantzen zuen, eskulturak egiten zituen... eta industrializazioak ezabatu egin zituen
adierazpide horiek. Hori horrela izanik, aisia gizaki modernoari errealizazio pertsonala
eskaintzen dion beharrizana izango litzateke.
Soziologo amerikarrak izan dira, G. Friedmann batez ere, aisia berehalako
gogobetetzea eskaintzen duen doako jarduera libre10 bihurtzen duten jarduerak eta
entretenimenduak aztertzen. Zeregin kuttun horiek, jokoaz eta kirolaz haratago, hobby-ak edo
zaletasunak dira. Aukera ezin zabalagoak eskaintzen dituzte eta, horregatik, hainbat nahasketa
ere sortu dute, baina denek badute ezaugarri komun bat: lanaz kanpoko zereginak dira eta
pertsonari atsegin desinteresatua eskaintzen diote. Domingo Volpi-ren arabera, oro har,
hobby-tzat hartzen dira gizakiari trebetasun berriak eta aberasgarri intelektualak eskain
diezazkioketen jarduera mota adimentsuak. Denbora librea betetzeko badaude mila zeregin,
baina zerbait esan behar diote denbora hori betetzen duenaren gogoari eta bihotzari11.
Hobby-ak, edo zaletasunak, irabazi asmorik gabeko zereginak dira, libreki hautatuak,
pertsonarentzat gogo-betegarriak. Satisfazio hori interes pertsonalekin bat egiteak dakar, hain
zuzen ere.
Nahiz eta hobby-ak gizaki modernoari denbora libreak planteatzen dizkion arazo
guztien konponbidea ez izan, tratadistak eta pedagogoak bat datoz horiek sustatzeko garaian.
Lennert-ek zioenez, zaletasunei laguntza eskaini behar diegu sortzen direnean, baina gero
beren kasa hazi behar dute. Horren arabera, gurasoek eta hezitzaileek kontuan hartu behar
dute benetako zaletasunak ezin direla behartu, ez eta antolatu ere. Esaten denez,
beharrezkoak dira bizipen positibo batzuk urteetan zehar, zaletasuna gauza sendoa eta
iraunkorra bihur dadin. Weber-ek behin eta berriro azpimarratzen du gurasoen eta
hezitzaileen eragingarriek zaletasunak sortzeko duten garrantzia, eta aukera guztiak
aprobetxatzeko aholkua ematen du, abiapuntutzat irakasgaiak, hurbileko esperientziak edo
azalpen soilak hartuta.
10
11
DUMAZEDIER, J.: Hacia una civilizacin del ocio. Estela. Bartzelona, 1984, 28. or.
VOLPI, D.: Familia y tiempo libre. Ediciones Paulinas, Madril, 1971, 56. or.
LANBIDE EKIMENA
40
Aisialdiko animazioa
har
dezake, eta partaidetza eta eskuzabaltasun handiagoaz joka dezake. Gaur egun, hedabideek
(prentsak, irratiak, zineak...) partaidetza sozial eta kultural handiagoa ahalbidetzen digute.
Horiek guztiek ikasteko modu berriak eskaintzen dizkigute, erabat borondatezkoak direnak eta,
horrexegatik, nortasuna garatzeko ezin interesgarriagoak. Baina ezin dugu alde batera utzi,
Juan Ramn Jimnez-ek zioen moduan, giza idealak bateratu egin behar dituela gizaki
kulturatua eta bere ahaleginez gizaki barnetik jantzia. Bat eginik, jakintzak eta kulturak
gizakiak gizaki hobea izateko duen gaitasun intimoa, bere izateari atxikita dagoen
espiritualtasuna, adimena eta sentsibilitatea garatuko dituzte.
Dumazedier-ek behin eta berriro dio hiru funtzio horiek oso lotuta daudela, eta aisia-egoera bakoitzean elkarren segidan, elkarren ondoan edo batera daudela. Horretan oinarrituta,
honela definitzen du aisia: Aisia norbanakoak borondatez egin dezakeen jarduera-multzoa da,
dela atsedena hartzeko, dela dibertitzeko edota informazioa edo prestakuntza lantzeko,
gizartean parte hartzeko edo sormena garatzeko, bere betebehar profesional, familiar eta
sozialetatik aske geratu denean13.
12
13
LANBIDE EKIMENA
41
Aisialdiko animazioa
Gaur egungo bizimoduaren erritmoa dela-eta, aisiaren hiru funtzio horiek erabat
integratu dira familia-bizitzan. Etxea atsedenleku eta toki lasaitzat hartzen da, laneko jarduerari
kontrajarria. Horregatik, ahalik eta baldintzarik onenak bilatzen ditugu aire, eguzki, ikusmira,
berdegune edo isolamenduei dagokienez. Baina, horrekin batera, familiaren etxeak bertan bizi
direnen dibertsio-nahiak betetzea ere nahi dugu. Familiako festa tradizionalez gain (Gabonak,
urtebetetzeak...) ekipamendu modernoak entretenitzeko hainbat tresna dauzka. Horietan,
ikuspuntu soziologikotik, badirudi garrantzitsuena telebista dela. Familia askok bere ordutegia
tresna horren arabera moldatzen du.
Telebista, irratia, prentsa eta, askotan, seme-alaben etxeko lanek betetzen dute
aisiaren zatirik handiena eguneroko bizitzan. Familiak egunero dauka aukera atseden hartzeko,
dibertitzeko eta, informazioari/prestakuntzari dagokionez, garatzeko. Eta panorama berri horren
aurrean aisia, zalantzarik gabe, gauza garrantzitsutzat jo behar dugu familia modernoaren
elkarbizitzan, hezkuntzan eta balio-eskalan.
2.2.4.3. Zentzudun denbora librea
E, Spranger-ek dioenez, zentzua dauka osotasun batean kide gisa integratuta
dagoenak14. Eta hauxe zehazten du E. Weber-ek, denbora libreari dagokionez:
Denbora libreko jokabide batek zentzua izango du balioak gauzatzen dituenean: balio
erabilgarriak, balioak berez lortzera daramatzatenak, eta haiek legitimatzen dituztenak,
edota zuzenean zentzu-balioak, berez baliagarriak direnak gauzatzen dituenean15.
Puntu horiei dagokienez, autoreak hainbat kontsiderazio egiten ditu. Lehena, jendeak
bere denbora libreaz duen kontzientziazioa da. Ez da gauza bera gauza bat ala bestea egitea;
denbora librea zentzuz ala zentzurik gabe igaro dezakegu. Konturatu beharra daukagu kirolean
garrantzitsua ez dela markak haustea, bidaia bat ez dela hobea urrutiago joateagatik,
bilduma bat ez dela garrantzitsuagoa objektu garesti asko izateagatik, eta ikuskizun bat ez
dela hobea ikusle kopuru handia izateagatik. Alaitasunak, barne-atseginak, kontenplazioaren plazerrak, soiltasunak eta askotan dirutan baliorik ez duten beste hainbat gauzak
duten garrantziaz jabetzen ez garen artean, nekez ulertuko dugu zentzudun denbora librea
zer den. Weber-ek dioenez:
Ondasun, zerbitzu eta dibertsio-eskaintzengatik ordaindu beharreko prezioa ez dugu balio-eskala bakartzat hartu behar. Eta, batez ere, hau ikusi behar dugu: balio-eskala hori ez
dela gauza espiritualtasunaren eremuan aurkitu behar diren giza balioez jabetzeko16.
14
15
LANBIDE EKIMENA
42
Aisialdiko animazioa
Horixe izango da, hain zuzen ere, denbora librearen pedagogiaren helburuetako bat: haurrei
balizko mentalitate ekonomiko eta materialista ezabatzea, gaurko munduan hain zabalduta
dagoen hori, eta jarrera espiritualagoa eskaintzea, non benetako jolasez eta zaletasunez
gozatzeko, eguneroko lehiatik eta kontsiderazio ekonomikoetatik urrun gai izan daitezen.
Aitzitik, zentzurik ezagutzen ez duen bizitza ez da gai aisiarako, eta aspergarria da
erabat. Pascal-en pentsamendu bat jasoz: Ez dago gauza jasangaitzagorik gizakiarentzat
inolako jarduerarik eza, grinarik eza, negoziorik eza, entretenimendurik eza, zereginik eza
baino. Orduan nozitzen baititu bere ezereza, utzikeria, ezintasuna, menpekotasuna,
gabezia. Berehala sortuko zaizkio sakonetik asperra eta iluntasuna, tristura, nahigabea,
gogaitasuna eta etsipena17.
Asperraldiari dagokionez, asperraldi objektiboa eta subjektiboa bereizi ohi dira.
Lehenak, unean uneko bizimoduaren aurreko asegabetasuna erakusten du eta, beraz, azaleko
gauza iragankorra da. Aitzitik, asperraldiak, sakoneko aldartea denean, balio-krisi sakona,
existentziala, azaltzen du: Bizitzaren zentzugabetasunaz konbentzituta dagoenean, asperraldia
giza bizitzaren funtsezko aldarte bilakatzen da18.
Horregatik, denbora librearen pedagogia egokia ezin da ulertu subjektua bera,
indibidualizazio maximoa, abiapuntua ez bada. Denbora libreak eguneroko bizitzako gabezia,
porrot eta ahulezien konpentsatzaile eta orekatzaile gisa joka dezake, eta hala jokatu behar du.
Eta funtzio konpentsatzaile hori positiboki bilatu behar dugu, subjektua benetan gustatzen
zaiona egiten ongi senti dadin. Denbora librerako hezkuntzak ekintza nahiz kontenplazioa
ahalbidetzen dituen egoerak sortuko ditu. Autodeterminazioa eta autogarapena ahalbidetzen
duten egoerak izango dira, gauzek beren zentzua izan dezaten eta heziketa hori jasotzen
duenak bere balioen mundua eta askatasuna erabil ditzan.
16
LANBIDE EKIMENA
43
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
44
Aisialdiko animazioa
2. Autoestima baxua
Asko idatzi da pertsonak bere buruarekiko errespetu gutxi izatearen edo bere burua negatiboki
ikustearen ondorioez. Ez da horrenbeste idatzi, baina, autoestimu handiak oinarri bat behar
izateaz. Hau da, norbanakoak arrazoiak behar ditu bere burua positiboki ikusteko. Gure
gizartearentzat oso ondorio negatiboak izan daitezke oso ezmorala edo nahita ezgaia den
pertsonak autoestimu handia badauka (egoera horiek ez dira onuragarriak gizartean).
Autoestimu baxua duten norbanako askok beren osasun pertsonalaren alderdi
garrantzitsu askori jaramonik ez egiteko joera dute. Ez dugu baloratzen ez duguna zaintzen.
Aisia eta aisiaren erabilera funtsezkoak izan daitezke autoestimua handitzeko. Hona hemen
adibidea. Aisia norbanakoak bere puntu indartsuak, gaitasunak eta aukerak aurkitzeko aldagai
erabakigarria izan daiteke.
3. Komunitate-zentzu eta norberaren eraginkortasun eskasa
Gure buruaz ditugun sentimenduak, gure aisiaren osasungarritasunari ez ezik, gure komunitate-zentzuari ere forma ematen diote.
Komunitate-zentzua erabakigarria da gure eguneroko bizitzako ongizatean. Robert
Ornstein psikologoak eta David Sobel fisikariak (1988) diotenez, komunitatearen beharra gure
herentzia ebolutiboaren funtsezko zatia da. Garunaren lehen funtzioa ez da pentsatzea,
gorputza gaixotasunetatik babestea baizik, eta badirudi garunak ezin duela gorputza
babesteko zeregina bete beste pertsonekin kontakturik izan gabe. Ezinbesteko elikadura
jasotzen du lagun, maitale, ahaide, etxeko eta, beharbada, baita lankide eta asteroko bolatokiko
taldekideengandik ere (Ornstein eta Sobel, 1988). Beharbada, ez da harrigarria izango
Michigango Unibertsitateko ikerlan batek erakutsitakoa, hau da, borondatezko lan erregular bat
egiteak luzatu egiten duela, beste edozer gauzak baino gehiago, bizi-itxaropena (Growald eta
Lucks, 1988). Ongia egiteak ematen duen bero-sentimendua endorfinetatik etor daiteke,
garunaren opiato naturaletatik, alegia, zeinak korrikalariaren euforia ez ezik, boluntarioaren
euforia ere sortzen baitute.
Izan ere, nolabaiteko kitzikadura, erronka, konplexutasuna, estresa edo eragingarria
behar dugu hazkuntza osasuntsua eragiteko moduan erantzuteko eta, halaber, erronka horietaz
arduratzeko arrazoizko aukerak behar ditugu. Laburbilduz, aisia osasuntsuak guk ingurunean
eragitea eskatzen du, eta ez inguruneak gugan eragitea. Haurrentzat, jolas osasuntsuak
ingurunean
ondorioren bat izateko gaitasuna esan nahi du. Zeharkako aisiak, gugan
telebistaren edo narkotikoen bidez eragina duenak, ez du erronkarik ekartzen eta, aisiaren
erabilera nagusi gisa, ez litzateke osasuntsua izango.
LANBIDE EKIMENA
45
Aisialdiko animazioa
Aisiaren erabileran, garrantzitsua ez da norberaren autoeraginkortasuna soilik; komunitatearen eraginkortasuna ere bada. Ezintasuna sentitzen duten komunitateetan, komunitate-bizitza egokirako ondorio garrantzitsuak kontrolatzeko gaitasunik ez dutenetan alegia, pasibotasunerako joera handia izaten da.
4. Depresioa
Depresioa herrialde modernoetako arazo psikologikorik ohikoenetako bat dugu.
Depresio larria depresioaren aurkako botikez tratatzen da normalean, baina ...nahiko agerikoa
da depresioa, askotan, osasun-ohitura egokiez arindu edo prebenitu egin daitekeela. Dieta
egokiak, ariketa fisikoak, oporrek, gehiegizko lanik ez izateak eta norberak gozatzeko gauzetarako
denbora izateak une ilunak urrundu egiten ditu (Summerville, 1996, 311. or.).
Pertsonak gozatzeko dituen jarrerak eta jokabideak, jakina, osasun orokorrarekin daude lotuta.
Milaka pertsonarengan egindako ehunka azterlan zientifikoen arabera, gauzarik onena
espero duten norbanakoak, baikorrak eta itxaropentsuak direnak eta plazer sentsualez
erregulartasunez gozatu ohi dutenak, oro har, osasuntsuagoak izaten dira eta luzaroago bizi ohi dira (26. or.)
Sistema immunologikoak indartu egin ditzakete luzaroan gordetako esperientzia
traumatikoen berri ematen duten pertsonek. Gertatu zitzaizkion gauza izugarriak adierazi eta
asimilatzeak
gaixotasunari
aurre
egiteko
trebetasunak
areagotzen
lagun
diezaioke
norbanakoari. Zentzu askotan, gure jarrerek eta jokabideek osasuna nolakoa izango den
erabakitzen dute.
2.2.5.2. Aisia osasuntsua
Atal honetan aisia-jarduera bat osasuntsu egiten duten ezaugarri batzuk identifikatu
nahi ditugu. Saio hori, jakina, hurbilketa besterik ez da.
1. Plazer osasuntsuak. Gida-teoria bat
Robert Ornstein garunaren ikertzaile ospetsu eta psikologoak, eta David Sobel
Medikuntzan Doktore eta Kkaiser-Permanente-ko (Osasuna Mantentzeko Erakunderik handiena
munduan) Eskualde Zuzendariak, osasunaren teoria bat garatu dute, aisia elementurik garrantzitsuenetakotzat hartuta. Teoria horren arabera, gizakiak gozatzeko duen nahia biziraupena
areagotzeko bilakatu zen. Zuzena iruditzen zaiguna egitea eta ondo sentitzea ona da
osasunarentzat eta espezieek bizirik irauteko. Plazerrak bi aldiz saritzen gaitu: lehenik, berehalako
gozamenean eta, gero, osasuna hobetzean. (Ornstein eta Stobel, 1987, 3. or.).
LANBIDE EKIMENA
46
Aisialdiko animazioa
bigarren
solairuko leihotik mihise batean pinturaz betetako globoa botatzen duen artista ez da sortzailea,
baizik eta berritzailea soilik. Sormenak egoeraren arauetan edo testuinguruetan jarduera
aurreraraztea inplikatzen du. Kasurik gehienetan, aisialdiko sormena pertsonak jarduerari buruz
nahikoa ikasi duenean agertzen da gitarra-joleak akordeak, konpasak eta sokak zarrastatu
eta punteatzeko metodoak ikasteaz gain, harmonia ere ikasi behar du.
LANBIDE EKIMENA
47
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
48
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
49
Aisialdiko animazioa
9. Harremanak
Pertsona bat zenbat denbora biziko den iragartzeko modurik onenetako bat zenbat
lagun dituen, edo bere ustez zenbat dituen, ikustea da.
Baliteke bizitzaren erritmo gero eta azkarragoak gu produktiboago, eraginkorrago eta
antolatuago bihurtzea, baina berezkotasun, alaitasun eta beste pertsonekiko konexio
gutxiagokoak ere bai (12. or.).
Beste pertsonekin konektatzea funtsezkoa da ongizaterako eta, aisia-egoera askotan,
norekin konektatzen dugun hobeto kontrolatzen dugu. Giza jarduera askoren esanahia, azken
batean, soziala da. Besteekin egotea, haien arazoak eta pozak konpartitzea eta haien aurrean
gure arazoak eta pozak adieraztea osasuntsua da, esanahia sortzen baitu eta plazerra ematen
baitu.
eskaintzeko... herritarrak irrika bizia dauka espazioa leku bizigarri gisa berreskuratzeko, eta
aisiak gauzak proposatuko dizkio berriz aprobetxatzeko edo berriz planteatzeko, edota natur
espazioa, landa-espazioak, berriz erabiltzeko...
Muga? Nik uste dut bi izango direla, bata gizakiaren sormen-gaitasuna bera, herritarrak une
honetan zer behar duen, edota zer-nolako nahia edo beharra sor diezaiokegun, pentsatzeko
gizakiak duen gaitasuna, eta bigarrena, jasangarritasuna, nire ustez espazio orok gehienezko
zama bat jasateko ahalmena duelako eta, beraz, espazio hori betetzen dugunean jendea
uxatuko duten antigorputzak sortzen hasten delako.
Lehenago esan dugunez, azterlanaren helburuen arabera, sektore honetan sartzen
diren kategorien bost multzo egin dira; beste batzuk ez dira kontuan hartu, ikerketaren
helburuekin bat ez datozelako.
Ezarri diren bost multzoak, jasotzen eta baztertzen dituzten kategorien xehetasunekin
batera, hauexek dira:
LANBIDE EKIMENA
50
Aisialdiko animazioa
Kultur zentroak: kultur zentro publikoak nahiz pribatuak, zentro zibikoak eta ludikoak
sartzen dira hor; museoak eta liburutegiak, lorategiak eta zoologikoak eta, azkenik,
erakustokiak eta hitzaldi-aretoak baztertzen dira.
Hotelak eta kanpinak: 100 gelatik gorako hotelak bakarrik sartzen dira, txikiagoek
bezeroei ez baitiete animazio-zerbitzurik eta jarduera ludikorik eskaintzen; animazio-jarduerak dituzten kanpinak eta opor-hiriak.
Kirola eta atari zabaleko jarduerak: hiru ildo handi daude, natura eta abentura
(landa-turismoa, zikloturismoa, mendi-ibilaldiak, arrisku-kirolak, globoak eta ultra-arinak), kirola (kirol-eskolak, neguko kirolak, udako kanpalekuak eta ur-kirolak) eta
ostalaritza (turismo aktiboko jarduerak antolatzen dituzten hotelak, kanpinak,
aterpeak, landa-turismoko etxeak, etab.). Kanpoan geratzen dira natur parkeak eta
kirol-zentroak (polikiroldegiak, golf-zelaiak, etab.).
Oro har, kanpoan geratzen dira irabazi-asmoko joko, kasino, joko-areto eta jokoekin lotutako
bestelako jarduerekin zerikusia duten jarduera ekonomiko guztiak.
LANBIDE EKIMENA
51
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
52
Aisialdiko animazioa
3.1. Gazteria
90eko belaunaldiaren gaur egungo egoeraren eragileak bi gertakari dira: krisi ekonomikoa eta
gizartearen modernizazioa.
Gazteak bestelako irtenbideak bilatuko ditu, neurri batean edo bestean legez
kanpo daudenak.
Gaztea babesik gabe sentitzen da, ezin duela hitz egin eta ez zaiola entzuten
sentitzen duelako.
Lehia handia, elkartasunaren aurkakoa, lan- eta gizarte-arloan hobekuntzak lortzeko beharrezkoa delakoan.
LANBIDE EKIMENA
53
Aisialdiko animazioa
Egoera horren irtenbidea zokoratzea da. Gazteari lan-munduko ateak ixten zaizkionean, gizarte-zokoratzea eta horrekin lotuta dauden fenomenoak izaten ditu:
Isolamendua
Autoestimua galtzea
Gazte konformatuak
Nolabaiteko menpekotasuna onartzen dute, nahiko estuak dira sexu-gaietan eta sakrifikatuak ikasketetan edo lanean, interes handia baitute etorkizunarekiko. Gizarte-egonkortasuna
gustatzen zaie eta ordenari men egiten diote. Gazteriaren % 12 dira, gutxi gorabehera.
Gazte bereizketazaleak
Beren ezaugarria autoritarismoa da; gizarte-eliteetan sinesten dute eta, beraz,
hierarkikoa dena balioesten dute. Ez dute lana gizartean kokatzeko bidetzat hartzen,
baina bai dirua gauza eta pertsona guztien neurritzat, horrek ekarriko baitie arrakasta.
Gazteriaren % 14 dira.
Gazte laguntzaileak
Besteekiko elkartasuna dute ezaugarritzat. Taldean lan egiteko joera dute. Guztien
onura balioesten dute, idealista samarrak dira, eta norbait izatea dute helburu, gauzak
edukitzea baino gehiago. Gazteen % 10 dira, gutxi gorabehera.
Gazte sinbolistak
Beren kasa jokatu nahi izaten dute, arau hierarkikorik gabe. Ez dute aintzakotzat hartzen
ez tradiziorik, ez sustrairik. Negozioak dituzte gogoko eta arriskua izugarri gustatzen
zaie. Monotoniaren etsaiak dira. Gaurko gazteen % 10 inguru dira.
LANBIDE EKIMENA
54
Aisialdiko animazioa
Gazte utilitaristak
Indibidualismoa eta arras praktikoak izatea dute ezaugarri; baliagarria dena soilik axola
zaie. Pertsonak eta gauzak euren probetxu pertsonalerako izan dezaketen erabilgarritasunaren arabera balioesten dituzte. Gazteen % 12tik gora dira.
Gazte pasiboak
Erabakirik ez dute hartzen, ez dira pentsalariak eta ez dira ezerekin eta inorekin
konprometitzen. Azalekoa eta berehalakoa bilatzen dute, etorkizunerako helbururik
finkatu gabe. Gazteen % 12 dira.
Sexuen arteko berdintasun handiagoa dago oraingo gazteengan. Kontuan hartu behar dugu
prestakuntza-maila berbera dela gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat, eta horrek gizarte-aldaketa izugarria eragingo du hurrengo urteotan. Hala ere, oraindik badaude desberdintasunak.
19
GONZLEZ BLASCO, P. eta beste zenbait: Jvenes espaoles 89, Ediciones SM, Madril, 1989.
LANBIDE EKIMENA
55
Aisialdiko animazioa
Oraingo belaunaldiak askoz jarrera irekiagoa dauka kanpoarekiko, ideiak eta albisteak
oso azkar baitabiltza batetik bestera eta distantziak murriztu egin baitira; askoz gehiago
bidaiatu ahal dugu.
Belaunaldi honek ez du mundua aldatu nahi, bertan bizi baizik. Gaur egungo gazteek oraina
bizi dute, eta etorkizuna inguruko errealitateak baldintzatzen du.
Ondorio gisa, gazteriak gizartean gertatzen ari diren aldaketa sozialen protagonista izan behar
duela esan behar dugu. Egia da etengabeko kontraesanean bizi direla, ia dena eskura
dezaketen gizartean bizi baitira, baina leku egokian kokatzeko aukerarik izan gabe eta gizartea
eraikitzeko dagokien rola bete ahal izan gabe.
Beraz, igurikapen sozialak galtzeak, etsipenak, ezintasun kolektiboak eta indibidualak zaila
egiten dute itxaropena sortzea, gizartearen egiturak modernizatzeko eta aurrera jotzeko aldaketa
egin behar duen populazio-sektorerik garrantzitsuenetako batean.
Gainera, belaunaldien arteko gatazka areagotu egingo da, gazteak bizitza profesionalaren
sistema berrietara egokitzeko malgutasun handiagoa duen neurrian. Izan ere, heldua, zentzu
horretan, zaharkituta geratuko da. Horrek, nahitaez, gazteria berriro balioestea ekarriko du.
Hala ere, gaur egungo arazorik larriena, gure ustez, gizarteak prestakuntza delakoarentzat
eskatzen duen urte-mordoa da. Ondorioz, gizarte-bizitzako partaidetza luzaroan atzeratzen da
eta, beraz, baita gizarte-heldutasuna ere, heldutasun mental eta fisikoarekin inoiz bat
etortzen ez dena. Horregatik, gatazka sortuko da, nahitaez, pertsona horiengan, gauza askotan
helduak izanik gizarteak haurren rola eskaintzen baitie. Horrek delinkuentzia eta gizarte-balioen
arbuioa sortzen du, hitz batean, frustrazioa eta erasokortasuna. Dirudienez, horixe da
modernizazioa delakoagatik gazteriak ordaindu behar duen prezioa.
Egoera horren aurrean, beharrezkoa da gazteei lan-munduan sartzen laguntzea, bizitza-proiektua betetzeko aukera izan dezaten eta, halaber, hezkuntza-sistema sakon eraldatzea,
aro teknologikorako prestakuntza-mekanismo gisa.
Laburbilduz, garrantzitsua da gazteria honetaz jabetzea: teknologia berriek gizartea egunez
egun bestela antolatuko dutela, eta aldaketak asimilatzeko prest ez dauden norbanakoak
derrigorrez baztertuta geratuko direla21.
20
LANBIDE EKIMENA
56
Aisialdiko animazioa
Sexu-jokabidea
- Mutilen artean, lehen sexu-esperientzia osoaren adina 17 urte eta 4 hilabetekoa da, eta
nesken artean, 18 urte eta 4 hilabetekoa (M eta V).
- 15-17 urte bitarteko subjektuen artean, sexu-bikotekideen batez-besteko kopurua,
mutilen artean 1,34koa da; nesken artean, 1,11koa (M eta V).
- Koito-harremanak goiztiarragoak dira (mutilak neskak baino goiztiarragoak dira, eta
landa-guneetakoak hirietakoak baino gehiago; landa-guneetako mutilen artean,
hastapen-adina 16,9 urtekoa da, eta hirietako nesken artean, 18,3 urtekoa).
Horrekin batera ez da nahitaez sexu-bidezko gaixotasunak eta nahi gabeko
haurdunaldiak eragozteko prebentzio-neurri egokirik hartzen (adibidez, landa-guneetako nesken % 46k azken hiru koito-harremanetan preserbatiborik ez zutela
erabili adierazi zuten) (H, R eta F).
Istripuak
- 15-17 urte bitarteko nerabeen % 14,4k ziklomotorrak gidatzeko baimena dauka (M eta V).
- 18 urtetik beherako lautik batek motorra edo ziklomotorra gidatu ohi duela dio (H, R eta F).
21
VALER, J.: El futuro de Espaa est en manos de los jvenes, Revista de Estudios de juventud, 21.
zk., Madril, 1986.
LANBIDE EKIMENA
57
Aisialdiko animazioa
Mutilen % 29k eta nesken % 21k azken hamabi hilabeteetan noizbait mozkortu
dela esaten du (15-18 urte) (M eta V).
% 32k alkohola edan ohi duela dio, eta % 27k noizbehinka; kontsumoa handiagoa da landa-guneetako mutilengan. 18 urtetik beherako % 25-% 30k edan ohi
du alkohola (adin horretan, kontsumoa antzekoa da bi sexuetan, hirietakoen artean, baina landa-guneetan, mutilek dezente gehiago edaten dute) (H, R eta F).
- Haxixa:
Adin hauetako nerabeen % 28k probatu du haxixa, eta % 16k kontsumitu ohi
du (bi ehunekoak txikiagoak dira nesken artean) (H, R eta F).
Gorputzaren pertzepzioa
- 13-17 urte bitarteko neskak beren burua gizenagoa ikusten dute, mutilekin alderatuta.
Adibidez, ia % 20k gizentzat edo oso gizentzat dauka bere burua, nahiz eta oro har,
beraiek adierazitako garaiera eta pisuaren arabera, mutilak gizenago egon (H, R eta F).
Asteburuko dirua
- Neskek 11 euro inguru gastatzen dituzte, eta hirietako mutilek ia 13; landa-guneetako
mutilak dira gehien gastatzen dutenak, 20 euro inguru.
Eskolako arazoak
- Ikasturtea errepikatu duten nerabeen ehunekoa handiagoa da mutilen artean eta landa-zonetan (landa-guneetako mutilen % 48,6k ikasturteren bat errepikatu du, eta hirietako
nesken % 30k) (H, R eta F).
Osasun mentala
- Ikerketen arabera, arazo mentalak dituzten Europako gazteak % 15-20 bitarte izan
daiteke; gainera, horietako oso gutxi detektatzen eta tratatzen dira.
LANBIDE EKIMENA
58
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
59
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
60
Aisialdiko animazioa
4.1.
4.2.
4.1.2.
Gizarte-baldintzatzaileak
Animazioa instituzioan
4.2.1.
Independentzia mantentzea
4.2.2.
4.2.3.
4.2.4.
4.2.5.
4.2.6.
4.2.7.
4.2.8.
4.2.9.
LANBIDE EKIMENA
61
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
62
Aisialdiko animazioa
4.1.2. Gizarte-baldintzatzaileak
Adinekoek beren denbora libreaz egiten duten erabileraren faktore erabakigarrienen artean,
honako hauek aipa ditzakegu:
-
Autonomoki bizi ahal izatea ala ez izatea; normalean hori osasun, adin, sexu eta etxean
ala egoitzaren batean bizitzearekin lotuta egoten da.
Hezkuntza-maila baxua. Estatuko adineko gehienen artean analfabetismoaren ingurukoa da eta, ondorioz, ezin dute analisi kritikorik egin eta informazio eguneraturik
izan (kultur leizea).
LANBIDE EKIMENA
63
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
64
Aisialdiko animazioa
Gizonezkoengan kanpora irteteko eta denbora librerako beste zeregin batzuk bilatzeko
behar handiagoa antzematen da, lanera joateko etxetik irteten ohituta baitaude. Bakarrik bizi
diren adineko batzuk paseatzera joaten dira eta adin bereko beste pertsona batzuk daudela
dakiten zentroetara joaten dira, bakardade-sentimenduari aurre egiteko harremanak egingo
dituztelakoan. Adineko horien artean baino ez da ohikoa elkarte edo jubilatuentzako zentroetara
jotzea, non aisiak gizarte-dimentsioa hartzen baitu, neurri handi batean.
Gutxien irteten direnak dira, jakina, elkarte horietara joateko joerarik ez dutenak. Aitzitik,
etxeko aisiak nabarmen egiten du gora kasu horietan, hala nola telebistak, lorazaintzak,
animaliak zaintzeak, bildumak egiteak eta abarrek. Jubilatuen zentroetara joateko interesik eza
adinaren araberakoa ere bada: jubilatu gazteek leku horiek askatasuna kentzen dietela uste
dute, eta askoz zaharragoentzat direla; zaharrenek, aldiz, ez dute beren burua gaitzat jotzen
zentroek proposatutako jardueren erritmoari jarraitzeko.
Aisia soziala da, ordea, adinekoen jarduerarik gogokoenetako bat. Familiari egindako
bisitetan, tabernako jokoetan, lagunekin hartzen den kafean edo elkarteko dantzaldian sortzen
diren pertsonarteko harremanak dira entretenimendu nagusietako bat, horretarako aukera
duten guztietan. Izan ere, kanpoko mundurantz zabaltze horrek euren bizimoduaren monotonia
hausteko balio die; horren erakusgarria da IMSERSOk eta proiekzio berbera duten bestelako
ekimenek (IDES Institutua, 1987-1989) antolatutako bidaia famatu horiek duten estimazioa.
Osagai sozializatzaile horrekin lotuta, erlijiozko praktikak gehitu egiten dira gehiago
emakumezkoengan gizonezkoengan baino eta, kasuren batean, elkarte politiko edo
entretenimenduzkoetako kide egitea gehiago gizonezkoengan emakumezkoengan baino
Emakumezkoen kasuan ez bezala, kanpora irteteak ez dakarkio gatazkarik adineko gizonari,
seme-alabak eta bilobak izaten baitira horrelako jardueretara animatzen dituztenak. Urrats hori
egiten duten adinekoak eta aisia-eredu berriak sortzen dituztenak dira, hain zuzen ere, beren
denbora librearen aprobetxamendua hobekien ikusten dutenak.
Pentsiodun berrien egoera fisiko hobea dela-eta, kirolaren garrantzia areagotu egin da
adinekoen artean. Aretoko praktikatzat kartak, dominoa, xakea, billarra, bola-jokoak, dantzak,
petanka hartzen direnak ez ezik, ahalegin handiagoa eskatzen duten beste batzuk ere
zabaldu dira, hala nola paseatzea edo igeriketa. Adineko gazteenen egoera fisiko ona arlo
intelektualean ere ikus daiteke, kultur ikaskuntzarako interes handiagoa baitago. Adineko askok
euren adinean jada ez dutela ikasteko ahalmenik uste dute, baina azken aldi honetan interes
handiagoa ikusi ahal izan da adineko pertsonengan zentroek eta egoitzek eskaintzen dizkieten
hezkuntza-proiektu gutxi horiekiko. Populazioaren kultur mailak pixkanaka gora egitea izan da
horren eragileetako bat.
LANBIDE EKIMENA
65
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
66
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
67
Aisialdiko animazioa
adinekoari ahalik eta aukera funtzionalik gehien eskaintzea da, ahalik eta denbora luzeenaz.
Fisioterapia gaineratzen bazaio, areagotu egiten du mugimendu propioak eskeletoaren hainbat
segmentutan duen efektua: masajeek gorputz-enborreko, gorputz-adarretako eta aurpegiko
hainbat ataletako giharren tonua mantentzen dute.
Bi modalitate, mantentze-gimnasia eta errehabilitazio-gimnasia, dira. Mantentze-gimnasia
beren kasa mugi daitezkeen pertsona guztientzako da, geldotasunari eta bakardadeari aurre
egin nahi dietenentzat eta, ondorioz, beren jokabide psikosoziala hobera aldatu nahi dutenentzat. Gimnasia honek funtsezko hiru helburu ditu: a) adineko pertsonak jubilaziora igarotzeak
eragindako isolamendutik ateratzea, b) adinekoek mugimenduaren gustua berreskuratzea,
ahalik eta denbora luzeenaz independentzia fisiko nahiz soziala gorde dezaten, c) talde-jardueran integratzea, besteekiko harremanean komunikatzeko, adierazteko eta parte
hartzeko beharra bete dezaten.
* ERGOTERAPIA. Errehabilitazio funtzional eta psikologikoko metodoa da. Artisautza-lanak
sortu eta mantentzea da, hautatutako gihar-multzoak jokoan jarriz eta, aldi berean, objektu bat
egiteari lotutako interesa piztuz. Ez da tailer-lan hutsa, ez eta berreziketa funtzionalaren teknika
ere, baizik eta bien arteko konpromisoa.
Hainbat alderdi ditu, aplikazio-lekuaren arabera (egonaldi luzeko unitatea, egonaldi
laburrekoa, eguneko zentroa, ospitaleko edo etxez etxeko errehabilitazio-zerbitzua); helburuen
arabera: prebentzio- edo lan-ergoterapia (adineko guztiak izan dezakete mugimendu- edo buru-gaixotasunen bat, geldotasunaren aurka egiteko moduren bat bilatu behar da), sendatzeko edo
berrezteko ergoterapia (neurri batean mugi daitezkeenentzat eta ohetik altxa ezin duten
ezinduentzat, ahal dena berreskuratzea eta afektatuta ez dauden atalak mantentzea komeni
baita); aplikazio-modalitatearen arabera: teknika artistikoak, artisautzazkoak edo etxekoak, hau
da, eguneroko bizimoduaren eskakizunekin lotutakoak.
Metodo hori kinesioterapiaren osagarria bada ere, ergoterapia aktiboagoa eta
motibagarriagoa da; pertsonaren espiritutik ezintasunaren nozioa urruntzen du, lanari,
atsedenari edo, besterik gabe, eguneroko bizitzan baliagarria denari dagokionez helburu
praktikoa denaren mesedetan.
Keinuen berreziketan duen ekarpenaz gain, ergoterapiak pazienteen psikean eragina
dauka, egin eta are sor dezaketenaz ere jabetzen diren neurrian, gaixo askok, eta ezinduek
batez ere, duten gutxiagotasun- eta ezdeustasun-sentimendua arintzen baitu.
Bere erabilpen-eremua eguneroko bizitzako jardueretara, entretenimendu- eta kultur
jardueretara eta artisautza-jardueretara zabal daiteke.
LANBIDE EKIMENA
68
Aisialdiko animazioa
* Oroimen-lantegiak
Oroimena pixkanaka lantzeko topaleku eraginkorra eskaintzen dute. Helburua ez da oroimenaren narriadura normala eragoztea edota amnesikoei oroimena itzultzea, baizik eta beren
aukerak gutxitzen ikusten dituzten adineko pertsonei oroimen-galera geldiaraztea.
Oroimen-lantegiek bi elementu osagarri eskain ditzakete. Alde batetik, teoriatik datorrena
dugu, garunaren, oroimenaren eta bestelako ahalmen kognitiboen funtzionamenduaz informazioa ematen duena eta funtzionamendu hori eragotz lezaketen arrisku-faktoreen berri ematen
duena. Bestetik, ariketak ditugu, askotarikoak eta hainbat zailtasun-mailatakoak, ahalmen
kognitiboak erabiltzera bideratuak. Pertsona bakoitzari, bere kasa eta eraginkortasunik
handienaz, bere funtzionatzeko modua eta bere muga pertsonalak aurkitzeko aukera ematen
diote, duen potentzial osoa bete dezan.
LANBIDE EKIMENA
69
Aisialdiko animazioa
Lantegi horien helburu nagusia oroimena sustatzea da. Ariketa egoki, zehatz eta
eskuragarriek honako aukera hauek ematen dituzte: oroimena berreskuratzea, garun-gaitasuna
erabiltzen, mantentzen eta garatzen berriro ikasiz; oraindik bizirik dauden oroimen-funtzioak
garatzeko eragingarriak erabiltzea; huts egiten duten hainbat funtzio mental prebentzio gisa
bultzatzea; funtzio sentsorial guztiak (ikus-memoria, entzunezkoa...) lantzea; interesguneak
aldatzea; inhibizioak desblokeatzea eta oroimenak ongi funtzionatzea eragozten duten faktoreak detektatzea; urteen poderioz izan diren aldaketak konpentsatu eta zuzentzea.
Aldi berean, ikasteko estrategiak dibertsifikatzeak garunaren zona guztiak funtzionaraztea du helburu, pertsonak ahalmen mentalak hobeto erabili ahal izatea, hiztegia zabaltzeko
metodoak aurkitzea, gertakariak, hitzak, lekuak, kontzeptuak gordetzea; espazioan orientatzea,
gaitasunak areagotzea, baliabide pertsonalak lantzea, potentziala garatzea eta eguneroko
bizitzako ahanzturak gutxitzea.
Epe luzera, lantegi horien helburua oroimen-galeraren prebentzioa egitea da, askotan
atzerabiderik ez duten nahaste amnesikoak ager ez daitezen prebentzioa egitea; adinekoei
beren oroimena lantzen laguntzea, lozorroan dituzten garun-gaitasunak berpiztuz; adinekoei
beren ahalmen intelektualak erabiltzeko nahia mantentzea eta horretarako motibatzea; garun-lana sustatzea; adinekoei trebatzen laguntzea eta, batez ere, trebatzeko gogoa ematea.
Azken xedea adineko pertsonaren partaidetza sustatzea da, nolabaiteko oroimen-autonomia har dezan eta eguneroko bizimoduan erabil dezan.
Ariketak berez ez dira helburua. Ariketa horietan pizten diren mekanismoak beste
egoera batzuetan berriro erabili beharko dira eta, bereziki, eguneroko bizitzako ekintzetan.
Komeni da astean saio bat edo bi izatea, hiru ordu-laurdenekoa edo ordubetekoa
gehienez, hogei minututan bost minutuko etenaldia eginez. Saioak hamar-hamabi pertsonako
taldeekin egingo dira, eta hobe da taldea homogeneoa izatea.
Ariketak nahaste amnesiko arinak dituzten pertsonentzat dira. Animatzaileak ongi
ezagutu behar ditu taldeko kideak, haien nortasuna, historia, arazoak. Gerontologiako prestakuntza duen psikologoa, gerontologoa edo zaindaria (erizaina, klinika-laguntzailea) izan
daiteke, aldez aurretik prestakuntza zehatza jasota.
Ariketak ez dira nahaste kognitibo larriak dituzten pertsonentzat. Horren arrazoia,
adineko pertsonak arreta, kontzentrazio, logika eta oroimenari dagozkien arazo gehiago izatea
da eta, beraz, zaila izango litzateke ariketa intelektual batzuk egitea, hala nola kalkuluak. Kasu
horietan, oroimen-lantegiek elkarrizketa-talde bihurtzeko joera izaten dute.
LANBIDE EKIMENA
70
Aisialdiko animazioa
* Elkarrizketa-taldeak
Jarduera hau adineko pertsona instituzionalizatuen bizi-baldintzei eta pertsonalaren lan-baldintzei
buruz eta komunikazioa mantentzeko behar handiari buruz egindako hausnarketaren ondorioa da.
Talde horien bitartez, adineko pertsonen artean eta adinekoen eta pertsonalaren artean
komunikazioa bultzatu nahi dugu.
Elkarrizketa-taldeak asteroko topaketak/eztabaidak dira, aldez aurretik pertsonalak edo
adinekoek hautatutako gai baten inguruan, finkatutako ordua eta iraupena dutenak; gaia
adinekoek erabakitzea hobesten da, horrela ez baitira animazioaren kontsumitzaile pasibo
izango. Ongi gidatuz gero, talde horiek oroimena lantzen dute, pertsonalak jakinduria bat
aurkitzen du adinekoengan eta azken horiek, ondo pasatzeaz gain, baliagarritasun-sentimendua aurkitzen dute. Oroitzapenak sorrarazteko eta iraganaldia berriz bizitzeko modua
dira, eta baita galdutzat ematen zen adierazpidea aurkitzeko ere.
* Arte bidezko terapia
Geriatrian, sormena eta arte-jarduerak (pintura, eskultura, etab.) komunikazioa bultzatzen duten
adierazpide librea dira, eta nork bere buruaren estima, baliagarri sentiaraztea edo jakintza
transmititzea dute helburu.
Arte bidezko terapia gaitasun sentsorialak, mentalak eta mugimenduzkoak lantzera
bideratzen da, teknika artistikoen laguntzaz. Norberaren baliabideak lantzea helburu duen
diziplina hori bereziki egokituta dago adinekoen populaziora.
Instituzioan dagoen adinekoaren ezintasun-sentimenduari aurre egiteko, arte bidezko
terapiak ez du azpimarratzen jadanik funtzionatzen ez duena, funtzionatzen duena baizik; batez
ere berehalako ahalmenak, eta motibazioa, jakin-mina, plazerra, balioetsia izateko gogoa pizten
saiatzen da. Pertsonak bere gorputza eta besteena adierazpidetzat eta emozioak transmititzeko
bidetzat, edota hitzaren, eta ez kexuaren, sortzailetzat hartzen ikasten du.
Metodo horren originaltasuna artea komunikazioa bultzatzen eta sustatzen duen
bitartekotzat hartzea da.
Bere bertute nagusietako bat norberak bere buruarekiko eta bestearekiko harremanari
berriro heltzeko aukera ematea da, saio kolektiboetan elkartrukeak onartuz. Beraz, bi mailatan
diharduen terapia da. Lehenik, norberaren adierazpide indibiduala da, pertsonak bere
sentimenak berraurkitzen dituenean gertatzen dena. Bigarren aldian, komunikazio- eta
adierazpen-modua da eta, beraz, elkarrizketarako bidea zabaltzen du.
LANBIDE EKIMENA
71
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
72
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
73
Aisialdiko animazioa
Musikoterapiak hainbat etapa betetzea esan nahi du: preskripzio medikoa; hasierako
balantzean oinarritutako helburu terapeutikoak definitzea; saio zehatz batzuk egitea;
prestakuntza egokia duen terapeutak esku hartzea, helburuaren, pertsonaren sintomen,
nortasunaren eta aldi berean erabilitako beste terapien arabera finkatutako metodologiaz.
Gainera, bilakaeraren jarraipen zehatza egin beharko da, ondorioak ebaluatzeko eta,
beharrezkoa balitz, berregokitzeko.
- Dantza terapia gisa. Dantza oso pizgarria den jarduera funtzionala da, lehenik eta behin
plazerra ematen duena. Dantza, halaber, lengoaia da, komunikabidea beraz. Gorputza/psikea
batasuna sendotzen du. Mugimendua barruaren eta kanpoaren arteko elkargunea da,
gorputzak esanahiz betetzeko erabiltzen duena.
Adineko pertsonekin hainbat motatakoak izan ditzakegu: dantza kolektiboak, oso
aberatsak talde-bizitza goresteko, bakoitzari multzo-estetika horretan integratzeko eta forma
batzuen (zirkuluarena, adibidez) zentzu sakona aurkitzeko aukera emanez; dantza modernoa
edo areto-dantza, bikoteka, nia eta bestea aurrez aurre jartzen dituena. Elkar ulertu behar da,
pausoak eta irudiak musikaren erritmoaz koordinatuta. Iraganarekin topo egitea eta gaur
egungoa ezagutzea ahalbidetzen du, eta belaunaldien arteko topaguneak sortzea ere bai;
dantza indibiduala eta talde txikitakoa, non norberak atsegin hartu, bere burua aurkitu, eraldatu
egin dezakeen. Nahikoa da sentsazio edo ideia bat adierazi nahi izatea, edota izatearen
inkontzientean ezkutatutako zerbait askatu nahi izatea. Musika edo pentsamendua neurri batean
edo bestean kodifikatutako mugimenduez adieraziko den emozioaren abiapuntua izan daitezke.
Animatzaileak, bere ahalmenen arabera, hiru dantza mota horiekin jokatzen jakin behar du.
- Gorputz-adierazpena. Gorputz-adierazpena funtsezko bi elementu bateratzea da, mugimendua
eta pentsamendua. Lehena pentsamenduen adierazpidea izatea ahalbidetzen du, komunikazio-asmoaz. Giza gorputza lengoaia-elementutzat erabiltzen duten tekniken multzoa da, eduki
psikiko bat azaleratzea ahalbidetzen dutenak. Hau da, gorputz-adierazpena hitzezkoa ez den
komunikazioaren iturri eta baliabidea da.
J.L. Morenok garatu beharreko tekniken zerrenda ematen du, eta honela banatzen ditu:
gorputza ezagutzea, norberaren gorputzaz kontzientzia hartuz, giharren askatasuna, arnasa,
erlaxazioa, ikonografia indibidualak eta taldekoak, etab., espazio, objektu eta besteekiko erlazioa
eta elkarreragina; adierazpen-mugimendua garatzeko gaitasuna, mugimendu horren osagaiak
identifikatuta: burua eta aurpegia, gorputz-enborra, besoak, zangoak, mugitzeko ahalmenak, etab.
Autoreen arabera, gorputz-adierazpenaren oinarrizko xedeak hauexek izan daitezke:
alde batetik, nia nork bere buruarekin erlazionatzeko ezagutzea, eta, bestetik, nia besteekin
erlazionatzeko ezagutzea. Lehen kasuan, tentsioak askatzeko, erabakiak hartzeko, gorputza
eta bere irudia onartzeko, sentsazio berrietara zabaltzeko, ongizate-esperientzia izateko eta
LANBIDE EKIMENA
74
Aisialdiko animazioa
ukitzearen plazerra nabaritzeko egin behar da lana. Laburbilduz, gorputza ezagutzea da, hortik
aurrera berarekin sortu ahal izateko. Bigarren helburua lortzeko, eta nork bere gorputza
hautematen ikasi duenean soilik, besteen gorputza hautemateko egin behar da lana.
Garrantzitsua da besteek norberaren gorputza nola hautematen duten ikustea, horrek besteak
balioesten lagunduko baitu, nork bere gorputzean bizi izandako esperientzian oinarrituta.
Animatzailea/partaidea harremana erabakigarria da, eta konfiantza-giroa sortzea
ezinbestekoa da. Animatzaileak kide bakoitzaren eta taldearen heldutasun psikologikoa,
berezkotasuna zenbaterainokoa den eta inhibizioak (baldin eta baleude) desagertzeko bidean
dauden hartu beharko du kontuan.
Adineko pertsonek afektu-behar handia dutela, gorputz-irudia desegituratua dutela eta
gorputzaren bidez erlazionatzeko zailtasun handiak dituztela (normalean, bizitza osoan zehar
hori ukatu egin zaielako) kontuan hartzen badugu, gorputz-adierazpena komunikazio-bide ezin
hobea izango dugu.
Proposatzen diren ariketak, inhibizioari aurre egiteko direnez, ondorengo hitzezko
komunikazioa errazten dute, taldeak kohesio handiagoa izaten laguntzen dute eta jendetasuna
eta bestearen onarpena indartzen du. Era berean, beste sexukoekiko harreman pertsonalak
eta, batez ere, nork bere buruarekiko harremanak bultzatzen ditu, nork bere gorputza
ezagutzeak onartzen laguntzen baitu eta, beraz, nork bere buruaz duen irudia hobetzen.
* Irteerak antolatzea
Instituzioa kokatuta dagoen lekua erabakigarria da irteerak hautatu eta antolatzeko garaian.
Landa-guneetan, naturak eskaintzen dituen aukerez baliatuko gara (mendiarekin zuzeneko
kontaktua izatea, denboraren nozioa urte-sasoien erritmoaren arabera egindako jardueren
bitartez mantentzea edo berreskuratzea); hiriguneetan, berriz, kultur balioa duten irteerak
hobetsiko dira (hirian zehar paseatzea, antzerkira, zinera, kontzertuetara eta erakusketetara
joatea), eta auzoko pertsonekin lotura sozialak berreskuratzea edo funtzio ekonomiko baliagarriren bat (merkatura joatea, adibidez) berriro betetzea ahalbidetzen dutenak.
LANBIDE EKIMENA
75
Aisialdiko animazioa
Nolanahi ere, garrantzitsuena plazer hutsagatik mugitzea da, eta ez denbora nolabait
xahutzeko.
* Bidaiak antolatzea
Kontuan hartu behar dugu adinekoak bidaiak egiteko ohiturarik ez duen belaunaldikoak direla
eta, beraz, tokiak ezagutzeko gogoa duten edo zutenen jakin-mina piztu beharra dagoela.
Horrek prestaketa eskatzen du, bidaia baino lehen, bidaia egin bitartean, eta ondoren.
Bidaiaren antolamenduan, helmugan gehiegi zentratzeko arriskua dago. Norbaitek
komentatzen zuenez, adineko askok atseginez begiratzen zieten, egoitzatik irten ondoren,
aurrean agertzen zitzaizkien paisaiei autobuseko leihatilatik. Ibilbide osoa kolore, hiri eta jende
berriak aurkitzea zen. Alabaina, ibilbidearen amaiera askorentzat ahalegin baten hasiera izaten
zen, autobusetik jaistea eta ibiltzen hastea, eta horrek pertsonala etsiarazi egin zuen.
Adibide horrekin hauxe azpimarratu nahi dugu: edozein jardueratan, garapenean
esku hartzen duten elementu guztiak zaindu eta nabarmendu behar ditugu, eta ez azken
fasekoak bakarrik.
LANBIDE EKIMENA
76
Aisialdiko animazioa
Instituzioa ireki egin behar da eta auzoko biztanleek, etxean bizi diren adinekoek,
lagunek, auzokoek, etab.ek kanpoko presentzia ekar dezaten, kanpokoaren berri eman
dezaten. Ekarpen hori honela egin daiteke: liburutegiak edo lantegiak instituzioaz kanpoko
pertsonentzat ere zabalduz; jantokia familiei, lagunei, etab.i eskainiz; hitzaldiak, eztabaidak,
lehiaketak, partiduak, etab. direla-eta, instituzio arteko topaketak antolatuz; tonbolen eta
lantegietan egindako produktuen erakusketa eta salmenta eginez; instituzioa erizaintzako edo
klinika-laguntzaileen eskolekin kidetuz, adineko pertsonen animazioan trebatzeko; belaunaldi
arteko topaketak antolatuz, harreman pribilegiatuak sor ditzaketen haurrak eta gazteak sar
daitezen; ikuskizunak aurkezten dituzten kanpoko artisten (musikariak, abeslariak, abesbatzak,
etab.) bisiten bidez.
mahai izaten dira. Helburua egoiliar guztiek denbora laburrean jatea da, ahalik eta pertsonalik
gutxienarekin, aldi berean zerbitzua, zaintza eta laguntza eskainiz. Eredu hori otorduen kudeaketa ekonomikotik dator. Arazoak hainbat motatakoak dira. Zerbitzua eraginkorra izan
daiteke, baina bereizketa garbia egiten du enplegatuen eta egoiliarren artean. Areto handietako
intimitaterik ezak inguruko zarata desatsegina sortzen du. Pertsonak ez dira beti hautatuak
izaten eta mahaiko banaketa arazoa izan daiteke. Lau, hiru, bi edo pertsona bakarreko mahaiak
eduki beharko genituzke, jatetxeetan gertatzen den bezala, non pertsona bakoitzaren nahia
errespetatzen baita. Eredu horrek espazio eta altzari gehiago eskatzen ditu, baina mahaikideen
hautaketa-arazoa konpontzen du.
LANBIDE EKIMENA
77
Aisialdiko animazioa
Konpartitutako otordua. Otordu mota honek (jende gutxirekin egiten da) otordu
modalitate zehatza da, non egoiliarren gaitasunak otordua prestatzen duen taldearentzat edota
egoiliar gehiagorentzat edo gonbidatuentzat erabil daitezkeen. Janaria prestatzeko inplikazioak
adinekoak aktore bilakatzen ditu. Beren elikaduraren erantzule bihurtzen dira, egun horretan
behintzat. Lantegiak janaria aukeratzen uzten du, eta bakoitzak nahi duenaren arabera prestatzen
da. Horrelako lantegiak nolabaiteko autonomia ematen du, erabakiak hartu behar baitira, eta
eskulanak eta oroimena mantentzea eta lantzea bultzatzen ditu.
Eskuz burutzen diren jardueretan laguntzeko, gabezietara egokitutako tresnez balia
daiteke. Errezetak errespetatu beharrak arreta eskatzen du, eta oroimena mugiarazi egiten du.
Pertsona kopurua mugatua izango da, pertsonaleko kide bat edo bi dituen lantegiak ezin izango
baitu 6-8 egoiliarretik gora hartu. Pertsonalean eta denboran merkeagoa den sistema tarta bat,
adibidez, edo plater bakar bat egitea da. Bestelako otorduek ez bezala, lantegiak erritmo eta
talde erregular samarra eskatzen du.
Egoiliarrek beste modu batean ere parte har dezakete sukaldaritza-prozesuan.
Zaindariekin eta sukaldeko pertsonalarekin menuak erabakitzeko bileretan parte har dezakete.
Horrela, haien elikadura-ohiturak kontuan hartu eta gustu berriak aurkitzera bultza daitezke.
gaiaren arabera egitea da. Interesa bikoitza da: instituzioa kokatuta dagoen lekuko sukaldaritza-tradiziora itzultzera bidera daiteke, edota exotismoa eskain dezake. Horrelako otorduaren
abantaila, monotonia hautsita, gustua eta desioa bultzatzea da.
LANBIDE EKIMENA
78
Aisialdiko animazioa
Gelan azpilean ematen den janaria. Menpekotasun handia duen pertsona ahalik
LANBIDE EKIMENA
79
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
80
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
81
Aisialdiko animazioa
Hala ere, asko dira irakurtzen ez dakiten pertsonak instituzioan. Batzuek liburuzainek
edo pertsonalak eskainitako liburuak onartzen dituzte, baina obrak beraientzat duen interesagatik baino gehiago, elkarrizketa-une baterako aukera delako. Horrela, animazioa aitzakia izango
litzateke hemen, askotan topagunea baita, jarduera baino gehiago. Adineko pertsonak komunikatzeko behar handia dauka eta, askotan, liburuak maiz eramatearen azpian ekintza terapeutikoa
dago. Liburu-proposamena denbora-erreferentzia da instituzioko eguneroko bizitzan.
Adinak irakurketa luzeak ahalbidetzen ez dituenean, pertsonek liburua esku artean eduki
eta etengabeko arreta jarri ezin dutenean, azken batean, bakarkako irakurketa zaila denean,
eta are ezinezkoa denean, irakurketa kolektiboko taldeak tresnarik egokienak izaten dira, eta
ingurunearekin harremanetan jartzeko bidea ere bai.
Egunkaria taldean irakurtzea oso estimatua da. Pertsona kanpoko munduarekin
harremanetan jartzen da eta beti iruzkin ugari sorrarazten ditu. Animatzaileak egunkarien
irakurketa interesatzea eta gustagarria izatea lortu behar du; hainbat egunkari irakurtzen
erakusten du, komunikabide edo alderdi baten ikuspegiarekin bakarrik gelditu gabe; albiste
nagusiak aukeratu behar ditu, egunkaria hasieratik bukaeraraino irakurtzen saiatu gabe;
irakurritakoa ulertu egin behar dute, beharrezkoa bada hiztegia eta atlasa erabiliz.
Liburu baten nahiz egunkari baten inguruko animazioak, taldeko irakurketa gisa, neurri
batzuk hartzea eskatzen du: talde txikiak antolatzea, irakurleak txandakatzea, entzumen-arazoak konpontzeko mikrofonoa erabiltzea, partaideei titularrak aukera ditzaten hitza ematea.
Ipuina. Ia beti haurren munduarekin lotzen bada ere, ipuinak haurtzarotik haratago
talde-bizitza ahalbidetzen du. Ipuina komunikazio- eta truke-iturria da, norbanakoen adina
edozein delarik ere. Bizitza psikikoaren azeleratzaile gisa funtzionatzen du, irudimenaren
mundura sartzeko bide ematen duen neurrian.
Menpeko adinekoak gero eta zailtasun handiagoak dauzka norbanako gisa bere burua
adierazteko. Komunikazioa gero eta zailagoa da, jadanik ez baitzaizkio zentzuz betetako hitzak
zuzentzen. Senide eta lagunen bisitetan, zer jan duen eta lo ondo egin al duen galdetu ostean,
ez da jakiten zer esan. Orduan, adinekoa bere baitara biltzen da eta gero eta errepikakorragoak
eta mugatuagoak diren oroitzapenetan murgiltzen da. Testuinguru horretan, ipuina irudimenaren mundura sartzeko gonbitea da. Inkontziente kolektibotik sortua, ondare fantasmatiko eta
atenporalean parte hartzeko aukera ematen dio.
Ipuina instituziotik irteten ez diren adinekoentzat denean, interesgarriak dira gorputz-sentsazioak gogora ekartzen dituzten irudiak. Testu irakurri bat erabil daiteke, entzuleei paisaiak,
lurrinak, objektuak, dastamen-, usaimen-, ukimen-sentsazioez ozen hitz eginda oroitzen lagunduz.
Animatzaileak irakurketa egileak aipatutako objektuen bitartez ere aberats dezake. Ipuin bat
kontatzea istorioak biziaraztea da.
LANBIDE EKIMENA
82
Aisialdiko animazioa
* Idazketa
beharrizan nagusiri erantzungo diona: plazerrari, sormenari eta iragana gogoratzeko eta zentzu
bat aurkitzeko beharrari. Bere buruaren aurrean balioestea da, baina baita besteen aurrean ere,
batez ere adinekoaren beste alderdi bat aurkitzen duen familiaren aurrean. Aldi berean,
pizgarria da, eta denentzat ulergarria den irakurketa eskaintzen du.
Egoitza bateko zuzendariak esaten duenez, animazioan gainditu egin behar da
objektuen produktibismo hutsa, erakusketetarako eta salmentarako eskulanak soilik egitea,
alegia. Produkzio ororen alderdi sortzailea bilatu behar da. Helburu horretarako, batzuetan
urrun bilatzen da produkzio artistikoaren bitartekari beharrezkoa eta garestia. Alabaina, adineko
pertsonek egiten dakiten gauza bat idaztea da, haientzat horixe izan baita komunikazioaren eta
pertsona arteko harremanetarako bidea.
Barne-egunkariaren bitartez, oroitzapenak jasotzeko lantegia egin daiteke. Iragana
gogoratzea bizitzaren zentzu bat, arrazoi bat aurkitzeko bidea izan daiteke. Horixe da
egunkariak indibidualki duen balioa. Baina, batez ere, besteekiko harremana da, trukerako
bidea. Barne-trukerako bidea da, egoiliarren arteko elkarreragina dakarrelako, baina, aldi
berean, kanpoarekin informazioa eta kultura trukatzen ditu.
Egunkaria, animazio-teknika den aldetik, instituzioaren proiektu kolektiboan txertatzen
da, eta bakoitzari, egoiliarrari, pertsonalari, familiari eta bolondresari instituzioko bizitzan parte
hartzeko eta kultura eta oroimen kolektiboa eraikitzean parte hartzeko aukera ematen dio.
Egunkaria lekuko bihur daiteke guztientzat, pertsona horien bizitza izan denaren oroitzapena,
baina, halaber, gaur egun instituzioan direnaren isla.
Egunkaria sor dadin eta iraun dezan, beharrezkoa da talde batek instituzioan gertatzen
denari etengabeko arreta eskaintzea, egoiliar bakoitzaren beharrizan, kezka eta nahiei entzutea.
Egunkariaren bitartez animatzea orain arte kontuan hartu ez diren beharrizanei erantzutea
da (bai norbanakoenei, bai instituzioarenei): instituzioa zabaldu eta garden bilakatzea, bizimodua
errazagoa izan dadin, eta adinekoari, bere jakinduriari eta bere iraganari balioa emateko.
Oroitzapen-koadernoa. Oroitzapenen koadernoak gure iraganaren oroimena bizirik
mantentzeko modua izan daitezke. Oroimen bizia edukitzea kolektibitateen kontzientzian
iraganetik bizirik dagoena edo bizi daitekeena gordetzea da. Bere interesa ezbairik gabekoa da,
errealitatea oroimenean egiten baita, iragana ezagutzea ezinbestekoa baita etorkizuna
aukeratzeko, eta ezin baitugu identitateaz hitz egin iraganeko balioen jarraipenik ez badago.
Errealitatea ezagutzeak, etorkizuna eraikitzeak eta gizartearen kohesioak iragana ahalik eta
biziena egiteko betebeharra sortzen dute, nolabait.
LANBIDE EKIMENA
83
Aisialdiko animazioa
Iragan hori bizia izan dadin, beste garai bateko oroimena jasotzen duten koadernoak
egitea eska daiteke, bizimodua, ohiturak, lanbideak jasotzen dituena, adibidez; horrela, bizitzaren
aldi garrantzitsu baten lekuko bilakatuko dira, argazki, objektu, egunkari eta abarren bitartez.
Koaderno tematikoak egin daitezke. Horietako bakoitzak hizpide den subjektuaren
esperientzia pertsonalak jasoko lituzke. Familiarentzat balio handikoak izango lirateke, baina
baita kanpokoentzat ere, koaderno horiek liburutegietan erakutsiko balira. Onuragarria izango
litzateke jarduera horrek xehetasun teknikoez arduratzen den elkarte baten babesa jasotzea.
Koaderno horiek egitearen helburua iraganari nostalgiaz begiratu ordez bizitzaren une
onak jasotzea da, familiarekiko harremanak bultzatuz, argazkiak eta bestelako materiala
aurkitzeko laguntza hari eskatuz, hainbat lanbideri buruzko informazioa trukatzeko eta elkarri
entzuteko taldeari hitza emanez, garai hartako ohiturak gogoratuz oroimena landuz, irakurketa
bultzatuz, idatziz eta lankide edo auzoko zaharrekin harremanetan jarriz.
Jarduera horrek hiru dimentsio dauzka. Bata soziala da, egoiliarrak bere bizitza
konpartitzen duelako eta garai bati buruzko jakinduria transmititzen duelako; dimentsio
psikologikoa ere badu, nork bere burua erakutsitako argazki eta objektuetan irudikatuta;
prebentzio-dimentsioa da hirugarrena, koadernoak egiteak ahalegin intelektuala eskatzen baitu.
* Ikus-entzunezko jarduerak
Oraingoz, bestelako jardueretara ohituagoak dauden adineko pertsonen belaunaldian espazio
txikia dute. Hala ere, ondo erabiliz gero, adinekoei kanpoko mundutik baztertuta ez geratzea eta
ezaupideak mantentzea ahalbidetzen diete.
Ikus-entzunezkoak behar bezala aprobetxatzeko, Laura Gutirrez-ek hainbat jarraibide
eman ditu, animatzaileak errespetatu beharrekoak:
-
Hautatzen irakastea. Ezin da pasiboki entzun, baizik eta entzun eta ikusi nahi
duguna hautatu egin behar dugu;
Telesaio, filme, bideo berri eta abarrei buruzko kritikak prentsan irakurri behar
dira, balioesten ikasteko eta gure iritziarekin alderatzeko, horrela irizpide bat
sor dakigun. Ikusle pasibo izateari utzi egin behar diogu, ikusi, entzun eta
onartu edo errefusatu egiten duen ikusle adimentsua izateko;
LANBIDE EKIMENA
84
Aisialdiko animazioa
Animatzaileak arretaz erabaki behar du zeintzuk diren grabatzea merezi duten telesaioak, ondoren horiekin lan egiteko.
Irratia. Irratiak adineko pertsonen artean telebistak baino tradizio handiagoa du, eta
konpainia egin diezaioke pertsonari bere gelan bakarrik dagoenean. Taldean ere entzun
daiteke, denen gustura hobekien egokitzen den programazioa hautatu ondoren.
Pertsonalarengan, nahiko ohikoa izaten da irratia lanaren inguruneko musikatzat erabiltzea. Baina ez du, inolaz ere, adineko pertsonarekiko komunikazioa eragotzi behar eta are
gutxiago komunikaziorik ez izateko aitzakia izan behar.
Telebista. Saihestu egin behar dugu telebista denek begiratu baina inork kasurik
Bideoa. Telebistaren osagaia, bideoa oso tresna baliagarria da, ematen diren
ordutegia dela-eta, ikusi ezin diren programak ikustea ahalbidetzen duelako. Halaber, jendearen
gustuko eta intereseko zintak ikustea ahalbidetzen du eta, emanaldia bukatuta, iruzkinak eta
elkarrizketak sortzea ere bai.
iraganarekin lotzen dute eta belaunaldi bereko pertsonen arteko lotura ahalbidetzen dute.
Halaber, adinekoek une horiek pertsonalarekin konparti ditzakete, eta iraganaren eta orainaren
arteko transmisioa egin dezakete.
LANBIDE EKIMENA
85
Aisialdiko animazioa
hilabetean izandako urtebetetze guztiak batera ospatzeko egun bat hautatzen duten,
komenigarriagoa da arreta pertsonalizatua izatea. Ekonomiaren eta antolamenduaren
irizpideak ez du eragotzi behar pertsona bakoitzak modu indibidualizatuan bere urtebetetzeaz
gozatzeko duen eskubidea. Hala ere, jakin beharrekoa da pertsonak ospatu nahi duen ala ez.
Izan ere, askorentzat, festaren sinonimo baino gehiago, urteen iraganak amaiera hurbil
dagoela esan nahi du.
modua dira, instituzioko bizimoduak berez dakartzan ohiturak eta errepikapenak gorabehera.
Jai horiek pertsona ohiko bizitza sozialaren erritmoan bizitzea ahalbidetzen dute. Interesgarria
da, festaren prestaketak eta garapenak instituzioa kanpora zabaltzen dutelako.
Jarduera horiek, tarte berdinetan, proiektu bat askatasun osoz egitea, erantzukizunak
hartzea, bizitzako une garrantzitsuak ospatzea, familiak eta lagunak elkartzea, eta erosketak
eginez eta gonbidatuak hartuz kanpora zabaltzea ahalbidetzen dute.
* Animazioa komunikazioaren bitartez
Komunikazioak norbanakoen arteko informazioen transmisioa eta gai pertsonalak biltzen ditu.
Adineko pertsonen kasuan, horietako asko sufritzen edo kezkatuta daudelarik, kexa
erabiltzen dute barruko kezka hori adierazteko. Bi kexa mota bereiz ditzakegu: norberari
buruzko kexa eta besteei buruzko kexa.
Adineko pertsonek beren burua gutxiesteko joera izaten dute (nire bizitzak ez du deus
balio, inork ez nau maite...). Halaber, beren arazoak, hersturak, beldurrak (hil egingo naiz)
behin eta berriro azaltzen dituzte. Kexa horiek beren baitara bildutako pertsonek bizitzeko
dituzten zailtasunen adierazpena dira.
Besteei buruzko kexak beren burua hainbeste ez gutxiestea ahalbidetzen die askotan.
Hiru modutan ager daiteke. Dei-kexa, arazoak azalduta, bestea hunkitu eta ondorioz sinpatia
eta afektua adieraziko diolako ustean oinarritzen da. Kexa sedukzio-maniobra da, askotan
porrot egiten duena. Gaitzespen-kexak eskakizunak ez egiteko aukera ematen du. Horrela,
formulatzeko zailegiak diren kexak beste objektu batera aldatzen dira. Gaitzespena zeharka
zuzentzen da hizpide den pertsonarengana. Eraso-kexa oso agresiboa izan daiteke. Oldarkortasuna adinekoaren ondoezaren eta sufrimenduaren seinalea da, adierazpide bakarra
agresibitatean aurkitzen duena.
LANBIDE EKIMENA
86
Aisialdiko animazioa
Komunikazioa ongi gerta dadin, ezinbestekoak dira osagai batzuk: komunikatzeko gogoa, besteari arreta eskaintzea, adierazteko eta entzuteko gaitasuna. Elementu horien eza oztopatzaile
izan daiteke komunikaziorako. Oztopo horiek Thomas Gordon-ek honela sailkatu ditu:
-
Sermoiak botatzea, gomendatzea, ikasgaiak ematea. Adinekoari zer egin behar duen
esatea, berak erabaki dezan utzi beharrean (hau egin behar zenuke, hura erosi...)
Aholkuak, iradokizunak edo soluzioak ematea. Pertsonari arazo bat nola konpondu behar
duen esaten zaio, bere galderei erantzunak edo soluzioak ematen zaizkio, erabakia hartzeko arrazoiketa berak egin dezakeenean (zoaz halako tokira, ideiak aldatuko dizkizu)
Juzkatzea, kritikatzea. Bestearekiko iritzi negatiboa ematea (zuk ez daukazu ideia garbirik)
Kontsolatzea, laguntzea. Bestearen sentimenduak eta ideiak ezabatu eta ukatzea (badaude
zu baino okerrago daudenak)
okerrak dira nolabait. Hartzaileari dagokio hitz bat edo asmo bat arreta handiagoaz noiz entzun
behar den jakitea. Orduan jarriko baita martxan entzute aktiboa.
LANBIDE EKIMENA
87
Aisialdiko animazioa
kezkatzen duen arazoa duenean, kontsolamenduzko hitzak gutxitan izaten dira aski barneko
oinazea arintzeko. Haratago joan behar dugu, eta entzute aktiboaren jarrera martxan jarri.
Entzute aktiboa, Jacques van der Borght-ek, honela definitu du: entzutea aktibo izatea
da, pertsonak dioena ulertzeko ahalegina egitea da, eta horrek esan nahi duena ulertzea.
Beraz, laguntza eskatzen duen pertsonaren mezuari erantzuteko martxan jartzen den
mekanismoa da.
Birformulazioa. Birformulazioa hitz egiten duenari esan berri duenaren isla igortzea
Birformulazioa pertsonak esan duena berriro hartzea, berriro esatea, errepikatzea da.
Laguntzen den pertsonaren hitzak ia berberak dira. Tonua galderazkoa da nolabait. Ez da
pertsonak esan duenaren zentzua aldatzen.
Birformulazioan, laguntza eskatzen duen pertsona da elkarrizketa gidatzen duena,
gauzak ikusteko haren modua, haren sentimenduak hartzen baitira kontuan.
Birformulazioa komunikazioari ateak zabaltzen dizkion teknika da, eta laguntzaileari
laguntzatik (norbaitentzat egiten da lan) laguntza-harremanera (norbaitekin egiten da lan)
igarotzeko aukera ematen dio.
Birformulazioa laguntzen den pertsonari ematen zaion bultzagarria da, bestela adierazi
ezingo lituzkeen sentimenduak azaldu ahal izan ditzan.
Adibide baten transkribapenean, ikus dezagun kasu bat, non laguntzaileak adinekoak
transmititu nahi dion mezuaren albotik igarotzen den, eta beste bat, non adinekoaren benetako
kezka ulertzera iristen den.
Adinekoa: Gaur oso nekatuta nago.
Laguntzailea: Lasai, ni arduratuko naiz etxeaz.
Laguntzaileak, horrela erantzunez, eragotzi egin dio adinekoari esan nahi zuena
azaltzen. Nekatuta nago esaldiaz gauza asko esan nahi izan ditzake, baina ez du aukerarik
izan adierazteko. Horregatik, adineko pertsona askok egunero diskurtso berari eta kexa berari
heltzen diote.
LANBIDE EKIMENA
88
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
89
Aisialdiko animazioa
eta keinu naturalak aurkitu behar ditugu. Ez dezagun sendatzeaz hitz egin, une bakoitzeko
kalitateaz baizik.
aberatsa den bizimodua izateko eragingarririk eza da adineko pertsona askoren arazoa.
Pertsona horietako askok osasun ona eta behar adinako baliabide ekonomikoak izan arren, ez
dute behar bezalako kultur prestakuntzarik edota ingurune- eta gizarte-pizgarririk inguruarekin
komunikazioa sortzeko. Hori horrela izanik, guretzat interesgarria da adineko pertsonekin
harremana duten guztiei (testuinguru profesionalean, familiarrean edo bietan aldi berean)
lagunduko dien komunikazio-eredua erakustea: sentimenen giltza izeneko animazio-eredua
dugu, Martine Perron bere sortzailea denaren definizioaren arabera.
Sentimenen giltza adineko pertsonen potentzial sentsoriala bilatzen duen mobilizazio
psikikorako metodoa da, oroimena berriz aktibatu eta ezaupideak, emozioak edo bizi izandako
uneak gogora ditzaten. Baina, gaitasun intelektuala ahalik eta denborarik luzeenean gorde nahi
duten ariketetan ez bezala, metodo honen helburu nagusia adineko pertsonak komunikazioari
berriz heltzea da, haren adina, osasuna edo ingurunea edozein direlarik ere. Alabaina,
beharrezkoa da aldagai horiek kontuan hartzea metodoa adineko pertsonen gaitasun fisiko eta
intelektualetara egokitzeko garaian.
Beren kasa edo neurri batean beren kasa molda daitezkeen pertsonengan, eta are oso
narriatuta egonik ere, oraindik ahalmen intelektual guztiak dituztenengan, sentimenen giltzak
prebentzio-rola jokatzen du. Oroitzapenak gogora ekarriz eta elkarrizketetarako aukera anitz eta
askotarikoak eskainiz, sentimenen giltzak depresioari eta pertsona menpekotasunean erortzeko
arriskuei aurre egiten die.
Metodo horrek, halaber, rol terapeutikoa izan dezake baldin eta pertsonei beren
adierazpen-potentziala erabiltzeko komunikazio-egoerak aurkitzeko aukera ematen badiegu.
Eragileek adinekoaren adierazpena ahalbidetzen duten neurrian, hark bere autonomia
galduaren zati bat aurki dezan laguntzen dute.
Intelektualki narriadura handia jasan duten pertsonengan ere, sentimenen giltzak garai
bateko oroitzapenak berriro piztu ditzake.
Metodo horren egileak bere erabileraren arrazoiak azaldu ditu, bai adineko pertsonari,
bai pertsonal medikoari, bai familiari dagokienez.
Adineko pertsonari dagokionez, metodoak funtzio intelektualak gordetzea eta
sustatzea du helburu. Halaber, ezaupide, ideia, emozio ugari dituen iragana eta bizitza-proiektua duen oraina oroimenean gorde edo aurkitzea; bere sentimen-funtzioak erabiltzea eta
LANBIDE EKIMENA
90
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
91
Aisialdiko animazioa
proposatu behar zaie egoiliar batzuei. Pertsonal geriatrikoarentzat, harreman- eta komunikazio-zaintzen proiektu indibiduala da, adineko pertsona batzuekin gehiago inplikatzea, haiek
bizitzeko gogoa gorde edo aurki dezaten. Denek izan behar dute metodoaren onuradun, baina
kontuan hartu behar ditugu harremanen eta komunikazioaren indibidualizazioaren oztopo
ugariak: denbora, pertsonalak ahal izatea, lehenetsitako zereginak eta zaintza indibidualizatuaren printzipioa bera. Pertsona guztiek ez dute behar prozedura horren bidezko
estimulaziorik; batzuek, aldiz, egunean hainbat aldiz behar dute. Pertsona batzuk eta besteak
bereizteko, arretaz begiratu behar diegu haien egoerari, harreman pribatuei, harreman sozialei,
interesguneei, hitzezko adierazpenari, elkarrizketari.
Metodoak ordena kronologikoari jarraitu behar dio. Faseetako bakoitzak zehaztasun
handia eskatzen du, eta, batez ere, pertsonari entzutea. Lehenik eta behin, esperimentatzaileak
pertsona ongi ezagutzen badu, errazago aurkitu ahal izango du giltza egokia. Horregatik,
beharrezkoa da adineko pertsonari eta haren ingurukoei haren aurrekariei, gustuei eta abarrei
buruz galdetzea. Datu horietatik abiatuta, oroimena gehien piztuko duen giltza hautatu behar
da, pertsonarengandik hurbil egongo dena, ala ez. Aukeratutako objektuak kontuan eduki behar
ditu pertsonaren ezintasun sentsorialak. Ez da giltzaren originaltasuna bilatu behar; izan ere,
askotan, objekturik ohikoenak eta arruntenak oroimenari eragiteko balio dezakete. Giltza
hautatuta, eskaintzeko unerik egokiena zehaztu behar da. Hobe da leku lasai batean gertatzea.
Normalean, unerik egokiena arratsaldearen erdiaren eta bukaeraren artean izaten da, baina
hori ezin denean, eguneroko zaintzen espazioa eta unea erabil daiteke. Pertsonarekin
elkarrizketak ez du gidatua izan behar, espontaneoa eta berezkoa baizik.
Beharrezkoa da abiapuntuko arau batzuk errespetatzea adinekoaren hitza sustatzeko,
inguruko baldintzei, distantzia egokia bilatzeari, giltza ezintasun sentsorialen arabera
aurkezteari dagokienez, baina baita pertsonaren egoera psikikoari dagokionez ere. Pertsona
gai denean, sentimen guztiak mobilizatzen saiatu behar dugu, aurkikuntza gidatuz. Giltza bat-batean erakutsiz pertsona beldurtzea saihestu egin behar dugu. Lehenbizi, galdeketa bat egin
behar dugu, pertsonaren funtzio kognitiboak mobilizatzeko (objektuaren izena, kolorea,
zertarako balio duen...). Baliteke hurbiltze-fase horretan ezer ez gertatzea, galdera bakoitzak
zentzurik gabeko erantzunak jasotzea edota elkarrizketatuak setatsu errefusatzea. Beharbada,
giltza ez dugu ongi aukeratu, edo ez zen une egokia, edota pertsonak guk hauteman ez dugun
zerbait sentitu du. Gero, askoz galdetegi irekiagoa erabili behar da. Oroitzapenak azalera
daitezen saiatu behar dugu. Ez da itaunketa, baizik eta giltza sarrera batera edo batzuetara
gidatzea. Pertsonalaren entzuketari esker, pertsonalak entzun egingo du. Entzuteko gaitasuna
murriztu egin daiteke, eta baita desagertu ere, alde batetik, entzuten duena horretarako prest ez
dagoelako eta, bestetik, beldurra dela-eta. Esperimentatzaileak pertsonarengan kontzentratu
behar du, informazioak jaso behar ditu.
LANBIDE EKIMENA
92
Aisialdiko animazioa
eta ezaupideak transmititzeko funtzioa izaten dute beti, tradizioan eta esperientzian oinarrituta.
Adineko pertsonen jakintzen transmisioak, gazteengana bideratua denean batez ere,
garrantzi handia dauka gizarte aldakorrean, non askotan familia berriek bizikidetza-arazoak
izaten baitituzte.
Baina, gizartearen bilakaera dela-eta, badaude jakintzarentzat arrisku batzuk.
Lehenik eta behin, transmititzen ez direlako baztertuta geratzen diren jakintzak ditugu.
Bigarrenik, jakintzak jubilazioa gutxiesteagatik gera daitezke baztertuta. Jubilatuek
baliorik ez badute, haien jakintzak ere ez.
Hirugarrenik, garapen teknologikoen mehatxua duten jakintzak ditugu. Mendetan zehar,
gizakiak bere jakintza profesionala transmititu du. Transmisio hori nork bere burua baieztatzeko eta
jarraitzeko modua zen. Gaur egun, ordea, lanbide askotan, garapen teknikoek eta teknologikoek
transmititzeko aukera hori deuseztatu egiten dute, erabat edo neurri batean. Izan ere, bizi izandakoa
aldatu egin da, garai bateko profesionala zaharkitua geratu da eta jadanik teknikoki ezin du
ekarpenik egin, eta, beraz, adineko pertsona orokorrean ez onartzeko joera dago. Adineko pertsonak zaharkituta daudelakoan, oso kasu zehatz eta bakanetan baino ez da jotzen haiengana.
Azkenik, egilearen arabera, badaude museifikatuta geratu diren jakintzak. Kasu batzuetan,
iragana une pribilegiatu eta iraultzailetzat aurkezten da, nostalgiaz edo harrotasunez ikusten den
LANBIDE EKIMENA
93
Aisialdiko animazioa
bitxikeriatzat, baina gaurkotasunarekin lotu gabe. Iraganaz iragana delako hitz egiteak jakintza bat
gutxietsi egiten du, iraun ez duena azpimarratzen baita. Jakintzen transmisioa eta jarraipena ziurtatzeko, beharrezkoa da iragana, oroimen kolektiboa, ohiturak eta historia gaurko unearekin lotzea.
Jakintzen transmisioak hautatua izan behar du. Zaharkituta geratu diren jakintzek ez
dituzte beharrezkoak diren jakintza berriak oztopatu behar. Jakintzak transmititu nahi badira,
dela belaunaldi zaharrenetatik berrienetara edo alderantziz, negoziatu egin behar dira lehengo
eta oraingo jakintzen arteko muga lausoak, lehengo eta oraingo egiten jakitearen artekoak.
Dumazedier-ek bizitzako adin guztietan belaunaldien arteko hezkidetzaz hitz egiten digu.
Belaunaldien arteko hezkidetza gatazkatsua edo elkarlaguntzailea izan daiteke, baina batzuk
besteekin modu errealagoan bizitzeko aukera ematen du.
Iraganean, belaunaldien arteko harremanak aitona-amonak eta bilobak kultur sustrai
komuneko heziketaren inguruan biltzen zituen lotura ziren; gaur egun, elkartasunean biltzen
ditu jakintza eta denbora librea daukaten jubilatuak eta beste hainbat pertsona.
Adibidez, eta belaunaldien arteko baterako hezkuntza kontuan hartuta, adineko pertsonen, haurren, irakasleen eta instituzioen arteko topaketa egiteko interesa egon daiteke.
Adineko pertsonari, iraganari eta historiari buruzko jakintza bat transmititzeak bere
esperientzia balioestea eta objektuaren ordez subjektuaren lekua hartzea ahalbidetzen dio.
Haurrei, adinekoen bitartez iraganean zer gertatzen zen jakitea gauzen, komunikabideen, ohituren bilakaeraz jabetzeko eta, halaber, haien esanahiaz konturatzeko modua da,
eta ohikoak ez diren bitartekoez ikasten ikastekoa ere bai.
Irakasleentzat, adinekoek jakintzak transmititzeak metodo pedagogiko aktiboak garatzeko
aukera da, eta bere sektorekoak ez diren profesionalekin lankidetza izatekoa ere bai.
Instituzioak, belaunaldien artean gertatzen den trukeari esker, kanpoko errealitatera
zabaltzen dira.
* Animazio ludikoa
Jolasa. Jolasa ez da haurtzaroko gauza bakarrik. Aktoreen adina edozein izanik ere,
jolasa jarduera serioa eta eraikitzailea da, poz eta atseginezko erreakzioak sortzen baditu ere.
LANBIDE EKIMENA
94
Aisialdiko animazioa
Bere funtzioak, aldi berean dira estetikoak, jolasa eraikitzea eta gainera
asmatzea baita; kulturalak, adierazpen-idealak betetzea ahalbidetzen baitu;
sozializazioari dagozkionak, norbera bere buruaren aurrean, besteak norberaren
aurrean eta norbera besteen aurrean erakusten baititu; soziala, jolastea jarduera
komunaren plazerra sentitzea baita. Jolasek entretenimendua eta plazerra
ekartzen dute eta, gainera, aspertzea eragozten dute, taldearen baitan harreman
eta truke berriak bultzatzen dituzte, ekintzaren atsegina sustatzen dute eta
arreta, hausnarketa eta, batez ere, oroimenari eragiten diete.
Normalean, jolasak irizpide antonimoen arabera bereizten dira: jolas indibidualak eta
jolas kolektiboak; barruko jolasak eta kanpoko jolasak; jolas konkretuak edo fisikoak eta jolas
abstraktuak edo intelektualak. Halaber, erabilitako tresnaren arabera eta eskatzen den
ezaugarri nagusiaren arabera bereiz daitezke: trebezia eta abiadura edo oroimena eta
behaketa eskatzen dutenak. Batzuek, aldi berean eska ditzakete ezaugarri fisikoak eta
intelektualak.
Ez dago adinekoentzako berariazko jolasik. Hala ere, beharrezkoa da jolasak eta
jarduera ludikoak adinera, motibazioetara eta mugimendu-ahalmenetara egokitzea. Neurri
batzuk hartu behar dira, jolas tradizionalen hautaketari eta egokitzapenari dagokienez: arauak
eta aplikazio-modalitateak sinplifikatzea (jokalarien kopurua, aldaerak erabiltzea, denbora
mugatzea), jolas konplexuegiek frustrazioa eragin baitezakete jokoaren helburua betetzerik ez
badago; materiala egokitzea; haur-jolasak ezabatzea (adineko pertsonei ez zaie gustatzen
umetzat hartzea). Ez da komeni lehia handiegia bultzatzen duten jolasak proposatzea,
baizik eta elkarlana helburu dutenak, eta ez eta produktiboak direnak ere. Garrantzitsuena
jolasteko plazerra da.
Adineko pertsonak, beren bizimoduagatik, ez daude jolasten ohituta. Horregatik,
animatzaileak parte hartzera bultza beharko ditu askotan. Horretarako, ez du adinekoa
behartuko, baizik eta konbentzitu egin beharko du, jolasek duten interesa azalduz, adibidez.
Kontuan hartu beharko dira, halaber, interesguneak. Jokoak ez dira inposatu behar, baizik eta
pertsonen gustu eta ahalmenetara egokitu egin behar dira. Halaber, kontuan hartu beharko da
adineko pertsonaren inguru soziokulturala jolasak aukeratzeko garaian.
LANBIDE EKIMENA
95
Aisialdiko animazioa
beren irudia hobetzen eta balioesten duten estimuluak dira. Pertsonari duintasuna ematen diote
eta zahartzaroa gainbeheraren sinonimoa delako ideia desmitifikatzen laguntzen dute.
Ile-apaintzailea edo estetikarekin zerikusia duen beste profesional bat egotea aprobetxa
daiteke, edertasunari buruzko aholkuak eta irudi fisiko ona gordetzeko gomendioak trukatzeko
taldeak sortzeko. Izan ere, irudi onak norberaren pertzepzio pertsonala hobetzen lagunduko du.
LANBIDE EKIMENA
96
Aisialdiko animazioa
istripuen prebentzioan (etxekoetan batez ere) eta botiken neurrigabeko erabileraren prebentzioan. Halaber, adineko pertsonen ariketa fisikoa ere sustatu behar da.
Zaintza eta errehabilitazioa helburu dituen gaixotasunaren bigarren mailako prebentzioaz, gabezia funtzional, fisiko eta kognoszitiboen errehabilitaziora, autonomia galtzearen,
erorketen eta istripuen prebentziora, auto-medikazioa kontrolatzera eta terapia betetzearen
bermera bideratutako programak egin daitezke.
Alabaina, adinekoekin egiten den prebentzio gehiena hirugarren mailakoa da. Haien
patologia anitzak direla-eta, prebentzioa datu lanthaniko edo erradiologiko edo biokimiko baten
aurrean neurriak hartzea da. Horretarako, beharrezkoak dira azterketak eta medikuarengana
sarritan joatea, batez ere zahartzaroa zaila denean eta autonomia fisikoa, mentala eta soziala
galtzen denean.
LANBIDE EKIMENA
97
Aisialdiko animazioa
haren ahalmenetara egokitzea ahalbidetuko digu, pertsona jarrera negatibo batez blokeatuko
lukeen porrota saihesteko.
Gaitasunak ahalik eta gehien lantzea garrantzitsua izanik ere, are garrantzitsuagoa da
pertsona porrotaren aurrean ez uztea. Zaindariak beti eman behar dio egoiliarrari lorpen-sentsazioa egindako zereginean, oraindik egin dezakeena balioetsiz.
Egoiliarraren gustuak berekin eta bere familiarekin egindako elkarrizketan identifikatuko dira. Taldeko kide guztiek egoiliarraren profila egiten parte hartuko dute. Pertsona
bere zaletasunekin bat datozen jardueretara bideratzen bada, aukera gehiago izango dira
jarduera horiek onar ditzan.
Egoiliarra jardueretara bere gustu eta ahalmenen arabera bideratu behar da, baina,
halaber, beste egoiliarrekin eta taldekideekin dituen antzekotasunen arabera. Garrantzitsua da
inguruneak elkarbizitza eta estimuluak bultzatzea, ahalik eta onespenik handiena lortzeko.
Animazioa da pertsonarengana egokitu behar duena, eta ez egoiliarra aldez aurretik
ezarritako animazio zurrun batera.
Aurreko kapituluan aipatu ditugu pertsonalak, proposatutako jardueretan adinekoei
parte harrarazteko garaian aurkitzen dituen arazoak. Esan dugu, halaber, arazo horiek, askotan
adinekoari egindako kexa gisa adieraziak, ez datozela pertsonarengandik, baizik eta
partaidetzak gertatu beharko lukeen ingurunetik, edo animazioa bideratzeko modutik.
Animazioak ez du denbora-pasa hutsa izan behar, baizik eta estimulazio intelektual eta
fisikoen iturri anitza, parte hartzera bultzatzen duen modu erakargarri batean oinarrituta.
Partaidetza borondatezkoa denean, hasieratik izaten da giro positiboa, gogotsua eta dinamikoa,
pertsonei jardueretan erregularki inplikatzeko benetako atsegina ematen diena. Baina halako
motibaziorik ez dagoenean, animatzaileari dagokio adinekoei parte hartzeko gogoa emango
dieten baldintzak sortzea. Horretarako, beharrezkoa da:
Adineko pertsonei gelan bisita eginez, animaziotik zer espero duten jakiteko
LANBIDE EKIMENA
98
Aisialdiko animazioa
Adineko pertsonei beren balioaren kontzientzia hartzeko eta oraindik egin dezaketenaz
ohartzeko egoerak sortuz.
Beldurrak gainditzea. Ibiltzeko eta erortzeko beldurrak gelatik irtetea eragotzi egiten du eta,
askotan, parte hartzeko eragozpen bilakatzen da animazio kolektiboetan. Kasu horietan,
animatzaileak beldurrak, zalantzak eta baldarkeriak errespetatu behar ditu, eta leku seguruan
lan egin behar du, erortzeko arriskuak saihesteko eta ziurgabetasuna desagertzeko, adineko
pertsonari oraindik irteteko gai dela, lagunduta bada ere, frogatuz.
Mesfidantzak gainditzea
-
Ohikeriak haustea. Instituzioetan dagoen adineko jendeak arazoak izaten ditu aisialdira
egokitzeko, lanean baizik ez baita balioetsia izan. Adibidez, pertsona bat mantentze-gimnasiako
jardueretan parte hartzera bultzatzea lan luzea da, non animatzaileak pazientziaz konbentzitu
beharko duen, desioa sortu edo birsortu beharko duen eta, pixkanaka, ohikeriak eta aldez
aurreko ideiak hautsi beharko dituen.
LANBIDE EKIMENA
99
Aisialdiko animazioa
Nork bere buruaren irudi positiboa sortzeko jarduerak proposatuz, adineko pertsonari
gaitasunak aurkitzeko eta besteen aurrean bere burua balioesteko
Informazioa pasaraztea. Iragarki erakargarri eta umoretsuak jarriz espazio komunetan eta
solairu bakoitzean, horretarako ezarrita dagoen taulan, animazioen edukien eta erritmoaren
berri emanez.
Egilearen arabera, animatzaileak hauxe jakin behar du halaber:
Adineko pertsonen ezezkoa ez da beti erabatekoa izaten, baizik eta askotan honako hauei lotua:
-
Jarduera ezezagun berri bati, edo gaizki aurkeztutako bati, ekiteko beldurrari
Hiztegi egokia erabiltzea eta lehian pentsarazten duten eta adinekoei beldurra sortzen
dieten (kirol-jarduerak, intelektualak...) terminoak baztertzea
Desdramatizatzea, eta behin eta berriro azaltzea ez direla lehian aritzeko bildu, baizik
eta jarduera baten inguruan elkarrekin une atsegin bat igarotzeko
Adineko pertsonei, askotan, eskatu egin behar zaie. Sarritan, lotsak eta ziurtasunik ezak
parte hartzeko nahia oztopatzen dute. Animatzaileak pertsonaren bila joan beharko du, taldean
aurkeztu eta haren psikologiarekin jokatu, batez ere haren harrotasunarekin.
Taldea. Animazioaren ordutegiak eta edukiak gogoraraziko ditu bazkalorduan, eta menpekotasun mentalik handiena dutenei gelara bila joango zaie, ahaztu egin baitaitezke.
Ezintasun fisiko, sentsorial eta mentalek askotan zaila egiten dute animazio-jardueretan
parte hartzea. Animatzaileak, lehenbizi, animazio indibiduala egin behar du eta, ondoren,
LANBIDE EKIMENA
100
Aisialdiko animazioa
pixkanaka, adinekoari bere gelatik eta isolamendutik irteten lagundu behar dio; halaber,
egokitutako jarduerak pentsa ditzake. Askotan, nahikoa izaten da ziurtatzea eta eskatzea
adineko pertsonen onespena lortzeko.
Heziketa integrala burutzea, pertsonari harrera egiten, orientabidea ematen eta bizitzari
zentzua ematen saiatuz.
Haurrarengan eta gaztearengan sormena, jarrera kritikoa eta oro har bere ahalmen
guztiak sustatzea.
Aisialdi NORMALIZATUAREN emaitzak oso positiboak dira bai bertan txertatzen den
minusbaliatuarentzat, bai berekin harremanak dituzten gainerako taldekideentzat.
-
LANBIDE EKIMENA
101
Aisialdiko animazioa
lizatua duenean bakarrik iritsiko da; aisialdiko esparru, gune eta jarduera guztietan integrazio
osoa eta benetakoa gertatzen denean.
Aisialdiaren paraleloan, pertsonaren gainerako jarduera-eremuetan ere, hala nola
eskolan, lanean, familian eta abarretan, egoeraren normalizazioa beharko litzateke.
Orduan bakarrik, minusbaliatuen integrazioaz arduratzen diren elkarteek zentzurik ez
dutenean eta desagertu beharrean direnean, inork normalizazioaz eta integrazioaz hitz egiten
ez duenean orduan izango dugu gizarte normalizatua.
4.2.17.2. Zergatik ezin den gaur egun aisialdi normalizatuaz hitz egin
Hainbat arrazoirengatik, gaur egun aisialdi normalizaturik ez dagoela esatera ausartzen
gara; areago, gizarte mailan NORMALIZAZIO horretara jotzeko interesik dagoenik ere
zalantzan jar genezake. Arrazoiak honako hauek dira:
a. Gaur egun bi aisialdi mota ditugu oraindik
-
Berezia, euren ezaugarri fisiko, psikiko edo sozialen ondorioz gizarteak normal
gisa zehazten duenaren barruan sartzen ez diren pertsona desberdinentzat.
b. Aisialdirako klubak izateko edo jarduerak egiteko lokal, aterpetxe eta udaleku gehienetan
oztopo arkitektonikoak izaten dira. Elbarritasun fisikoren bat duten pertsonak leku horietara joan daitezkeela ez da kontuan hartzen, ezta eraikin berriak eraikitzen direnean ere.
c. Biztanleriaren sektore horretaz arduratuko diren langileentzat prestakuntza berezia
eta bereizgarria sustatzen da: marjinazioan espezializatutako monitorea, heziketa
bereziko hezitzailea
LANBIDE EKIMENA
102
Aisialdiko animazioa
Aldi berean, aisialdiko heziketan jardungo duten pertsonentzat, monitore eta zuzendarientzat, zenbait arlori dagokion oinarrizko prestakuntza oso urria da, eta
batzuetan izan ere ez da.
d. Oraindik badira aisialdiko taldeetan edo udalekuetan neska-mutiko minusbaliatuak
benetan eta argiro baztertzen diren esperientziak.
e. Monitoreek haur minusbaliatuak onartzeko jartzen dituzten eragozpenetako batzuk
hauek dira:
-
Monitore espezializaturik edo laguntzailerik bada, arazo horiei aurre egitea eta
haur horientzat jarduera bereziak antolatzea monitore horien betebeharra dela
uste dute.
Horregatik guztiagatik, NORMALIZAZIORANTZ bidea egiten abiatzeko ordua dela uste dugu.
FORMAZIOA
MENTALIZAZIOA
NORMALIZAZIOA
INTEGRAZIOA
PARTE-HARTZEA
LANBIDE EKIMENA
103
Aisialdiko animazioa
ONARPENA
LANBIDE EKIMENA
104
Aisialdiko animazioa
Onarpena
Bestearen errealitatea den bezala hartu eta onartzea da, onartzen duen taldearen
jokamoldearentzat horrek dakarren guztiarekin.
Hori integraziorako aurre-baldintza dela esan daiteke, pertsona ez baita taldean
integratuko lehenik nolabait onartua izan ez bada. Baina onarpen hori tolerantzia edo
bertaratzeko baimen hutsa bada, inoiz ez da benetako integraziora iritsiko, nahiz eta pertsona
hori aldizka joan aisialdiko taldera.
Minusbaliotasuna duten pertsonak zein eratan onartzen dira aisialdiko taldeetan?
Parte-hartzea
Honako hau esan nahi du: gizarteak aisialdiaren normalizazioa beharrezkoa eta posiblea
dela eta horretara iristea guztion lana dela kontzientzia hartzea.
Horretarako, biztanleriaren sektore askotan bizirik dirauen pentsamolde bereizle eta
lehiakorra desegitea funtsezkoa da. Aisialdiko heziketaren alderdirik garrantzitsuenetakoa diren
monitoreek, bereziki, kontzientzia hartu eta jarreraz aldatu behar dute. Integrazioa posible eta
funtsezkoa dela sinesten lehenak izan behar dute horiek; neska-mutiko desberdin horiei
aurreko egiteko beldurra eta errukian oinarritutako paternalismozko eta babeskeriazko jarrerak
alde batera uzteko prest egon behar dute.
Prestakuntza
Haurraren heziketan (alor guztietan) zuzenean lan egiten duten pertsona guztiei minusbaliatuaren arazoen ezagutza eman behar zaie eta minusbaliatua tratatzeko gaitu behar dira.
Minusbaliatuarentzat aisialdiaren normalizazioa lortu ahal izateko integrazioarekiko
baliabide paraleloa izango litzateke.
Gaur egun egoera gizartean normalizaturik ez dagoenez, hori lortzeko bi mailatan lan egin
beharko litzateke:
-
Epe luzera: aisialdiko monitoreei eta gizarteari oro har euren taldeetan minusbaliatua
aktiboki onartu eta integratzeko prestakuntza emanez.
LANBIDE EKIMENA
105
Aisialdiko animazioa
Prestakuntza horrek, jakina, praktika eskatuko du, eginez ikasten baita. Aisialdiko taldeetan
integratuta haur minusbaliatu gehiago egon ahala, monitoreek, gainerako haurrek bezala,
eurekiko harremanetan esperientzia lortzeko aukera izango dute. Talde horietan dagoeneko
esperientzia eta ezagutza egokia duen monitorerik dagoenean, gainerakoei aholku eman ahal
izango die eta jokamolde egokienak zein diren azaldu ahal izango die, minusbaliatuari edo
gainerakoei kalte egin diezaiekeen akatsik egiteko beldurrak uxatuz.
Integrazioa
Integrazioa normalizaziora iristeko modu gisa gizarteak minusbaliatuen eskura jarri
behar duen BITARTEKOA da.
Integrazio-printzipioaren abiapuntuko premisa honako hau da: gizakien arteko desberdintasunak balioetsi egin behar dira (guztiok desberdinak baikara). Denok dugu gizarte-taldearen
parte izateko eskubidea, bere garapenerako denok garrantzitsuak garen neurrian.
Minusbaliatuaren gizarteratzea bere bizitzan zehar harremanak dituen talde eta instituzioekin (eskola, familia, aisialdiko kluba, lana) elkarreraginaren bidez gauzatzen da.
Integrazioa ez da gizartean gertatzen, leku jakinetan baizik, pertsona jakinekin
harremanetan eta komunikazioan. Guk honela definitzen dugu: minusbaliatu fisikoak eta
minusbaliatua ez denak elkarrekin ikasten eta elkarrekin euren izaerak, harreman-moduak eta
gizartean antolatzeko moduak berregituratzen dituzten prozesua.
Normalizazioa
Ikusi dugunez, helburu gisa lortu nahi den prozesuari dagokion hitz zabala da.
Baina horretara iristeko, kontzeptu hori komunitate osoak oro har (administrazioa, zerbitzu publikoak, aisialdiko taldeak) ulertu eta onartu behar du, ez zuzenean minusbaliatuaren
integrazioa burutzeko arduradunek bakarrik.
Integrazioak normalizaziorantz urratsak egingo baditu, komunitate-ikuspegitik heldu
behar zaio. Pertsonek desberdinak izan arren euren gizarte-inguruan aktiboki parte hartu ahal
izateko baldintzak sustatu behar dira.
LANBIDE EKIMENA
106
Aisialdiko animazioa
Oztopoak desegin
Haur minusbaliatu fisikoa joango den aisialdiko klub edo zentroa bere auzokoa, nahiko
gertukoa eta, sartu ahal izan dadin, oztopo arkitektonikorik gabea izatea komeni da, konplikazio
handiak saihesteko.
Jarduerak burutzen diren lokalaren barruan, gurpil-aulkia edo mugimen-zailtasunak
dituen haurrak eroso zirkulatzea eragotziko duten oztopoak baztertu edo kentzea komeni da:
ate eta pasilloak zabalago egin, eskaileretan arrapalak jarri, bere neurriko mahaiak Izan
dezagun kontuan honako hau: haurrari mugimendu autonomoa errazten diogun neurrian mugak
kentzen dizkiogula.
Jardueren programazioa
Jarduerak programatzean neska-mutiko guztien parte-hartzea (integratutakoarena barne)
kontuan izan behar da.
Jarduerak desberdinak edo bereziak izatea ez da ezinbestekoa; besterik gabe, jarduera
batzuek egokitze txiki batzuk beharko dituzte, eta egokitze horiek, interesa galtzea eragin
ordez, interesgarriago egingo dituzte. Izan dezagun kontuan honako hau: joko guztiak egoki
daitezkeela jokalarientzat, eta, batez ere, jokoak haurrentzat eginak direla, ez haurrak
jokoentzat. Guztiei irekitako joko eta jarduerak egin ahal izatea monitoreen irudimenaren,
sormenaren eta inprobisazioaren mende egongo da.
Aukerako jarduerak ere aurkez daitezke, minusbaliatuak parte har dezakeen aukeraren
bat izan dezan beti.
LANBIDE EKIMENA
107
Aisialdiko animazioa
Laguntza-autoa
Aisialdiko zentroan edo udalekuan auto bat izatea aukera asko ematen dituen neurri
oso lagungarria da. Ibilaldi edo irteerak oinez egin arren, minusbaliatua autoan eraman ahal
izango da eguna pasatuko duten lekura, eta han egingo diren jarduera berezietan ere parte
hartu ahal izango du.
LANBIDE EKIMENA
108
Aisialdiko animazioa
Dena den, edukiak ere ezin ditugu ahaztu: hainbat teknika eta minusbaliatuaren
problematikari buruzko ezagutza, monitoreari bere lanean segurtasuna emango dion prestakuntza egokia ahalbidetuko diotenak.
Horien artean aipagarrienak hauek dira:
-
Aulkiaren erabilera
Familiaren problematika
Udaleku integratuak
Laguntza-monitorea
Integraziorako monitoreen prestakuntza eta trebakuntza egiten den bitartean, aisialdiko
zentroetan eta udalekuetan integrazio-esperientziak egiten jarraituko da. Horiek errazteko eta
akatsak saihesteko, laguntza-monitoreak behar dira. Baina aisialdiko zentroetako, udalekuetako
edo kanpaldietako monitore guztiak minusbaliatuez arduratzeko gaituak egon ahala eta
esperientziaren bat izan ahala, laguntza-monitorea desagertu egingo da.
Beraz, bere lana integrazio-prozesuan bitartekari soilari dagokiona izango da.
Pertsona horrek, aisialdiko heziketa-zereginak egiteko prestakuntza eta esperientziaz
gain, minusbaliatuen problematikari dagokionez berariazko prestakuntza eta minusbaliatuekin
harremanetan eta zaintza berezian esperientziaren bat izango ditu.
Udalekuetako gainerako monitoreen eskubide eta betebehar berak izango ditu, eta ez
du zertan berak izan haur minusbaliatuak dituen berariazko beharrez zuzenean arduratuko
dena. Behar horiei erantzuteko modua monitore talde osoak aztertu eta eztabaidatu beharko
du, eta zeregina guztien artean banatu beharko da.
Laguntza-monitorearen berariazko eta lehentasunezko zeregina lan hori burutzeko era
egokiari buruz gainerakoei aholkatzea eta haurrari ematen zaion tratua ahalik eta
parekatzaileena eta integratzaileena izan dadin lortzea da.
LANBIDE EKIMENA
109
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
110
Aisialdiko animazioa
2. Administrazio-mailak
Aipatutako eskumen-banaketa horren ondoren, gizarte-zerbitzu deitzen direnak, hau da,
erkidegoko pertsonen eta taldeen ongizatea eta garapena eta gizarte-ingurura egokitzea
(Europako Gutun Soziala, 14. artikulua) sustatzen dituzten zerbitzuak, ekintza-mailan tokiko,
lurraldeko eta autonomia-erkidegoko esparruetan egituratzen dira.
LANBIDE EKIMENA
111
Aisialdiko animazioa
i)
j)
k) Bere planifikazioaren barruan dauden eta euren izaeragatik Lurralde Historiko bati
baino gehiagori eragiten dioten programak kudeatzea.
Foru Aldundiak
Indarrean dagoen legediaren, araudiaren eta Gobernuaren plangintzaren barruan, Foru Erakundeei dagokie zeregin hauek betetzea (Gizarte-zerbitzuei buruzko Legearen 10. artikulua):
a) Gizarte-zerbitzuen araudia egitea, zerbitzu horiek emateko maila kualitatibo egokiak
eta modalitate zehatzak ezarriz.
b) Gizarte-zerbitzuak programatzea, horien funtzionamendurako lurralde-eremu
egokienak zehaztuz eta sektorean eragina duten beste zerbitzu publikoekin
harremanak izanez.
c) Aldundiaren lurraldean estali beharreko beharrak aztertzea eta horiei aurre egiteko
beharrezko baliabideak mailaz maila programatzea.
d) Aldundiaren lurraldean garatzen diren gizarte-laguntzako jarduerak zaintzea.
e) Izaeragatik edo biztanleriarengan duten eraginagatik udalen edo udalez gaineko
erakundeen ahalmena gainditzen duten zerbitzuak kudeatzea.
f)
Udalak
Apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituenean,
Estatuko eta Erkidegoetako legediaren araberako eskumenak ematen zaizkie udalerriei alor
hauetan (25.2 artikulua, k) eta m) puntuak):
- Gizarte-zerbitzuak, gizarte-sustapeneko zerbitzuak eta gizarteratze-zerbitzuak ematea.
- Kirol- zein kultura-jarduera edo -instalazioak; aisialdia betetzea; turismoa.
LANBIDE EKIMENA
112
Aisialdiko animazioa
Udalek, hirigune handietan, zerbitzuak auzo edo barrutietan zehar banatuko dituzte;
hirigune oso txikietan, zerbitzuak udalaz gaineko eremuan bilduko dituzte, beti ere
biztanleriaren beharren eta irizpide demografikoen arabera.
Bere biztanleria osoarentzat edo zati batentzat beharrezkotzat jotzen duen zerbitzuren
bat udalak edo udalaz gaineko erakundeak zuzenean kudeatzen ez duenean, dagokion
erakundeekin behar diren harremanak izango ditu hiritarrak zerbitzu egokia jasotzea
ahalbidetzeko.
LANBIDE EKIMENA
113
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
114
Aisialdiko animazioa
c) Herritarren parte-hartzea
Botere publikoek hiritarrek gizarte-zerbitzuen programazioan eta kontrolean demokratikoki parte hartzea sustatuko dute.
d) Integrazioa
Gizarte-zerbitzuek hiritarrak euren familia- eta gizarte-inguruan mantentzera joko dute;
hala badagokio, komunitatearen inguru normalean birgizarteratzera joko dute eta, horretarako,
ahal den neurrian, gizarte-beharrak asetzeko bide normalak erabiliko dituzte.
e) Deszentralizazioa
Gizarte-zerbitzuak, euren izaerak ahalbidetzen duen neurrian, ahalik eta deszentralizaziorik handienaren irizpideekin eskainiko dira; kudeatzaile nagusiak udalak izango dira, eta
planifikazio-maila eskualdea izango da.
f) Planifikazioa
Botere publikoek euren jarduna, irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuena eta beste
botere publikoena koordinatuz planifikatuko dute gizarte-zerbitzuen prestazioa, gizarte-beharrei
eskariaren arabera erantzuteko eta zatika tratatzea saihesteko.
g) Prebentzioa
Gizarte zerbitzuak ez dira bazterketa-egoerak konpontzen bakarrik saiatuko, baizik eta,
aldi berean eta batez ere, horiek eragiten dituzten arrazoiei aurrea hartzen saiatuko dira.
5. Aisialdiaren alorrean jarduteko irizpideak
Jarduteko irizpide orokor gisa, bai administrazio publikoari dagokionez, bai zuzenean edo
zeharka pertsona minusbaliatuekin lotutako alorretan esku hartzen duten gainerako eragileei
dagokienez, honako hau hartzen da kontuan: behar pertsonal zein kolektiboak asetzeko
normalizazio politika indartzea.
Horrek honako hau esan nahi du: minusbaliatuei gainerako pertsonek dituzten aukera
berak ematea antolatutako aisialdiko egituretan txerta daitezen.
Minusbaliatuentzat berariazko aisialdiko zerbitzuak kasu bakar honetan justifika
daitezke: minusbaliatu horiek minusbaliotasunaren larritasunaren ondorioz gizarte-ingurunean
LANBIDE EKIMENA
115
Aisialdiko animazioa
eskaintzen diren leku edo edukietara iritsi ezin direnean zenbaitetan fisikoki ere ezin
dutenean. Dena den, zerbitzu horiek euren antolakuntza- eta heziketa-egitura erabiltzaileen normalizazioa eta autonomia lortzera eta giza heldutasuna zein gizarte-heldutasuna
garatzera bideratuta eduki behar dute.
LANBIDE EKIMENA
116
Aisialdiko animazioa
Tituluak oso ongi argitzen du azalpen txiki honen abiapuntua; aisialdiko taldeek integrazio-prozesuetan bete behar duten zeregina. Zeregin hori berariazko erakundeek, prestakuntza-eskolek edo administrazioak dutenarengandik desberdina da.
Lehenik honako hau nabarmentzen da: prozesu hori instantzia horretan gauzatzen dela.
Beraz, multzo osoaren muina da; berari dagokio benetako esku-hartzea eta, beraz, heziketa-ekintza horien arrakasta edo porrota hor gertatzen da.
Dena den, posizio hori, ezinbestean, gainerako elementuek sostengatzen dute;
koordinaziorik eta elkarrekin lankidetzarik ez bada, jardunaren koherentzia eta arrakasta
izateko aukerak nabarmen murrizten dira.
Aisialdiko heziketa-mugimenduaren loria eta miseria honako errealitate hauek osatzen
dute: errealitate gazte eta, aldi berean, heldua denak; malgu eta, aldi berean, pixkanaka instituzionalizatuak; aldakorra eta, hala ere, gero eta egonkorragoak; borondatezkoak eta, aldi
berean, zorrotzak. Izatez denak eta izaten jarraituko duenak.
Horretatik guztitik bi zehaztasun ondorioztatzen dira: batetik, gauza asko kontuan edukitzeko, egindako ahaleginen errentagarritasuna segurtatzeko eta abarretarako zailtasuna;
bestetik, freskotasuna, bizitzarekiko gertutasuna, aztergai dugun kontuaren oinarrizko hiru alor
hauei ahalmen hezitzaile ikaragarria ematen diena:
-
Sentsibilizazioa
Sozializazio-prozesuaren garapena
LANBIDE EKIMENA
117
Aisialdiko animazioa
Euskal Herrian ere hainbat eratako esperientzia asko izan dira. Adin guztiei dagozkienak, era askotakoak eta emaitza oso desberdinetakoak izan dira. Duela gutxi arte
egindakoa hobekien definitzen duena, beharbada, borondate ona da, hitz horri gutxiespen-zentzurik eman gabe.
Euren taldean pertsona minusbaliatuak aurkitzen zituzten monitore edo taldeak ahalik eta
hobekien lan egiten saiatu dira eta, neurri handi batean, saiatzen dira oraindik ere, askotan
prestakuntza gogo handiarekin ordezkatuz. Horrek guztiak emaitza oso interesgarriak eman
ditu zenbait kasutan.
Jakina, garai horri buruzko datu zehatzik ez dago, gaur egungorik ere ia ez dago, baina
gutxi gorabeherako ikuspegia izateko honako hau esan dezakegu: EEBko taldeen artean (35)
% 50 baino gehiagok dihardutela euren adin-talderen batean edo gehiagotan integrazio-prozesuak burutzen, edo azken urteetan burutu dutela. EEAn ere zenbait esperientzia,
horietako batzuk oso egituratuak, badirela badakit.
Joera orokortzea da, eta horretan kontuan hartzekoa da monitore-taldeen sentsibilizazio-lana. Lan horrek bi oinarri ditu: elkarteen gogoeta eta berariazko zenbait elkarteren lan
eragilea, hala nola AVPS eta APDEMAren aisialdi-zerbitzuena.
Duela bi urtetik, bi elkarteen artean lan komuna egiteko planteamendua dago: pertsonak
talderik egokienetara bideratzen dira, zuzenean integrazio-prozesuez arduratzen diren
monitoreekin laguntza- eta jarraipen-bileretan, aurretik gurasoekin lan eginez eta abarren
bidez. Bide interesgarria da, nahiz eta ezinbestean motela den gaiaren zailtasunagatik eta
elkarte batzuek zein besteek dituzten muga eta gabeziengatik. Integrazio-prozesuetan badira bi
elementu azpimarragarri, agian arrakastarako gutxieneko derrigorrezko baldintzak (baina ez
nahikoak, noski) direlako. Gure ustez, elementu horiek honako hauek dira: gurasoak ulertzea
eta prozesu horien animazioa euren gain hartzen duten monitoreak ulertzea. Biek lehentasunezko arreta behar dute.
Gurasoek, halaber, aurretiazko lan handia eta, hasieran batez ere, segimendua behar dituzte.
LANBIDE EKIMENA
118
Aisialdiko animazioa
Guztiontzat lana dagoela argi dago: euren monitore-taldeak sentsibilizatu eta beharrezko
laguntzak sortu beharko dituzten aisialdiko elkarteentzat; integrazio-programak koordinatu,
orientatu eta babestu beharko dituzten berariazko elkarteentzat; gai horrek lekua izango duten
prestakuntza-curriculumak eta interesatuentzat eduki berariazkoagoak eskaini beharko dituzten
eskolentzat; eta, azkenik, integrazio-prozesu horiek sustatu eta diruz ahalbidetu beharko dituen
administrazioarentzat. Baina, batez ere, guztiok elkarrekin egiteko lana dago; joera pixkanaka
borondate onetik lan zorrotzera igarotzea da, lehena galdu gabe, jakina!
4.2.17.6. Aisialdiko eskolak minusbaliatuen integraziorako eragile gisa
Mahai-inguru honen gaian bete-betean sartu aurretik, honako hau argitu nahi nuke:
tituluan integrazio hitza aipatu arren ez dudala hor geratu nahi, gero eta argiago baitirudi
honako honek: minusbaliatuekiko arretaren alorrean egin behar dugun lana normalizazio-printzipioak gidatu behar duela.
Izan ere, bi terminoek, lotuta egon arren, aisialdiaren kontzeptuarekin bateratuta
esanahi desberdina dute.
Horregatik, laburki, mahai-inguru honen titulua den esaldia xehatu nahi nuke. Gero,
kontzeptuak erlazionatuz, bereizketan oinarritutako filosofiatik normalizazioan oinarritutako
filosofiara igarotzeko urratsa egiten lagunduko diguten giltzarri batzuk aurkitzen saiatuko gara.
Aisialdiaz ari garenean, oro har, denbora-tarte batez ari gara: eguneroko betebeharrak
bete (lana, eskola) eta oinarrizko beharrak (jan, lo egin) ase ondoren bakoitzak nahi duena
egiteko geratzen den denbora-tartea.
Astialdi hori lan-aldiarekin harremanean ulertzea garrantzitsua da; izan ere, minusbaliatu askorentzat euren denbora hutsa izan ohi da eta hori arazo bihurtzen da gure
normalizazio-helbururako, denbora huts hori ez baita era berean bizitzen, eta normalizazio-prozesua zailtzen duten zenbait gabezia baititu.
Aisialdi kontzeptuarekin jarraituz, honako hau ikusten dugu: gure gizarteak betebeharrik
gabeko denbora hori kontsumo-denbora eta ihesbide-denbora bihurtu duela. Lan egiten
dutenek era guztietako eskaintzak eskura ditzakete, baina minusbaliatu gehienek, eta are
minusbaliatu gazteek, ez dute lanik egiten.
Horregatik, pertsona horietako askorentzat aisialdia etxean, telebista ikusten (ahal
dutenek), edo ezer egin gabe egoteko denbora bihurtzen da. Hori bazterketa-egoera argia da
eta mahai-inguru honen aztergaia ez den jatorri oso konplexua du, baina jatorri hori ezin da
ahaztu integrazio-prozesua aztertzean.
LANBIDE EKIMENA
119
Aisialdiko animazioa
Aisialdiko heziketa horrela ulertzen da: parte-hartzerako heziketa, norberaren ahalmenak garatzeko eta komunitatea sozializatzeko bide gisa taldea erabiltzen duena. Parte-hartzearen gai hori azpimarratu egin nahi dut, ikusle izatetik egile izatera pasatzea baitakar;
minusbaliatua bere gabezietatik ikustetik, bere ahalmenetatik ikustera.
Puntu honetan hartu eta lotu nahi nituzke berriro integrazio eta normalizazio
kontzeptuak. Normalizazioak bere baitan jasotzen du integrazio-printzipioa. Integraturik egoteak,
ikuspegi psikosozialetik, honako hau esan nahi du: -rekin parte-hartzea, elkarri eragitea,
askotariko taldeen parte izatea eta abar.
Minusbaliatua taldean integratzea ez da norbanakoaren beharrari eta eskubideari
erantzutea bakarrik, baizik eta, horren bidez, gizartea osotasun gisa osatzen laguntzea.
Integrazioa hiru mailatan azter dezakegu:
a) Integrazio fisikoa: Bereizi egiten duten oztopo edo distantzia fisikoak ezabatzea.
b) Integrazio funtzionala: Komunitatearen baliabideak mugarik edo murrizketarik
gabe erabiltzea.
c) Integrazio soziala: Komunikatzeko bideak ezartzea eta gizarte-ingurunean
benetan txertatzea.
Azken maila hori aurreko bien batuketa da, eta minusbaliatuak birgizarteratzeko gaur
egungo proposamen ororen jomuga izan beharko lukeela uste dut.
LANBIDE EKIMENA
120
Aisialdiko animazioa
Hona iritsita, lehen iragarritako ahalegina egin nahi dut: kontzeptu horietako bakoitzak
bere aldetik duen esanahitik abiatuta, guztiak utopia batean lotzera pasatzea; baztertze-egoeratik normalizazio-egoerara pasatzea; hori gauzatzeko giltzarriak, aisialdiaren alorrean,
honako hauek izan daitezke:
`
Familia, lehen mailako talde gisa, minusbaliatuaren ingurune naturala eta prozesuan
landu beharreko lehen maila. Familiak gure lana onartzeak errealitatearekin lotura
sendoa eta aurrerago heziketa- eta komunitate-ingurunean integrazio-lana egiteko
oinarria ahalbidetuko ditu.
Aisialdiko zentro naturala, alegia, auzoko edo herriko taldea, minusbaliatuen integrazioa pertsona horien integraziorako beste bide bat dela ikusten duena.
Aisialdiko zentro berezia, batez ere integrazio-faktore eskasekotzat jotzen diren pertsona minusbaliatuek osatutako taldea, aisialdiko gizarte-baliabideak ukatu ezin zaizkiona.
Taldea, Aisialdiko laneko funtsezko elementu gisa, harremanaren alor guztiak garatzen
diren gunea:
-
Eskola edo lanerako ikastegia; horiekin lankidetza-harremana izan behar da, integrazio-prozesua loturarik gabea eta traumatizatzailea izan ez dadin.
Gizarte-langilea, baliabideak egokitzen dituen eta zerbitzuak pertsona minusbaliatuengana hurbiltzen dituen gizartean esku-hartzeko agentea.
Gizarte-hezitzaile berezia, integrazioaz nekez hitz egin daitekeen eta lan pertsonalizatu handia eskatzen duten baina normalizazio-prozesua ukatu ezin zaien muturreko
kasuez arduratzen dena.
Segur aski elementuren bat gehiago aurki genezake, baina funtsezkoenak goian
LANBIDE EKIMENA
121
Aisialdiko animazioa
5.2. Ludotekak
5.2.1. Zer dira ludotekak?
5.2.2. Jolasaren espazioa ludoteka batean antolatzea
5.2.3. Ludoteka bateko jardueren proiektua
5.2.4. Jostailuak eta haurraren garapena
5.2.5. Gasteizko ludotekak
5.2.6. Ludoteka-arduradunaren prestakuntza eta gaitasun profesionala
LANBIDE EKIMENA
122
Aisialdiko animazioa
5.1. Jolasa
5.1.1. Haur-jolasaren izaera psikologikoa
Lehenik eta behin, jolasak subjektuak posizio psikologiko jakin bat izatea inplikatzen du:
egiten ari dena jarduera librea izatea, juzkatuko ez dena, non espazio pertsonala izango baitu,
eta beste jardueretan uzten ez zaion hutsegiterako tartea izatea. Beraz, nork bere burua
adierazteko plataforma da, subjektua jolasean espazio propioan sentitzen den neurrian,
besteekin malgutasunez konpartitzen badu ere, gainerakoekin komunikatzen baita. Jolasean,
subjektuak lasaitasun psikologikoa izan behar du, kritikatua izango ez denaren eta bere
ekintzetatik arriskurik sortuko ez denaren ziurtasunaz. Halaber, jolasean aritzeko jarrerak eta
desioak agerian egon behar dute, eta jolasten denean sinetsi egin behar da; hala ez bada,
faltsua izango da, eta jolas faltsua ez da jolasa.
Ikuskera orokortua da jolasak lanean metatutako energiak askatzeko balio katartikoa
duelakoa, eta hala ere, gutxi dira adierazpen ludikoaren forma aktiboagoak naturaltzat eta
sozialki positibotzat onartzen dituztenak (Smith eta Boulton, 1988).
Jolasa leherketa psikologiko gisa eta errepresio fisiko eta psikikoen azaleratze eta
askatze gisa ikusteak badu funtsik gaiari buruzko azterlanen historiari begiratzen badiogu. Izan
ere, jolasa, jadanik XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, energia-soberakina xahutzeko
modutzat hartzen zen, gizakien eta goi-mailako animalien mugimen-gaitasunen neurrigabeko
ugaritasunak eta elikadurak sortutako eta beharrik gabeko jardueratzat. Spencer-ek (1855) tratatu
bat idatzi zuen gai honi buruz. Shiller filosofoak eta arte-tratadistak poz eta atseginezko
leherketatzat jo zuen, jarduera serioek behar duten kontrapuntutzat, eta gaitasun estetiko eta
artistikoekin erlazionatu zuen. Jolasaren izaeraz lehen azterketa psikologikoa egin zuen K. Groos-entzat (1901), jarduera horrek goi-mailako animaliek eta gizakiak berak etorkizunean bizirauteko
gaitasunak menperatzeko giltzarriak zituen. Horregatik, funtsezkoa izango zen jolas agresiboa
kumeengan, gerora janaria bilatzeko jokabideak garatzeko, eta haurrak jolasean egiten zuen
irudikapen sinbolikoaren helburua, etorkizunean sozialki trebea izatea zen. Jolasa pertsona
helduari eskatzen zaizkion jarduera zehatzetarako aldian aldiko prestaketa izango litzateke.
Psikologia zientifikoa deitzen diogun testuinguruan, historian zehar hainbat teoria izan
dira haur-jolasen jatorri psikologikoari eta izaerari buruz, eta laburki azalduko ditugu.
5.1.1.1. Jolasaren teoria psikoafektiboak
Freud-ek (1920) azalpen bat eman nahi izan zion jokabide ludikoari, inkontzientearen
bere aurkikuntza barne hartuko zuena, barne-prozesu emozional gisa, zeinak funtsezko senak
inplikatzen baititu, hau da, plazerraren printzipioa edo atseginerako joera konpultsiboa, eta
heriotza-printzipioa edo suntsiketarako eta hausturarako joera.
LANBIDE EKIMENA
123
Aisialdiko animazioa
Teoria psikoanalitikoa, oro har, afektuen eta emozio sakonen teoria da, eta bere
hipotesiak eta azalpenak oso konplexuak dira erraz erabiltzeko ideia izateko. Teorizazio horrek
errepresioaren oinarrizko printzipioa jasotzen du, hau da, sozializazio-prozesuan, haurtzaroan
gizarteak norbanakoaren sentimendu eta desioetan egiten duena. Jolasak subjektuak
hezkuntza-prozesuan erreprimitutako sentimenduak adierazteko zeregina dauka.
Joan den mendeko lehen hirurogei urteetan psikoanalisiak izan duen kultur garrantzia
hain handia izanik, ez da komeni haren ikuspuntua baztertzea; are gehiago, jolasari
dagokionez, ikuspegi horretatik balio terapeutiko handiko teoria klinikoak garatu dira (Isaac,
1948; Klein, 1955; Aberasturi, 1979, Winnicott, 1979).
Eraikuntza teoriko psikoanalitiko guztien artean, guretzat oso interesgarriak dira
Winnicott-en azterlan klinikoak eta haur-jolasaren bere interpretazio-eredua.
Winnicott-en arabera, jolasteko gaitasunaren jatorri psikologikoa, haurrak amarekin edo
luzaroan zaintzen duenarekin afektiboki erlazionatzeko moduan bilatu behar dugu.
Autore horrek iradokitzen digunez, lehen pertzepzioak eta diskriminazio sozialak
afektibo/kognitiboak dira. Horietan, haurrak, mundu erreala ulertzeko motibazio nagusia
ematen dioten egoerak eta ingurukoaren ordenamendu pertzeptiboaren giltza gisa jokatzen
duten egoerak hautatzen ditu, afektuz kargatuta. Bi irudikapen-multzo handi egiten ditu:
ezaguna dena eta lotura bat sentiarazten diona (ezagutzen dituen objektuak, jolaserako
erabiltzen dituenak) eta ezezaguna, arrotza dena (objektu arrotzak, lehen begiratu batean
izutu egiten dutenak).
Horrela, jolasaren bitartez, objektuak eta pertsonak barne-irudikapenean ludiko eta ez-ludiko gisa egituratzen dira. Ludikoek konfiantza eta segurtasuna ematen diote, eta ez-ludikoek, mesfidantza eta prebentzioa.
Bizipen ludiko-afektiboek, haur txikiak behar bezalako heldutasun pertsonala izan
dezan, hainbat ikuspegitatik oso garrantzitsutzat jo den komunikazio-diskurtsoa antolatzen dute
(Bruner, 1982; Nicolich, 1977 eta Dunn, 1986, besteak beste). Gero eta bistakoagoa da egoera
horiek esparru pribilegiatua direla lengoaia eta, oro har, komunikazio-estrategiak eskuratzeko
eta garatzeko.
Horrelako egoeren adibidea aurpegia estaltzea/agerian uztea da, agertzea/desagertzea, abesti sinple eta errepikakorrak kantatzea, etab. Jolas horien izaera afektiboa hain
garrantzitsua da, ezen haurren identitate pertsonala eraikitzeko ezinbestekoak baitira.
LANBIDE EKIMENA
124
Aisialdiko animazioa
Esperientzia horien gakoetako bat hauxe da: haurrari ez zaiola erantzunen zehaztasuna
eskatzen, eta objektuak libreki erabil ditzakeela, uneoro nahi duen tonu afektiboaz.
Horrela, jarduera ludiko interaktiboa eta komunikatiboa gainerako jardueretatik bereizi
egiten da, eta haurrari objektuak erabiltzeko eta pertsonekin harremanetan jartzeko gaitasuna
ematen dio, sentimenduak eta emozioak libreki adieraziz.
Winnicott-entzat, horrelako lotura afektiboak subjektuari mundua ulertzeko eta bere
burua ulertzeko modu berezia ematen dio. Jarduera horrek, haren arabera, hirugarren area
edo zona mentala sortzen du; hau da, subjektuari ba... bezala egoerak ulertzeko gaitasuna
ematen dio (amatxok joan balitz bezala jokatzen du, baina ez da joan; panpinak negar egingo
balu bezala egiten du, baina ez du negarrik egiten), etab.
Hirugarren area mental hori gaitasun sinbolikoa garatzea eta aberastea besterik ez da,
eta eskuratu berria duen lengoaia menperatzea.
Haur-jolasa interpretatzeko eskema kontzeptual psikoafektibo guztietan, eredu hori da
guretzat interesgarriena; izan ere, jolasean gertatzen diren fenomeno interaktiboak ulertzeko
eredua jasotzen duen interpretazio psikoafektiboa eskaintzen du, alderdi emozionalak eta
kognitiboak haur-jolasaren lehen urteetan artikulatuz.
LANBIDE EKIMENA
125
Aisialdiko animazioa
Lehenengo etologoen lanetan jadanik, bizirauteko trebetasunak eta oinarrizko harreman-ohiturak mantentzen ikasteko, jarduera ludikoek duten garrantzia ikusten dugu. Jolasak, heldu
gabeko norbanakoen jokabidearen oinarrizko ereduak sortzeko esparrua eskaintzen du, eta
borrokarako eta janaria bilatzeko gaitu egiten du.
Badaude ikerketa etologikoak, jolasa objektuak manipulatzeko esplorazio- eta bilaketa-jokabidearekin eta jakin-min naturalarekin lotzen dutenak (Smith eta Dutton, 1979; Eibl-Eibesfeldt, 1967).
Smith-ek eta laguntzaileek (Smith eta Conolly, 1972; Smith eta Boulton, 1987 eta 1988)
hainbat ikerketa egin dituzte, itxuraz agresiboa den jokaera ludikoa (borroka ludikoa) funtsezkoa
dela erakusten digutenak, harreman sozialak ikasi eta menperatzeko eta harreman horietan
oreka emozionala izateko, norberaren agresibitatea erregulatzeko eta norbanakoen arteko
kontrola eta distantzia emozionala gordetzeko.
5.1.1.3. Jolasaren teoria kognitiboak
Ezagutzarekin erlazionatzen den edozein eremu psikologikoren garapena azaltzeko,
jadanik ezinbestekoa da Piaget-en obra aipatzea, baina jolasa ikasteko esparrutzat hartzen
badugu, laburki begiratu behar diogu.
Piaget-ek jokabide naturala aztertu zuen eta ezagutza-egiturak eraikitzeko berezko
moduekin erlazionatu zuen, jolasaren jatorria subjektuen funtzionamendu adimentsua azaltzeko
ildo kontzeptualen arabera interpretatuz eta esplikatuz, eta haur-jolasaren teoria sistematikoa
eta ebolutiboa eginez (1945).
Jolas sinbolikoaren eta irudikapen-pentsamenduaren jatorria mugimen-eskema egokitzaileen aktibazioan bilatu behar dugu. Eskema ludiko-sinbolikoak eskema sentsoriomotorren
bilakaeraren emaitza dira eta, zentzu horretan, eskema ez-ludikoen berdin-berdinak dira, baina
asimilazio-dosi handiagoa dute, hau da, eskema errealitate objektibora egokitzeko garaian ez
dira hain zurrunak.
Bere obran, Piaget-ek jolasak haurrak mundua ulertzeko hainbat modurekin duen
erlazioa azaldu digu. Horregatik, orain badakigu ekintza ludikoak objektuekin eta ideiekin
jokatzeko modu atsegina dela, eta jolastea gauzen funtzionamendua ulertzen saiatzea dela.
Jolasetako arauek, haurren ustez, jokalarien arteko trukeek eta elkarreraginek izan behar
dituzten logikaren adierazpena dira.
LANBIDE EKIMENA
126
Aisialdiko animazioa
Piaget-en ereduari egin beharreko kritika bakarra hauxe da: ekintzaren logikaren edo
sinboloaren mesedetan, bere obraren lehen zatiko ikuspegi kulturala eta antropologikoa
(Piaget, 1932) alde batera uztea, haur-taldeetan jolas arautuak eta kontzeptu moralak eta
konbentzionalak eskuratzearekin duten erlazioa aztertu zituenean.
Jolas sinbolikoari eta horiek duten faktore epistemologikoari buruzko bere lanak
irakurtzen ditugunean, komunikazioak eta kideen arteko elkarreraginak duten zeregina ez duela
behar adina kontuan hartzen, eta haur-egozentrismoari neurrigabeko garrantzia ematen diola
ikus dezakegu. Gure galdera da ea Piaget-ek, Freud-ek bezala, ez ote duen jolasa bere
adierazpen-alderdian kontsideratzen funtsean, hau da, egitura kognitiboa aztertzeko modu gisa,
eta ez benetan duen balio kognitiboan.
Nolanahi ere, egozentrismoaren kontzeptua eta eskolaurreko haurraren pentsamendua
aurre-logikotzat, preoperazionaltzat eta kontzeptuaurrekotzat hartzea, eta ez bere espezifizitate
positiboan, dira Piaget-en teoria psikologikoaren alderdirik ahulenak.
Planteamendu teorikorik koherente eta globalizatzaileena, eta aldi berean jolasaren
heziketa-erabilera egokiagoa ahalbidetzen duena, Vygotski-ren tesiek ekarritako ikerlanetan eta
hezkuntza-psikologia sobietarraren postulatuetan aurkitzen dugu. Teoria horri soziokognitiboa
deituko diogu. Izan ere, Vygotski-k (1933-1979) jolasa berezko jokabide kognitiboaren modu
jakintzat hartu zuen, ezagutzaren eraikuntzaren eta adimenaren antolamenduaren jatorria
gizarteak subjektuaren ekintzetan duen eraginean dagoela erakusten duelako.
Jolasaren jatorria, Vygotski-rentzat nahiz Piaget-entzat, ekintza da, baina Piaget-entzat
ekintzen antolamendu-konplexutasunak sinboloa dakar, eta Vygotski-rentzat berriz, ekintzaren
zentzu soziala da (kanpotik norabide zehatz batean bideratzen hasten dena) ekintza ludikoaren
ezaugarria eta jolasetan irudikatu nahi denaren edukia. Horrela, jolas guztiak sinbolikoak dira,
eta jolas guztiak arautuak dira, jolas orok norabide bat eta norabide horretan funtzionatzeko
barne-modu bat baitauka; modua araua da, eta norabideak gizarteak haurrari berezko
ekintzari buruz adierazten diona islatzen du. Elkonin-ek (1980) adibide bat jartzen du:
hasieran haurrak goilarea espontaneoki kolpeak jotzeko erabiltzen badu, berehala jaten ari
balitz bezala egiteko balioko du; goilarearen erabileraren zentzu soziala kolpatzeko lehen
ekintzari gainjartzen zaio, eta horrela, jolasek balio sozializatzailea hartzen dute eta
kulturaren transmititzaile bilakatzen dira.
Izan ere, horrela, balio moralak, eguneroko bizimoduaren xehetasun txikiak, pertsonen
izaeraren abardura emozionalak, jendeak gertakariez dituen sentimenduak, etab. lasai eta
modu atseginez ikasteko eszenatoki bihurtzen dira jolasak. Jolasaren balio antropologikoak eta
kulturalak Vygotski-ren teorian azalpen psikologiko ezin hobea aurkitzen du.
LANBIDE EKIMENA
127
Aisialdiko animazioa
Vygotski-ren teorian kontuan hartu beharreko beste puntu bat, jolasa beharretik sortzea
da, hau da, frustraziotik. Haurrak bere nahi guztiak berehala lor ditzakeenean, ez du
motibaziorik ekintza ludikoetarako. Ez daukanaren nolabaiteko kontzientzia behar du, edo ez
denarena, neurri batean irudimenezkoa, neurri batean erreala baina oraingoz eskuraezina
duena birsortzearen irudikapena egiteko, errealitatea deformatuz. Horrela ulertu ahal izango
ditugu eskolaurreko haurren irudikapen tipikoak, espazioko heroi edo kausa handien txapeldun
bihurtzen direnean. Behar psikologikorik gabe, ez dago motibazio ludikorik.
Ez dugu nahasi behar jolasaren motibatzailea den desio-egoera hori errepresioaren
ikuskera psikoanalitikoarekin. Vygotski-ren teorian, ez dago emozioen errepresiorik, baizik eta
bulkada epistemologikoa da, jakiteko eta objektuak eta irudikapenak menperatzeko nahia,
irudikapen-jolasera bultzatzen duena.
Beraz, jolasa ez da nia-ren leherketa katartiko, desordenatu eta konpentsatzailea,
baizik eta oraindik menperatzeke dauden eta benetan eskuraezinak diren ezagutza-eremuetan
sartzeko modu lasai eta atsegina. Adibidez, eskolan haurrak haur-rola jokatzen du beti, inoiz ez
da irakaslea; jolasaren bitartez, haurrak irakasle izatea zer den, haren jokabideak zeintzuk
diren, ikasleak haren lekutik nola ikusten diren, etab. esplora dezake. Gauza bera esan
genezake kamioilariaz edo medikuaz. Duela urte gutxiko lan batean (Ortega, 1988) aurkitu
dugunez, orokorrean, haurrek beren berehalako testuinguruko edo, hain hurbilekoa izan gabe,
komunikabideetatik ezagutzen duten eta nolabaiteko informazioa duten testuinguru bateko
edukia duten jolasak hautatzen dituzte.
Horregatik, jolas guztiek, nola edo ahala, subjektuen inguruko masa-kulturako
elementuak izaten dituzte. Horregatik, ez da harritzekoa oraingo haurren jarduera ludikoetan
telebistako elementuak (filmak, iragarkiak, lehiaketak, etab.) aurkitzea, duela zenbait urte
tradizioak eta kultur zeremoniak zeuden eta oraindik ere hala dauden bezalaxe, gorde egin
diren eta jendeak ongi hartzen dituen lekuetan; adibidez, Aste Santuak korrelatu ludikoa dauka
Sevillako haurren maiatzeko gurutzeetan, non xehetasunez imitatzen baitute helduek hogei
egun lehenago egindakoa.
Eskola sobietarreko jolasaren teoriak, hortaz, haurren ezagutzak eraikitzeko garaian
kulturak duen zeregina ulertzeko ikuspegia ematen digu; horrela, jolasa hezkuntzan osoki eta
egoki erabili ahal izango dugu.
Vygotski-ren garapen hurbileko arearen kontzeptua, jolasak dakarren berezko ikaskuntza-egoerara aplika dezakegu. Hori ongi ulertu du Bruner-ek (1984), zeinak teoria interesgarri bat
landu baitu esparru edo eszenatoki psikologikoei buruz; esparru horiek egoera batzuk sortzen
dituzte, kanpoko elementuen (objektuak) eta barrukoen (ondorioak kaltegarriak izango ez
direlako konfiantza) ordenamendu jakin batean oinarrituta, egoera horien barruan, jolasean
LANBIDE EKIMENA
128
Aisialdiko animazioa
inplizituki dauden fenomenoei buruz pentsatzen dutena adierazteko, haurrak libre eta ziur
sentitzeko elkarreragin soziala sortzen da. Horrela, jolasak eskaintzen duen komunikazioa eta
berariazko elkarreragin soziala esparru ideala da transakzio sinbolikoak egiteko eta arazoak
lasai eta ziur konpontzeko.
Jolasten ari izatearen kontzientziak gauzak ongi egitearen obligazioa duelako presioa
kentzen dio haurrari. Jolasean, haurra nahastu egin daiteke, jolasten ari baita, ez baita egia,
ezta gezurra ere, jolas soila baizik, hau da, berriro has daiteke, eta ekintzak ez du ondorio
negatiborik.
Laburbilduz, eta gero Lekonin-ek landu eta Bruner-ek eguneratu duen Vygotski-ren
teoria oinarritzat hartuta, esan dezakegu jolasa funtsean jokabide soziala dela, ekintza
espontaneoan duela jatorria, baina kulturalki bideratzen dela.
Sinbolikoa eta arautua da, beti zerbait irudikatzea inplikatzen baitu eta jolas orok duen
zentzu sozialaren arauen arabera garatzen baita. Haurrari benetan axola zaiona jolasa da,
jostailuak material lagungarriak dira, oso baliotsuak, baina ez ezinbestekoak. Jostailuak jolasa
bultzatzen du, eta batzuetan jolasa nolakoa izango den erabakitzen du, baina ez du ordezten.
Izan ere, jolastea objektuekin egiten dena baino haratago doan jarduera psikologikoaren mota
jakin bat da.
Jolasak garapen kognitibo, afektibo eta sozialarekin batera bilakatzen dira, haien
izaerak eta esanahiak haurraren nortasun osoa eta inguruko mundua ulertzeko modua
inplikatzen duelako.
Jolas oro esparru edo eszenatoki psikologiko batean burutzen da, non haurra seguru
sentitzen den jokatzeko, sortzaile ideiak adierazteko, eta ideiak aldatzeko (elkarreragin-testuinguruak alternatiba hobeak eskaintzen badizkio).
Jolasa berez motibatutako jokabidea da; inor ezin da jolastu, benetan nahi ez badu.
Horregatik, ezin da inposatu, bortizkeriarik gabe, jolasaren zentzua, inposatzen bada, ez baita
jolasa izango jokalarientzat.
Jolasa haurrek duten ezagutza-eskemen trukea egiteko modu naturala da; jolasa
behatzeak haurrak jokoan jartzen dituen gauzei buruz benetan uste duena ezagutzeko aukera
emango digu.
Esparru ludikoak, egoera interaktibo bereziak izanik, ez daude helduentzat itxita; alderantziz, benetan jolastu nahi duen eta jolasten dakien heldua, kide ezin hobea da. Horrek hezitzaileari eszenatoki ludikoa balizko eszenatoki pedagogikotzat hartzeko aukera emango dio.
LANBIDE EKIMENA
129
Aisialdiko animazioa
Jolasak bilakaera bat izaten du adinarekin batera, eta une bakoitzean haurrak mundua
ulertzeko duen modua islatzen du.
Jolas oro zentzua ematen dion esparru psikologiko baten baitan garatzen da.
Helduak zeregin garrantzitsua dauka jolasean, baldin eta ludikoki eta positiboki jokatzen
badu jolasa den esparru psikologikoan.
Jostailuek jolasaren lagungarriak eta orientatzaileak dira, baina ez dute hura erabakitzen.
Jolasa jarduera autotelikoa da, berez helburua dena, eta ez du jardueraz beraz
gozatzea beste xederik.
Atsegin hutsagatik jolasten da, hau da, plazerra ematen du, ez baliagarritasuna.
Errealitatearen egokitzapen libre eta espontaneoa da, berezko arauak dituena eta,
batzuetan, eguneroko bizimoduko baldintzapenetatik bereiziak dituena.
Eguneroko gatazkak askatu egiten ditu, ez baititu kontuan hartzen edo irudimenaz
konpontzen baititu, eta beti jolasaren edo jokalariaren alde konpondu ere.
LANBIDE EKIMENA
130
Aisialdiko animazioa
Huizinga-k (1954) eta Callois-ek (1967) zerrenda honi beste ezaugarri batzuk gehitu dizkiote:
Jolasak ia beti erakusten du, inkontzienteki bada ere, kanporako irudi estetiko bat,
beste jarduera batetik bereizten duena.
Emaitzak ezin dira aurreikusi, ezin da jakin nola bukatuko den, eta horrek jolasari
nolabaiteko misterio-kutsua ematen dio, espazioari eta denborari dagozkion mugak
eraldatzen dituena.
Ezaugarri horien arabera, Piaget ohartu zen jolasa ez dela jarduera mota berezi bat, ezin
baitzen ongi bereizi ludikoak ez diren beste giza ekintza batzuetatik, baizik eta jokabidearen
orientazio berezi bat besterik ez zela. Zentzu horretan, hobe litzateke jolasteaz hitz egitea, eta
ez jolasaz. Jolasa giza bizitza birsortzea da, ...n jolastuz errealitatearen eraldaketa
sinbolikoa edo imaginarioa egiten duena, non haurrak bere kasa hautatzen baititu gaia,
argumentua, materialak, testuingurua, emaitzak, etab., bizi den mundua interpretatu, asimilatu
eta bertara errazago egokitzeko.
Piaget-en hitzetan, jolasek baliabide-sare zabala eraikitzeko joera dute, eta haurrari
errealitate osoa asimilatzea ahalbidetzen diote, barneratuz, berriz bizitzeko, menperatzeko edo
konpentsatzeko. Adibide argigarri bat jartzearren, jolasean rolak hartzeak jolaste sinbolikoan
betetzen den ekintza da, baina askotan jokalariaren nortasunaren elementuak, bere errealitate
familiarrekoak, elkarbizitza baketsuaren arauak edota gizartean nagusi diren balio moralak
azaltzen dira. Bi alderdien arteko osagarritasun-erlazio sotil eta batzuetan arras konplexu hori
da erreala eta irudimenezkoa hain zuzen ere, jolasa bizitzarako ikaskuntza gisa definitzen
eta aberasten duena (Franch-Martinell, 1994, 98-103. orr.).
Haurrak, ...n jolaste horren bitartez, bizi duen guztiari esanahia ematen dio, beretzat
baliotsuak diren errealitatearen alderdiak hautatzen ditu, gauzak egiteak eskatzen duen
esfortzua ulertzen du, eta bizi izandakoa barneratzen du. Jarrera kritiko bat garatzea,
gertakarien aurrean orientazio pertsonala izatea, balioespenak azaltzea eta are iritziak eta
jarrerak adieraztea ere dira jarduera ludikoaren hezkuntza-prozesuaren ondorioetako batzuk.
Ohar bat: balio horiek gehiegi azpimarratzeak, jolasak izan behar duen bat-batekotasunetik eta
berezkotasunetik urruntzen dutenak, hezkuntza-jolasak deiturikoen irudi desitxuratua dakar;
izan ere, neska-mutikoen jolasteko berezko askatasuna eta naturaltasuna murriztea dakarte,
esplizituegiak diren helburu didaktikoak bilatzean.
5.1.2.2. Jolasaren hezkuntzarako aukerak
Denbora librea berezko entitatea daukan gai pedagogiko bilakatu aurretik, jolasa hezkuntza-ikuspegitik kontsideratu eta instrumentalizatu zen jadanik (Puig-Trilla, 1996, 72. or.). Jarduera
ludikoaren hezkuntza-funtziorik tipikoenetako bat hezkuntzako zereginak girotzeko elementu
LANBIDE EKIMENA
131
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
132
Aisialdiko animazioa
osasuntsu eta zoriontsu hazi daitezen. Ondorio gisa, esan dezagun jolasaren heziketa-balioa
haurraren besterenezineko eskubidetzat berretsi zuela Haurraren Eskubideen Deklarazio
Unibertsalak (1959) bere 7. artikuluan:
Haurrak jolasez eta dibertsioez gozatuko du, eta jolas eta dibertsio horiek heziketaren
helburuekin bat egin beharko dute; gizarteak eta agintari publikoak eskubide hori bete dadin
ahaleginduko dira.
Garbi dago jolasak duen heziketa-garrantzia; izan ere, jolasaren bitartez, haurra:
-
Esandakoa zertxobait ordenatuta, jarduera ludikoak nortasunaren funtsezko sei alderdiren garapena bultzatzen du. Hauek dira alderdiak:
1.
Fisikoa/motorra: indarra eta abiadura areagotzen dira, mugimenduen koordinazioan, lateralitatean eta sentimenen pertzepzioan lagunduz, keinuen zehaztasuna
eta lengoaia hobetuz, etab.
2.
LANBIDE EKIMENA
133
Aisialdiko animazioa
3.
Sormenezkoa: irudimena eta pentsamendu sinbolikoa indartuz eta eskuzko trebetasunak garatuz.
4.
5.
Soziala: elkarbizitzako arauen ikaskuntza moralerako egoerak proposatuz, kolektiboki sortutako eta mantendutako egoera imaginarioetan parte hartuz, harremanen
mugak eraikitzen laguntzen duten rolak eta funtzio sozialak onartuz, elkarlana
taldeko lan-tresnatzat hartuz eta besteekin ados jarriz, zereginen erantzukizuna
denen artean hartzeko.
6.
2.
Jolas sinbolikoa: 2-7 urte bitartean. Haurrak sinboloak erabiltzen dituen jarduerak
garatzen ditu, ekintzaren bat egiten ariko balitz bezala, baina benetan egin gabe.
Bizitza errealeko gertakariak imitatzen ditu, bere beharrizan ludikoen arabera aldatuta,
eta objektuek esanahi bat hartzen dute jardueran: paper-zatiak bileteak dira, boligrafoa
xiringa da, etab. Jostailuak horrelako jolasen lagungarriak dira, eraikuntzazkoak batez
ere. Errealitatea birsortzean, haurrak gehien ezagutzen dituen rol sozialak ere
antzezten dira: gurasoak, medikua, irakaslea, txoferra, dendaria, etab., horiek guztiak
haurraren interpretazio pertsonalistaz.
LANBIDE EKIMENA
134
Aisialdiko animazioa
3.
Jolas arautua: 6 urtetik nerabezarora bitartean. Taldean egiten den jolas soziala da, arau
batzuekin eta denek errespetatu beharreko rolak banatuta. Jarduera horretan, bi alderdi
osagarri daude: elkarlana, guztien laguntzarik gabe ez baitago jolasik, eta lehia, normalean
norbanako edo talde batek irabazten baitu. Horrek bestearen ikuspuntuan kokatzea eskatzen du, hari aurrea hartzeko eta irabazten ez uzteko eta, halaber, koordinazio-estrategiak
lantzea, oso garrantzitsuak baitira garapen sozialerako eta egozentrismoa gainditzeko.
Ikus dezagun orain haurtzaroan nola gauzatzen den jolas mota horietako bakoitza, adinaren eta
maila psikoebolutiboaren arabera. Horretarako, sei etapa bereiz ditzakegu:
Lehen etapa bizitzaren lehen urtea da, urte eta erdira bitartekoa, gutxi gorabehera.
Hasieran, haurra ez da ibiltzeko gai oraindik, eta ezin du ia bereizketarik egin gauza batzuen
eta besteen artean, edota pertsonen artean. Lehen jolasak haurrak jarduera sentsoriomotorrak
inolako helbururik gabe, dibertsio hutsagatik, egiten dituenean hasten dira. Gutxi gorabehera 6
hilabete dituenean, haurra bere gorputzaren hainbat atalekin ibiltzen da jolasean, bere gorputza
esploratzeko, eta geroxeago inguruko objektuak manipulatzen hasiko da, errealitatea ezagutzeko
eta motrizitate fina garatzeko. Jarduera horri jolas funtzionala edo ariketa-jolasa deitzen diogu.
Jarduera sentsoriomotor asko jolas bilakatzen dira inolako helbururik gabe errepikatzen
direnean, eta ikasitako erreflexuak finkatzeko balio dute. Jolas indibiduala da, baina helduek
oso estimulazio-zeregin garrantzitsua dute, haur txikia ekintzara bultzatzean.
Bigarren etapa urte eta erditik 4 urtera bitartekoa da. 2 urte inguru dituenean, haurra
mugimendu-jarduera landuagoak egiten hasten da, eta hori dibertigarria da beretzat, korrika
ibiltze hutsa adibidez. Horri jolas iskanbilatsua deitzen zaio, normalean taldean egiten diren
lasterketa, harrapaketa, jauzi, borroka, kolpe eta barreak baitira. Haurrak gero eta gehiago nahi
izaten du gurasoekin edo beste helduren batekin jolastu, mugimendu-premiak baititu; horixe
izaten da kilima, txalo, ezkutaketa, arre-konkon ibiltzeko eta kulunkatzeko beste hainbat
jolasen unea. Heldua haurraren interesgune bilakatzen da, hura behatzera eta imitatzera
jolasten baita. Horregatik, pixkanaka, jolas sinbolikoa edo fikziozkoa agertuko da, non haurrak
objektuak erabiltzen dituela edo ekintzak burutzen dituela irudikatzen duen, benetan hala egiten
ez badu ere. Objektuek esanahi sinbolikoa hartzen dute jardueraren testuinguruan, eta haurrak
helduen bizitzan ohikoak diren rol sozialak betetzen ditu. Horrelako jarduerak haurraren
gustukoa izango litzatekeen bizitza birsortzea izango lirateke eta, horregatik, nahiko
menperatzailea izaten da objektuekin nahiz pertsonekin. Adibidez, haurra konturatu egiten
da helduak jolastera noiz behartzen duen, eta hura jolasean sartzea gogoko ez badu,
berehala errefusatuko du, ezbairik gabe. Bestalde, bere afektu-premia handia dela-eta,
animismoa sarritan agertuko da, hau da, gauzei nortasun propioa eta balio afektiboa
ematea; panpinak bere lagunik onenak izango dira.
LANBIDE EKIMENA
135
Aisialdiko animazioa
Hirugarren etapa 4-6 urte bitartean izaten da, gutxi gorabehera. Eskolan hasteak
aldaketa sakona eragiten du bizitzan, eta sozializaziorako bide neketsuaren hastapena izaten
da. Jakina, lehen unean, haurra nahiko berekoi eta barnerakoi agertzen da, jolasari dagokionez.
Hainbat autorek bakarrizketa kolektiboaz edo jolas paraleloaz hitz egin dute, haur asko espazio
berean baina mundu imaginario erabat indibidualetan dauden egoera deskribatzeko.
Besteekiko axolagabetasun horren erakusgarri diren jolasak dira marrazkiak, plastilina,
sukaldetxoak edota eraikuntza-jokoak. Etapa horretan asko garatzen da irudimena, batez ere
ipuinen bidez, horien bitartez haurra fantasiazko pertsonaia eta egoerekin identifikatzen baita.
Halaber, helduek egiten dutenaren imitazio-jolasak daude, hala nola istorio konpartituak,
keinuak dituzten abestiak, erritmoa koordinatzeko ariketak, etab. Musika arretagune garrantzitsua da haurrentzat. Pixkanaka, jolasa sozializatu egiten da; haurrari ez zaio jadanik
bakarrik jolastea gustatzen, eta 5 urte aldera, lehen jolas kolektiboak agertzen dira. Jolas
sozialak dira, helduen bizitzaren imitazio-irudikapenak, haurrek taldean elkarrekin egiten
dutena, hala nola familietara jolastea, medikuetara, supermerkatura, etab. Antzezten diren
pertsonaiei dagokienez, bi motakoak dira: estereotipatuak, beren lanbidea edo jarduera
ezaugarritzat dutenak (ama, polizia, haur txintxoa) eta errealitatekoen antzekoak izaten
ahalegintzen direnak; eta fikziozkoak, ipuinetatik edo filmetatik ateratakoak, aurretik erraz igarri
ezin direnak eta jolasean abstraktuki parte hartzen dutenak, hau da, haurrek haiekin hitz egiten
dute edo gauzak egiten irudikatzen dituzte, baina ez dute ezaugarri jakinik.
Laugarren etapa, 6-10 urte bitartekoa, eskolako garaia da berez, eta hori funtsezko une
sozializatzailea da haurren bizitzan. Izan ere, orain jolasa beti da kolektiboa, eta besteen
partaidetza aintzakotzat hartzen da. Haurra arauak onartzen hasten da, jarduera ludikoaren
garapenaren osagai erregulatzaile gisa, eta horregatik da jolas arautua. Gehienetan, arau
horiek egiturara eta arauetara egokitzea eta haien errespetatzea beste zentzurik ez dute, eta
horixe da txapen edo kaniken jolasen kasua. Halaber, tranpa famatuak agertzen dira,
irabazteko irrikaren eta haurraren berezko egozentrismoaren eraginez. Kontuan hartu behar
dugu orain arte, jolas sinbolikoan, inork ez zuela irabazten, eta jolas arautuan, berriz, hori
funtsezkoa da. Tranpek animatzailea jolasen eta arauen azalpenekin oso kontuz jokatzera
behartuko dute eta, jakina, jolasaren praktika zaintzera. Arauek ikaskuntza morala egiteko balio
dute, zer dagoen ongi eta zer gaizki erabakitzen dute, zeinek agintzen duen esaten dute, etab.
Haurraren garapen morala arauak ez errespetatzetik haien zehatz-mehatz betetzeraino
bilakatzen da, eta 10-11 urtetan, taldea zein arau erabiliko dituen erabakitzeko ados jartzen da,
eta, beharrezkotzat jotzen badu, aldatu ere egingo ditu. Jolas horietan, ekintzak eta mugimenduak berebiziko garrantzia dute, eta horren erakusgarri dira Erreskatea, Ezkutaketa,
etab.en adibideak. Adin horri dagokion elkarlana/lehia aldagaiak etengabe erabakiko du
pertsonarteko harremanen norabidea.
LANBIDE EKIMENA
136
Aisialdiko animazioa
Bosgarren etapa, 10-15 urte bitartekoa, bitan banatzen da. 10 urteaz geroztik,
taldekako jolasak agertzen dira, pertsonen eta egoera ludikoen kopurua handituz. Haurra bete-betean sartzen da jolasean, haren bitartez errealizatzen da, eta adiskide minak egiten ditu.
Une horretan lehiaren zentzua muturreraino areagotzen da, eta horregatik gero eta garrantzitsuagoak dira kirolak eta proba-jokoak, gymkhanak adibidez. Udako kanpalekuetako abentura-jokoak ere oso estimatuak dira. Baina, 13 urtetik aurrera, nerabezaroaren ateetan, jolasak
bizipen-indarra galdu egiten du eta arazo pertsonalen ihesbide bilakatzen da. Gero eta
bereizketa handiagoa dago mutilen interesguneen lehiazko borroka-jokoak eta nesken
interesguneen joko afektiboak edo xerazkoak artean.
Seigarren eta azken etapa 15 urtetik aurrerakoa da, nerabezaroan, eta jolasa bizi-jarduera gisa hor bukatzen da. Jarduera ludikoa orain ez da hain beharrezkotzat jotzen, ez
baitu benetan nahi dena ematen, beraz, bertan behera uzteko joera dago. Zentzu horretan,
talde-dinamikak balioesten dira, nahiko definituta dauden elkarreragin sozialeko helburu batzuk
dituztenak. Pertsonarteko harremanen mundua izango da adin honetako interesgune handia,
eta jolasa benetako bizitzaren arlo zehatz batzuetara aldatzen da, ligatzera adibidez.
Horregatik, garrantzia dute bilerek eta aterpeko denbora-pasek, hala nola mahai-jokoek,
gehiago baitira elkarbizitzarako bitarteko berezko helburu baino. Horrez gain, moldeak edo
oztopoak haustea dakarren guztia, muturreko egoeretara hurbiltzea eta abentura-giroa bizitzea,
atari zabaleko teknikak, ibilaldiak, kirol arriskutsuak, jolas-parkeko atrakzioak, bideo-joko
sofistikatuak, etab.
LANBIDE EKIMENA
137
Jakinminez begiratzea
Irudikatzea
Sailkatzea
3 5 URTE
Ekintzak errepikatzea
Orekarekin jolastea
Jaurtitzea
Korrika ibiltzea
Jauzi egitea
Ekintza-jokoak
Mugitzea
Esperimentatzea
OINARRIZKO PREMIAK
JOSTAILUAK
LANBIDE EKIMENA
138
Jolas sinbolikoa
- Panpinak (garrantzitsua da gorputz-atalak zehaztea) eta osagarriak
- Sukaldetxoak
- Lanbideetako tresneria: medikuak
- Garajeak
- Telefonoak
- Mozorrotzeko arropa, makilajea
- Animaliak
Adierazpena
- Abestien eta ipuinen grabaketak
- Abesti herrikoien diskoak, kaseteak
- Arbela eta klarionak
- Ipuinak, liburuak eta istorio laburrak
- Musika-tresnak
Motrizitate xehea
- Zurgin-bankua
- Mailua eta iltze txikiak dituen ekipoa
- Eraikuntzak eta ahokadurak, puzzleak
- Ebakitzeko papera, mutur biribildun guraizeak
- Koloretako arkatzak, behatzetarako pintura
- Plastilina eta moldeatzeko buztina
Motrizitatea
- Hiru gurpileko eta pedaleko bizikletak, autoak, trizikloak, zaldiak eta
mugimendua duten jostailu guztiak
- Zabuak, pilotak, hegazkinak, trenak
- Jaurtitzeko, kargatzeko eta deskargatzeko objektuak
- Uretarako jostailuak
- Palak eta kuboak
2 5 URTE
2 3 URTE
* ESKEMA EBOLUTIBOA
Aisialdiko animazioa
Eraikitzea
Sortzea
Muntatzea eta desmuntatzea
Jolas arautuak
Rolak jokatzea eta antzeztea
Ikertzea
Kolaboratzea
Taldean jolastea
OINARRIZKO PREMIAK
6 10 URTE
JOSTAILUAK
LANBIDE EKIMENA
Beste zenbait
- Esperimentu-jolasak
- Mikroskopioa eta teleskopioa
- Kromoak, albumak
- Jostailu elektronikoak
- Punteria-jostailuak
139
Jolas sinbolikoa
- Panpinak, panpin-arropak, autoak, panpin-altzariak
- Mozorroak: medikua, lorazaina, pailazoa, suhiltzailea, eta makilajea
- Txotxongiloak
Adierazpena
- Ipuinak eta animalien eta landareen liburuak, hiztegia, oroimena,
galderak eta erantzunak lantzeko jostailuak
- Musika-tresnak
- Adierazpen plastikoko jostailuak
Motrizitate xehea
- Desmunta daitezkeen jostailuak: eraikuntzak, mekanoak,
mosaikoak, puzzleak
- Eskuz mugitzeko autoak, garajeak, urrutitik gidatutako autoak, tren
elektrikoak, koloretako arkatzak eta argizaria
Motrizitatea
- Bizikletak, monopatina, patineteak, patinak, pilotak, baloiak, saskiak
- Soka eta saltatzeko gomak, uztaiak, boloak
- Hondarrerako jostailuak
- Lorategiko tresnak, egurrezko eta metalezko orgatxoak
- Kirol-ekipoa
Aisialdiko animazioa
Ameslariak dira.
Kirol-ekipoa
Galdera-erantzunen jokoak
Jostailu elektronikoak
Punteria-jostailuak
140
LANBIDE EKIMENA
Esperimentu-jolasak
Beste zenbait
Sortzea
Ikertzea
Motrizitate xehea
JOSTAILUAK
Motrizitatea
Bildumak egitea
Asmatzea
Eraikitzea
Lehian aritzea
Elkarlanean aritzea
OINARRIZKO PREMIAK
10 URTETIK GORA
Aisialdiko animazioa
Aisialdiko animazioa
Ikuskera unibertsal hori nahiko garbia bada ere, denbora libreko animatzaileentzat, hala ere,
haurrekin kanpaleku, aisia-zentro, opor-elkarte, eta abarretan egiten diren jolasen benetako
baldintzetara egokituagoa den sailkapena egitea interesatzen zaigu. EALA Atari Zabaleko
Eskolan, horrela pentsatu dugu (Snchez-Mayoral, 1994):
a) Barruko jolasak
Espazio itxi batean egin behar diren guztiak, eta ia beti animatzeko eta giroa sortzeko izaten
dira; jolas laburrak eta sinpleak izaten dira. Hainbat aukera daude hemen:
-
Hainbat baliabide ludiko: klasean, lokalean edo kanpora irten ezin den egun euritsuetan
erabiltzen diren jarduera ludikoak; aurrekoak ez bezala, parte-hartze handikoak dira, eta
jokalari guztiak aktiboki inplikatzen dira (ad.: tip eta tap).
LANBIDE EKIMENA
141
Aisialdiko animazioa
b) Kanpoko jolasak
Espazio zabalak eta irekiak behar dituztenak dira; oso sarritan egiten dira udako kanpalekuetan
eta antzekoetan. Barrukoak baino nahiko luzeagoak eta konplexuagoak izaten dira, bai prestaketari, bai garapenari dagokionez, eta batez ere arauei dagokienez. Mota askotakoak daude:
-
Jolas laburrak: jolas askotarikoak eta iraupen labur edo ertainekoak dira, jolas edo
jarduera gogor edo luzeagoei ekin baino lehen motibatzeko erabiltzen dira, edota
denbora-tarte labur bat dagoenean (ad.: zapia).
Kirol aurreko jolasak: kirol ezagunen aldaera irudikorrak dira, pistetan eta naturan
jokatzen direnak. Batzuetan elkarlanekoan izaten dira eta, oro har, kirolaren jatorrizko
helburuari zailtasunen bat gehitzen zaio, hala nola jokalari gehiago jartzea edo tresna
bereziren bat sartzea (ad.: futbol-tenisa).
Stalking jolasak: boy-scouts delakoek asmatua, helburu nagusia haurra naturan bere
kasa ibiltzea da, orientatzen ikas dezan, beldurra gal dezan, etab. Mozorrotzeko,
zelatatzeko, borrokan eta segika ibiltzeko jolasak dira, eta naturako elementuak erabiltzen
dituzte, hala nola haitzak edo landareak, ezkutatzeko eta lurraldeak zedarritzeko, etab.
Orientatzeko jolasak: pista, seinale, plano, mapa, iparrorratz etab.en bitartez, gauzak
aurkitu edo lortzera daraman bidea aurkitzen da. Asko garatzen dituzte pertzepzioa eta
ikusmen-zolitasuna, eta askotan mendi-martxa baterako edo atari zabaleko lantegi
baterako motibagarritzat erabiltzen dira (ad.: bilaketa).
Lehiaketa-jolas handiak: bi talde handiren arteko borroka handiak edo lehiak dira, eta
ahalik eta preso gehien harrapatzea da helburua, edota aurkarien altxorra eskuratzea
(ad.: matrikulak, banderak).
Egun osoko jolasak: egun osoa edo bi egun irauten dute, eta mendi-ibilaldiak, vivac-a eta
naturan bizirik irauteko beste hainbat teknika konbinatzen dituzte, orientazioarekin eta
lehiakide diren beste taldeak zelatatzearekin batera. Desgaste fisiko handia eragiten dute
eta helburua sariren bat bilatzea izaten da (ad.: pirataren altxorra).
Proba-jokoak: oso motibagarriak izaten dira; hainbat joko edo proba labur egiten dira, eta
hor izandako arrakastak edo porrotak ekipoen arteko lehia orokorrean puntuazioa
emateko balio du. Olinpiadak dute izena probak kirolezkoak badira, Gymkhanak
ludikoak badira, Antzarak, oinarritzat joko horren taula hartzen badute, eta Kinielak
aurkarien bi zutabe aurrez aurre jartzea badira.
LANBIDE EKIMENA
142
Aisialdiko animazioa
Gau-jokoak: aurreko edozeinen egokitzapenak izan daitezke, baina ilunpean egin behar
izaten dira; normalean, haurrek gauari beldurra galtzeko erabiltzen dira, gauaz zentzu
ludikoaz gozatzeko aukera emanez (ad.: txistuak).
Ur-jokoak: igerilekuan, hondartzan edo ibaian jokatzen dira, eta gymkhana moduko
proba txikiak izan daitezke, hala nola zerbait aurkitzeko urpean igerian ibiltzea, edota
ur-gudu tipikoak.
5. 2.- Ludotekak
5.2.1. Zer dira ludotekak?
Denbora libreko entitate batek ezin du jolasa sortu. Jolasa, berezkoa denez, ezin da
kanpotik sortu. Bide horretatik egindako ahalegin orok jolasaren ezaugarririk berezkoena
iragankorra, behin-behinekoa, aldakorra, irudimenezkoa, etab. izatea ezabatuko luke.
Alabaina, jolasa bultzatzeko baldintzak eta mekanismoak eskain daitezke, non haurrek, era
jostagarrian, eragozpenik gabe eta kideekin sozializazio-aukerak garatuz, jolasa jarduera
kolektibo gisa garatu ahal dezaten (Franch-Martinell, 1994, 115. or.).
Hori horrela, ludotekak espazio zabala, itxia eta segurua eskaintzen du, non haurrak
jarduera ludikoa guztiz eroso egin dezakeen, adin bakoitzera egokitutako jolas eta jostailuen
aukera zabala eskura izanik, dibertsio-aukera anitzak proposatzen eta aholkatzen dizkion
animatzaile heldu baten laguntzaz. Ludoteka, halaber, irudiaren kulturaren telebista, bideo-kontsolak ondorio indibidualisten alternatiba garbia da, jolas irudikorraren bitartez adierazpen
sortzaile eta sinbolikorako bide berriak eskaintzen baititu. Hori posible da fantasia-munduak
birsortzen direlako, istorioak asmatzen direlako, jolas tradizionalak berreskuratzen direlako eta
adin bereko beste haurrekin jolasten delako.
LANBIDE EKIMENA
143
Aisialdiko animazioa
Ulergarria da, hortaz, ludotekak, Los Angeles-en 1934an sortuz geroztik, denbora
libreko haur-hezkuntzaren baliabiderik erabilienetako bat izatea. UNESCOk 60ko hamarkadan
babestu eta zabaldu zituenetik, gaur egun Bretainia Handian soilik 1.200 ludoteka daude, 800
Frantzian, 600 Australian (ludoteka mugikorren ehuneko handiaz) eta 200 bat Estatu
espainiarrean (batez ere Katalunian, Euskadin eta Madrilen). Estatuko lehen ludotekak ez ziren
1980ra arte zabaldu, Estudio para la implantacin de una red de ludotecas para Catalua
(1979) doktorego-tesiaren egilea den Mara de Borjak bultzatuta. Sabadell-eko Margarita Beds
ludoteka, Bartzelonako La Guineu ludoteka eta Bellvitge-ko Club Infantil y Juvenil delakoa izan
ziren lehenak, eta gaur egun martxan jarraitzen dute (Lpez Matallana-Villegas, 1995, 16. or.).
Baina, zer da zehazki ludoteka? Haurrak jostailuak maileguan lor ditzakeen lekua da,
non beste haurrekin eta animatzaile helduekin jolas daitekeen. Hau da, bereziki haurrentzat eta
nerabeentzat pentsatutako kultur entretenimendu-erakundea da, eta bere helburu nagusia
nortasuna jolasaren eta jostailuaren bitartez garatzea da. Horretarako, jolasa sustatzen eta
bultzatzen dute, beharrezkoak diren elementu materialak jostailuak, material ludikoa eta
espazio jakin batzuk nahiz jolasak eskatzen dituen orientazioak, laguntzak eta giza konpainia
eskainiz (Borja, 1980, 36. or.).
Ludotekak funtsezko lau arazori ematen dio erantzuna:
Espazio ludiko zehatzik eza, kalea berez baita arriskutsua, haurrentzako parke,
plaza, zelai eta jolastokiak gero eta gutxiago eta gero eta mugatuagoak direnez.
Gehienetan etxean eta bakarrik, telebistaren edo bideo-jokoen aurrean egiten den
jolasa sozializatzeko beharra. Horregatik, garrantzitsua da haurrek topaleku zabala
izatea eta talde-dinamika elkarreragin sozialerako tresnatzat erabiltzea.
Alternatiba ludiko interesgarriak, adin bakoitzera egokituak, eskaintzeko aukera, ikus-entzunezko kulturaren (pasiboa, alienatzailea, kontsumista) eragin negargarriari aurre
egiteko eta nortasuna garatuko duen jolas sortzaile eta sinbolikoagoa bultzatzeko.
LANBIDE EKIMENA
144
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
145
Aisialdiko animazioa
Gainera, dekorazioak haurrari ahalik eta testuinguru ludiko gehien eskaini behar dizkio,
irudimena, magia eta haur-sormena areagotze aldera. Ludotekak txokolatezko etxea izan behar
du, fantasiazko trena, ezkutalekuz betetako ganbara, galaxiarteko planeta... Beraz, beharrezkoa da jolasa girotzeko eszenografia aproposa sortzea, egingo diren jarduerei begira praktikoa
izango dena. Baina, aldi berean, kontuan hartu beharko dira instalazio teknikoa, argiztapena,
altzariak, aireztapena eta berogailua, komunen kokapena, zorua, oztopo fisikoak eta sektore
bakoitzeko garbitasuna eta ordena azkarra izatea. Laburbilduz, ludoteka bateko area baten
banaketan, jarduera bakoitzerako giro desberdinak birsortu beharko dira, oztopoen bitartez
modu zurrunean zatitu ordez, epe luzera horrek murriztu egingo bailuke espazioa. Zonak elementu mugikorren bitartez bana daitezke, hala nola bionbo, gortina, oihal, kolore, lurreko marra
edo dekorazioaren beraren bitartez. Beharrezkoak diren areak honako hauek izango lirateke:
Kalea edo kanpoko patioa, mugimenduzko edo kirol aurreko jolasak egiteko.
Halaber, komeni da ikus-entzunezko ekipoak erabili ahal izatea, musika entzuteko bideoan
filmak ikusteko, etab. Zona horietako bakoitzeko altzariak garatu beharreko jarduera bakoitzaren eskakizunetara egokitu beharko da; kontuan hartu behar dugu espazioen banaketak berak
materialak jolas-zonen arabera bereiztea inplikatzen duela jadanik. Nolanahi ere, altzariak
alaiak eta funtzionalak izango dira, kolore goxoz pintatuta eta erabiltzaileek beraiek erabakitako
motiboez apainduta. Ludoteketan ezinbestekoak diren oinarrizko altzarietan, hauexek ditugu:
jostailuetarako apalak, lantegietarako eta joko estatikoetarako mahaiak eta aulkiak, beroki eta
zorroetarako esekitokiak, hainbat materialetarako armairuak eta joko dramatikoetarako ispiluak.
LANBIDE EKIMENA
146
Aisialdiko animazioa
Interesgune edo gai zehatzetan oinarritutako programazioa, eta hortik aurrera horien
ingurukoak izan dira ludotekako jarduerak, aldi batez. Hori bi modutan egin daiteke:
-
Interesgunea joko dramatiko gisa garatuz, joko guztia eta bere eszenografia gai
horren inguruan girotuta.
Bi kasuetan, denen arteko jarduera-proposamen batez hasi saioak, talde osoa bilduko duen
giro positiboa sortuta, eta azken bilkurarako eta agurrerako balio duen beste jarduera batez
amaitu, partaide guztiei barre eginaraziz. Saioa programatzeko eredu bat ordubetekoa, gutxi
gorabehera hauxe izan liteke:
1. Ludoteka-arduradunak haurrak hartzea (5)
2. Hasierako motibazioa: abesti bat, ipuin bat... (10)
3. Taldeko jolas antolatua (15)
4. Jolas librea haur bakoitza bere jostailuarekin edo lantegiak (20)
5. Jostailuak eta materiala jasotzea (5)
6. Azken agurra, denak batera (5)
Horri unean uneko beste hainbat jarduera gehitu behar dizkiogu, hala nola sorkuntza plastiko
bereziak, kultur bisitak eta beste taldeekiko topaketak, hiru hilabetean behin adibidez
programatzen direnak. Halaber, badaude ezohiko jarduerak, urtean behin soilik izaten direnak
eta ludotekaren ohiko dinamika hausten dutenak, hala nola Gabonetako jaiak eta Inauteriak,
udako kanpalekuak, etab.
Azkenik, ludoteka baten hezkuntza-proiektua komunitarioa denera ere zabal daiteke,
eta zabaldu behar du, auzo edo udalerri osoan sare sozio-kulturala sortzeko plataforma gisa
jokatuz. Horri dagokionez, familiekin egiten diren jarduerek, gurasoen eta seme-alaben, aitona-amonen eta biloben, etab.en arteko topaguneak bilatuz, belaunaldi batetik bestera galdu behar
ez duten jolas, ohitura eta tradizio herrikoiak transmititzeko kultur elementutzat balio dezakete.
Era berean, eskolekin eta Denbora Libreko beste hainbat kolektiborekin dituen harremanak
funtsezkoak izango dira, batez ere ludoteka fisikoki erakunde horietako batean kokatuta
badago. Laburbilduz, hori izango litzateke merkataritza-lokal bateko ludotekaren eta, auzoan
kokatuta, gizarte-proiekzio garbia duen ludotekaren artean dagoen desberdintasuna.
LANBIDE EKIMENA
147
Aisialdiko animazioa
SUSTATZEN DUTEN
GARAPENA
JOSTAILU motA
eranztea), miniaturak, eta haurrari pieza txikiak manipulatzea proposatzen dion eta hatzak gero eta zehaztasun
handiagoaz mugitzen laguntzen dion jostailu oro.
degiak, dendak, medikuak... mahai-jokoak, kirol-jokoak eta pertsona bat baino gehiagoren partaidetzat inplikatzen dutenak.
AFEKTIBITATEA
Panpinak, pelutxeak eta haurrengan afektu- edo atxikimendu-sentimenduak sortzen dituzten pertsonaiak edo objektuak.
LANBIDE EKIMENA
148
NORENTZAT
* HELBURU NAGUSIA:
globalizatzailearen bitartez.
HELBURU ZEHATZAK
LUDIKOAREN BITARTEZ.
LANBIDE EKIMENA
Hizkuntza ereduak.
Baterako hezkuntza.
149
Ludoteka-zerbitzuak
ZEREGIN MOTAK
NESKA EDO MUTILAREN NORTASUNA GARATZEN LAGUNTZEA, JOLASAREN, JOSTAILUAREN ETA MATERIAL
Aisialdiko animazioa
NORENTZAT
HELBURU ZEHATZAK
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
antolatuta ibiltzea.
150
teknikoa ematea.
* GURASOEKIN:
ZEREGIN MOTAK
* Populazio osoa
NORENTZAT
HELBURU ZEHATZAK
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
Jolas-jaialdiak
Programa osagarriak:
Ludoteka-zerbitzurako bisitak
Azalpen-liburuxkak
* ZERBITZUAREN HEDAPENA:
ZEREGIN MOTAK
151
Aisialdiko animazioa
Nolanahi ere, ohikoena ludoteka batean lanean nahiko talde handia eta diziplina anitzekoa
ikustea da, non hainbat profesional, laguntzaile eta boluntario gurasoak, irakasleak, anai-arreba zaharragoak sartzen baitira, denbora libreko edozein erakundetan bezalaxe.
LANBIDE EKIMENA
152
Aisialdiko animazioa
Kanpatzeko areak edo zonak: instalazio soileko guneak, mendizale eta naturazaleentzat, baina batez ere haur- eta gazte-taldeentzat, kanpatzeko, hau da iraupen
laburreko (egun batetik hirura bitartekoa) denbora libreko jarduera burutzea, elkarbizitza eta denbora libreko heziketa helburu dituena. Naturaren erdian kokatuta
egon ohi dira eta kanpadendak jartzeko espazio egokia izaten dute, ur
edangarriko iturri edo erreka baten inguruan. Kasu askotan, gainera, bestelako
instalazioak ere izaten dituzte.
Kanpalekuak: kanpatzeko zonek baino erabilera luzeagorako (normalean, 15 egunetarako) pentsatuta dauden instalazio iraunkorrak. Interes natural handiko eta paisaia
ederreko lekuetan kokatzen dira, eta baldintzarik onenak dituzte kanpadendak
LANBIDE EKIMENA
153
Aisialdiko animazioa
jartzeko; sarbidea seinaleztatuta, mugak, ur edangarriko puntuak hurbil eta kanpalekuko jardueretarako oinarrizko zerbitzuak (afalosteko jarduerak eta kanpalekuko
suak egiteko zonak, komun higienizatuak, bainatzeko zona hurbila eta baita jantoki-etxola eta sukaldeak ere) izaten dituzte. Autonomia Erkidegoetako gaurko araudiak
baldintza batzuk eskatzen ditu kanpalekuko jarduerak burutu ahal izateko, egonaldia
hiru egunetik gorakoa denean eta familiakoa ez denean (26 urtetik beherako 6
pertsona baino gehiago):
-
Osasun eta Gizarte Ongizateko Lurralde-zerbitzuak egindako aldeko txostena, urak edangarriak izateari dagokionez eta lekuaren baldintza higieniko-sanitarioei dagokienez.
Aurreikusitako laguntza medikoa eta, larrialdi baten kasuan, erabiliko litzatekeen ibilgailua.
Gainera, jarduera burutu bitartean, baldintza sanitario batzuk bete beharko dira (urak
kloratzea, hondakinak eta zaborrak jasotzeko sistemak, elikagaiak kontserbatzea eta
manipulatzea, zabortegietatik eta hondakin-uretatik gutxieneko distantzia izatea...).
* INFORMAZIOA
Horrelako instalazioei eta olgetarako natur espazioei buruz daukagun informaziorik
onena eta osoena Gua Nacional de reas e instalaciones recreativas en la naturaleza
delakoan daukagu, ICONAk argitaratuan.
LANBIDE EKIMENA
154
Aisialdiko animazioa
Gazteentzako aterpeak
* ZER DIREN
Gazteentzako aterpeak denbora libreko ekipamendu mota bereziak dira; oso sare zabala
dutenez (nazionala ez ezik, baita nazioartekoa ere), berezko atal bat merezi dute.
Estalpeko instalazioak dira, aisialdiko eta denbora libreko, turismo-, kirol-, ekologia-,
mendizaletasun- eta elur- edo hondartza- eta landa-jardueretarako erabiltzen direnak. Aterpezale-karneta duten guztientzat daude zabalik (urte osoan edo sasoian); karneta REAJ (Espainiako
Gazte Aterpeen Sarea) delakoan dagoen edozein Aterpeen Elkartek luzatzen du, eta erakunde
hori, bere aldetik, IYHF (Gazteen Aterpeen Nazioarteko Federazioa) delakoaren partaide da.
Azken Elkarte horrek 52 herrialdetako gazte-aterpe biltzen ditu eta, horrela, gazteei 5.000tik
gora instalazio erabiltzeko aukera ematen die; horietatik 145 Espainiako Sarean daude.
Kide-karneta bost kategoria edo aukeren bitartez lor daiteke:
-
LANBIDE EKIMENA
155
Aisialdiko animazioa
* INFORMAZIOA
Aterpe horien erabilera eskatzeko, zuzenean jo daiteke aukeratutako aterpera (deskribatutako sareetako aterpeek beti izan behar dute gutxienez % 10 bidenabar agertzen direnentzat
gordeta). Taldeentzat, beharrezkoa eta ezinbestekoa da aterpe guztietan erreserba egitea. Hori
hara deituz edo aterpera zuzenean, REAJen (Gazte Aterpeen Espainiako Sarea) Lurralde
Ordezkaritzetara idatziz egin daiteke. Horretarako, direktorioan kontsulta daitezke Autonomia
Erkidegoetako Aterpe Elkarteen helbideak.
Gainera, TIVE bulegoek (gazteen turismoaren atalean hitz egingo dugu horietaz)
REAJen idazkaritza-lanak egiten dituzte, eta haien ordezkariak dira IYHFn. Horregatik, hurbilen
dagoen bulegora ere jo daiteke, informazio gehiago jasotzeko. (Kontsulta ezazue direktorioan
Autonomia Erkidegoetako TIVE bulegoen zerrenda).
5.3.1.3.
* ZER DIREN
Ludoteka aisialdiko eta denbora libreko haur-ekipamendua da, haurren esku hainbat
joko eta jostailu jartzen dituena, bai zentroan bertan erabiltzeko, bai maileguan eramateko edo
trukatzeko. Funtsean, ludoteka jostailuarentzat eta jolasarentzat liburutegia liburuarentzat eta
irakurketarentzat dena da. Horrelako zentroak oso zabalduta daude Europako Frantzia, Belgika
edo Luxenburgo estatuetan, baina Espainian oraindik hasiberriak dira. Bereziki gomendatzen
ditu UNESCOk, eta haurraren garapen motorra, sentimenezkoa, sormenezkoa eta sozioafektiboa garatzea dute helburu, jolasak eta jostailuek eskaintzen dituen aukerez baliatuz.
Oro har, ludoteken osagaiak hauexek dira: jostailuak adinaren arabera eta ezaugarri
didaktikoen sailkatuta dituzten apalak, horiekin jolasteko zona, mailegu-zerbitzua, jostailuak
eraiki eta konpontzeko aldea eta lantegi ludiko eta sortzaileak (irakurketarako animazioa,
plastika, antzerkia eta txotxongiloak, magia...).
Ludotekekin oso lotuta, Robinson-en arteak edo abenturazkoak daude, atari zabaleko
espazioak, zedarrituta eta hainbat material eta instalazio dituztela, bereziki prestatuta haurrak
korrika ibiltzeko, igotzeko, eraikitzeko, jolasteko, asmatzeko, landatzeko eta, azken batean,
euren sormen eta ekimen guztia askatasunez eta era jostagarrian garatzeko, horrela euren
garapen osoa bultzatuz, gero eta mundu urbanizatuagoak ez baitu garai bateko naturarekiko
hurbiltasuna eskaintzen.
LANBIDE EKIMENA
156
Aisialdiko animazioa
Horrelako zonen egitura jolas herrikoien alderdien inguruan (ur-, aire-, punteria- eta jaurtiketa-jolasak, pilota...), tramankulu eta instalazioen espazioen inguruan (dorreak, zubiak, txabolak,
hondar-zonak, baratzak eta lorategiak, animalien zona...) antolatzen da.
Abentura-ludotekak eta abentura-zonak ludoteka-arduradun, animatzaile eta denbora
libreko hezitzaile espezializatuen esku egoten dira.
5.3.1.4.
Lan-eremuak
ZER DIREN
Lan-eremua gazteen arteko elkarbizitzarako jarduera berezia da; borondatezko lan
desinteresatua egiten dute, komunitatearen alde. Lan-eremuetako zereginak hainbat motatakoak izan daitezke:
-
Sozialak: adinekoen eta ezinduen laguntza eta animazioa, ospitaleetako animazioa, etab.
Bakerako eremuak: bakearen aldeko zentro eta elkarteetan izaten dira; bakearen
aldeko lantegiak eta mintegiak, bakearen aldeko mugimenduen laguntza, kontzientzia-eragozleen sostengua eta informazioa...
LANBIDE EKIMENA
157
Aisialdiko animazioa
* INFORMAZIOA
Lan-eremuei buruzko informaziorik egokiena, Gazteriaren Institutuaren (INJUVE) menpe
dauden TIVEko bulegoetan aurki daiteke; jadanik eman dugu horien zerrenda. Halaber,
Gobernuaz Kanpoko Erakunde (GKE) batzuetan, hala nola Gazteriaren Gurutze Gorrian, eta
Boluntarioen Elkarte jakin batzuetan (Nazioarteko Borondatezko Zerbitzurako Koordinazio
Batzordea, Gizarte Boluntarioen Plataforma). Eremuak tokikoak edo eskualdekoak badira,
antolatzen dituen Erkidego edo Udaleko Gazteriaren Sailetara jo beharko da (kontsulta ezazue
direktorioan Espainiako Borondatezko Lana Sustatzeko Plataformaren kide diren GKEen eta
Elkarteen zerrenda).
5.3.1.5.
Gazteria Etxeak
ZER DIREN
Gazteria Etxeak deitutakoak hirietako ekipamendurik garrantzitsu eta zabalduenetakoak
dira, inguruko gazteentzat topalekuak, prestakuntza, informazioa eta baliabideak eskaintzeko.
Eraikin horiek Autonomia Erkidegoen menpe (Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak) eta Udalen
menpe (Gazteriaren Sailak) daude gehienbat. Hainbat kudeaketa-formula eta ikuskera dituzte:
-
interesen
espazio
lagungarri
gisa
daude
pentsatuta.
Liburutegia,
LANBIDE EKIMENA
158
Aisialdiko animazioa
Ekipamendu horien erabilera motaren arabera, bereizketa hau ere egin dezakegu: talde
artistikoen (musika, antzerki, plastika, argazkigintza eta abarrekoak) bilkura- eta entseiu-lokalak,
erabilpen anitzeko zentroak...
* INFORMAZIOA
Informazio gehiago bil daiteke Udal bakoitzeko Gazteria Sailetara eta, halaber,
Autonomia Erkidego bakoitzeko Gazteriaren lurralde-zerbitzuetara jota.
5.3.1.6. Haurren koloniak eta erdikoloniak
ZER DIREN
Kolonia izenez ezagutzen dira haurrak jolasteko eta aisialdian eta denbora librean
heziketa izateko helburua duten bilguneak. Udako oporraldian izaten dira, eta txanda bakoitzak
15 bat egun irauten du. Bertan burutzen diren jarduerak kanpalekuetakoen antzekoak dira,
baina baliabide eta instalazioei dagokienez erosotasun handiagoak eta aukera zabalagoak
dituzten ekipamenduetan burutzen dira: denbora libreko zentroak, aterpeak eta gazteen
egoitzak...
Erdikoloniak kolonien bertsio murriztua izango lirateke, denbora, adin eta egonaldiei
dagokienez. Kolonietan haurrak barnetegiko erregimena dute txanda osoan, instalazioan egiten
baitituzte otorduak eta lo; erdi-kolonietan, berriz, haurrak txikiagoak izaten dira (5-12 urte
bitartekoak), eta egunean zehar denbora libreko jarduerak burutzen dituzte, baina bazkaltzera
eta lotara etxera joaten dira.
INFORMAZIOA
Horrelako jarduerak entitate Publikoek (Udalek batez ere) nahiz pribatuek (Elkarteek eta
denbora libreko entitateek) antolatzen dituzte, hala nola Landetxe/Eskolek, Aurrezki Kutxa eta
Bankuetako Obra Sozialek, hainbat Enpresatako sail soziokulturalek).
Horri buruzko informazio gehiago izateko, Gazteentzako Informazio Zentro eta
Guneetara jo daiteke, eta horietaz hitz egingo dugu orain.
LANBIDE EKIMENA
159
Aisialdiko animazioa
Aholkularitza: juridikoa (elkarteak sortzea, nor bere kasa bizitzea, soldaduska eta
kontzientzia-eragozpena, etxebizitzen alokairua, gazteen eskubideak...), lanari dagokiona
(lana bilatzeko formulak, auto-enplegua eta lan-sozietateak osatzea, kooperatibismoa,
diru-laguntzak, izapideak, lan-eskaintzak, etab.).
Espainian, badago Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea, eta hiru maila operatibo ditu:
-
800 Tokiko Zentro, gazteen kolektiboari eskatzen duen informazio guztia emateko
zeregina dutenak.
Gainera, Sare horretara Gazteentzako Informazio Guneak deitutakoak biltzen ari dira.
Informazio-terminal modukoak dira, GIZek baino egitura sinpleagoa dutenak ekipamenduari eta
pertsonalari dagokienez, eta informazioa ahalik eta gehien deszentralizatzea dute helburu,
gazteak dauden lekuetaraino iritsiz:
LANBIDE EKIMENA
160
Aisialdiko animazioa
Auzoetako GIPak: gazte-elkarteetan, Ekintza Sozialeko Zentroetan eta gazte--ekipamenduetan eta gazteei zerbitzuak eskaintzen dizkieten gainerako entitateetan
kokatuta daude. Udalen eta Autonomia Erkidegoen laguntza ekonomikoa eta teknikoa izaten dute.
-
Ikastetxeetako GIPak: gutxieneko baldintza batzuk (GIPa kudea dezakeen ikasle-elkarteren bat eta kokaleku fisiko bat izatea) betetzen dituzten Bigarren Hezkuntzako
ikastetxeen bitartez. Halaber, Unibertsitateetan ari dira ezartzen GIPak, Sarearen puntu
terminal gisa, unibertsitariei gazte-informazioa eskaintzeko.
Latinoamerikako Informazio eta Dokumentazio Zentroen Sarea. CINDOC Sarea: Gazteriaren VI. Konferentzia Iberoamerikarraz (1992) geroztik, Espainiarekin kontaktua
bermatzen duen Sarea sortu nahi da eta, horren bitartez, Europarekin eta Latinoamerikarekin, gazteentzako informazioari dagokionez. Proiektu horri Kanpo Arazoetarako
Ministerioak eta Gazteriaren Institutuak ekin diote, Latinoamerikarekiko Elkarlan-programen bitartez.
INFORMAZIOA
CINDOC Sareari dagokionez, oraindik ez dago informazio garatuagorik, gauzatzeke dagoen
proiektua baita. ERYCA sareari dagokionez berriz, badugu Gazte Informaziorako Europako
Zentroen Direktorioa, elkarte horri eta Gazteriaren Institutuari esker argitaratua. Egoitzan bertan
eska daiteke informazioa:
LANBIDE EKIMENA
161
Aisialdiko animazioa
5.3.3. Asoziazionismoa
5.3.3.1. Gazteen elkarteak eta erakundeak
ZER DIREN
Gazteen asoziazionismoa tresnari egokienetakoa da gazteek gizartean parte har dezaten
laguntzeko, haien kezkak eta asmoak bideratzeko, haien iritzia gero eta gehiago kontuan har
dadin. Gainera, gazteen elkarteak eta erakundeak inguruarekin konprometituta dauden herritar
aktiboen eskolak dira.
Badaude hainbat gazte-elkarte:
-
Hezkuntza eta denbora librekoak: gazteen artean zabalduenak dira. Hezkuntzarekin eta
haur eta gazteen denbora librearekin edota zaletasun jakin batzuekin (bildumak,
hobby-ak...) zerikusia duten xedeak dituzte.
Kirol-elkarteak: ugarienak dira partaide kopuruari dagokionez. Kirolen baten zaletasunaren eta praktikaren inguruan antolatzen dira, bai formalki (ekipo federatuak...), bai
informalki (zaleen taldeak: ziklo-ibilaldien zaleak, kirol--animatzaileak...).
Politikoak: alderdi politikoetako gazteak edo harrobiak izaten dira (Gazte Abertzaleak,
Juventudes Socialistas...).
Ikasle-elkarteak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko nahiz Unibertsitateko ikasleak. Aurrerago azalduko ditugu.
LANBIDE EKIMENA
162
Aisialdiko animazioa
Espainiako Gazteriaren Kontseilua: mailarik gorena dauka, eta nazio-mailako gazte-elkarteak eta, halaber, Autonomia Kontseiluetako Lehendakariak biltzen ditu bere
baitan. Gazteen elkarte-ordezkaritzaren adierazpenik gorena da, eta gazteen gaietarako,
Gobernuaren beraren kontsulta-organoa da.
Tokiko Gazte Kontseiluak: Gazte Kontseiluen Sarearen oinarria dira, eta tokiko gazte-erakundeek osatzen dituzte; beraiek dira gazteen ordezkariak Udaletan, gazteriaren
udal politikari dagokionez.
LANBIDE EKIMENA
163
Aisialdiko animazioa
INFORMAZIOA
Gazteriaren Kontseiluen helbideen zerrenda, lurralde-eremukoa, gida honetako direktorioan
eskaintzen dugu.
5.3.3.3. Ikasleen asoziazionismoa
ZER DEN
Gazte-asoziazionismo berezi bat ikasleena da, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, Bigarren
Hezkuntzan eta Batxilergoan, ikasketak egiten dituzten ikastetxeetan bertan. Ikasle-erakunde
horiek honako helburu hauek proposatzen dituzte:
-
Ikastetxeetan, ikasleek beraiei dagozkien gai guztietan iritzia eman ahal izatea
Ikastetxeetako heziketa-lanetan eta bertako jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan laguntzea
Federazioak eta Konfederazioak sustatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritako prozeduraren arabera
Fondo publikoen sostengua duten ikastetxeen kontrolean eta kudeaketan esku hartzeko
eskubidean ikasleei laguntzea
LANBIDE EKIMENA
164
Aisialdiko animazioa
5.3.4. Ingurumen-hezkuntza
5.3.4.1. Landetxe-eskolak
ZER DIREN
Landetxe-eskola hezkuntza-zentroa da, material didaktikotzat eta aztergaitzat nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi bat erabiltzen duena. Gainera, inguruneko baliabideak
ere erabiltzen ditu, aukera didaktikoak areagotzeko.
Hainbat helburu dituzte, hala nola:
-
Hiri-inguruneko ikasleak eta irakasleak naturara eta landa-mundura hurbiltzea, metodologia aktibo batez
LANBIDE EKIMENA
165
Aisialdiko animazioa
Helburu horiek guztiak, eta antzeko beste batzuk, lortu nahi ditugu hainbat jardueraren bitartez:
-
Animaliak (behiak, zerriak, zaldiak, ardiak, oiloak, untxiak, etab.) dituzten kortak eta ukuiluak
LANBIDE EKIMENA
166
Aisialdiko animazioa
Natura eta paisaia hauteman, ezagutu eta harekiko sentikortasuna garatzeko esperientziak
Ikus-entzunezko muntaia, inguruneko alderdi historikoak, antropologikoak, ingurumenezkoak, etab. islatzen dituena
LANBIDE EKIMENA
167
Aisialdiko animazioa
Gizakiaren eta ingurunearen arteko harremanak hobetzeko, jarrera kritikoak, parte-hartzaileak eta elkartasunezkoak beharrezkoak direla ulertaraztea
Jarduerak desberdinak izaten dira Zentro bakoitzean, baina badituzte bi alderdi komun:
-
Zentroko instalazioetatik ibilbide bat, non begirale berak hainbat egongela edo areto
azaltzen baititu.
Ingurumen-hezkuntzako begiraleak
5.3.4.5. Ingurumen-ibilbideak
ZER DIREN
Ingurumen-ibilbideak Ingurumen-hezkuntzako jarduerak garatzeko materialak eta gida
lagungarriak dira, horretarako hautatu eta prestatu diren ibilbideen bitartez. Bi motakoak dira:
-
Hiri-ibilbideak: edukiak eskaini eta jarduerak eta jokoak proposatzen dituen gida didaktiko
batean oinarrituta, hiriguneetatik ibilbideak egitea.
Natur guneetako ibilbideak: natur ingurunearen deskribapen fisikoa egin eta burutu
daitezkeen jarduerak proposatzen dituzten gidetan oinarrituak.
LANBIDE EKIMENA
168
Aisialdiko animazioa
5.3.5. Lana
5.3.5.1. INEMeko Enplegu Bulegoak
ZER DIREN
INEMekoak (Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioa) diren Enplegu Bulegoak, zerbitzu
publiko eta doakoa dira, Estatu osoan zehar zabalduak, eta honako betebehar hauek dituzte:
-
Hainbat gairi buruzko aholkularitza ematea, hala nola langabeziaren eta Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzkoa.
Lanik ez duten eta lan egiteko adinean dauden pertsona guztiak langabezian izena
emateko izapideak egitea.
Horretarako, edozein gaztek lana bilatzeko egin behar duen lehen urratsa, hurbilen daukan
INEMeko Bulegora jotzea da, langabezian prestakuntza daukan lanbideaz apuntatzeko (han
bertan erakutsi behar dioten lanbideen katalogoaren arabera).
Lanbidean apuntatzeko beharrezkoak diren dokumentuak honako hauek dira:
-
Nortasun Agiria
Atzerritarrei, gainera, lan egiteko eta bertan bizitzeko baimena eskatzen zaie
Izena eman ondoren, txartel bat ematen dute, hiru hilero berritu beharrekoa, luzatu
duen bulego berean aurkeztuta. Une horretatik aurrera, Bulegoak eskaerarekin bat datorren
lan-eskaintzarik badu, deitu egingo dute, eta hitzordu horietara ez agertzeak prestazioak
aldi baterako kentzea (baldin eta prestaziorik jasotzen bazuen) eta are behin-betiko kentzea
izango du ondorio.
INFORMAZIOA
Hurbilen dagoen enplegu-bulegoan, edota haiek eskaintzen dituzten telefonoetan.
LANBIDE EKIMENA
169
Aisialdiko animazioa
Ekimenak har dezakeen forma juridikoa erabakitzeko: SAL, Kooperatiba... eta bakoitzaren abantailak ikusteko
Lan-arazoak
Lan-ikastaroak, enpresak sortzeko lantegiak edo lana bilatzeko teknikei buruzko ikastaroak
LANBIDE EKIMENA
170
Aisialdiko animazioa
Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren menpe dauden Unitate eta Organismoen
helbideak eta telefonoak
Lan-harremanak
Lan-kontratuak
Lanerako Prestakuntza
Langabeziagatiko prestazioak
Gizarte Segurantza
Administrazio-espedienteen izapidea
INFORMAZIOA
Informazio hau hurbilen dagoen bulegora norbera joanda, telefonoz (bulego-orduetatik kanpo
erantzungailua dago) edo postaz eskura daiteke.
LANBIDE EKIMENA
171
Aisialdiko animazioa
4. Sustapen-jarduerak: ekimen pribatuarentzako pizgarriak (inbertsio teknologikoa, enplegua, etab.), Administrazio Publikoak emanak.
5. Enpresak: bai ekipo-ondasunak ekoizten dituztenak nahiz teknologia eskaintzen duten
zerbitzuetakoak (RESIND eta DATAEMD baseak); azpikontratazio industrialetarako
enpresen zerrenda jasotzen dute (BADASUB basea).
6. Erakunde zientifikoak eta teknikoak: ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzen duten
erakundeen ikerketa publiko eta pribatuko zentroak.
7. Informazio teknologikoa: CIBERPAC datu-baseak, Jabego Industrialaren Erregistroaren datu-basea, Espainian 1968az geroztik eman diren Patente eta erabilgarritasun-eredu guztiekin.
8. Lege-xedapenak eta legeria: enpresei dagozkien gaiei buruz.
9. Administrazioaren Organismoak: barne-egitura eta eskumenak.
10. Izapideak: arlo industrialarekin zerikusia duen edozein gestiori buruz.
Merkataritza-arbitrajea
Kanpo-merkataritza
Prestakuntza-ikastaroak
Enpresa-erroldak
LANBIDE EKIMENA
172
Aisialdiko animazioa
Enpresaburuak izan ditzakeen beharrizanei buruzko gaien informazioa (kokapena, lursailak eskura izatea, izan ditzakeen hornitzaileen zerrenda, azpikontratazioa, prestakuntza-ikastaro eta -mintegien gida, etab.).
Enpresa zabaldu eta martxan jartzeko bete behar diren izapide administratiboen plangintza eta, halaber, izapidea egiten duten organismoei buruzko informazio xehea.
Finantziazio-iturrien azterketa.
INFORMAZIOA
Hiri guztiek dute beren Merkataritza Ganbera Ofiziala. Jo ezazue hurbilenera, haiei
buruzko informazio gehiagorako.
Enpresa bat martxan jarri nahi duten gazteei laguntzea eta aholkularitza ematea.
LANBIDE EKIMENA
173
Aisialdiko animazioa
Hori guztia hainbat jarduera eta zerbitzuren bidez lortu nahi da:
-
Trukeak egiteko eta nazioarteko ferietara teknika berriak ezagutzera joateko laguntzak bideratzea.
INFORMAZIOA
Hiriburu guztietan daude Enpresa Erakundeak, Enpresaburuen Elkarte, Federazio edo
Konfederazio gisa. Horiei buruzko informazioa lortzeko, haiengana zuzenean edota aipatutako
Merkataritza eta Industria Ganbaren bitartez jo daiteke.
5.3.5.7. Eskola Lantegiak eta Lanbide Etxeak
ZER DIREN
Izen hori daukate oinarrizko helburutzat gazte langabetuak, 25 urtetik beherakoak
bereziki, kualifikatzea duten prestakuntza/enplegurako programa publikoek. Kualifikazio
hori praktika profesionalarekin txandakatzen dute, horrela lan-aukerak zabalduz, ondare
artistikoa, historia, kulturala edo naturala berreskuratu edo sustatzearekin zerikusia duten
zereginetan eta, halaber, hiri-inguruneak edo ingurumena zaintzeko eta hirietako bizi-baldintzak hobetzeko lanetan ari direlarik.
Nortasun juridiko propioaz sor daitezke, irabazi-asmorik gabeko Entitate gisa eratuz, baldin
eta honako hauek sustatu, babestu eta eurekin batera finantzatzen badituzte:
-
Estatu-sozietateek
LANBIDE EKIMENA
174
Aisialdiko animazioa
Eskola-lantegiek hiru urteko iraupena izaten dute, eta hiru fasetan egituratzen dira:
1. Hastapeneko prestakuntza-etapa
2. Lanerako prestakuntza-etapa
3. Prestakuntza-etapa lan-kualifikaziora eta -espezializaziora bideratutako lanarekin
txandakatuta
Ematen diren espezialitateek lanbide-multzo egituratua direnean, Eskola-lantegia Lanbide-etxea da. Eskola-lantegiaren aldean duen desberdintasuna programa laburragoa izatea da (sei
hilabetetik urtebetera bitartekoa), eta prestakuntza-etapak desberdin egituratuta egotea:
1. Lanerako prestakuntzaren fasea, prestakuntza-espezialitate batean edo lanbide batean
2. Prestakuntza-fasea lanarekin edo praktika profesionalarekin txandakatuta
Bi kasuetan, proiektuaren lehen fasean, ikasleek lanerako prestakuntza jasotzen dute, eta
FIP Planaren araudi erregulatzailean aurreikusitako bekak eta laguntza ekonomikoak jaso
ditzakete. Bigarren etapatik aurrera, ikasle horiek lan-munduan sartzeko egokiena den modalitatean kontratatzen dira, eta horregatik dagozkien ordainsariak jasotzen dituzte.
Deskribatutako programez gain, Eskola-lantegiek eta Lanbide-etxeek hainbat zerbitzu
osagarri eskaintzen dituzte:
a) Orientazioa, informazioa, enpresa-prestakuntza eta laguntza teknikoa.
b) Hezkuntza Konpentsatzailea: ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bukatu
ez duenean.
INFORMAZIOA
Eskola-lantegia edo Lanbide-etxea sustatzeko, INEMen Probintzia Zuzendaritzan proiektu
bat aurkeztu beharko da, honako gutxieneko edukiaz:
-
LANBIDE EKIMENA
175
Aisialdiko animazioa
40 eguneko epean, INEMeko probintzia Zuzendaritzak ebazpena emango du, eskatutako diru-laguntza emanez edo ukatuz.
Informazio gehiago lor daiteke, Eskola-lantegien eta Lanbide-etxeen programen erregulazioari
buruz EAOn (EAO, 88-III-30, 88-IV-23) argitaratutako Legeriara joaz.
5.3.6. Turismoa
5.3.6.1. Gazteriaren Institutuko TIVE bulego-sareak
ZER DIREN
TIVE bulegoak, Gazteriaren Institutuaren edo INJUVEren (Gizarte Gaietarako Ministerioa)
menpekoak, gazteen esku mota guztietako produktu turistikoak (garraioa, ostatua, aseguruak,
nazioarteko karnetak, hizkuntz ikastaroak, gazte-aterpeak, nazioarteko lan-eremuak, Au pair
sistemak eta bidaia antolatuak) jartzen dituzte, baldintza ekonomiko interesgarrietan eta
beharrezkoa den kalitate-kontrolaz.
Helburuak hauexek dira:
-
INFORMAZIOA
Gaur egun, badago TIVE bulego-sare bat Estatu guztian, eta horien helbideak gida honetako
direktorioan eskaintzen ditugu.
LANBIDE EKIMENA
176
Aisialdiko animazioa
Ezagutu Espainia: programa horren bitartez, Autonomia Erkidego bateko ikasgela bat
beste Autonomia Erkidego bateko beste ikasgela batekin elkartzen da, hirugarren
Autonomia Erkidego batean finkatutako helmuga batean, turismo--sasoi gorenetik
kanpo. Zerbitzua MEC lurraldeko Institutu eta Eskoletan eskaintzen da, errenta per
capita txikiena dutenetan eta 50.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan batez ere.
Partaideek kostuaren zati bat ordainduko dute, jatorrizko herriaren egoera orokorraren
arabera (2.000-4.000 pezeta), eta ez kostu errealaren arabera.
Gazte Txartela: TIVEko edozein bulegotan edo baimendutako Gazte Informazio Zentroetan lor daitekeen txartela da, karnet-tamainako bi argazki aurkeztuta eta kopuru txiki
bat ordainduta. Txartel horrekin, 26 urte bitarteko gazteek hainbat onura izan ditzakete,
deskontuak milioi bat baino saltoki gehiagotan eta zerbitzu publikoetan (Europa osoan),
edo sarrera dohainik hamar mila baino kultur gune gehiagotan.
INFORMAZIOA
Programa horren arduraduna Gizarte Gaietarako Ministerioa da, INJUVEren
bitartez. Beraz, informazioa INJUVEren egoitzan eska daiteke, edota aipatutako TIVEren
edozein bulegotan.
Gainera, badaude Gazteentzako Opor eta Turismo Gidak, urtero Autonomia Erkidegoek eta Udal handi samarrek argitaratuak haien Gazte Sailen eskutik; gazte-turismo,
bidaia, eskaintza eta aisialdia eta denbora libreari buruzko informazio hori guztia datu eta
helbide baliagarriez zabaltzen dute.
LANBIDE EKIMENA
177
Aisialdiko animazioa
Udako lana.
INFORMAZIOA
Gida horiek urtero udaberrian argitaratzen dira, eta Gazteentzako Informazio Zentro eta
Guneetan lor daitezke; halaber, argitaratu dituzten Gazteriaren Erakunde eta Sailetan
eska daitezke.
LANBIDE EKIMENA
178
Aisialdiko animazioa
Adin ertaineko gizon batek honako hau esan lezake: Bai, soldaduska zenean egiten
genuen hura, eta ez oraingo..
Hiriguneko mutil gazteak, hauxe: Martxa? Txo, larunbat gaueko mugida, ezta?
Eskola batean sartu eta haur bati galdetuta: Kanpalekuan egiteko esan ziguten zera hori...
Hiztegian, honako definizioa daukagu: Martxa: ibiltzea, bidaiatzea, leku batetik joatea
edo abiatzea.
Baina, mendia maite duten eta Atari Zabaleko jarduerak egiten dituzten guztientzat, definizioa
ez da hor gelditzen. Martxa ibiltzea da, noski, baina baditu beste inplikazio batzuk ere, hala nola
esfortzu fisikoa, naturarekin zuzenean harremanetan jartzea, nork bere buruarekin topo egitea,
elkarbizitza martxako kideekin... zailtasunak eta esfortzua nortasuna eta izaera sendotzeko moduan.
Martxa orok helburu zehatza izan behar du; ez da ibiltze hutsa. Helburu hori aldez aurretik
finkatuta egongo da programazioan, eta horretara bideratu behar dira gainerako jarduerak.
Hori horrela ez balitz, martxa hutsala eta alferrikakoa izango litzateke.
Helburuaren arabera
Martxak xedearen arabera bana daitezke. Hauexek ditugu:
a) Prestatzekoak edo gogortzekoak
Iraupen laburrekoak eta leunak dira; kanpalekuetan hasieran egin ohi dira, edota neska-mutilak ibilaldi luze baterako prestatu nahi ditugunean.
LANBIDE EKIMENA
179
Aisialdiko animazioa
c) Ibilaldiak
Martxa handiak dira, luzeak eta, batzuetan, gogor samarrak. Hainbat egun irauten dute,
eta (martxarako motibazio handiagoa izateko) oso paraje desberdinak zeharka daitezke: elurrez
estalitako gailurrak nahiz amuarrainez betetako ibaiak, tartean haran zabalak eta baso trinkoak
daudela. Gauero leku desberdin batean ezartzen da kanpalekua.
f) Hurbiltze-martxa
Mendizaleek eskalatu beharreko horma edo gailurretara igo nahi dutenean egiten
dutena da.
Iraupenaren arabera
Martxa orok dauka iraupen bat. Iraupen hori aldez aurretik finkatu behar da. Martxa bat egiteko
programatutako denbora honela banatzen da:
a) Goiz batekoa edo egun batekoa
b) Bizpahiru egunekoa. Gaua kanpalekutik kanpo egiteko aukera eskaintzen du. Gaua igarotzeko modu interesgarriak aurki daitezke, hala nola vivac-a.
c) Hainbat egunetako ibilaldi luzeak
d) Kanpaleku ibiltaria. Iraupen normalekoa izanik ere, instalazio finkorik ez duena da, baizik
eta ibilaldian bezala erabiltzen da. Prestaketa konplexua dauka.
LANBIDE EKIMENA
180
Aisialdiko animazioa
Ordutegiaren arabera
a) Eguneko martxak
Goizez: Egun osoa erabili ahal da. Udan, bero handiegia izatearen eragozpena
izan dezakete.
Arratsaldez: Neguan, eragozpena azkar iluntzea da, eta ordu gutxitan egin beharra dago.
b) Gaueko martxak
Ilargiaren argia aprobetxatzen da. Linternarik gabe. Partaideen isiltasunak edertasuna emango
dio martxari.
5.4.1.3. Motibazioa
Edozein jarduera, prestatu bezala egin ahal izateko, ez dira baliabide materialak,
ordutegiak, lekuak, etab. soilik hartu behar kontuan. Badago gauza bat ahaztu ezin dena:
partaideen gogo-aldartea.
Gaizki programatutako, baina ongi motibatutako, jarduerak arrakasta izan lezake.
Alabaina, ezin hobeto programatu arren, motibaziorik eskaintzen ez duen jarduerak, nekez funtzionatuko du behar bezala.
Motibazioaren garrantzia oso handia da esfortzu fisiko handia eskatzen duen jardueran;
izan ere, martxak hori eskatzen du.
Animatzaile bakoitzak ezagutzen ditu bere taldearen nahiak eta interesak. Horren
arabera, motibatzeko modurik interesgarriena hautatuko du.
Mendizale handi batek hauxe zioen: ez eman inoiz ezetzik martxa bati, gero damutuko
baitzaizu. Gainditu nagikeria, eta gainditu zeure burua. Leku berriak, parajeak eta pertsonak
ezagutuko dituzu. Gozatu egingo duzu, eta poz handia izango duzu, gailurretik, esfortzurik gabe
inoiz ikusiko ez zenukeena ikusten duzunean.
LANBIDE EKIMENA
181
Aisialdiko animazioa
Ibilbidea
Martxa egingo den lekuari dagokionez, egin nahi den bidea ezagutu behar da. Horretarako,
behar bezalako informazioa jaso behar da, zona horri buruz dagoen bibliografia kontsultatuz.
Mendi-gida asko argitaratu dira; beraz, eskualde bakoitzeko batzuk aurkitzea erraza da.
Gida horiek irakurriz jasotako datu horiek guztiak, martxaren lekuaren mapa edo plano batez
erkatu behar dira.
Mapen eskalari dagokionez, 1: 50.000 erabiltzea proposatzen dugu, baina 1: 25.000 ere
erabil daiteke. Azken hori xeheagoa da, baina lurralde gutxiago ageri da mapan, eta ibilaldi
luzeetan zailagoa da erabiltzen.
Ibilbidea aukeratzeko, hainbat parametro garrantzitsuri jarraitu behar diogu, hala nola:
Normalean, bide bati edo basoko pista bati jarraitzea, mendian zehar ibili gabe.
Jadanik badagoen bideak erritmo eta aurrerapen egokia ahalbidetzen ditu. Mendian
barrena ibiltzea hauta dezakegu orientazio-ariketak egin nahi ditugunean.
Ibilbidera errepidetik sartu ahal izango da, auto bat iritsi ahal izateko hurbiltze-guneekin, autoa martxa batzuetan beharrezko elementua baita.
Ibilbide osoa hainbat etapatan banatuko da, egunero egiteko. Etapa horietako bakoitzean, gaua igarotzeko aterpe edo kanpalekuren bat egongo da.
Halaber, atsedenaldiak eta otorduak egiteko leku egokiak aurreikusi behar dira.
Martxa planoan planifikatu ondoren eta zonari buruzko bibliografia kontsultatu ondoren,
beharrezkoa da ezagutzeko edo esploratzeko bidai bat egitea.
Bidai horretan ez da nahitaez ibilbide guztia oinez egin behar. Autoz egin daiteke,
ibilbidearen gune nagusiei jarraiki.
Oso garrantzitsua da tokiarekin harremana izatea, mapan planifikatutakoa errealitatearekin erkatzeko.
LANBIDE EKIMENA
182
Aisialdiko animazioa
Izapide burokratikoak
Martxak egun bateko iraupena badu, ez du inolako baimenik behar izango, baldin eta
jabego pribatuko lursailetan sartzen ez bada; kasu horretan, komeni da jabearekin hitz egitea.
Martxa luzeagoa bada eta dendan edo aterpean lo egin behar bada, ICONAren
baimenak lortu beharko dira, baldin eta entitate horren menpeko kanpalekua edo kanpatzeko
zona bada; jabearen baimena, partikular baten lursaila bada; edo Udalarena, udal lursaila bada.
Hainbat egunetako ibilaldia bada, komeni da, baimenez gain, ICONAren ibilbide-orria
aurkeztea, basozainek aldez aurretik egingo den martxaren nondik-norakoak jakin ditzaten.
Halaber, komeni da jardueraren begiraleek eta animatzaile arduradunak martxa egiteko
ahalbidea ematen dieten titulazioa izatea, baina eskakizun hori ibilaldia egingo den Autonomia
Erkidegoko legeriaren araberakoa da.
Neurri zuhur eta baliagarri gisa, zonako Udalen, basozainen eta poliziaren telefono-zenbakiak eduki behar dira, ustekaberik gertatuko balitz ere.
Partaideak
Martxa ez da animatzaileak egingo duen zerbait, baizik eta ezaugarri batzuk dituen neska-mutilen talde batentzat da:
Adina
Horren araberakoa izango da kilometro kopurua eta zailtasuna.
Esperientzia
Animatzaileak martxa egingo duen taldearen esperientzia eta praktika nolakoa den
jakingo du. Horien arabera, ibilbide egokia hautatuko du.
Partaide kopurua
Kopuru horrek beharrezko materiala eta martxaren azpiegitura zehazten lagunduko
digu eta, halaber, baimenak, begirale kopurua, garraioa, etab. erabakitzen.
LANBIDE EKIMENA
183
Aisialdiko animazioa
Arazoa konpontzeko beste modu bat taldea eramango duen eta gero jasoko duen
autobus bat alokatzea da. Irtenbide horrek garestitu egiten du garraioaren kapitulua.
Materiala
Badago material pertsonal bat, partaide bakoitzak daramana. Material hori egokia
izango da, gehiegizkoa eta motxilak astunegi egiten dituena izan gabe.
Halaber, badago martxaren beharrizanen arabera aldatuko den material orokorra.
Taldean, beharrezkoak izan daitezke dendak, eta kasu horretan eraman egin beharko
dira. Batzuetan, eta ibilbidearen baldintzak direla-eta, ur-erreserbak ematea komeni da. Martxaren
iraupenak esango digu lumogasak eta su txikiak eramatea komeni ote den.
Beti eramango dugu lehen sorospeneko botikina, eguneratua eta edozein unetan eta
lekutan erabiltzeko prest.
Martxa egiten den urte-sasoiak erabakiko du eta gidatuko du eraman beharreko
materiala. Uneko baldintza meteorologikoak kontuan hartu beharreko adierazlea izango dira
material orokorren nahiz indibidualen zerrendak egiteko garaian.
Ekipoa
Martxari ekin aurretik, ekipo pertsonala behar bezala dagoela ikusi behar dugu: motxilaren uhalak, oinetakoak, kantinplora, txanoa, etab.
LANBIDE EKIMENA
184
Aisialdiko animazioa
Botak ez dira martxaren egun berean estreinatu behar, baizik eta, gutxienez, astebetez
erabili beharko dira, oinak haietara egoki daitezen eta malgutasuna har dezaten.
Galtzerdiak lodiak izango dira, kotoizkoak edo artilezkoak. Oinetan jartzerakoan, zimurrak edo tolesdurak ez sortzen saiatuko gara, urradurak eta babak eragiten baitituzte.
Batzuetan, neska-mutil batzuek ezin izaten dute oinetan boten gogortasuna jasan.
Zapatila sendo baina malgu batzuk erabili beharko dituzte.
Arropa
Martxa egin bitartean, beharrezko arropa eraman behar da, izerdia botarazten ez
duena, ez baita komeni martxan zehar arropa kentzea.
Martxan zehar arropak kentzeak eta janzteak hoztea izaten du ondorio. Horregatik,
partaide bakoitzak hotzik ez izateko beharrezkoak diren jantziak eramango ditu, baina arropa
gehiegi eraman gabe.
Udan, eguzkiak gogorren jotzen duen orduetan, larruazala ez estaltzeak eguzki-erredurak sor ditzake. Horregatik, jantzi fin bat eraman behar da beti, eguzki-izpien zuzeneko
eragina saihesteko.
Txanoa funtsezkoa da eguneko martxetan.
Erritmoa
Martxa erritmo mantsoz hasten da, pixkanaka dinamikoago egiteko, gorputz-giharrak
berotzen diren neurrian.
Urratsak jarraituak izango dira, oina erabat ezarriz, kadentzia uniformez.
Talde handia banatzen duten bat-bateko abiadura-azkartzeak edo lasterketak saihestuko ditugu. Taldea batuta mantendu behar da.
Komeni da gutxien ibiltzen direnak aurrean jartzea. Horrela, erritmoa behar bezain lasaia
izango da, aurretik doazenak gehiegi aurreratu gabe eta martxa behartu gabe.
LANBIDE EKIMENA
185
Aisialdiko animazioa
Arnasketa
Arnasketa kontuan hartu beharreko elementu pertsonalik garrantzitsuenetako bat da,
martxa arrakastaz eta atseginez egiteko.
Arnasa hartzeko modurik onena airea sudurretik hartzea eta ahotik botatzea da.
Mendi batera igo behar dugunean, arnasketa indartsua eta sakona izango da, giharretako oxigenoaren errekuntza askoz handiagoa baita martxa ordekan egiten dugunean baino.
Arnas estuka ibiltzea normala da. Inork ez du arduratu behar bortizki arnas hartzeagatik.
Igotzean, ez hitz egiten eta ez kantatzen saiatuko gara, erritmoari eta arnasa sakonari
hobeto eusteko.
Ura
Martxetan ez da alkoholik edan behar, ez eta erre behar ere. Ura neurriz hartu behar
da, eta ahoa garbitzen saiatu, ur asko irentsi ordez. Ahaleginaren ondoren da garrantzitsua ur
asko edatea.
Izerditan egonez gero, minutu batzuez itxaron behar da edan baino lehen, batez ere
iturburuko ura bada, hotza egoten baita. Arintzen laguntzen du garondoa eta besaurreak ur
pixka batez bustitzeak.
Edonongo urik ez da edan behar. Aldez aurretik, ur edangarria dela ziurtatu behar dugu.
Elikadura
Ibilbide gogorretan eta klima hotzetan, onena martxa egin bitartean azukre askoko
elikagaiak eta fruitu lehorrak hartzea da. Elikagai horiek azkar asimilatzen dira eta energia
handia ematen dute.
Turroia, gabonetako tipikoa bada ere, produktu ezin hobea da apur bat martxetarako.
Eguneko otordu nagusia etaparen bukaeran egin behar da.
Taldekatzeak
a)
Martxa autoak dabiltzan errepidetik egiten bada, ezkerretik ibiliko gara, bata bestearen
atzetik, bide-bazterrera ahalik eta gehien hurbilduta eta elkarri aurre hartu gabe.
Martxa gauez egiten bada, buruan doan animatzailean eta ilarako azkenak soilik
eramango dituzte linternak, zutabearen posizioa gidatuz.
LANBIDE EKIMENA
186
Aisialdiko animazioa
b)
Inor ez dabilen bideetan, hainbat taldekatze onar daiteke, ibiltariak gustura egon daitezen.
c)
Igoera
-
Ekipo indibidual arina, baina berokiren bat tartean dela. Gailurrean haizea dabil,
haize hotza ez ezik, baita izoztua ere. Komeni da ondo janztea hara iristean
Ilaran ibili
Jaitsiera
-
Atsedenaldiak
Martxetara ohituta dauden gazteentzat, atsedenaldiak gutxi eta luzeak izan behar
dute. Hastapenetan daudenentzat edo aspaldian halakorik egin gabe daudenentzat, asko
eta laburrak izan behar dute.
Atsedenaldietan, hainbat neurri hartu behar dira:
Saiatu ez hozten, airetik babestuz, ahal delarik arropa eta motxila ez kenduz, motxilak
ziurrenik izerditan egongo den gerrialdea babesten baitigu.
Ez eseri oinak zintzilik dituzuela, kargatu egiten baitira eta martxari berriro ekitea
zailagoa izango baita.
Ez dira bota-lokarriak askatu edo lasaitu behar helmugara iritsi arte. Botak
geldialdi batean kenduta oinak puztu egingo dira, eta martxari berriro ekiteko jartzen lanak emango dizkigu.
LANBIDE EKIMENA
187
Aisialdiko animazioa
Babak egiten zaizkigunean, ez da komeni lehertzea. Ez dira zulatu ere egin behar.
Beti hobeto ibiliko gara bere horretan uzten baditugu; izan ere, larrua hanpatzea
eta likidoa min ematen digun zerbaiten aurkako defentsak dira, kasu honetan,
botaren aurkakoak.
Baben aurkako erremedio ona limoi-uretan bainatzea da, limoiak oso propietate
sendagarriak baititu.
Babak eta urradurak ditugunean, oinaren alde mindua sendatzeaz gain, sortu dituen
faktoreari begiratu beharko diogu.
5.4.2. SIMULAZIO-JOKOAK
5.4.2.1. Galera/erreskatea: Sarrera
Atari zabaleko teknika hau simulazio-joko handi batean oinarritzen da, talde handiarentzat
da, eta ondo zehaztutako xedeak ditu.
Esperientzia ongi atera dadin, funtsezkoa da partaideek jokoaren barneko nondik-norakoak ez jakitea eta benetako gertakaria balitz bezala jokatzea.
Teknika kanpalekuko edo koloniako neska edo mutiletako bat galdu egin dela
sinetsaraztea da. Galera horren berri taldeko gainerakoei ematen zaie; ondorioz, larrialdi-egoera sortzen da eta, modu ordenatuan, bilatzeari ekiten zaio.
Oso garrantzitsua da animatzaileek eta begiraleek parte hartzea, behar bezala egituratuta, hasierako giroa sortzeko eta ondorengo sinesgarritasunari bide emateko, hori izango
baita jokoaren motibaziorik handiena.
LANBIDE EKIMENA
188
Aisialdiko animazioa
5.4.2.2. Helburuak
a) Talde-kontzientzia hartzea: Taldea, larrialdi-egoera baten aurrean, kohesionatu egiten
da eta normalean oharkabean egoten diren lokarriak agertzen dira, zailtasun komun eta
konpartituak daudenean azaltzen baitira.
b) Lotsatia edo barnerakoia delako, normalean oharkabean egoten den neska edo mutila
talde handian integratzea errazten du joko honek.
c) Helmuga komun bat proposatzeak erantzukizunak hartzea bultzatzen du eta, halaber,
berezko antolamendu-egiturak sortzea.
Jokoaren iraupena
Partaideen adinari dagokionez, komeni da nerabezarora iristen ari direnak izatea, 11-14
urte bitartekoak.
Ez da komeni simulazio-joko hau haur txikiagoekin egitea, antsietatea eta urduritasuna
eragin diezazkiekegunez.
Kontuan hartzeko beste faktore bat iraupenarena da. Ez da komeni egun osokoa izatea.
Denbora ideala ordubetetik hiru ordura bitartekoa da.
Esperientziak dioskunez, egokia da bi otorduren artean egitea, hau da, gosaritik bazkarira
bitarteko denboran, edota bazkaritik afarira bitartekoan. Afalostean hasten bada, gaueko
jarduera bati ekinez, une zuhur batean amaituko da.
LANBIDE EKIMENA
189
Aisialdiko animazioa
Behar bezala hautatzeko, nahikoa da jarraibide batzuk kontuan hartzea, hala nola:
Taldeko jokoetan, ez du inoiz protagonismorik izaten, eta beti gaineratu bat bailitzan jokatzen du
Galdutakoa hautatu ondoren, saiatu egin behar dugu zuhurra izan dadin eta gainerako
partaideei gertatuko denaren berri eman ez diezaien.
Zuhurtasun horretan neskaren edo mutilaren izaera barnerakoiak berak lagunduko digu
eta, halaber, hautatua izan dela simulazioa egin baino pixka bat lehenago azaltzeak.
LANBIDE EKIMENA
190
Aisialdiko animazioa
Galdutakoa identifikatzea
Animatzaileak bilaketa txiki bat egin ondoren eta falta den neska edo mutila aurkitzen ez
dutelarik eta taldearen gainerakoak haietako bat falta dela konturatuta, galdutako kidea
identifikatuko dugu:
-
Nor da?
Nola du izena?
Garaiera?
Simulazioaren errealismoa
Taldea motibatzeko eta galera gertatzen ari den gauza serioa dela konbentzitzeko,
komeni da aholku batzuk kontuan hartzea:
-
Begirale batzuk jantokitik eta dendetatik korrika ibiltzeak urduritasuna sor lezakete.
Informazio-bilera
Albistea ezaguna denean, komeni da talde handia biltzea, galdutakoari buruzko informazioa eskatzeko eta bilaketa antolatzeko.
Lehen bilera hori egin ondoren, inguruetatik lehen miaketa bat egiten da, lehen
urrats gisa, bilaketa sistematikoari ekin edo poliziari edo inguruko herriko agintariei laguntza
eskatu aurretik.
Galdutakoa ongi ezkutatuta egongo da uneoro, begirale batek lagunduta beti, eta garaia
baino lehen ez aurkitzeko moduan, simulazio-muntaia osoa hondatuko bailuke horrek.
LANBIDE EKIMENA
191
Aisialdiko animazioa
Bilaketa
Ohiko lekuetatik lehen miaketa egin ondoren, talde handia bilaketa sistematikoa antolatzeko bilduko da.
Jokoa mendian egiten denean, honela antola daiteke:
Arakatu beharreko mendi-zonak banatzea. Talde bakoitzari zonako krokis sinple bat
ematea komeni da.
Jokoa gauez egiten bada, norbanakoei eskumuturreko zuri batzuk emango zaizkie,
hobeto ikus daitezen, eta linternak ere emango zaizkie.
Galdutakoa aurkitzea
Galdutakoa begirale batek aurkituko du. Bien artean, honako galdera hauen azalpen
logiko bat prestatuko dute: non aurkitu du? Zer gertatu zaio galtzeko? Nondik ibili da? Beldurrik
pasa al du?
Azken hausnarketa
Talde osoa bilduta, esperientzia baloratuko da eta egindako bilaketa prozesua aztertuko
da. Une egokia da galdu den neskak edo mutilak taldean protagonismoa hartzeko eta gainerako
kideak hari erreparatzeko. Halaber, taldeak daukan antolamendua nolakoa den, bilaketan zehar
izandako erantzukizuna, etab. azter daitezke.
LANBIDE EKIMENA
192
Aisialdiko animazioa
Detektibeen festa
Bizi izandako esperientzia aprobetxatuta, festa bat antolatuko da handik egun
batzuetara, non aurkikuntzara eta behaketara bideratutako jokoak eta jarduerak antolatuko
baitira. Jaian jokoak, mozorroak eta adimena eta behaketa zorroztea eskatzen duten probak
txandakatuko dira. Kapitulua ixten duen dokumentuan, badago gidoi bat balizko detektibeen
festa horretarako.
Jokoak:
-
Behatzekoak
Trebeziazkoak
Aurkitzekoak
Mozorrotutako begirale batek bere mozorrotik hainbat gauza aterako ditu: ogi-puska,
galtzerdia, poxpolua, plastikozko poltsa, txilibitua, lata, adartxoa, papera...
LANBIDE EKIMENA
193
Aisialdiko animazioa
Trebezia-jokoak:
-
Adreilu-lasterketa
Korapiloa askatzea
5.4.3. Ibai-ibilaldia
5.4.3.1. Sarrera
Martxei buruzko kapituluan, ibilaldiaren kontzeptua azaldu dugu: martxa luzea eta
gogorra, non hainbat parajetan barrena ibiltzen baikara.
Ibai-ibilaldiak deskribatutako ezaugarri horiek guztiak ditu, eta beste elementu bat
gehiago ere bai: gehienbat mendiko ibai baten ertzetik igarotzen da.
Martxaren eragingarri guztiak ditu, eta gainera ibai batek dakartzan zailtasun eta arriskuei
aurre egitea: ur lasterrak, ur-jauziak, ibiak, zurrunbiloak...; arazo horiei aurre egin behar zaie,
eta behar bezala konpondu.
Mendiko jarduera guztiek bezalaxe, zailtasunak eta arazoak ditu, baina plangintza on
batez eta erabakimenez gainditu ahal izango dira.
5.4.3.2. Helburuak
Jardueraren oinarrian, edozein martxaren helburu komunak ditugu:
LANBIDE EKIMENA
194
Aisialdiko animazioa
Emaria
Oso alderdi garrantzitsua da. Emari handiko ibaia bada, ezinezkoa izango da handik
oinez ibiltzea, ibitik igarotzea... Emari gutxikoa bada, berriz, ibilaldiak emozioa izan dezan
eragingarri guztiak galduko ditu, baldin eta helburua sorburua bilatzea eta ubidean jarduera
batzuk burutzea ez bada.
Emariaren arazoak ibilaldia egiteko hautatu dugun ibai-tartearekin dauka zerikusia.
Ibaiaren goi-aldeko tartea bada, gehienetan ur gutxi izango da eta mendiko erreka
izango da. Behe-aldeko tartea oso urtsua izaten da, emari handikoa, eta nekez ibili ahal izango
gara handik zehar.
Proposatutako jarduerarako, tarte ideala erdialde-goikoa da. Kontuan hartu behar dugu
beti, oro har, uraren altuerak ez duela gerria gainditu behar, alderdik sakonenean.
Ibaiarekiko komunikazio-bideak
Ibilaldia egiteko aukeratu dugun ibai-tarteak hainbat puntu izan behar ditu, laguntzako
auto bat ibil daitekeen errepidera edo pistara irteteko.
LANBIDE EKIMENA
195
Aisialdiko animazioa
Ibaiaren ubidean, erraz gerta daitezke istripu txikiak. Eta beste edozein jardueratan
bezala, zaurituren bat azkar eraman beharra gerta liteke.
Eguraldi euritsua dagoenean, edota ibaiaren goiko aldean zingirak daudenean, azkar
ebakuatzea eskatzen duten ur-goraldiak gerta daitezke.
Partaideak
Ibaiko ibilaldiaren zailtasuna zuzenean proportzionala da partaideen kopuruarekiko.
Kopuru handiegia izateak oinarrizko alderdi batzuk erabat korapilatzen ditu, hala nola kanpatzeko zona, hornidura, ordutegiak, pasabide zailak, segurtasuna, etab.
Esperientziak dioskunez, partaideen kopuru ideala ez da hogeitik gorakoa izango,
animatzaileak barne hartuta.
Kontuan hartzeko beste alderdi bat adina da. Gogortasuna eta etengabe aurre egin
beharreko arriskuak kontuan hartuta, komeni da partaideak 15 urtetik gorakoak izatea, garapen
fisikoan nahiz erantzukizunean helduak baitira jadanik.
Partaideen esperientzia eta prestaketa kontuan hartzekoak dira. Esfortzu fisiko handia
egiteko entrenatuta egotea eskatzen da, hala nola batzuetan uretan ibiltzeko, beharrezkoa
denean pasabide zailetatik igotzeko, ibaiaren korronteari aurre egiteko... Mendiko jardueretan
nolabaiteko esperientzia eskatzen da.
Jarduera planifikatzen eta antolatzen duen animatzaile-taldeak oso kontuan hartu
beharko du partaideen prestaketa eta ibilaldiaren gogortasuna bateratu beharko dituela.
LANBIDE EKIMENA
196
Aisialdiko animazioa
Urte-sasoia
Ibai-ibilaldia egiteko sasoirik egokiena, klima epeletan, udaberriaren hasiera da, tenperatura gora egiten hasi denean eta oraindik udako ekaitzak hasi ez direnean.
Sasoi horretan, ibaiak oraindik ez du izotza urtzearen ur guztia jaso, eta bere maila
ibiltzeko egokiena da.
Pazko-garaiak ezaugarri horiek dauzka eta, autonomia-erkidego batzuetan, neska-mutilek oporrak dituzte eskolan.
Udak tenperatura beroaren eta atseginaren abantaila dauka, baina, oro har, ibaiaren
emaria ez da egokia izaten.
Materiala
Jarduera hau egiteko, material berezi samarra behar izaten da:
Ibiltzeko, beharrezkoak dira gomazko zola duten zapatilak, uretarako zapatilak edo
asko pisatzen ez duten oihalezkoak, adibidez. Uretarako botak ez dira gomendagarriak, urez betetzen baitira erorialdi eta bustialdietan.
Motxilak iragazgaitza izan behar du, eta barnean daraman guztia plastikozko poltsa
independenteetan babestu beharko dugu.
Ibaitik ibiltzeko jantzirik onena praka motzak eta kirolezkoak eta kamiseta soilak dira.
Arropa bustia astuna da eta mugimenduak zaildu egiten ditu.
Sokak elementu garrantzitsua dira; izan ere, edozein unetan, beharrezkoa izan daiteke espedizioko kideak biltzea, zona arriskutsuetan istripuak saihesteko.
Laguntzako autoa funtsezkoa da. Bertan etaparen bukaeran behar izango diren
elementuak eramango dira: dendak, janaria, su txikiak, lumogasak...
LANBIDE EKIMENA
197
Aisialdiko animazioa
Elikadura
Hainbat egunetako martxa izanik, elikadura osoa izateaz arduratu behar dugu.
Egun pare baterako, nahikoa da etxean prestatutako janaria eta sakotontzian sartuta:
tortilak, xerrak, oilaskoa, arrautza gogortuak... Sakotontziak berak zopa pixka bat, esnea,
infusioak, etab. berotzeko balio du.
Egun gehiago direnean, elikadurak aldatu egin behar du osagaietan eta forman, otordu
beroak eta zaindutako energia-gehikuntzak egiten saiatuz.
Otordu nagusiak martxa egin ondoren egingo dira beti. Martxaren aurretik egingo balitz,
bizpahiru orduz liseriketa egin ondoren ibiliko gara ibaiaren ubidetik.
Martxaren kokapena
Funtsezkoa da ibai-tarte egokia aurkitzea. Lehen aipatutako ezaugarriak izan behar
ditu. Kontuan hartu behar dira hurbil dauden herriak, ur edangarria har daitekeen guneak, lehen
sorospeneko zentroak... Eta martxa bat egiteko azaldu ditugun alderdi guztiak.
LANBIDE EKIMENA
198
Aisialdiko animazioa
Halaber, terrazak daudela ikus dezakegu, eta ibaiaren bizitzari buruzko bi datu garrantzitsu ematen dizkigute horiek: garai batzuetan ibaiak, indar handia zuelako, bortizki higatzen
zuela, eta beste batzuetan energia gutxi zuela eta eramandako materialak jalki egiten zituela.
Badaude gaiari buruzko azterlan interesgarriak geologiako liburuetan.
Natura
Behatzeko eta aztertzeko erraza den alderdi bat ibaia dabilen hainbat zonatako faunaren eta floraren arteko erlazioa da.
Ur lasterretako zonetan, landareak uraren abiadurara nola egokitzen diren ikusiko dugu.
Koadro bat egin daiteke, egokitzen diren espezieak eta daukaten morfologia aipatuz.
Behaketa berak egin daitezke animaliei dagokienez ere: arrain, anfibio, narrasti, hegazti
eta abarri dagokienez.
Ur bareetako zonetan, ur lasterretako zonetan ikusitako morfologiak aldatu egingo dira.
Hori guztiak behatu eta kapitulu honen amaierako dokumentua bezalako behaketa-fitxetan jaso daitezke.
Lehorretik ibiltzea
Ibilaldia, uneren batean ibaitik kanpokoa izango da. Egoera hori aprobetxa dezakegu
bide-mapak, martxa-fitxak, profil topografikoak eta antzeko jarduerak egiteko.
LANBIDE EKIMENA
199
Aisialdiko animazioa
Arriskurik ohikoena haitz bustietan irristatzea da. Alderdi hori ondo zainduta, kolpe
eta zauri asko saihets daitezke.
Ez labaintzeko, oina harri solteetan ez jartzen saiatu behar dugu, eta sendotasun eta
segurtasun handiagoa dutenak bilatu behar ditugu beti.
Ibaian osin edo sakonera handiko zonak saihestu egin behar ditugu. Zurrunbiloak
sakoneraren adierazle onak dira.
Animatzaileak eguraldia aurreikusi behar du; izan ere, uholdeak ekaitzak eta euri-jasa handiak izan ondoren gertatzen dira.
Ibaian bizi diren animaliei arretaz begiratu behar zaie. Ustekabe desatseginak saihestu behar dira satitsu, uretako suge, arratoi, igaraba eta abarrekin; ez dira batere
arriskutsuak, baina ezustekoaren eta arreta galtzearen ondorioz erori egin gaitezke.
Animaliaren batek hozka egitekotan, beti komeni da han bertan harrapatzen saiatzea,
ondoren haren analisia egiteko.
Erdialdeko/goiko tartea da
LANBIDE EKIMENA
200
Aisialdiko animazioa
Lehen etapa izan zen gogorrena, jadanik ibilaldian hiru egun generamatzala kontuan
hartuta. Villahermosa del Ro-tik abiatu ginen, eta ubidetik Cedramn-eraino jaitsi ginen, otordu
bat egiteko leku egokia. Arratsaldez, aldi batez errepidez ibili ginen, ibaiarekin berriro
elkartu arte; ibaiari jarraiki, Zucaina-raino iritsi arte jarraitu genuen, eta han kanpatzeko
zona ezin hobea dago.
Bigarren eguna Zucainan hasi zen, ibaiari Giraba de Abajo-raino jarraituz, eta han izan
genuen bazkaria. Arratsaldez, eta ibaian sartu gabe, Fuente Valentina-raino iritsi ginen, kanpatzeko eta atseden hartzeko lekuan.
Hirugarren egunekoa oso laburra izan zen. Denbora gutxian iritsi ginen Ludiente-ra, eta
handik hartu genuen itzultzeko autobusa.
Krokisean, lehen etapa errepidearen paraleloa dela ikus dezakegu, eta baita puntu
batzuetan errepideak ebakitzen duela ere. Horrela, laguntzako autoarena eta irteteko bidearena
konponduta zeuden.
Lehen eguneko bazkaria Cedramn-en izan zen, autoz erraz irits daitekeen herrian;
horrela, partaideek ez zuten janari guztiaren zama hartu beharrik izan.
Bazkalostean, martxak errepidez jarraitu zuen. Aldaketa horren arrazoia, liseriketa egin
aurretik uretan ez sartzea izan zen. Ondoren, ibilaldiak ibaiari jarraitu zion berriro, kanpatzeko
lekura iritsi arte.
Mapan bigarren etapan egindako bideari begiratuta, ibaitik irtetea ahalbidetzen duten
hainbat bide daudela ikus dezakegu.
Bigarren eguneko bazkaria Giraba de Abajo-n egin genuen, eta herri horretara ere
autoz irits daiteke.
Hirugarren etapak ez du zailtasunik, bidea oso erraza eta laburra baita.
LANBIDE EKIMENA
201
Aisialdiko animazioa
Etapak gero leunagoak eta laburragoak dira. Alderdi horrek erraztu egiten du ibilaldia,
partaideek metatzen duten nekea nahiko handia baita azken egunetan.
Ibaiko ibilaldiak laguntzako auto bat dauka uneoro, eta ubidetik irteteko komunikabide azkarrak.
Zer da orientatzea?
Orientatzearen ideia iparrorratza eskuetan duen eta lerro, ohar, kurba eta gauza arraroz
jositako plano ezin konplexuagora makurtuta dagoen pertsonarekin lotzen dugu. Irudi horrek ez
du zerikusi handirik errealitatearekin; izan ere, orientazioa, praktikan, ez da beti horrela gertatzen.
Mendian, adibidez, erraza da orientatzen, orografia malkartsua duenez, bideen trazaketa
puntu erraz eta irisgarrietatik egiten baita: zintzur, lepo, mendi-hegal eta abarretatik.
Horregatik, eta ikusmena ona den egunetan, ez da beharrezkoa izango iparrorratzik
edo planorik; biderik onena errazena dirudiena izango da.
Jende gutxi ibiltzen den lekuetatik gabiltzanean, markatu gabeko bideetan barrena eta
biderik gabeko mendietan, orientazio-nozio batzuk behar izango ditugu ordea.
LANBIDE EKIMENA
202
Aisialdiko animazioa
b) Izarren bidez
Ipar hemisferioan bizi garenontzat, Ipar-izarrak iparra erakutsiko digu beti.
Izan hori aurkitzeko, Hartz Nagusiaz baliatuko gara; orga izeneko haren aldea erraz
aurki dezakegu, bere forma bereziagatik.
Atzeko bi izarrak irudimenezko marra batez lotzen baditugu, eta marra hori orgaren
azken bi izarren arteko distantzia bost bat aldiz luzatzen badugu, Ipar Izarra aurkituko dugu.
d) Aztarnen bidez
Harresiak: lehorrak egon ohi dira hegoaldera begira dagoen aldean, eta hezeak
iparraldera begira dagoenean.
Zuhaitzak: zuhaitz bakartuek orientazio gisa balio dute, beren eraztunak lodiagoak
baitira hegoalderantz, eta meheagoak iparralderantz.
Landareak: zuhaitzak eta haitzak estaltzen dituzten goroldioa eta likena hobeto eta
gehiago hazten dira hezetasuna dagoen lekuan, hau da, eguzkia falta den lekuan.
Beraz, haiek dauden lekuak iparra adieraziko digu.
Elurra: kolore zuriagoa dauka eta errazago urtzen da hegoaldera begira dauden
mendi-hegaletan.
Eliza zaharrak: aldarea ekialdera begira egon ohi da, tradizio zahar bati jarraiki.
Ibilbideak
Leku batetik bestera doan ibilbide jakin bat egiteko, iparrorratza erabil daiteke, teknikoki,
edota nahikoa izango da mapa erabiltzea, erreferentzia-puntu nagusiei erreparatuz.
Oro har, nahikoa da mapan bide bat marraztea, markatutako bideei jarraiki eta hainbat
erreferentzia kontuan hartuz, hala nola: gailur handiak, ibaiak, baserriak, errepideak, etab.
Mapari jarraituz eta erreferentzia-puntuei erreparatuz, erraz iritsiko gara nahi dugun
lekura.
LANBIDE EKIMENA
203
Aisialdiko animazioa
Erantzukizun-maila areagotzea, zeregin bat epe finko batean betez eta ekipo gisa
koordinatuz.
c) Animatzailearentzako oharrak
Atari zabaleko teknika hau probetxugarria izan dadin, hauxe hartu behar da kontuan:
Teknika landuko den lekua, ahal izanez gero, menditsua eta partaideentzat
ezezaguna izango da. Ongi komunikatuta egongo da, eta bertako mapa eguneatuak egongo dira.
LANBIDE EKIMENA
204
Aisialdiko animazioa
d) Baliabideak
Auto bat behar da, partaideak beren abiapuntuetara eramateko. Talde bakoitzeko, iparrorratz bat eta plano eguneratu bat.
Talde bakoitzak, abiatzeko unean, txilibitu bat jasoko du, eta galtzekotan soilik erabili
beharko du. Elementu horrek animatzaile- eta begirale-taldeari galduta ibil litekeen taldea
aurkitzen lagunduko dio.
e) Ondorengo lana
Beren kasa orientatuta, menditik ibili ostean, komeni da egindako lanaren, aurkitutako
zailtasunen eta ikasitako elementuen ebaluazioa egitea.
Komeni da talde bakoitzak bere ekintza-orria betetzea, non egiten dituzten ekintzak eta
arazoak konpontzeko moduan zehazten baitituzte. Elementu horrek erraztu egingo du ondorengo ebaluazioa eta orientazioari buruzko ezaupide berriak ekarriko ditu.
Ipar-izarraren teknika
a) Azalpena
Teknika sinplea da, aurreko atalean deskribatutakoaren antzekoa. Aparteko pizgarri bat
dauka: gauez egiten da, eta taldeek izarrak besterik ez dituzte orientatzeko.
Teknika horren arabera, taldeak ezaugarri jakin batzuk (aurrerago azalduko ditugu)
dituen zona batera eraman eta lerroan antolatu behar dira, talde batetik bestera kilometro
bateko distantzia dagoela, eta Ipar-izarrerantz ibiltzen badira, kilometro batzuetan, errepide
batera iritsiko direla eta han autoak jasoko dituela azaldu behar zaie.
LANBIDE EKIMENA
205
Aisialdiko animazioa
b) Helburuak
c) Animatzailearentzako oharrak
Teknika behar bezala burutzeko, honako hau hartu behar da kontuan:
Partaideen adina eta beren ezaupideak. Denak 13-14 urtetik gorakoak izango dira,
eta gaueko martxaren bat egindakoak.
Orientazioari buruzko gutxienezko ezaupide batzuk izango dituzte, oro har, eta
izarren bidezkoari buruz batez ere.
Animatzaile kopurua partaide-talde bakoitzeko bat izango da. Komeni ez bada ere,
lehen aldietan, eta talde hasiberriak direnean, begirale edo animatzaile bat joan
daiteke talde bakoitzarekin. Hala balitz, isilik egongo da martxa guztian zehar, eta
arriskua badago soilik baino ez du parte hartuko.
d) Lekua hautatzea
Teknika honen plangintza egiterakoan, komeni da lekua ongi aukeratzea, honako ezaugarri
hauek izan behar dituenez:
Leku laua izango da, oztopo gutxikoa eta zona arriskutsurik gabekoa.
LANBIDE EKIMENA
206
Aisialdiko animazioa
f) Materialak
Auto bat edo batzuk, taldeak abiapuntura eramateko eta, gaueko orientazio-martxa
bukatuta, jasotzeko.
Animatzaileak gau oskarbia izango dela ziurtatu beharko du, izarrak argi eta
garbi ikusteko.
Talde bakoitzak txilibitu bat jasoko du, galera edo arrisku larria dagoenean soilik
erabiltzeko.
g) Ebaluazioa
Komeni da, teknika amaitutakoan, ebaluazio-bilera bat egitea, non hainbat alderdi
aztertuko diren:
Orientazio-praktikako zailtasunak
LANBIDE EKIMENA
207
Aisialdiko animazioa
b) Garapena
Rally moduko joko handi bat da. Partaideek 15 kontrol dituen ibilbidea egin beharko dute.
Kontrol bakoitzean, hiru proba desberdin egingo dituzte: bata motxilen prestaketari buruzkoa,
bestea gaitasun fisikoei buruzkoa, eta hirugarrena, sokagintza edo sorospenari buruzkoa.
Talde batek kontrol bateko probak gainditzen dituen bakoitzean, ispilu-koadrotxo bat
jasoko du, egur batean itsatsiko duena, ispilu bat osatzeko.
Ispilu-zatia jasotzen duenean, mezu baten zati bat entregatuko zaio; mezua osatu
ondoren, behar bezala irakurri ahal izango da ispilu-taulan sortzen duen islan.
Ahalik eta denbora laburrenean ispilua osatzea eta mezua irakurtzea lortzen duen
taldeak irabaziko du.
Talde bakoitzarekin batera begirale bat joango da, jakintzaren iturria alegia, Galaxian
zehar lagunduko diena.
c) Girotzea
Partaideak galaxiaren zaindariak izango dira, eta aire-espazioko patruiletan banatuko dira.
LANBIDE EKIMENA
208
Aisialdiko animazioa
Talde bakoitzarekin ibiliko diren begiraleak irakasle eta laguntzaile izango dituzten
indarra eta jakintza-iturria izango dira, eta galaxien arteko etsaitasun-giroaren eta espazio
siderala zeharkatzen duten taldearen arteko bitartekariak.
d) Girotzearen adibide zehatza
TALDE PARTE-HARTZAILEAK
Taldeak hiru badira, honela dei diezaiekegu: Saturno I, II eta III.
BEGIRALE LAGUNTZAILEAK
Begirale laguntzaileek honela dute izena: Argon, Kripton eta Radon. Horrela deituz
baino ez dute erantzungo.
MEZUA
Mezua osatzen dutenean, kontroletan jasotako zati guztiak batuta, honelako esaldia
ager daiteke:
Galaxiako zaindariok, ez galdetu zuen begiraleei zer egin dezaketen zuengatik,
pentsa ezazue zer egin dezakezuen zuek haiengatik.
Agerpena: komunak
LANBIDE EKIMENA
209
Aisialdiko animazioa
PROBEN ADIBIDEA
SOKAGINTZA
-
Korapiloa askatzea
MENDIZALETASUNA
-
Motxila egiten ari zara. Badakizu kanpatzeko lekura goizez iritsiko zarela.
Non ezarriko duzu zakua?
(Barrualdean, gauera arte ez baita erabiltzen zakua)
Zer da vivac-zorroa?
(Vivac-en lo egiteko zakua estaltzen duen zorro iragazgaitza eta transpiragarria)
LANBIDE EKIMENA
210
Aisialdiko animazioa
SOROSPENA
-
Burua bendatzea
PROBA FISIKOAK
-
b) Garapena
Bi taldek soilik parte hartzen duten jokoa da. Jokoak bi zati dauzka.
LANBIDE EKIMENA
211
Aisialdiko animazioa
Lehen zatian, taldeko kide bakoitzak motxila barruan jar daitekeen objektuetako baten
izena hartuko du.
Talde bakoitzeko kideen kopurua bera izango da, taldeari emandako objektu-izen
bakoitzak bere parekoa izango baitu beste taldean, zapiaren jokoan bi taldeetako kideei
zenbakia ematen zaienean bezalaxe.
Horrela izendatuta, bi taldeak lurrean egindako marra baten bi muturretan ezarriko dira.
Begirale bat jarriko da bi taldeen erdian.
Begiralean baloi bat botako du aurrerantz eta, aldi berean, bi taldeetan banatutako objektu-izen bat esango du ozenki.
Objektuaren izena entzutean, objektu-izen hori dagokien bi jokalariak (talde bakoitzeko
bat) baloia hartzera abiatuko dira korrika.
Baloia hartzen duena izango da jokoaren bigarren zatiko protagonista.
Bigarren zatirako, taldeak zirkulu zentrokideetan ezarriko dira, honela:
Erdian dagoen neskak edo mutilak baloia edukiko du berekin, eta bere egitekoa kanpoko
zirkuluan dauden kideei pasatzea izango da. Horiek baloia lurrera erori baino lehen harrapatu
beharko dute.
Zeregina ongi burutzea lortzen bada, baloia jasotzen duenak bere joko-izena esan
beharko du ozenki, eta baloia berriro zirkuluaren barruan dagoenari pasa.
Saioak huts egiten badu, aurkariak baloiaz jabetzen direlako, edota lurrean botea egin
duelako, jokoa lehen zatitik hasiko da berriro.
Motxilarik osoena egitea lortzen duen ekipoak irabaziko du, gauza desberdin gehien
dituenak, alegia.
LANBIDE EKIMENA
212
Aisialdiko animazioa
c) Girotzea
Hasierako marratik baloia hartzea lortu duelako, zirkuluaren barruan dagoen neska edo
mutila Indiana Jones da. Bere egitekoa kideei baloia behar bezala pasatzea da, azken motxila
lortzeko, hau da, motxilarik osoena.
d) Partaide kopurua
Partaide kopurua, guztira, 20-30 neska-mutilekoa, kide kopuru bereko bi taldetan banatuta.
e) Partaideen adina
9-12 urte bitarteko neska-mutilak.
f) Bestelako oharrak
Jokoa edozein patio edo zabalgunetan egin daiteke. Ez du ordubete baino gehiago
iraungo. Hobe da partaideak berriro jokatzeko gogoz geratzea.
Motxilako objektuen ordez bestelako objektu edo kontzeptuak erabil daitezke.
Gorputz-adierazpena sustatzea.
b) Garapena
Hainbat talde osatuko dira, 5-6 kidekoak, eta ilaran ezarriko dira.
Jokoaren animatzaileak, isilpean, ilara bakoitzeko lehenbizikoei botika-kutxako objektu bat
esango die. Horiek, seinale baten ondoren, eta keinuen bidez eta hitzik gabe betiere, ilarako bigarrenari begiraleak esandako objektua adieraziko die, eta horrela jarraituko du, azkeneraino iritsi arte.
Ilarako azkenak, zein objektu den ulertu ondoren, benetako botika-kutxa daukan begiralearengana joango da eta objektu hori eskatuko dio.
Botika-kutxako objekturik gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.
LANBIDE EKIMENA
213
Aisialdiko animazioa
c) Girotzea
2534. urtean gaude. Ontzi bat dabil espazio sideralean zehar, planeta urrun batean
mea atzeratzen duen kolonia baterako ordezko piezak garraiatzen.
Ontzia galdu egin da eta eskualde ezezagun batetik igaro da. Han izaki estralurtar baten
erasoa izan du, eta alde egin baino lehen, ontzian zihoazen asko zauritu ditu.
Bidaiak aurrera jarraitu du, tripulatzaile asko zaurituta. Denbora galdu dela-eta, komunikazioak huts egiten hasi dira eta oxigenoa agortzen ari da...
Espazioko jantziak jarrita, nabigatzaileak elkarren artean komunikatzen saiatzen dira,
tripulazioko medikuak eskatzen dituen botikak bilatzeko, zauritu guztiak nola edo ahala sendatzen saiatzeko.
d) Partaideen adina
Oso harrera ona izan du 9-11 urte bitartekoen aldetik.
e) Partaide kopurua
5-6 kideko hainbat talde.
f) Iraupena
30-45 minutu.
g) Materiala
Botika-kutxa oso bat.
h) Alternatibak
Joko hau eraikin baten barruan egin daiteke, baldin eta behar adinako espazioa badago.
Botika-kutxa bateko elementuekin egin bada ere, edozein objektu-multzoren elementuak ezagutu eta errepasatzeko erabil daiteke.
LANBIDE EKIMENA
214
Aisialdiko animazioa
5.4.6. Esentziak
5.4.6.1. Sarrera
Esentzia substantzia lurrinkorra da, usain indartsukoa, landare jakin batzuetatik
erauzten dena.
Esentziak lortzea prozesu industriala da, eta teknologia handia eskatzen du: upel
handiak, distilategiak, tenperatura handiak... baliabide horiek nekez egongo dira atari zabalean
jarduera sinple batzuk egin nahi dituen taldearen esku.
Alabaina, gure herriko orografiak landare aromatiko ugari eskaintzen ditu, esentziak
ateratzeko trata daitezkeenak.
Teknika honek, landare aromatikoen oso infusio kontzentratuak lortzeko prozesu
sinplifikatua garatzen du. Infusioak esentziak zehazki ez badira ere, orain deskribatuko dugun
teknikaz lortzen diren infusio oso kontzentratuen mota hori hurbil dago teknikoki esentziak
deitzen diren substantzia horietatik.
5.4.6.2. Helburuak
a)
Partaideei inguruan daukagun guztia baliagarria dela eta aprobetxa daitekeela erakustea.
Horretarako, nahikoa da objektuek duten potentzialtasun funtzionala garatzea.
b)
c)
Inguruko landare aromatikoei buruzko ezagutza zabaltzea eta haien aukerak aurkitzea.
d)
Teknologia sinple batzuk garatzen laguntzea, etxean dauzkagun eta eguneroko bizitzan
erabiltzen ditugun elementuetatik abiatuta.
Definizioa
Esentzia substantzia lurrinkorra da (irakin egiten du inguruneko tenperaturan), landare
jakin batzuetatik ateratzen dena. Bestela esanda: esentzia landareetatik ateratzen den olio
mota bat da; prozesu kimiko baten bidez (disoluzioa, normalean) lortzen da, eta bere ezaugarri
nagusia usaina berehala zabaltzea da.
Landare asko daude esentziak lortzeko trata daitezkeenak. Teknika honetan, hiru landare
aromatiko aztertuko ditugu, Estatuan zehar oso zabalduak: izpilikua, erromeroa eta ezkaia.
LANBIDE EKIMENA
215
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
216
Aisialdiko animazioa
Ezkaia, lehortuta nahiz berde, janariak gozatzeko erabiltzen da. Eta ezkai-infusioak
urdailerako toniko ezin hobea dira.
Farmazian ezkaitik ateratako olio bat erabiltzen da, timol deitua, ahalmen antiseptiko handikoa.
LANBIDE EKIMENA
217
Aisialdiko animazioa
Iragazki-paperezko 5 orri
Kanping-gas bat
Kafeontzi bat
Pizgailu bat
2. Prozesua
Kafeontzian kafea egiteko bezala jokatuko dugu baina, ehotako kafearen ordez, finki
birrindu dugun landarea ezarriko dugu.
Kafeontzia horrela, sutan jarriko dugu.
Kafeontziaren goiko aldean, erromero-, izpiliku- edo ezkai-infusioa lortuko dugu, jarri
dugunaren landarearen arabera.
Infusioa paper-iragazkiaz iragazi behar dugu.
Lehen eragiketa horren ondoren, kafeontzia garbitu eta berriro prestatuko dugu,
baina bigarren aldi honetan, beheko aldea urez bete beharrean, egindako infusioa
ezarriko dugu.
Kafea jartzen den depositua ehotako landare aromatikoz beteko dugu berriro.
Sutan jarri ondoren, beste infusio bat aterako zaigu, aurrekoa baino kontzentratuagoa, eta berriro iragaziko dugu.
Eragiketa errepikatuko dugu, uretarako den kafeontziaren aldean, atera zaigun infusioa
iragazita ezarriz. Ehotako kafea jartzeko aldea landare birrinduaz beteko dugu berriro.
Deskribatutako prozesu hori hiruzpalau aldiz egin behar da, esentzia baten antzeko
kontzentrazioa lortzeko.
3. Azken emaitza
Prozesua amaituta, oso infusio kontzentratuak lortuko ditugu, tonu berde berezikoak,
eta oso usaintsuak.
Infusio horiek, horrela eginda, beren elementu aktibo asko kontzentratu dituzte.
Kontzentrazio-maila dela-eta, kontsumitu edo erabiltzekotan, diluitu egin beharko dira.
LANBIDE EKIMENA
218
Aisialdiko animazioa
4. Animatzailearentzako oharrak
Kontu handia eduki behar da lehen aldian urez betetzean. Ur-mailak ez du gainditu
behar kafeontziaren segurtasun-balbula.
Lurruntzearen kontzeptua
b) Beratzearen teknika
1. Beharrezko materiala
-
Plantxa metaliko laua, pote metalikoa baino handiagoa, landare mota bakoitzeko
Iragazki-papera
Errotuladorea
2. Prozesua
Beratzea gauza bat biguntzea da, likido batean aldi batez murgilduta edukiz.
Likido beratzaile hori gorputz beratuak dauzkan olioen edo elementuen disolbatzailea
bada, elementu horiek likidoaren baitara igaroko dira.
LANBIDE EKIMENA
219
Aisialdiko animazioa
Ahalik eta gehien birrintzen da, pixkanaka, ehotako landare gehiago eta alkohol
gehiago gehituz.
Beratzen jarraitzen da, nahastea homogeneoa lortu arte; pote metaliko batera botako dugu.
Nahasteari alkohol ugari gehituko diogu, ongi estalita geratu arte.
Nahastea botata eta alkoholez estalita, pote metalikoa itxi egingo dugu, plantxa metalikoa eta metalen kola on bat erabiliz, hermetikoki itxita gera dadin. Horrela, alkohola
ez lurruntzea lortuko dugu.
Ondoren, potea irekigailu batez zabalduko dugu, plantxa metalikoz itxitako aurkako lekutik.
Edukia kristalezko ontzi baten gainaldean ezarritako iragazki-paperean botako dugu.
Alkohola iragazi denean, landaren aromatikoaren nahastea homogeneoa presionatzen
da, ahalik eta alkohol gehien lortzeko.
Horrela lortutako alkohola estalki edo itxitura hermetikoa duen botilatxoan ezartzen da,
eta horixe izango da azken emaitza.
3. Azken emaitza
Hautatutako landare bakoitzarekin teknika hau landuz, hiru alkohol mota berdexka,
usain bortitz, atsegin eta berezikoak, lortuko ditugu.
Produktu horiek, horrela lortuta, esentzia baten antzik handiena dutenak izango lirateke.
4. Animatzailearentzako oharrak
Lortutako esentzia itxura politeko botilatxo batean ezar daiteke. Errotulazio egokiaz eta
kolorezko begizta batez, opari polita da.
izango da, begiak bendatuta. Jokorako balio lezaketen usainak: tipula, esnea, pinua, ereinotza,
gazta, saltxitxoia, sardinak, arropa zikina...
LANBIDE EKIMENA
220
Aisialdiko animazioa
Zakutxoen eskulana
Ezkaia, izpilikua eta erromeroa bildu eta ondoren birrindu egiten direla aprobetxatuz, zaku-
-oihalez edo praka bakeroen puskez zakutxo batzuk egin daitezke, eta bertan landare
aromatikoak sartu. Zakutxoa lokarri beltz batez ixten da edo, besterik gabe, goiko aldean
korapilo bat eginez.
Landa-koadernorako lana
Landareak bilatu eta biltzeko lanetan, partaideen behaketa bultza daiteke, landare horien
LAGINA
Landarearen izena
Lorea
Landarea
Sustraia
Harritsua/areatsua
Hezea/lehorra
Argitsua/laiotza
Ordeka/aldapatsua
Landarearen kolorea
Lorearen kolorea
Hostoen forma
Sustraia:
Azalekoa/sakona
Erraboila/sustrai-bizarrak
Ikerketa:
-
LANBIDE EKIMENA
221
Aisialdiko animazioa
5.4.7.2. Helburuak
a) Partaideen eskulanetarako gaitasuna garatzea.
b) Elementu natural batzuen aprobetxamendua ikastea, kontserbazio-tekniken bitartez.
c) Prozesu kimiko sinpleak ezagutzea, pertsonak ingurune naturalean bizitzea ahalbidetzen dutenak.
5.4.7.3. Garapena
Beharrezkoa da hildako animalia baten larrua eskuratzea. Untxi-larruak egokiak dira,
erraz aurki baititzakegu herrietako harategietan, eta baita etxe partikularretan ere.
Larrua lortu ondoren, tratamenduari ekingo diogu, barrualdetik harraskatuz eta koipe-partikula eta gihar guztiak ezabatuz.
Garbiketa-zeregin horretarako, egur lau bat erabili behar da, arraspa edo eskuila gisa.
Harraskatu ondoren, larrua ur gardenetan murgildu behar da, 6 orduz. Ibai baten
inguruan bagaude, ibaian sartuko dugu, harri batez eutsiz, korronteak eraman ez dezan.
Larrua garbituta, ontze-disoluzioaz tratatzeari ekingo diogu.
Ontze-disoluzioa hainbat produkturen nahastea da, larruan eragina izango dutenen eta
kontserbatzeko moduan utziko dutenen nahastea.
LANBIDE EKIMENA
222
Aisialdiko animazioa
A disoluzioa:
-
2 kilo gatz
10 litro ur
B disoluzioa:
-
10 litro ur
Bi disoluzioak prestatzeko beharrezkoak diren produktu kimikoak drogerietan edo produktu kimikoak saltzen diren saltokietan aurkituko ditugu.
Larrua ontze-disoluzioan murgilduta dagoen bitartean, leuntzen eta erabat murgilduta
edukitzen saiatu behar dugu.
Zeregin horretarako, plastikozko konketa bat erabiliko dugu, ez oso altua, baina
oinarri zabalekoa.
Larrua, lehenik, 24 orduz egongo da murgilduta ontze-disoluzioan. Ondoren, larrua
hartu eta xukatu egingo dugu, kalterik ez egiten saiatuz. Xukatu ondoren, berriro sartuko dugu
disoluzio kimikoan, eta beste 24 orduz egongo da hor.
Bigarren 24 ordu horiek igarota, konketatik atera eta ur garden ugariz garbituko dugu,
eta lehortzen utziko dugu. 24 orduz aireztatzen utziko dugu.
Lehortuta dagoenean, teinkatzeari ekingo diogu. Zeregin hori egurrezko xafla batean
egin daiteke, eta arku baten laguntzaz.
Prozesua amaitzeko, txukundu eta talko-hautsez hautseztatuko dugu.
LANBIDE EKIMENA
223
Aisialdiko animazioa
Tiranteak
Zorroak
Txanoak
Belarriak
Gerripekoak
LANBIDE EKIMENA
224
Aisialdiko animazioa
5.4.8.2. Helburuak
a) Neska-mutilen zentzu praktikoa sustatzea, benetako materialekin lan eginez.
b) Tresna praktikoa eta baliagarria egiten laguntzea.
c) Animatzaileari taldeen artean sortzen diren harremanak ezagutzeko aukera ematea,
hainbat pertsonaia agertzen baitira, hala nola: ingeniaria (denak animatzen dituen
gogotsua), arduraduna (bete beharreko rolak banatzen ditu), taldeari jarraitzen diona,
axolagabea, etab.
d) Partaideak elikagaiak prestatzeko artisautza-prozesu batean integratzea.
Zer da labea?
Labea nolabait estankoa den kobazuloa da, non errekuntza gertatzen baita. Errekuntza
horren beroa labearen hormek xurgatzen dute. Eta bero hori izango da, horrela xurgatuta, ogia,
elikagaiak edo bestelako gauzak egostea ahalbidetuko duena.
Kokalekua
Labea egiteko, lurraren edozein goranzko desnibel (ezponda) aprobetxatu behar da,
sasirik ez duen eta sukaldetik erraz irits daitekeen zona izan dadin saiatuz.
Beharrezko materialak
-
Igeltsu-zaku bat
Kapazu bat
20 kilo gatz
Hotzeko taiela
Kurrikak
LANBIDE EKIMENA
225
Aisialdiko animazioa
Eraikuntza
a) Kokaleku egokia aurkitu ondoren, lurraren desnibelean, bidoia baino zertxobait handiagoa den zanga egiten da, bidoiaren diametroaren laurdena bezalako sakonerakoa.
b) Bidoia hartu eta, hotzeko taielaren laguntzaz, bere alboko geruzetako bat kentzen da.
c) Bidoia zangan sartzen da.
d) Bidoiari eutsi egin behar zaio, mugi ez dadin, eta literalki lurperatu behar da, 20 bat zentimetroko lur-geruzaz, aurrealdeko irekiunea izan ezik, hori izango baita labearen atea.
e) Bidoiaren barneko aldean, labearen barneko aldea izan denean alegia, 20 kilo gatz
ezarri, uniformeki banatuta.
f)
g) Harearen gainean, harlauzak edo adreilu erregogorrak ezartzen dira, harlauzen arteko
junturak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuz.
h) Harlauzen arteko junturak estaltzeko, prestatu kapazu batean ondoko nahasketa
hau: igeltsu-zati bat eta lau harea-zati, dena urez ondo nahastu ore arin eta homogeneoa lortu arte.
i)
Prestakin hori uniformeki banatuko da labearen beheko aldean, pieza bakar gisa
geratzeko moduan.
30 minutuz lehortzen utzi.
j)
Labearen atea egiteko, hotzeko taielaz moztutako estalkia hartu eta horren laurdena tolestu.
Estalkiari kirten bat iltzatzen zaio, alanbrezkoa edo zurezkoa, labearen atea jarri eta
kentzeko garaian ez erretzeko.
Atea labean finkatzeko, labean bermatuta dagoen harri batez baliatuko gara, edota presioa
egin eta mantentzen duen makila batez.
LANBIDE EKIMENA
226
Aisialdiko animazioa
Irina
Ura
Legamia-hautsa
Gatza
Errasketa zabala
Lan-mahaia
Prozesua
Proportzioak:
Kilo bat Irin
18 gramo gatz (bi apurtxo)
100 gramo legamia-hauts
litro ur
Orea egitea
Hartu osagai guztiak eta ezarri plastikozko konketan. Mugitu eta nahasi esku bakar batez,
osagai guztiek ore bat osatu arte.
Une horretan, atera orea plastikozko konketatik eta ezarri banku eta mahai batean.
Mahaian dagoenean, orea bere baitan tolestuko dugu behin eta berriro, 10 bat minutuz.
Oratu ondoren, hautseztatu irin pixka batez mahaia, ezarri orea bertan, eta maindireaz estali.
Utzi horrela orea, 20 bat minutuz.
LANBIDE EKIMENA
227
Aisialdiko animazioa
Forma
Orea geldirik egon ondoren, errasketa baten laguntzaz, zatikatu orea 150-200 gramoko
unitatetan.
Orea horrela ebaki ondoren, prestatu maindire bat mahaian, zabalduta eta bertan irin- -pixka bat duela.
Ogi-opilak egiteko, tolestu behin eta berriro orea bere baitan hiruzpalau aldiz. Azken
tolesduran, jarri orea mahaian. Esku-ahurraz, laranja-erdiko itxuran, bi hatzetako mamiak lan-mahaian eta orea esku azpian ezarrita, mugitu eskua ardatz berarekiko zirkulu zentrokideak
egiten, 30-45 segundoz.
Eragiketa hori bukatuta, hartu opila eta ezarri maindirean; maindirearekin kontaktuan lehen
mahaiarekin zegoen aldea utziko dugu.
Estali opilak beste maindire batez, airean egon ez daitezen.
Hartzidura-denbora
Hartzidura ogi-oreak, labean sartu aurretik, bolumen bikoitza (gutxi gorabehera) lortzeko
behar duen denbora da. Hartziduraren batez besteko denbora bi ordu ingurukoa da.
Erretzea
Ogia labean sartu baino lehen, labeak tenperatura jakin bat izango du, eta azpialdea garbi
egongo da.
Piztu labea, ogiak hartzitzen utzi direnean. Horretarako, kargatu labea egur lehorrez,
gehiegi bete gabe, zama handiegia badu ito egingo baita, eta egurra ez baita erreko.
Ezarri egurra labearen alde batean. Piztu, eta utzi atea irekita, hasieran arnasa har
dezan. Sua indartsuago dagoenean, jarri atea, 15 bat zentimetroko zirrikitua utzita.
Labeak ogia erretzeko beharrezko tenperatura hartu duen jakiteko, hautseztatu bertako
zorua irin-pixka batez. Irina berehala xigortzen bada, prest dago.
Hartu erratz zahar bat eta baztertu txingarrak labearen sakonerantz eta alboetarantz,
azpialde gehiena garbi gera dadin.
LANBIDE EKIMENA
228
Aisialdiko animazioa
Labearen ezaugarriak
Labearen tenperaturari dagokionez, ogia egiteko behar duena bera da. Beraz, lehengo
ataletan deskribatu dugun moduan prestatu behar da.
Salbuespen bakarra, kasu honetan, labea produktuekin lan egiten hasi baino lehen
piztu beharra da.
LANBIDE EKIMENA
229
Aisialdiko animazioa
Beharrezko materiala
-
Birringailua
Opil-molde angeluzuzena
Osagaiak
-
baso olio
Bikarbonato-pittin bat
3 arrautza
Orea prestatzea
Bota osagai guztiak plastikozko konketan eta, esku batez, irabiagailua bailitzan astindu,
ore homogeneoa eta bikorrik gabekoa lortu arte.
Madalenak egin nahi baditugu, bota orea paperezko kapsuletan, kapsulen edukieraren
erdia gainditu gabe.
Kapsulak hobeto eta erosoago erabiltzeko, eraman labera opilak egiteko molde angeluzuzenean. Madalenak egosteko denbora ordu-erdi ingurukoa da.
Opila egiteko, berdin-berdin jokatu orea egiteko garaian.
Orea moldera bota baino lehen, moldea olioz bustiko dugu barnealdeko albo guztietatik.
Orea bota ondoren, jo kolpe txikiak moldeari orea uniformeki bana dadin.
Horrela prestatuta, banatu orearen gainazalean kanela- eta azukre-nahaste bat. Gero,
sartu labean.
Opila egosteko denbora 30 minutukoa da, baldintza normaletan.
Madalenen eta opilen teknika oso erraza da eta beti emaitza onak lortzen ditu.
Horregatik, taldea atari zabaleko teknika horretan trebatzen hasi nahi duen animatzaileak, goian
deskribatutako elementu horiekin has daiteke. Ondoren, ogia fabrikatzen saia daiteke.
LANBIDE EKIMENA
230
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
231
Aisialdiko animazioa
Aldez aurretik zona batean aurki ditzakegun espezieen berri izatea oso lagungarria da
ibilbidea planifikatzeko. In situ behatzea aberasgarriagoa izango da lehendik oinarri teoriko
sendoa badugu.
Lehen aipatutako erakundeek emandako material teorikoak, liburutegietan erraz aurkitzen diren liburu espezializatuez osatuko ditugu.
5.4.9.4. Prestaketa
Ibilbidea
Ibilbidea egingo den zona zehatzari buruzko ezaupide teorikoak eskuratuta, bidea egiteko
alderdi praktiko eta materialari begiratuko diogu.
Bide ekologikoak honako ezaugarri hauek ditu:
a) Martxa laburra izan ohi da, kilometro gutxikoa, egun-erdiz egin daitekeena.
b) Zonako bizitza-forma bereizgarrienen erakusgarri diren ahalik eta komunitate kopururik
handiena jasotzen du.
Martxa txiki bat denez, horren eskakizun guztiak hartuko dira kontuan: ura, materiala,
antolamendua, etab.
Bigarren ezaugarri horri dagokionez, lehen lana komunitate ekologikoak ongi jasota
dauden puntuak tokian bertan aurkitzea izango da, kontuan hartuta elkarrengandik oso
urrun ezin dutela egon eta haiengana iristea erraza dela.
Ibilbide fisikoa diseinatzeko zeregina sinplifikatu egin daiteke, jadanik seinaleztatuta
dauden ibilbide naturaletara jotzen badugu, bertako fauna eta flora aztertzeko.
Komunitateen ibilbidea
Ibilbidea diseinatuta, puntuz puntu aztertuko dugu, dagoen komunitate bakoitzari buruz
azalduko dena apuntatuz.
Dokumentazio teoriko ona badago, zeregin hori ez da batere zaila izango, ikasitakoa
bidean zehar banatuta dauden lekuetara eta espezieetara aplikatzea baita.
LANBIDE EKIMENA
232
Aisialdiko animazioa
Nolakoa da?
Jar zaitez eguzkitan minutu batzuk. Gero, bilatu basoko zuhaitzen itzala. deskriba
ezazu sentsazioa.
500 bat metro igo gara. Zona honetan hotz handiagoa egiten du eta hezetasun handiagoa dago.
-
LANBIDE EKIMENA
233
Aisialdiko animazioa
Uki ezazu.
Ba al du lorerik?
Ba al du fruiturik?
Putzu honetan hainbat landare- eta animalia-espezie daude, inguruetan ez daudenak. Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?
Horrelako galderak, laburrak eta zuzenak, marrazkiekin eta oharrekin batera, partaideentzako
eragingarriak izaten dira, natur ingurunea ezagutzeko interesa pizten baitute.
Lehen unean, animatzaileak galdetzailearen funtzioa betetzen du. Ondoren, neska-mutilek
eman ezin dituzten erantzunak eskainiko ditu.
Landa-koadernoa
Bide ekologikoa behar adinako denboraz prestatzen bada, landa-agenda edo -koaderno
txiki bat egin daiteke, honako elementu interesgarri hauek jasoko dituena, besteak beste:
-
Bidearen krokisa
Geldiuneak
Galdera sinpleak
LANBIDE EKIMENA
234
Aisialdiko animazioa
5.4.9.5. Burutzea
Jarduera aldez aurretik eta arduraz prestatu denean, jarduera burutzea ez da batere zaila.
Prestaketa egokiak animatzaileari dena egituratuta izaten eta jarduera bitartean bururatzen zaizkion alderdiak zabaldu eta garatzeko lasaitasuna izaten lagunduko dio. Sormenari eta
inprobisazioari leku egiteko, onena aldez aurretik plangintza egitea da.
Bidearen hasieran, komeni da partaideen gutxieneko arau batzuk gogoraraztea, jarduera behar bezala egin dadin eta basoarentzat sarraski bilaka ez dadin.
Oharrik garrantzitsuenak:
Materialak (hostoak, zomorroak...) espresuki adierazten denean, eta neurriz betiere, jasotzea.
LANBIDE EKIMENA
235
Aisialdiko animazioa
izan eta ikasketarako asmoz edo Asti Librea betetzeko, 6 lagunetik gora parte
hartzen duten 18 urtetik beherako gazteentzako kanpamendu, oporretako toki,
kolonia eta lan-kanpaketak Dekretu honen pean aurkituko dira.
LANBIDE EKIMENA
236
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
237
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
238
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
239
Aisialdiko animazioa
RIVOTORTO ETXEA
Santa Klara plaza, zk.g.
01200 AGURAIN (ARABA)
Tel. 945 300062 Faxa 945 312449
clarisas@arrakis.es
Oharrak:
Ahizpa Klaratarren esku dago.
Edukiera: 14 lagunentzako.
Norentzat: parrokietako monitore taldeentzat, fede kristauarekin konprometitutako helduentzat
eta ekitaldi erlijiosoak egitera doazenentzat.
Honako hauek ditu: sukaldea, jantoki-egongela, bi logela (10 lagunentzako eta 4 lagunentzako
ohatzeak), bainugelak eta dutxak.
Berokuntza zentrala, mantak eta maindireak ditu.
Ez du jantoki-zerbitzurik.
Urte guztian erabilgarri.
LANBIDE EKIMENA
240
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
241
Aisialdiko animazioa
APODAKA PARROKIA-ETXEA
01140 APODAKA (ARABA)
Tel. 945 247822
PARR.Sanmartin@terra.es
Oharrak:
San Martin parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 30 lagunentzako.
Ezaugarriak: 3 solairuko etxea; sukalde hornitua, jantokia, bainugelak eta dutxa bat beheko
solairuan; lehen eta bigarren solairuetan 3 logela eta bilera-gela bat. Gasolio-berogailua.
Herrian bolatokia dago.
Norentzat: talde antolatuentzat eta parrokiatako taldeentzat.
Urte osoan erabilgarri.
LANDAKO ATERPETXEA
Landa
01520 ARRATZU-UBARRUNDIA (ARABA)
Tel. 945 136185 (Erreserbak)
Oharrak:
San Ignazio Parrokiarena.
Edukiera: 30 lagunentzako.
Norentzat: talde antolatuentzat.
Ezaugarriak: 2 solairuko etxea; beheko solairuan sukalde hornitua, jantokia beheko suarekin, 2
bainugela, 3 dutxa eta egurtegia; goiko solairuan 3 logela ohatzeekin; elizaren ataria (etxearen
ondoan) jolas-eremu gisa erabiltzen da.
Urte osoan erabilgarri.
LANBIDE EKIMENA
242
Aisialdiko animazioa
LA ENCINA BIZIKIDETZA-ETXEA
Cuesta de la Encina, 5
01474 ARTZINIEGA (ARABA)
Tel. 945 396010 (Anaia maristak) Faxa 945 396010
Oharrak:
Norentzat: gutxienez 20 laguneko talde antolatuentzat. Ez zaie norbanakoei alokatzen.
Edukiera: 100 lagunentzako.
Ezaugarriak: 3 solairuko etxea; sukalde-jantokia, bilera-aretoak, hiru ikasgela, hiru logela luze,
jolas-aretoa, areto nagusia, telebista-aretoa; berokuntza eta ur beroa; mantak; kirol-zelaiak eta
frontoi estalia.
Etxearen lursailetan kanpatzeko aukera (80 pertsonarentzat).
Ez du jantoki-zerbitzurik. Bertan janaria prestatzeko aukera eskaintzen du.
Minusbaliatuentzat irispidea.
Urte osoan erabilgarri, abuztuan izan ezik.
LANBIDE EKIMENA
243
Aisialdiko animazioa
ERROTAZARRA ATERPETXEA
01208 BARRIA-NARBAXA (ARABA)
Tel. 945 284000 639 662572 Faxa 945 264105
www.epvasconia.com
epvitoria@epvasconia.com
Oharrak:
Colegio Calasanzena (Federico Baraibar, 36).
Edukiera: 50 lagunentzako.
Norentzat: talde antolatuentzat (gutxienez 20 pertsonakoentzat).
Ezaugarriak: 2 solairuko eraikina. Beheko solairuan honako hauek daude: sukaldea, ontzi-garbigailua eta guzti, jaki-gordailua, jantokia, 3 jarduera-areto, pertsona bakarrarentzat logela
botika-kutxarekin eta bainugelarekin, eta komunak. Lehen solairuan 4 logela (bat 30 ohatzekoa,
bi 12 ohatzekoak eta 2 ohe bakarrekoak), komunak (9 dutxa) eta kapera daude. Horrez gain,
berokuntza zentrala, ur beroa eta telebista ditu. Lursaila ere badu (2 hektarea), saskibaloi- eta
futbol-zelaiarekin eta negutegiarekin.
Urte osoan erabilgarri. Ikastetxeko ikasleek lehentasuna dute.
LANBIDE EKIMENA
244
Aisialdiko animazioa
AITXUR OTOITZ-ETXEA
Ahizpa mesedetakoak
01260 EGINO (ARABA)
Tel. 945 314637
mercedarias@terra.es
Oharrak:
Edukiera: 74 pertsona.
Norentzat: Taldeentzat, ez norbanakoentzat. Parrokiatako taldeentzat, pastoral-taldeentzat,
aisialdiko taldeentzat, Gurutze Gorrikoentzat, Eskaut taldeentzat
Ezaugarriak: sukaldea, jantokia, bilkura-aretoa, erabilera anitzeko aretoa.
Urte osoan erabilgarri.
LANBIDE EKIMENA
245
Aisialdiko animazioa
LABRAZAKO ATERPETXEA
Plaza Concepcin, 6
01313 LABRAZA (ARABA)
Tel. 945 601906
Oharrak:
Oiongo Santa Maria Parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 30 pertsonarentzat (gutxienez 5 laguneko taldeentzat). Ez zaie norbanakoei
alokatzen.
Ezaugarriak: bi solairu ditu; behekoan, egongela eta sukaldea; goikoan, logelak eta komunak.
2 logela ditu, guztira 30 oherekin. Mantak, jantokia, janaria prestatzeko tresneria eta 30
lagunentzat jantokia, 3 dutxa, 6 konketa, 5 komun, berokuntza, bilera-aretoa, hozkailua eta
mikrouhin-labea. Ondoan frontoia dago.
Janaria prestatzeko aukera.
Urte osoan irekita talde antolatuentzat.
LANBIDE EKIMENA
246
Aisialdiko animazioa
LURKOI BASERRI-ESKOLA
Santa Luzia, 1 Elortza
01129 MAEZTU ARRAIA-MAEZTU (ARABA)
Tel. 945 410032 Faxa 945 410246
lurkoi@euskalnet.net
Oharrak:
Norentzat: gutxienez 15 laguneko taldeentzat. Ez da norbanakoentzat irekia.
Edukiera: 75 lagunentzako.
Ezaugarriak: Arabako Mendialdean, Izkiko parke Naturalaren alboan dago; baserriko lanak
egiten dira: baratzea, elikagaien transformazioa, artisautza-tailerrak, ingurumen-tailerrak 3
solairuko eraikina da; sukaldea eta 90 lagunentzat jantokia ditu, beheko su eta guzti; 3 tailer eta
adierazpen-aretoa. 60 lagunentzako logela, eta 3 lagunentzat logela bainugelarekin.
Berokuntza eta ur beroa. Ogia egiteko labea. Mantak. Ukuilua, baratzea eta negutegia.
Jantoki-zerbitzua eskaintzen du.
Janaria prestatzeko aukera.
Urte osoan erabilgarri.
Jarduerak: udalekuak eta taldeentzat asteburu-pasak antolatzen dituzte. Ingelesa ikasteko
udalekuak udan eta ikasturtean zehar 7 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoentzat. (Tel. 656
757796). Tailerrak eta mendira ibilaldiak.
LANBIDE EKIMENA
247
Aisialdiko animazioa
MONASTERIOGURENGO PARROKIA-ETXEA
01194 MONASTERIOGUREN VITORIA/GASTEIZ. (ARABA)
Tel. 945 274048
Oharrak:
Gasteizko San Bizente Parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 30 lagunentzako.
Norentzat: parrokiatako taldeentzat eta/edo talde antolatuentzat.
Ezaugarriak: 3 solairuko etxea. Beheko solairuan: ataria eta egurtegia. Lehen solairuan:
bainugelak 2 dutxarekin, bilera-aretoak, sukalde hornitua, jantokia, logela handia eta beste
logela txiki bat monitoreentzat. Bigarren solairuan: logela bat. Ur beroa eta berokuntza ditu.
Janaria prestatzeko aukera.
Urritik ekainera (biak barne) erabilgarri.
FEYDA ZENTROA
Domingo Sautu, 65
01130 MURGIA (ARABA)
Tel. 945 430710 / 654 904991 Faxa 945 430771
www.feyda.net
murgia@feyda.net
Oharrak:
Edukiera: 300 lagunentzako.
Ezaugarriak: 5 logela; 14 logela bina pertsonarentzat; 7 areto; elkartzeko aretoa, mahai-jokoak,
ping-pong, antzerkia, zinema, futbol-, saskibaloi- eta eskubaloi-zelaiak.
Udan ingeles-udalekuak antolatzen dituzte.
Norentzat: talde antolatuentzat.
Urte osoan erabilgarri.
LANBIDE EKIMENA
248
Aisialdiko animazioa
BARRIAKO ATERPETXEA
Barria-Narbaxa
01208 NARBAXA DONEMILIAGA (ARABA)
Tel. 945 317132 / 181988 (Erreserbak) Faxa 945 317132
www.alava.net
ifj@alava.net
Oharrak:
Arabako Foru Aldundiaren Gazteriaren Foru Erakundearen jabegoa.
Kokagunea: Gasteiztik 25 km-ra (Urkilla mendigunean)
Edukiera: 200 lagunentzako (bi lagunentzako gelak bainugelarekin eta taldeentzako gelak).
Norentzat: talde antolatuentzat (gutxienez 12 pertsonakoentzat). Kultura-, kirol- eta ekologia-elkarteek lehentasuna dute. REAJren aterpekide-agiria duten norbanakoentzat ere irekia.
Ezaugarriak:
Monasterio zistertar zaharberritua (XVII. mendekoa). Jantokia, bilera-aretoak, telebista eta
bideoa; igerilekua, haur-jokoak eta kirol-zelaiak. Berokuntza eta ur beroa.
Inguruan (oinez zein bizikletaz) ekologiarekin eta kulturarekin zerikusia duten ibilbideak egiteko
dokumentazioa du.
Patinak eta bizikletak ditu.
Jantoki-zerbitzua eskaintzen du.
Minusbaliatuentzat irisgarritasuna.
Urte osoan erabilgarri.
Eusko Jaurlaritzak onetsitako instalazioa.
Aterpekide-agiria derrigorrezkoa.
LANBIDE EKIMENA
249
Aisialdiko animazioa
OREITIAKO PARROKIA-ETXEA
Argomaizko errepidea
01192 OREITIA VITORIA/GASTEIZ (ARABA)
Tel. 945 243658 (Parrokia)
psanandres@wanadoo.es
Oharrak:
Gasteizko San Andres Parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 32 lagunentzako, ohatzeetan.
Norentzat: parrokietako taldeentzat, gizarte-taldeentzat eta heziketa-proiektuen inguruan
antolatutako taldeentzat. Ez zaie norbanakoei alokatzen.
Ezaugarriak: 2 solairuko etxea; beheko solairuan egongela-jantokia, sukaldea, bilera-aretoa,
komunak eta dutxak ditu; lehen solairuan, pertsona anitzentzat bi logela, monitoreentzat aretoa,
oratorioa eta garbitasun-gela. Txanpon-makinaz kudeatutako gas-berokuntza.
Telebista, DVD eta bideoa.
Aparkalekuak eta minusbaliatuentzat egokitutako komunak.
Lursaila ere badu.
Janaria prestatzeko aukera.
GELTOKI ETXEA
Okinako errepidea
01194 OTAZU (ARABA)
Tel. 945 161947 Faxa 945 161952
www.Vitoria/Gasteiz.rg/erdu
erdu@Vitoria/Gasteiz.rg
Oharrak:
Erduk kudeatutako zerbitzua.
Gasteiztik 7 Km-ra, 2000 m2 ditu.
Edukiera: 18 lagunentzako, ohatzeetan.
Norentzat: Gasteizko gazte-elkarteentzat eta Gasteizko gazteentzat ekintzak eta jarduerak
antolatzen dituzten elkarteentzat; 18tik 30 urtera bitarteko norbanakoen taldeentzat,
gasteiztarrak badira.
Ezaugarriak: egongela-jantoki-sukaldea, bi logela (6na eta 12na ohatzekoak), 3 dutxa, 3
komun, terraza, tximinia, lorategia. Gasolio bidezko berokuntza.
Ez du jantoki-zerbitzurik. Janaria prestatzeko aukera eskaintzen du.
Etxearen lursailean kanpatzeko aukera (15 lagunentzat).
Urte osoan erabilgarri.
Etxea alokatzeko araudia dago.
Eusko Jaurlaritzak onetsitako instalazioa.
LANBIDE EKIMENA
250
Aisialdiko animazioa
OZETA PARROKIA-ETXEA.
01206 OZETA BARRUNDIA (ARABA)
Tel. 945 252661
Oharrak:
Aranako San Jose Parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 40 lagunentzako.
Ezaugarriak: 3 solairuko eraikina; beheko solairuan egongela; lehenengo solairuan jantokia,
sukalde hornitua eta bainugelak bi dutxarekin; eta azken solairuan 3 logela. Ur beroa eta
berokuntza, eta joko-eremu txiki bat. Lursaila.
Urte osoan erabilgarri.
Heziketa-helburuak dituzten taldeentzat.
LANBIDE EKIMENA
251
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
252
Aisialdiko animazioa
AMETZAGA ATERPETXEA
Ametzaga, zk.g. Parrokia-etxea
01139 ZUIA (ARABA)
Tel. 945 252445 (Esperantzako Andre Mariaren Parrokia).
Oharrak:
Gasteizko Esperantzako Andre Mariaren Parrokiaren jabegoa.
Edukiera: 18 lagunentzako.
Norentzat: talde antolatuentzat eta jarduera-plana dutenentzat (gutxienez 10
pertsonakoentzat). Ez zaie norbanakoei alokatzen.
Ezaugarriak: 2 solairuko etxea. Beheko solairuan bainugela bat eta egur-tokia daude. Lehen
solairuan, sukalde-jantokia, bilkura-aretoa eta logela (18 ohatzekoa), dutxa bat eta konketadun
bainugelarekin. Bigarren solairuan, bainugela bat dutxarekin. Ur beroa eta berokuntza.
Jolaserako lursaila du.
Ez du jantoki-zerbitzurik. Janaria prestatzeko aukera.
Urte osoan erabilgarri.
LANBIDE EKIMENA
253
Aisialdiko animazioa
Ezaugarriak: pertsona anitzeko logelak (4tik 20ra bitartekoak), sukaldea, jantokia, bilera-aretoak, tailerretarako aretoak, erabilera anitzeko aretoak, ukuilua, zaldi-eskola, kirol-instalazioak. Maindire eta mantak eta berokuntza.
Jantoki-zerbitzua eskaintzen du.
Minusbaliatuentzat irisgarria.
Urte osoan erabilgarri.
Jarduerak: ibilaldiak zaldiz, piraguan, mendi-bizikletan; espeleologia, eskalada, irteerak trenez
paduran zehar.
Udako kanpaldiak egiten dituzte euskaraz eta gaztelaniaz.
Eusko Jaurlaritzak onetsitako instalazioa.
SASTARRAIN BASERRI-ESKOLA
Lili auzoa, 10
20740 ZESTOA (GIPUZKOA)
Tel. 943 148115 / 943 148239 Faxa 943 148115
http://www.sastarrain.com
sastarrain@jet.es
Oharrak:
Edukiera: 80 lagunentzako, ohatzeetan (26 lagunentzako 2 logela, 30entzako 1 eta 4
lagunentzako 2).
Norentzat: taldeentzat (gutxienez 15 pertsonakoentzat). Ez zaie norbanakoei alokatzen.
Jarduerak: espeleologia, eskalada, hipika, mendi-ibiliak, mendi-bizikleta, bela-hastapena, surf-hastapena, parapentea, eskalada, tirolina. Ingurumen-heziketako programak.
Ezaugarriak: 3 solairuko eraikina. Beheko solairuan harrera, jantokia tximiniarekin, sukaldea,
botika-kutxa, komunak eta egongela ikus-entzunezko ekipoarekin. Sarreraren ondoan ogia
egiteko labe tradizionala du. Bigarren solairuan erabilera anitzeko bi areto, laborategi bat, bi
logela eta bulegoa ditu. Bertatik karrerapera eta kanpora eramaten duen terrazara ateratzen da.
Hirugarren solairuan logelak (3) eta dutxaz hornitutako bainugelak daude. Baserri ondoan
oilategia, ukuilua, zaldi-hazitokia, negutegiak eta baratzea daude. Horrez gain, lursail zabala du.
Maindireak, mantak, berokuntza eta ur beroa ditu.
Jantoki-zerbitzua, mantenu osoko ostatua eta monitore espezializatuak eskaintzen ditu.
Mendi-bizikleten alokairua.
LANBIDE EKIMENA
254
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
255
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
256
Aisialdiko animazioa
5.5. Kirola
5.5.1. Ariketa fisikoa egiteko arrazoiak
Jende asko, ariketa fisikoa erregularki egiteak dauzkan onurak ezagutzen dituenez,
sasoian egoten saiatzen da. Beste zenbaitek ariketa gizarte-harremanetarako balio duen
aisialdirako aukera moduan ikusten du Eta beste hainbat etxetik ateratzeagatik bakarrik
edozertan hasten da; baita ariketa egiten ere.
Pertsona heldu askok ordea, arrazoi batengatik edo besteagatik, onurak ezagutu arren,
ez dute ariketa bere bizitza-aukeren artean sartzen, eta urteak daramatzate ezer egin gabe.
Azken talde honi ariketa egiten hasteak aparteko zailtasuna eskainiko dio.
Hala ere, jende hau ariketa-programa hastera bultza dezaketen zenbait arrazoi
tradizional daude; hor dago, besteak beste, eguberri-garaiko otorduetako kontrol ezaren
ondoren edota uda hurbiltzean itxura fisikoa hobetzeko kezka. Ariketa fisikoa egiten hasteak
batik bat norberaren aukera izan behar du, ekiteko arrazoi nagusia osasuntsu eta sasoian
egoteko desioa izango delarik.
Zerk bultzatuko zintuzke ariketa egitera?
Beste ezer baino lehen kontzientziazio-lan horretan laguntzen saiatuko gara. Sasoian
jartzeko arrazoi batzuk ikusiko ditugu:
Eta abar.
LANBIDE EKIMENA
257
Aisialdiko animazioa
Denboraldi batean eginiko ariketak balio badezake ere, ariketa gure bizitzan betiko
sartzea da osasuntsu eta eraginkorrena. Ariketa fisiko erregularrak, gutxieneko segurtasunaz
eginda, mesede handia egin diezaguke eta gure bizitza hobe dezake.
Eguneroko betebeharrak errazago egingo ditugu, eta biziago, beste jarduera aberasgarri gehiago egiteko gogo handiagoarekin sentituko gara.
Estresa hobeto kontrolatuko dugu.
Lo hobeto egingo dugu eta, ondorioz, hurrengo egunari errazago egingo diogu aurre.
Gure itxura fisikoa eta gure gogo-aldartea hobetu egingo dira.
LANBIDE EKIMENA
258
Aisialdiko animazioa
Pixkanaka eta epeka, egoera egonkorrera iritsi arte, biziagotze-fasea, (gutxienez 5 minutu)
LANBIDE EKIMENA
259
Aisialdiko animazioa
Epekako biziagotze-fasea
Ariketaren intentsitatea, pixkanaka, mailaz maila, mantendu nahi dugun maila lortu arte
indartuko dugu.
LANBIDE EKIMENA
260
Aisialdiko animazioa
Jos Antonio Garca de Mingo-k (El deporte de los minusvlidos fsicos liburuan, Campomanes libros S.L., Madril, 1992) minusbaliatuen jarduera fisikoa bost fasetan banatzen du:
1. fasea: Errehabilitazioa
Urritasun motorea, psikikoa edota psikomotorea duenak mugikortasuna lortu behar du.
LANBIDE EKIMENA
261
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
262
Aisialdiko animazioa
Jarduera fisikoak programatzerako garaian ezintasun-mailak adieraziko du zer moldaketa egin behar diren.
Ezintasun-maila minusbaliotasun batean eta bestean ez da berdina izaten. Eta egokitutako jarduerak ere ez dira berdinak minusbaliotasun baterako ala besterako.
Minusbaliatu psikikoak
Minusbaliatu psikikoez ari garenean patologia eta tipologia desberdinak dituzten
pertsonez ari gara: oligofrenikoak, eskizofrenikoak, Down-en sindromea dutenak Hemen
sartzen dira ikasketa-arazoak eta familiako arazoak dituztenak ere.
Ezintasun-maila adimen-kozientearen arabera neurtzen da (mugan daudenak, arinak,
ertainak, gogorrak edo larriak). Horren arabera erabakiko da zein jarduera mota egin daitekeen:
jarduera erabat normalizatua, aldaketa txikiekin egokitua ala ia araurik gabekoa, jarduera
normaletako instalazio eta materialak modu berezian erabiliz. Helburua jolastea eta ariketa
fisikoa egitea da, ez besterik.
Itsuak eta ikusmen urrikoak
Ezintasun-maila ikusmen-mailaren arabera neurtzen da. Talde honetan autonomia-maila desberdineko pertsonak aurki ditzakegu: batere ikusten ez dutenak, zein ikusmen-arazo
handiak dituztenak.
Ikusmen-urritasunak beste zenbait asaldura fisiko ekartzen ditu berarekin:
Ikusmen urrikoaren gorputzaren lerrokadura oker egon ohi da eta honek moldatzeko
arazoak eragiten dizkio.
Lerrokadura oker dutenek muskulu eta muskulu-talde batzuetan arazoak izaten dituzte.
Oreka- eta koordinazio-arazoak izaten dituzte, eta ibilera ere berezia izaten da.
Lerrokadura, mugikortasun, oreka, koordinazio eta ibilerako arazoak nabariagoak dira jaiotzatik itsu direnengan, ondoren itsututakoen eta ikusmen-urritasun partziala dutenen artean baino.
Jarduera fisikoa egiten duten pertsonekin eginiko ikerketek ariketa fisiko erregularrak arazo
hauek guztiak arintzen dituela frogatu dute.
Ariketa fisikoa egin ahal izateko laguntzarik garrantzitsuenak soinudun seinaleak edota
ukipen-seinaleak, eta ondoan joaten diren laguntzaileak dira.
Ariketa espezifikoetan goal-balla aipatu beharra dago.
LANBIDE EKIMENA
263
Aisialdiko animazioa
Gorrak
Ezintasun-maila entzumen-mailaren arabera neurtzen da: 55 dezibel baino gehiagoko
gorreria duena gortzat hartzen da.
Gorrek behar duten laguntza bakarra monitoreen oharrak ulertarazteko ikus daitezkeen
seinaleak erabiltzea da.
Minusbaliatu fisikoak
Hiru multzo bereiz ditzakegu:
Anputatuak (ameliak, fokomeliak eta enanismoa)
Muineko lesioa dutenak
Besteak:
- Poliomielitisa
- Ankilosia
- Artritisa eta artrosia
- Paresia
- Endekapenezkoak
Ezintasun-maila gorputz-adarren, gorputz-enborraren, lepoaren, eskapula-gerriaren eta
aldaken gaitasun motorraren arabera neurtzen da; mugikortasuna, indarra, luzatzeko ahalmena,
oreka eta koordinazioa neurtzen dira.
Ariketa egin ahal izateko gurpil-aulkiak, protesiak edota laguntzaileak behar izaten dira.
Minusbaliotasun mistoa denez, ezaugarri bereziak dituen laugarren multzo bat ere aipa
genezake minusbaliatu fisikoentzat:
Paralitiko zerebralak
Tonuak, jarrerak, koordinazioak eta gorputz-adar bat edo gehiagoren oharkabeko
mugimenduek adierazten dute ezintasun-maila. Urritasun sentsorial eta psikikoak ere kontuan
hartu behar dira.
Ariketa egin ahal izateko gurpil-aulkiak edota laguntzaileak behar izaten dituzte.
Boccia, Slalom eta antzeko kirol espezifikoak aipa daitezke.
LANBIDE EKIMENA
264
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
265
Aisialdiko animazioa
LANBIDE EKIMENA
266
LANBIDE
EKIMENA