You are on page 1of 10

EDUKALBOAN

ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2016. URTEA. 14. zk.

www.edukalboan.alboan.org

Kulturartekotasuna ekinean :
India gertuago

Herrien arteko elkartasunaren alde lan


egiten duen Fundazioa da ALBOAN.
Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

EDITORIALA

ALBOAN
BILBO......................................................
Aita Lojendio, 2 - 2.
48008 - Bilbo
Telefonoa: 944 151 135
Faxa: 944 161 938
alboan@alboan.org
IRUEA....................................................
Baraain etorbidea, 2
31011 Iruea
Telefonoa: 948 231 302
Faxa: 948 264 308
alboanna@alboan.org
DONOSTIA .............................................
Anda, 3
20004 - Donostia
Telefonoa: 943 275 173
Faxa: 943 320 267
alboan@alboan.org
GASTEIZ...................................................
Estenaga Apezpikua, 1
01002 - Gasteiz
Telefonoa: 945 202 676
Faxa: 945 202 676
alboan@alboan.org
www.facebook.com/alboan
@ALBOANongd

Zuzendaria
Mara del Mar Magalln
Publikazio koordinatzailea
Patricia Hernndez
Argazkiak
ALBOAN artxiboa
Diseinu eta maketazioa
Lorena Martinez Carbajal
Lege-gordailua: SS-290-2010

Hezkuntzaren
bidez eraldatzeko
gai diren topaketak
Badirudi atzo izan zela... Baina denbora aurrera doa, eta aurten ALBOAN elkarteak
20 urte bete ditu. Atzera begira, bilakaera handia izan dugu: elkartea handitu egin
da, gai berriak txertatu ditugu eta estrategia berritzaileak ezarri ditugu. Hala ere,
hezkuntzaren munduarekiko dugun konpromisoari tinko eutsi diogu urte hauetan
zehar.
ALBOAN jaio zenean, gure asmoa zen Hegoaldeko erakundeekin eta biztanleekin
batera lan egitea, baina baita gure inguruko hezitzaileekin aritzea ere; izan
ere hezitzaileak zarete guk amesten dugun munduko biztanleriaren oinarriak
eraikitzeko lan gogorraren protagonistak.
Ibilbide honetan ikasi dugun gauzetako bat da hezkuntza eraldatzeko beharrezkoa
dela hezitzaileek nola irakatsi jakiteaz gain hezkuntza eraldatzailearen aldeko
apustua sentitzea ere, eta apustu hori izatea haien hautu profesionala eta
pertsonala. Aldaketak burua eta eskuak behar ditu, baina baita bihotza ere.
Sentitzearen bidean aurrera egiteko, pertsonen arteko topaketek, zalantzarik
gabe, gaitasun eraldatzaile handia dute. Zuzeneko harremanak estereotipoak
suntsitzen ditu, galderak egiten ditu, konplizitateak sortzen ditu eta konpromisoak
sendotzen ditu.
EDUKALBOAN honetan aurkezten dizuegun India BizIra proposamena, hain
zuzen ere, esperientzia eraldatzaile horietariko bat izan da, maila pertsonalean
zein profesionalean. Gurekin elkarlanean jarduten duten hainbat ikastetxetako
irakasle talde bat Indiako Gujerat estatura joan zen, bertan Jesuitek eta hainbat
emakumezkoen ordenak egiten duten lanean laguntzeko; lan hori eskolasare zabal baten bitartez gauzatzen da, eta daliten eta adivasien komunitate
baztertuetako gazteek ere hezkuntza jasotzen dutela bermatzea du helburu.
Kulturarteko topaketa ez da besterik gabe gertatzen; aurretik prestakuntza behar
da, bai eta elkar ezagutzea, norberaren espektatibak egiaztatzea, pazientzia izatea,
entzutea eta, ondoren, hausnartzea ere, jasotako jakinduria barneratzeko. Gure
lana esperientzia osoan zehar taldeari laguntzea izan da, eta eskerrak eman nahi
ditugu gugan jarritako konfiantzarengatik, Gujeraten egin diguten harrera onagatik
eta topaketatik jaio den magia ikusteko aukera izateagatik, opari bikaina izan baita.
Gujeratekoa bezalako esperientziek animatu egiten gaituzte gizartea eraldatzeko
hezkuntzaren arloan lanean jarraitzera... beste 20 urtez.

Birziklatutako paperean inprimatutako


aldizkaria, %100 klororik gabea.
EDUKALBOAN // 2

BERRIAK
ESKOLAk babes ematen dit babes dezagun bere finantzaketa
2015ean amaitu zen Denontzako Hezkuntza programaren xedeak lortzeko epea. Helburu
horiek bete ez badira ere, gure konpromisoa berritzeko eta gero eta gehiago inplikatzeko
betebeharra dugula sentitzen dugu.
Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak ahalbidetu egiten digu munduko milioika
pertsonekin bat egitea, pertsona ororentzat kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko. Aurten,
kanpaina apirilaren 25etik 30era bitartean izango da, eta gatazken edo hondamendi
naturalen testuinguruan eskolak eta hezkuntzak umeak babesteko duten eginkizunean
jarriko du arreta, bai eta pobreziatik eta bazterkeriatik babesteko duten zereginean ere.
Animatu egiten zaitugu hausnarketa eta sentsibilizazio-lana bilduko dituen proposamen
honetan parte hartzera, eta 100 herrialde baino gehiagotako milioika pertsonekin batera
mobilizatzera, tokiko, nazioko zein nazioarteko erakunde publikoek hezkuntzaren
finantzaketa babestu eta areagotu dezatela aldarrikatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.cme-espana.org

Egizu bat ALBOANen Elkartasunaren aldeko Hezitzaileen


Sarearekin
ALBONen argi dugu ahaleginak batu, esperientziak partekatu, baliabideak
eman, eta errealitate globalari buruzko informazioa eta prestakuntza
eman behar dela, tokiko ikuspegia zein globala izateko, parte hartzeko
eta mobilizatzeko aukera emate aldera. Hori guztia bildu nahi izan dugu
ALBOANen Elkartasunaren aldeko Hezitzaileen Sarean.
EDUKALBOAN Sarearen xedea da ALBOANekin batera bidezkoagoa,
barneratzailea eta ekitatiboa den gizartea eraikitzen konprometitzen
diren hezitzaileak biltzea, mundu honetako desberdintasun handien
aurka borrokatzeko.
Taldeei eta ikastetxeei laguntzen eman ditugun urte hauetan zehar, euren lanean umeekin, gazteekin eta ez gain
gazteekin konprometituta dauden hezitzaileak topatu ditugu.
Egizu bat gure Sarearekin, hartu parte herritar konprometituak lortzeko hezkuntza ezinbesteko lanabesa dela
uste duten pertsonen taldean. Uste dugu ikasgela leku pribilegiatua dela eraldaketa pertsonala eta soziala eragiten
duen hausnarketa bateratua sustatzeko.
http://edukalboan.alboan.org/eu/ webgunea daukagu elkarrekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko.
Bertan aurkituko dituzu gure hezkuntza-baliabideak. Jarduera ugari proposatzen ditugu hainbat gairi buruz
(errefuxiatuak eta lekuz aldatu behar izan dutenak, gatazkarik gabeko teknologia, kontsumo arduratsua, eskubideak
eta betebeharrak). Gai guztiak daude irakasgai guztiekin lotuta eta gaitasunen arabera sailkatuta, gai horiek
curriculumaren arabera eta zeharka txertatu ahal izateko.
Halaber, aurrez aurre elkartzeko lekuak ere bilatzen ari gara, besteak beste, urteko egiten dugun Hezitzaileen
Topaketa. Aurten, Urduan elkartuko gara, apirilaren 8tik 10era bitartean. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi
helbide honetara: educacion@alboan.org.
Informazioa helaraziko dizugu gure e-buletinen bidez, ikastaro berriei, lan-proposamenei, prestakuntza-deialdiei
eta abarri buruz.

ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,
sartu gure web-orrian (www.edukalboan.alboan.org ), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.

EDUKALBOAN // 3

India BizIra,
joan-etorriko bidaia

India BizIra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko orri zuriaren aurrean, Lorena Fernndezek, partaideetako
batek, bere blogean idatzi zuen esaldia datorkit burura: Azkenean, dena ondo amaituko da; osterantzean ez da
amaiera, El extico Hotel Marigold pelikulakoa esaldia. Bere ustez halako bidaia batetik itzultzeak zer suposatzen
duen biltzen du esaldi horrek.
2015ko hasieran abiatu genuen bidaia hori, ALBOANek India
BizIra martxan jarri zuenean. Ekimen hori irakasleentzat
zen, eta xedea zen partaideei aukera ematea hazteko
eta euren hezkuntza-bokazioan sakontzeko, bokazio
hori bizimodu konprometitu baterantz bidera zezaten,
irakurketa sinestunaren bidez. Horretarako, prestakuntza
jaso eta hausnarketa egin zuten honako gai hauei buruz:
lankidetza eta garapena, kulturartekotasuna, alteritatea
eta espiritualtasuna. ALBOANek, Gujerateko Jesuiten
Probintziarekin elkarlanean, ahalbidetu egin zuen irakasle
horiek bazterkeria egoera batean murgiltzea. Gure nahi
da, itzuli diren honetan, euren hezkuntza-komunitateetan
sentsibilizazio-eragileak izatea, elkartasunaren alde eta
munduko egoera bidegabeen aurkako lan eginez eta ideia
horiek sustatuz
Ibilbideak hiru une berezi zituen: Lehenari geldialdiak deitu
genion, eta presatik eta eguneroko agenda lanpetuetatik ihes
egiteko gonbita da, hausnarketa egin, partekatu eta hainbat gai
jorratzeko gonbita. Hori dela eta, ohiko dinamikak apurtzeko

guneak egokitu genituen; halatan, pertsona bera, oso-osorik,


jokoan jartzea ahalbidetu genuen. Bigarren unean, irakasleak
hilabetez Indiako Gujerateko jesuiten hainbat komunitatean
bizi ahal izan ziren. Azken unea (proiekzioa deitzen dugu), berriz,
bizitako guztia bildu eta integratzeko unea da, ondoren euren
bokazioen eta hezkuntza-komunitateen zerbitzura jartzeko.
Ez nuen uste esperientzia hau hain
egiazkoa
izango
zenik.
Neure
burua
sakonago ezagutzeko aukera izan dut, baina
beste metodologia baten bidez; iruditzen
zait esperientzia taldean bizitzeak, beste
hezitzaile batzuekin arazoak, zalantzak,
interesak
eta
beste
partekatzeak
esperientziari zentzu handiagoa eman diola

(India BizIra-ren ebaluazioko laburpen bat)


Gujeraterako bidaia India BizIrak eragin duen barnemugimenduaren zati handi baten detonatzailea izan zen.

EDUKALBOAN // 4

Kulturartekotasuna ekinean

Jesuiten komunitateekin (misioetako bihotza) izandako


bizikidetzari esker, irakasleek zuzenean ezagutu ahal izan
zuten jesuitek dalit eta adivasi neska-mutilekin eta gazteekin
egiten duten hezkuntza-lana eta hurbileko beste komunitate
batzuetan egiten duten lan pastorala:

(...) eragiten duen herrialdea da,


begietara begiratu eta galdetu egiten
duena, eta horrek uzkurtu egiten
dizu barrua.
Gujerat zer izan den laburbiltzeko, parte hartu zuen irakasleetako
baten, Mikel Ilundainen, lekukotza jaso dugu:

Esperientzia laburbiltzea zaila izango da, nahiz eta aspalditik


darabiltzadan hiru hitz giltzarri, atzera begiratzen dudan
bakoitzean burura datozkidan hiru hitz: lehena aditza da: isuri;
eta beste biak izenak: xumetasuna eta esker ona.
Lehenak egun horietan nik izan dudan jarrera adierazten du,
hasieran ahalegin handia egin behar izan banuen ere. Eta bizitzako

une askotan baliagarritzat jotzen dut. Batzuetan aurreiritziek


edo aurretiko ideiek baldintzatzen gaituzte, dena kontrolatu nahi
dugu, denbora antolatu, esperientziak baztertu, beldurrak eta
higuinak bizipenen aurretik jarri, blokeoei jaramon egin, besteren
espektatibak bete edo gertaeren erritmoa ezarri. Hori hankasartzea da halako esperientzia batean. Beno, eta orokorrean!
Indian ikasi nuen, edo, hobeki esanda, egiaztatu egin nuen onena
begiak, ahoa, belarriak eta sudurra ondo zabaltzea, eta isurtzea
dela. Gauzak gerta daitezen uztea, ezustekoak eta ustekabekoak
baitaude. Horiek uki eta eragin gaitzaten utzi behar dugu.
Gujaraten berriz utzi nion besteri ni gidatzen; bidaia ahalik eta
gehien aprobetxatzen, ezeri ezetz esan gabe, oztoporik jarri gabe;
lema kontrolatzen, baina korrontearen aurka joan gabe. Berdin
zitzaion gelan zomorroak egotea, euria barra-barra egitea, ehun
umek zapira jokatu nahi izatea edo herrixka galdu batean oilasko
mina eskuz jar behar izatea. Besterik gabe, isuri egiten nintzen.
Neure burua eramaten utzi nuen, aukera errepikaezinak ahalik eta
gehien gozatzen, besteak beste: montzoipean ibili, berrehun umeri
batera eskola eman edo burruntzali batekin dutxatu.
Bigarren eta hirugarren hitzak jarrera nagusiak dira, eta horiexek
hunkitu ninduten gehien adivasien gizartean. Ez dute azalpen
handirik behar. Behartsuak dira, baina daukatena partekatu
egiten dute. Etxe xumeetan bizi dira, lokatzez egindakoetan, baina
gonbidatua erregea balitz bezala hartzen dute. Oinutsik ibiltzen
dira futbolean, baina ez dute galtzen atzerritar bat euren taldean
sartzeko aukera. Ikasleek erraztasun gutxi dituzten eskolan,
baina ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte, eta euren ardurak
onartzen dituzte. Nahikoa dute egunean platerkada bat arrozekin,
eta inoiz ez dute irribarre bat eskaintzeko aukera galtzen. Eta
horrek guztiak esker onekoa izatera narama.
Bizitzan sekula ez dut hainbestetan esan eskerrik asko. Ahbar,
kasu honetan. Bihotz-bihotzez.

EDUKALBOAN // 5

India ezagutzeko
proposamen pedagogikoa
Jarraian aurkezten dugun proposamen pedagogikoa Zure bizitza
Indian erakusketari loturik dago.Erakusketa horrek gida
didaktiko osagarria du, eta gida horretan ikasleekin hainbat
unetan lantzeko jarduerak ageri dira:erakusketa bisitatu aurretik,
bitartean eta ondoren.

http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/301

4 - 8 urte
Erakusketa bisitatzea gidariarekin
Hemendik atera da: Zure bizitza Indian
Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa, mundu-mapa
Iraupena: 50 minutu

- Zure ustez, nola bizi dira


Indiako haurrak?
- Zuek bezala eskolara joaten al dira?

Garapena: Haurrek zentzumenak erabiliz bisitatuko dute


erakusketa.Erakusketan zeharreko ibilbideari ekin aurretik,
Indiari buruzko galdera hauek egingo ditugu:

- Zertara jolasten dira?

Bisita egin bitartean:ikasleek erakusketako irudiei begiratuko diete,


musika entzungo dute, eta erakusketa osatzen duten objektuak ukitu
eta usainduko dituzte.
Ibilbidea bukatu ondoren, taldea biribilean eseriko da, mandalaren
gainean, eta erakusketan gustukoen izan dutenari, bitxia iruditu zaienari eta abarri buruz hitz egingo dute.Jarduera bukatzeko, elkarrekin
mandala erraldoi bat marraztuko dute; ondoren, horma-irudi hori
ikasgelara eramango dugu.

- Zer hizkuntza erabiltzen dute?


- Nolakoak dira haien
etxeak?
- India hurbil ala urrun
dago? (India kokatuko
dugu ikasgelan dugun
mapan)

EDUKALBOAN // 6

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK

8 - 12 urte
Zuzena ala okerra? Edota, erlatiboa?

Heziketa-material gehiago
aurkitu dezakezu

http://www.educacion.
alboan.org/eu
web-orrian edo gure
egoitzaren batekin
harremanetan jarrita.
(2. or. IKUSI)

Hemendik atera da: Zure bizitza Indian. http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3259


Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa
Iraupena: 50 minutu

Garapena: Bisitaldia hasi aurretik, taulen kopiak banatuko dizkiegu ikasleei, erakusketa ikusi bitartean bete dezaten.
Bisitaldia bukatzean, erantzunak taldean alderatuko dituzte, ondorioak bilduko dituzte, ikasi dugunak sortutako sentimenduak
adieraziko dituzte eta zalantzak argituko dituzte.

ZUZENA

OKERRA

ERLATIBOA

India herrialde pobrea da


Emakumeek ez dute eskubiderik Indian
Indiako legealdiak ez ditu babesten herritar guztiak
Indiako haurrek ezin dute ikasi, lan egiteko betebeharra dutelako
Kulturen arteko elkarbizitza baketsua izan da beti Indian
Adivasien komunitateetan, herrixkaren buru den eta erabaki guztiak
hartzen dituen pertsona bat dago
Adivasiak oihanean bizi dira, modu iraunkorrean
Kasten sistema jada ez dago indarrean Indian
Adivasien komunitateetan, ezkontzen direnean ohikoa da dotea
Adivasiak, batez ere, ehizari esker bizi dira
Warliarren artea kultura hinduaren parte da
Emakume adivasiak familia zaintzeaz arduratzen dira

12 - 16 urte
Guztiontzako hezkuntza
Hemendik atera da: Zure bizitza Indian
http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3262
Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa
Iraupena: 50 minutu
Garapena: Erakusketa ikusi ondoren, ikasgelan tarte bat
hartuko dugu ikasleek ikusitakoa, ikasitakoa, ezagututakoa
eta abar parteka dezaten. Honako lotura hau egitea proposatzen
dugu: Indiari buruz jasotako informazioa eta pertsonek bizimodu
duina eta aukera ugari izan ditzaten hezkuntzak duen garrantzia.

Taldean, honako galdera hauen inguruan eztabaidatuko dute:


Zergatik da garrantzitsua hezkuntza?
Zergatik daude munduan hezkuntza jasotzeko aukera maila oso
desberdina duten pertsonak? Zure ikaskideekin, idatzi bururatzen
zaizkizun arrazoien zerrenda.
Hemen ba al dago eskolara joan ezin daitekeen jenderik?
Zer egin dezakegu haur guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten?

Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak zer den azaltzea proposatzen


dugu, baita kanpaina horrek aurkezten dituen proposamenak deskribatzea
ere, pertsona guztiek hezkuntza jaso dezaten.Kanpainari buruzko informazio
gehiago hemen: www.cme-espana.org
Saioa bukatzeko, taldea gonbidatuko dugu konpromisoa har dezan hainbat
arrazoi direla medio mundu osoan zehar eskolara joan ezin diren pertsonekin
edo kalitatezko hezkuntzarik jaso ezin duten pertsonekin.Ikasle guztiak animatuko ditugu Indiari buruz eta herrialde horretan hezkuntza jasotzeko aukerei
buruz ikasi duten guztia ingurukoekin partekatzera.
EDUKALBOAN // 7

Material guztiak
ALBOAN-en
Baliabide Zentroan
aurkitu daitezke:
centroderecursos.alboan.org/eu
edo gure egoitzaren batekin
harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

ELKARRIZKETA

Kulturartekotasunari buruzko
baliabideak
Harrera: iritsi
berriak diren
ikasleei laguntzea
Francesc Carbonell
Donostia: Gakoa, 2012

Indian espiritualtasunak dena blaitzen du


Malen CarasaNuestra Seora de Begoa, Jesuitak Indautxu ikastetxeko DBHko
4. eta 2. mailako Historia eta Euskara irakaslea da.Duela gutxi India BizIra ekimenean
(argitalpen honetan bertan eman dugu horren berri) hartu du parte.Hezkuntza arloko
11 lagunek osatutako taldeak otsailean eman zion hasiera prozesuari, eta 2015eko
udan lau astez egon ziren Indian.

Mundua jolasean:
5 kontinente, 25 jolas,
25 tailer
Bilbao: Urtxintxa
Eskola, 2005

Nolatan animatu ziren India BizIra proiektuan parte hartzera?


Egia esan behar badut, India BizIraz hitz egiten entzun nuen, ez nuen inolako zalantzarik
izan. Nik banuen eskarmentua nazioarteko boluntariotza arloan, Latinoamerikan,
Afrikan eta Ekialdeko Timorren.Uste dut oso garrantzitsua dela beste errealitate
batzukzuzenean ezagutzea eta bizitzea.
Nolakoa izan da esperientzia?

Alexen bizitza:
guztiok etorkinak gara
Bilbo: EDEX, 2011

Bhilodara bidaiatu nintzen beste irakasle batekin.Hiri hori Gujeraten iparraldean dago,
Rajastanekin mugatik hurbil.Han, jesuitek zuzentzen duten mutilen barnetegi batean izan
ginen eta Mara Inmaculada ahizpen nesken beste barnetegi batean.Halaber, San Xabier
ikastetxea ezagutu genuen.
Aste horietan, han lan egiten dutenekin partekatu genituen eguneroko bizitzako zereginak.
Esperientzia oso ona izan da, nahiz eta zailtasun handi batekin egin genuen topo:
neska-mutilek Gujeratizhitz egiten zuten, eta ingelesez oso gutxi. Azkenean, jokoen eta
jarduera ludikoen bidez, beti lortzen genuen konektatzea.
Gainera, Bhilodan proiektu bat ezagutzeko aukera izan genuen: kooperatibetan
antolatuta dauden emakumeekin egiten dute lan.Aurrezten, euren kasa moldatzen eta
independenteagoak izaten ikasi dute.Egun batean, herrixketako batzuk ezagutu eta
euren istorioak entzun genituen.Askok zioten kooperatiban sartzeak bizimodu berria
ekarri diela.
Indian eginiko egonalditik, zer ekarri duzu?
Esperientziak inoiz ez zaitu berdin uzten.Itzuli nintzenean, behin eta berriro zetorkidan
burura emakumeen egoera latza; ondoren, kasten sistemaren bidegabekeria eta, luzarora,
espiritualtasunaaukeratuko nuke, nahiz eta deskribatzen hasteko gai ere ez naizen.
Itzultzean, nola txertatu duzu han bizitakoa?
Indiako espiritualtasunak dena blaitzendu, leku guztietan dago, eta hemengo klaseetara
itzultzean, konturatu nintzen gure ikasleak zein urduri egoten diren askotan.Beraz,
eskolahasieran bost minutu ematen ditut, denok lasaitzeko.Denboraldi batean proba egin
genuen, eta askok aitortu zituzten lasaitzearen onurak.

Nairobitarra. Mundua ezagutzeko jolasa


Lasarte: Argia

Gainera, Ankur esperientzian (Indiarekin topaketa Xabierren) ere parte hartu dut. Hiru
eguneko bizi-esperientziaren bidez, ikasleek batzuetan urrutikoa den errealitate batera
hurbiltzea lortzen dute.Esperientziak horrek beste modu batera ikasarazten die, eta uste
dut orain bidegabekeriak identifikatzeko gaitasun handiagoa dutela eta egoera horiek
aldarazteko inplikatu egingo direla.

EDUKALBOAN // 8

Ikasgelan erabiltzeko prest!

Nola hurbildu Indiako errealitatea nire ikastetxera?


Ekintza-proposamen zehatzak, praktikoak eta benetakoak aurkeztuko dizkizugu. Ekintza
horiek talde txiki batean, ikasgelan edo ikastetxe osoan antolatu eta partekatu, errepikatu zein
praktikara eraman ahalko dituzu. Ekin lanari eta aktibatu zure ikastetxea!
Jarraian aurkezten dizugun ekimena Ankurren (Xabier, Nafarroa)
bizi izaten dugun esperientziari lotua dago; horri esker, ikasleak hiru
egunez Indian eta hango bizimoduan murgilduko dira. Bizipenak eta
prozesuak oinarri dituen proiektu hau ikastetxean bertan hasten da,

Indiako errealitatea ezagutzeko diziplinarteko lan baten bitartez; ondoren, Xabierretik igaroko dira ikasleak eta herrialde horretako hainbat
kultura, erlijio, pertsona eta testuinguru ezagutuko dituzte. Bukatzeko,
eskolara itzuliko dira, eta ikasitako guztia ingurukoei azalduko diete.

Fitxa teknikoa

(taldearen datuak eta ekintzaren azalpen labur bat):


Taldearen izena:
Taldekide-kopurua:
Ekintza:
Eredua:
Eskolan Aste Indiarra antolatzea. Udaberriari ongietorria ematen dion ospakizuna, Holi jaialdia,
aprobetxatuz, gure taldearekin hainbat jarduera antolatuko ditugu sentsibilizatzeko, informazioa
emateko eta dirua biltzeko; horrela, Indiako errealitatea ezagutuko dugu eta herrialde horri
laguntzeko proiektu batean inplikatuko gara.

Nola jarriko gara martxan 7 urratsetan?

(Ekintza antolatzea)

1. urratsa

Eredua:
Proposamena zertan datzan zehaztea, Indiako
errealitatea nola ezagutarazi dezakegun pentsatzea,
eta hori Holi jaialdiaren testuinguruan nola
kokatu erabakitzea.

Ekintza planifikatzea
Lehenik eta behin, zer egin nahi duzuen erabaki behar duzue.
Interesgarria litzateke aurretik prozesu bat gauzatzea,
talde gisa. Aurretiko prozesu horretan, prestakuntza-saioak
eta topaketak egin daitezke, ekintza hori zergatik egingo
duzuen hausnar dezakezue, eta ekintza horren bitartez lortu
nahi dituzuen helburuak zehaztu ditzakezue.

Eredua:
Aste horretan zer jarduera egingo ditugun erabakitzea.
Hona hemen zenbait proposamen eta ideia:

P Zure bizitza Indian erakusketa eskolan jartzea, ikasleek

eta haien senideek bisitatu ahal izan dezaten (dirua biltzeko


ekintza izan liteke, sarrera sinboliko bat ordaintzeko eskatuz).

2. urratsa

P Zineforuma antolatzea eta Indiako film bat ikustea (sarrera

Antolatzea

sinboliko bat ordaindu beharko da).

P Aste hasieran ikasle eta senide guztiei zuzenduriko hitzaldi

Urrats honetan, ekintzaren xehetasunak ahalik eta gehien


zehaztu behar dira. Horretarako, erantzun honako galdera hauei:
Zer? Noiz? Non? Zer material beharko dugu?
Noren laguntza izango dugu? Baimenik eskatu behar
al dugu? Zer ordutegi? Nor gara?

EDUKALBOAN // 9

bat antolatzea. Hitzaldi horretan, guk gonbidatutako pertsona


batek Indiako errealitateari eta ekonomikoki lagunduko dugun
proiektuari buruzko informazioa emango digu.

P Astea bukatzeko, ospakizuna egingo dugu: Holi jaialdia


jolastokian. Jaialdiaren egunean, Indiako hainbat
kultura-adierazpen landuko dituzten tailerrak antolatuko
dira, hauek, besteak beste: kometak egitea, hennarekin
marraztea, jostea, dantzatzea...

Ikasgelan erabiltzeko prest!


3. urratsa

Eredua:
Jarduera bakoitzeko arduradunak izendatzea: kontuan
hartu behar da jendea behar dela aurretiko prestaketalanak (gelak erreserbatzea, erakusketa muntatzea,
tailerretako materiala biltzea, sarrerak prestatzea...)
egiteko, bai eta exekuzio-unerako (erakusketaren bisita
gidatua, sarrerak kobratzea, tailerrak dinamizatzea,
hitzaldia prestatzea...) zein amaierarako (gela aurkitu
dugun moduan uztea, tailerretako materiala biltzea,
erakusketa gordetzea...) ere.

Lanak banatzea
Oso garrantzitsua da lan zehatzen zerrenda prestatzea; jarduera
bakoitzaren aurretik, gauzak antolatu, prestatu, materiala bildu
eta beste hainbat lan egin behar dira, eta hori kontuan hartu eta
planifikatu egin behar da. Lan bakoitza banatu egin behar dugu,
eta pertsona bakoitzari zeregin edota ardura bat esleitu..

Eredua:
Gure kasuan, hau proposatzen dugu: ekintzak astebete
irautea, eta aste horretan zehar hainbat pertsonarentzako
jarduerak antolatzea.

4. urratsa

I (India) eguna
Planifikatu dugun ekintza martxan jartzeko unea da. Prestatu
dugun guztia garatu behar dugu, planari jarraitu behar diogu eta
prest egon behar dugu ezustekoei aurre egiteko; oso garrantzitsua da malguak izatea eta egokitzeko gaitasuna edukitzea.

I asteari hasiera emateko, motibazio-hitzaldi bat egingo da.


Aste osoan zehar, egunero, erakusketa zabalik egongo da eta
zineforuma antolatuko da. Bukatzeko, Holi jaialdiaren
egunean, tailerrak egingo dira, eta, aldi berean, udaberriari
ongietorria egingo diogu.

5. urratsa

Ebaluatzea eta ospatzea


Urrats hau oso garrantzitsua da eta bi zatitan banatzen
dugu, nahiz eta bi zati horiek bateratzea ere posible den.
Urrats honetan, prozesuari hasieratik begiratuko diogu,
eta urratsez urrats aztertuko dugu; horrela, gure arrakastak
eta hobetu beharrekoak ikusiko ditugu.
Garrantzitsuena, dena den, lortu duguna ospatzea da.

6. urratsa

Zabaltzea
Egin dugun lana ezagutarazi behar dugu, hedatu eta partekatu
egin behar dugu, eskolan zein sarean zabaldu. Hala, jende
gehiago batuko zaio gure proiektuari, edo jende gehiago
animatuko da haien eskoletan antzeko ekintzak, edo baita
ekintza bera ere, egitera.

Eredua:
Funtsezkoa da ekintza bukatu ondoren talde osoa
biltzea. Bilera horretan, jarduerak nola atera diren aztertu,
ahulguneen inguruan hausnartu eta erdietsitako lorpenak
ospatuko ditugu. Halaber, ekimenean parte hartu duten
pertsonei jakinarazi beharko diegu zenbat diru bildu dugun, eta gogoraraziko diegu diru hori zein
lankidetza-proiekturi emango zaion.

Eredua:
Ikasleek Ankurren bizi izan duten esperientziari
loturiko jarduera bat denez, taldeko kideei proposa
diezaiekegu datorren urtean esperientzian parte
hartuko duten ikasleekin hitz egin dezatela.
Hona hemen jarduera ezagutarazteko beste bide
batzuk: esperientzia Edukalboan webgunera igotzea:
http://edukalboan.alboan.org/eu/hezitzeko-esperientziak/,
edo esperientzia gure Gazte Sarearen Facebook orrian
partekatzea: http://bit.ly/red-jovenes-alboan.

7. urratsa

Berriro hastea
Eta une honetan... berriro hasteko edo mundu bidezkoago
bat lortzeko lanari eusteko unea iritsi da.
Bidean aurrera goaz!

EDUKALBOAN // 10

You might also like