You are on page 1of 11

AZTEKEN IMPERIOA

Aztekak edo mexikak (nahuatlez mxihcah [me ' i ka ][1]) XIV. mendetik
aurrera Ipar Amerika hegoaldean izan ziren nahuatl hizkuntzako
hainbat etnia izan ziren. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV.
mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten.
Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko
erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.
Mexika hitza beraiek erabilitakoa da, Azteka ordea Aztlan kondairatik
eratorria da eta ez zioten beraien buruari horrela deitzen, nahiz eta
Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.
Jatorria
Espainiarrek ia Azteken liburu guztiak erre zituztenez, ez dakigu asko herri
honen jatorriari buruz eta dakiguna konkistaren ondoren
kontatutakoa da.
Badirudi 1300 urtearen inguruan, mexikak gaur egungo Mexikoren
iparraldetik Erdialdeko Amerikara heldu zen talde bat zirela. Herri
behartsu eta atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan jada ezarrita
zeuden tolteka jatorriko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten.
Mespretxu hau eragozteko, mexikak bertako kultura eta ohiturak
hartzen hasi ziren.
1325ean bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten.
Texcoco aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean,
baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk
handienetarikoa izatera heldu zen, 80.000 - 700.000 bitarte baitziren
hango biztanleak.
1430ean, mexikak inguruko herri aurreratuenen kultura bereganatuta
zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70 urtetan zehar
luzatu ziren guden ondoren, Erdialdeko Amerikako inperiorik
handiena izatera heldu ziren.
Inperioaren gorakada Tlacaelelen esker izan zen gehienbat. Mexikar
historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake
garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen.
Mexikek, Texcoco eta Tacubako estatuekin aliantza sinatu eta Aliantza
Hirukoitza sortu zuten, eta bere konkistak gaur egungo
Guatemalaraino heldu ziren, herri gutxik jasan ahal izan zutelarik
inperioaren indarra.Mexikar estatua

Aliantza Hirukoitza: Texcoco, Tenochtitlan eta Tlacopn hirien sinboloak (Osuna


Kodexa, 34 or. 1565)
Inperio Azteka ez zen estatu bateratu eta zentralista bat; konkistatutako herriak
enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik desegin
zen segituan inperioa erasotua izatean.
Aliantza Hirukoitza osatu ostean, estatua hautazko monarkia gisa antolatu zen.
Kontseilu batek enperadorea aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua
ematen zitzaion.

Gizartea
Mexikak berez herri nomada bat ziren, kide gehienak nekazari-soldaduak
zirenak eta apaizen klase urri bat buru zuena. Esklaboen klasea ere
garrantzitsua zen gizartean. Azteken esklabotzaren kontzeptua europarronaren
oso desberdina zen.
Azteken gizartea ondoko klase hauetan banaturik zegoen: gidariak,
merkatariak, artisauak, herritar xumeak eta esklabuak. Apaiz, gerlari, funtzionari
eta auzapezek osatzen zuten gidarien klase noblea. Artisautzak leku handia
izan zuen azteken artean, eta klase boteretsua zen berau; zuten pisu sozial eta
artisau-abildadeengatik ohorezko tolteka izena ere eman ohi zitzaien.
Merkatarien klaseak betekizun ezberdinak zituen gizartean eta politikan.
Egiteko ekonomikoekin batera, espioilanak ere betetzen zituzten, inguruko
herrietan Tenochtitlan-en aldeko azpilana eginez. Klase ekonomiko
dinamikoena zire n merkatariak. Nekazariek osatzen zuten klase librerik
apalena. Askatasunik gabeko jopu eta esklabuak, gehienetan gerrako presoak
ziren, gaizkileak edo zorrengatik beren buruak saldu zituztenak. Esklabuak tratu
txarrik ez zuen, eskuarki, baina presoak tenpluetako opalkuntzetara bidali ohi
ziren asko. Ekonomian, lurgintza eta abelazkuntzatik zetozen produktuen
zerrenda nahikoa laburra zen: artoa, babarruna, tomatea, kakaoa, kotoia...;
etxeko aberetan oso pobrea zen ekonomia hura: zakur ilesoil bat, indioilarra eta
erlea. Apenas zuten etxeko hegaztirik, ez ardi, ez behirik; okela, ehizetik zuten
batez ere. Industri lanik zabalduenak, lumagintza eta obsidianazko lanak ziren,
eta zeramika ere hedatuta zegoen. Besteak beste, azteken ekonomiak
garraioan muga hertsiak zituen: animalia zamaririk eta gurpilik ezean, gizakien
bizkar egin behar izaten zen garraioa. Esklabutzak zeregin astuna zuen,

honetan. Ondasun-iturri on bat gerra zen. Gerrak Inperioa eraiki eta zaintzeko
balio politikoa zuen; harrapakinak, esklabuak eta zergak biltzeko ere balio zuen;
eta betekizun erlijiosorik ere ez zitzaion falta: tenpluetan opalgai izango ziren
esklabuek munduaren jarraipena segurtatzeko balio zuten. Gizarte militarista
zen, gainera.
Zaila zen mailaz igotzea, oso zaila, baina ez, halere, ezinezkoa; gerran
irabazitako merezimenduen bidez lor zitekeen. Tlatoani handia zen agintari
nagusia; haren ondoren, gizarte maila goenean,nobleak zeuden, pilpitinak;
gudari gisa hezten zituzten, zeukaten menderatu beharra behar bezala bete
ahal izan zezaten.
Maila bat beherago herri xehea zegoen, nekazari, eskulangile, soldadu eta
abarrez osaturiko gizarte taldea: mazehualtineak.
Maila horren barruan, baina, bazen talde bat abantaila bereziak zituena:
merkatariak edo potxtekak. Espainar konkistatzaileak iritsi zirenean burgesia
moduko bat osatzeko zorian zeuden potxtekak. Azkenik, gizarte maila guztien
azpian, esklaboak-edo zeuden: tlakoltineak.

Jauregiko bizimodua eta herriko bizimodua


Azteken eguneroko bizimodua erakusten dute bigarren sail honetako lanek.
Mailakaturiko gizartea zen aztekena, noblezia (pipiltin izenekoa), merkatariak
(pochtecak) eta herriko jendea (macehualtin) zituena. Hala, nobleek urrez,
turkesaz zein animalien maskorrez eginiko bitxiak erakusten zituzten harro,
baita gorputza apaintzeko bestelako hainbat gauza ere: belarritakoak eta
besokoak, kasu. Herriko jendeak, berriz, buztinezko bitxiak baino ezin zitzakeen
erabili. Apaingarriak egiteko ez ezik, buztina ontziak eta platerak egiteko ere
erabiltzen zuten. Indigenak eskulangile apartak ziren.

Jauregiko bizitza eta eguneroko bizitza


Mexiko-Tenochtitlan hiriko gizartea bi segmentu handik osatzen zuen. Noblezia
zen horietako bat, pipiltin izenekoa; eta jende arruntak osaturikoa bestea, hots,
macehualtin-ak, askozaz ere jende gehiagok osatutakoa eta artisauetatik hasi
eta nekazariak ere barne hartzen zituena. Merkatari edo pochteca izenekoen
taldean, berriz, salerosketan aritzeko bidaia luzeak egiten zituztenak zein
fruituak eta animaliak saltzen zituzten saltzaile xumeak sartzen ziren. Nobleek,
gobernariarekin zuten ahaidetasunaz harro, jadezko eta urrezko beren bitxi
baliotsuak, belarritako, lepoko zein eraztunak, erakusten zituzten, baita
ezpainetako apaingarri edo bezoteak eta maila altuko intsignia militarrak ere.
Jende arrunta buztinezko objektuekin bakarrik apain zitekeen, eta maguey
izeneko landare xerofitiko baten zuntzaz eginiko jantziak erabiltzen zituen.
Azteken munduko eguneroko bizitza garai hartako kronisten deskribapenei
esker ezagutzen da, eta buztinezko figuratxoen bidez irudikatu zen. Eguneroko
erabilera zuen zeramikazko baxera ugari gorde dira egundaino.

Azteken garaiko herri eta gizarteak

Aparteko kalitate estetikoa duten eskultura eta figuratxo antropomorfoak


posklasiko berantiar mesoamerikarreko plastika indigenaren elementu
bereizgarria dira. Gizon eta emakumeen irudiak dira, adinari eta edertasunari
loturiko ereduak adierazten dituztenak. Gaztetasuna-heldutasuna osotasunaren
unetzat hartzen zen, gerrarako indarrik handieneko eta sexu-jarduerarik
handieneko aldia baitzen. Hiriburu indigena nagusietako eskultura-tailerrek izan
zuten garapen aipagarriak arroka bolkanikoan zizelkatutako aparteko figura
eskultorikoak utzi zituen oinordetzan. Arroka bolkanikoa zen, hain zuzen,
mundu aztekak maiteen zuen materiala. Erakusketan Macehual-en irudia ikusi
ahal izan zen, gizon arruntaren kontzeptu idealizatua, edo emakume biluzi
lerdena, "Texcoco-ko Venus" gisa ezagutzen dena. Gizon eta emakumeen
irudiak adierazten dira. Arroka bolkanikoan zizelkaturiko irudiek errealismo
handia dute, eta azteken edertasunaren kanona zer-delakoa erakusten dute..

Tenplu nagusia
Aztekek 1325. urtean sortu zuten beren hiria, Texcoco Lakuan kokaturiko lohiz
betetako uhartetxo batzuen gainean. Eraikitzen hasi zirenetik, hiriaren zaindari
sinbolikoak axis mundi sakratutzat hartu zuen, eta hortaz, zeremoniarako toki
hura hiriaren erdian eta, beraz, unibertsoaren erdian, kokatu zuten. Erritutarako
arkitektura-konplexu hau gobernari aztekak tronura igo ahala handitzen joan
zen, eta XV. mendearen amaierarako lortu zuen monumentaltasun eta
handitasunak bere ospea handitu zuten Mesoamerika osoan zehar. Tenplu
Nagusian gerraren zaindari zen Huitzilopochtli eta euriaren jainkoa zen Tlloc
gurtzen ziren nagusiki. Erakusketan, Coyolxauhquiren irudia nabarmendu zen,
aztekek garaitutako herrien sinbolo den ilargi-jainkosa. Tenplu Nagusia buztinez
landutako irudi dotoreekin, hala nola arrano-gerlariarekin eta Mictlatecuhtlirekin
apaindu zen. Jainkozaletasun-zeinu gisa, ehunka opari utzi zituzten bertan,
azken 100 urteetan arkeologoek kontu handiz berreskuratu dituztenak.
Erakusketa honetan, Europan lehen aldiz ikusgai jarritako Jainko Gorriaren
Oparia nabarmendu zen. Erlijio egitura konplexua zuten aztekek, hainbat jainko
eta jainkosa zituzten, eskultura txiki-ertain-handiek erakusten dutenez.
Huitzilopochtli izenekoa zuten goreneko mailan, eguzkiaren gerlaria. Tezcatlipoc
gaueko gerraren jainkoa zen, gizontasunaren zaindaria; eta Quetzalcoatl,
berriz, antzinako jainko zibilizatzailea, haizearen zaindaria. Bestalde, lurra zen
gizakien azken patua, hala bizitzaren jatorria, nola bizirik irauteko
ezinbestekoak zituzten elikagaien eremu sortzailea. Nekazaritzatik bizi ziren
aztekek, halaber, garrantzi handia ematen zieten Tlaloci eta Chalchiuhticueri,
alegia, euriaren eta uraren jainko zirenei.

Azteken ekonomia
Nekazaritzan oinarritu zen. Erlijioan ere azaldu zen nekazaritzaren garrantzia,
euriaren jainkoa (Koatlikue) eta ama lurra jainkosa (Tlaloc) izan baitziren haien
jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez urri zebiltzan. Merkataritzak hain garrantzi

handia izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor
horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du. Lurgintza eta
abelazkuntzatik zetozen produktuen zerrenda nahikoa laburra zen: artoa,
babarruna, tomatea, kakaoa, kotoia...; etxeko aberetan oso pobrea zen
ekonomia hura: zakur ilesoil bat, indioilarra eta erlea. Apenas zuten etxeko
hegaztirik, ez ardi, ez behirik; okela, ehizetik zuten batez ere. Industri lanik
zabalduenak, lumagintza eta obsidianazko lanak ziren, eta zeramika ere
hedatuta zegoen. Besteak beste, azteken ekonomiak garraioan muga hertsiak
zituen: animalia zamaririk eta gurpilik ezean, gizakien bizkar egin behar izaten
zen garraioa. Esklabutzak zeregin astuna zuen, honetan. Ondasun-iturri on bat
gerra zen. Gerrak Inperioa eraiki eta zaintzeko balio politikoa zuen;
harrapakinak, esklabuak eta zergak biltzeko ere balio zuen; eta betekizun
erlijiosorik ere ez zitzaion falta: tenpluetan opalgai izango ziren esklabuek
munduaren jarraipena segurtatzeko balio zuten.

Erlijioa
Mitologia azteka

Quetzalcoatl jainkoaren irudia (Codex Borbonicus).


Erlijioak menderatzen zuen dena: Huitzilopochtli jainkoak hala aginduta utzi
zituzten iparraldeko lurrak, eta kokatu ere hark jakinarazi zien toki batean
kokatu ziren gero. Politikan ere, zabaldu eta hedatu behar hura erlijioaren
aginduz betetzen zen.

Nekazaritzaren garrantzia erlijioan nabaritzen zen, euriaren jainkoa (Tlaloc) eta


ama lurra jainkosa (Coatlicue) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur
sailez urri zebiltzanez, uharteak chinampak egin zituzten Texcoco aintziran
-orduan oso zabala baitzen- lurra lantzeko. Merkataritzak hain garrantzi handia
izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor
horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du.
Aztekek uste zuten beste lau mundu -edo lau Eguzki- izan zirela bizi ziren hura
baino lehen, eta Jainkoek eragindako hondamendi naturalengatik desagertu
zirela lauak. Laugarren Eguzkia desagertu zenean berriro elkartu ziren jainko
guztiak bosgarrena sortzeko. Eguzki berria mugiarazteko, baina, jainkoek beren
burua sutara bota behar izan zuten. Eguzkia abian jartzeko jainkoek egin zuten
lehenengo sakrifizio haren ordainez giza sakrifizioak egin behar izan zituzten
aurrerantzean gizonek, eguzkia bizirik mantenduko bazen. Sakrifizio nagusia
bihotza, artean taupaka ari zela, erauztea zen.
Bi egutegi zituzten, maiek bezala: eguzki egutegia, batetik, eta erritu egutegia,
bestetik, eta haien arabera antolatzen zituzten zeremonia eta erritu guztiak.
Hauek ziren haien jainko nagusiak: Huitzilopochtli, gerraren jainkoa eta Eguzki
jainkoa aldi berean: oso jainko odoltsua zen, giza opari asko eskatzen zituen;
Tlaloc, euriaren jainkoa: haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria egitea behar
zenean; Quetzalcoatl, suge lumadun jainkoa: ongilea eta zibilizatzailea, tolteken
kulturatik hartua, eta, gauza harrigarria, giza sakrifizioen aurka zegoena; eta
Tezcatlipoca, gerraren jainkoa. Horiez aparte, baina, beste jainko asko gurtzen
zituzten.
Ia jarduera bakoitzak hartarakoxe jainko berezi bat zuen. Errituak eta
eskaintzak apaiz eta aztien zuzendaritzapean egiten ziren. Hil ondoren beste
bizitza bat zegoela sinesten zuten, eta bizitza hori aurrekoan izandako
bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren araberakoa izango zela:
adibidez, borrokan hildako soldaduak eta erditzean hiltzen ziren emakumeak
-Eguzkiren soldadu bat sortuz hiltzen baitziren- Huitzilopochtliren paradisura
joaten ziren, paradisuetan ederrenera.

Arkitektura
Azteken arkitektura azaltzeko Tenochtitlango hiria hartzen da eredutzat, hura
baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. Tulako ereduari
jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi
zutabedunak, kariatide moduko estatuak etab.

Tenochtitlango tenplu biki nagusien maketa


Azteken arkitektura inperio bateko balore eta zibilizazioa islatzen ditu eta
Azteken arkitektura ikastea funtsezkoa da Azteken historia ulertzeko, migrazioa
ere bai, Mexikoko alde batetik bestera joateko eta erlijio erritu ordezkaritza
berria. Azteken arkitektura deskribatzeko modurik onena monumental gisa da.
Bere helburua boterea manifestatzea izan zen, erlijio sinesmenak indartsu
mantenduz bitartean. Hau agerikoa da diseinuan tenpluetan, ermitetan,
jauregietan, eta etxeetan herriko jendearentzako.
Azteken terminoa, elkarrekin Mexica eta tenochca batera, gaur egun erabiltzen
da Aztlan jendea deskribatzeko Mexikoko haranetaraino joan zirelako. leku
mitikoa Mesoamerikako iparraldean kokatuta. Azteken artea Estatuko
zerbitzuko arte bat da, hizkuntza bat, erabiltzen dena trasmititzeko bere
ikuspegia, reforzando su propia identidad frente a la de las culturas forneas.
Arkitekturan erabili ohi dira harriak, zeramika, papera edo luma.
Tenochtitln, inperioaren hiriburua, uharte txiki eta zingirako lurretan eraiki zen.
200.000 pertsona joan ziren. Azteken arkitektura eraikuntza mota originalena
Bikien tenpluak izan ziren, eskailera bikoitzarekin. Tlatelolco eta Tenochtiln
arkitektura aztekaren erreferentzia nagusiak dira. Azteken arkitektura eragina
handia izan zuen Tolteken, Tepaneken eta Akolhuen bidez. Mesoamerika
antzinatik existitu dira jainkotasun errepresentazio bikoitzak. Jainkoak, hala
nola, HuitzilopochtliTlloc tenplu handiko Tenochtitlanen.piramide plataforma
bakar batean egiten du bere egitura luzea eta eskailera sarbide bikoitz bat du.
Moldagarritasuna eta azteken adimen arkitektonikoa ikusi ahal dira Malinalcon
non tenplu bat izan zen harkaitzetan eta mendira eraiki zen. Azteken
arkitektura, beste Mesoameriken kulturen antzekoa izan zen eta ordena eta
simetria jabetzen zuten. Diseinu geometrikoak eta lerro zabalak dogma
erlijiosoak eta estatu boterearen irudikapenak ziren. Horrez gain, aztekek haien
arkitekturan hormak, plazak eta plataformak erabiltzen zituzten jainkoak
irudikatzeko. Beste arkitektura eredu bat nahiko ohikoa piramide zirkularra da.
Tradizioz egotzi egin da Ehecatl jainkoaren santutegian. Ezagunenak
Calixtlahuaca eta geltoki Pino Suarez dira. Azteken beste eraikuntza ezaugarri
bat plataforma mota bat da, garezurrekin apaindutakoa. Bertan, Tzompantli
oinarria osatzen dute, non egitura pilatzen da hildakoen garezurretan. Bakarrik
mantentzen da aldare txiki bat Antropologia Museo Nazionalean Mexikon
kokatua.
Aztekak ondo antolatuta zeuden eta azpiegitura sendoa eta sistema pertsonak
eta sistemak baliabide materialak mobilizatzen zituzten eraikin handiek bertako
biztanleen beharrei ezagutu eta eraikitzeko.Tenochtitlan, Azteken boterea
sinbolizatzen zuen. Inperioaren garai desberdinetan zehar, aztekek teknika eta
material berriak gehitu zituzten beren egituretara. Monumentaltasun eta
handitasuna aztekek adibide nabarmenak dira Tenplu Handian. Plazan 8.000
pertsonentzako lekuarekin, eta Tlatelolcon merkatuan, eta han 20.000 pertsona
egon ahal ziren merkatu egunetan. Azteken arkitektonikoak eta adimenak
Malinalcon ikusi ahal dira, eta han harkaitz bera ere grabatu zutela ikus daiteke.

Azteken arkitekturan eraikuntza relijioso batzuk ezagutzen dira. Nabarmenenak,


harrizko piramideak ziren, mailakaturiko plataformak osatuta erdiko eskailera
batekin eta tenplu bat gaineko aldean. Piramide tenplu aztekak, maien
tradizioak jarraitzen zituzten eraikin batzuetan. Piramide gaineko tenplua,
zeremonia-helburuetarako, behatokirako eta astronomiko-astrologiko
egutegietarako erabiltzen zen. Aztarnarik zaharrenak 600. urtean izan ziren
kristo aurretik.
Hiriburu mexika uharte txiki batean zegoen. Plaza handi baten inguruan
egituratua zegoen; plazaren barruan Tenplu Nagusiaren multzoa zegoen, eta
inguruan auzoak. Plaza inguratuz harresi bat zegoen, ate bana zituena lau
puntu kardinaletan; ate horietako bakoitzetik galtzada handi batzuk ateratzen
ziren, uhartea kontinentearekin lotzen zutenak. Tenplu Nagusiaren multzoa
eraikitzeko 200 urtetik gora behar izan zituzten; eraikin publikoez osatua zen
(tenplu, jauregi, bainu eta abarrez), eta galtzaden ebaketa gunean piramide
nagusia zegoen.
Piramide nagusiaren gainean, ordu arteko tenpluetan ez bezala, bi tenplu biki
zeuden. Jauregietan aipagarriak dira, Axayacatl eta Moctezuma besteak beste,
lur eremu handia hartzen zutenak eta lorategiez inguratuta egon ohi zirenak.
Oro har Teotihuacango moldeari jarraituz eginak ziren : patio karratu edo laukizuzenen inguruan zeuden gelak eta atarietatik zuten sarbidea.
Eraikin handiak ziren, bi solairukoak batzuetan. Eraikin publiko eta jauregiez
gainera, hainbat ingeniaritza lan handi egin zuten aztekek: galtzadak, ubideak,
zubiak, uraren irteera eta sarrera kontrolatzeko lanak (Chapultepec-eko
akueduktua besteak beste).
Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da
Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta
harrian landua da osorik; piramide tankerako oinarria, eskailera, ataria eta
aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta beheerliebe bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge
baten ahoa irudikatzen du; jaguarren irudiak daude eskaileraren albo bietan.
Eraikin mota ohikoen artean, aipatu behar dira piramide karratu edo angelu zuzeneko tenplua
eskailera bakar batekin sarbide aurrera eramaten dutenak, bi arrapalak lotzen
direnean.Tenochtitlaneko piramide asko eredu hau jarraitzen zuten.

Piramideak erliebez, kolore desberdinez margotuta eta urrez apainduta zeuden.


Piramideak hiru elementu nagusi ditu: Malda, piramidea inklinatuta duen zatia;
Kontzeilua, parte laua; eta Rafter, horrek urratsak luiziak saihesteko babesa da.
Piramide bitxi batzuetan, norbaitek bere aurrean kokatzen bada, eta txalotzen
bada, chipote soinu akustiko ozena bezala entzungo da.
Tepoztln eta Malinalco bi sorkuntza arkitektoniko harrigarrienetarikoak, biak
harkaitzetan zeuden zulatuta eta harrizko eraikuntzarekin amaituta. Tepoztlan
tenplua angeluzuzena da eta bi gela ditu: Lehengo gelara ate batetik sartzen da
bi pilastrekin. Atzeko gelara, berriz, banku jarrai bat dago, hileta-intsigniaren
erliebearekin apainduta. Tenplua piramide plataforma batean dago eskailera
mugatu batzuekin. Malinalco, bere aldetik, multzo irregularra da, tenplario

eraikinak zulatuta amaren arrokan. Sei unitatez dago osaturik eta seitik lau
gutxienez, forma zirkularra dute. Lehen egitura gehien gunearen landua da, eta
eskultura bat ikusgarri eder adierazten du. Bi kasuetan, eraikin erlijioso mota
bat dago eta potentzia militarra eta erlijiosoa adierazteko behar dugu. Erlijio
arkitektura garatu egiten da Mesoamerikanen eredua jarraitzen, ekarpen
handiak izan arren.
Piramide nagusienak:
Pirmide del Sol en Teotihuacn
Pirmide de la Luna en Teotihuacn
Pirmide de los Nichos en El Tajn
Gran Pirmide de Cholula
Pirmide de Cuicuilco
Pirmides de Toln
Pirmide de Santa Cecilia
La Pirmide de Ixtpete en Zapopan, Jalisco
Pirmide de Guachimontones
Adibidez, Eguzkiaren piramidea:

Eguzkiaren piramidea Teotihuacanen paisaia menderatu zuen, Mesoamerikako


hiri zaharrena. Heriotzaren Hribidearen ezkerraldean dago kokatuta, 2
kilometrotara. Aztekak uste zuten, piramideak euren hildakoak lurperatzeko
lekuak zirela. 217m x 217m bere oinarria neurtzen du eta 57 metrora iristen da.
Tenplu mota hauek, piramide menditsu sakratuzko multzo baten parte izan
ziren, eraikinak area handi baten bidez. Teotihuacanen, piramidea konplexu
baten parte bat da eta ere dago Ilargiaren piramidea, Quetzalcoatl Tenplua,
Nekazaritza Tenplua eta jauregi bat. Tenpluak harri zuri leunduak edo odol
eskaiola gorriz prest egon behar ziren. Azteken aurreko kulturetan,zentroak
zeuden erlijio erritualak egiteko eta giza sakrifikazioa egiten zen erritual haietan.
Eguzkiaren piramidea ahalbidetzen du horren atzean dauden mendiak ikustea.

Eskultura

Coatlicueren estatua, Museo Arkeologikoa, Mexiko Hiria


Eskultura aztekan sinbolismo erlijiosoa da ezaugarri nagusia. Pinturarekin
gertatzen zen bezala, oso hizkuntza abstraktua erabiltzen zuten. Arte ofizial
mexika harrizko eskultura bakartuan oinarritu zen. Tenochtitlango artistek
olmeken tradizioa berreskuratu zuten, baina teknika, gai eta forma tradizionalak
erabiliz soluzio berriak asmatu zituzten. Eskultura gehienak pinturaz apainduta
zeuden, esanahi sinbolikoko pinturez apainduak eta indar plastiko handikoak
ziren.
Eskultura aipagarrienak tenpluetarako eskultura erraldoiak dira; erlijiosoak dira
gehienak, mitologiarekin eta jainkoekin lotuak. Arlo honetan bereziki
garrantzitsua da Coatlicue jainkoen, lurraren eta gizakiaren amaren estatua
ikusgarria. 2,60 m-ko harri erraldoia da, 12 tonakoa, eta jainko bizi emailea eta
hondatzailea adierazten du emakume burugabe baten irudiaren bitartez .Eraikin
politiko eta administraziokoetan ere jartzen ziren eskultura erraldoiak, baina
gertaera historikoei buruzkoak, Tizoc-en harria adibidez, kodizez apaindua. 2,65
m- ko zilindro bat da; enperadore haren garaipenak agertzen dituzten behe
erliebeak ditu, eta oroitarri bikain bat ere badu Tizoc eta Ahuitzotl enperadoreen
irudiarekin.
Asko dira, halaber, taila txikiagoak, gizarte mexikan arrakasta handia zuten
izpiritu, gauzaki eta kontzeptu sakratuei dagozkien jainkoak agertzen
dituztenak. Horiekin batera, gizakia bizitzaren hainbat unetan adierazten duten
tailak ere agertu dira.
Eskultura askeak dira gehienak, bikain landuak, baina aipatu beharra dago
ezen, arte inperialaren mezu sinbolikoak adierazteko behar zuten abstrakzioa
alde batera utzita, errealismoa dutela ezaugarri nagusia.

Mosaikoak eta lumazko apaingarriak

Apaingarri honek turkesazko mosaiko bat du zurezko euskarri baten gainean,


maskor gorri eta zuriekin ahoa adierazteko (14001521), British Museum.
Artearen alor nagusiez gainera -arkitektura eta eskultura-, beste eskulangintzen
aztarnak ere aurkitu dira Tenochtitlanen.
Izan ere, garairik oparoenean 300.000 biztanle inguru izan zituen, eta hara bildu
zen hainbat eskulangile. Besteak beste, mosaikoa landu zuten aztekek, aurpegi

mozorroak egiteko batez ere; hileta eginkizunetan erabiltzen bide ziren, eta
Quetzalcoatl jainkoaren irudiak dira gehienetan. Paper, zur edo harri gainean
diseinu bat marrazten zuten eta gero harrizko tesela txikiak moztu eta itsasten
zituzten. Turkesa erabiltzen zen gehienbat, baina baita jadea, korala eta
obsidiana ere, eta urrea. Material koloredunak zirenez, haien koloreez baliatzen
ziren.
Metalaren langintzan belarritakoak, lepokoak, bularretarako estalkiak eta abar
egin zituzten, harribitxiz apainduak (turkesa, jadea, amatista, etab.).
Beste arte adierazpen bitxi bat lumez egindako gauzakiena izan zen, baina
halakoetatik oso lan gutxi gorde dira. Ezkutuak eta burukoak apaintzeko
erabiltzen ziren batez ere, eta hegaztien kolore biziko lumez eginak ziren.
Aipagarria da, besteren artean, Moctezuma II.a enperadorearen burukoa.

You might also like