You are on page 1of 2

AZALPEN TESTUAK IDAZTEKO AHOLKUAK

IDATZI AURRETIK
• Hautatu eta zehaztu zein izango den azalduko duzun gaia: Gure kasuan,
norberak aukeratutako hizkuntza.
• Hartzaileak identifikatu: Klaseko ikaskideak, ahoz adieraziko diegu egindako
lana.
• Gaiari buruzko informazioa, fidagarriak diren iturrietara jo; oraingo honetan
guk emandako sartu.
• Guk adierazi genizkizuen gidoiaren puntuak landu, batuko duzuen
informazioarekin kontrastatuz.
• Testuaren oinarrizko egitura zehaztu eskema baten bidez.
IDAZTEAN
• Gogoan izan: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu.
• Ideiak zein paragrafoak lotzeko testu antolatzaileak erabiliko dituzue.
• Gehitu bertan testuen aipamenak, bibliografia erreferentziak edota elementu
grafikoak , garatuko duzun gaia hobeto azaltzeko.
• Beharrezkoa bada, gaiarekin erlazionatutako terminologia erabili; kasu
honetan, minorizatua, gutxitua, diglosia....klasean landu genuen hiztegi
soziolinguistikoa, hain zuzen ere.
ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN
Egiaztatu ondoko puntu hauek:
• Betetzen du hasierako helburua?
• Hartzailea zein den kontuan hartu dut eta haren mailara egokitu dut
idatzitakoa?
• Erraz, zailtasunik gabe irakur eta uler dezake hartzaileak?
• Azalpen testuak egitura argia eta koherentea du?
• Lexiko zehatza eta gaizki ulerturik sorrarazten ez duena erabili dut?
• Ortografia zaindu dut? Badu akatsik? Xuxen zuzentzailea erabili, mesedez.
• Konforme zaude idatzi duzunarekin?Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-
betiko testua idatzi. Saiatu, bestalde, testuaren aurkezpen erakargarria eta
egokia egiten , irakurleek gogotsu irakur dezaten.
AZALPEN TESTUEN EGITURA
OSO EGITURA SINPLEA DU. Hiru atal izan ohi dituzte:
Sarrera/ Garapena/ Ondorioa
Sarrerak datu hauek bil ditzake: gaia, helburuak, hipotesiak eta markoa
( denbora, tokia, garaia…)Ondoren, garapenean zehar gaia jorratuko da.
Paragrafoka antolatuko dira ideia desberdinak. Hartzaileak jasoko duen
informazioa paragrafoz paragrafo zabalduz doa, aurrekoetan baino informazio
gehiago eta zabalagoa jasoko duelarik. Ondorioan, berriz, esandako guztiaren
laburpena egiten da.
Gure lanari dagokionez:
• Sarrera: Hizkuntzaren aurkezpena. Non egiten den..
• Garapena: Hizkuntza horrek dituen ezaugarriak, hau da, gidoian adierazitako
puntuak landu.
• Konklusioa edo ondorioak: ideia nagusien laburbilketa eta ondorioak atera.

AZALPEN TESTUEN HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK


• Testu zehatzak eta argiak dira, horregatik erabili ohi dira esaldi
bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus laburrak eta ulertzeko
zailtasunik gabeak.
• Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak errealitatea islatu
behar du, ez igorlearen iritzirik, subjektibotasunik. Objektibotasuna da
nagusi. Horretan laguntzeko, 3 pertsonan idatziko dugu.
• Aditz denborari dagokionez, batez ere orainaldia erabiltzen da.

You might also like