You are on page 1of 3

Asier korrika zebilen Willi bere lagunarekin bizikletan ibitzeko

6:30etan gelditu zelako. Bere bizikleta hartu eta ziztu bizian joan zen
Williren etxera. Williri tinbrea jo eta biak bizikletarekin irten ziren.
Bidean zihoazela espaziuntzi zentroaren ondotik pasatu zirenean
Williri barrura sartzeko gogoa sartu zitzaion:

-Asier, zatoz ona!-esan zion Willik Asierri.

-Zer nahi duzu, Willi?

-Espazio ontzi zentroaren sarrera aurkitu dut.

-Ez sartu horra, arriskutsua izan daiteke.

-Begirada txiki batengatik ez da ezer pasatuko.

Eta Willi zentroaren barrura sartu zen Asier atzetik zihoala .


Zentroa zirudien baino askoz handiagoa zen barruti k. Willik gauza
guztiak aztertu nahi zituen , hortik eta handik , batetik bestera
korrika , bat-batean ate bat ikusi eta gelditu egin zen arte . Ate hura
zabaldu eta espazio-ontzi izugarri bat ikusi zuten. Nabe barrura sartu
ziren eta ustekabean , atea itxi egin zen . Ezpaziontzia zarata bitxi
bat sortzen hasi zen motorrak martxan hasiko balira bezala .

Motorrak sortutako zarata gelditu egin zen bat- batean . Asier


espazio-ontziko atera hurbildu zen eta ateko eskulekutik tiratu eta
planeta bat ikusi zuen bere begien aurrean . Willik jantzi espaziala
azkar janzteko esan zion Asierri eta biok espazio-ontzitik atera ziren .
Planetak kolore berde -berdea zuen, horko mendiak ikaragarri
handiak ziren , hango animaliak oso arraroak ziren lurreko
animaliekin alderatuta , batzuk moko luzea eta sei hanka zituzten ,
beste batzuk bost begi eta lau hego . Asier eta Willi planetan zehar
ibili eta ibili zenbiltzaten janari bila . Hamar ordu pasatu ziren eta ez
zuten ezer aurkitzen . Gaueko 22:00ak zirenez , gaua kobazulo
batean igarotzea adostu zuten . Sua piztu eta lo seko geratu ziren
hainbeste ibili ondoren .

Hurrengo goizean , Asier eta Willi goiz esnatu ziren . Hamar


ordu igaro zuten ibiltzen goseak amorratzen zeuden eta oso
nekatuta,azkenean herri moduko bat aurkitu zuten . Herrira
heltzean , inor ez zegoela konturatu ziren :
-Asier, inor ikusi ahal duzu?

-Ez, ez da inor ageri, Willi.

-Zelako gosea dudan , hobe jatekoa bilatzen hasten garen .

-Begira! Zaku bat , zabaldu egingo dut .

Eta orduan :

-Asier, zatoz hau ikustera .

-Zer da, Willi?

-Jateko ugari dago .

Eta bi mutikoak , ase arte jan zuten . Bat-batean zerbait


mugitzen ikusi zuten . Izutu egin ziren baina , gero mutiko bat zela
konturatu ziren . Mutikoa lurrera jausi zen eta Asier eta Willi mutilari
laguntzera joan ziren.Mutilak zauri handi bat zuen bizkarrean .
Asierrek eta Willik zer gertatu zitzaion galdetu zioten eta mutilak
berari eta herritarrei eraso egin zietela kontatu zien . Eraso egin zien
pertsonak “Maltazar” zuen izena eta Maltazarrek galaxia guztia
bereganatu nahi zuela argitu zien . Mutikoak Maltazarren gaztelua
non zegoen galdetu zien eta , herrixkan zegoen espazio-ontzi txiki eta
bizkor bat erakutsi zien,nola zebilen ere esan zien :

-Espazio-ontzi hau abiarazteko , joan nahi duzuen lekua esan eta


berez aktibatuko da .

-Eta zuk –Asierrek –zer egingo duzu zauriarekin?

-Egon zaitez lasai ni medikua , karateka eta espazio-ontzi gidaria


naiz .

-Primeran! Horrela bidaian lagungarri izango zara .

Asier, Willi eta mutikoa espazio-ontzian sartu eta “Maltazarren


gaztelura” esan zuten hirurak batera . Espazio-ontzia izugarrizko
abiaduran abiatu zen .

Bidaian, mutikoak ispilu baten aurrean bere zauria sendatzen ari zen,
medikua senez erraz sendatu zuen zauria . Bitartean, Asier eta Willi
espazio-ontzia gidatzen ari ziren :

-Nola gidatzen da traste zahar hau?- zioen Asierrek .

-Ekarri ona bolantea! Nik erakutsiko dizut nola gidatzen memeloa


-zioen Willik.
-Begira! Ze polita , izar euria .

-Kontuz! Guganantz dator, eman bolantea .

Mutilak bolantea hartu eta meteoritoak ahal zituen modura


eskibatu zituen . Azkenean , Maltazarren gaztelura iritsi ziren .

Lurreratzea , abioietan izan ohi diren lurreratzeak baino askoz


bareagoa izan zen . Asierrek,oinak lurrean jarri eta “a ze lasaitua ”
esan zuen. Gaztelura iritzi zirenean bi guardia ikusi zituzten .
Guardiek , aurpegian zortzi begi, aho letagindun bat eta sudur txiki
bat zituzten . Armadura batez zeuden jantzita eta eskuan lantza
zorrotz bat zuten.Williri burutapen bikain bat otu zitzaion. Harri bat
bota zuen eta guardiak soinua entzun eta harria jausi zen lakura joan
ziren orduan momentua aprobetxatu eta barrura sartu ziren . Barrura
sartzean , mutila korrika joan zen kartzela moduko batera .
Kartzelan , bere herriko jendea zegoen . Mutilak mahai baten gainean
zegoen giltza hartu eta denak askatu zituen . Eta guztiak ihes egingo
zutenean Maltazar eta bere soldaduak gerturatu ziren . Mutilak
jendeak ihes egin zezan esan zien , bera Asier eta Willi borrokatzen
geldituko zirela .

Soldaduak Asierren kontra joan ziren baina honek ostikada bat


eman eta lurrera bota zituen . Willik ukabilkadak eman eta K.O. utzi
zituen eta mutilak Maltazarri egundoko karate ostikada eman zion .
Orduan Asier, Willi eta mutikoak espazio-ontzia hartu eta ihes egin
zuten Mutilaren herrixkara iristea :

-Agur esateko unea iritsi da- esan zuen Willik.

-Joan ahurretik galdera bat egin nahi dizut .

-Zein galdera Asier?- esan zuen mutikoak .

-Nola duzu izena?

-Nire izena A.A.7 da .

-Agur A.A.7

-Agur , Asier.

Asier eta Willi espazio-ontzian sartu eta etxera bueltan joan


ziren . Espazio-ontziak lehengo zarata bitxi ura sortzen hasi zen .
Asierrek eta Willik atea ireki eta espazio-ontzi zentroan agertu ziren .

You might also like