You are on page 1of 2

Fase diagramak

Tresna grafikoak dira, tenperaturaren arabera nahasketaren konposizioa


erakusten dutenak.

Metodo hau aleazioekin egiten da, beraien nahastea metal bat baino
gehiagoz osatuta dagoelako. Gainera, tenperatura tarte batean solidotzen
dira, eta ez puntu batean bakarrik.

Solidotze prozesua liquidus lerrotik beherantz ematen da: erdiko esparruan


solidoa eta likidoa batera egongo dira portzentaia desberdinetan, eta
solidus lerrotik behera kokatzen dena guztiz solidoa izango da.
Fase diagramei oreka diagrama ere deitzen zaie. Arrazoia da sistemaren
egoera horrela mantentzen dela.

Diagramarik errazenak bi elementuz osatutakoak dira. Muturretan, metal


bakoitza egoera puruan egongo da (%100), eta beste guztian portzentaia
desberdinetako aleazioak egongo dira.

Faseen konposizioa: faseak solidoak edo likidoak diren, eta haien


konposizioa jakiteko jarraitu behar diren pausoak.
1. Konposizioari dagokion lerro bertikal bat marraztu behar da.
Tenperatura ematen badigute, orduan puntu bakar bateko
propietateak aztertu beharko ditugu. Tenperaturarik ez ematekotan,
ariketak eskatzen digunari erreparatu beharko diogu.
2. Behin puntua lortuta, solido, likido, alfa edo beta den jakin behar
dugu. Horietako bi egoera batera badaude, lerro horizontal bat
trazatu beharko dugu, eta muturretara eraman.
3. “Ley de la palanca” izenekoa aplikatu behar dugu, lortutako puntuak
beherantz eramaten. Horrela, adibidez, zenbat alfa eta likido dagoen
kalkulatu ahal izango dugu.
4. Azkenik, behean lortu ditugun bi puntuetan zein konposizio dagoen
kalkulatu beharko dugu.

Aleazio eutektikoak
Ez daukate fusio tenperatura bakar bat, kontzentrazioaren arabera, metal
puru bakoitza tenperatura desberdinean urtzen da, eta fase likidoa eta
solidoa batera ematen dira
(E puntua). Gainera, puntu hori diagrama osoko tenperaturarik baxuena du.
Aleazio eutektikoak tenperatura baxuagoan urtzen dira eta, beraz,
urtutako piezak lortzeko egokiagoak dira, homogeneoagoak direlako.

You might also like