You are on page 1of 6

1. ATAZA. Herriko festak non?. 1.

1 Programa:
HELBURUAK: Euskal herriko festa ezberdine inguruan solastea. ZERTAN DEN: Beraien aurre ezagutzak oinarri izanik, Euskal herrian zehar ezagun dituzten festen inguruan solastea. Bertan egiten diren ekintza ezberdinak aipatzea, azaltzea. LANDUKO DIREN EDUKIAK: Aurre ezagutzak. Deklinabide markak: noiz, non. Aditza: lehenaldia eta Etorkizuna.

1.2 Prozedura:
ATAZAURREA: Irakasleak beraien herriko edo auzoko festen inguruko galderak egingo dizkie. Honekin batera, herriko festen inguruan arituko diela adieraziko die. GALDERAK:

Zein herritakoa zara? Noiz izaten dira festak? Zein ekintza errepikatzen da urtero? Zein ekintza duzu gustukoaen? Zein ekintza ez zaizu batere gustatzen? Zein ekintza proposatuko zenuke?

ATAZA Irakasleak, herri eta jai ezberdinetan zein ekintza amankomun topatzen dituzten galdetuko die eta erantzunak arbelean idatziko ditu. Hauen artean herri kirolak daudela ziurtatuko du. 1 Amankomunean dauden ekintzak aipatu ondoren, herri bateko egitaraua luzatuko die irakasleak.2 Egitaraua irakurtzeko esango die. Ondoren, galdetegi bat pasako die,3 ozenki irakurri eta galderak ulertzen direla ziurtatzean galdetegia erantzuteko eskatuko die. FEEDBACK-a Denen artean galdetegia zuzenduko dute. Irakasleak galderak irakurri eta jarritako erantzunengatik galdetuko die. Erantzun ezberdinen aurrean, emandako egitaraura jo eta hontaz baliatuz erantzun egokia aukeratuko dute. ATAZAOSTEA Irakasleak irakurritako festa egitaraua eta beraien herriko festa egitarauaren artean antzekotasunik topatu duten galdetuko die. Ondoren, zein herri festatan egon diren galdetuko die eta hauen datak. Bildutako datekin egutegi bat osatuko dute. Egutegia osatzeko irakaslea herri ezberdinak aipatuko dizkie. 4

Herri kirolak 2. Atazan erabiliko den gaia da, horregatik garrantzitsua izando da gaurko atazan aipatzea.
2 3 4

Egitaraua eranskinetan dago. _____. orrialdetik aurrera. Galdetegia eraskinetan dago. _____. orrrialdetik aurrera. Herri festen egutegia eraskinetan dago. _____. orrialdetik aurrera.

2. ATAZA. Herriko festetan zer?. 2.1 Programa:


HELBURUAK: Herri kirolen inguruko ezagutzak zabaltzea. ZERTAN DEN: Herri kirolen inguruko aurrezagutzak oinarri izanik, herri kirol ezberdinak ezagutzea, jatorria eta Euskal herriarekin duten loturaz solastea. LANDUKO DIREN EDUKIAK: Aurre ezagutzak.

2.2 Prozedura:
ATAZAURREA: Irakasleak herri kirolen inguruko bideo bat jarriko die. Hau egin aurretik, bideoan herri kirol ezberdinen erakusketa ikusiko dutela

esango die eta beraien eginkizuna bideoan agertzen diren herri kirol ezberdinak ahal duten neurrian identifikatzea dela adieraziko die. ATAZA Behin bideo ikusi dutela irakasleak ikusitako edo identifikatutako herri kirolengatik galdetuko die. Taldean komentatzen diren herri kirolak arbelean idatziko ditu irakasleak. Ondoren, hauez gain beste herri kirolik ezagutzen duten galdetuko die. Erantzunak arbelean jarrito ditu. Herri kirol ezberdinen inguruan aritu ostean, herri kirolen jatorriaz galdetuko die irakasleak eta honen inguruko testu bat banatuko die. Testua bakarka irakurtzeko esango die. Testua irakurri ondoren, testua irakurrita duten edo ez ziurtatzeko bai/ez motatako galdetegi bat pasako die irakasleak eta hau betetzeko eskatuko die. Galdetegia taldean zuzenduko dute. Jarraian bi laguneko taldeak osatzeko eskatuko die. Talde bakoitzari Herri Kirol bat aztertzeko eskatuko die. Hori egiteko taula bat banatu eta hau osatzeko esango die. FEEDBACK-a Egindako lana taldean aurkeztuko dute. Horretarako taulan azaltzen diren puntuak esplikatzen saiatuko dira. Bukatutakoan, besteek, beraien lana osatuko dute herri kirol horren inguruko aipamenak eginez. ATAZAOSTEA Irakasleak irakurritako festa egitaraua eta beraien herriko festa egitarauaren artean antzekotasunik topatu duten galdetuko die. Ondoren, zein herri festatan egon diren galdetuko die eta hauen datak. Bildutako datekin egutegi bat osatuko dute.

You might also like