You are on page 1of 10

Euririk egin ez balu...

Prentsa txostena

AZKEN BIDAIA
Film hau zuzendu dute Iurre Telleria & Enara Goikoetxea

www.thelastpassage.net

SINOPSIS LABURRA SINOPSIS LUZEA PROIEKTUAREN ITURBURUA ZUZENDARIEN HITZAK COMTE SAREAREN HISTORIA LABURRA ZUZENDARIEN BIO/FILMOGRAFIA TALDEA

SINOPSIS LABURRA
Bizitza suspense nobela bat bezalakoa zen, inoiz ez zenekien nola bukatuko zen. Azken Bidaiak zorigaiztoko gau batean gertatutakoa kontatzen du. Orain dela 60 urte baino gehiago, sei pertsona atxilotu zituzten Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Pertsona hauetako bakoitzaren historiak, Bigarren Mundu Gerratean Comte Ihesbide Sarea osatu zuten ehunka pertsonen historia kontatzen du. Beldurra nagusitzen zen garaian, gizatalde honen kemena, Belgika, Frantzia eta Espainian zehar zabaldu zen.

SINOPSIS LUZEA
Azken bidaia zorigaiztoko gau baten kontakizuna da; orain dela hirurogei urtetik gora Pirinioetako baserri batean hainbat herrialdetako sei lagun atxilotu zituzteneko kontakizuna, hain zuzen. Pertsona horietako bakoitzaren historiak beste historia zabalago bat erakusten digu: Bigarren Mundu Gerran Comte ihesbidea osatu zuten ehunka gizon-emakumeena, alegia. Indarra eta ausardia, gerra garai gorrian, naziek Belgikan, Frantzian eta Espainian ezarri zuten errepresio latzaren garaian.
1943ko neguko goiz euritsu batean, emakume alargun gazte batek bere baserriko atea ireki zuen, Ipar Euskal Herriko Pirinioetan. Zutik, atearen ondoan, emakume belgikar mardul bat, hiru ezezagunekin. Akituta zeuden, eta blai-blai: mila kilometrotik gora eginak zituzten, Bruselatik haraino.

Dde de Jongh 36 bidaia egina zen ordurako; haren kideek, aldiz, ordukoa zuten lehena. Stanley Hope hegazkinlaria zegoen haien artean; harrezkero, beti izan zuen oso gogoan une haren garrantzia. Gau hartarako, ezinbestekoak izan ziren zuhurtzia handia, prestakuntza arretatsua, nortasun agiri faltsuak eta Britainia Handiko Inteligentzia Zerbitzuaren (MI9) finantzaketa. Antolaketa lanetan, Dderen moduko kideak aritu ziren; denak ere hegazkinlari aliatuak alemanen esku ez jausteko xedean bat eginda. Askok lortu zuten bidaia hura egitea; baina, oraingoa, Stanleyren txanda

zen, eta abentura handiaren azken urratsera iritsita zegoen. Britainiarrak zain zituen Espainiako lurretan, Gibraltarrera eramateko, eta haiengana iristeko Pirinioak zeharkatzea besterik ez zitzaion gelditzen. Stanleyk, ordea, ez zituen mendi haiek berriro ikusi urte askoan. Gau hartan, zazpi lagun elkartu ziren sutondoan: alargun gaztea, hiru haurren ama; baserriko morroia, Espainiako Gerra Zibiletik erbesteratua; kontrabandista euskaldun bat; Dde; Stanley, eta beste bi hegazkinlari britainiar. Noiz atertuko zeudela, atea jo zuen norbaitek. Seinale hark goitik behera aldatu zuen beren bizitzaren nondik norakoa. Batek ihes egitea lortu zuen, eta lau bizirik irten ziren; baina beste bi ez ziren sekula gehiago etxera itzuli. Ateri egon izan balitz Handik hirurogei urtera, bizirik diraute, oraindik, gau haren ondorioek: ama ezagutu ez duen alaba bat; anaia noiz itzuliko irrikaz bizi den arreba; galdeketa latzen mehatxupean familia osoa salatu zuen hegazkinlaria, guztien geroa markatu zuena. Tragediak eta traizioak itxaropenari bide eman zioten, ordea. Alboko baserrikoek etxea eskaini zieten ihesi zebiltzan atzerritar haiei. Euskal erbesteratuek beren kontrabando sareen bidez laguntza ematen zuten. Belgikar aitak bere eginkizunari eutsi zion, bere bizia arriskuan jarrita bazen ere; atxilotu zutenean, herrikide batek hartu zuen haren lekukoa, harik eta bera ere atxilotu zuten arte. 1943ko gau hartako gertaeren ondoren, Comtek lanean jarraitu zuen, eta kolaboratzaile berriak bildu zituen, ehunka hegazkinlariri azken bidaia hartan laguntzeko. Beti izango dute gogoan Comte sarea osatzen zuten kide anonimoen laguntza.

PROIEKTUAREN ITURBURUA
Behinola, Iurre Telleriak, dokumentaleko zuzendarietako batek, Florentino Goikoetxea izeneko kontrabandista bati buruz entzun zuen bere jaioterrian, Hernanin. Esaten zutenez, baserritar gizon hau Erresuma Batuan ibilia zen Bigarren Mundu Gerrate ostean eta Buckingham Palacen bertan, Ingalaterrako erregeak kondekoratua izan omen zen, alajaina! Beranduago jakin izan genuen, Florentino erresistentziarentzat lanean aritu zela Bigarren Mundu Gerratean eta ondoren, bere lana, hainbat domina eta diploma bidez errekonozitua izan zela AEBetan, Erresuma Batuan, Belgikan eta Frantzian. Honela hasi ginen ikerketarekin. Hasiera batetik, Florentino eta bera bezalako ehunka pertsonen historia kontatzen duen liburu batekin egin genuen topo, Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comte en el Pas Vasco (1941-1944). Liburuaren egile den eta beranduago bidaia lagun izan dugun Juan Carlos Jimnez de Aberasturi historialariak, Comte sarearekin zuzeneko edo zeharkako harremana zuten hogei bat lagunen kontaktua eman zigun. Era berean, mugaren bi aldeetan lan egiten duen elkarte baten berri ere izan genuen, Comete Sarearen Lagunak/les Amis du Rseau Comte. Elkarte honen helburua Comte sarearen historia ohoratzea eta bizirik mantentzea da. 2006. urtean parte hartu genuen lehenengo aldiz Askatasunaren Ibilbidea deitzen den mendi martxan. Ekitaldi hau Ziburutik Errenteriaraino doan ibilaldi bat da, Comte sareko mugalariek erabiltzen zituzten bide berdinak erabiliz. Herri ezberdinak zeharkatuz, ezkutuko baserrietako atarietatik pasatuz eta mugatik gertu dauden mendietan barrena, hiru egun irauten duen martxa honetan, hegazkinlari aliatuen zuzeneko testigantzak ezagutzeko aukera izan genuen. Gerrako beterano hauek urtero itzultzen dira, orain dela 70 urte Frantziatik Espainiarako muga gurutzatzen lagundu zieten haiei esker onak emateko. Comte sareko partaide izan zirenak ere ezagutu genituen, hauek, orain egin bezala, gerra garaian hegazkinlariak lagunduz bidaiatzen zuten Bruselatik Frantzia hego mendebaldera. Pertsona hauetatik beste hainbeste etorri ziren, Ingalaterra, Frantzia, Belgika eta Espainian barrena banaturik; guztiek lagundu digute, Britainiar Zerbitzu Sekretuak eta kontrabandista euskaldunak bezalako elementu desberdinak bateratzen dituen istorio korapilotsu hau lotzen. Lan aldapatsua eta nekeza izan da, baina bidaian zehar, ordainezin izan zaigun laguntza jaso dugu Comte sarearen historia bizirik mantentzeko lanean diharduten elkarteengandik; ELMS Britainia Handian, Comte Kinship Belgikan eta Comte Sarearen Lagunak/les Amis du Rseau Comte Frantzia eta Espainian; nola ez, ihesbide sareen inguruko artxibo eta dokumentu zurrunbilo izugarri batean barrena gidatu gaituzten historialari zein Bigarren Mundu Gerratearen zale amorratuengandik; Comte sareko partaideen lagun eta familiartekoengandik, eta modu batera edo bestera, sareak eginiko lanean parte hartu zuten guztiengandik; nola ahaztu, dokumentaleko protagonista izan direnen nahitaezko laguntza, zintzo-zintzo gure etengabeko presentzia jasan dutenak hainbat ekitaldi eta ospakizunetan.

ZUZENDARIEN HITZAK
Bat-bateko maitemina izan zen; Comte sarearen historiak, misterioz inguraturik zegoelako liluratu gintuen. Nahiz eta gertakariak jaso ziren lekutik gertu bizi, ia ez genekien ezer Frantzia eta Espainia arteko mugan Bigarren Mundu Gerrate garaian jaso ziren jarduera klandestinoei buruz. Zonalde hark istorio izugarri interesagarriak gordetzen zituela ikusi genuen: itsura batez jende arrunta ziruditen baina Hitlerren Alemaniaren aurkako borrokan parte hartu zuten pertsonena. Ikerketan aurrera egin ahala, historiaren zenbait atal argitu egiten ziren, baina beste zenbait, nahaspilatu; proiektuarekin aurrera jarraitzeko arrazoi bat gehiago. Laster aurkitu ginen, abenturaz, suspensez eta dramaz beteriko filma historiko bat egiteko behar genituen elementu guztiekin, egunerokotik hasi eta ezohikoraino. Ezin genuen denborarik galdu, proiektuak berengan bai zuen azken aukera deitu dezakegun elementu bat. 2011n, Comte sarearen 70. urtemuga ospatzen da eta geroz eta zailagoa da lehenengo pertsonan gaiari buruz hitz egin dezaketen pertsonak topatzea. Sarearen sortzaileak hilik daude nahiz eta beraien testigantzak jasotzea lortu dugun ikus-entzunezko artxibo eta dokumentu ofizialen bidez. Hala ere, Comte sareko izen handiak ziren horien testigantza zuzenak ez izateak, gure alde egin du nolabait; modu honetara, orain arte ezezagunak ziren pertsonen testigantzak bildu ditugu eta honek, leiho berri bat ireki digu historia ofizialean. Erresistentzia barruko abentura handi honen muina, kolaborazioan zegoen; bideko edozein zatik jende askoren laguntza eskatzen zuen, batzuk besteak baino engaiatuagoak. Argi dago, guztien indarrak batu ezean, lanak ez zuela fruiturik ematen. Proiektu honek gogorarazi digu, norbanakoaren akzio txikiekin kausa kolektiboetan lagun dezakegula. Paradoxikoki, horrelakoa izan da ere dokumentalaren lan prozesua. Pertsonalki lagundu digute norbanako askok, informazioa luzatuz, babesa eskainiz, aterpea emanaz, etab. ia sei urtez, dokumentalean agertzen diren pertsonaiak eta kanpoan utzi behar izan ditugun beste hainbatek, beraien historia konpartitu dute gurekin. Denbora guzti honetan, aldaketa ugari izan ditugu ekipo teknikoan baina une oro, profesional berriak agertu dira hurrengo faserako bidean lagundu digutenak. Horregatik, Azken Bidaia proiektu kolektiboa izan da batez ere. Partekatua idazterakoan; zuzendaritzan; muntaian; ikerketan eta finantziazioan. Partekatua, zeren eta horrelako neurri eta iraupena duen proiektu bat, ez zen posible izango espiritu kolaboratzaile hau gabe, eta beraz, ez zen izango orain zuekin partekatzen dugun filma.

COMTE SAREAREN HISTORIA LABURRA

Bigarren Mundu Gerrate garaian, Euskal Herriko muga nazien kontra ari ziren hainbat organizazioren testigu izan zen. Madrileko enbaxada aliatuen zerbitzuek babestuta, nazien jazarpenetik ihesi zetozen pertsona eta erresistenteei, muga igarotzen laguntzen zieten, ondoren, Gibraltarretik pasaz, lurralde aliatura itzultzeko. Comte sarea 1941. urtean sortu zuten Belgikako gazte talde batek, horien artean ziren Arnold Depp eta Dde De Jongh. Sare hau, hegazkinlari aliatuak laguntzen espezializatu zen. Hegazkinlari hauek, Alemania eta Europa okupatuan zituzten objektiboak bonbardatzen zituzten etengabe eta asko, erasoaldi hauetan eraitsiak izaten ziren Holanda, Belgika edo Frantzian zehar. Bizirik ateratzen ziren haiek, alemanen eskuetan erortzeko arriskua zuten, honek ekar zitzakeen ondorio latzekin: exekuzio laburrak, tortura, edo, kasurik onenean, kontzentrazio esparrua. Comte sarea lau urtez aritu zen lanean eta 700 bat iheslari jaso zituen, hegazkinlariak gehien bat. Ofizialki herrialde neutrala zen Francoren Espainiara pasatzen zituzten Erresuma Batura itzultzeko. Mugako pasua, Bidasoa ibaia zeharkatuz egiten zuten, Irun inguruan edo baita ere Nafarroako mendietan zehar. Bidaia luze eta arriskutsu baten amaiera zen, Bruselan hasi eta Parisen taldea berriro bildu ondoren, Bidasoa baino lehen, Anglet edo Ziburura heldu arte. Azken ibilbide honetan, euskal gida eta kolaboratzaileek, gerra zibileko erbesteratuak gehienak, funtsezko eginkizuna betetzen zuten.
Juan Carlos Jimnez de Aberasturi, historialaria eta Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comte en el Pas Vasco (1941-1944) liburuaren idazlea

BIO/FILMOGRAPHY OF THE DIRECTORS


Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea Iurre Telleriak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Sheffield Hallam Universityn ikasi zuen Erasmus beka batekin. Zine muntaiaren teoria eta praktika ere ikasi zituen Cubako San Antonio de los Baoseko zine eskolan (EICTV). Enara Goikoetxeak Informatika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Erresuma Batura joan eta norabidez aldatzea erabaki zuen arte. Surrey Institute of Art and Designen 2000 urtean graduatu zen Zine eta Bideo ikaketak bukatu ondoren. Enara eta Iurrek Inglaterran topo egin zuten. Enara zine ikasketak egiten ari zen eta Iurre berriz, montadore eta laguntzaile lanetan zebilen, BBC Entertainment, BBC Choice, Carlton CITV, MTV eta beste hainbatentzat lanean. Bien lana antzeko ildoetatik joan zen 2002an Moztu Filmak ekoiztetxea sortu zuten arte. Bi zuzendariak dokumental eta errportaje serieak errealizatu eta montatzen eskarmentua izan dute, besteak beste ETBko Europa Euskaraz, Begia Gose, Beste Gu, edo Atzerritar Euskaldunak. 2004an berriz, The Pamps dokumentala taldean zuzendu zuten. Enara Goikoetxea muntatzaile lanetan ibili da Savage Grace, Eutsi edo Kutxidazu Bidea Ixabel fikziozko filmetan, eta Pedra, Peixe, Rio: Itamatatiua, Debekatuta dago oroitzea edo Amaren Ideia dokumentaletan (Michoacan saileko film onena saria jaso zuena Moreliako Nazioarteko Zinemaldian, 200ean). Hainbat sari jaso dituen Bizitzako Kopa film laburra zuzendu zuen eta Denbora zenbatzen, Muttogorriko hormak dokumentala zuzentzen ere ari da. Beste proiektuen artean Ametsaren koloreak, Zumeta dokumentalean ere parte hartuko du Monika Zumetarekin batera zuzendari lanetan. Iurre Telleriak bertako eta nazioarteko koprodukzioetan produktore exekutiboan dihardu, besteak beste Izokinak eta gu dokumentalean, Frantziarekin batera; Amaren ideia, Mexikorekin; Azken bidaia, Frantzia eta Belgikarekin. Cuidadores filma luze dokumentala ere ekoiztu zuen, Valladolideko SEMINCIn, Houstoneko WorldFest eta Valenciako MON.DOC zinemaldietan sariak irabazi dituena.

TALDEA Filma honetan parte hartu dute:


Stanley Hope Bob Frost Gordon Mellor George Duffee Andre De Jongh Dde (Petit Cyclone dokumetntaleko elkarrizketa,1992) Jean Franois Nothomb Franco (Petit Cyclone dokumetntaleko elkarrizketa,1992) Henriette "Monique" Hanotte p. Thom Micheline "Michou" Dumon p. Ugeux Andre "Nadine" Dumon p. Antoine Amanda "Diane" Stassart p. Dsir Lucienne Lulu Dassi p. Saboulard Janine De Greef Elsie Marchal Martine Le Grelle p. Holvoet Colette Nothomb p. Terlinden Marie Usandizaga p. Goya Mayalen Larretche p. Sorhouet Jean-Baptiste Larretche Roddy Langley Andrs Aracama Mari Carmen Elizalde Maria Luisa Garayar Antonio Goikoetxea Paco Iriarte Zuzendariak Iurre Telleria Enara Goikoetxea Gidoia Thecla Geesing Produktore eragileak Iurre Telleria Frederik Nicolai Eric Goossens Agns Jammal Argazki zuzendaria Juantxo Sardn Muntaia Enara Goikoetxea Maialen Sarasua

10

Postprodukzioa Asier Pujol Alatzne Portu Maialen Sarasua Animazioko arte zuzendaria Freek Quartier Soinuaren diseinua Mikel Castells Jatorrizko musika Joxan Goikoetxea Espainia, Belgika, Frantzia2011 KoloreaHDAspect Ratio 1:665.184 Kontaktua: Moztu filmak sl Portuetxe 23B, 3-2 20018 Donostia (Spain) T +34 943 22 48 68 F +34 943 01 36 85 www.moztu.net info@moztu.net

11

You might also like