You are on page 1of 3

AZKEN ONDORIOAK NIRE ESKARMENTUA... IKT... Zer da? "Informazio eta Komunikazio Teknologiak"- omen dira!

Garbi daukat nire burua ez dudala gutxiesterik nahi, bakoitzak bere trebetasunen testigu baita, baina egia esan, teknologi berriek daramaten abiadura azkarregia da, eta nik, mantso, martxa motzetan, egiten dut aurrera oraindik. Trantsizio garaikoa naiz ni, bai politikan, hizkuntzetan eta nola ez teknologietan. Politikoki aldaketa garaiak ziren orduan (politikan beti aldaketa garaiak sarri ematen badira ere), ikastolan ingelesa 6. mailan ikasten hasi ginen eta ordenagailu gela, gu ikasle beteranoak ginela zabaldu zen. Ordenagailu handiak ziren haiek, taldetan banatzen ginen eta talde bakoitzari ordenagailu bat egozten zitzaion. Institutu garaian berriz, informatika hautazko asignatura zen eta nik garai haietan nahigo nituen letrak. Unibertsitatera pausua eman nuen baita, eta orduan ere, zer eta karrerarik "karkaena" hautatu nuen: Zuzenbidea. Beraz, ordenagailuekin izandako harremana ondorengo urteetan gauzatu da, lan esperientziak eman didan eskarmentuaz batez ere. Horregaitik, beharrezko komunikazio iturri bihurtu den esparru honetan trebatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Ondorengo belaunaldiekin dugun jauzia murriztu eta ezagutzak barneratu behar ditugu. Baliabideak gureak egin eta beraien erabilera egokia bilatu, bai maila pertsonalean nahiz profesionalean. Lehen klase egun hartan, adierazi zigun bakoitzak Blog bat sortu eta bertan, gure lanak itsatsi behar genituela. Horretaz gain, Blog-ak "makeatu", "tuneatu" eta bakoitzak nahi zituen gogoeta edo hausnarketa idatzi zezakeela. Interesantea! Sarean dauden Blog asko ikusi eta ezagutzen nituen, tartean nire lagun batzuk orain dela ez asko zabaldua duten bat: "http://emadazueskua.blogspot.com/". Proiektu bat dute eskua artean, interesantea eta pertsonala, mezu bat zabaldu nahi dute eta zailtasunak - zailtasun lan txukuna egiten ari dira. Beraz, Blog-ak ezagutzen banituen ere, inoiz ez dut nire burua Blog baten erditzean ikusi, hala ere, beti dago lehen aldi baterako parada. EGINDAKOAK... Aitortu beharra daukat, lehen klase egun hartako aurkezpenean adierazi nuen bezala, hasieratik beldur handiena, denbora ezaren mehatxua nuela. Orain, lauhilabetekoa pasa dela, mehatxua konfirmatu egin da eta egitekoak ez dira nahi bezain txukunak izan. Agindutako lan guztiak ezin izan ditut egin, besteak beste Ikastetxe batean, "in situ" egin beharreko praktika, hortaz, Blog honen edukia osatugabea egon daiteke. Eginbeharrekoak lanak ondorengoak ziren:

Eskola 2.0 inguruko laburpen bat eta balorazio pertsonala, hau Scribd bidez gure Blogera nola igo behar zen "El Rincn del ordenador" Rosalia Romero idatzitakoaren laburpen pertsonala eta liburuko kapituluen mapa kontzeptuala Spicynodes erabiliz. Ipuin digital bat eta bere gida didaktikoa. Ipuina eta narratiba egiten asko ikasi dugu, programa desberdinak erabili ditugu (powerpoint-a, imovie eta youtube ). "Hezkuntzari aplikatutako teknologi berriak", J.M. Correa Gorospeneren liburuaren irakurketa edo HH-n, IKT-en inguruan egindako analisiaren praktika Paper-zorro bat egitea, non egindako lanak eta hausnarketak jasoko diren.

Lan horien garapenerako, zenbait programa edo baliabideekin trebatu edo harremanetan jartzea geneukan helburu, besteak beste: Scribb, Spicynode, Movi maker, Youtube, Vimeo, Blogger, Gloogle docs etab. Aipagarria iruditzen zait, azken klase egunean egindako talde aurkezpenetan ikusitako esperientzia. Lan txukunak aurkeztu ziren, interesanteak eta gainera baliabideak egoki erabili zirela usten dut. BALORAZIOA... Nire balorazio pertsonala ordea, guztiz positiboa da. Ez nuke pentsatuko orain dela ez asko lan hauetan jardungo nuenik, ez eta nire bizitza pertsonaleko eremu txiki bat baliabide hauek direla medio publiko egingo nuenik, baina pozik nago nahiz eta agian materia gainditzeko haina ez izan. Baina...orain ez bada beranduagoa izango da. Zerbait ikasi dut, zerbait baino gehiago optimistegia izan gabe. Blog bat sortu, diseinatu, hitzak eta letrak sartu ditut, argazkiak eta bideoak, mapa kontzeptual bat diseinatu dut sekula entzun ez nuen programa baten bitartez etab. Zer ibilbide izango duen honek? Auskalo. Egia esan, hor dago, sortua dago eta zergatik ez, norberaren hausnarketak zuekin konpartitzea? Denborak esango du. Bestetik, Teknologi berriak eta Ikastetxearen arteko elkarrekintza horretan esan, harreman hori ezinbestekoa bada ere, elkarrekintza natural, egoki eta baliagarria izateko, irakasle eta profesionalei bere lana aurrera eramateko baliabideak eskaini behar zaiela. Eta baliabideak emateaz gain, erabileraren jarraipena egin behar da. Profesionalen etengabeko formakuntza eta baliabideen etengabeko hornitzea. Honen adibidea da Eskola 2.0 ekimenean gertatutakoa. Osatu gabeko programa izan dela iruditzen zait, batez ere, jarraipenik izan ez duelako.

You might also like