You are on page 1of 12

ATMOSFERA ETA KLIMA - 3

MAIALEN IMAZ

KLIMA ETA EGURALDIA

Klima: Epe luze batean zehar


leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoera eta garapenaren ezaugarri diren fenomeno meteorologikoen multzoa.

EGURALDIA:Halako une batean atmosferak daukan egoera, hainbat elementu meteorologikoz definitua. Eguraldi ona edo txarra.

METEOROLOGIA

Atmosferako fenomenoak aztertzeaz arduratzen den zientzia. Eguraldia iragartzea eta honekin batera klima-aldaketak aurreikustea dira aplikazio-eremu garrantzitsuenak.

MUNDUKO KLIMA

A) KLIMA BEROAK: Klima ekuatoriala:


Tenperaturak altuak urte osoan, 25/27 C ingurukoak. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Prezipitazioak ugariak dira, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik.

Klima tropikala:
Tenperaturak altuak dira urte osoan baina urteko bi urtaroetan aldaketak: Udan 25/30 C eta neguan 20/23 C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; Negua, aldiz, urtaro lehorra da. Dena den, urtean 1.000 mm-tik gorako prezipitazioak izaten dira. Ibaiak, izugarri aldatzen dira urtaroen arabera. Urtaro hezean uhaldi handiak izaten dira eta, ondorioz, askotan uholdeak gertatzen dira.

Basamortuko klima:
Udan tenperaturak oso altuak dira (40 C-tik gorakoak) Neguan epelak (25 C inguru). Egunaren eta gauaren artean, tenperatura-aldaketa oso handia da, 40/45 -raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi eta gainera, oso irregularki; urtean 200 mm baino gutxiago egiten du.

B) Klima Epelak: Klima Mediterraneoa:


Neguak nahiko epelak Udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak Urtaro lehorrean, udan, ez du ia euririk egiten. Ibaiek ez dute emari handirik Ibai motzak dira eta uhaldi eta agorraldi handiak izaten dituzte.

Klima Ozeanikoa:
Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak,baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera. Euria maiz egiten du eta urtean 900 mm. baino gehiago izaten dira. Ibaien emaria urte osoan antzekoa izan ohi da, udan apur bat behera egiten badute ere.

Klima Kontinentala:
Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak Udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak Prezipitazioak, berriz, urtean 600 mm ingurukoak. Landaredi mota nagusia taiga edo baso boreala.

C) Klima Hotzak: Mendiko Klima:


Tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 C gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira. Neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 C-ra iritsi ez. Prezipitazioak ugariak izaten dira.

Klima Polarra:
Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak, ia beti 0 C-tik behera. Prezipitazioak urriak.

Zer da klimograma bat?

Grafiko bat da. Toki bateko tenperatura eta prezipitazioak agertzen direnak. Alde batetan prezipitazioak eta beste aldean tenperatura.

1) Grafikoa 12 zati berdinetan banatzen da Goitik berakoa eta behean hilabeteen hasierako letrak jartzen dira. 2) Datuak kokatzen dituzu grafiakoan bertan.

You might also like