You are on page 1of 14

ATMOSFERA ETA KLIMA-3

KLIMA
Epe luze batean zehar leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoera eta garapenaren ezaugarri diren fenomeno meteorologikoen multzoa (tenperatura, presioa, haizeak, prezipitazioa, intsolazioa, etab.).

EGURALDIA
Halako une batean atmosferak daukan egoera, hainbat elementu meteorologikoz definitua. Eguraldi ona, txarra, nahasia.

aldeak
eguraldia: Normalean "eguraldiak" elementu meteorologiko hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. klima:denbora luzean neurtuak. Honek esan nahi du egoera guztiak kontuan hartzen direla, adierazgarriak, ez ohikoak: egoeren gertaerak, beren dinamika, nola gertatzen diren eta zein erritmotan gertatzen diren... Klima mota ezartzeko tokian tokiko eguratsaren neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura, prezipitazioa, eguzkiorduak, argia, hezetasuna, haizearen abiadura etab.

METEOROLOLOGIA
Atmosferako fenomenoak aztertzeaz arduratzen den zientzia. Eguraldia iragartzea eta honekin batera klima-aldaketak aurreikustea dira aplikazio-eremu garrantzitsuenak

MUNDUKO KLIMAK
KLIMA BEROAK
Klima ekuatoriala:eremu bero intertropikaletako klima mota da,

ekuatoretik hurbil daudenak. Urte osoan tenperatura handiak ematen dira,,Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira, negurik ez dagoela, euria sarri izaten da, eta ez dago urtaro lehorrik. Amazonas eta Kongo ematen da Klima ekuatoriala kolore berdea da

KLIMA TROPIKALA
tropikoetan izaten den klima mota da, ipar-hego 15-25 graduko latitudea arte. Urte osoan zehar tenperaturak handiak dira,bi urtaroetan aldaketak daude: udan 25/30 C eta neguan 20/23 C, uda urtaro hezea da,Negua aldiz, urtaro lehorra da. Ameriketan, Afrika eta Australia

Klima tropikala

BASAMORTUKO KLIMA
Basamortuetan izaten den klima mota da Udako tenperaturak oso handiak dira (40 C-tik gorakoak) Epelak dira neguan (25 C inguru). Egunaren eta gauaren artean tenperatura-aldaketa izugarria

da, 40-

45 C-raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi egiten du

Basamortuko klima

MUNDUKO KLIMAK
KLIMA EPELAK
Klima mediterraneoa: Mediterraneo itsasoaren inguruko lurralde gehienetako berezko klima da. Uda beroa eta lehorra eta negua aldiz, epela eta hezea da. Kaliforniako itsasaldea, Mendebaldeko eta Hegoaldeko Australia, Hego Afrikako hegomendebaldea eta Txileko erdialdea kakatzen dira.

Klima ozeanikoa
Klima ozeanikoa Europa eta Amerika mendebaldeko eta Australia ekialdeko kostaldeetan tarteko latitudeetan dagoen klima mota da, ozeanoaren eragina nabaria den lekuetan. Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 C eta 0 C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10 C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira. Prezipitazioak erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik. Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 C baino baxuagoa da. Gainera, Hilabeteko batez besteko tenperaturak 10 C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez

Klima kontinentala
itsasbazterretik urrun daudelako edo haizeak eta prezipitazioak kontinentearen barnealdetik jasotzen dituztelako, ozeanoen eraginik ez duten latitude ertaineko eskualdeetako klima da. Honen ezaugarri nagusia urtaroen arteko tenperatura alde handia da (30 C baino gehiago)[1]. Udak oso beroak eta neguak oso hotzak izaten dira.

MUNDUKO MUSIKA
KLIMA HOTZA Mendiko klima: tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko
mendikateetako eta mendi garaietako klima da. tenperatura behera egiten da, ailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 C-ra iritsi ez. Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du. Elurra pilatzen denez, gune honetako ibaiek uhaldi handiak izaten dituzte

KLIMA POLARRA
Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 C-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.

KLIMAGRAMA
Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik.

You might also like