You are on page 1of 8

LESBIANA,GAY,BISEXUAL ETA TRANSEXUALEN

ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA


Osteguna, 2012ko ekainaren 28a Testuak: Joxi Ubeda

02 Erreportajea Deialdiak hiriburuetan 06 Erreportajea APMGYL elkartea 08 Erreportajea Errespetuz elkartea

Askatasunaren egarria

Iazko Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean Iruean izan zen manifestazioko irudi bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

berria 2012ko ekainaren 28a, osteguna

02 lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna deialdiak

Ospakizuna eta aldarria


tzilik dago berdintasunezko ezkontzaren edo sexu berekoen ezkontzaren legeari egindako konstituzionaltasunik ezaren errekurtsoaren kontua. Espainiako Gobernuak dio errekurtsoa ezin duela kendu. Aurreko gobernuaren oposizioak egindako errekurtso bat da. Duela sei urte, PP alderdia oposizioan zegoen, eta, orain, gobernuan dago. Gai sozial guztiak bata bestearen atzetik erortzen ari direla ikusirik, oihartzun sozial gutxirekin, eta berdintasunezko ezkontza gai ideologikoa izanik, txanpa berean eror daiteke. Anbiguotasunez aritu izan dira beti, eta Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa berdintasunezko ezkontzaren alde azaldu denean, bere alderdiak, PP alderdiak, haren iritzi pertsonala besterik ez dela esan du. Gehitu elkarteko kideek azpimarratu dute sexu berekoen ezkontzaren legeari egindako konstituzionaltasunik ezaren errekurtsoaren kalitatea eskasa dela. Oso helduleku gutxi ditu, juristek beraiek esanda, baina politikan edozein ezusteko gerta daiteke. Auzitegi Konstituzionalak bere iritzia eman eta ganoraz jardungo duen itxaropena daukagu, eta espero dugu errekurtsoak ez duela aurrera egingo. Halaber, Espainiako Gobernua murrizketa ekonomikoekin batera murrizketa ideologikoak egiten ari dela diote Gehitu elkarteko kideek. AMPGYL elkarteak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen gurasoak biltzen ditu; Miarritzeko Harrotasun Martxan parte hartu zuen ekainaren 16an, eta Madrilen ekainaren 30ean izango den manifestazioan ere parte hartuko du. Halaber, Vilanova i la Geltrun (Bartzelona) uztailaren 6an izango den gurasoen batzar batera joateko asmoa du. Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen gurasoen Espainiako estatu osoko ordezkaritzak bilduko dira lehenengo aldiz, AMPGYL elkarteko ordezkari Ramon Martinezen hitzetan. EHGAM taldea ere Euskal Herriko kale eta plazetara aterako da ekainaren 28an, beste hainbat lesbiana, gay eta transexualen elkarterekin; lesbo-homoparental familiekin; gay, lesbiana eta transexual gurasoekin; hiesaren aurka borrokatzen ari diren taldeekin, eta beste zenbaitekin, ideia hauek azpimarratzeko, besteak beste: Maritxu, bollera eta transexualok gure orainaren protagonista izan behar dugu, lehen pertsonan jardunez, duela 35 urte hasi ginen bezala.

Gasteizen iaz antolatu zuten manifestazioa. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Iruean iaz egin zuten manifestazioa. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

horrek: NUP-UPNA Asanbladak, Bilgune Feminista, Hiesaren Kontrako Batzordea, Gazte Kontseilua, EHGAM, Kattalingorri, Lumatza, Munduko Medikuak, Rainwod Taldea, Sare eta SOS Arrazakeria. Donostian, Murrizketarik gabeko berdintasuna. Matrimonio igualitario eta Heterokapitalismoaren aurka! leloekin abiatuko da manifestazioa, Bulebarretik, arratsaldeko 19:30ean, Gehitu, Errespetuz, AMPGYL eta Transmarikabollo koordinakundeko EHGAM, Bilgune Feminista, Garaipen eta Medeak taldeek deituta. Biharamunean, Heteropatriarkatuaren aurkako festa izango da Gazteszenan, Egiako kultur etxean, gaueko 23:30etik aurrera.

Ekainaren 28an, Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean, manifestazioak izango dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruean.
ainbat elkartek antolatu dituzte ekainaren 28an Bilbon, Gasteizen, Iruean eta Donostian izango diren manifestazioak, transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queer-en sexu askapena aldarrikatzeko. Bilboko manifestazioa Moyua plazatik aterako da, 20:00etan, Zuen zerua, gure infernua, Ni un

Sexu berekoen ezkontzaren legea


Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Elkarteak Donostiako manifestazioan parte hartuko du. Halaber, Miarritzeko Harrotasun Martxan parte hartu zuen ekainaren 16an, eta Madrilen ekainaren 30ean izango den manifestazioan ere parte hartuko du. Donostiako manifestazioaren Murrizketarik gabeko berdintasuna. Matrimonio igualitarioleloari buruz hauxe esan du Javi Ormazabalek, Gehitu elkarteko koordinatzaileak: Espainiako Auzitegi Konstituzionalean oraindik zin-

paso atras! lelopean, eta Santiago plazan amaituko da. Bizkaiko E-28 koordinakundeak antolatu du. Elkarte hauek biltzen dira dira koordinakunde horretan: Aldarte, Hegoak, EHGAM, MassMedea, Bizigay, Euskal Hartzak eta Cadaver Insurrecto. Gasteizko manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazatik irtengo da, 20:00etan, Zuen infernua, gure paradisua leloarekin. Siete

Menos Veinte taldeak iragarri du manifestazio hori. Irueko autobus geltokian, topaketa sexual-maitekorrak izan dituzten pertsonak omenduko dituzte, 19:30ean, eta jarraian manifestazio bat aterako da Gure gorputzak ez dira murrizten! Contra los recortes, tijeretas! lelopean. Nafarroako E-28 plataformak deitu du manifestazio horretara. Talde hauek batzen ditu plataforma

2012ko ekainaren 28a, osteguna berria

harrotasun eguna lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna 03

Berdintasunaren eskaera
Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideak aldarrikatu dituzte Harrotasun Egunean, Miarritzen.
ay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideak exijitzeko 12. Harrotasun Martxa egin zuten Miarritzen, ekainaren 16an, Berdintasunak ezin du gehiago igurikatu leloarekin. Ehunka herritarrek parte hartu zuten koloretsua izan zen manifestazio horretan, oihu, musika eta aldarri artean. Itxaropen apur bat sumatu ahal izan zen parte-hartzaileen artean. Izan ere, Franois Hollande Frantziako presidenteak harturiko 31. engaiamendua gogoan zeukaten: Konpromisoak harturik daude, orain legearen bidez gauzatu behar dira, Beat Gachen Les Bascos elkarteko presidenteak esan zuenez. Hain zuzen ere, manifestazioan plazaratu zituzten bi aldarri nagusi, ezkontza eskubidea eta adopzio eskubidea, Hollandek kanpainan hitzeman zituen eskubideak dira.

Berdintasuna bermatzeko legea sortzearen alde mobilizatzeko deia egin zuten antolatzaileek manifestazioaren amaieran: Argi izan dadila, ezer ez zaigu emana izango, mobilizatu beharko dugu azkarki; eskubideen berdintasuna ukatzen digutenok ahal duten guztia egingo dutelako lorpena oztopatzeko. Les Bascos elkarteak antolatu zuen Harrotasun Martxa, eta beste hainbat elkarteren atxikimendua izan zuen: AMPGYL gay, lesbiana, bisexual eta transexualen gurasoen elkartearena, nahiz Aides, Gehitu eta SOS Homofobia elkarteena, besteak beste. Ipar Euskal Herriarekin dituzten etengabeko harreman eta elkartasunaz gain, Espainiako gobernuak harturiko neurri arriskutsuak gogoan izan zituen Olga Alarcon Gehituko kideak: Ezkontza eskubideari begira, berdintasuna arriskuan dago, be-

rriz atera behar dugu kalera, aldarrikatzeko. EH Bai, Ezkerreko Frontea, NPA eta Alderdi Sozialistako ordezkariak mintzatu ziren manifestazioa hasi aurretik, haien elkartasuna adierazteko. Frantziako Legebiltzarrerako bozketen bigarren itzulian izan diren Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux hautagai sozialistak ere manifestazioan egon ziren. Hollandek hitzemandakoa kargualdi hastapenean gauzatua izan dadin, ahal den guztia egingo duela esan zuen Capdeviellek. CGT eta CFDT sindikatuen ordezkariek ere manifestazioan parte hartu zuten. Ipar Euskal Herriko Hitza astekariak ekainaren 15ean jakinarazi zuenez, 2014rako Harrotasun Egun bateratua egiteko xedea aztertzen ari dira gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideen alde diharduten elkarteak. Ohiturengatik, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrotasun egunak astebeteko tarteaz ospatzen dira. Bi ospakizunak uztartzeko aukera aztertzen ari dira, eta, egutegiaren eskutik, 2014an Harrotasun Eguna elkarrekin egiteko parada

Harrotasun Martxa, Miarritzeko kaleetan. GAIZKA IROZ

kontuan hartzen ari dira Ipar Euskal Herriko militanteak.

Jarrera homofoboak baztertzeko nahia


Ipar Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak nabarmendu du hezkuntzan eragin behar dela gizartean jarrera homofoboak baztertu nahi badira. Frantziako gobernu berriari hezkuntza arloko plangintza eraginkorra osatzeko eskatu diote, eta, gisa berean, sostengua eskatuko diete tokiko diputatuei.

Gizarteak bideratutako balioak bereganatzen dituzte haurrek, eta, kasu anitzetan, adierazpen gutxiesgarriak, mespretxua edo iraina adierazten diote ohikoak edo nagusi ez diren jokamoldeei. Nerabezaroan gazteek kezka eta galdera ugari dituzte, haien nortasunaren bila dabiltza, eta homosexualak direla pentsatzen edo sentitzen hasten diren gazteek arrangura edo jakin-min hori gordetzen dute, ez diotelako inori erakutsi nahi, dio Les Bascos elkarteko presidente Beat Gachenek.

berria 2012ko ekainaren 28a, osteguna

04 lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna gehitu

Gehitu elkarteak eta beste hainbatek Donostian iazko ekainaren 28rako antolatutako manifestazioa. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Informazioa eta heziketa


Krisiaren ondorioz, ikastegietako programa hezigarriak kentzeko arriskua ikusten dute Gehitu elkarteko kideek. Heziketa lantzea funtsezko zeregina da Gehiturentzat.
ehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Elkarteak Zilarrezko saria Empar Pinedari eman dio. Militante historiko bat da, feminista, lesbiana, eta behin esaldi esanguratsu bat esan zuen: eskubideak lortzeko, borrokatu egin behar da, eta eskubideei eusteko ere, borrokatu egin behar da. Ekainaren 28a alaitasunezko egun bat da, ospakizun bat, baina gure eskubi-

deei eusteko borroka egun bat ere bada. Eskubide bat eskubide den heinean, berezkoa izan beharko luke, haren alde borrokatu beharrik izan gabe. Eskubideak askatasunarekin parekatuz, askatasunaren alde ez litzateke borrokatu behar, ezta askatasunari eustearen alde ere; azken batean, askatasunaren alde borrokatzen ari bazara, horrek esan nahi du ez dagoela askatasunik, azpimarratu du Gehitu elkarteko koordi-

natzaile Javi Ormazabalek. Transexualitatearen lege integrala onartu edo ez bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean ekainaren 28an, eta lege hori onartuz gero ospatzeko beste arrazoi bat izango dela nabarmendu du. Gehitu elkarteak, zilarrezko saria Empar Pinedari eman ez ezik, latorrizko saria eman dio Espainiako Gobernuari, hiesari aurre egiteko duen borondate eta lidergo faltagatik, ekainaren 16an jakinarazi zuenez. Elkartearen ustez, PPren gobernuak osasun arloan hartutako neurriek giza eskubideak urratzen eta desberdintasun sozialak areagotzen dituzte.

grama hezigarriak kentzeko arriskua ikusten dute Gehitu elkarteko kideek. Bigarren Hezkuntzako gazteen jarreren gainean egin dugun azkeneko azterketan, jarrera horiek azkeneko lau urteetan ez direla aldatu ikusi dugu. Mezu bat badagoela bai, baina ikasleek azaltzen dituzten jarrerak duela lau urteko jarreren antzekoak direla ikusi dugu. Jarrera horiek hondar sozial eta kultural batzuetan oinarrituta daude. Orduan, programa hezigarriak lantzen jarraitzea beharrezkoa da. Legerian izandako aurrera-

Krisiaren ondorioak
Krisi ekonomikoaren ondorioak jende orok jasaten ditu. Hezkuntzan ere suma daitezke. Hezkuntzan, aniztasun afektibo-sexualari izan behar zaion begirunea lantzeko gogo handirik ez dute erakutsi administrazioek, eta hezkuntza zentroek beraiek elkarteoi parte hartzeko eskatzen digute. Parte hartze horiek erakundeek ematen dituzten diru laguntzen bitartez ordaintzen dira, neurri handi batean. Krisia nagusi den garai hauetan, administrazio guztien diru laguntzak asko murrizten ari direla ikusten ari gara. Ondorioz, ikastegietako pro-

Ekainaren 28a alaitasunezko egun bat da, baina gure eskubideei eusteko borroka egun bat ere bada
JAVI ORMAZABAL
Gehitu elkarteko koordinatzailea

kuntza eguneroko bizimoduan nabaritu beharko litzateke. Aurrerakuntza horretan oinarrituta bizi behar dugu gizartean. Orduan, kontzientzia harrarazteko lanarekin jarraitzea beharrezkoa da, ikasleen eta gazteen artean, irakasleen artean eta hezkuntza sisteman oro har. Funtsezko lana da, eta arriskuan ikusten dugu.

Infasis zerbitzua
Gehitu elkarteak jarduteko hiru ardatz nagusi finkatuta dauzka. Hezkuntza da horietako bat. Hitz

Egin Dezagun Homosexualitateaz programa lantzen ari dira ikastegietan. Arrakasta handiz, Javi Ormazabalen hitzetan. Gipuzkoa osoko 1.400 gazte parte hartzen ari dira programa horretan. Egitasmo egokia eta beharrezkoa dela uste dugu. Infasis zerbitzua da bigarren ardatz nagusia. Gehitu elkarteak informazioa eta laguntza eskaintzen du zerbitzu horren bitartez. Erreferentzia bat da. Aniztasun afektibo-sexualaren inguruko arazoren bat daukan jendea aholku eske etortzen zaigu. Gizartera zabalik dagoen gure elkartearen atalik nabarmenena da. Bi ardatz nagusi horiek lantzea, hau da, hezkuntzako programak eta Infasis zerbitzua lantzea, beharrezkoa da Gehitu elkartearentzat. Datorrena datorrela gure elkarteak aurrerantzean ere zentzua izan dezan, bi arlo horiek jorratzea beharrezkoa da, eta biak arriskuan daude. Gehitu elkarteak beste hainbat ekitaldi eta jarduera ere antolatzen ditu: Ludikoagoak, sozializazioa lantzen dutenak, festak eta horrelakoak. Oso ongi daude, batez ere gizarteko gainerako herritarrak gonbidatuz gero, festaz gurekin batera goza dezaten. Festen bitartez estereotipoak eta aurreiritziak ere gainditzen ahal dira. Gehitu elkarteari buruzko informazio gehiago www.gehitu.net webgunean edota 943-46 85 16 telefono zenbakira deituta lortzen ahal da.

2012ko ekainaren 28a, osteguna berria

ehgam lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna 05

Sexofobiaren aurka
Sexualitatearen askapena pertsona guztien kontua dela nabarmendu du EHGAM mugimenduak.
aur egun proposatzen diren murrizketa ekonomikoak direla kausa, osasuna, informazioa eta beste hainbat arlotako proiektuak garatu ahal izateko, ondorioak jasango dituztela nabarmendu dute EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendukoek. Halaber, Eliza katolikoaren hierarkiaren gogortasuna nabarmendu dute: Normalizatuak ez diren sexu harremanak kondenatzen jarraitzen duelako (sexu bereko pertsonen artekoak, ugaltzeko xede ez duten sexu harremanak, eredu heteropatriarkaletik bazter bizitzen diren sexu harreman eta ezkontzak), emakumeei eraso eginez, erabakitzeko eta beren gorputzak modu librean erabiltzeko aske izan nahi dutelako. Gorroto homofobiko-transfobiko eta misoginoaren etengabeko propaganda ere salatzen dugu, Jose Antonio Roig Alcala de Henaresko [Espainia] gotzainak bere adierazpenetan erakutsi zuen bezala. Sexualitatearen askapena pertsona guztien kontua dela argi daukate EHGAMeko kideek: Orrialde hauetatik, herritar guztiak kontzientzia hartzera gonbidatzen ditugu, gorroto homofobiko-lesbofo-transfobikoaren aurkako borrokan, sexofobiaren aurkako borrokan, azken batean, denok bat egin dezagun. Sexofobia gure kaleetatik, ikasketa zentroetatik, lantokietatik, komunikabideetatik, organizazio politiko eta sindikaletatik, Poliziatik, komunikabideetatik, kirolguneetatik, eta abarretatik kanporatzeko. Udalek eta gainerako erakunde publikoek sentsibilizazio politikak garatzea garrantzitsua da EHGAMeko kideentzat, gure herrietan eta hirietan sexu, genero eta abarren fobiak lehenbailehen desager daitezen. Azken batean, gizarte osoaren kontzientziazioa eta konpromisoa ezinbesteko da, EHGAMeko kideen iritziz, sexu identitateengatik, gure harremanen generoagatik eta gure bizitzengatik sortzen diren fobiak berandu baino lehen erauzteko. Erakunde publikoei benetakoa eta eraginkorra den konpromiso bat eskatzen diete, egun hauetan egiten diren ohiko sostengu eta atxikimenduak baino gehiago. Ekainaren 28koak ez ezik, EHGAMek beste hainbat ekimen ere antolatuko ditu aurten. Besteak

beste, 3. Madelon Literatur Saria, euskaraz eta gazteleraz, 15 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat. Halaber, aurtengo Lesgay-

trans kanpaldia irailaren erdian izango dela jakinarazi dute. Irailaren 14an, 15ean eta 16an, hain zuzen, Nafarroako Uitzi herrian. EHGAM Euskal Herriko GayLes aAskapenerako Mugimenduari buruzko informazio gehiago www.ehgam.org webgunean eta 667-43 55 70 telefono zenbakira deituta lortzen ahal da.

EHGAM eta Bilboko konpartsen elkarretaratze bat. M. RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

berria 2012ko ekainaren 28a, osteguna

06 lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ampgyl

AMPGYL elkarteko kideak, beren pankarta eta aldarriarekin, iazko ekainaren 28ko manifestazioan, Donostian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Seme-alaben diskriminazioa gainditzeko ahaleginak


Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen gurasoak biltzen ditu AMPGYL elkarteak. Seme-alaben eskubideak errespetatzea eskatzen dute elkarteko kideek.
kainaren 28an, Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean, hauxe azpimarratuko du AMPGYL elkarteak, Ramon Martinez ordezkariak azaldu duenez: Gure seme-alaben eskubideak errespeta ditzatela eskatzen dugu, herri honetako beste edozein pertsona

bezala har ditzatela. Hori ez baita gertatzen. Beren sexu izaerarengatik ez ditzatela diskriminatu eskatzen dugu. Horretarako, hezkuntzan egin beharreko lana nabarmendu dute. Gehitu elkartearekin batera, eskola publikoan kontzientziazio lana sustatzeko saioak egiten hasi gara, adierazi du Martinezek.

Gurasook badakigu zein den ikasgeletako homofobiaren errealitatea: ikaragarria da


RAMON MARTINEZ
AMPGYL elkarteko ordezkaria

Hainbat egitasmo martxan jarri ditugu, eta ikasgelen bitartez aurrera eraman nahi ditugu. Heziketa afektibo-sexuala curriculumean sartu nahi dugu. Hori baita gai hori lantzeko modu bakarra. Gai horri astean ordu pare bat eskainiz, besterik ez bada, baina ganoraz; eta, horretarako, derrigorrezkoa izateko, curriculumean sartu behar da.

Homofobia ikasgeletan
Homofobia gertaera larriak maiz izaten direla dio Martinezek. Gurasook badakigu zein den ikasgeletako homofobiaren errealitatea: ikaragarria da. Aurkitu ditugun kasuak oso gogorrak dira, eta horren inguruan ez da deus ere egiten. Ikasgelaren batean homofobia gertaeraren bat izaten denean gertaera hori zokoratu egiten dela azaldu du Martinezek: Urrundu egiten dute, ezkutatu, gertaera horrek arazo gehiago sor ez dezan. Eta hori ez dago ongi. Hori dela eta, ikasleen artean suizidioak izateko arrisku handia ikusten du Martinezek: Jende askok ez du hori sinesten, edo ez da ohartu, baina arrisku hori handia da gaztetxoen artean, homofobia dela kausa. Gehitu elkarteak ikastegietako homofobiari buruzko bost urteko ikerketa bat eginda dauka, eta ikerketa horrek azaltzen dituen datuak bat datoz Martinezek esandakoarekin. Azken urtee-

tan, egoera ez da batere aldatu. Otsailean, Espainiako estatu mailako jardunaldi batzuk izan genituen Valentzian, eta han ere ohartu ginen ikasgeletan izaten den homofobia kasuen kopurua izugarria dela. Kasu batzuk hotzikara sortzeko modukoak dira. Arazo horren inguruan, erakundeek hainbat programa abiatu dituzte. Baina gero, benetan, programa horiek ez dituzte aurrera eramaten hasieratik amaierara arte. Ikerketa asko daude, eta Interneten ipintzen dituzte. Baina hezkuntza zentroetara eraman behar dira, eta ikerketa horiekin lan egin beharra dago. Azken batean, ikasleen gurasoak kontzientziatzen hastea da AMPGYL elkartearen asmoa. Administrazio honek gai guztiak zaku berean sartu ditu, eta hori makurkeria da. Arazoak ez dira horrela konpontzen. Arazoak banan-banan konpondu behar dira, eta kasu bakoitza desberdina da gainerako kasuekin alderatuta. Homofobiaren arazoari oinarritik ekin behar zaiola dio Martinezek, Lehen Hezkuntzatik, eta modu normal batean, modu natural batean. Maitasunaz hitz egiten ari gara, elkar maitatzeaz, eta hori behe-behetik landu behar da. AMPGYL elkarteari buruzko informazio gehiago lor daiteke www.ampgyl.org webgunean edota 696-24 16 80 telefono zenbakira deituta.

2012ko ekainaren 28a, osteguna berria

aldarte lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna 07

Iazko ekainaren 28ko Irueko manifestazioko irudi bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Lesbianen musu emate kolektibo bat, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Aniztasunaren aldarria
Gay, lesbiana eta transexualen arretarako zentroa da Aldarte. Besteak beste, Zaharrok egitasmoa lantzen hasi da, pertsona adindunentzat.
ldarte zentroa E-28 koordinakundearen barruan aritzen da. Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunari begira, koordinakunde horren gogoetekin bat egiten du, Lala Mujika Aldarte zentroko kideak esan duenez: Eliza katolikoari egindako kritikekin bat gatoz. Instituzio homofoboenetako eta integristenetako bat da, eta aniztasunaren aurkako jarrerarik nabarmenena dukana. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen egoerari buruz, une kritiko batean gaude, dio Lala Mujikak. Krisi garai batean gaude, eta ezaugarri horietako kolektibo bateko kide bat izatea edo emakume bat izatea eragozpen bat edo itoaldi bat izan daiteke. Lehengoan, enpresa bateko burua den lagun batek esan zidan krisi garaian ez lukeela gay, les-

biana, bisexual edota transexualik kontratatuko. Krisi ekonomikoaren ondorioak gay, lesbiana, bisexual eta transexualek ordainduko duten beldur dira Aldarte zentroko kideak. Erne egon behar gara, ez baita krisi ekonomiko bat bakarrik, krisia beste alor batzuetan ere nabarmena baita: aniztasunaren errespetuan, aniztasun horren barruko bizikidetzan, eta abarretan. Dena den, iparra ez dela galdu behar azpimarratu du Lala Mujikak, Aldarte zentroko kideak. Kili-kolo gauden une batean bizi gara. Baina iparra ez dugu galdu behar aniztasunaren barruko bizikidetzari dagokionez. Krisiak krisi, lesbiana, gay, bisexual eta transexualak diren pertsonek gainerakoek bezala elikatu, arnasa hartu, lan egin eta bizi behar baitute. LGTB [lesbiana, gay, transexual eta bisexual] kolektiboa historikoki

oso iraindua izan da, eta krisi garai hauetan, emakumeekin batera edota elbarritasunen bat daukatenekin batera, enpresetatik kaleratzen lehenak izaten dira, eta lanpostu baterako kontratatzen azkenak.

Aniztasuna gizarte honetan daukagun ondasun bat da, eta ezin dugu galdu krisia egon ala ez Adindunak ezin dira ezkutatu, beti armairuan gordeta ezin dira bizi
LALA MUJIKA
Aldarte zentroko kidea

asko badaezpada isilik geratzen dira, kaleratuko ote dituzten beldurrez baitaude. Baina jendea animatu egin behar dela nabarmendu du: Nahi duten bezala adieraz daitezen animatu behar ditugu gizonak eta emakumeak, krisia egon ala ez. Aniztasuna defendatu, eta, haren alde borrokatu behar gara, kosta ahala kosta, gizarte honetan daukagun ondasun bat delako, eta ezin dugu galdu krisia egon ala ez. Azken urteetako borrokaren ondorioz, aniztasunaren alde lortutakoa ez litzatekeela galdu behar dio Lala Mujikak: Aurreratutako guztia bat-batean ez dezagun gal, orain garrantzitsua dirua besterik ez delako.

Elkartasuna
Elkartasunaren aldeko deia ere egiten dute Aldarte zentroko kideek: Elkartasuna jende ororen artean, ez bakarrik LGTB kolektiboko pertsonen artean, krisia oso sakona baita eta jende asko oso gaizki pasatzen ari baita. Gay, lesbiana eta transexualak diren pertsonei arreta eskaini ez ezik, sexu askatasunaren inguru-

Hori guztia ikusirik, jendea isilik dagoela dio Lala Mujikak. Gay edo lesbiana diren pertsona

ko ikasketak eta dokumentazioa ere biltzen du Aldarte zentroak Bilbon daukan bulegoan. Sentsibilizazioan eta hezkuntzan ere lan egiten ari gara, dio Aldarte zentroko Lala Mujikak. Lan horiek egin ez ezik, Aldarte zentroak bultzatzen dituen jarduera eta ekimenen artean, Zaharrok egitasmoa ere azpimarratu du Lala Mujikak: LGTB kolektiboko pertsona adindunentzat da. Aniztasuna adinean sartuta dauden pertsonekin ere bultzatzen saiatzen ari gara. Mundu honetan gazteak bakarrik ez baikara bizi. Gainera, azkenean denok zahartu egingo gara, lehenago edo geroago. Adindunak ezin dira ezkutatu, beti armairuan gordeta ezin dira bizi. Aldarte zentroan musu truk diharduten bi pertsona adindun lanean ari dira Zaharrok egitasmoan. Ilusio handiz ekin diogu egitasmo horri, eta pixkanaka aurrera egiten ari gara. Aldarte zentroari buruzko informazio gehiago www.aldarte. org webgunean, edota 94-423 72 96 telefono zenbakira deituta lortzen ahal da.

berria 2012ko ekainaren 28a, osteguna

08 lesbiana,gay,bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko eguna errespetuz


duelako. Komunikabideek askotan ematen duten informazioak ez du errealitatearekin zerikusirik; askotan, morboa eta sentsazionalismoa saltzen dute. Hori guztia dela eta, Errespetuz elkarteak informazioa zabaldu eta heziketa lantzen du. Elkartean egiten dugun lanetako bat da. Hitzaldiak ematen ditugunean, edo transexualitateari buruz modu naturalean hitz egitera hainbat lekutara joaten garenean, askotan jendea harrituta geratzen da pertsona normalak garela ikusten dutenean, beste edozein pertsona bezalakoak. Denboraren poderioz transexualen egoera normalduko dela uste du Montesek. Egoera jadanik pixka bat normaltzen ari da. Transexualitatea ez dago hain gaizki ikusita. Egiten ari garen lanak bere fruituak ematen ditu, neurri batean. Errespetuz elkartea 2008an sortu zen, modu ofizialean, baina Errespetuz elkarteko kideak aurretik ere lanean aritzen ziren, jendeari arreta eta aholkua eskainiz. Lehen, 40-50 urteko jendea etortzen zitzaigun transexuala zela edo emakume sentitzen zela aitortuz, eta, orain, gehienak 20 urte ingurukoak dira. Duela urte pare batetik hona gurasoak laguntza eske etortzen zaizkigu seme bat transexuala daukatelako, edo seme bat daukat, baina agian neska bat da esanez. Batzuetan, 9-10 urteko seme batentzako laguntza eskatzen digute. Transexualen egoera normaltzen ari den heinean Errespetuz elkarteak arreta eskaintzen dion jendearen adina jaisten ari dela dio Montesek. Gero eta jende gazteagoa etortzen zaigu laguntza eske. Gaia sozialki hain gogorra ez delako eta gero eta errazago onartzen delako. Garai batean. sinestezina zen hori guztia.

Errespetuz elkarteak Gasteizen iaz deitu zuen pertsona transexual bati egindako erasoa salatzeko elkarretaratzea. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Eskubideak errespetatzeko nahia


Gero eta jende gazteagoak eskatzen dio laguntza Errespetuz transexualen elkarteari.
kainaren 28an izango den Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren inguruan, Errespetuz elkarteko kideek azpimarratzeko hainbat kontu dauzkate. Pertsona transexualen eta integrazioaren aldeko euskal elkartea da Errespetuz. Bilbon dauka bulegoa. Eusko Jaurlaritza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteekin lan egiten aritu da pertsona transexualen legearen inguruan, aniztasun afektibo-sexualaren alde aritzeko, LGTB [lesbiana, gay, transexual eta bisexual] kolektiboa diskriminatzearen aurka borroka egiteko eta beste hainbat kontu lantzeko, Errespetuz elkarteko lehendakari Sarai Montesen hitzetan. Pertsona transexualentzako lege integrala idaztea da kontu horietako bat. Eusko Jaurlaritzak lege hori osatzeko ideiak eskatu zizkien elkarteei. Errespetuz transexualen elkarte bat da, eta lege horrek bete-betean hunkitzen gaitu. Orduan, Nafarroako legea hartu genuen, gure artean bildu ginen, eta lege oso bat idatzi genuen. Lege horren zirriborroa Eusko Jaurlaritzari idatzita eman

genion, eta zirriborro horren gainean Eusko Jaurlaritzak gainerako elkarteekin eta gurekin elkarlanean lan egin du. Errespetuz elkartearen zirriborroaren gainean elkarteek egin dituzten ekarpenekin osatu da pertsona transexualentzako legearen zirriborroa genero identitateko arrazoiengatik ez diskriminatzeko eta pertsona transexualen eskubideak aitortzeko legea. Legegai zirriborro hori Eusko Legebiltzarrean dago; zuzenketen aldia amaitu da, eta ekainaren 28an legearen onartzea bozkatuko dela baieztatu digute, esan du Montesek. Beraz, aurtengo ekainaren 28a egun garrantzitsua izango da pertsona transexualentzat. Azkenik, gure eskubideak errespetatuak izan daitezen ahalbidetuko duen lege bat izango dugu. Ustez eskubide horiek bermatzen dituzten beste lege batzuk badauzkagu, baina ez dira errespetatzen. Lana, hezkuntza eta beste hainbat arlo kontuan izango ditu transexualentzako lege horrek. Izan ere, transexualoi lanbidea ukatzen digute, eta eskoletan diskriminatu egiten gaituzte. Azken batean, elkartearen izenak berak dioen bezala, errespetua eskatzen dute transexualek. Horregatik

jarri genion Errespetuz izena elkarteari. Hori baita nahi duguna. Guk mundua errespetatzen dugu; zergatik munduak ez gaitu errespetatzen?. Transexualen kolektiboa oraindik oso estigmatizatuta dagoela nabarmendu du Montesek, Errespetuz elkarteko lehendakariak. Jendeak estereotipoekin jarraitzen du oraindik. Norbaitekin transexualitateari buruz hitz egiten duzunean, denek emakume bat daukate buruan, inork ez du gizon bat buruan. Gainera,

Transexualoi lanbidea ukatzen digute, eta eskoletan diskriminatu egiten gaituzte Errespetua nahi dugu. Guk mundua errespetatzen dugu; zergatik munduak ez gaitu errespetatzen?
SARAI MONTES
Errespetuz elkarteko lehendakaria

emakume bat dela pentsatzen dutenean, prostitutak direla uste dute berehala. Pertsona ugari dira Errespetuz elkarteko kideak. Pertsona bakoitzak bere lanbidea dauka: argiketariak, autoen mekanikariak, biologoak, taxi gidariak Erabat normalak diren ogibideak dira; orduan, estereotipoen kontu hori

ez dugu ulertzen. Transexualak sexu orientazioaren kontuekin ere nahasten dituztela dio Montesek: Gizartearen gehiengoak homosexualitatearen kontuekin nahasten gaitu. Azken batean, arazoa ezjakintasunean datza. Norbaiti gripeari buruz hitz egiten badiozu, badaki gripea zer den, nahiz eta une horretan gripea ez izan, noizbait izan duelako. Baina jendeari transexualitateari buruz hitz egiten diozunean, jendeak normalean ez daki ezer transexualitateari buruz, oso gutxi garelako; eta zaila da pertsona bat transexuala izatea, edo transexuala den senide bat edukitzea, edo transexuala den pertsona bat ezagutzea. Montes lehen argiketari lanetan aritzen zen. Zirkuitu elektrikoak kontrolatu eta konektatzeko koadroak egiten nituen tailer batean, edo obra batean, eta nik badakit jendeak ni ezagutu eta gero pertsona normaltzat hartzen nauela, ez telebistan ateratzen diren prostitutak edo eroak bezala. Bizitzen, besterik gabe, ezkutatu gabe, jendeak ikusten du jende normala garela. Herritarrek, sarritan, telebistan ikusi dute pertsona transexual bat lehenengo aldiz. Oro har, jendeak transexualitateari buruz zerbait entzun badu, telebistaren bidez entzun du, eta telebistan estereotipoak azaltzen dira, transexualen kolektiboarentzat mingarriak diren estereotipoak, telebistan morboak saltzen

Berdindu zerbitzua
Pertsona transexualen arretarako Berdindu zerbitzua kudeatzen du Errespetuz elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan. Norbaitek deitzen badigu transexuala dela esanez, autoa hartu eta bere herrira joaten gara harekin egotera, hitz egitera eta arreta eskaintzera. Jendearekin egoten gara bizi den tokian, azaldu du Montesek. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualentzako aholkularitza eskaintzen duen Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Berdindu zerbitzuak guztira 2.225 kontsulta jaso zituen 2011. urtean, eta horietatik askok laguntza psikologikoa eskatu zuten. Errespetuz elkarteari buruzko informazio gehiago www.errespetuz.blogspot.com webgunean lor daiteke, edota 675-459 317 telefono zenbakira deituta.

You might also like