You are on page 1of 22

Atmosfera eta Hidrosfera

1- Atmosfera Atmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza bat da. Lurrak grabitate-indarrari esker eusten dio geruza horri, bere bueltan; lurrazaletik gertu lortzen du atmosferak dentsitaterik handiena, eta altitudean gora egin ahala, arinduz joaten da, harik eta planetarteko gasarekin nahastu eta bereiztezina egin arte. Atmosferaren masa osoaren % 90 lehenengo 20 km-tan dago, eta lehen 80km-etan atmosferaren konposizio kimikoa homogeneotzat har daiteke. Egungo Airearen osaera. (atmosfera lehorrean, behe Troposferan, ura kenduta). Lehenengo 85 kmetan atmosferaren konposizioa konstantea eta homogeneoa da eta gas desberdin batzuetaz osaturik dago. Elementu nagusia nitrogenoa (N2) da zonalde honetan eta bolumenean % 78 okupatzen du. Bigarren osagaia oxigenoa (O2) da (% 20,9 bolumenean), elementu kimiko oxidatzailea (subs-tantziak oxidatzeko ahalmena du) izanez. Gainontzeko gasak proportzio gutxitan daude. Haien artean karbono dioxidoa (CO2) % 0,03 proportzioan. Gas honen kantitatea handitu da XX. mendean errekuntza industrialak direla eta. Proportzio gutxitan ere gas nobleak daude atmosferan. Gai multzo honetan ar-gona (%0,93) sartzen da beste gas nobleekin batera (He, Ne, Kr eta Xe). Beste osagai batzuk proportzio aldakorrean agertzen dira. Haien artean ur lurrina da garrantzitsua, batez ere ozeanoetako uren lurruntzetik datorrena. Azken gas honek kliman daukan garrantzia oso handia da, kondentsazio eta lurruntzearen prozesuari ezker hodeiak eta prezipitazioak eratzen baitira. Substantzia solidoak ere badaude atmosferan. Denak tamaina txikikoak dira eta batzuk ikusezinak. Haien jatorria oso aldakorra da, batzuk prozesu naturaletatik datoz (sumendiak, lurzoruaren hautsa, mikroorganismoak, polenak, ozeanoen uraren gatzak) eta beste batzuk gizakiak sortutakoak dira (errekuntzen keak, industria batzuk sortutako hautsak).

Atmosferan, altuera aldatu ahala batez besteko tenperatura ere aldatu egiten dela kontuan izanik, lau eskualde edo geruza bereizten dira nabarmen:

Troposfera: Lurrazaletik gertu dagoen geruza troposfera deitzen da. Bere altuera aldakorra da latitudearen arabera: poloetan, 10 bat kilometroko lodiera du eta 1617 ekuatorean. Geruza honetan klima eta eguraldiaren fenomenoak gertatzen dira. Geruza horretan batez besteko tenperatura era uniforme batean jaisten da altueran gora egin ahala. Airearen kantitatea gutxituz doa altueraren arabera; beraz, airearen presioa (presio atmosferikoa) eta dentsitatea gero eta txikiagoak dira lurrazaletik igotzean. Goian daukan geruzaren muga tropopausa deitzen da. Estratosfera: Geruza honetan ozonoa dago (ozono estratosferikoa) eta honi esker izpi ultramore gehienak ez dira lurrazalera heltzen. Ozonoaren jatorria O2 molekulan aurkitu behar da. Izpi ultramoreek oxigenoaren deskonposizioa eragiten dute ozonoa produzituz erreakzioan beroa askatuz (erreakzio exotermikoa). Arrazoi honengatik geruza honetan T igo egiten da. Estratosferak estratopausan dauka muga eta hortik gora mesosfera geruza dago. Hemen T jaisten da eten gabe.

Mesosfera: geruza honetan T jaisten da eten

gabe.

Termosfera edo Ionosfera: 85 kilometrotik gora ionosfera hedatzen da 600 kilometroko altueraraino. Ionosferan T igo egiten da 1.000C heldu arte. Horrelako tenperaturak daude ionosferan X eta gamma izpiak (uhin motzak) geruza honetan zurgatzen direlako. Ionosfera edo termosfera termopausan amaitzen da eta hortik aurrera exosfera hedatzen da airearen dentsitatea kanpo espazioarekin berdintzeraino.

2- Atmosferaren dinamika Planetan ematen diren tenperatura aldeek atmosferan emandako mugimendu horizontalak eta bertikalak sortzen dituzte. Eguzki-erradiazioek ez dituzte planetako parte guztiak berdin berotzen, ondorengo faktoreek eguzkierradiazioen banaketa ezartzen dute. a) Latitudea Lurraren forma esferikoa dela eta inklinazio desberdinekin heltzen dira eguzki-izpiak leku desberdinetara une zehatz batean. Inklinazioa aldatzen den heinean argia edo energia kantitate berbera azalera desberdinean hedatzen da, Ekuatoretik hurbil, Eguzki izpiak perpendikularki iristen dira Lurrazalera eta eguzki energia azalera zehatz batean kontzentratzen da. Poloetara hurbiltzen garen neurrian eraso angelua gehituz doa, hau da, izpien inklinazioa handiagoa egiten denean, izpiek duten energia azalera handiagoan banatzen da beraz leku hautan jasotzen duten intsolazioaren intentsitatea txikiagoa da. Poloetan eguzkiaren izpiak oso zeihar iristen direnez gutxi berotzen dira. Leku bateko intsolazioa aztertu ahal izateko, urte oso bat hartu eta hilabete bakoitzean batez beste zenbat eguzki-ordu izan den kalkulatu behar da. b) Errotazio ardatza Lurraren ardatza orbitarekiko 23 gradu inklinatuta dago, eta inklinazio hori mantendu egiten da Eguzkiaren inguruan egiten duten ibilbidean. Ardatzak Eguzkirantz seinalatzen duenean, uda izaten da (Ipar hemisferioan). Ardatzak Eguzkiaren kontrako noranzkoa seinalatzen duenean, negua izaten da (Ipar hemisferioan).

c) Azaleko materialak Tenperatura ez da bera izaten eguzki-izpiak itsasoan jotzen duenean edo lehorrean jotzen duenean. Uraren bero espezifikoa handia denez denbora luze behar du berotzeko edo hozteko, gainera ur molekulen artean beroa zabaltzen denez ozeanoak beroa trukatzeko eta garraiatzeko bitarteko egokiak dira.(Kondukzioa gerta daiteke eta konbekzioa eraginkorra da) Solidoetan beroa zabaltzen da azaleko partikulen artean (Kondukziorik bai) baina ez da barneratzen beraz laster berotzen eta hozten dira harriak eta lurzoruak(konbekziorik ez). Airean partikulen artean distantzia handia denez beroa ia ez da zabaltzen,(Kondukzio txikia) baina lurrak askatutako energiaz berotzen denean airearen dentsitatea txikitzen da eta gorantz egiten du, konbekziokorronte baten bitartez.

Kondukzioa

Kondukzioa Gorputz solido baten barnean bere zatietako bik tenperatura desberdina dutenean gertatzen den beroaren transferitze prozesuari eroapena edo kondukzioa deritzo Konbekzioa Konbekzioa fluidoetan (likido eta gasetan) ematen da soilik, zeren fluidoaren masen mugimendu fisikoa behar du tenperatura batean dagoen eskualde batetik beste tenperatura batean dagoen eskualdera.

3- Atmosferaren dinamikan eragina duten faktoreak a) Atmosfera-presioa Itsas mailan eta baldintza normaletan presioa= 1 atmosfera = 760 mmHg = 1013 mb (milibarak). Presioa gutxituz doa altuerarekin. Isobara: Presio bera duten puntuak lotzen dituen lerroa da b) Hezetasuna Atmosferak duen ur-lurrun kantitatea da. Hezetasun absolutua: metro kubikoko airean dagoen ur lurrun kantitatea adierazten du. Aireko tenperatura (C) 0 1m3ko aire masak har dezakeen gehienezko ur kantitatea (g) 4,85 9,40 17,30 30,37

Hezetasun erlatiboa : hezetasun absolutua 10 eta saturazio hezetasunaren arteko erlazioa 20 da. Hezetasun erlatiboa portzentaian adierazten da. Hezetasun erlatiboa %100 30 bada aireak ez du ur-lurrun gehiago onartzen, asea (beteta)dagoelako eta urlurrun kopuru hori tenperatura horretan aire horren ihintz puntua da.

Ihintz puntua gehituz doa airearen tenperatura igotzean eta gutxitzen da airea hozten denean. c) Tenperatura Orokorrean jaitsi egiten da altuerarekin. Tenperaturaren inbertsioa: Tenperatura altitudearekin batera jaitsi beharrean igo egiten da eta aire-masa gorago ezin joanik gelditzen da, antizikloi baten eragin pean aurkitzen denean inbertsioa luza daiteke, gauez erradiazioprozesuaren ondorioz lurrazala ukitzen dagoen airea hozten denean eta altitudean dagoen aire masak bero handiago dauka.

45

Antizikloiak eta depresioak Antizikloiak: Zonalde honetan presio atmosferikoa 1.013 mb baino handiagoa da eta aireak jaisteko joera du (goitik behera), beraz, airea konprimitu egiten da presio atmosferikoa altxatuz. Gainera, ur-lurruna edukitzeko airearen ahalmena handiagoa da eta antizikloien zonaldeetan ez dira ekaitzak eratzen eta eguraldia egonkorra da. Airea sikatu egiten dela esaten da. Isobara mapetan A baten bidez adierazten dira. Antizikloien erdigunean presio altuenak daudenez haizeak antizikloitik kanpora jotzen du. Coriolis indarraren eraginez eskuinerantz desbideratzen da ipar hemisferioan isobara marren norabidea hartuz. Bira honetako noranzkoa erloju orratzen aldera hartzen du ipar hemisferioan. Depresioak: Aireak igotzeko joera dauka eta horregatik presio atmosferikoa jaitsi egiten da zonalde hauetan (1.013 mb baino txikiagoa). Erdigunean presio txikiena dagoenez aireak horra joateko joera du. Honetan ere Coriolisen indarraren eraginez airea desbideratzen da eskuinerantz eta isobara marren norabideak hartzen du orratzen kontrako aldera. Eguraldi mapetan D (edo B) baten bidez adierazten dira. Erdigunean airea igo egiten da eta horregatik urlurruna kondentsatzen da, hodeiak eratzen dira eta euria egiten du ezegonkortasun atmosferikoa sortuz.

Antizikloitik depresiora doan aireak lurrazaleko haizea sortzen du, altueran berriz airea kontrako noranzkoa da altuerako haizea sorraraziz.

5- Atmosferaren dinamika orokorra Ekuatore aldean airea berotu eta gora egiten du (horregatik depresio aldeak dira eta borraskak eratzen dira), eta hor eratzen diren airemasak Lurreko bi poloetarantz abiatzen dira goiko geruzetatik. Poloetan, ordea, airea hoztu eta beherantz jaisten da, eta airemasa hotz horiek ekuatorerantz joaten dira lurrazalaren gainetik. Baina eskema sinple hau konplikatu egiten da errealitatean. Lurra biraka ari da eta errotazio mugimendu horri esker Coriolis indarra sortzen da. Beraz, haizearen norabidea eskuinerantz desbideratzen da ipar hemisferioan polorako bidean, poloraino iritsi baino lehen, 2030 latitudean gutxi gorabehera, hoztu eta behera jaitsi (goi presioko zonaldea) eta ekuatorera abiatzen da berriro. Haize hau eskuinera edo mendebaldera desbideratzen da eta alisio haizeak sortzen dira. Aipatutako antizikloien zonaldetik aire masa batzuk iparraldera abiatzen dira eskuinerantz edo ekialderantz desbideratuz (aire tropikala) eta 60 latitudean gutxi gorabehera igotzen dira (3060 latitudeen arteko zona epela). Hemen mendebaldeko haizeak dira nagusiak. Poloetan goi presioak daude. Handik datozen aire hotzak ere desbideratu egiten dira, eta 60 latitudean gorantz igo ondoren, poloetarantz abiatzen dira berriro. Hala, 6070 latitudean aurkitzen diren poloetako aire hotzak eta tropikoetako haize epelak elkartzen diren zonari fronte polarra deitzen zaio. Batzuetan frente hori beheko latitudeetara ailega daiteke zona epeletaraino Poloetako aire hotzarekin batera.

6- Atmosferaren funtzioak a) Iragazki babesgarria Ionosferako H 2 eta N 2 ionizatu egiten dira uhin-luzera laburreko izpiak xurgatzean (X eta gamma izpiak) honen ondorioz tenperatura igoko da. Estratosferako ozonoak Eguzkierradiazioaren izpi ultramoreak xurgatzen ditu atmosferan sartzean, horrela, izaki bizi-dunak babestuta daude izpi hauen aurrean (izpi ultramoreak oso kaltegarriak dira izaki bizidunentzako), honen ondorioz tenperatura igoko da. Lurrazalak erradiazioa xurgatu ondoren erradiazioa emititzen du baina uhin luze moduan (uhin infragorria). Atmosferako gasek batez ere CO2a eta ur lurrina uhin hauek xurgatzen dituzte atmosferako beheko aldeak berotuz. Atmosfera izango ez balitz uhin infragorri hauek ihes egingo lukete kanpora eta Lurrazaleko tenperatura askoz baxuagoa izango litzateke. Fenomeno hau negutegi efektu edo berotegiefektua deitzen da.

b)Klimaren erregulazioa Albedo: Gure planetak islatzen duen eguzki-energiaren portzentajea da. Albedo igotzen da hodei eta hauts kopuruak handitzean atmosferan eta izotz eremuak handitzen badira lurrean. Albedoari esker energiaren parte bat kanporatzen da eta albedoa handitzekotan lurra hoztuko litzateke horren ondorioz. Berotegi-efektu naturala: Atmosferaren zenbait gasek hala nola CO2 , ur-lurruna, metano, oxido nitrosoak Eguzkitik datorren argi ikusgarriari igarotzen uzten diote, baina ez lurrazaletik igorritako argi infragorriari eta horregatik argi infragorria berriro itzultzen da lurrera tenperatura igotzeko honela gaurko Lurraren batezbesteko tenperatura 15Ckoa da, atmosferarik gabe berotegi efektu naturalarik gabe -18C-koa izango litzateke). 7- Hidrosfera Hidrosfera lurrazaleko ura (egoera likidoan eta solidoan) hartzen duen geruza da. Lurra sortu zenean, duela 4.600 milioi urte, tenperatura altuek zirela medio, ur guztia lurruna mantentzen zuten. Planeta hozterakoan, prezipitazio handiek ozeanoak sortu zituzten. Ura dugu gure planetan konposaturik ugariena (1.400 milioi km3), nahiz ur geza %1 baino gutxiago bakarrik aurki dezakegun. Ia ur guztia (%97) itsaso eta ozeanoetan dago eta ur gazia moduan. Eta gainerakoa (%3) ur gozoa izan arren, gehiena (%2) egoera solidoan dago, izotz eran. a) Uraren zikloa Lurrunketa: Eguzkiaren beroaren eraginez ura lurrundu eta atmosferara igotzen da, bertan kondentsatuta lainoak osatuz. Kondentsazioa: igotzean aire hozten da eta lurruna ur bihurtzen da Prezipitazioa: Ur tanten tamaina handituz doa eta une batean grabitatearen ondorioz erortzen da, prezipitazioa sortuz, hau tenperaturaren arabera izan daitezke ura, txingorra edo elurra. Isurketa: Ur likidoa lurretik isurtzen da, maldan behera, gainazalean paisaia aldatzen doazen ur isuriak sortuz eta itsasoetara ura berritzultzen. Infiltrazioa(iragazketa): Lurrak ura xurgatzen du eta lurpeko ubideetatik ibiltzen da. Iragazitako uraren zati bat lurrunduta edo landareen transpirazioaren bidez itzultzen da atmosferara, gainerakoa akuiferoetara doa.

8- Uraren ezaugarriak a) Gazitasuna Kontinentetako urek gatz gutxiago dute (10 g/l baino gutxiago) eta ioiak ondokoak dira: karbonatoak, bikarbonatoak, sulfatoak, kloruroak, kaltzio, magnesio, potasio eta sodioa. Itsasoko uren gatz disolbatuen kontzentrazioa 3439 g/lkoa da. Ur lurrin-ketaren arabera itsaso batetik bestera alda daiteke gatzen kontzentrazioa. Gatz hauek harrietatik askatzen dira ura lurrazal gainean mugitzean. Ozeanoek ibaietatik lortzen dute gatz horiek. b) Tenperatura Latitude ertain edo baxuetan ozeanoetan hiru geruza daude: Goikoa T epelekoa (1225C). Eguzkiak goiko geruza hau berotzen du. Behekoa edo sakonera handikoa eta hotza (05C). Ertainekoa edo termoklina. Geruza mehe honetan T batbatean jaisten da. Latitude artiko eta antartikoetan azaleko tenperatura 0C-tik hurbil dagoenez sakonarekin gutxi aldatzen da eta horregatik ez da geruzarik bereizten. Ozeanotik datozen aire masek hezetasun handia dakarte, airea ozeanotik igarotzean urlurrinarekin kargatzen delako eta alderantziz, lehorretik datozenak sikuak dira. c) Dentsitatea Uraren gehiengo dentsitatea 4Ctan lortzen da eta T horretatik jaistean, dentsitatea ere jaitsi egiten da, beraz izotza uretan flotatzen da. Dentsitatea gazitasunarekin handitu egiten da. 9- Itsas korronteak Bi itsas korronte nagusi daude: hondokoa eta gainazalekoa. a) Gainazalekoa Gainazaleko zirkulazioa, hondokoa baino askoz ere lasterragoa da. Haizeek eragin zuzena dute zirkulazio honetan, baina Lurraren errotazioak ere bai(Coriolis-en indarra). Lurraren errotazioaren eraginez, urak ipar hemisferioan ordulariko orratzen norantzan biratzen du eta hego hemisferioan aurkako norantzan. Itsas korronteek tenperaturetan duten 9
Gainazaleko korronte ozeanikoak

eragina garbi ikus daiteke Atlantikoko bi kostaldeetakoak konparatuz. Europako kostaldea Golkoko itsas korronteak berotzen du. Korronte horren ondorioz, neguan itsasoa ez da inoiz izozten ezta Norvegiako iparraldeko muturrean ere (Ipar lurmuturra). Ipar Amerikako kostalde gehiena, ordea, Labrador izeneko itsas korronte hotzak ukitzen du. Honen ondorioz, Hudson badia eta Labrador aldeko kostaldeak izoztu egiten dira, nahiz eta Ingalaterra parean egon. Batzuetan New York-eko ibaiak ere izoztu egiten dira, Euskal Herria baino zertxobait hego alderago egon arren!. b) Sakonak Gazitasuna eta tenperatura aldeak eragiten dituzte, hortik datorkie termohalino izena. Goi latitudeetan Ur-masa hotzak eta gaziak(ura izozten denean ur-likidoaren gazitasuna handitzen da), dentsoagoak direnez, hondoratu egiten da eta ozeano guztietan barreiatzen da. Tropikoetako ekialdeko ozeanoetan (kontinentetako mendebaldeko kostaldeetan) ura kostaldetik urruntzen da alisioen eraginez (hemen mendebaldetik jotzen dute). Sakonera handiko ur hotzak mugitutako ura ordezkatzen du eta honekin batera itsas hondoko mantenugai asko azaleratzen dira. Mantenugai hauek azaleko geruza ongarriztatu egiten dute fitoplanktonaren ekoizpena bultzatuz. Horregatik arlo hauek arrantzan oso aberatsak dira.. Zona horiek azaleratze zonak dira eta garrantzitsuenak 4 dira: Peru (garrantzitsuena), Kalifornia, Sahara eta Kalahari.Ingeleraz up-welling du izena.

c)zirkulazio orokorra Zirkulazio termohalina, zinta garratzailea ere deitua, eragin globala du ur masa ozeanikoen taldean. Oso garrantzitsua da bere funtzioa, izan ere beroa eskualde tropikaletatik polarretaraino eramaten du. Hura gabe ez zen ulertuko klima lurtarra.

10

10- Klima eta eguraldia Eguraldia: esaten zaio leku eta une zehatz batean dagoen atmosferaren egoera Klima berriz, eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida da 11- Klimaren osagaiak a) Hodeiak Aire-masa batek ur-lurrun kantitate maximo bat eduki dezake. Eta maximo hori aire-masaren tenperaturaren araberakoa da (batez ere): aire hotzak ur-lurrun gutxiago gorde dezake aire beroak baino. Aire-masa bat hozten denean honek eduki dezakeen ur-lurruna gutxitzen joaten da eta, horregatik, gehiegizko ur-lurrun hori kondentsatu edo solidotu (izotz bihurtu) egiten da . Beraz, hodeiak airemasa bat hoztean sortzen dira. Hala ere, hodeiak osatu daitezen kondentsazio-nukleoak ere behar dira, micrometro 1eko diametroa duten hauts partikulak. Hodeiak eratzeko aire-masak hoztu egin behar dira. Airea hozteko mekanismoak bi dira. Alde batetik, aireak hotzago dagoen gainazal bat ukitzen duenean gainazalak airea hozten du (botilako ur-tantak bezala). Orduan, airean dagoen ur-lurruna kondentsa daiteke eta behelainoak sor daitezke. Beste aldetik, aireak atmosferan gora egiten duenean geroz eta presio baxuagoekin egiten du topo. Horrenbestez, igotzen ari den aire-masa zabaldu eta hozten da. Prozesu horretan ur-lurruna ur likido bihurtzen da eta, aireak gora egiten jarraitzen badu, likidoa izotz bihurtzen hasten da (-5 eta -15C inguruan). Goiko hodeiak Zirruak (Ci) Zirrostratuak (Cs) Zirrokumuluak (Cc) Erdi-mailako hodeiak Altoestratuak (As) Altokumuluak (Ac) Ninboestratuak (Nb) Beheko hodeiak Estratuak (St) Kumuluak (Cu) Estratukumulu (Sc) Kumuluninboak (Cb)

11

Konbekzio-hodeiak: Hodei hauek aire-masen igoera azkarren ondorioz sortzen dira, kumuluak eta kumuloninboak bereizten dira, kumuluak ur likido dute eta kumuloninboek ur likido eta izotz-kristalak izan ditzakete; hauek, sarritan zaparrada handiak eta ekaitz bortitzak sortzen dituzte

Behe-lainoa: Gau oskarbietan lur zorua azkar hozten da, gauza bera gertatzen da lurzorua ukitzen duen aireaz, eta horren ondorioz behe-lainoa sortzen da

b) prezipitazioak Prezipitazioa lurrazalera egoera solidoan (elurra eta kazkabarra, adibidez) edo likidoan (euria) erortzen den ur kopurua da. Plubiometroa da egun prezipitazioak neurtzeko gehien erabiltzen den tresna; prezipitazioa l/m2 -tan edo mm-tan adierazten da Tenperatura jakin batean dagoen aire masa bat hozten denean masa horrek eduki dezakeen gehienezko hezetasuna (ur-lurruna) gutxitzen da. Ondorioz, ur-lurruna kondentsatu eta ur-tantak agertuko dira. Elurra: Elurra tenperatura 0 C-z azpitik dagoenean gertatzen da, eta, beraz, prezipitazio urtsu horretan
erortzen diren kristal txikiak ez dira erabat urtzen, azalean pixka bat soilik, eta hartara bata bestearekin nahasi eta elur-malutak sortzen dituzte(izar hexagonal multzo bat elkartuta sorten dira malutak). Kazkabarra, Txingorra: Txingorra kumuloninboetan sortzen da, zaparrada eran erortzen da. Izotzezko kristal txiki-txikiak txandaka gora eta behera arrastatzen dituzten aire-korronte zakarrek eragiten dituzte; izotzezko kristal horiek ur-lurruna kondentsatzeko nukleo gisa jokatzen dute, eta ur-lurruna pixkanaka kondentsatu eta izotz-geruzak osatzen joaten da, harik eta pisuagatik erortzen diren arte.

12

Prezipitazio motak a) Orografikoa


Prezipitazio hauek airea mendian gora igotzen denean sortzen dira. Airea mendian gora igoz doan neurrian, hoztu egiten da eta berarekin daraman hezetasuna asetasun-punturaino heltzen da. Orduan, ura kondentsatu egiten da eta prezipitazioa hasi. Airea mendiaren beste aldera pasatzen denerako, galdu du erabat bere hezetasuna. Maldan behera jaistean, berotu egiten da aire hori eta lehen hoztu den baino azkarrago, gainera. Hori delaeta, mendi barreneraino heltzen denean, beste aldean baino lehorrago eta beroago dago airea; askoz beroago, zenbaitetan. Fenomeno honi foehn efektua deitzen zaio. b) Itsasertzeko prezipitazioak

Itsasotik datozen aire epel eta hezeek eta kontinente gainean dauden aire hotzagoek elkar jotzen dutenean gertatzen dira prezipitazio hauek. Eskeman marrazturik dator nola gertatzen den prezipitazio-mota hau. Bertan garbi ikus dezakezunez, itsasotik heldutako airea hoztu egiten da, lurreko aire hotzarekin talka egiten duenean, eta prezipitazioak sortzen dira.

c) Prezipitazio konbektiboak
Gure inguruan uda partean eta ekuatore aldean maiz agertzen diren prezipitazioak dira prezipitazio konbektibo hauek. Bero handia denean, airea asko berotzen da eta berotutako aire hori lehen baino arinagoa izanik, oso azkar igotzen da. Altuera handietaraino heltzen da azkar-azkar berotutako aire arin hori. Han goian, tenperaturak oso hotzak izan ohi dira, eta aire beroak berarekin daraman ur-lurruna berehala kondentsatzen da. Kondentsazio horrek prezipitazio handiak sorraraz ditzake, bai eta ekaitz handiak eragin ere askotan. Aire-korronte handi horietan ur-tantak gora eta behera ere has daitezke eta igoera bakoitzean izoztu eta txingorra edo harria sortu.

13

d) Fronteak Fronteak tenperatura desberdina duten bi masa elkartzen direnean sortzen dira, aire beroa eta aire hotza bereizten dituen banaketa-azala da. Frontea, meteorologian, aire masa beroen eta hotzen arteko ukipen-muga da. Dentsitate desberdineko bi aire masa elkartzen direnean, ez dira bateratzen aire

- Fronte hotza; aire hotzak bultza egiten dio beroari eta azpian sartzen zaio falka modura, aire beroa gorantz bidaliz, kumuluninboak, zaparradak eta trumonadak eragiten ditu. Fronte hotza lerro jarrai batean triangeluak erantsiz.

- Fronte beroa bi aire-masen arteko banaketa-azala da, non aire-masa beroa aire-masa hotzaren gainetik igotzen baiten; goialdean zirruak eta behealdean estratuak sortzen ditu, eta etengabeko euria gogo-gozoa eragiten.

- Fronte okluitua. Oklusioa hotza ala beroa izan daiteke, elkar ukitzen duten bi aire masen arteko tenperatura desberdintasunen arabera; fronte hotzaren ondorengo airea fronte beroaren aurrekoa baino beroagoa izanez gero, oklusio hotza sortuko da, eta, alderantziz gertatuz gero, oklusio beroa.

14

c)Haizea Lurrazaleko zenbait lekuetan behe-presioak egon daitezke,beste batzuetan,goi-presioak.Atmosferak du leku horien arteko presioak berdintzeko joera,eta horrexegatik goi-presioak dauden aldeetatik behepresioak dauden aldeetarantz mugitzen dira aire masak, eta airearen mugimendu horri haizea deitzen diogu. Orokorrean esan daiteke: Iparraldekoak hotzak izaten ohi dira.Hegoaldekoak epelagoak eta batzuetan lehorrak Ekialdekoak eta mendebaldekoak, epelak eta freskoak izaten ohi dira. Itsasotik datozenek hezetasuna dakarte, kontinentetatik datozenak lehorrak. Indarra presio-aldaketaren arabera da, presioa aldatuz badoa eremu laburretan hau da isobarak oro hurbil aurkitzen badira abiadura handiko haizeak ekoizten dira, isobaren arteko distantzia handia bada ordea, haizea barea izango da Eskualde batean haize sarrienari haize nagusia esaten zaio, EHan Ipar-mendebaldetik jotzen duena da, haize hau heze eta freskoa da. 12- Munduko klimak: Kppenen sailkapen sistema da sailkapen metodo ezagunena eta erabiliena geografoen artean. Landaredi naturala klimaren adierazle bat delako ideian oinarritzen da; haren kategorietako batzuk landare mota batzuen muga klimatikoetan oinarritzen dira, hain zuzen. Kppenek urteko eta hilabeteko tenperatura eta prezipitazio batez bestekoen arabera definitzen ditu klimak; zenbait talde eta azpitalde klimatiko bereizten ditu, eta letrazko kode baten bidez izendatzen. Bost talde nagusi daude, letra larriz adieraziak, eta beren ezaugarriak batez ere irizpide termikoetan oinarritzen dira: A. Klima tropikal euritsua. Hileko batez besteko tenperatura 18 gradu zentigraduz gorakoa da. Ez da negurik eta euri asko egiten du. B. Klima lehorrak. Lurruntzea prezipitazioa baino handiagoa da eta ez dago ur soberarik.

15

C. Klima epelak eta hezeak. Hilabete hotzenaren batez besteko tenperatura 18 eta -3 C artekoa da, eta beroenarena, berriz, 10 C-tik gorakoa. D. Negu hotzeko klima epelak. Hilabete hotzenaren batez besteko tenperatura -3 C-tik beherakoa da, eta hilabete beroenarena, berriz, 10 C-tik gorakoa.

E. Klima polarra. Ez dago aro berorik, eta hilabeteko batez besteko tenperatura 10 C-tik beherakoa da beti. 13-Euskal Herriko Klima Euskal Herriko klima Euskal Herrian, itsasaldeko klima atlantikoa eta klima mediterranearra dira nagusiak. Horren inguruan lau klima-eskualde bereizten dira: atlantikoa; mediterranear-kontinentala; atlantiko eta mediterranearraren arteko trantsiziokoa eta mendialdekoa. Itsasaldeko klima atlantikoa, bi ur-isurialdeak bereizten dituen banalerrotik Iparralderako lurraldeari dagokio: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako ipar-mendebaldea, Arabako iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Behereko iparralde eta erdialdea eta Zuberoako iparraldea. Hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten; udan batez beste 19-20 C, neguan 8 C eta urteko batez bestekoa 13 C-koa izaten da. Klima mediterranear-kontinentala, ur-isurialdeen banalerrotik Hegoaldera dauden lurrei dagokie: Nafarroako erdialdeko hegoaldea, Errioxa eta Arabako Mendebaldeko mendialdea. Lurralde horietan klima, oro har, mediterranearra da, baina klima kontinentalaren ezaugarriak ere badaude: uda lehorra da eta udatik negura eta egunetik gauera tenperatura-aldaketa handiak daude. Udaberria da urtarorik euritsuena, maiatza bereziki. Atlantiko eta mediterraneoko airemasak sartzen direnean ekaitz bortitzak izaten dira. Uztailetik irailera bitartean euri gutxi izaten da; uda, berriz, luze, bero eta lehorra da. Urteko batez bestekoa 13-14 C-koa da; udan 24 C inguru eta neguan 4-5 C. Trantsizioko klimak, atlantikoaren zein mediterranearraren ezaugarriak ditu: Arabako Lautada eta Nafarroako erdialdeko Iparraldeko klima da. Tenperatura eta euri-kopurua aurreko bi klima-motei dagozkien balioen artean daude. Iparraldean, itsasotik hurbilago dagoen neurrian, Hegoaldean baino euri gehiago egin ohi du. Iparraldean negua da urtarorik euritsuena; Hegoaldean, berriz, euritsuena udaberria da. Udan, oro har, ez du euririk egiten. Urteko batez besteko tenperatura, 11-12 C bitartekoa da. Negua luzea eta hotz samarra izaten da. Mendialdeko klima, Nafarroako Ipar-ekialdean, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Hegoaldean eta, oro har, 1.300 m-tik gorako mendialdeetan izaten da (Gorbeia, Aralar, Aizkorri). Negua luzea eta hotza (0-1 C batez beste) da. Abendutik maiatzera bitartean, euria eta elurra maiz egiten du. Udak, bero samarrak baina laburrak izaten dira. Halere zaila da eredu orokorra ematea, mendiaren kokapen, orientazio eta abarren baitan mikroklima desberdinak agertzen baitira. 16

14- Mapa atmosferikoen irakurketa Presio motak: Isobarak: Hitza grekotik dator eta presio berdina esan nahi du. Beraz, behaketak egin ziren momentuan presio atmosferiko berdina zuten Lurreko puntuetatik pasatzen diren lerroak direla pentsa daiteke. isobarak elkarrengandik hurbilago, orduan eta haize gogorragoak. Antizikloi: : Zonalde honetan presio atmosferikoa 1.013 mb baino handiagoa da. Antizikloiaren erdialdean ia erabat desagertzen diren haize arinak islatzen dituzte. Airea erlojuaren orratzen norabide berean
mugitzen da ipar-hemisferioan, eta kontrako norabidean hegoaldekoan. Antizikloietan subsidentzia-efektua gertatu ohi da, hau da, aireak jaisteko joera dauka, eta jaitsi ahala lehortu eta adiabatikoki berotzen denez, horrek egonkortasuna eta eguraldi ona ekarri ohi du, euria egiteko aukera gutxirekin. Neguan, ordea, jaisten den aireak lainoak eta elementu kutsatzaileak harrapa ditzake inbertsio termiko baten pean , eta "smog" izenarekin ezagutzen dugun hori sortuz. Antizikloiak "A" letraren bitartez irudikatzen dira eguraldi

mapetan
Zikloiak, Depresioak edo Borraskak: Presio atmosferikoa 1.013 mb baino txikiagoa da. Behe-presioko zentroak, frontean sortzen diren uhinduren ondorio izan ohi dira; fronteko aire hotzak bultza egiten dio beroari, eta horrela, depresio-gune baten bueltan biraka hasten dira, ipar-hemisferioan erlojuaren orratzen kontrako norabidean. Behe presioko guneak "B" letraren bitartez irudikatzen dira eguraldi mapetan.

Fronteen deskribapena

Fronte hotzetan Aire beroa batbatean igotzen da, bortizki. Kumulu eta kumuluninbo erako hodeiak eratzen dira, zaparradak eta ekaitzak eragiten dituztenak. Fronte beroan aire-masa beroa aire-masa hotzaren gainetik igotzen da, goialdean zirruak eta behealdean estratuak sortzen ditu, eta etengabeko euria gogo-gozoa eragiten. Fronte okluituan hodei kumuliformeak eta zaparradak sortzen dira Haizeak: Orokorrean esan daiteke: Iparraldekoak hotzak izaten ohi dira.Hegoaldekoak epelagoak eta batzuetan lehorrak Ekialdekoak eta mendebaldekoak, epelak eta freskoak izaten ohi dira. Itsasotik datozenek hezetasuna dakarte, kontinentetatik datozenak lehorrak.

17

Adibide

Pasa den azaroan, Iberiar penintsula osoan ezohiko giro epela izan zen.Hegoaldeko aire beroak ekarritakoa (Kalitateko erantzuna: hegoaldeko egoera da; fhn efektuaren ondorioz, Kantauri itsasoaren ertzean askoz gehiago handituko da tenperatura. A irudian, prezipitazioa ugariagoa izango da Cdizeko golkoan, eta ez da prezipitaziorik izango iparraldean, han aireak galdu egiten baitu Hego Atlantikoa zeharkatzean hartzen duen hezetasuna (Kalitateko erantzuna: horregatik airea beti epela da, baita neguan ere).

15- Haizearen ondoriozko arriskuak Haizearen abiadura 70Km/h baino handiagoa denean, haizea arriskutzat jotzen da. Hauen artean daukagu: a) Tornadoak Hodeietatik lur zorura doan eta bere buruaz biratzen duen haizezurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da. Bere haizeak 100 eta 400 kilometro orduko arteko abiadurakoak izan daitezke eta aldrebesko konoaren itxura dute. Gehienak Estatu Batuetan sortzen dira baina zehaztuago Tornado Alley inguruan.

b) Urakanak Urakanak izugarri eguraldi txar eta bortitzeko guneak dira eta 27 C-tik gorako tenperatura duten itsas ur tropikaletan sortzen dira. Gune tropikal eta bero horien gaineko aire hezea kondentsatu eta laino bihurtzen bada, biraka hasten da Lurra planetaren biraketak eraginda. Horrela haize-zurrunbilo bat sortzen da. Haize-zurrunbilo horiek 117 km/h-ko abiadura gainditzen dutenean urakan deritze. Pentsa, 250 km/h abiadura ere neurtu izan da. Urakanen erdi inguruan urakanaren begia deritzona sortu ohi da, hau da, ia haizerik eta lainorik gabeko baregunea. Dena den, begian izaten den lasaitasun sentsazioa tranpa modukoa da, begi horren inguruko paretetan izaten baitira haize eta eurite bortitzenak. Munduko urakan gune nagusiak Atlantikoaren mendebaldean, Pazifikoan eta Indikoan aurkitzen dira 18

c) Galerna edo enbata Bapatean Kantauriko kostaldean (Kantabrian eta Euskal Herrian) agertzen den mendebaliparmendebaldeko haize bortitza da, lehenago zegoen eguraldi ona eta beroa zeharo desagertuz. Orokorrean estratu baxuak sartzen dira haize honekin batera eta euria ere ekar dezake. Udaberri bukaeran eta udan gertatzen dira gehienak. Haizea ahul eta aldakor (edo batzutan hego haizea) izatetik mendebal-iparmendebaldera egiten du bira eta intentsitatea asko handitzen da, itsasoaren egoera asko zakartuz. Tenperaturak behera egiten du, eta hezetasunak eta presioak berriz, gora. Aldaketa guzti hauek handiak izaten dira eta azkar gertatzen dira. d) Ziklogenesi lehergarria Gaur (ostirala) eta bihar (larunbata) artean, oso depresio sakona eratuko da Atlantikoan. Ohiz kanpoko neurriko ziklogenesi lehergarria izango da. Izan ere, iragarpenen arabera, ziklogenesiaren erdialdeko presioa 60 milibar inguru jaitsiko da 24 orduan, eta 930 mb-tik beherako presioa izatera iritsiko da. Ondorioz, oso depresio handia sortuko da. Esan bezala, iragarritako fenomeno horren neurria ohiz kanpokoa izango da. Izan ere, kontuan hartu behar dugu gure aldean ziklogenesi lehergarritzat hartzen dela depresio bat 20-24 mb baino gehiago sakontzen denean 24 orduan. Zikloi horrek, ziurrenik, 120 km/h abiaduratik gorako haize iraunkorrak eragingo ditu, 200 km/h abiaduratik gorako urakan-boladekin. 16 metroko olatuak ere sortu ahal izango ditu. 16- Prezipitazioei loturiko arriskuak a) Lehorteak Lehorteak epe luzean prezipitaziorik ez dagoenean, edo prezipitazio horiek oso urriak direnean gertatzen dira. Lehorteen ondorioz urtegiak hustu egiten dira, akuiferoak lehortu egiten dira eta uztek eta ekosistemek kalte konponezinak jasaten dituzte. Lehortea hilabete edo urte askotan luza daiteke. Lehortearen larritasuna kalifikatzeko orduan, iraupena, inguruaren hezetasun-maila eta eragindako eremuaren azalera hartuko ditugu kontuan. Europan lehorteak Mediterraneoaren kostaldeko herrialdeei eragiten die bereziki. 1992 Euskal Herriak ere izan ditu lehorteak. Azkenekoa XX. mendeko 90eko hamarkadan gertatu zen. 1991. urtean, Gasteiz hornitzen duten Uribarriko (Zadorra) urtegietako ur-erreserbak agortu ziren eta urmurrizketak ezarri behar izan ziren.

19

b) Uholdeak Lurrak eroritako ur guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urek gainezka egiten dute eta ibilguetatik kanpo irteten dira kontrolik gabe. Uholdeen ondorioak era askotarikoak dira: pertsona eta animalia ugari hiltzen dira, kalteak gertatzen dira biztanleriaren ondasun eta jabetzetan, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da (batzuetan erabat suntsituta geratzen dira eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), komunikabideetan eta lan publikoetan kalte handiak gertatzen dira, esate baterako, zubietan, errepideetan, urtegietan etab. Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzea (hala nola, ibaien ibilgua aldatzea edo eraikinak altxatzea) uholdeen faktore eragilea izan daiteke. Adibide moduan, Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai horretan ibaiertzak altxatzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Eraikuntza horiek uholdeak eragin zituzten, larriena 1887. urtean hain zuzen ere, milioi bat pertsona baino gehiago hil zirelarik. c) Tanta Hotza Jet-korronte edo Jet-Stream-arekin lotuta dago. Lur
osoa Troposfera gorenetik igarotzen duen eta airea abiada handian, 200 km/h baino gehiagoko abiadan igarotzen duen haize korronte bat da. Hegoalderantz abiatzen den neurrian abiadura galtzen du eta hasten da uhinak egiten, uhinak apurtzen direnean depresio hotz bat isolatuta geratzen da altueran (9000m-ra) aire beroago du inguruan egoera antiziklonikoa batago. Uda amaieran eta udazkenaren hasieran sarritan itsasoaren tenperatura altua da (25C ingurukoa) eta ur lurrun ugari askatzen da eta aire masa bero eta heze horrek gorantz egiten du eta aire hotzarekin topo egitean berehala kondentsatzen da eta ekaitzak, erauntsiak, txingorraldiak eta batzuetan elurteak sortzen dira. Garapen handiko hodei bertikalak sortzen dira. Mediterraneoan bereziki ematen dira, baina noizbehinka kantauri itsasoaren ekialdean gerta daitezke.

20

17- Aldaketa klimatiko bereziak a) El nio - Egoera normal: Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen Alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro erdi goragoa izan ohi da Indonesian, Peru eta Ekuadorreko kostaldean baino. Ekialdean, berriz, haizeak bultzatzen duen ur-masa ordezkatzeko, gaineko geruza horren azpian dagoen ur hotza azaleratu egiten da eta termoklina 50 metro ingurura dago. Itsas hondoko elikagaiak arrain-espezie askoren eskura edo ahora jartzen ditu goranzko mugimendu horrek. Aberastasun horri esker, Peru munduko arrantza-potentzia handienetakoa da. Eurite gehienak Asia hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira. Ozeano Barearen ekialdea, Amerikatik gertu dagoen sektorea, ordea, nahiko lehorra da. - El Nio Zientzialariek zergatia argitu ez badute ere, jakina da 2-7 urtetik behin alisioak moteldu edo desagertu egiten direla. Alisioak desagertzean, Pazifikoaren ekialdeko itsas azaleko geruza ez da mendebaldera joaten; bertan gelditzen denez, gero eta gehiago berotzen da: itsas maila 25 cm igo eta tenperatura 30 C-ra iritz daiteke. Hainbeste berotzen denean, itsas azaleko lurruna bat batean atmosferaren goialdera igotzen da. Orduan, tenperatura hotzengatik ura kondentsatu egiten da eta pazifikoaren erdian eta Ameriketako mendebaldeko kostaren gainera euri-jasa ikaragarriak botatzen ditu. Euriteak direla eta, eremu horretan itsasoa gezatu egiten da; halaber, elikagaiak itsas hondotik gorantz

21

eramaten zituen mugimendua geldituta dago. Peruko eta Ekuadorreko arrantzaleek ongi ezagutzen dute ondorioa: bertako ekonomian ezinbestekoak diren arrainek ur aberatsagoen eta hotzagoen bila migratzen dute, bai Txile aldera, bai Alaska aldera, hango arrantzaleen mesedetan. Bestalde, normalean Pazifikoaren mendebaldean erortzen den ura Ameriketan bota duenez, lehorte izugarriak gertatzen dira Australia, Indonesia eta India inguruan. b) La nia La Niaren sasoian, Ameriketatik Australia aldera doazen haize alisioak indartu egiten dira. Horrela, itsas azaletik ohi baino ur bero gehiago mugitzen da mendebaldera; horrekin batera, itsas hondotik ur hotz gehiago azaleratzen da ekialdean eta termoklina ikaragarri igotzen da. Ekuadorretik Samoaraino, ia 5.000 km-ko ur-mihi hotza luzatzen da arrantzari izugarrizko aberastasuna ekarriz. Ekialdera bultzatutako ur beroak eta haizelasterren alderanzketak tenperatura igoarazten dute Indonesia aldean. Itsas azaleko aire bero eta hezea atmosferaren goialdera igo eta kondentsatzen denean, euriteak izaten dira. Hala, Indian montzoiak normalean baino indartsuagoak izaten dira, Australian prezipitazioak batez bestekotik gora egiten dute, Afrikako hegoaldean bestetan baino hezetasun gehiago sumatzen da, eta Kanadatik AEBetara doan haize hotza hegoalderago iristen da.

22

You might also like