Professional Documents
Culture Documents
Ondoko orrietan duzun bilduma oso familiarra da: S.I.G.C.k egina da (Servicio de Informacin de la
Guardia Civil). 1968-69ean egina dagoela deritzogu. Eskuarteko erabilera handia izan duela dirudi,
markatua ere izan da.... Asko erabilia, nonbait. Gainera, poltsikorako diseinatua. Azken orrialdeetan
agertzen dira argazki bildumaren izen-abizen guztiak. Argazki asko kuartelilloan ateratakoak dirudite
(bikoiztuak direnak, aurrez eta perfilez), eta batzuetan tortura aztarna nabariak ikusten dira. Beste
argazki batzuk karnet tankera dute: egun haietan oraindik kuartelillloetatik edo komisaldegietatik
oraindik pasatu gabeak nonbait, nahiz eta atxilotuak edo fitxatuak izan jadanik.
Bilduma edo agenda hau historia arraro batek ekarri du gure eskuetara. Euskal Herriko iri bateko
Udaltzain edo munipa bateri eskertu beharra diogu. Duela urte mordoxka, herri horretako polizia
munizipalak lapurretan ari zen lapur bat atxilotu zuen. Udaltzaingoan katxeatu zuten eta bere
patriketan pistola bat eta argazki-bilduma hau topatu zituzten. Guardia zibil ohi bat omen zen, Gorpu
horretatik kaleratua izan zena (ofizialki, gutxienez). Baina inguruak miatzen zebilen, pistola eta
lokalizatzaile horrekin. Gertakari honekin interpretazio asko egin ditzakegu, eta har beza bakoitzak
pentsatzen duen haritik
Urte batzuk pasa ondoren udaltzain horrek zera pentsatu zuen: hobe zela album hori zerbaiterako
balioko dion norbaiten eskuetan uztea, oraingoan gutxienez elemento guzti horiei guardia zibilaren
informazio zerbitzuen historiara pasatu zirela jakinarazteko. Udaltzainari eskertu beharra diogu jarrera
hau, zeren Udaletxeko artxibategi batetan usteldu beharrean, Euskal Herriko Memoria Historikoaren
artxibategietan geratzea askoz ere probetxu handiagokoa delako.
Dokumentuari kuriositate historiko interesgarri baten balioa eman behar zaio, besterik ez, baina
aurpegiak, izenak, datak, ekimenak gogorarazten dizkigute Ia 300 argazki-fitxa hauek garbi
adierazten dute garai haietako mobilizazio grina, Euskal Herriaren alde ehunka eta ehunka gazte
borrokalari gehitzen baitziren. Orduango gorputz errepresiboak horrelako libretak eramatera
behartuak ziren. Gaur GPSak, mota guztietako sentsoreak eta azken teknologiako tramankuluak
darabiltzate. Pena da, zeren albumak eta argazkiak askoz ere familiarragoak dira, hunkigarriagoak, eta
gainera bidean gelditutako burkide pilo bat berrikustea edo gogoratzea ahalbidetzen dizue. Bidea bera
ahaztu gabe, egiten jarraitu beharra baitugu.
Aurrean dituzun orrialdeak ikustean gizadiaren (emakumeen eta gizonen) historia handi eta luze baten
zatitxo bat bakarrik ikusten ari zara, Euskal Herriaren aldeko borrokan fitxatuak, exiliatuak,
kartzelaratuak eta erailak izan zirenak. Agian bat baino gehiago ezagutuko duzu. Edo zuk zeuk, zeure
burua ikusiko. Ez izan ardurarik: aldatu, denok aldatu gara (batzuk, gainera, ez fisikoki bakarrik).
GOLDATU Elkartea
Euskal Herrian, 2014.01.10
GOLDATU Elkartea
Euskal Herrian, 2014.01.10