You are on page 1of 6

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

VOCENTO-REN ETORKIZUNA
Working Paper 2016ko urriak 16
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN ETORKIZUNA

1. Gogora dezagun une honetan Euskal Herriko ekonomia eta


politikaren arteko harremanaren ikuspegitik interesatzen
zaigula, batez ere VOCENTO Taldearen etorkizuna.

2. Nahiz eta Espainiako komunikabideen artean ondo kokatuta


egon, hauek mehatxatzen dituzten erronka estrategiko
berdinak ditu VOCENTOk, krisi ekonomikoa eta
merkatuaren jaitsieraren bien elkartzea eta ondorio
kaltegarriak.

3. Horren ondorio nabaria da VOCENTO-aren akzioaren


salneurriak krisialdiaren urte hauetan izan duen bilakaera:
VOCENTO TALDEA
AKZIOAREN SALNEURRIA 2007-2016

Iturria: Yahoo.Inc

4. Bilakaera negatibo luze horren ondorioz, etengabeko doitze


prozesuan egon da sartuta VOCENTO. Ikus dezagun doitze
horiek enpleguan izan duten eragina:

2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN ETORKIZUNA

VOCENTO TALDEA
BATAZ BESTEKO LANGILE KOPURUA

Iturria: VOCENTO Taldea

5. Batez ere, irakurleen Interneterako etengabeko


mugimenduaren ondorioz gertatu da bilakaera hori.
Interneteko merkaturako aldaketa bera da, jakina,
VOCENTO Taldearen epe luzeko oinarrizko erronka,
paperezko prentsako talde guztiona den moduan. Egunkari
guzti hauentzako denbora agortzen doa eta aurrean duten
erronka nabaria da: Interneteko jarduera lehen baino lehen
errentagarri bihurtzea, paperezko jarduera desagertu
aurretik. Oraingoz, enpresa talde horietako inork ez du
helburu hori lortu.

6. Hala ere, etengabeko lana egiten ari da VOCENTO Taldea


arlo horretan. Lan horren ondorioz, gero eta garrantzi
handiagoa dute Internet bidezko publizitate sarrerek k
Talde osoaren barnean:

3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN ETORKIZUNA

VOCENTO TALDEA
ARLO DIGITALEKO PUBLIZITATE SARREREK
TALDEAN DUTEN PISUA
Urtea %
2008 %5,6
2009 %8,7
2010 %11.2
2011 %13,5
2012 %17,2
2013 %22,1
2014 %25,2
Iturria: VOCENTO Taldea

7. Oro har, nabarmen hobetu da VOCENTO Taldearen


bilakaera 2014 eta 2015 urteetan, Espainiaren egoera
ekonomikoa eta publizitate sarrerak berpiztu diren arabera.
Hala ere, epe laburreko hobekuntza horiek ez dira nahiko,
jakina, VOCENTO Taldeak dituen erronka estrategikoen
aurrean.

8. Bilakaera orokorraren barnean, garrantzitsua den eta


oraindik bideratu gabe dagoen erronka estrategiko bat du
VOCENTO Taldeak. Correo Taldea eta Prensa Españolaren
arteko bategitearen ondorengoko 15 urte hauetan,
VOCENTO Taldea ez da gai izan ABC egunkariaren
bilakaera negatiboa birbideratzeko.

9. Hainbeste urte igaro ostean, VOCENTO Taldeak


prentsaren jardueran lortzen dituen irabaziak eskualdeko
egunkarien bidez lortzen ditu, modu nabarmenean:

VOCENTO TALDEA
JARDUEREN ARABERAKO SARRERAK. 2014. Milioi EUR
Jarduera Sarrerak % Sarrerak EBITDA % EBITDA
Eskualdeko
294,1 %59,44 37,1 %84,13
egunkariak
ABC 113,1 %22,86 2,0 %4,54
Beste aldizkari batzuk 9,3 %1,88 2,6 %5,90
Ikusentzutekoa 57,7 %11,66 11,2 %25,40
Sailkatuak 12,4 52,51 -0,7 -%1,59
Beste batzuk 12,7 %2,57 2,7 %6,12
Egitura eta doitzeak -4,5 -%0,91 -10,8 -%24,49
ORO HAR 494,8 %100 44,1 %100
Iturria: VOCENTO Taldea.

10. ABC-aren erronkari aurre egiteko jarraitu beharreko


estrategiak izan dira, hain zuzen, Taldeko akziodunen
arteko gatazken ardatzik nagusiena urte guzti hauetan. Eta,
4
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN ETORKIZUNA

zehazki, Victor Urrutia eta Jaime Castellanos Kontseilua


uzteko funtsezko arrazoietako bat. Ybarra familiako
sektorea ABC VOCENTO Taldearen barnean
mantentzearen alde bazegoen, beste batzuk berriz egunkari
hori Taldetik ateratzearen alde azaltzen ziren (Bergareche,
Urrutia, Castellanos, ...) edo, bestela, komunikabideen beste
talde batekin aktiboak trukatu, behar izan ezkero ABC itxi,
etab.

11. Victor Urrutia (kapitalaren %10,14) VOCENTOtik


irteteak,urratsa nabaria da Neguriko familiek VOCENTOko
akziodunen artean duten pisua murrizteko bidean. Eta
VOCENTOren proiektuarekin akziodunen bi sektoreetako
batek duen nekea adierazten du ere. Neke hori 2016ko
urtarrilean baieztatu zen, Jaime Castellanos Administrazio
Kontseilutik borondatez irten zenean. Urrutia eta
Castellanos-en mugimendu hauek, dirudienez, VOCENTO
Taldeko borondate estrategiko argia -ABC mantentzearen
aldekoa- erakusten dute, eta Ybarra1 familiak aginte
korporatiboan duen kontrola nabarmen sendotzen dute.

12. Nolanahi ere, bai akzioen trukaketa berrien bitartez, bai


aurreikusten diren eragiketa estrategikoen arteko baten
bidez, Neguriko familiek, ziur asko, VOCENTO Taldeko
kontrola epe ertainera galdu edo banandu behar izango
dutela ematen du.

13. Egiaz, Victor Urrutiak abenduaren 17an saldu zituen


akzioak sakabanatuak izan zirela sinetsi zen. Hala ere,
abenduaren bukaeran jakin zenez, akzio horien parte
garrantzitsu bat SANTANDER Taldeak erosi zuen,
VOCENTO Taldeko kapitalaren %42.

1
Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar Ybarra familiaren barnean behin baino
gehiagotan egon diren ezadostasunak eta gatazkak. Adibidez, ik. "Los hermanos
Ybarra (Vocento, BBVA…) llegan a los tribunales por líos de herencia", El
Confidencial, 2010eko azaroak 10. Ezadostasun horiek garrantzi handikoak izan
daitezke VOCENTOren estrategiak eta aginte korporatiboa epe luzera bideratzeko
garaian.
2
Ik. "Vocento recibe la visita en su capital de la gestora del Banco SANTANDER",
Valencia Plaza, 2015eko abenduak 23. Oraindik ez dago batere argi SANTANDER
Taldearen sarrera honek zein helburu duen. SANTANDER Taldearekin lotura
5
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN ETORKIZUNA

14. Bestaldetik, aurreratu dugun moduan, VOCENTOren


etorkizun estrategikoa argitzen ez den bitartean eta, batez
ere, Interneten erronkaren aurrean eredu bideragarria
sendotzen ez den bitartean, enpresa eta jarduera horiek ez
dira batere erakargarriak izango.

15. Beste kontu bat da akzioduntzan aurreikusi daitekeen


diluzio horren ondorio instituzionalak zeintzuk izango
diren. Hasiera batean, Euskal Herriko eguneroko prentsaren
arloan Taldeak duen merkatu kuota ez litzateke zergatik
aldatu beharko akzioduntzaren aldaketa horiengatik.
VOCENTOren kontrola geografikoki nolabait urruntzeak
bai izan dezakeela ondorioren bat, zalantzarik gabe, nahiz
eta aurreikusteko zaila izan. Urrunago dauden jabeak ez
dira horrenbeste inplikatzen lurraldearen bilakaera
politikoan. Axolagabeagoak edo "pragmatikoagoak" izan
daitezke gizartean, iritzi publikoan eta erakunde
politikoetan eragiteko orduan, eta eragin hori nola bideratu
erabakitzeko orduan. Baina errealitatean, jabe bakoitzak,
akziodun bakoitzak, kontrol talde bakoitzak, gai honi buruz
berezko interes eta filosofia izan dezake.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

pertsonalak zituen kontseilariak -Jaime Castellanosek- Administrazio Kontseilua utzi


du eta SANTANDER Taldearen aldetik VOCENTO Taldearen kontrolean sartzeko
nolabaiteko estrategia egon ezkero, unerik okerrena izango litzateke Jaime
Castellanosek egin duen mugimendua egiteko. Beraz, hilabete batzuk itxarotea
komeni da, oraingo egoera nahasia argitzen hasi arte.
6

You might also like