You are on page 1of 7

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA
Working Paper 2016ko urriak 17
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

1. MONDRAGON Taldearen -oraingo "MONDRAGON


Korporazioa"- sorrera eta hedapena azken
hamarkadetan euskal egitura ekonomikoaren funtsezko
aldaketako bat izan da.

2. Arrasateko talde kooperatiboaren jatorria frankismo


garaian dago, bete betean. 50etako hamarkadan sortu
ziren lehenengo kooperatiba industrialen ostean,
hazkunde intentsiboa izan zuen Taldeak hurrengo bi
hamarkadetan. Beste herrialdeen produktuei merkatua
ixteagatik Espainiak izan zuen garapen industriala
berak oinarritu zuen, neurri handi batean, Taldearen
hazkunde hori. Testuinguru horretan modu
eraginkorrean kokatzeko trebezia izan zuten
kooperatibak eta, horrela, proiektu kooperatiboak
ugaritu eta, pixkanaka, proiektu horiek instituzionalki
elkartu ziren. Hasiera batean, "Caja Laboral Popular-
era Elkartutako Talde Kooperatiboa" izan zena
"Arrasateko Kooperatiba Taldea" bihurtu zen gero.
Testuinguru ekonomiko baikorrarekin batera,
kudeaketa eraginkorra eta gizarte eta herriaren laguntza
ere izan ziren, zalantzarik gabe, goranzko bilakaera
horretarako gakoak.

3. Hala ere, izaera "endogenoa" izan zuen prozesu horrek,


batez ere, 80.urtera arte. Bizirik zeuden kooperatiben
hazkundean oinarritzen zen hazkunde hori alde batetik,
eta inguruko beste kooperatiba asko Taldera sartzean
bestetik. Hori dena zuhurtasun handiko komunikazio
politika baten bitartez.

4. Urte guzti hauetan, kooperatibetako talde horren izaera


eta garapenak nolabaiteko oihartzuna izan zuen hainbat
herrialdeetako esparru akademikoetan eta -jakina-
kooperatiben arlo instituzionalean ere. Hala ere,
esparru sozial eta akademiko horietaz gain, oso
mugatua zen taldeko errealitatea, neurria eta
ezaugarriei buruzko ezagutza, baita euskal gizartean
bertan ere.

2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

5. 80etako hamarkadan, ustekabe harrigarri baten aurrean


aurkitu zen euskal egitura ekonomikoa. Alde batetik,
talde kooperatiboaren beraren hazkundeagatik baina,
baita ontzigintza eta burdingintza industriaren
gainbeheragatik ere. Arrasateko Taldea -talde
kooperatibo bat- Euskal Herriko lehenengo industria
taldean bihurtu zen.

6. Taldearen kokapen berri hori bereziki nabaria bihurtu


zen 90etako hamarkadatik aurrera. Alde batetik,
Taldeko neurriaren bilakaera objektiboagatik.
Bestaldetik, zerbitzu zentralen inguruan eratu zen
zentro korporatibo indartsuagatik. Eta, azkenik, orain
"MONDRAGON Korporazioa" izen berria erabiltzen
hasi zenaren aldetik gauzatu zen komunikazio
estrategiagatik, aurrekoa baino askoz aktiboagoa.
Korporazioari buruzko ezagutza -entzutea- euskal
gizarte osora zabaldu zen. Fagor, Caja Laboral, Eroski,
Lagun aro, ... nahiko ezagunak ziren markak bihurtu
ziren euskal gizartean. Argi geratu zen ere lurraldeko
lehenengo enpresa taldea bihurtu zela talde
kooperatiboa. Eta enpresa eta gizarte ikuspuntutik lortu
zuen ospeak ere gure ekonomia egituraren funtsezko
oinarri bat bihurtu zuen.

7. Azken bi hamarkada hauetan, bai gure lurraldean baita


gure lurraldetik kanpo ere, hedapen prozesu azkartua
jarraitu du talde kooperatiboak. Ibilbide horrek
MONDRAGON Korporazioak lortua zuen Euskal
Herriko lehenengo industria taldearen izaera hori
sendotu du. Eta Estatu osoan ere, entzute handiko
taldea bihurtu da ere.

8. Azken urte hauetan, finantza krisiaren erronkei aurre


egiteko behartuta egon da Korporazioa. Eta, zehazki,
Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiari batez ere.

3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

MONDRAGON KORPORAZIOA
LANGILE KOPURUA

Iturria: MONDRAGON Korporazioaren Urteko Txostena / ConsultorArtesano

9. Egin behar izan den doitzea, beraz, gogorra eta


lazgarria izan da. Baina oinarri teknologiko sendoa
duten hainbat enpresa dago MONDRAGON
Korporazioan eta, beraz, hemendik aurrera egon
daitezkeen erronkei aurre egiteko garaian behar diren
funtsezko oinarriak ditu Korporazioak.

10. Etorkizunera begira MONDRAGON Korporazioak


dituen oinarrien adierazle gisa, ikus ditzagun talde
honen apustu teknologikoaren adierazle batzuk:

Iturria: MONDRAGON Korporazioa. Urteko Txostena.

4
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

11. Aipatu dugun doitzea epealdi hori neurri handi batean


gaindituta, 25.000 langile zituen Euskal Herrian talde
kooperatiboak 2014ko amaieran (74.000 langile talde
osoan)1. Korporazio honek gure gizartean eta gure
egitura ekonomikoan duen indarra gauza nabaria da.

12. Langile kopuruaz gain hauek dira MONDRAGON


Korporazioak lortu duen neurria eta indarra adierazteko
beste datu batzuk:

Iturria: MONDRAGON Korporazioa. Urteko Txostena

13. MONDRAGON Korporazioaren eragina Euskal


Herritik askoz haratago doa, jakina. Batez ere,
Espainian zehar ireki diren merkataritza guneen bidez
eta beste herrialde askotan martxan jarri diren enpresa
produktiboen bidez.

1
MONDRAGON Korporazioko 2014ko Urteko Txostenaren arabera, 74.117
langile zeuden Korporazio osoan 2014ko Abenduak 31n. Industria arloko
kooperatibetan, langile guztien %83 ziren bazkide 2014ean.
5
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

Iturria: MONDRAGON Korporazioa.

14. Hala ere, tresna objektibo asko garatu ditu


MONDRAGON Korporazioak azken hamarkada
hauetan, Euskal Herriko gizartea eta politikan eragiteko
garaian oinarri sendoak izan daitezkeenak. Euskal
Herrian bertan Korporazioak dituen langile kopurua,
berez, gizartean eragiteko aukera garrantzitsua da.
Baina, horretaz gain, liburu honetan behin eta berriz
aipatu dugun Negurik BBV zuen moduan, Laboral
Kutxa sendotu du MONDRAGON-ek. Eta Negurik
Deustuko Unibertsitatea albo- alboan zuen moduan,
MONDRAGON Unibertsitatea abian jarri eta
pixkanaka sendotu eta garatu du Korporazioak. Baina,
horretaz gain, merkataritzan edo aseguruetan duen
pisuak, indar soziala handia ematen dio Korporazioari.
Eta, noski, teknologikoki ondo kokatuta dauden
enpresen artean MONDRAGON Korporaziokoek
duten indarra gizartean eta politikan ospe eta indarra
eskuratzeko oinarri paregabekoa da ere. Tresna guzti
horiek aukera teorikoak izan daitezke MONDRAGON-
ek lehen mailako eragina izateko bai euskal gizartean,
baita euskal eragile politikoengan ere.

15. Komeni da, beraz, MONDRAGON Korporazioaren


sorrera eta garapenaren ondorioz Euskal Herriko

6
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOAREN
SORRERA

lehenengo talde industriala bihurtu izateak izan dituen


ondorioak liburu honen ikuspegitik aztertzea. Hau da,
ekonomia eta politikaren arteko harremanaren aldetik
eta, batez ere, 70etako urteetan hasi zen euskal
ekonomiaren demokratizazio prozesuaren aldetik.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like