You are on page 1of 9

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK II
Working Paper 2016ko urriak 22
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

1. Garrantzi handikoa da kontuan hartzea azken urteetan


merkataritza ganbaren egitekoak aldaketa nabariak izan
dituztela. Ganberen kuoten nahitaezkotasunaren
amaieraren ondorioz (2011n gertatu zena), krisi garaian
sartu ziren erakunde horiek. Ordutik aurrera haien
jardueraren bideragarritasuna ziurtatzeko berezko
baliabideak bilatu behar izan dituzte.

2. Egoera berri horrek zalantza handiak sortu arazten ditu -


ikuspuntu askotatik begiratuta- merkataritza ganbaren
etorkizun instituzionalean.

3. Alde batetik, ganbaren ordezkaritzarako gaitasunaren


aldetik, gaitasun hori ganbaren benetako osaketarekin
guztiz loturik dagoelako. Orain nahitaezkoak ez diren
kuoten ordainketaren arabera, aldatuz joango dira, ziur
aski, ganberen bazkidetza eta, beraz, ordezkaritza.

4. Bestaldetik, kuoten ordainketa borondatezkoa izanik, eta


enpresa handiak eta finantza erakundeek orain duten
inplikazio handiagoaren ondorioz, enpresa hauek
ganbaren agintean gero eta indar handiagoa hartzeko
arriskua dute merkataritza ganbarek.

5. Adibide adierazgarri gisa, ikus dezagun Bilboko


Merkataritza Ganbaran gertatzen ari dena. Batzar
Nagusian dauden ordezkaritzak aztertu ezkero, argi dago
oraindik oso interes ezberdinak daudela ordezkatuak
Ganbara horretan. Baina erabakiak hartzen diren
guneetara begira jartzen bagara, oso bestelakoa da
aurkitzen duguna:

2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

BILBOKO MERKATARITZA GANBARA


BATZORDE EXEKUTIBOA 2016
ATLANTICO
Lehendakaria José Angel Corres Abasolo
SHIPPING
Lehenengo Juan Mª Sáenz de Buruaga
BBK
Lehendakariordea Renobales
Bigarren IBERDROLA
Asís Canales Abaitua
Lehendakariordea GENERACIÓN
Diruzaina Jorge Sáenz-Azcúnaga Carranza BBVA
ASTILLEROS
Juan Arana Uriarte
MURUETA
Pedro Campo Iglesias CEBEK
Rafael de la Peña Bengoechea GUIVISA
Batzordekideak
José Manuel de la Sen PETRONOR
Restaurante LA
Angel Tomás Gago Santamaría
ESCUELA
José Ignacio Irusta Bilbao IRUSTAZA
Idazkari Nagusia Juan Carlos Landeta Basterretxea
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbara.

6. Batzorde Exekutibo horren eraketak argi eta garbi


adierazten du, dendariak, mikroenpresak eta enpresa
txikiak ordezkatuak daudela baina, oro har, ezin da esan
Merkataritza Ganbara interes horien ordezkaria denik.
Alderantziz, enpresa handien ordezkaria bihurtu da, argi
eta garbi.
GIPUZKOAKO MERKATARITZA GANBARA
BATZORDE EXEKUTIBOA
Lehendakaria Pedro Esnaola Latasa PUBLIS NCM
Lehenengo Maria Luisa Guibert ESTIBADORA
Lehendakariordea Ucín ALGEPOSA, S.A.
Bigarren Fernando Amunarriz
UNION RADIO, S.A.
Lehendakariordea Berges
SALVA INDUSTRIAL,
Diruzaina David Llordes Arratibel
S.A.
Mauricio Arregui INGESLAN, S.L.U. -
Aulestiarte ORMAK TALDEA
Ricardo González
CTI SOFT, S.L.
Lafuente
Batzordekideak Fernando Martínez-
KUTXABANK, S.A.
Jorcano Eguiluz
FAGOR
Josu Ugarte Arregui ETXETRESNAK, KOOP.
E.
Iturria: Gipuzkoako Merkataritza Ganbara. Aginte Korporatiboko Txostena. 2014

7. Argi eta garbi ikusten denez, mikroenpresak eta enpresa


txiki eta ertainen ordezkaritza ia desagertuta dago
Gipuzkoako Merkataritza Ganbaran.

3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

8. Ikus dezagun Nafarroako Ganbararen egoera:


NAFARROAKO MERKATARITZA GANBARA
BATZORDE EXEKUTIBOA
Lehendakaria Javier Taberna Jiménez BODEGAS 1877, S.L.
Lehenengo
Rafael Moreno Arocena LA PERLA PAMPLONA, S.L.
Lehendakariordea
NAFARROAKO
Bigarren Rafael Irigoyen
ENPRESARIEN
Lehendakariordea Miquelarena
KONFEDERAZIOA
Diruzaina Celso Clariana Poch CAMERA, S.L.
MECANIZADOS Y
Angel Mª de la Fuente
TALLERES INDUSTRIALES,
Llanos
S.A.
AN, KOOPERATIBA
Jesús Sarasa Murugarren
ELKARTEA
José Carlos Sagüés Salvide SAGAMÓVIL, S.A.
Batzordekideak
Iñigo Eugui Martínez de ANTONIO ERRO Y EUGUI,
Azagra S.A.
Julián Goñi Corbatón JULIAN GOÑI E HIJOS, S.L.
NAFARROAKO
Mª Victoria Vidaurre
ENPRESARIEN
Garcés
KONFEDERAZIOA
Iturria: NAFARROAKO MERKATARITZA GANBARA. 2016

9. Ikusten dugunez, Nafarroako Ganbaran aurkitzen dugun


ordezkaritza, Bizkaiko eta Gipuzkoako ganbaretan
aurkitzen duguna baino askoz sakabanatuagoa dago.
Enpresa handi eta txikien arteko oreka askoz hobe
gordetzen ari da oraingoz Nafarroaren kasuan.

10. Antzeko zerbait gertatzen da, gure ustez, Baiona-Euskal


Herria Merkataritza Ganbaran. Jakina, Baionako Ganbara
Frantziako legediaren barne kokatzen dela kontuan hartu
behar dugu eta, beraz, ganbara hori ez dago sartuta
Hegoaldeko ganbarak sartuta dauden dinamika berdinean,
kanpo baliabideak eskuratzeko. Horren ondorioz,
Hegoaldeko ganbarek enpresa handien inplikazioa
bilatzeko duten beharra eta joera ez da oraingoz
Iparraldean gertatzen.

11. Merkataritza ganbararen bilakaera hori garrantzi handikoa


izan daiteke. Enpresa handietako interesak ordezkatzeko
beste tresna bat bihur daitezke ganbarak. Eta, alderantziz,
dendari txikiek eta mikro-enpresek haien interesak
ordezkatzeko dituzten tresna gutxi are gehiago murriztu
daitezke. Euskal erakundeek, beraz, interes handiarekin
4
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

jarraitu beharko lukete haietako bakoitzaren lurraldeko


merkataritza ganbaren bilakaera ekonomiko eta
instituzionala.

12. Arazo hauek, neurri batean, elkarte patronalen kasuan ere


azaltzen dira.Erakunde hauek enpresa txiki eta ertainen
interesak ordezkatzeko duten gaitasuna zalantzan
dagoelako. Arazo honek sortu dituen zalantza eta
eztabaiden ondorio nabaria da, ziur aski, sortu berri den
GAREN elkartea, enpresari txiki eta ertainak
ordezkatzeko asmoz eta, esparru hauetan, betiko
patronalen lekua hartzeko asmoz ere1. Bereziki deigarriak
izan dira GAREN elkarteak lan erreformari buruz egin
dituen adierazpenak. Sindikatuekiko harremanak
birbideratzeko beharra aipatu dute eta lan erreformari
buelta emateko aukera ere2.

13. Goizegi da elkarte berri honetako etorkizuna


aurreikusteko, baina horrelako jarrerak izanik aurrera joan
ezkero, goitik beherako aldaketa ekarriko luke GARENek
lan harremanen esparrura eta Euskal Herriko enpresarien
ordezkapenera.

GAREN ELKARTEAREN HELBURUAK

Enpresariaren indartze prozesuan, bere garrantzi sozialaren erreibindikazioan eta eredu


asoziatibo parte-hartzaile, independente eta plural batean oinarritzen da Garen-ek bultzatzen
duen mugimendu berri hau.

Garen-etik diagnostikoetan eta erabaki-hartzean enpresarien parte-hartzea proposatzen dugu.

Lanaren kultura eta elkarrizketa sozialaren esparruan ondasun sorrera, kultura etiko eta
erantzukizun sozial bati bide emanez.

Garen-ek helburu hauek jarraitzen ditu:

Euskadiko elementu estrategiko eta gure enpresa egiturako trakzio- lehiabultzatu.

1
. Ik. "Garen aurkeztu dute, euskal enpresen elkarte berria", EITB, 2015eko
abenduak 27
2
Adibidez, ik. "Juan Ramon Apezetxea. GAREN Patronaleko Idazkari Nagusia:
Garenek emango luke pauso bat atzera erreformari begira", Xabier Martin,
BERRIA. 2015eko abenduak 31.
5
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

Produktibitatea, kalitatea, irudia, zerbitzua, heziketa, ikerketa, garapena, berrikuntza eta


lurralde sozial eremuetan ulertutako lehia. Herriko lehia osoa sustatzea beharrezkoa da, ez
soilik enpresetan eta egitura emankorrean oro har, baizik eta egitura instituzionalean ere.

Garen-entzako, Euskadiko eta bere lurraldeetako erakunde publikoei laguntzea


lehentasunezkoa izango da, enpresarien eta enpresen interesei laguntzen dioten hitzarmen
puntuak aurkitzeko, eta aldi berean lurraldeari ongizatea eman diezaiedan. Bide estrategikoak:

Politika fiskala

Enpresarientzat eta enpresentzat laguntza politika.

Lehia sustatu eta enpresarien eta enpresetako garapena sortzen duen politika fiskal batean Foru
Diputazioekin lan egin.

Harreman fiskal zuzen bat bideratu enpresarientzat eta enpresentzat, ondasun-sorrerako bere
garrantzi soziala ezagutzen duen adierazpen instituzionalekin bat.

Hornidura-politikaren garapena eta kenkari fiskal argi eta bidegabekeria eta enpresetako
segurtasun-gabezia juridikoa saihesten dituzten politikak bultzatu.

Autonomia-Erkidegoko lurraldeen arteko bateratze politikak sustatu.

b) Azpiegiturak eta Industria-Lurzorua

Azpiegiturak, industria-lurzorua eta garraio-zerbitzuak eta komunikazioak eragin


instituzionaleko funtsezko zutabeak eratzen dituzte, eta lehiarako gakoak dira.

Azpiegituretan eta komunikazio zerbitzuetan aurreratutako lurraldean apustu eginez, lehia-


baldintzak hobetu.

Lanera joaterakoan jasaten duten mugikortasun kargen banaketa zuzen bat eskaini enpresariei
eta langileei, lurraldeen eta eskualdeen arteko alderaketak ezabatuz, inongo herritar, langile
edo enpresariak lan egitera joateagatik ez dezan ordaindu behar saihestuz.

c) Kohesio Soziala

Kohesio soziala gure gizartearen funtzionamendu onerako erabakigarria da, beraz Garen-etik
funtsezkoa dela pentsatzen dugu.

Gure lurraldean bizi diren pertsonen kohesioa eta integratze soziala bultzatu, lurralde
bakoitzeko erakundeekin elkarlanean arituz.

Bai pertsonak eta bai enpresak bere ingurunearekiko Erantzukizun sozialen eta baloreen
Konpromiso garrantzia sozializatzea. Enpresen, enpresarien eta langileen ardura eta
konpromisoak Euskadiko ekonomiaren aktiborik handiena irudikatzen dute etorkizuna
bermatzeko.

6
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

Elkarrizketa sozialeko eta komunikazio egonkorreko testuingurua lortzea solaskideen artean.

Autonomia-Erkidegoaren oreka eta bizi-kalitateari laguntzen dion garapen iraunkorrari


laguntzea.

Negoziazio kolektibo sektorial eta intersektoriala eta elkarrizketa soziala Euskal Autonomia-
Erkidegoaren eremuko elkarrizketa soziala lan-baldintza eta ekonomikoen egituratze elementu
bezala bultzatzea, herriko langileetako eta enpresa-kohesio elementuetako lehia errealaren
onurako. Horregatik, elkarrizketa soziala eta solaskide sozialen eta instituzionalen arteko
komunikazio iraunkorra bultzatzea lehentasunezkoa izango da Garen-tzako.

Pertsonen eta antolaketen heziketagatik apustu handia egin behar dugu. Enpresekiko pertsonen
eta bere ingurune sozialarekiko, hauen konpromisoa gure Komunitatearen etorkizuneko
gakoak dira.

Berrikuntza-sistemaren ebaluazioa eta bere politika fiskala sakontzea funtsezkoa da.


Berrikuntza funtsezko gakoetako bat da lehiakortasunean.

I+G+b Sistemaren Ebaluazioa

I+G+b gastua ez da eztabaida arrazoi orain. Europako kopuruetan gaude baina hau ez da
enpresariak arduratzen dituena. Gastuaren eraginkortasuna garrantzitsuagoa da eta atal honetan
gaur egun erabiltzen den modeloak baditu beste hautabide batzuk

Gaurko I+G+bI+GI+G+b modeloari buruzko gogoeta sakona egin behar da

Hura sinplifikatzeko

Enpresak eta bereziki alde batera guztiz utzita dagoen Pyme-a integratzeko.

Hura elkartzeko

Ahaleginak eta enpresen emaitzetako inpaktuak hobeto neurtzeko

I+G+b gastuetako kontabilizazio metodoen hobekuntza.

Zentro Teknologiko eta Formakuntza Zentro maila ona dago, baina enpresetatik urrunduta
dagoen Unibertsitatea indartu behar da.

Berrikuntza enpresei hurbiltzea baimentzen duen eskualdeak agente bezala bultzatzea.

Lehian nahasitako agenteen lankidetza.

I+GI+G+b-aren Politika Fiskala

Irizpide fiskaleko bateratzea lehentasunezkoa izango da I+GI+G+b gastuen kenketaren


gainetik.

I+GI+G+b-etako gastu kengarrien tratamendu fiskalaren segurtasun-gabezia ezabatu behar da


eta oro har, zerga-gune osokoa enpresarientzat eta enpresentzat.

7
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

Berrikuntza-gastuen kengarriaren kontsultetarako sistema malgua aurkitzea, enpresak


ikuskapenaren mende utzi gabe.

I+GI+G+b-aren lorpenen arabera segurtasun juridikoa sustatu.

14. Egiaz, enpresarien elkarte zehatz batean duten


partaidetzan ahaleginak eta baliabideak kontzentratzeko
garaian, askoz ere erraztasun handiagoak dituzte enpresa
handiek ertainek eta txikiek baino. Beraz, oso neurri
zorrotzak hartu behar dituzte erakunde patronalek enpresa
handietatik haratago, enpresa txiki eta ertainak ere
ordezkatzeko benetako gaitasuna ziurtatu nahi badute.

15. Alde horretatik, enpresarien elkarteek haien berezko


logika eta haien berezko interesak dituztela kontuan
hartzea funtsezkoa da. Eta interes horiek ez dira beti bat
etortzen ordezkatzen dituzten enpresen interesekin bat.
Finantzabideak funtsezko tresna bat dira erakunde horiek
ordezkaritzako jarduera ongi ala gaizki kudeatzeko
garaian. Enpresarien erakunde hauetako finantziazioan
pisu handiegia hartzen badute enpresa handien ekarpenek,
finantza erakundeen laguntzek edo diru-laguntza
publikoek,oso modu nabarmenean interesak ordezkatzeko
haien funtzioa baldintzatuta gera daiteke.

16. Egia da aginte publikoek adi ibili behar dutela eragile


sozial eta ekonomikoak ordezkatzen dituzten tresnetan eta
erakundeetan gehiegi esku ez hartzeko. Baina eragile
publikoen ardura da ere ordezkaritza horiek badaudela
ziurtatzea da. Enpresa txiki eta ertainak egitura
ekonomikoaren sektorerik dinamikoenak dira. Haien
interesak eta ikuspegiak modu egokian ordezkatuak eta
bideratuak direla ziurtatzea garrantzi handikoa da, interes
orokorrak behar den moduan babesteko.

17. Edonola ere, liburu honen ikuspuntutik, ez du ematen


azken urte hauetan enpresarien elkarteek euskal gizarte
eta politikan izan duten esku hartzea etengabeko kezka
izan duenik. Gertatu diren gatazkak, neurri handi batean,
enpresari beraiei dagozkien gaietan gertatu dira.
8
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (II)

Salbuespen gisa, beharbada, 2014-15ean ADEGI -


Gipuzkoako patronala- eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
artean gertatutakoa3.

18. Hala ere, azken hamarkadetan, inguruko errealitatera


egokitzeko etengabeko prozesu luze bat bizi behar izan
dute erakunde patronalek4 eta, oro har, lurraldeko
enpresariek. Enpresari beraien legitimazio sozial eta
instituzionalerako nahitaezko baldintza zen ere. Prozesu
hori, berez, onuragarritzat jo behar dugu.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

3
Neurri batean, lehen aipatu dugun "Gipuzkoa Aurrera" ekimenean
gertatutakoarekin lotu behar da guzti hau. Gipuzkoako enpresariak -ADEGI zehazki-
eta erakunde publikoen arteko harremanak normalizatzea interes handikoa izango
litzateke, bai ADEGI berarentzat, baita Gipuzkoarentzat eta Gipuzkoako
enpresarientzat ere. Enpresarien elkartea eta aginte publikoaren arteko harremanak
esku batetik bestera igarotzea ez da oso egokia. Harreman onak eta sendoak izan
behar dituzte enpresariek Aldundiarekin eta udalekin. Eta harreman horietan enpresa
eta enpresarien jardueretako mugak errespetatu behar direla onartu behar dute
enpresariek.
4
Ibilbide hori aztertzeko, erakunde patronalen buruak izan diren pertsonen jatorriak
eta ezaugarriak kontuan hartzea komeni da. Adibidez, ik. "Los 5 Presidentes de
Confebask. Larrañaga será el sexto", Norte Expres, 2015ko ekainak 23. Prozesu
honetan gertatu diren gorabeheren adibide bat honakoa, ik. "El Presidente de
Confebask en el Congreso del PP", ABC, 2002ko urriak 6.
9

You might also like