You are on page 1of 24

MITOA/ERRITUA

Mitologiko: izond. Mitologiakoa edo hari


dagokiona

Mitologo: iz. Mitologian aditua.


Mitomania: iz. PSIKIAT. Gezurrak esateko
edota irudipen hutsak egiazkoak balira bezala
azaltzeko joera patologikoa.

Mitomano: iz. Mitomania duena


MITOLOGIA

Herri edo kultura baten mito multzoa: "Euskal mitologia",


"Antzinako Greziako mitologia".

Mitoen jatorri, garapen eta esanahien azterketa

sistematikoa

Azterketa (mitoen jatorri, garapen eta esanahien

azterketa) horretan diharduen jakintza-alorra.


MITOA
Mitoak erantzunak dira.
Mitoak gizartearen baloreak transmititu eta eutsi
egiten die, eta gizartearekin batera aldatu egiten
dira.
Kontzeptu abstrakturen bat azaltzeko erabiltzen
den alegoria edo irudikapen sinbolikoa : "Platonen
haitzuloaren mitoa".
Errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo
ideia.
Pertsonaia, pertsona, gertaera, teknika baten,
etab.en inguruan sorturiko uste idealizatua :
"Maradonaren mitoa".
Antzinako Jainko edo Heroien ekintzetan edo
egiazko gertaeretan oinarritzen den alegiazko
kontakizuna.
.
Jatorri ezezagunekoa eta herri baten tradiziozko
pentsamendu kolektiboaren osagaia da.
Naturako indarren edo giza izaeraren zenbait
alderdiri buruzko ikuspegia eta sinisteak isladatzen
dituena
Mitoaren definizioa
GARCA GUAL, C., Introduccin a la mitologa griega,
Madril, 1999, Religin y mitologa, Alianza Editorial.

Mitoa kontakizun tradizional bat da, ohiz


kanpoko pertsonaien ekintza gogoangarri eta
eredugarriak kontatzen dituena urruneko garai
ospetsu batean kokaturik.
Kontakizuna: alegiazko (fantastiko) kontakizuna da.
Kondaira sinbolikoa.

Kontakizun tradizionala: Jatorri ezezaguneko


kontakizunak dira mitoak. Herri baten tradiziozko
pentsamendu kolektiboaren osagaiak dira.

Ohiz kanpoko pertsonaien ekintzak: antzinako jainko-


jainkosen
edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan
oinarritzen den alegiazko kontakizuna .
Ekintza gogoangarri eta eredugarriak: Gertakari
harrigarriak jasotzen dira mitoetan. Horrek erakargarri
egiten du mitoa.

Urruneko garai ospetsu batean kokaturik: honetan ere


mitoaren erakarpena datza; garai ospetsuak kontakizun
tradizionaletan agertzen dira, esate baterako Troyako
gerraren garaia.
MITOAREN ELEMENTUAK

Ziurgabetasuna, frogatze-ezintasuna

Egiatasun nahia

Usadiozko izatea
ERRITUA
Errituak kultura batean burutzen diren ekintza
egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak
dira, balio instrumental zuzenik gabe guztiz
adierazkorrak direnak.

Gizabanako batek edo komunitate batek, edo


euren izenean, egindako ekintza edo adierazpen
multzo bat, zeinek gizakien eta jainkoen arteko
erlazioak definitzen dituen.
ERRITUA

Errituak kultura batean burutzen diren ekintza


egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak
dira, balio instrumental zuzenik gabe guztiz
adierazkorrak direnak.

Gizarte edo talde baten baitan modu berdintsuan maiz


errepikatzen dira
Balio sinbolikoa dute
Espazio eta denbora jakin batean gertatzen dira
Errituetan objektu eta hitz bereziak erabiltzen dira:
sinboloak
Paul Veyne, Les Grecs ont-ils cru leurs mythes?, Editions
du Seuil, 1983. Creyeron los griegos en sus mitos?,
Ediciones Grnica, Bartzelona, 1988.
ERLIJIOGABETASUNAGATIK kondenatu zuten:
ANAXAGORAS
SOKRATES
INTERPRETAZIOAK
Alegorikoa
Evemerista
Mitologia konparatua
Fetitxismoa fetitxe esaten zaien objektu materialenganako debozioa da.
Fetix/Fetitxe hitza portugaleratik dator, "feitio" hitzetik hain zuzen, eta
"magia" edo "sorginkeria" esan nahi du. XVIII.
Charles de Brosses* eruditu frantziarrak termino hori Europan zehar
zabaldu zuen, Mendebaldeko Afrikako erlijioa Antzinako Egiptoko erlijioaren
alderdiekin konparatzen ari zenean. Erlijioaren bilakaeraren teorian,
Brossesek fetixismoa erlijioaren egoerarik primitiboena zela esaten zuen,
ondoren politeismotik eta monoteismotik jarraituz.
Hizkuntzalaritza konparatua: antzinako hindi, sanskrito eta vedikoa
konparatuz indoeuropar hizkuntza zaharrena berriztatu zuten, eta honekin
batera kultura eta mitologia.
Max Mller-en ustez Indoeuropar hizkuntzak konparatzeak indoeuropar
herrien jainkoen kidetasuna agerian jartzen zuen.
Zeruko jainkoa: Dyaus vedikoa, Zeus greziarra Jupiter latindarra, Aura
Mazda Iraniarra eta Thor Eskandinabiarra.
Devah, deus, jainkoa distiratsua da distira hitzarekin erlazionaturik dago
Etimologiak mitologia azaltzen zuen
* Brosses, Ch. de Del culto de los dioses fetiches, o paralelo de la antigua religin
del Egipto con la religin actual de la Nigricia, 1760
Mitologia konparatua
Eboluzionismoa: Positibismoak (A. Comte) aurrerapen historikoaren
ardatza eboluzioa da. Herri pribimitiboengan animismoa dago.
Munduaren azalpen zientifikoaren ezean fantasia erabiltzen zuten.
Honek jainkotasunen mundua sortarazi zuen.
XX. Mendeko mitoen interpretazioa
Psikologia, Soziologia, Etnologia, Erlijioen historia, Hizkuntzalaritza:
positibismoa baztertzen dute. Mitoa gizartearen esperientzia bat da.
Gizakien pentsamenduaren elementua.
Mitoa ez da primitibotzat hartu. ALTERITATEA, beste gauza bat da.
SINBOLISMOA
FUNTZIONALISMOA: Malinowski DUMEZIL
ESTRUKTURALISMOA:
ITURRI LITERARIOAK
Poema homerikoak: Iliada eta Odisea
Hesiodo: Teogonia, Lanak eta Egunak
Pindaro
Antzezlanak:
Tragedia:
Eskilo: Prometeo kateatuta, Orestiada trilogia
(Agamemnon, Koeforak, Eumenideak)
Euripides: Ziklopea, Medea, Hekuba, Emakume troiarrak
Sofokles: Oedipus Rex edo Oedipus Tyrannos ("Edipus
erregea"), "Edipus Kolonos-en,"Antigona, Ajax, Elektra.
Virgilio: Eneida (Aeneis)
Ovidio: Metamorfosisak
TROIAREN AZKEN GAUA
(Virgilioaren arabera, Eneida, II. liburua)
Hilkor dohakabeendako lehen loaldia hasten den tenorea zen. Eta horra
non ametsetarik izan nuen Hektor ikusten nuela, arras ilun, atertu gabe
nigarrez ari. Ondikotz ! zer itxura hitsa zuen! Nola kanbiatua zen, Akilesi
kendu puskekin itzultzen zen lehengo Hektor hura! Bizarra nahas-mahas,
ileak odolarekin lotuak, eta gorputza bere aberriko harresi inguruetan jasan
zauriz betea.
Nihaur mintzatu nintzen lehenik : Nondik heldu haiz Hektor ? Hire beha
egon gaituk luzaz. Zer laidok dik nahasi hire begitartearen gozoa ? Zer dira
ikusten ditudan zauri horiek ?
Ai ! erran zuen, eskapa hadi jainkoaren seme haizen hori eta su haietarik
ihes egin ezak ! Etsaia nagusi duk gure harresietan : Troia haien
aztaparretan erortzeko zorian duk. Gizaki hilkor baten besoak zaindu ahal
ukan balu, beso hori hiria zaintzen ariko huen oraino. Troiak bere altxor
.
sakratuak gomendatzen dizkik. Har itzak hirekin; itsasoan barna han-
hemenka ibili ondoan hatzeman itzak harresi eder batzuk haien
gordetzeko.
Bapatean atzarri eta jauregiaren gainerat igaiten naiz. Egia begien bistan
dut eta Greziarren maltzurkeria argi eta garbi ageri zait orai.
Sutearen distirak itsasoan barna urrun argitzen du. Gudarien oihuak eta
turuten hotsak batera altxatzen dira. Haserre gorritan naiz, armak hartzen
ditut, non eta zertan erabiltzeko sobera jakin gabe, haatik. Borrokarako
gudari talde baten lehenbailehen biltzera lehiatzen naiz. Gauza bakarra dut
buruan : armak eskutan heriotze eder baten erdiestea. Troiarrak galduak
dira. Jupiter basa horrek, Greziarrei eskaini die garaipena ; sutan den hirian
haiek dira jaun eta jabe. Gure harresien erdian xutik dagoen zaldi
mehatxagarriaren barnetik gizon armatuak atera eta atera ari dira. Batzuk,
zabal-zabalik dauden ateetarik sartzen dira, Mizenas Handitik etorri
egunean bezainbat direla; besteek, aldiz, armen indarrez hartzen dituzte
karrika hertsiak: nonahi, ezpata puntak altxatzen eta distiratzen dira,
erahiltzeko prest.
Nork adieraz lezake hitz soilekin gau horretako hondamendi eta dolua !
Non kausi aski malko hainbeste zorigaitzendako! Aitzinako hiria
errekaratzen ari da, lehen Asiako erregina izan zena.
Martitz ikusten dugu erotua, Danaetarrak jauregira buruz hurbiltzen eta,
dordokaren gerizatzeko moldea hartuz, jauregiko ataria setiatzen ari.
Harresiari kontra zurubiak ezarriak dira xutik; ate aitzinean berean mailen
igaitera bermatzen dira. Ezkerreko eskuan erredolak dituzte gezietarik
gerizatzeko, eta eskuineko eskuaz aztaparka lotzen dira harresien
gainerat igaiteko. Troiarrek, beren aldetik, dorreak eta jauregiko teilatuak
suntsitzen dituzte : etsaiaren kontra pirripitan igortzen dituzte habe
urreztatuak, gure arbasoen aspaldiko apaingarriak.
Bada, orduz geroztik bakar-bakarrik nintzen; eta hara non Vestako
tenpluaren atarian Helena ikusten baitut, Troiari eta bere aberriari
zorigaiztoa erakarri diona.
Gordea zen han, aldareko mailadian, behakoetarik urrun. Amorruaren
suak bihotza kiskali dit: haserreak mendeku hartzera bultzatzen nau; ene
aberriaren suntsitzeaz eta andere gaixtaginaz mendekatzeko xedetan.
Horren egitera nindoalarik, sekula ene begiek ikusia ez zuten bezain
distirant eta gau ilunean argi itsugarri bat buru inguruan zuela, ene ama
ohoratua* agertu zitzaidan, bere jainkotasuna erakutsiz, zerutarrei ageri
ohi zaien bezain eder eta ospetsu.
Besoa atxikiz geldiarazi ninduen eta haren aho arrosak honela erran
zidan : Seme, zendako horrelako amorrua ? Troia, bere handitasunetik
maldan behera erortzea eta haren inperioaren uzkailtzea ez duk andere
greziar eder horren obra, baina bai jainkoena; bai, jainkoen
gogortasunarena.
ANTROPOGONIA

Antzinako tradizioak kontatzen duenez, Prometeok buztin


pixka bat hartu, uraz nahastu eta Lurra zapaldu zuen lehen
gizakia moldatu zuen. Minervak, jakituriaren jainkosak,
Prometeoren lana urratsez urrats jarraitzen zuelarik,
buztinezko irudiari arnasa bota eta izpiritua eman zion.
Prometeok, ondoren, lurra lantzeko eta piztiak menderatzeko
behar zuten artea irakatsi zien hilkorrei, eta jainko-jainkosen
su sakratua eman zien. Prometeok Deukalion semeari
irakatsi zion Jupiterrek sortuko zuen euritetik gizakiak bizirik
ateratzeko txalupa handia nola eraiki behar zuen; Jupiter
Prometeorekin eta gizakien leinuarekin haserre zegoen,
anker eta gaizkiletzat zituen eta.
Ovidio, Metamorfosiak (egokitua).
Prometeok sua lapurtzen.
Deucalion and Pyrra ask Themis for help
Johann Postumus,1542

You might also like