You are on page 1of 1

Orkoiengo EH Bilduk errekurtsoa aurkeztu diogu joan den uztailaren 19an UiO eta UPNren bozekin aurrera

ateratako kirol eta kultura jarduerei, onetsitako eskaintzak euskara baztertu, euskararen udal ordenantza
urratu eta finean orkoiendarron eskubideak zapaltzen dituelako.
Joan den uztailaren 19an izandako Orkoiengo udalaren osoko bilkuran 2018-2019 ikasturterako udalak
antolatzen dituen kultura eta kirol jardueren eskaintza eta Mendikur kirol gunearen udako eta neguko
jarduerak onetsi ziren UiO eta UPNren aldeko bozekin. Orkoiengo EH Bilduk jarduera hauen aurka bozkatu
genuen jarduerek Euskararen Udal Ordenantza eta orkoiendarron hizkuntza eskubideak urratzen dituelako.
Orkoienek badu aspaldi Euskararen Ordenantza, 2009an onetsia eta euskararen erabilera eta sustapena
arautzen duena. Ordenantzak argi adierazten du bere 27. artikuluan udalak bere zerbitzuak euskaraz eskaini
behar dituela, haur, gazte zein helduentzako zuzenduak izan. Hala eta guztiz ere, eta guk urtez urte eskatu
arren, onartutako kirol eta kultura jarduerek ez dute euskarazko eskaintza kontutan hartzen; helduentzako
jardueretan eta Mendikur Kirol guneko eskaintzan euskara ez da aipatu ere egiten. Haurrei zuzendutako
eskaintzen kasuan zazpi jardueretatik bakar batean aipatzen da euskarazko eskaintza nolakoa izango den.
Jarduera hau hain zuzen nahikoa jende apuntatu ez zelako ez zen aurrera atera iaz. Gainontzeko jardueretan
orokorki aipatzen da euskarazko eskaintza egongo dela, betiere monitoreen euskarazko ezagutzaren arabera.
Hau da, monitoreen euskara ezagutza bizilagunon eskubideen gainetik jartzen da.
EH Bilduren nahia ez da inolaz ere izan puntu honetaraino iristea. Behin eta berriz saiatu gara eskaintzaren
gabezia larri hauek zuzendu ditzaten eta hala adierazi diegu beste taldeei batzordeetan eta osoko bilkuran.
Hala eta guztiz ere aurrera egin dute euskara baztertzen duen eskaintza onetsiz. Jarrera honen aurrean
udalbatzak hartutako erabakiari errekurtsoa aurkeztea beste aukerarik ez dugu, Euskararen Ordenantza
aplikatu dadin eta orkoiendarron hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen.
...
Desde EH Bildu de Orkoien hemos presentado sendos recursos a la decisión tomada en el pleno del pasado
19 de julio con los votos de UiO y UPN en relación a la oferta de actividades culturales y deportivas porque
éstas incumplen la ordenanza el euskera y vulneran los derechos lingüísticos de las orkoiendarras.
Orkoien dispone desde 2009 de una Ordenanza Municipal reguladora del uso y fomento del euskera. Esta
ordenanza expresa claramente en su artículo 27 la obligación del Ayuntamiento de ofertar actividades en
euskera tanto a menores como adultos. Sin embargo, pese a nuestras continuas peticiones año tras año las
actividades aprobadas por el Ayuntamiento no contemplan oferta alguna en euskera en los cursos dirigidos a
adultos ni en las actividades del complejo deportivo Mendikur. En el caso de los cursos dirigidos a menores
sólo se contempla el euskera en uno de los siete cursos ofertados, concretamente en el de zumba, que
casualmente no salió adelante el curso pasado por no existir demanda suficiente. En el resto de actividades
infantiles se hace una mención genérica, supeditada siempre al conocimiento del euskera de las personas
contratadas. De esta manera se prioriza el conocimiento de idiomas de los monitores a los derechos de los
vecinos.
El deseo de EH Bildu no ha sido en ningún caso llegar a este punto. Prueba de ello es que hemos
comunicado las deficiencias al resto de grupos municipales tanto en la comisión municipal como en el pleno
y pese a ello han preferido seguir adelante con una oferta que discrimina al euskera y los euskaldunes. Ante
esta actitud la única opción que tenemos es la de presentar recurso a la oferta aprobada para que se cumpla la
ordenanza del euskera y se respeten los derechos lingüísticos de las y los vecinos de Orkoien.

Orkoienen, 2018ko abuztuaren 5ean

Orkoiengo EH Bildu