You are on page 1of 2

**LETRA NON DEGU NON**

/Txamarra txartxo bat Jauna zuri


gorputz eder horren estalgarri/

/Emango nizuke gustu handiz


luze laburrean ongi balitz/

Ai,oi, gabaren on,


jaioberri hori non degu non?

Lagunak ere baditugu


lau artzai eta bost unai gartsu

Santxo, Peru eta Martin Antton


Frantzisko, Paulo, Beltxior, Simon

Ai,oi, gabaren on,


jaioberri hori non degu non?

Non degu, non jaioberri hori?


gaur jaio da kayuko batean

itsaso beltz bukaezinean

lur berri bat noiz aurkituko zain

Ez dute ezer
itxaropena soilik
itsu gaude ala ez ditugu ikusi nahi
Entzun oihu ixil hori, entzun,
entzun jaioberriari, entzun...
Gu guztiok baikoaz
txalupa berdinean
mundu hau hondoratzen bada
denok hondoratzen gara

Entzun oihu ixil hori, entzun...

You might also like