You are on page 1of 1

Apirilaren 10ean zulo beltz baten lehenengo irudia aurkeztua izan zen.

Astronomia gustukoa
dugunon artean gure galaxiaren erdian dagoen Sagitario A* zuloarena espero genuen arren,
M87*-rena izan zen aurkeztu zena. Irudi ederra berez, eta are gehiago irudikatzen duenaz
ohartzen garenean.

XX mende hasierako Einsteinen erlatibitate orokorrean oinarritutako eredu desberdinek zulo


beltzak aurreikusten zituzten arren, ez zen izan 1960ko hamarkada arte horien ebidentziak
nabarmendu zirela. Zulo beltzak ain masiboak dira ezen grabitate indarrak argia ere
harrapatzen baitu, euren erakarpen indarretik ezin da ezer irten, argia ere ez. Hortik euren
izena: zulo beltzak.

Eta horrela izanik, zelan egiazta daiteke “hor” daudela? Alde batetik, inguruan dauden
gorputzetan duten eragina neurtu dezakegu. Aipatutako Sagitario A* ez dugu oraindik ikusi,
baina bere inguruan biraka dauden izarren mugimendua aztertuta, horiek indar handiz
erakartzen dituen “zeozer” dagoela nabarmena da. M87*-ren kasuan, erakarpen indar hori
neurtuta bere masa 6500 miloi aldiz gure eguzkiarena dela kalkulatu da, ezagutzen den
masiboena.

Beste alde batetik zurgatzen duten materia asko azeleratzen da, hori dela eta kargatuta
dauden partikulek energia igortzen dute uhin elektromagnetiko gisa. Ain azelerazio handia
jasaten dute ezen igortzen dena X izpiak dira, eta hauek irrati uhinak sortzen dituzte. Hori da
ain zuzen ere Event Horizon Telescope-k (EHT) antzeman duena.

Erradioteleskopio hau (irrati uhinak detektatzen dituen teleskopioa) benetan ez da teleskopio


bat, batera erabiltzen diren 8 teleskopio baizik, eta hemen dator berrikuntza teknologikoa (ze,
azken finean, orri hau teknologiaren ingurukoa da, ezta?). Irrati uhin hauek detektatzeko, oso
teleskopio handia behar da, benetan eraiki-ezina, beraz 8 teleskopio jarri dira lanean, batera ia
lurraren diametroa duen teleskopio birtual bat eratuz. Hau dena kudeatzeko beharrezkoak
diren hardware eta softwarea itzelak dira. Pentsatu guk begi biren informazioa bateratzeko a
zelako “makina” daukagun burmuinean, atera kontu 8 batera kudeatzeko eta hortik datorren
informazioa bateratu eta ulertzeko zelako sistemak beharko diren…

Batzuetan, zalantzan jartzen da programa hauetan inbertitzen den dirua. Nik garbi daukat
merezi dutela. Alde batetik honelako egitasmoek zientzia eta teknologiaren garapena, eta
beraz gizartearena, azeleratzeko balio dute. Erronkarik ez dagoenean moteltzea errazagoa da
eta oinarrizko ikerketa hauetatik, gizarte orora iristen diren garapen teknologikoak sortzen
dira. Kasu konkretu honetan, hasiak dira medikuntzan eta optikan berrikuntza hauek
txertatzen.

Bestetik, gizakion behar eta “motore” ezinbesteko bi asetzeko balio dute: jakinmina eta
edertasuna.

https://naukas.com/2019/04/10/la-primera-imagen-de-un-agujero-negro/

https://www.scientificamerican.com/article/at-last-a-black-holes-image-revealed/

https://theconversation.com/observing-the-invisible-the-long-journey-to-the-first-image-of-a-
black-hole-115064

https://eu.wikipedia.org/wiki/Zulo_beltz

You might also like