You are on page 1of 1

Gogoan daukat kide batek kalkulagailua zeukan erlojua ikastolara ekarri zueneko eguna.

EGBko 5. edo 6. mailan izan zen eta denok “flipatu” egin genuen: Matematikako azterketarako
a zelako pagotxa!!!

Egia esateko ez zitzaion nire lagunari ezertarako balio izan… Botoiak txikiegiak ziren kalkuluak
era erraz eta azkar baten egiteko eta, beste alde batetik, matematikako buruketak egiteko,
matematika ulertzea da garrantzitsu eta dibertigarriena, eta ez hainbeste kalkulu “hutsa”.

Apurka, apurka, bateriak, txipak eta sentsoreak txikitu ala, funtzio gehiago dituzten erloju eta
eskumuturrekoak agertzen joan dira. Soinean eramateko lehenengo pultsometroak 1977koak
diren arren, ez da hainbeste urte erloju adimenduetara zabaldu direla, eta oraintsu hasi dira
bularretara lotzen diren zinten zorroztasunera iristen.

Hasiera baten kirolarientzako pentsatuta bazeuden ere, geroz eta gehiago dira osasunera
begira diseinatzen direnak. Telefonora konektatuta, zenbat eta zelan jaten duzun, loa,
bizimodu sedentario edo aktiboa daroazun… Odol presioa neurtzen dutenak ere kaleratzen
hasi dira.

2014an Google enpresak diabetes gaixotasuna dutenentzako glukosa neurtzeko gai ziren
lentillak aurkeztu zituen. Malkoetan dagoen glukosa eta transmisore txiki bat zeukaten lente
hauek eta neurketak sakeleko telefonora bidaltzeko gai omen ziren. Orain dela gutxi proiektua
bertan behera gelditu den arren, arrazoia ez da hainbeste teknologikoa izan, baizik eta
malkoetan eta odolean dagoen glukosaren arteko korrelazioa txikia delako.

Gure izerdia batez ere urez osatuta dago eta bere zeregin nagusia gure tenperatura jaistea da.
Urarekin batera botatzen dugunean, gatz mineralak, azido laktikoa, glukosa eta beste hainbat
molekula doaz eta Wei Gao ikertzaileak eta bere taldeak hau guztia osasun informazio iturri
bezala erabili nahi dute.

Diseinatu duten eskumuturrekoak hainbat biosentsore ditu eta glukosa, laktatoa, sodio eta
potasio ioiak eta azal tenperatura neurtzeko gai da. Denbora errealean informazio hau
telefonora bidali, gorde eta arriskurik dagoenean, abisuak bidaltzen ditu. Egin duten
prototipoarekin, hasiak dira diabetes gaixoekin frogetan, bai eta kirolariekin ere deshidratazioa
monitorizatzeko.

Bien bitartean, beste biosentsore batzuk garatzen dihardute. Esan bezala, izerdian beste
hainbat molekula doaz, besteak beste metal astunak, hormonak eta zenbait drogen
metabolitoak ere, beraz aplikazio esparrua zabala da: osasunaren monitorizazioa,
gaixotasunen detekzio goiztarra, medikamentuen monitorizazioa, pozoi edo dopin detekzioa,

Ez dakidana zera da, eskumutur eta erloju adimendu hauek ordua ematen jarraituko ote
duten…

You might also like