You are on page 1of 2

Berripapera

3. alea

2012ko Urtarrila

Noiz arte Urtetako zabortegi kontrolatua kontrolik gabe?


H o n d a k i n e n g a i a lehentasunezkoa bihurtu da Gipuzkoan. Hondakinak gestionatzeko orain arteko ereduak herrialdeko zabortegiak gainezka egitera eraman du eta ondorioz berehalako irtenbide bat topatzera behartu. Hondakinen kontua herritar denena bada ere, Zarauztarrok gertutik ukitzen gaituen gaia da, herrian Urtetako zabortegia dugulako. Urtetako zabortegia, Lapatx (Azpeitia) eta Sasietakoarekin (Beasain) batera Gipuzkoan martxan diren hiru zabortegietatik bat da. Baina zer egoeretan aurkitzen da gaur egun Urtetako zabortegia? Zer etorkizun du? Galdera hauei balizko erantzunak eman aurretik, komeni da zabortegiaren historiari begiradatxo bat eman eta mugarri izan diren zenbait data gogora ekartzea.

argazki hau izanik, zer etorkizun du Urtetako zabortegiak? Zarautz Zero Zaborren arabera, aurrena eta urgentziaz eman beharreko urratsa, gaur egungo kontrolik gabeko zabortegia errefusa batuko lukeen gunea bihurtzea izango litzateke. Honetarako, zabortegira hondakinak botatzen dituzten herriek Zero Zabor programak ezarri behar dituzte. Programa hauen helburua, hiri hondakinak ahalik eta gutxien sortzea izango da eta sortutako hondakinekin berriz ahalik eta gehien berrerabili eta birziklatzea, hondakinetatik asko ez baitira zabor, baliabide baizik.

sortutako hiri hondakin kopurua gutxitu eta kontrolik gabeko zabortegi hau errefusategi bihurtzea da irtenbidea; jakin badakigu horretarako tresna eraginkorrena gaikako atez ateko bilketa dela
Zentzu honetan, emaitzak lortzeko e r r e m i n t a r i k eraginkorrenak, hondakinen gaikako atez ateko bilketa sistema eta autokonposta izango dira, herri d e s b e r d i n e t a k o esperientziek erakutsi duten bezala. Bitarteko hauek abian jarrita emaitzak berehala lortuko dira. Zabortegietara gaur egun botatzen diren hondakinetatik zatirik handiena materia organikoa dela kontuan hartuta, hau zirkulaziotik erretiratuta hondakinen bolumena erabat murriztuko da, soilik errefusa geratuz. Bolumena murrizteaz gain, errefusa tratatu ondoren hondakin inertea izango da, ez toxikoa, honela lehen aipatu diren, kirats, lixibiatu eta desio ez diren bisitariak ekidingo dira. Aldi berean, urteetan zabortegian pilatutako hondakin organikoak tratatu beharko dira. Urrats hau ematean Urtetako kontrolik gabeko zabortegia errefusa batzeko gune kontrolatua bihurtuko da eta ez gaur ezagutzen dugun arazo iturri. Epe ertain-luzera begira berriz, aztertu egin beharko da zein izan litekeen eskualdean errefusak batzeko gunerik aproposena. Udalei eta mankomunitateei bide honetan erabakiak hartzea dagokie eta herritarrei berriz sortzen ditugun hondakinekin arduraz jokatzea, irtenbidea instituzio eta herritarren esku dagoelako.

hondakinak gestionatzeko orain arteko ereduak zabortegiak gainezka egitera eraman du


Urtetak o zabortegia 1989. urtean irekitzen da eta hasiera batean 2005 urte arteko biziraupena aurreikusten zaio. Bertan Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarauzko hiri hondakinak, hondakin ez arriskutsuak eta hondakin inerteak botako dira, hau da, ia denetariko hondakinak eta honi zabortegi kontrolatua deituko zaio. 2004. urtean, zabortegia handitzeko proiektua onartzen da, beronen biziraupena 13 urtez luzatuz. Bien bitartean, garai honetarako zenbaitzuk erraustegia eta hondakinekin nola aberastu pentsatzen hasiak dira (2002-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinen Plan Orokorra).

2006ko urte buk aeran, San Markoko mankomunitateak eskaera luzatzen die zabortegiak euren lurretan dituzten hiru mankomunitateei, San Markoko hondakinak zabortegi hauetara botatzeko eskatuz. 2007an hiru mankomunitateek eskaera onartu egingo dute baldintza jakin batekin. Baldintza, zabortegiak 2009ko uztailaren 16an ixtea izango da, egun honetarako erraustegiak lanean hasia beharko duelarik. Ixteko eguna gerturatu ahala eta estamentu ezberdinek zabortegiaren bizia luza ezin egiteko tramiteak egin arren, euren aurreikuspenak beteko ez direla ikusita, 2008an Urtetako zabortegiaren biziraupena luzatzeko eskaria egiten da. Eskaera honen ondotik, eskumena ez dagokien organo desberdinek zabortegiaren itxiera data berriak iragarri dituzte, eta gaur da eguna zabortegiaren itxiera eguna inork ezagutzen ez duena.

Atzera begiratu honek, lehen eginiko galderei erantzuten lagunduko digu. Urtetako zabortegiak, 22 urte luzez zabalik egon ondoren, denetariko milaka tona hondakin hartu ditu. Kuantitatiboki, begi bistako lehen ondorioa zera da, zabor mendia Oiarte eta Kortaburu baserrietako leiho pareraino iritsi dela. Azken urteetako

hondakinen zatirik handiena materia organikoa da, ondorioz milaka tona materia organiko ari da usteltzen Urtetako zabortegian
hondakin isurketarekin jarraituz gero, Zarauztarrok ekaineko lehenengo igandean Pagoetako eguna ospatu ordez, Urtetako zabortegi eguna ospatzeko moduan izango gara, bertako zabor mendiaren garaiera Pagoetakoaren (gurutze eta

El sistema actual de gestin de los residuos en la provincia ha hecho que todos los vertederos de la misma estn llenos. En Zarautz no somos ajenos a esta cuestin por la situacin del vertedero en Urteta. Cul es su situacin? Qu soluciones tenemos? En ms de 22 aos de existencia, superando todas las previsiones, planes y

dems, ha recogido en su haber miles de toneladas de residuos urbanos de todo tipo. La mayor proporcin de los mismos son residuos orgnicos que actualmente se encuentran en proceso de pudricin con toda la problemtica que ello conlleva (gases txicos, lixiviados, contaminacin, ratas, gaviotas, olores...)

Es urgente separar todos los residuos orgnicos del resto. La nica solucin viable al vertedero es que en el mismo solo se recoja la fraccin de rechazo, reduciendo la misma al mnimo. Sabemos que lo ms eficiente es implantar un sistema de recogida selectiva puerta a puerta. En cuestin de residuos debemos de actuar con responsabilidad.

Pagoetakoaren (gurutze eta guzti) pare izango da eta. Kualitatiboki berriz, zabortegira botatako hondakinen zatirik handiena materia organikoa da, ondorioz milaka tona materia organiko ari da usteltzen bertan. Usteltze prozesu honen ondorioak hauek dira: prozesuan sortutako gasei kiratsa darie, lixibiatuak egoki tratatu ezean ingurugiroa kutsatzen dute, landa lurrak, errekak, itsasoa, eta azkenik, zabortegian usteltzen ari den materia organikoa arratoi, kaio eta eltxoak bezalako bisitarientzat bazka ezin hobea da. Suma daitekeen bezala, herritarrok inondik inora desio ez ditugun kalte-ordainak dira. Zabortegiaren egoera are eta gehiago larriagotzen du jakiteak, zabortegiak Ingurumen Baimen Integraturik gabe funtzionatu duela, behinik behin azken egokitzapenak egin arte, alegia ia zabortegiaren bizi osoan zehar. Gutxi edo gehiago hau da Urtetako zabortegiaren gaur egungo argazkia. Zaborren kamioiak egun osoan zehar Bentas, Argoin eta Borda aurretik zabortegira bidean aurrera eta atzera, hau gutxi ez balitz bertako biztanleek lehen aipatutako kalte-ordainak jasan behar dituzte. Urtetako auzokideak ere suminduta zabortegiaren itxiera eskatuz, ulertzekoa den bezala inork ez baitu nahi ondoko bailaran zabortegirik.Esku artean

*Berripaper honetan zure iragarkia ipini nahi baduzu, zarautz0@gmail.com

Zure iritziak hobetzen laguntzen digu, zarautz0@gmail.com GABONETAKO AZOKA Bigarren eskuko txokoa, doako denda eta Facebook-en eta tuenti-n gaude. Youtube-n bideo guztiak ikusteko gure kanala za0zabor truke azoka Bloga: zarautz0zabor.wordpress.com

0 ZABOR EKITALDIAK

Martxan da herriko ekimenetan hondakinak murrizteko protokoloa


Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ekimenetan sortzen den hondakin kopurua murriztu eta gaikako bilketa integrala bermatuko duen protokoloa osatzen ari da Zarautz Zero Zabor
Etxean bakarrik ez, herrian antolatzen diren ekitaldietan ere, hondakinak gutxitzeaz gain zaborrak zero izan behar duela deritzo Zarautz Zero Zabor taldeak. Helburu horrekin, urten honetan bertan, ekitaldietan betebeharreko protokolo bat idazten ari gara. Protokolo horretan zaborra zero izan dadin betebeharreko baldintzak zehaztuko dira. Sortzen dugun zaborraren erantzuleak herritarrak garenez, protokolo hau aurrera eramateko herritarron eta udalaren arteko elkarlana ezinbestekoa izango da. Bide horretan, herriko zenbait talde pausuak ematen hasiak da. Ekitaldi ezberdinetan aldaketak ikusi ahal izan ditugu: edalontzi berrerabilgarriak, hondakinak gaika biltzeko edukiontziak,... Irailean Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen duen herri bazkarian ere, aldaketa nabarmenak ikusi genituen. Aldaketa hauen nondik norakoak jakin nahian, honako elkarrizketa egin diegu EHE taldeko kideei: Zer dela eta okurritu zitzaizuen aldaketak egitea? Alde batetik, herri bazkarien ondoren urtero egiten ditugun azken balorazioetan atera den gaia izan da. Aldaketak egiteko beharra jaso dugu bai antolatzaile, zerbitzari zein herritarrengandik. Bestalde, 2011ren hasieran Zarauzko hainbat eragileengana zuzendu zineten, tartean gu, hainbat ekimenetan erabiltzen genuen materialaren zerrenda eskatzeko. Honen helburua material berrerabilgarria udalari eskatzea zen. Gu gure aldetik udalarekin kontaktuan jarri ginen, eta 2011rako ez zutela bideragarri ikusten esan ziguten. Orduan, guk gure aldetik pausu batzuk ematea erabaki genuen eta Zarauzko hainbat eragileengana jo materiala eskatzera. Hemendik heldu genion guk ere ideia berdinari eta udalaren erantzuna jasotzean, ezezkoa, guk gure aukerak bilatzea erabaki genuen, eta horri ekin genion. Zein helbururekin egin zenituzten aldaketak? Herri bazkarian sortzen den zabor kantitatea murrizteko, eta jendearen kontzientzian eragiteko.

Abenduaren 18an Merkatu plaza guztiz bete zen. Kalitatezko gauzak jarri ziren salgai: ikastetxeetatik etorritako ikasle eta gurasoek jostailuak zituzten batez ere, eta Zarautz 0 Zabor taldeak eta Presoen aldeko postuetan denetik aurki zitekeen: arropak, liburuak eta etxerako hainbat gauza. Esku-lanei eskaini zitzaien txokoan giro ona sortu zen, eta Uztaro kooperatibak, bere ekimenaren inguruko informazioa zabaltzeko erabili zuen aukera. Parte hartu zuten taldeetako ordezkari guztiekin hitz egin genuen, eta denak oso pozik zeuden emaitzarekin; datorren urtean errepikatzeko asmotan!

EDUKIONTZI MARROIA GORA, EDUKIONTZI MARROIA BEHERA


atez atekoa konponbide bakarra!
Zarauzko Udalak, datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ditu. Hondakinen atalari dagokionean, edukiontzi marroiaren erabilera saritu nahi izan du. Gogoratu behar da, edukiontzi marroira etxean, baratzean edo lorategian sortutako materia organikoa (kozinatua edo kozinatu gabea) bota behar dela. Hartutako neurri honek, Zarautz Zero Zabor taldeko kideoi zenbait kezka eta zalantza sortzen dizkigu. Batetik, gainontzeko hondakinen gaikako bilketa (beira, kartoia eta papera, ontzi arinak) xuxen-xuxen betetzen dela aditzera ematen du eta hori horrela ez dela jakiteko herriko edukiontzi berdeetara begiratu besterik ez dago; bestela, udalak datu hauek eskura izango ditu eta kontsulta ditzala. Bestetik, edukiontzi marroiaren orain arteko erabilera ezaguna da. Bertara gure poltsatxoa botatzera goazenean, hauek hutsak edo gehienez beste bi edo hiru poltsa daudela ikus dezakegu, edukiontzi berdeak gainezka dauden bitartean. Duela urte bete inguru, udalean gehiengoa duten talde politikoek Usurbilgo itunaren edukiak biltzen dituen agiria sinatu zuten Zarautzen. Agiriko edukiak gogora ekarriz, erraustegiaren aukera baztertu eta sei urtetako moratoria eskatzen da bitarte horretan herrietan zero zabor programak ezartzeko. Behin herrietan zero zabor programak ezarrita, agerian geratuko baita erraustegia ez dela beharrezko, hormigoi zale eta erabili eta botaren aldekoek diotenaren aurrean. Agiri honetaz gain, Bilduren herri programan ere antzeko terminoak erabiltzen dira. Hauek kontuan hartuta, herrian zero zabor programa ezartzeko tasen bidez edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzea ez zaigu neurri eraginkorra iruditzen. Zero zabor programa ezartzeak, hondakinen gaikako bilketan oraingo datuekin alderatuta emaitza oso onak lortzea eskatzen du besteak beste. Emaitza hauek lortzeko bidea Atez Ateko hondakinen bilketa sistema da, Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolako kasuek erakutsi duten bezala. Denborak erakutsiko du hartutako neurria eraginkorra den ala ez, baino herrian zero zabor programaren ezarpena ezin da atzeratu, are gutxiago Urtetako zabortegia herrian izanik. Gure poltsikoak ukitzea ez bazaigu gustatzen eta estutu egiten bagaitu ere, neurri honek ez du gugan kontzientzia sortaraziko. Hondakinen gaikako bilketa ondo egitea ez da herritarren borondate onaren kontua, herritarren betebeharra baizik, inguruarekiko dugun betebeharra.
paper %100 birziklatua papel 100% reciclado
paper ekologikoa Europako sigiluaz

2011. urteko euskal asteko Herri Bazkaria


Zarautz Zero Zabor esta creando un protocolo de actuacin para eventos en colaboracin con diferentes asociaciones del pueblo, con el objetivo de reducir la generacin de residuos en los mismos. ste tipo de actuaciones en el mbito pblico son muy importantes para la concienciacin y mejoras en la gestin de los residuos. En los ltimos aos se van dando pasos desde diversas asociaciones: vasos reutilizables, recogida selectiva,... En la entrevista a los miembros de EHE que
Zein aldaketa egin zenituzten? Gurekin Jaikoek izan zuten ideia aprobetxatuz, guk ere herritarrei eskatu genien bakoitzak bere etxetik edalontzi berrerabilgarria ekartzeko. Gehienek, ekarri zuten baina ekarri ez zutenentzat Enbatakoek utzitako edalontzi berrerabilgarriak erabili genituen. Horrez gain, eutxourrei konpartsari plater eta kubierto berrerabilgarriak eskatu genizkion; eta zaborra sailkatzea ere erabaki genuen (plastikoa, papera, organikoa, beira eta errefusa). Zaborra birziklatzeko Zarauzko Udalak denetariko edukiontziak utzi zizkigun. Aldaketa hauek egin ondoren zein balorazio egiten duzue? Esperientzia oso ona izan zen; nekagarria, baina oso ona. Horrelako aldaketa bat egitea egia esan, ez da xamurra, izan

el pasado ao organizaron la comida popular tratando de reducir al mximo los residuos generados podemos ver que valoran muy positivamente el paso dado. Los beneficios, en todos los aspectos, son mltiples y se muestran convencidos de que aunque, en un principio, no es fcil el cambio de costumbres, los zarauztarras asimilarn con compromiso la nueva cultura de gestin de residuos. Animados a continuar con el cambio iniciado llaman a todos los agentes implicados a tomar parte activa para la solucin.
ere, herritarrak kontzientziatzea zein gure ohiturak (antolatzaileonak) aldatzea ez da lan erraza. Hala ere, konbentzituta gaude zaborra kudeatzeko kultura berri hau jendeak bere egingo duela, eta beraz, urtetik urtera guk ere hobetuko dugu . Datozen urteetan aldaketa hauekin aurrera jarraitzeko asmorik ba al duzue?Aldaketa gehiago egiteko asmorik bai? Egindako aldaketekin jarraituko dugu, noski, eta hurrengo urtera begira jadanik baditugu antolaketa mailan hobetzeko ideia batzuk. Honez gain, hobetzeko proposamen bat luzatu nahi diogu udalari: material berrerabilgarri propioa izan dezan eskatu nahi diogu. Izan ere, jakin badakigu, guk ez ezik Zarauzko beste hainbat eragilek ere behar berberak dituztela.

papel ecolgico con certificado Europeo

Aingeru Urdina paper zigiluduna

papel certificado ngel Azul

irakurri ondoren sar nazazu edukiontzi urdinean despus de la lectura deposteme en el contenedor azul

You might also like