You are on page 1of 12

ATMOSFERA ETA KLIMA 3

Beatriz Gomez 4DC

Klima: Epe luze batean zehar leku jakin bateko


atmosferak izan duen batez besteko egoera eta garapenaren ezaugarri diren fenomeno meteorologikoen multzoa

Eguraldia:Halako une batean atmosferak


daukan egoera, hainbat elementu meteorologikoz definitua Aldea bien artean: Biak direla atmosferak duen egoera

Meteorologia
Atmosferako fenomenoak aztertzeaz arduratzen den zientzia. Eguraldia iragartzea eta honekin batera klima-aldaketak aurreikustea dira aplikazio-eremu garrantzitsuenak.

Klimograma
Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik

Munduko Klimak
Klima beroak Klima ekuatoriala:
Tenperaturak altuak izaten dira urte osoan, oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Prezipitazioak ugariak dira, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ekuatoretik hurbil dagoen klima mota da.

Munduko emari handieneko ibaiak daude, besteak beste, Amazonas eta Kongo

Klima Tropikala
Tropikoetan izan den klima mota bat da Tenperaturak altuak dira urte osoan zehar, baina urteko bi urtaroetan aldaketak egoten dira: udan 25/30 C eta neguan 20/23 C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; negua, aldiz, urtaro lehorra da Ibaiak, izugarri aldatzen dira urtaroen arabera Urtaro hezean uhaldi handiak izaten dira eta, ondorioz, askotan uholdeak gertatzen dira.

Basamortuko Klima
Basamortuetan izan den klima mota bat da.Udan tenperaturak oso altuak dira eta neguan epelak .Egunaren eta gauaren artean oso tenperatura aldaketa handia dago.Oso euri gutxi egiten du.Ezin da hitz egin eremu horretako ibaiez, ez baitago ibaien ibilgu finkorik

Klima Epelak
Klima mediterraneoa:
Mediterraneo Itsasoaren inguruko Neguak nahiko epelak izaten dira eta udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak izaten dira. . Urtaro lehorrean, udan, ez du ia euririk egiten. Ibaiek ez dute emari handirik eta nahiko irregularrak dira, urtaroen arabera aldatu egiten baitira

Klima Ozeanikoa
Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak dira, baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera

Klima Kontinentala
Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak izaten dira eta udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak izaten dira

Klima Hotzak
Mendiko klima: tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan,Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du.

Klima Polarra
Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira.Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.

You might also like