You are on page 1of 7

AZALPEN TESTUAK IDAZTEKO ESTRATEGIAK

IDATZI AURRETIK Hautatu eta zehaztu zein izango den azalduko duzun gaia. Zure testuaren helburua nagusia identifikatu. Helburu

nagusiak argi izan beharko dituzu idazten hasi aurretik. Zure testuaren hartzaileak, irakurleak, nortzuk izango diren aldez aurretik ondo jakitea komeni zaizu. Norentzat idazten ari zara? (Azalpena egiterakoan gauza asko jakintzat eman beharko dituzu) Egin ezazu gaiari buruzko ideien bilketa. Hainbat iturritan bilatu gaiari buruzko informazioa eta informaziorik esanguratsuena eta egokiena hautatu. Zenbat eta informazio iturri gehiago begiratu orduan eta informazio gehiago, anizkoiago, izango duzu. Zeure lana da informazio garrantzitsuena, esanguratsuena, nabarmentzea izango da. Egin ezazu eskema bat gai horren atzean ezkutatzen diren atalak hobeto zehazteko. Testuaren oinarrizko egitura zehaztu.

IDAZTERAKOAN Gogoratu: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu. Paragrafoen artean lotura logikoa egon beharko. Paragrafo batetik bestera dagoen jauzia onargarria behar du izan, edozein irakurlek urlertzeko modukoa. Daukazun informazioa argi azaltzea izango da zure helburua. Irakurleak erraz, azkar, ondo ulertzea. Zeure azalpen testuan gehi ditzakezu aipamenak, bibliografia erreferentziak beste testuen edota elementu

grafikoak. Argazkiek eta grafikoek asko lagunduko dute garatuko duzun gaia hobeto azaltzerakoan.

Beharrezkoa bada, erabil itzazu hitz espezializatuak. Zeure hartzaileak beti gogoan, eutsi iezaiozu erregistro egokiari.

Funtsezkoa ez dena, saihestu. Argi eta labur azaltzerik baduzu, hobe.

ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN (kontrol zerrenda)

Egiaztatu ondoko puntu hauek: Betetzen ditu hasierako helburuak? Hartzailea zein den kontuan hartu dut eta haren mailara egokitu dut ene testua? Erraz, zailtasunik gabe irakur daiteke? Behin irakurtzea nahikoa ondo ulertzeko? Azalpen testuak egitura argia eta koherentea du? Lexiko zehatza eta gaizki ulerturik sorrarazten ez duena erabili dut? Ortografia zaindu dut? Ortotipografiako aholkuak zaindu? Pasatu diot Xuxen ortografia-zuzentzaile automatikoa? Badu akatsik? Lagunen bati eman diot irakur dezan eta galderak edo ekarpenak egin ditzan? Aditu bati erakutsi diot ene zirriborroa galderak edo ekarpenak egin ditzan? Konforme zaude idatzi duzunarekin? Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-betiko testua idatzi. Saiatu, bestalde, testuaren aurkezpen erakargarria eta egokia egiten irakurleek gogotsu irakur dezaten. Irakurleei erakutsi eta oharrak eta iradokizunak onartu testua hobetu ahal izateko.
3

AZALPEN TESTUEN EGITURA

Egitura sinplea izan ohi du. Hiruzpalau atal hauek gehienetan: 0. (Sinopsia) 1. Sarrera, 2. Garapena, 3. Ondorioa

Sinopsia. Azalpen testua luzea baldin bada, testuaren aurretik geroago garatuko den azalpenaren sinopsia ezarri ohi da. Sarrerak datu hauek bil ditzake: gaia, helburuak, hipotesiak eta testuingurua (denbora-espazioa; garaia, testuinguru geografikohistorikoa). Garapenean zehar gaia jorratuko da. Paragrafoka antolatuko dira ideiak. Hartzaileak jasoko duen informazioa paragrafoz paragrafo zabalduz doa, aurrekoetan baino informazio gehiago eta zabalagoa jasoko duelarik. Ondorioan, bukaeran, berriz, esandako guztiaren laburpena egin ohi da, azalpen testua luzea denean bai behintzat. Bestela testua nolabait borobiltzeko eta bukatutzat emateko azken iritzi edo ondorioren bat idatzi ohi da.

Azalpen testua laburra baldin bada, nahikoa izaten da: Sarrera: gaiaren aurkezpena. Zeri buruz hitz egin behar dugu. Garapena: garai nabarmenenak, Ondorioa(k): ondorioak atera. bidez. hartako ezaugarri orokorrak, lan garrantzitsuenak, arazoak ideia nagusien iritzia ere laburbilketa eta gehitu daiteke, autore

Taldekoen

edo irakurlearen arreta piztu

galdera erretoriko baten

AZALPEN TESTUEN HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK

Gogoratu azalpena, batik bat,

testu zientifikoageri dela.

teknikoetan, kazetaritza testuetan eta saiakeran

Testu zehatzak eta argiak izan behar, beraz horregatik erabili ohi dira esaldi bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus laburrak eta ulertzeko zailtasunik gabeak.

Oso beharrezkoa izaten da anafoara ondo erabiltzea. Aurretik esandakoaren erreferentzia nola edo hala errepikatu. Beti ere subjektua eta objektuak ondo zehazturik egotea da helburu.

Ikus dezagun adibidea. Batean anafora erabiliko dugu, bestean elipsea. Muturreko adibide honek erakusten du anafoarak argiago transmititzen duela informazioa elipseak baino.
A. Anaforaz betetako testu bat: "Neurona egitura eta forma oso desberdinak har ditzake. Neurona guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Luzakinak bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean axioa izan ohi da luzeena, neurotubulu eta neurozuntzak dauzkan luzakina) eta dendritak (...)". B. Anafora gutxiagorekin ere uler daiteke: "Neurona egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak". (...)
6

. Ondo idazteko estilo-liburuetan hitzak ez errepikatzeko aholkua ematen dute oro har, baina subjektua betiere zein den argi gera dadin, askotan, hobe izaten da gehiegizko informazioa ematea irakurleari gehiegizko inferentzia eskatzea baino. (Inferentzia, irakurleak egiten dituen dedukzioen multzoari esaten zaio). Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak errealitatea islatu behar du, ez igorlearen iritzirik, subjektibotasunik. Azalpen testuetan narrazioa, deskribapena eta argudioa ere

ager daitezke. Horrelakoetan testu mistoa dela esaten da. Lexikoa zientzia arlo bakoitzari dagokiona da, baina

testuaren ezaugarrien menpe egongo da, hau da, testua jendarteratzeko, dibulgaziorako ala testu espezializatua den hartu behar da kontuan. Ez da gauza bera informazioa hartzaile ez espezializatuei zuzendutako testua edo gaiaz ondo jantzita daudenei zuzendutakoa. Aditz deborari dagokionez, batez ere orainaldia erabiltzen da. Lehenaldi-orainaldi jauziak egonez gero, jauzi horiek logikoak eta egokiak beharko.

You might also like