You are on page 1of 2

Zer da hondakina? Erabili ondoren, daukanarentzat erabilgarria izateari utzi dion produktua da Zer da zaborra?

Inolako baliorik ez daukaten gauzek osatzen dute. Hondakinak nahasteak berreskuraezin egiten ditu materialak. Zaborra ezin da erabili produktu berriak ekoizteko eta arazoak sortzen ditu. Zer egin daiteke zaborrarekin? Gaur egun zaborra pilatu (zabortegietan) edo erre (errauskailuetan) egiten da. Zabor hau gehienbat berziklatu daitezkeen materialez dago osatua (hondakinen %90 berziklagarria da). Behin nahasita ia ezinezkoa da material hauek aprobetxatzea. Zein dira jokabide hauen ondorioak? Birziklatu edo berrerabili daitezkeen produktuak zabor gisa botata hauek pilatu edo erretzean ekidin daitekeen kutsadura sortzen da eta produktu hauen ordezkoak sortzeko lehengai berriak erabili behar dira naturaren ustiapena areagotuz. Funtsean, bereizketa egoki bat ez egitea kutsakorra da eta kutsadura hori denok pairatu behar dugu. Zein da Zero Zabor egitasmoa? Materialen erabilera murriztuz, produktu berrerabilgarriak hobetsiz eta ahalik eta hondakin gehien birziklatuz materialen erabilera zirkularra eratzea da, Zabor gisa botako duguna zero izateko helburuarekin. Nola gutxitu daiteke sortzen dugun zabor kopurua? Herritar gisa kontsumo arduratsu bat eginez eta sortzen ditugun hondakinak egoki sailkatuz murriztu dezakegu. Herritarroi bakarrik al dagokigu ahalegina egitea? Herritarron esku dagoenaz gain, beste eragile batzuk ere ahalegina egin behar dute Zero Zabor egitasmoan aurrera egiteko. Aldaketa eta konpromiso sakonagoak behar dira eta horretan ere eragin beharko dugu. Zein da egungo Azkoitiko egoera? Azkoitian hondakinen %78 kontenedore grisera botatzen dugu . Iazko urtean 3.182.336 kg zabor bota genituen Lapatxera (Azkoitiar bakoitzeko 280 kg). Kontenedoreak hortxe eztaude ba! Egia da eta Azkoitian gainera 5. kontenedorea (organikoarena) ere badugu baina badirudi kontenedoreak hortxe egotea ez dela nahikoa. Izan ere, Azkoitian hondakinen % 22 baino ez dugu bereizten berziklatu ahal izateko. Badaude 5. kontenedorea ez duten herriak bilketa portzentaia hobeak dituztenak.

EGITARAUA
Uztailak 10, asteartea, BIDEO EMANALDIA 22:00tan Kontzejupean Simpsonak: BASURA DE TITANES atala Futurama: UN ENORME MONTON DE BASURA atala Uztailak 12, osteguna HITZALDIA. 19:00tan Elkargunean ZABORRA, GUK SORTU GUK KUDEATU Oati Zero Zaborren eskutik. Uztailak 14, larunbata. 10:30tan liburutegiko geltokitik LAPATXERA BISITA GIDATUA Ingurugiro etxeko teknikari batekin Uztailak 19, osteguna BIDEO EMANALDIA 22:00tan Kontzejupean LA HISTORIA DE LAS COSAS Modu ulerterrazean natur ondasunen ustiaketa eta zaborren arazoaren azalpena Uztailak 26 osteguna. 19:00tan Elkargunean. AZKOITIAKO HONDAKINEN KUDEAKETA AZTERGAI (Leire Etxaniz Mankomunitateko lehendakariaren eskutik.

Naturaren, gure inguruaren eta osasunaren alde

Zero Zabor
azkoitiazz@gmail.com www.gipuzkoazz.com

AURKEZPEN MODURA
Naturan sortzen dugun desorekaren erakuslea da zaborra; erakusle desatsegina (horregatik nahi ote dugu zaborra gure bistatik kendu?). Zaborra sistema linealean oinarrituta dago: norabide bakarreko bidean, alegia, kontsumitu - ustiatu- bota. Sistema horrek arazoak sortzen ditu bai jatorrian, bai amaieran. Alde batetik, beharrezkoak ez diren gauza asko ekoizten dira, ondasun naturalak xahutuz eta kutsatuz. Bestetik, hondakinak nahastuta lurperatzeak edo errausteak zabortegi kutsakorrak eraikitzera darama, erraustegiak esaterako (inork bere etxe ondoan nahi ez dituen pozoi fabrikak). Baina, ez hori bakarrik, birziklagarriak diren materialak lurperatu edo erretzeko, mugatuak diren ondasun naturalak ustiatu beharra dago (adibidez, plastikoak egiteko petrolioa behar da). Beste era batean esanda, egun dagoen ereduarekin jarraitzen bada, baliabide naturalak, zabor (eta arazo) bilakatzen ditugu. Bakoitzak berari dagokionean arduratsu jokatuz, zaborren arazoak konponbidea baduelako ustea dugu. Ondasun naturalak zabor bilakatzen dituen sistema lineala baztertu eta zero zabor filosofia barneratuz gauzak hobetu daitezkeenaren zalantzarik ez dugu. Naturak, gure inguruak eta gure osasunak eskertuko dute. Beraz, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklatzean ahalegina egiteak merezi du. Hori dela eta, zaborren arazoaz bere osotasunean jabetzeko eta eztabaida nahiz iritziak emateko guneak sortzeko asmoz hainbat ekimen prestatu ditugu. Arazoaz jabeturik Azkoitia Zero Zabor taldea sortu dugu. Gure helburua, esaldi honekin bat dator: zaborrik onena, sortzen ez dena. Gure xedea, hondakinak naturan, gure inguruan eta gure osasunean ahalik eta kalterik txikiena egitea da, era berean azkoitiar guztiona izatea nahi dugun helburua.

A MODO DE PRESENTACIN
El origen de la basura se basa en un sistema lineal (explotar-consumir-desechar), provocando as que los recursos naturales se conviertan en basura (en problema). Conscientes de ello, ha nacido Azkoitia Zero Zabor, tomando como lema la frase la mejor basura, la que no se produce. Nuestra meta es que la basura perjudique lo menos posible a la naturaleza, a lo que nos rodea y a nuestra salud, deseando, a su vez, que todos persigamos este objetivo. Creemos que con una actitud responsable y esforzndonos en reducir, reutilizar y reciclar, el problema tiene solucin. Para poder percatarnos de la problemtica de la basura en su globalidad y para opinar y debatir en torno a la misma, hemos organizado varias actividades.

Birziklatutako paperez egina Edukiontzi urdinera bota